09
2016 ko Urtarrila _
2 4 6
Aurrez Aurre Xiker eta I単aki Esnal Auzokonposta
Elkartasun azoka
8 9
Olentzero
Herritarren txokoa
10 Errezeta 11 Agenda
. zenbakia
Elkarrizketatzailea:
I単aki Esnal
Elkarrizketatua:
Xiker Esnal
AURREZ AURRE
Madrilen bizi da Xiker Esnal iazko maiatzaz geroztik. Lanbideak eraman du hara; kazetaritzak, hain justu. Ze demontre egiten du zu bezalako legorretar peto batek Madrilen? Albisteak kontatzen saiatu ahalik eta era argi eta zuzenean. Euskadi Irratiak hona etortzeko aukera eskaini zidan eta onartu egin nuen. Profesionalki eta pertsonalki aldaketa handia eragin du niretzat, baina ez naiz damutzen. Aukeraketa ona egin nuela uste dut. Zer du Madrilek Legorretak ez duena? Bizi erritmo azkarra eta hiria 24 orduz esna. Jende uholdea, eta trafikoa erotzeko modukoa da hemen. Bestalde, intimitate handiagoa, klima egonkorragoa (euria egitea ia miraria da), gauzak eskura, kultur eta abar eskaintza, eta munduko edozein txokotako norbaitekin topo egiteko aukera. Zer du Legorretak Madrilek ez duena? Gertuko jendea, herri giroa eta lasaitasuna. Ordutegiak errespetatu egin ohi dira, hemen ez bezala. 2
www.legorreta.eus
Elkarrizketa Nola ikusten gaituzte madrildarrek? Pertsona langile eta leial gisa ikusten gaituztela esango nuke. Gure bizimodua kalitate onekotzat dute eta errespetatuak garela iruditzen zait. Irratian egiten duzu lan. Zergatik kontsumitu hedabideak? Hedabiderik gabe ezinezkoa izango litzateke gure ingurutik kanpo gertatzen denaz jabetzea, isolatuta biziko ginateke. Zenbat eta hedabide gehiago eta anitzago, orduan eta hobe. Zeintzuk dira kazetari batek lanean izan beharko lituzkeen baloreak? Independentzia, zintzotasuna eta egiazkotasuna. Dena den, ez da erraza, hedabide bakoitzak (pribatuek bereziki) bere interesak ditu eta horrek erabat baldintza dezake kazetariaren lana. Kongresuan ordu asko igarotzen dituzu. Nolakoa da bertako giroa? Madrilgo bigarren etxea da niretzat. Lan erritmoak oso ezberdinak dira hedabide motaren arabera eta hori nabari da bertako giroan. Lasaitasunerako ez dugu tarte handiegirik izaten. Politikariei dagokienez, euren arteko harremana pentsa daitekeena baino hobea da orohar.
3,45 euroko kostua izan dute gin-tonic-ak kongresuan. Mariano Rajoyekin ‘kopazo’ bat hartzeko parada izan duzu? Rajoyrekin gutxitan eta une labur batez egiten da topo. Kongresuko pasilotik kanpo zaila da ondoan izatea. Gainera, kazetariak ez ditu gogoko eta ihesean ibili ohi da. Pentsa hortaz kafetegian ikustea ezinezkoa dela. Eta aipatutako edariari buruz, ez dakit zein prezio duen. Hala ere, hobe horrelako zerbait kongresutik kanpo hartzea, lasai eta konpainia onean. Ostirala da. Ministro kontseilua izan ostean, Soraya Saenz de Santamaria presidenteordea prentsaurrekoan da. Zer galdetu diozu? Galdera egin ahal izateko aukera izan behar, eta hori kazetari gutxi batzuek izaten dute, ia berberek beti. Dena den, gure gertuko gaiek ez dute interes handiegirik pizten azkenaldian. Herrira bueltatzeko asmorik bai? Ez da buruan dudana gaur gaurkoz. Duela zortzi hilabete etorri nintzen eta asko dut ikusi eta ikasteko. Gainera, datorren legealdia orain artekoen oso ezberdina izango da, eta ahalegin handia eskatuko digu.
KATE MOTZEAN Albisteak, euskaraz ala gaztelaniaz? Euskaraz. Igandetan Latina, edo asteazkenetan pintxopote? Edozein egun ona baterako zein besterako. Lavapies ala Serrano? Lavapies. Vicente Calderon ala Bernabeu? Vallecas. Lertxundi edo Sabina? Lertxundi. Legorreta ala Madril? Bietan bizi daiteke ondo.
www.legorreta.eus
3
AUZOKONPOSTA Aurreko aldizkarian eman zitzaizuen herritarroi auzokonposta egiten ikasteko aukera, hiru ikastaroren bidez. Horri esker, eta herritarron prestutasunari esker, 26 familia batu zaizkio ekimen honi. Eskerrik asko denei, mesede handia egiten baitiozue herriari. Zorionak, eta segi horrela! Onura asko ekartzen ditu auzokonpostak. Lehenik eta behin, onura ekologikoa. Herrian bertan sortutako konposta ez dago inongo tratamendu lekutara eraman beharrik, eta, era berean, kamioi eta ibilgailuen mugimendua murrizten da. Hori horrela izanik ere, beste onura garrantzitsu bat ere 4
www.legorreta.eus
badago: ekonomikoa, alegia. Sasietako zerbitzuburu I単aki Erauskinek ondo adierazi zuen bezala, kubo marroietan ateratzen den konpost tona bakoitzeko tratamenduaren kostua 108 eurokoa da; auzokonposta edo autokonposta bidez sortzen den tona bakoitza, berriz, DOAN! Hori horrela izanik, autokonposta edo auzokonposta egiten duen familia orori 19,77 euroko deskontua egingo zaio urteko zabor kuotan. Norberaren erosotasuna ere garrantzitsua da, eta ekimen honek horretan ere laguntzen du, eguneko 24 ordu eta urteko 365 egunetan bota ahal delako bertara hondakin ia organiko oro.
Ingurumena Bitxikeria
120 100 80 60 40 20 0 El compostaje proporciona ventajas tanto ecológicas como económicas; en palabras de Iñaki Erauskin, responsable del servicio de la Mancomunidad Sasieta: “Por cada tonelada que sale de los cubos marrones el costo es de 108 euros; en cambio, una tonelada sacada del compost, el costo es gratuito”.
Auzokonposta edo autokonposta egiten duena
Auzokonposta edo autokonposta egiten EZ duena
Teniendo en cuenta ese dato, se ha decidido que cada familia que realice el compost se le realizará un descuento anual de 19,77 euros en la cuota de la basura. Después de la última convocatoria para aprender a hacer compost, 26 familias más se han unido a la iniciativa. Poco a poco, somos más y debemos seguir trabajando en esa dirección.
www.legorreta.eus
5
ELKARTASUN AZOKA Bost urte pasatu dira Legorretako Udaleko Ongizate lantaldeak elkartasun azoka antolatzeari ekin zionetik. Hasiera batean, azokaren helburua udalak diruz laguntzen zituen proiektuei laguntza xume bat ematea zen, baina urtez urte indartzen joan da, joan den abenduaren 27an ikusi ahal izan zen bezala. Bosgarren azoka honek hiru helburu nagusi izan ditu: Honduras eta Cabo Verde herrialdeetako bi proiektu diruz laguntzea, herrian arazo ekonomikoak dituzten familientzat janaria biltzea -urtean zehar laguntza emateko- eta legorretarrak sentsibilizatzea gai hauen inguruan. Hala nabarmendu dute ongizate lantaldeko kideek: “Dirua eta janaria biltzea oso garrantzitsua da guretzat; hala eta guztiz ere, sentsibilizazioa da azokaren helburu nagusia, azokari esker herritarrek egoera larriaren berri izatea eta konturatzea beraien laguntzari esker zenbat lor daitekeen�. Aurtengo azokan, urtero gertatu ohi den bezala, berrikuntza interesgarriak topatu ahal izan dira. Berrikuntza horien artean garrantzitsuena, zalantzarik gabe, gobernuz kanpoko erakundeen presentzia interesgarria izan da. Azokan, Gipuzkoako zazpi erakunde gonbidatu zeuden, beraien lan interesgarriaren inguruan legorretarrei berri emateko prest: Fiare, Chernobilen Lagunak, Bategite, Ibarratik Misio Taldea, Acoes, Goiener eta Herriak Elkarlanean. Horrez gain, Irrintzi Alai dantza taldeak zaku azidunak eta barruko arropa gordetzeko poltsak saldu zituen, eta Aldaieta jubilatu elkarteak patata tortillak egin zituen azokan bertan pintxoak saltzeko. Baina berrikuntzak ez dira azokara mugatu; sentsibilizazioaren helburuan sakondu nahian, aurreko egunean
6
www.legorreta.eus
herriko gazteentzat altxorraren bila antolatu zen. Ongizate taldeko kideek esan bezala, urtez urte azoka hazten ari da: “Alde horretatik, oso gustura gaude, baina ez gara konformatzen. Gure helburua herria sentsibilizatzea da, eta, horretarako, hurrengo urteetan ideia berriak jarriko ditugu martxan. Aurten elkartasun altxorraren bila antolatu dugu gazteentzat, eta ikusirik ondo funtzionatu duela, datorren urtean gauza berriak gehituko ditugu, betiere azoka ardatz izanik. Gure ametsa urte batzuen buruan elkartasun aste bat sortzea izango litzateke, herritar guztientzako ekintzak izango dituena�. Hori guztia aurrera eramateko, ezinbestekoa izan da herritarren lana, eta, alde horretatik, ongizate taldeak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei, bai beraien materiala azokari eskaintzeagatik, bai egunean bertan azokari diruz edota janaria emanez laguntzeagatik. Beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango litzateke azoka antolatzea.
Elkartasun azoka
Este año se ha llevado a cabo el quinto Mercado Solidario, mercado que organiza el grupo de trabajo de Bienestar Social del Ayuntamiento. Para este año tenía tres objetivos: 1. Ayudar económicamente a dos proyectos de Hondura y Cabo Verde. 2. Reunir comida para las familias necesitadas de Legorreta. 3. Sensibilización en torno a estos temas.
Como novedad, este año, nos han visitado siete organizaciones de Guipúzcoa: Fiare, Chernobilen Lagunak, Bategite, grupo de misiones Ibarratik, Acoes, Goiener, Herriak Elkarlanean. Queremos agradecerles a ellos, a todo el grupo de trabajo de Bienestar Social, y también al grupo de dantza Irrintzi Alai y a la asociación de jubilados Aldaieta por su aportación. Y, como no, a todos los vecinos que ayudaron en la organización, donando material, comprando… Sin su colaboración sería imposible llevar a cabo todo el trabajo.
DATUAK Bildutako diru kopurua: Dinero recaudado Bildutako janari kopurua: Recogida de alimentos
2.118 euro 434 kilo
Parte hartu duten Gipuzkoako erakundeak: Asociaciones participantes Fiare, Chernobilen Lagunak, Bategite, Ibarratik Misio Taldea, Acoes, Goiener eta Herriak Elkarlanean.
www.legorreta.eus
7
OLENTZERO Aurten ere gurean izan dugu Olentzero ikazkina. Aurpegia zikinduta, lanetik zuzenean iritsi zitzaigun, eta eskolako haurrekin, irakasleekin eta gurasoekin herriko kaleetan barrena ibili zen. Gabon bezperako abestiak entzutearekin batera goxoki ugari banatu zituen.
8
www.legorreta.eus
Arratsaldean, berriz, opariak banatu zituen elizan, haur bakoitzari muxu goxo edo “txokala� bat eskainiz. Beti bezala, irribarrea eta hitz goxoak izan zituen txikienentzat. Gero, gauean etxez etxe ibili omen zen etengabe lanean. Orain, urtebeteko oporrak. Eta, datorren urtean, berriro!!!
Herritarren txokoa
HERRITARREN TXOKOA Hauxe duzu zure txokoa, zure sormenari egin diogun lekua. Hemen jaso nahi genituzke herritarron ekarpenak: bertso, idazlan, marrazki, argazki, komiki, ideia berezi‌ eragin buruari!
Guk geuk ekarri dugu lehena: Ugaro herri eskolako 5. mailako ikasleek, euren irteeretarako dirua lortzeko, hilean behin mahaia jartzen dute azokan, eurek egindako gozoak saltzeko. Plazan izango dituzue hileko aurreneko asteartean. On egin!
www.legorreta.eus
9
Herritarren txokoa
ERREZETA Martin Garmendia Iraola
Arrain zopa Denbora: 2-3 ordu Zailtasuna: Zaila Plater mota: Zopa (1. platera)
4-6 PERTSONARENTZAKO OSAGAIAK: • Tipula bat • Porru bat • Azenario bat • Baratzuria (2 ale) • Zopako bat • Olio ona • Piper berde bat • Piper gorri txorizero seko bat • Zapoa • Koñaka • Gatza
10
www.legorreta.eus
NOLA PRESTATU: Lehenengo eta behin, tipula, baratzuri aleak, piper berdea, piper gorri txorizeroa eta zopakoa puska txikietan moztu, eta kazuela batean erregosi (ordubete inguru). Bitartean, beste kazuela bat hartu, eta salda egingo dugu zapoaren hezurrak, azenarioa eta porrua erabiliz. Behin salda eginda daukagunean, azken unean zapoa sartuko dugu espumadera baten laguntzarekin. Arraina txuritutakoan kazuelatik atera, eta xehatu egingo dugu. Eginiko salda eta erregosita dauzkagun osagaiak iragazki batetik pasatuko ditugu. Arrain zopa lodia atera bazaigu, salda gehituko diogu, eta alderantziz, finegia ateraz gero, zopako gehiago botako diogu. Behin zopak guk nahi dugun lodiera hartzen duenean, zapoa gehituko diogu.
On egin!
Agenda
AGENDA
OTSAILA
MARTXOA
4
Santa Ageda
13
Inauteriak
Kantu eskea
24
5
Talo festa Frontoian
19 LegoReggae festibala
Harripila kiroldegian
Ipuin kontalaria
Liburutegian 18:00etan
www.legorreta.eus
11
Argazki zaharra
INAUTERIAK Gainean ditugu inauteriak. Legorretan aspaldikoa da mozorrotzeko ohitura. Ez bakarrik inauterietan, baita herriko festetan ere. Irudian ikus daitekeen bezala, arropa zaharrak jantzi, aurpegia margotu eta ileordea jantzi, eta aitzakia ezin hobea da ondo pasatzeko. Aurten, otsailaren 5ean egingo dute desfilea Ugaro herri eskolako haur, irakasle eta gurasoek, eta Legorretako inauteriak, berriz, otsailaren 13an izango dira.
12
www.legorreta.eus