Issuu on Google+

LEGAZPIKO UDAL ALDIZKARIA

2013ko martxoa

0.alea

KONTSEJUTIK

MARTXOAREN 20an IGAROKO DA KORRIKA LEGAZPITIK, GOIZALDEAN Aitor Arando, Korrikaren eskualdeko koordinatzailea, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean duten lokalean. Josu Altzelai.

zer berri?

Tras recabar entre los usuarios información acerca de las posibles mejoras, se han rehabilitado algunos de los equipamientos y servicios del polideportivo

erreportajea

En abril se cumplirán 80 años desde la instauración de la primera corporación municipal democrática de Legazpi

2 elkarrizketa 4 zer berri? 8 urtea iruditan 10 elkarrizketa 12 erreportajea 14 udal taldeak


elkarrizketa

Josu Altzelai

“Aldizkarian, zalantzarik gabe, herritarrak izango dira ardatz� KEPA URZELAI - LEGAZPIKO ALKATEA Aurpegi berriarekin datorkigu Kontsejutik: aldizkariak hartu du buletinaren tokia. Informazioa bi norabidekoa izatea da asmoa: norabide batean, Udalak egiten duen guztiaren berri herritarrei ematea, eta bestean, herritarrek euren kezka eta iritziak helarazteko modua izatea. Kepa Urzelai dugu, bere Gobernu Taldearekin batera, ekimenaren bultzatzailea. Berak azaldu dizkigu aldizkariaren nondik norako guztiak. Orain artean Udalak argitaratzen zuen Kontsejutik buletina aldizkari bihurtu zaigu. Zergatik? Orain arte, udaletxetik ateratako albisteek bakarrik osatzen zuten buletina. Aurrerantzean, garrantzitsuena herritarrak izatea nahi dugu. Haien parte-hartzea sustatzea da helburu nagusia. Legazpiarrek euren kezkak, iritziak eta iradokizunak helarazteko modua izan dezaten nahi dugu, eta erreportajeak ere herritar banakoen edo elkarteen inguruan egitea da asmoa. Horregatik, aldizkaria dugu formatu aproposa.

2

Zein izango dira ekarriko dituen berrikuntzak? Eta zein bere helburu nagusiak? Aldizkariaren beraren egitura da berrikuntza nagusia, buletinak ez zituen atalak baititu: eskutitzak, erreportajeak, galde-erantzunak, etab. Hala, Udalak egiten duena herritarrengana helaraztea da funtsezkoa, baina aldi berean, herriak ere nolabait parte hartzea. Horrenbestez, legazpiarrek dituzten kezken eta horiei Udaletik ematen zaizkien erantzunen ispilu izan nahi du aldizkariak. Bestela, herritarren eskariak hor geratzen baitira, inork ezagutzen ez dituela. Beraz, zalantzarik gabe, herritarrak izango dira ardatz. Zenbatean behin argitaratuko da? Eta horrenbestez, noiz jasoko dugu etxean hurrengo alea? Bi hilean behin argitaratuko da, tarte horretan gertatutakoari buruzko informazioa biltzeko eta aurreikusitako ekintzen berri emateko asmoz. Beraz, hurrengoa maiatz hasieran aterako da, jaien bueltan. Aurreikusita dago 2013. urtean sei ale argitaratzea.


Lehenengo ale honek, ordea, tarte handiagoko informazioa jasotzen du. Bai, ale berezia da. Batetik, azken zortzi-hamar hilabetean ez dugulako buletinik atera, eta hutsune hori bete nahi izan dugulako. Eta, bestetik, 2012ko ekintzak sartu nahi izan ditugulako, iruditan bada ere, urtearen laburpen moduan. Herritarrek izango al dute euren kezkak argitzeko eta proposamenak egiteko txokorik? Bai, “Galdetu lasai” atala dute horretarako. Hurrengo aletik aurrera jarriko dugu martxan, jendeak galderak egitea beharrezkoa baita. Hainbat bide dituzte euren galderak helarazteko. Batetik, www.legazpikoudala.info helbidean horretarako apropos irekitako leihoaren bitartez egin dezakete; bestela, kotsejutik@ legazpi.net helbidera idatzita. Eta teknologia berriak oso gustuko ez dituztenentzat, ohiko bidea ere hortxe egongo da; alegia, posta arrunt bidez Udaletxera bidalita: Legazpiko Udala, Euskal Herria plaza, 1. 20230 Legazpi. Udal gobernuari bideratutako galderak egiteko gunea izango da, eta hurrengo alean, ahalik eta egokien erantzuten ahaleginduko gara. Jendeak helarazten dizkigunetatik hautua egin beharko dugu; betiere, jasotzen diren guztiak galbahetik pasatu, eta interes orokorrekoak eta herritarrentzat baliagarrienak direnak argitaratzen ahaleginduko gara. Eta alderdi politikoek? Bai. Guztiok izango dugu gure iritzia emateko orrialde erdi bana. Buletinean tarte handiagoa geneukan, baina arestian esan dudan bezala, herritarrei eskaini nahi izan diegu toki handiena, eta aldizkariak ematen duenerako ematen du.

Zein hizkuntza irizpide erabili dituzue? Aldizkaria bi hizkuntzatan argitaratuko dugu, hori baita hizkuntzari begira Legazpin dugun errealitatea. Euskaraz doazen albisteetan, laburpen edo azalpen modukoak egongo dira gaztelaniaz, irakurle erdaldunek zeri buruz ari garen jakin dezaten. Gaztelaniaz doazen albisteak, aldiz, gaztelania hutsean joango dira. Dena den, erreportajea edo elkarrizketa luzea bada gaztelaniaz doana, entresaka edo leiho batzuk euskaratuko ditugu. Guztiok asebeteko gaituen hautua egiten ahalegindu gara. “Eskutitzak” atalean, noren idazkiak argitaratuko dira? Herritarren interesekoa den edozer esateko duen edonorena; izan herritar huts, elkarteren bateko kide, etab. Nork bere iritzia emateko gune bat izango da. 835 karakteretara mugatutako gutunak baino ez dira onartuko, eta ezinbestean joan beharko dute sinatuta. Eta esan beharrik ez dago inor iraintzen dutenak ez ditugula argitaratuko. Legazpiarrek izango dute aspaldiko argazki zaharren bat. “Gogoratzen?” atalean argitaratzeko modurik ba al da? Horretarako da, hain zuzen. Herritarrak animatu nahi ditugu album zaharretan bila hasteko, eta harribitxiren bat topatuz gero, udaletxera helarazteko. Galderak bidaltzeko aipatu ditudan bideez gainera, argazki zaharrak udaletxeko arreta bulegora ere ekar ditzakete zuzenean, eta bertan eskaneatuko ditugu. Egilearen izenarekin argitaratzeko konpromisoa hartzen dugu. Hartara, denon artean, garai bateko Legazpi eta gaur egungoa alderatu ahal izango ditugu.

‘Kontsejutik’, convertido en revista El alcalde Kepa Urzelai, junto con su Grupo de Gobierno, ha impulsado la transformación del boletín Kontsejutik en revista, pretendiendo así que “los ciudadanos aporten sus ideas y sean, de algún modo, el centro de los contenidos”. Por otro lado, el objetivo de la publicación es hacer llegar al pueblo todo lo acontecido en el Ayuntamiento, “para que todos sepan lo que se hace o no”. La revista viene cargada de nuevos contenidos, como la sección ‘Galdetu lasai’, donde los ciudadanos podrán hacer preguntas a la corporación y recibirán la respuesta en el siguiente ejemplar. Del mismo modo, cualquier persona o asociación podrá escribir una carta aportando alguna idea o dando la opinión sobre cualquier tema. “Esas cartas tendrán que ir firmadas”. Los grupos políticos también tendrán su propio espacio para plasmar sus diferentes ideas. Y cerrará la revista una sección que seguro que es del agrado de todos. Una o varias fotos antiguas. Todo aquel que tenga alguna joya que quiera publicar, tendrá ocasión de hacerlo. Todas las preguntas, cartas o fotos se podrán hacer llegar a la redacción de la revista por varias vías: entrando en la ventana de Kontsejutik dentro de la página web del Ayuntamiento (www.legazpiko-udala.info), escribiendo a la dirección kotsejutik@legazpi.net o mediante correo ordinario (Ayuntamiento de Legazpi, plaza Euskal Herria, 1. 20230 Legazpi). Se espera que entre todos se pueda dar forma a una publicación que no tiene otra pretensión que agradar al lector.

3


zer berri? SE HAN REHABILITADO EQUIPAMIENTOS Y SERVICIOS DEL POLIDEPORTIVO El Patronato Municipal de Deportes realizó una encuesta entre los usuarios de los diferentes servicios del polideportivo, con el fin de recabar información acerca de las posibles mejoras. Después de revisar las proposiciones y las posibilidades, se han llevado a cabo una serie de obras. La sala de Fitness se ha agrandado y acondicionado con espejos y suelo nuevo ya que la sala contigua de Ciclo Indoor se ha llevado a la planta primera, aprovechando así el espacio que ésta ha dejado libre. La sala de Ciclo Indoor ha sido trasladada y acondicionada en la sala donde hasta ahora se prestaban servicios de Judo, Pilates y Yoga. Y esa última sala polivalente ha sido rehabilitada en la zona de squash, dado que no se le daba

Josu Altzelai

el uso esperado. Queda pendiente cambiar la sauna seca, trabajo que se realizará en breve.

MEJORES SERVICIOS Y MAYORES INVERSIONES Pese a la bajada del gasto general, el concejo ha buscado el equilibrio en los presupuestos del presente año De cara al 2013 el Ayuntamiento ha intentado elaborar unos presupuestos equilibrados, manteniendo e incluso mejorando los servicios existentes y teniendo siempre en cuenta, además, las condiciones de los trabajadores. El presupuesto de Legazpi para 2013 alcanza los 9.772.000 euros aproximadamente, y está formado por los presupuestos del propio Ayuntamiento, los del Patronato de Deportes, el Euskaltegi Municipal y Herrigintza, S.A. En cuanto a gastos se refiere, se garantizará la continuidad del autobús Junetorri, se aumentará el gasto en servicios sociales, se destinará un mayor capítulo para la promoción de empleo y también para el alumbrado público y el abastecimiento de suministros a edificios públicos, motivado por la subida de precio del gas, del agua y de la electricidad. Este año, por primera vez, se ha trabajado en el Foro de Agenda 21 el apartado de inversiones del presupuesto municipal con los miembros del Foro, los representantes de las asociaciones de vecinos de los 5 barrios, los ciudadanos y miembros de los partidos políticos. Entre todos, han dado

4

forma al capítulo señalado, estableciendo como prioridades la mejora de infraestructuras y peatonalización de la calle Nafarroa, el acondicionamiento de la acera de la calle Santa Cruz en cuanto a accesibilidad (quitando las escaleras e instalando una rampa), el ensanchamiento de la acera y reforma de las infraestructuras en la calle Aizkorri, la reforma de las escaleras que suben desde el quiosco de Laubide, la realización de la acera entre los números 40-51 de Urtatza, la renovación de las escaleras del barrio San Martín y finalización de dicha urbanización y por último la compra de un nuevo proyector de cine. En el apartado de deuda, es importante destacar que este año quedará liquidada la que el Ayuntamiento mantenía con la Diputación de Guipúzcoa desde el año 2009, de cuyo total, que ascendió a 1.200.000 euros, se abonarán los últimos 400.000. Por otra parte, hay que remarcar que tampoco en este presupuesto se recurre al endeudamiento, lo que permitirá acabar el año 2013 con un histórico índice inferior al 2%.


EL 11 DE MARZO SE INICIARÁ UN PROCESO DE PARTICIPACIÓN CIUDADANA PARA DEFINIR EL SISTEMA MÁS ADECUADO DE RECOGIDA DE RESIDUOS Después de cuatro reuniones y aun habiendo realizado un gran esfuerzo para llegar a un acuerdo, la Mesa de negociación para la gestión de residuos de Legazpi se ha disuelto. Aunque no se haya conseguido un acuerdo definitivo, según el Equipo de gobierno de Legazpi ha habido un acercamiento importante entre las diferentes posturas.

Lau bileraren ondoren, hondakinen inguruko negoziazio prozesua amaitu bazen ere, oso aberasgarria izan zen eta gerturatze nabarmenak izan ziren alde guztien artean La Mesa de negociación se puso en marcha el 10 de enero con el objetivo de llegar a un acuerdo sobre la gestión de los residuos del municipio. Fueron dos las razones principales para la puesta en marcha de esa Mesa: por un lado, calmar el ambiente crispado creado en el municipio y, por otro lado, mejorar el actual sistema de recogida, ya que no logra los resultados que se quieren conseguir.

Después de cuatro reuniones, el 7 de febrero, el proceso de negociación se dio por finalizado, y aunque no se haya conseguido el acuerdo definitivo, en opinión del Gobierno Municipal ha habido avances importantes, ya que en las reuniones se ha planteado por parte de los representantes de la Plataforma, el PNV y el PSOE la posibilidad de retirar el contenedor verde y recoger la fracción resto puerta a puerta. Lo único que diferencia las dos partes es la forma de recoger el orgánico, razón por la que se ha finalizado la negociación. En adelante, priorizando los criterios de sostenibilidad, de responsabilidad y económicos, el objetivo del Ayuntamiento de Legazpi es implantar el sistema de recogida de residuos más eficaz posible, trabajando para ello junto con la ciudadanía. Para ello se iniciará un proceso de participación ciudadana el 11 de marzo. El Equipo de gobierno ha llamado a la ciudadanía para que se implique en el proceso y participe en las reuniones que se han organizado para los próximos días, porque cree que es deber de todos contribuir para que los municipios sean más sostenibles.

LAS TRES PRIMERAS REUNIONES ABIERTAS TIPO DE REUNIÓN

DÍA DE LA REUNIÓN

LUGAR

HORA

Primera reunión abierta Segunda reunión abierta Tercera reunión abierta

11 de marzo 12 de marzo 13 de marzo

Cine Latxartegi Cine Latxartegi Cine Latxartegi

18:30 18:30 18:30

SANTA ESKEA. Abesbatzako kideak, eskuargi eta guzti, eskean atera ziren kantuan, otsailaren 4an. Josu Altzelai.

IHAUTERIAK. Otsailaren 8, 9 eta 10ean izan ziren Inauteriak Legazpin. Irudian, Sustraiak dantza taldeak antolatutako desfilea. Josu Altzelai.

5


zer berri? AUZOKONPOSTA EGITEKO PROBA PILOTUA HASI ZUTEN URTARRILEAN, PLAZAOLA KALEAN Hamasei bizilagunek parte hartu dute, eta oso emaitza onak lortzen ari dira Udalak konposta egiteko aukera eskaini nahi izan die konpostagailua jartzeko lurzorurik ez duten pertsonei; alegia, auzokonposta sustatu nahi izan du. Horregatik, 25 familiak parte hartzeko moduko proiektu pilotu bat bultzatu du Aizkorri kalearen atzealdean, Plazaolan, eta Legazpiko familiei jarduera horren emaitzak erakustea izan du helburu nagusi. Hasieratik bertatik, hamasei familiak eman zuten baiezkoa proba pilotuan. Otsailaren 13an egindako prestakuntza saio batean parte hartu ondoren, denak Auzokonposta egiten ari diren familiak, auzokonpostagailuen alboan. Josu Altzelai. aritu dira zeregin horretan, eta orain artean, oso emaitza onak lortu dira. Aurrerantzean, jende gehiagok ere organikoekin konposta egin dezaten bultzatzen. Horrela parte hartzea espero du Udalak, eta hala dirudi, dagoeneko eginez gero, gutxi gorabehera zaborraren % 40 konpost eman baitute izena beste bakarren batzuek. Horretaz bikaina bihurtzen baita, eta hori oso ona da landareen gainera, etorkizunean konpostatzen duten familiek % 40ko ongarri gisa; naturak eskaintzen duena bezain ona. Legazpin, hobaria jasoko dute zaborraren tasan, zabor hori Sasietara orotara, ehundik gora familia daude lehendik ere etxean ez doalako eta tratamendurik behar ez duelako. konposta egiten dutenak; autokonposta, alegia. Horiek guztiek euren etxeko lurretan egin izan dute, nork bere kasa.

Desde enero 16 familias del barrio Aizkorri están realizando la experiencia piloto del compostaje comunitario con el fin de mostrar los resultados a toda la ciudadanía. Mediante los compostadores, se acumula la materia orgánica en el suelo y solo hay que mezclarla de vez en cuando

Konpostatzeko nahikoa da materia organikoa lurzoruan pilatu eta aldizka nahastea. Proiektu honen baitan, beraz, eta hirigunean txukunago gera dadin, materia organikoa birziklatutako plastikozko ontzietan uzten da. Konpostagailuak ez du ipurdirik, eta materia organikoa zuzenean jartzen da harremanetan mikroorganismoekin eta bakteriekin. Harreman horren ondorioz, materia organikoa konpost bihurtzen da. Sasietako mankomunitateak urteak daramatza familia bakarreko etxebizitzetan bizi diren familiek euren hondakin

6

Ondorioz, aurrerantzean, legazpiarrek autokonposta edo auzokonposta egiteko aukera izango dute. Eskaerak eta kokaleku egokiak aintzat hartuta, herrian zehar guneak egokitzea da, orain, Udalaren asmoa. Parte hartu ahal izateko, horrenbestez, 943 16 48 75 telefono zenbakira deitu behar da. Ikastaro txiki bat egin, eta martxan jartzeko moduan egongo da borondatea duen edonor.

Se pretende adecuar más espacios para realizar el compostaje comunitario, en función de la gente que esté interesada. Para ello se ha habilitado el número 943 16 48 75 Konpostatzea oso lan erraza da, eta edozeinek egin dezake. Gogo pixka bat besterik ez da behar. Gainera, horri esker, sukaldeko hondar guztiak birzikla daitezke. Era berean, oso interesgarria eta baliagarria da egungo gizarteak sortzen dituen hondakinak murrizteko. Are gehiago, Europak konpostatzea arazoari aurre egitea dela ulertzen du.


SAN IGNAZIO AUZOAN IGOGAILUA JARRI ETA MURUKO BIDEGURUTZEA EGOKITUKO DUTE Aurrez pentsatua baino etxebizitza gehiago eraikiko dituzte Goenaga eremuan Legazpiko Udalak eta Legazpi Berri SL enpresak Agirre Etxeberri eta Goenaga eremuetan gauzatu beharreko lanei begira sinatutako hitzarmenaren arabera, hasiera batean aurreikusitakoak baino etxebizitza gehiago eraikiko ditu enpresa sustatzaileak Goenagan: 130 izan beharrean, 150 etxebizitza; betiere, bideragarritasun irizpidea aintzat hartuta, eta garai batean aurreikusitako prezioak merkatuta. Dena den, hasierako eraikigarritasunari eutsiko zaio. Alegia, metro koadro kopuru berean etxebizitza gehiago eraikiko dituzte; txikiagoak, beraz. Enpresa eraikitzaileak egoitza multzo horretarako irisgarritasuna hobetzeko beste hainbat lan egiteko konpromisoa hartu du: batetik, lehendik dagoen igogailuari jarraipena emango dion bigarrena eraikiko du San Ignazio auzoan. Lan hori 2015eko abenduaren 31rako amaituta egotea dago aurreikusita. Eta, bestetik, Muruko bidegurutzea egokituko du, 2014ko ekainaren 30aren aurretik. Goenagan osatuko den eremu berri horretan, babes ofizialeko etxebizitzak, tasatutako etxebizitzak eta salmenta librekoak izango dira, eta dagoeneko adostu dituzte salmenta librekoen eta tasatuen prezioak; betiere, sustapen bideragarria egiteko eta herritarrei etxebizitzak prezio duinetan eskaintzeko asmoz.

Duela gutxi jarri dute Ariztiaundi kale berriari dagokion plaka. Josu Altzelai.

Se ha instalado en el cementerio un columbario para introducir urnas que contienen cenizas.

ELIKAGAIAK, PREMIA HANDIENA DUTEN FAMILIENTZAT Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailak eta Nagusilanek hilero egiten duten janari banaketaren ildotik, herritar guztiek eta herriko 4 saltoki handik lagundutako ekimena jarriko da abian martxoan: “ELKARTASUN SASKIA: Zure ahalegintxoa laguntza handia izan daiteke”. EROSKI, EROSKI CITY, BM eta TODOTODO saltokietan, aldez aurretik zehaztutako produktuak bildu ahal izango dira orgetan, herrian premian dauden familien artean banatzeko. Elikagaiak jaso nahi dituzten familiek Gizarte Zerbitzuen Sailean eman beharko dute izena. Lasai ibili daitezke, erabateko isilpekotasunez jardungo baita.

MATANZA DEL CERDO. Tras una década realizándolo en su local, El Centro Extremeño celebró la matanza del cerdo por primera vez en la calle, para el deleite de todos los ciudadanos. Josu Altzelai

7


urtea iruditan Mugikortasun planaren baitan, kiroldegirako eta BikuĂąa industrialderako bidegorri zatia osatu da, Aizkorri kaletik abiatuta.

800 bisitari izan ziren irailean eta azaroan Agirre Etxeberri eraikinean egindako ate irekien jardunaldietan.

Gaika sailkatzeko hainbat zakarrontzi gune jarri dira. Aurreikusita dago 25 jartzea herriko jolastoki eta pasabideetan.

En la casa de cultura, se ha acondicionado una nueva zona para ofrecer el servicio de mediateca.

Nuevo servicio mĂŠdico en el polideportivo dirigido a todos los deportistas.

Urriaren 23an jarri zen martxan auzoz auzo dabilen Junetorri autobusa. QR kodea eskaneatu, eta informazioa egunean eduki daiteke sakelakoan.

8

UTB


Durante el puente de Navidades se procedió a la peatonalización de la calle principal, bajo el eslogan “Kale Nagusia Bizirik”. Se han realizado mejoras de accesibilidad en las aceras del barrio Itxaropen, entre los portales 12, 13 y 14.

Se está procediendo a la reurbanización de la zona de Azpikoetxe, mejorando la accesibilidad de la zona.

Agorreko Santikutzetan, Nabarherri ekimen arrakastatsua eta Erdi Aroko Azoka izan genituen.

Omenaldia, Legazpiko Udal Gobernu batek lehenengo aldiz ikurriña jarri zueneko 80. urteurrenean.

Asier Zaldua Koordinazio protokoloa osatu da, genero indarkeria eta sexu erasoak jasaten dituzten emakumeen arreta hobetzeko.

Gattiken

9


elkarrizketa “Ari gara kilometroak saltzen, euskarak ezin baitu krisian egon!” AITOR ARANDO KORRIKAREN KOORDINATZAILEA Korrika badatooooooor! Andoaindik Baionara, 2.580 kilometro egingo dira aurten, 18. Korrikan, euskararen alde. Legazpitik ere igaroko da, eta Aitor Arando azpieskualdeko koordinatzaileak herrian egingo diren ekintzen eta beste hainbat xehetasunen berri eman digu. Euskararen egoera ere izan du hizpide. Zein izango da aurtengo leloa? Eta zer eman nahi du aditzera? “Eman euskara elkarri”. Elkarbizitzarako erabili beharko genukeen hizkuntza euskara dela adierazi nahi du, eta aldarri hori zabaldu lau haizeetara. Nondik norako eta noiztik noiz arteko ibilbidea izango du aurten? Martxoaren 14an Andoaindik aterako da, Martin Ugalde kultur parketik. Eta Baionan amaituko da, hilaren 24an. Tartean, herri ugaritatik eta gainerako sei hiriburuetatik igaroko da.

Eta Urretxu-Zumarragan ere beste bat, bospasei lagunekoa. Hala, ekitaldiak antolatzen ditugu, eta horietan parte hartzeko eta Korrika batzordeetara etortzeko deia egiten diegu herritarrei, bai hedabideen bitartez, bai ahoz aho. Korrika Kulturala izenez da ezaguna Korrikaren bueltan egindako kultur jardueren multzoa. Zein ekitaldi egin edo egingo dituzue horren baitan? Otsailaren 4an kantu eskean ibili ziren bertso eskolako eta ZingiZangoko kideak. Otsailaren 15ean, bertso afaria izan zen Laubide jatetxean, Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga bertsolariekin. Martxoaren 15ean, kantu jira izango da, Bentazaharreko Mutiko Alaiekin. Mus Txapelketa ere izango da. Eta, Euskal Herri mailan, Ginkana, Baionan amaituko dena. ‘Martxoan Bertsoak’ ere Korrikari eskainiko dio aurtengo jarduna. Bestalde, Udalek emandako diru laguntzari esker, Arrasate Euskaldundu Dezagun taldearen antzezlana ikusi ahal izango dugu, gazteak eta euskara hizpide dituena.

Noiz egin behar du koordinatzaile Eta noiz iritsiko da Legazpira? Martxoaren 20tik 21erako “La Korrika partirá de Andoain el 14 de batek lan handiena: Korrika gauean, 02:50ean. Deskarga marzo y terminará en Baiona el día 24. iristen den egunean ala aurretik? Pentsatzen dut aurretik izango jaitsi, Urretxu-Zumarraga Pasará por Legazpi la madrugada del dela. Egitaraua antolatzeak igaro, eta lantegietatik sartuko 20 al 21, a las 02:50 horas, entrando eskatzen du lan handiena. da Legazpira. Lehenengo, Eguna iristerako gauza guztiek Laubidera igoko da, eta San por la zona de las fábricas” finkatuta egon beharko dute, eta Ignazio eta Muru igarota, Haztegi gainerakoek egiten dutena egitea Ikastolara jaitsiko da. Gero, tokatuko zait: korrika, alegia. Patrizio Etxeberria eta Aizkorri kalea zeharkatu, eta Udana aldera joango da. Herritarrek ere parte hartu behar dute, jakina. Korrika iritsi aurretik, kilometroak erosi ahal izango dira. Lekuko barneko mezuak zer dioen eta azken Zenbatean? kilometroa nork egingo duen sorpresa izaten da azken Kilometro bakoitzak 500 euro balio du, gutxienez. ordura arte. Aurten ere hala da? Herritarrek edo herrietako elkarte zein taldeek Bai, bai. AEK-ko nazio arduradunek badakite, baina erosi ahal izango dituzte. Urretxun, Zumarragan eta eguna gerturatu arte ez dute ezer esango! Sekretua Legazpin, guztira, 17,3 kilometro izango dira, eta 34 da! Kar, kar, kar. lekuko aldaketa. Horrenbestez, gutxienez 34 eragilek izango dute aukera kilometroa erosi eta lekukoa Zuk egin beharreko lana, aldiz, ez da sekretua izango, eramateko. ezta? Zer eginkizun duzu 18. Korrikan? Urretxu, Zumarraga, Legazpi eta Ezkio Itsasoko Beraz, kilometroa ez da erreala. koordinatzailea naiz, eta Korrika girotzea da nire Ez, ez. Kilometro bezala saltzen dira, baina 500-600 egitekoa. Martxoaren 14an hasiko da, baina ordura metrokoak izaten dira. Eragile bakoitzari kilometro arte, hainbat ekitaldi antolatu nahi ditugu, euskararen osoa emanez gero, askoz gutxiagok izango lukete aldeko mezua zabaltzeko eta ingurua girotzeko asmoz. parte hartzeko aukera. Bestalde, kilometro bat pare bat eragileren edo gehiagoren artean erosteko aukera Batzorde batzuk ere sortu omen dituzue horretarako. ere bada, eta askotan, horrela egiten dute. Bai. Legazpin bat sortu dugu, bost pertsonak osatua.

10


Zer moduz doa salmenta? Nola egin daiteke? 500 euro dira, eta krisi garai hauetan ez da erraza. Baina ari gara. Euskarak ezin baitu krisian egon! Gainera, eragile batzuen artean erosteko aukera izateak ere asko laguntzen du. Sorgintxulok eta Gazte Asanbladak, esaterako, elkarrekin erosi ohi dute kilometro bat, baita ZingiZangok eta bertso eskolak ere... Enpresek eta ikastolak, berriz, osoa erosi ohi dute. Suhiltzaileek, adibidez, aurrekoetan, erdia erosi izan dute, eta aurten osoa erostekoak dira. Beraz, pozik. Berez, guk jotzen dugu eragileengana, baina norbaitek oraindik ez badu erosi, eta asmo hori badauka, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean badugu bulego txiki bat, eta hona etor daiteke zuzenean. Inor ez dadila, behintzat, kilometroa erosi gabe geratu!

“Cada kilómetro en favor del euskera vale 500 euros y se puede comprar individualmente o entre varias asociaciones, puesto que a nuestra lengua no le puede afectar la crisis” Korrika eta euskara eskutik helduta doaz. Nola ikusten duzu euskararen egoera Legazpin? Jende gehienak euskaraz badaki, baina gutxi hitz egiten da. Halere, azken urteetan, gazteen artean, kontzientziazioa badela esango nuke. Nire inguruan, behintzat, euskaraz hitz egiteko ahalegina sumatzen da. Kontu zaila da, euskaldunen artean ere ez baitago euskaraz hitz egiteko ohitura handiegirik, zoritxarrez. Eta Euskal Herrian? Orain dela 30 urteko egoerarekin alderatuta, egoera hobea da, baina eremuaren araberakoa izaten da. EAEn, euskara ofiziala denez, nahiko ondo. Baina Iparraldean eta Nafarroan... Euskara toki guztietan ofiziala izan arte, zaila da normalizazioa bultzatzea. Korrikak ere egiten du bere ekarpentxoa. Bai, jendeari euskara ikasteko edo erabiltzeko animoak ematen dizkio. Egun bateko kontua izaten da, baina korrika egitera ateratzen direnak euskaragatik egiten dute. Korrika etorriko da. Baita joan ere. Eta orduan, zer? Gero, kontuak atera behar. Balorazioa egin. Zenbat material saldu den ere ikusi beharko dugu. Zer dei egingo zenieke legazpiarrei? Ekitaldi guztietan parte hartzeko deia egingo nieke. Eta Korrika pasatzen den egunean, nahiz eta ordu arraro samarra izan, denak kalera ateratzeko, euskarak hori eta gehiago merezi duelako.

Josu Altzelai

Martxoak 20, asteazkena 20:00etan Kalejira, trikitilari eta bertsolarien laguntzarekin. 21:30ean Afaria, gaztetxean. 02:00etan Beroketa lanak. 02:50ean Korrika iritsiko da. Martxoak 21, osteguna 16:00etan Korrika Txikia. 19:00etan Euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren ikasle heldu legazpiarrei omenaldia: txistulariak eta bertsolariak, besteak beste. Martxoak 24, igandea Baionara joateko autobusa (tabernetan salgai).

egongo

da

Informazio gehiago Facebook-en “evento” (ekimen) bat dago jarrita: Korrika 18.

11


erreportajea

De izquierda a derecha: Juan Mantxola, José Aztiria, Eugenio Elorza, Ubaldo Segura (alcalde), Angel Emparanza (secretario), Jose Mari Agirrezabal, Isidro Olabide y Anselmo Zabaleta. Faltan: Domingo Iñurritegi y Julián Ojanguren. Foto cedida por Irene Arrazola

… Y DECIDIERON LAS URNAS En abril se cumplirán 80 años desde la instauración de la primera corporación municipal democrática de Legazpi Corría el año 1931 cuando con la llegada de la Segunda República Española se hicieron las primeras elecciones. Pero en Legazpi la situación no estaba organizada como tal y lo hicieron mediante consenso de los grupos políticos, con el visto bueno del Gobernador. Dos años más tarde sí hubo elecciones democráticas y se pudo formar la primera corporación de esa índole. Aitor Ibáñez de Garatxana, miembro del grupo local de memoria histórica, nos ha hablado del proceso que culminó en un hecho sin precedentes. Aquella primera corporación popular de 1931 fue aceptada por todo el pueblo “porque representaba un amplio abanico político. Se presentaron ante el Gobernador Civil con la denominada lista única, basándose en el artículo 29 de la ley electoral de 1907, y el Gobernador les dio el visto bueno. En aquel entonces el partido más unido y serio era el PNV y por eso eligieron, de mutuo acuerdo, un alcalde nacionalista: Daniel Aranguren”, explica Ibáñez de Garatxana. Era una corporación mayoritariamente joven, con muchas ganas de hacer cosas por y para el pueblo. “Empezaron a

12

reorganizar un poquito el pueblo; la calle principal, sobre todo. Aunque industrial, Legazpi era un pueblo rural y había demanda tanto de vivienda como de servicios”. Además, en 1932 procedieron a colocar por primera vez la ikurriña en el ayuntamiento. La república permitía tal acción, siempre y cuando la pusieran al lado de la bandera tricolor republicana. En el periodo de 1931 a 1933 hubo muchas quejas, pidiendo que se hicieran las elecciones “como es debido; no bajo un simple consenso ciudadano”. Por lo que en 1933 la corporación popular estuvo obligada a dimitir y tras unos meses bajo el gobierno de una gestora, donde la dirigente fue la primera y única alcaldesa de Legazpi, Maria Iciar Arana Iraola, los legazpiarras pudieron votar, “incluidas las mujeres y los curas”. Esa primera corporación democrática “terminó de desarrollar el casco urbano, acondicionó la carretera como vía de comunicación, construyó el apeadero, potenció la industria, trajo agua potable y prosiguió con la educación en los colegios de los barrios”. En el ámbito soberanista, lucharon


Ubaldo Seguraren gobernuak ‘Sendagintza’ sortu zuen, euskal osasun zerbitzua. [...] Euskarari dagokionean, berriz, ‘Euskaraz’ kanpaina, euskararen normalizazioa eta erabilera sustatzeko

1933. urteko lehen udal gorbernu demokratikoak garai ilunak igaro zituen: asko sufritu zuen, zigor ugari jaso zituen; [...] kontuak kontu, zedarria izan zen Legazpiren garapenari dagokionean

1ª Corporación Municipal Popular 1931-1933 Daniel Aranguren Mendizábal. Alcalde Cayetano Elorza Agirre. Concejal. Responsable de euskera Avelino Ziaran Apaolaza. Concejal Domingo Iñurritegi Inza. Concejal. Valentín Agirrezabal Guridi. Concejal Justo Urzelai Zabaleta. Concejal Anselmo Zabaleta Guridi. Concejal José Antonio Aztiria Inza. Concejal José Maria Agirrezabal Etxeberria. Concejal

1ª Corporación Municipal Democrática 1933-1934 y 1936 Ubaldo Segura Makibar. Alcalde Eugenio Elorza Guridi. Alcalde y concejal Juan Mantxola Agirre. Concejal Julián Ojanguren Etxeberria. Concejal José Aztiria Inza. Concejal José Mari Agirrezabal Etxeberria. Concejal Isidro Olabide Zangitu. Concejal Anselmo Zabaleta Urzelai. Concejal Domingo Iñurritegi Inza. Concejal

mucho por el estatuto vasco de autonomía, pero lo más destacado del gobierno de Ubaldo Segura fue que en el año 33 instaló ‘Sendagintza’, el servicio vasco de salud. “La consulta se ubicó en los bajos del ayuntamiento y para ello trajeron un médico de Donostia”. En cuanto al ámbito del euskera, fue importante la campaña ‘Euskaraz’, puesta en marcha en Legazpi en 1934 para la euskaldunización y para potenciar el uso del euskera. “Todos los concejales hablaban euskera, aunque los plenos se desarrollaban en castellano. Fue Leandro Makibar quien se hizo cargo de la campaña. Anteriormente, en 1932, el concejal Cayetano Elorza organizó y llevó a cabo la comisión de euskera. Pero esta corporación democrática no retomó dicha comisión. Además, la república española permitió desde 1932 poner nombres en euskera y usar grafía vasca tanto en nombres y apellidos como en toponimia. En la parroquia también utilizaban el euskera en las inscripciones y en las misas. No obstante, la enseñanza seguía siendo obligatoriamente en castellano”, apunta Ibáñez de Garatxana.

Luces y sombras Sin embargo, a este mandato le tocó vivir un periodo oscuro y difícil. “Fue una corporación que padeció mucho. Recibieron infinitud de represalias. Por ejemplo, el alcalde Segura fue cesado por orden gubernamental, por no querer poner ninguna bandera en las fiestas de Telleriarte. Eugenio Elorza tuvo que tomar su lugar, hasta que el primero volvió a su cargo, por la amnistía de abril de 1934. Posteriormente, el grupo dimitió en bloque por la represión que se dio en Zumarraga cuando se estaba tratando el estatuto vasco de autonomía. Así que el Gobernador nombró una nueva gestora, con Santiago Andueza como alcalde”. En febrero de 1936, con la llegada de la amnistía, esa gestora tuvo que dimitir y volvió la corporación de 1933, con Ubaldo Segura al mando. Pero en el transcurso de esos años, se habían vivido ciertos cambios: “del año 33 al 36 se unificaron los partidos republicanos, surgió ANV y algún concejal llegó a dimitir debido a que su cargo electo no era compatible con otras funciones que realizaba”. Sea como fuere, dicha corporación democrática supuso un hito en el desarrollo del pueblo de Legazpi. Han pasado 80 años y solo hay un par de huellas que han perdurado en el tiempo: por una parte, y curiosamente, la tradición del gallo. “En 1932 el alcalde Aranguren decidió no cortarle el cuello al pobre animal y así se ha hecho hasta el día de hoy”. Y por otra, la herencia de aquellas personas y colectivos que con su proyecto lucharon por una Euskal Herria más justa y soberana y que con su buen hacer consiguieron ir dando forma a un pueblo que hoy en día se ha convertido en lo que es.

13


udal taldeak EH BILDU

EAJ

Kepa Urzelai

Javier Iraeta

Aurki bi urte udaletxera iritsi ginela, eta hasieratik, Udala herritar guztion artean egitea izan dugu xede; gauzak ongi egiten ahalegintzea. Horregatik saiatu gara herritarrari Udalaren funtzionamendua nolakoa den adierazten, berak ere parte har dezan. Hala egin genuen iaz: aurrekontuak zer ziren eta nola osatzen ziren adierazteko bi bilera publiko egin genituen.

Comienza una nueva etapa en la revista municipal Kontsejutik, con el ánimo de que los legazpiarras puedan estar informados de cómo se actúa en las diferentes áreas municipales. Tras más de un año retirada de la circulación por el actual gobierno municipal, nos vemos desagradablemente sorprendidos por el muy escaso espacio que se nos concede a los Grupos Políticos para que, previos malabarismos literarios, poder exponer nuestras posiciones nada más que en 1.500 caracteres, cuando la revista dispone de 16 páginas.

Aurten, pauso bat harago joan, eta aurrekontuetako atal bat, inbertsioak non eta nola egin, guztion artean osatu dugu, Agenda 21eko foro irekietako eztabaidetan. Beste alderdiek aurrekontu hauei ezezkoa eman diete, nahiz eta egin dituzten proposamen batzuk kontuan hartu diren. Aurka egote hutsa da beraien jarrera, argudiorik gabe izan arren. Beste parte-hartze prozesu batzuk ere egin ditugu. Udal eraikinen erabilerari dagokiona, adibidez. Prozesu honetan atera diren emaitzekin, udal eraikinen berregokitze bat egin nahi dugu orain. Aurrera begira, prozesu gehiago izango dira: aurrekontuen parte-hartzean sakonduko dugu eta haur parkeen inguruan ere pareko ekimen bat jarriko dugu martxan. Hondakinen gaiarekin ere berdinberdin. Denbora izango da horren lekuko. Gauzak ongi egin nahi ditugu. Ama lurrak behar duelako eta errauskailurik ez dugulako nahi, hondakinak gaika bildu behar ditugu, interes ekonomiko eta pertsonalen gainetik, ingurugiroa errespetatuz eta osasuna zainduz, gure ondorengoen etorkizuna kontuan hartuz. Prozesu hau ere guztion artean egingo dugu, denon inplikazioa garrantzitsua delako. Indartsu eta kementsu gaude esku artean ditugun erronkei aurre egiteko, eta bihotzez eskertzen ditugu herritarrengandik jasotako animoak eta zorionak.

14

A lo largo de la presente legislatura han sido numerosas las contradicciones e incoherencias en la que ha incurrido este gobierno de Bildu; los errores de gestión han colado envueltos en populismo barato; la falta de ideas y proyectos innovadores para la incentivación de la actividad en nuestro pueblo resulta tan evidente como inaceptable. Y cuál es su alternativa? ¡Pero si no la tienen! porque si al menos la tuvieran...no estaríamos ante la nada. No hemos aprobado el presupuesto. Ellos, con su mayoría absoluta, se valen solos. ¡Y vaya si lo saben! Han presentado y han aprobado lo que han querido, que no es precisamente lo que nuestro pueblo necesita en la actual coyuntura. Pero eso sí; han elaborado y aprobado un presupuesto que cumple estrictamente los mandatos del Gobierno de España. Evidentemente, la coherencia no es su fuerte. Y, !qué decir de las basuras! Todo por el pueblo pero sin el pueblo!


PSE

H1

Oscar Valbuena eta Roberto Alonso

Arantxa Arizmendi

PSE-EEk, Bildu-k onartutako udal aurrekontuak baztertzen ditu, hobeak eta sozialagoak izan zitezkeelako. En Enero la mayoría absoluta de Bildu aprobó los presupuestos muncipales para el año 2013. El Grupo Socialista considera que había margen para que fueran mejores y más sociales. Por ello, presentamos las siguientes enmiendas: 1-Reducción de 76.000€ de gasto innecesario o aplazable 2-Elaboración de un Plan de Empleo valorado en un total de 95.000€ 3-Actuaciones para la mejora de la accesibilidad y movilidad en Lau-Bide y Urtatza 4-Compra de suelo urbanizable en el año 2013 para poder dar inicio a la promoción de vivienda VPO a lo largo del 2014

En este primer número del nuevo formato tenemos que empezar necesariamente comentando un tema que nos sigue preocupando a todos: el sistema de recogida de residuos. Los ciudadanos han tenido opción de contrastar estudios, datos y argumentos a favor o en contra de los sistemas debatidos. Pero más allá de estudios y datos, una amplia mayoría de legazpiarras ya se han comprometido con el reciclaje y han manifestado su apuesta por el 5º contenedor. Sin embargo el equipo de gobierno, haciendo oídos sordos a la voluntad ciudadana, ha manifestado la intención de imponer el PaP.

Los TASAZOS del 15% en Deportes y del 17% en Meazti Etxea planteados por Bildu, así como su negativa a aceptar nuestras propuestas motivaron nuestro voto en contra. Gai honetan, Zaborren kasuan bezala, Gobernuko Taldeak ez du izan maila nahikorik oposizioaren talde politikoen babesa erakartzeko. Tanto en este tema, como en el de las Basuras, el Equipo de Gobierno no ha tenido la cintura política para atraer el apoyo de ningún grupo político de la oposición. Muru bidegurutzearen eraberritze lanak eta Olaondo biribilgune berriak datozen urteetarako gakoak dira. Pedimos al Alcalde que realice las gestiones necesarias para asegurar la reforma del cruce de Muru en el año 2013 y la construcción de la nueva rotonda de la Industrialdea en el año 2014. Ambos proyectos serán claves para poder mejorar la gestión del tráfico en nuestro municipio.

En estos momentos de especial sensibilización es necesario demostrar que hay otra forma de hacer las cosas, que en pleno siglo XXI no es válido el “todo por el pueblo sin el pueblo”. Si queremos una gestión en la que la toma de decisiones esté basada en la participación ciudadana, si queremos que prevalezca la voluntad de la mayoría y no los intereses partidistas ¿cómo es posible que el equipo de gobierno imponga sus decisiones por encima de la voluntad de los ciudadanos? Desde hace más de 10 años, Legazpi lleva dando ejemplo de sensibilidad y compromiso con la sostenibilidad y con el tema medioambiental, como lo demuestran los distintos reconocimientos recibidos. Estamos convencidos de que la concienciación y la sensibilización son elementos básicos para mejorar los comportamientos, por eso, con la voluntad de todos estamos seguros de que mediante el 5º contenedor es posible alcanzar los niveles de reciclaje establecidos en el plan de gestión de residuos. Es preciso dar una oportunidad. ¡Los legazpiarras lo merecen!

15


gogoratzen? Legazpiko kalea 1960. urtekoa da argazkia, gutxi gorabehera; izan ere, Seat 600 autoak ikusten dira. Aipatzekoa da kaleargiak ez direla gaur egunekoak bezalakoak. Ordukoak kalearen erdian zintzilikaturik zeuden. Argazkiaren ezkerreko aldean, anbulatorio zaharra eta telefono publikoa ikus daitezke. Gainera, Rosarito telefonista ere ageri da, lanera doala. Era berean, Elías Elorzaren denda ere ikus daiteke. Calle de Legazpi Será más o menos el año 1960, puesto que se pueden observar coches Seat 600. Es reseñable que las farolas no se corresponden con las de hoy en día. Las de la foto estaban colgadas en medio de la calle. En la parte izquierda, se pueden ver el ambulatorio viejo y el teléfono público. Además, se puede distinguir a la telefonista Rosarito, que se dirigía a trabajar. También se observa la tienda de Elías Elorza.

Lenbur Dokumentazio Zentroa

Mozorrotuta 1979. urte ingurukoa da, udaberri aldera eskolak ospatzen zuen jaialdi batean ateratakoa. Agertzen diren pertsonak 1965. urtean jaiotakoak dira. Disfrazados Sería aproximadamente el año 1979. Está sacada en una fiesta celebrada en primavera por el colegio. Son personas nacidas en 1965.

Lenbur Dokumentazio Zentroa 1. ilaran (zutik)/ En la primera fila (de pie): Jose Javier Lasa, Elisabethe Maiztegi, Igone Altzelai, Pedro Lonbide, Mª Jesus Arrazola, Iñaki Larrañaga, Sorkunde Agirreburualde, Nekane Martinez, Beatriz Alustiza, Mª Jose Begiristain, Ramon Etxaniz, Ander Mendizabal, Jesus Mª Maiztegi. 2. ilaran / En la segunda fila: Eloi Iartza, Ibon Jauregi, Aitor Castañares, Aitor Altolagirre, Ruben Ortiz, Juan Ignacio Arrizabalaga, Joseba Etxaniz, Begoña Azpeitia (makur./agach.), Marian Alustiza (makur./agach.), Nekane Urzelai (makur./agach.). 3. ilaran (makur.) / En la tercera fila (agach.): Arantxa Aztiria, Isaac Lasa, Imanol Ugarte, Txema Solana, Xabier Kerejeta, German Barrena, Shanti Urkia.

LEGAZPIKO UDALA  TEL. 943 737 030  www.legazpikoudala.info  kontsejutik@legazpi.net


Kontsejutik aldizkaria 0.alea