Issuu on Google+

Lazkao Udal informazio aldizkaria

Herri bizi-bizia!

2013ko uztaila • 6. zkia.


Lazkao Udal informazio aldizkaria

HONDAKINAK

2013ko uztaila

|

02

Hondakinen %80 birziklatzea lortuko dugu Lazkaon Martxan da atez ate hondakinak biltzeko sistemaren ezarpena. Apustu honen helburua garbia da: hondakinen %80 birziklatzea. Urte askotan 4 edukiontzitan zaborra bereizi ondoren, azken 3 urteetan 5 edukiontzietan, eta hamaika konzientziatze kanpaina egin ondoren, orain arte lortu diren birziklatze tasa datu hoberenak %43koak izan dira. Ez dugu kutsatzeko eskubiderik, gure eta gure ondorengoen etorkizuna dugu eskuetan. Etorkizun hobe horren alde ari gara lanean, eta eskertzekoa da, hasieran sortu diren mesfidantzak izan arren, lazkaotarrek erakutsi duten jarrera ona eta atez ateko sistema zehazteko prozesuan izan den parte hartze aberatsa. Lehen prozesu honetako azken batzarra uztailaren 10ean, asteazkena, arratsaldeko 6,30etan izango da, Areria antzokian. Atari bakoitzeko zintzilikarioak non jarri behar diren zehazteko azken eguna ere, datorren asteazkena, uztailak 10 izango da. Mila esker guztioi!

Objetivo, 80% de reciclaje Este es el reto que nos hemos puesto, para poder dejar un futuro mejor. Después de muchos años con 4 contenedores y 3 años con 5, las mejores tasas de reciclaje que se han conseguido son del 43%. Ahora, el objetivo es el 80%, lo cual es posible mediante la recogida personalizada, puerta a puerta. Resulta elogiable la actitud demostrada por los lazkaotarras al participar en las reuniones que se han celebrado, a pesar de las reticencias surgidas al principio. La última de estas reuniones será el miércoles 10 de julio, a las 18:30 en Areria. Por otra parte el mismo 10 de julio es el último día para determinar las ubicaciones de los colgadores de cada portal. Muchas gracias a todos/as!


Parte hartze prozesuaren emaitzak Aurreko aldizkarian azaldu genuen bezala, auzoz-auzo herritarrekin egin diren bilerek eman dituzte beraien emaitzak. Aurrera eraman diren bi proiektu nagusiak San Prudentzio auzoko norabide bakarra eta aparkalekuak, eta Iturgaitzagako parkea berritzea izan dira. Aurreko urtean bi bilera txanda egin ziren, udaberrian eta udazkenean, eta aurten ere asmoa berdina izan da. Baina, hondakinak biltzeko atez ateko sistema ezartzearen iguruan hainbat bilera egiten ari garenez, auzoetako arazoen inguruko bilerak udazkenean egingo dira aurten.

03

|

Lazkao Udal informazio aldizkaria

2013ko uztaila

PARTE HARTZEA

Proceso de participación Tal y como adelantábamos, el proceso de participación ha dado los primeros frutos. Los más destacables son, por una parte, la dirección única y las plazas de aparcamiento en San Prudencio; por otra parte, se ha renovado el parque infantil de Iturgaitzaga. Las nuevas reuniones de participación se realizarán en otoño, tras el actual proceso de participación, para poner el marcha la recogida de residuos puerta a puerta.

San Prudentzio auzoan autoentzat norabide bakarra jarri da. Erdiguneko lorategiak murriztu dira eta bertan irabazi den espazioan kotxeak aparkatzeko gunea sortu da. Lurrean seinalizazioa jarri da, norabide bakarraren egoera berriari laguntzeko eta aparkalekuen berri emateko.

Iturgaitzaga auzoan aparkaleku berria egin zen, ordura arte erabiltzen zen aparkalekuaren ordez. Ondoren, azken urteetan utzita egon den jolas parkea berritu eta erabilgarri jarri da, txukunketa lanak egin ondoren. Hirigintza proiektuan egungo kokalekuan parkerik aurreikusten ez bada ere, oraingoz erabilgarri jartzea beharrezko ikusi zen auzotarrekin bilerak egin ondoren.


2013ko uztaila

|

04

BIZI-BIZIA

Lazkao Udal informazio aldizkaria

Lazkao herri bizia GAZTE EGUNA Martxoaren 23an II. Gazte Eguna antolatu zuen Lazkaoko Gazte Asanbladak. Egun horretan jokatu ziren I. frontenis txapelketako finalak ere. Horrez gain beste hainbat ekitaldi ere antolatu dituzte aurten: inauteri eguna, herriko festetan hainbat ekintza, herriko merkatariekin zozketak...

MUSIKA ASTEA

GERRIKOKO HITZALDIAK

Lazkao Txiki musika eskolak musika astea antolatu zuen martxoaren 18tik 22ra, Kultur Etxeko erakusketa aretoan eta udaletxeko arkupeetan egunero ikasleen kontzertuak eginez. Maiatzaren 23an ikasle txikienek ipuin musikatua egin zuten Arerian, eta ekainaren 21ean kurtso amaierako kontzertua plazako oholtzan. Horrez gain, herriko jaietako hainbat ekitalditan parte hartu zuten, eta Lazkao Txikiren omenaldian ere bai, besteak beste.

Gerriko kultur elkarteak hainbat hitzaldi antolatu zituen otsailetik apirilera bitartean, ‘Euskal Herria bizi da’ goiburuarekin. Gerriko txokotik pasa ziren Karlos Ioldi, preso ohia; Aitziber Blanco, Lokarriko bozeramailea; Jose Maria Setien, obispo emeritua; Pako Aristi, idazlea; Garbiñe Bueno eta Esti Mujika, Independentistak sareko kideak; Pili Zabala, Joxi Zabala zenaren arreba eta Maixabel Lasa, Juan Mari Jauregiren alarguna.

Un pueblo vivo Estos últimos meses han sido muy intensos por todas las actividades que se han organizado en Lazkao. La lista es muy larga y siempre cabe la posibilidad de dejar algún acto en el tintero, pero, seguro que todos estos se han organizado: Por parte de la Gazte Asanblada: carnavales, Gazte Eguna, campeonato de frontenis, sorteos con la asociación de comerciantes... Lazkao Txiki musika eskola: semana musical, cuento musicado, concierto de fin de curso...

Gerriko kultur elkartea: Charlas de diversas personalidades con el lema ‘Euskal Herria bizi da’, homenaje a Lazkao Txiki, Laburbira... 50 aniversario de la ikastola, con un amplio programa, 25 aniversario de Maizpide, feria de Ekobira, teatro sobre la desanexión de Olaberria y Lazkao, todos los actos de las fiestas patronales, fiestas de Lazkaomendi, Lazkao Antifaxista Fest, campeonato escolar de pelota, Korrika, partidos de remonte, actuación anual de Oin Arin, zarzuela, actuación de bailes de salón, Mundumob, salidas montañeras...


05

|

Lazkao Udal informazio aldizkaria

2013ko uztaila

BIZI-BIZIA

OLABERRIA LAZKAO EPAIKETAREN ANTZEZLANA

IKASTOLAK 50 URTE

Olaberriko herri eskolak ikuskizun berezia aurkeztu zuen maiatzaren 4an, bi saiotan, Gipuzkoako Eskola Txikien festaren ospakizunen barruan. Bertan, 1804an Lazkao eta Olaberria herriak banatu zireneko garaia antzeztu zuten. Goierritar ugarik hartu zuen parte bertan: eskolako ikasle, guraso eta herrikideez gain, Olaberriko abesbatzak, Tobera musika eskolako dantza taldeak, Aitor Furundarenak, Goierriko hainbat musikarik, aretoko dantzen ikuskizuna, Idiazabalgo Axari dantza taldeak, Ataunen Jentilen etorrera egiten duten herritarrek‌

San Benito ikastolak bere 50. urteurrena ospatzeko egitarau betea antolatu zuen. Aipagarria da ekitaldi guztiek izan zuten arrakasta eta lazkaotarren parte hartzea, bai antolakuntza lanetan aritzeko garaian, baita ekitaldietan parte hartzekoan ere. Ekitaldiak apirilaren 14an hasi ziren Lazkao inguruan egin ziren bi ibilaldi neurturekin, adin desberdinetako haurrentzat egokituta. Bertan, ikastolako ikasle eta guraso ugarik parte hartu zuen. Maiatzaren 18an eta 19an izan ziren ospakizun nagusiak: ipuin kontalaria, jolasak, antzezlana, flashmoba, buruhandiak, entzierroa, sagardo dastaketa, trikitilariak, txaranga, Areriako ekitaldi nagusia, bazkaria, Drindotsen emanaldia... Ekainaren 1ean Goierriko I. Rallyesprinta jokatu zen eta goizez auto zaharren erakusketa izan zen herrigunean.

EKOBIRA AZOKA Ekainaren 8an Ekobira azoka egin zen plazan. Bertan hogeita bost postu jarri zituzten, beste kontsumo mota bat posible dela frogatzeko. Lazkaoko baserritarrak eta ekoizleak ere gonbidatutak izan ziren. Ekobira jasangarritasunaren azoka da, eta helburua gizartea ingurumen gaietan kontzientziatzea da, baita bertako zerbitzuak eta produktuak kontsumitzeko aukera ematea ere. Azokaz gain hainbat tailer eta saio praktiko ere egin zituzten. ETA ORAINDIK GEHIAGO Bi orri hauetan ageri direnak ez dira Lazkaon azken hilabeteetan antolatu diren ekitaldi guztiak, ezta gutxiago ere. Bakarren bat ahazteko arriskuarekin, hauek ere izan dira: herriko festak bertan antolatzen diren ekitaldi guztiekin, Lazkaomendiko festak, Lazkao Antifaxista Fest, eskolaumeen pilota txapelketa, Korrika, Laburbira, Lazkao Txiki gogoan, ‘Irakurri gozatu eta oparitu’, erremonte partiduak, Oin Arinen urteko emanaldia, zarzuela, Mundumob, mendi irteerak... Informazio gehiago: www.lazkaotarrok.org

MAIZPIDEK 25 URTE Maizpide euskaltegiak sortu zuteneko 25 urteurrena ospatu zuen apirilaren 13an. 11:00etan, euskaltegia zabaldu zuten, nahi zuen guztiak barrutik ikus zezan. 12:00etan ekitaldi ofiziala egin zuten agintariek. Ondoren, euskaltegiko irakasleek esketxa prestatu zuten Maizpide zer den eta haren historia azaltzeko. Bertako irakasle diren dantzariek musikariek eta txalapartariek osatu zuten ikuskizuna. Mahaiaren inguruan amaitu zuten festa, Maizpiden bertan egin zuten bazkariarekin.


2013ko uztaila

|

06

Lazkao Udal informazio aldizkaria

BIZI-BIZIA

Iraila inoiz baino beteago Aurtengo udaberrian herria bizi-bizi, ekitaldiz eta ospakizunez beteta egon bada ere, iraila ez da gutxiago izango. Lehen asteburuan hasi eta San Migel egunera arte etengabeko egitaraua izango da. Oraindik gauza asko zehazteko badaude ere, hauxe da nagusiki Lazkaoko hainbat elkarte antolatzen ari den ekitaldien zerrenda, 12. orriko agendan ageri direnekin batera. Garagardo festa 5etik 8ra Aurten ere Garagardo festa antolatzen ari da Gerriko kultur elkartea. Irailaren 5etik 8ra, ostegunetik igandera, garagardo mota desberdinak dastatu eta otorduak egiteko aukera izango da plazako pilotalekuan. Bertan lortutako dirua Gerriko kultur elkertearen beharretarako eta Berria egunkariarentzat izango da. Esparruko erromeria: igandea 15 Esparruko erromeria irailaren 15ean ospatuko da. Bezperan, larunbatean, buruhandiak eta taloak izango dira. Igandean eguraldia lagun, goizean herritik abiatu, ikurrinari omenaldia, haur jolasak, bazkaria... urteroko ekitaldi sorta prestatzeko asmoa dago aurten ere. Mendi duatloia: larunbata 21 Lazkao Xtreme taldea mendi duatloia antolatzen ari da irailaren 14rako. Proba herrikoia antolatu nahi dute, eta ahal den jenderik gehienak parte hartzea, Lazkao inguruan, mendian korrika eta mendiko txirrinduarekin lehiatuz. Euskaraz bizi nahi dut lasterketa: larunbata 21 Euskal Herriko hainbat eta hainbat herritan, bigarren aldiz egingo dira ‘Euskaraz bizi nahi dut’ lasterketak. Lehiatzeko asmorik gabe, euskararen alde parte hartzea bultzatzeko asmoarekin antolatuko da aurten ere. Iaz Lazkaon 137 lagunek, haur eta heldu, parte hartu zuten. Aurten, iazkoa gainditzea izango da helburua. Sagardo dastaketa: larunbata 28 Urtero bezala sagardo dastaketa izango da irailaren 28 arratsaldean, herriko hainbat elkartek banatuta. San Migel eguna: igandea 29 Bete-betea datorren iraila San Migel egunean goizean hasi eta gauera arte luzatuko diren ekitaldi sortarekin amaituko da. Eguna borobiltzeko ohiturari jarraituz, pilotalekuan afaria eta Drindots musika taldearen emanaldia izango dira.


07

|

Lazkao Udal informazio aldizkaria

2013ko uztaila

BIZI-BIZIA

BasHerri eguna: larunbata 28 Iaz izan zuen arrakasta ikusita, aurten bigarren BasHerri eguna ospatuko da, San Migel bezperan. Lazkaoko plazan, herriko baserrietan ekoizten diren produktuak, abereak... ikusteko edo erosteko aukera izango da. Jai honen helburua Lazkaoko baserriak, bertan bizi direnak eta egiten duten lana lazkaotar guztiengana gerturatzea da. Beraz, udalak baserritar guztiak animatu nahi ditu bertan parte hartzera.

Septiembre dinámico Si esta pimavera ha sido muy activa en Lazkao, no será menos lo que tendremos en septiembre. Desde el primer fin de semana hasta el día de San Miguel habrá acontecimientos cada fin de semana: feria de la cerveza, romería de Esparru, duatlon de montaña, carrera de Euskaraz Bizi Nahi Dut, día de Bizi Poza organizado por Irrien Lagunak en colaboración con diversas asociaciones de Lazkao, cata de sidras, día de San Miguel...

Bizi Pozaren eguna: igandea 22 Pirritx eta Porrotx pailazoak buru diren Irrien Lagunak ekimenak bere egun handia Lazkaon ospatuko du irailaren 22an. Egun horri ‘Bizi Pozaren eguna’ izena jarri diote, eta antolaketa lanetan aspaldi ari dira herriko erakunde eta elkarte desberdinekin elkarlanean. Egun guztiko festan Pirritx, Porrotx, Marimotots, Marikalanbre, Largabista eta gainontzeko lagun guztiekin batera, Lazkaoko hainbat taldek eta herriko artistek ere parte hartuko dute. Egun guztian zehar ez da aspertzeko denborarik izango, egitarau zabala antolatu baitute: musika, kantak, dantzak, jolasak, eskalada, tailerrak, herri kirolak, puzgarriak, ikuskizuna, txozna, bazkaria...


2013ko uztaila

|

08

KIROLA

Lazkao Udal informazio aldizkaria

Kiroldegia UDAKO KIROL KANPAINA-2013 Ekainaren 24an hasi eta uztailaren 19ra bitartean udako kirol kanpaina martxan da. Ikasturtean zehar ohikoak ez diren kirol jarduera desberdinak egiteko aukera ematea, eta naturarekin loturiko jarduerak praktikatzeko aukera ematea izaten da kanpaina honen helburu nagusia, haurrei oporraldi garaian kirola ikasteko eta praktikatzeko aukera emanez. Aurtengo kanpainan izena eman dutenen kopurua guztira 247koa izan da, kirolez kirol honela banatuta: igeriketa: 60; haurtxoen igeriketa:8; tenisa: 41; aerobik txikia: 35; piraguismoa: 23; irristaketa: 20; pelota: 13; mendiko bizikleta: 12; pala: 6; ziklo indor: 9; dance fitnes: 13; eta arku tiraketa: 4.

KIROLDEGIKO BAZKIDETZA Ekainaren 30ean Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiko bazkidetza guziak amaitu zirenez, bazkidetzak berritzeko unea da hau. Berritzearekin batera bazkidetzan aldaketaren bat egin, ordainketa helbideratu edo bajak emateko momentua ere bada, eta, nola ez, kiroldegiko bazkide ez direnek, urteko bazkidetza egiteko aukera paregabea dute. Bazkidetzaren ordainketa helbideratuta dutenei, uztailaren 1ean kobratu zitzaien. Urteko bazkidetza mota desberdinak ondorengoak dira:

Banakako heldua Banakako gaztea Banakako jubilatua Familiarra Jubilatu familiarra

Kiroldegi osoko bazkidetza

Kiroldegiko bazkidetza

Igerilekuko bazkidetza

134,95€

102,95€

82,45€

72,70€

51,60€

41,25€

100,55€

77,30€

61,90€

207,30€

150,95€

123,90€

147,15€

113,15€

92,80€

Campaña de verano Desde el 24 de junio al 19 de julio está en marcha la campaña de deporte de verano. Su objetivo es practicar deportes que no son habituales durante el curso. Este año se han apuntado 247 personas. Socios del polideportivo El 30 de junio caducaban los carnés de socio del polideportivo. Este es el momento propicio para quien quiera hacerse socio. En el cuadro de arriba se muestran los precios de esta temporada. Cursillos 2013-2014 Ya se ha abierto la inscripción para los cursillos del curso 2013-2014. Conviene inscribirse cuanto antes para poder organizarlos con eficacia, así como para estudiar la posibilidad de organizar nuevos cursillos.

Kiroldegi osoko bazkidetzan udako igerilekuak, igerileku estalia, muskulazio gela eta ikastaro eta alokaketa zerbitzuetan deskontuak sartzen dira. Kiroldegiko bazkidetzan, aldiz, ez dira udako igerilekuak sartzen. Igerilekuko bazkidetzan igerileku estalia sartzen da soilik

IKASTAROAK 2013-2014 Kiroldegiak udazkenera begira ikastaro eskaintza martxan jarri du, eta nahi duenak izena emateko aukera du. Horrela eginez gero, datorren denboraldian zein eskari izango den jakinez, errazagoa izango da ahal den guztiei erantzutea. Ohiko ikastaroak mantentzen dira: pilatesa, ziklo indorra, aerobika, soinketa, adinekoen soinketa, gapa, igeriketa, haurdunaldiko igeriketa, haurrentzako igeriketa ikastaroak, haurtxoentzako igeriketa eta igeriketa terapeutikoa. Ohiko eskaintza horiez gain, norbaitek beste ikastaroren batean parte hartu nahi badu, kiroldegira jo dezake, taldea osatu eta antolatzeko modua dagoen aztertu ahal izateko.

MAJORIREKIN AKORDIOA Lazkaoko Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiak eta Ordiziako Majori Kiroldegiak elkarlanerako lehen urrats bat eman dute. Adostu den lehen akordioa bietako kiroldegiren bat itxita dagoen egunetarako izan da: bestea irekita badago, bateko bazkideek irekita dagoen kiroldegiko instalazioak erabiltzeko aukera izango dute. Akordio honen lehen ondorio praktikoa Lazkaon San Prudentzio Jaietan izan zen. Lazkaoko kiroldegia itxita egon zen apirilaren 27tik maiatzaren 1era, eta bertako bazkide ziren 50 pertsonek Ordiziako kiroldegiko instalazioak erabili ahal izan zituzten. Herrien arteko elkarlanean urrats txiki bat da hau, baina herritarrentzako, eta kasu honetan, kirol praktikatzaileentzako, urrats garrantzitsu bat izan da.

Convenio con Majori El polideportivo municipal Joxemiel Barandiaran de Lazkao y el polideportivo Majori de Ordizia han llegado a un acuerdo de cooperación. El primer fruto de dicho convenio es que cuando cualquiera del los dos polideportivos esté cerrado sus socios podrán utilizar la instalaciones del municipio vecino. Piscinas descubiertas Las piscinas descubiertas están abiertas hasta el 8 de septiembre. Este año se cerrarán todos los días a las 20:30, dado que el año pasado costaba desalojarlo a las 20:00. Otro problema que surgió la pasada campaña fue la imposibilidad de controlar el acceso desde San Jose, por donde se colaban bastantes usuarios. Para evitarlo, este año solo se prodrá acceder a las piscinas por la puerta principal del polideportivo.


09

|

Lazkao Udal informazio aldizkaria

2013ko uztaila

GAZTERIA

IGERILEKU ESTALIGABEAK Igerileku estaligabeak martxan dira, pasa den ekainaren 15ean ireki zituzten eta irailaren 8ra bitartean martxan egongo dira. Aurtengoan bi berrikuntza ditu zerbitzu honek. 20:30ak arte zabalik Iluntzean isteko ordutegia 20:30era atzeratzen da. Zenbait erabiltzaileren eskaerei jarraituz, eta zenbait egunetan 20:00etan erabiltzaileek igerilekua uzteko izaten dituzten arazoak ikusita erabaki da ordutegia zabaltzea. Sarrera bakarra kiroldegitik San Jose auzotik zegoen sarbidea aurtengo denboraldian ez da erabilgarri egongo. Gune honetako sarrera kontrola ezina eta arazo sortzailea izan zen pasa den denboraldian. Bertan sarrera kontrolatuko duen pertsonarik ez zegoenez,

asko ziren ordaingu gabe, edo beste bazkideren batekin sartzen zirenak, edo ahalegintzen zirenak. Egoera kontrolatzeak ekartzen zituen zailtasunak eta sortu ziren arazoak kontuan hartuta, aurten igerileku estaligabeetara sartzeko sarrera bakarra kiroldegiko sarrera orokorra izango da. Denboraldiko bazkidetza Igerileku estaligabeetako bazkide soilik egin nahi dutenen aukerak honakoak dira: Banakako heldua: 51,60€ Banakako gaztea: 25,70€ Banakako jubilatua: 38,70€ Familiarra: 75,35€ Jubilatu familiarra: 56,40€

Gazteria UDAKO LUDOTEKA

GAZTELEKU ZERBITZUA

Ekainaren 24an hasi eta uztailaren 19an amaituko den ludoteka zerbitzuak partaidetza aldetik arrakasta izan du. Aurrez 70 haurrentzako lekua aurrikusten bazen ere, guztira 136 haurrek eman zuten izena. Areriako kultur guneko eta kultur etxeko gela guziak behar izan dira, baina izena eman zuten guziak ari dira parte hartzen zerbitzuan.

Pasa den negu honetan martxan izan da, 12 eta 16 urte bitarteko neska mutikoei zuzendutako zerbitzua. Abenduan hasi eta apirilaren amaiera bitartean eskaini da zerbitzua larunbat eta igande arratsaldetan. Herriko gaztetxoek non elkartua, non denbora pasa eta beraien jarduerak egiteko gunea izan dute aukeran. Emaitza moduan harrera ona duen zerbitzua da, irekita izan den egunetan bertaratu direnak egunero 40-50 inguru izan baitira.

Ludoteka zerbitzua, lau astetan, astelehenetik ostiralera, 10:30etik 13:00etara, 3 urtetik 12 urte bitarteko neska mutikoei eskaintzen zaien zerbitzua da. Jolasak, kantak, irteerak, tailerrak eta beste hainbat jarduera egiten dituzte.

Gazteenei eskaintzen zaien zerbitzu hau berriro ere datorren urriaren erdian izango da martxan.


2013ko uztaila

|

10

LABURRAK

Lazkao Udal informazio aldizkaria

2013ko herriko jaietako gastuak Jaietako ordainketa guztiak itxi ondoren, hau da aurtengoan izan diren gastu guztien zerrenda: Herriko taldeak Karpako kultur ekintzak Suelto dantza txapelketa Bakailo eta sardina Jana Jubilatuen ibilaldi neurtua* Txirrindulari lasterketak Pelota jaialdi herrikoia Pelota eskolako haurren saria Helduen eta haurren tanborrada* Toka lehiaketa Xake lehiaketako partaide saria Igeriketa lehiaketa

4.036€ 1.710€ 2.494€ 200€ 7.074€ 450€ 106€ 3.316€ 410€ 60€ 60€

Lazkaomendiko jaiak Potxin eta Patxin pailazoak Herri Kirolak Trikitixa saioak (larunbata eta igandea) Bertsolariak Haur jolasak

924€ 2.390€ 1.265€ 554€ 700€

Gastu orokorrak Haur parkea Oria txaranga Sokole dantza afrikar taldea Egan taldea Irrien lagunak kanta eta dantza Drindots Urrezko aizkora Artisau azoka Musika kontzertuetako soinua eta argiztapena Hesian, Bizardunak, Akerbeltz Festetako egitaraua (liburuxka) Festetako egitarua buzoneoa Jaietako kartelak Suziriak Edariak Bazkariak, hamaiketakoak, afariak Arotz lanak Jaietako argindarra jartzea Kaleko komunak Komunetako kalte konponketak Iturgin lanak Elektrizista lanak Garraioa Bestelako gastu batzuk (garbiketa…) SGAE*

3.080€ 1.827€ 968€ 2.026€ 1.742€ 1.452€ 2.650€ 1.375€ 6.751€ 9.438.€ 1.809€ 145€ 29€ 138€ 300€ 2.409€ 1.223€ 2.130€ 3.596€ 860€ 827€ 4.460€ 1.439€ 700€ 1900€

GASTUAK GUZTIRA

79.023€

* Oraindik itxi gabe edo zehaztu gabe dauden diru irteerak.

GERRIKO IKERLAN BEKA XVI. Gerriko ikerlan beka Galder Guenagak eta Goizalde Hernandok lortu zuten. ‘Turismo industriala Goierrin: Enpresak bertatik bertara bisitatzearen onurak’ izena eman diote proiektuari. Goierriko enpresak bertatik bertara bisitatzeak turistikoki potentzialik duen aztertzen ari dira. Bide horretan hiru agente motarekin bilduko dira. Bisitarien edota turisten ikuspegia, arduradun turistikoen eta, oro har, agintari publikoen ikuspegia eta enpresen ikuspegia aztertuko dituzte. Hiru eremu horiek aztertzerako, Goierriko enpresei inkestak bidaliko dizkiete, Goiekiren laguntzaz, enpresak baitira agente garrantzitsuenak ikerketa honetan. Enpresei egingo dizkieten inkesten bidez, Galder Guenagak eta Goizalde Hernandok Goierriko enpresek ateak zabaltzeko edo ez zabaltzeko dauzkaten arrazoiak eta errezeloak aztertuko dituzte, eta baita dagoeneko bisitak antolatzen dituztenak zeintzuk diren ere. Horiekin batera, bultzatuz gero, zein enpresa animatuko liratekeen ere aztertuko dute. Aztertzaileen arabera enpresek honako onura hauek jaso ohi dituzte turismo industrialaren bidez: beraien poduktuak eta zerbitzuak sustatzea, diru-sarrerak handitzea eta dibertsifikatzea, bezeroak fidelagoak bihurtzea, langileak motibatzea eta harro sentiaraztea, enpresaren irudia hobetzea, gardentasun eta moralitate ukituarekin, enpresaren gizarte erantzukizuna areago erakustean bisitak marketing eta komunikazio tresna bezala baliatzea, ikasleak erakartzea, eta enplegua sortzea edota zenbait lanpostu aberastea.

MINTZALAGUNAK Amaitu da ikasturte honetako Mintzalaguna ekimena. Hurrengo ikasturtean berriro martxan izango da euskaraz mintzapraktika egiteko aukera. Antolatzaileek datorren udazkenan proba egitera animatu nahi dituzte lazkaotarrak. Etxeko hizkuntza gaztelera dutenek, lagunartean ere gazteleraz aritzen direnek, gazteleraz euskaraz baino lasaiago eta hobeto aritzen direnek, Mintzalaguna aukera polita dute, bai gehiago ikasteko, lehendik ikasitakoa ez ahazteko, beren euskarari arnas pixka bat emateko… Euskaraz erraz eta nonahi jarduten dutenek, berriz, laguntza handia ematen diete mintzapraktika egin nahi dutenei. Irakasle izan gabe, euskara batuan hitz egin beharrik gabe, parte hartu dezakete Mintzalagun egitasmoan. Beraz, ondo edota erdipurdi, euskaraz jardun nahi duten guztientzat dago lekua Mintzalagun proiektuan. Astean behin, egun batean eta ordubetez, hirukotea bildu eta mintzapraktika egitea da Mintzalaguna. Hirukotea, euskaldun zahar batek eta bi euskaldun berrik osatzen dute. Paseatuz, kafetxo bat hartuz, nahiz egonean egonez, euskaraz hitz egitea da helburua. Gainera, lagun berriak egiten dira eta elkarrekin asko ikasten da.


11

|

Lazkao Udal informazio aldizkaria

2013ko uztaila

LABURRAK

www.lazkaotarrok.org Harrera bikaina izan du udalak bultzatutako www.lazkaotarrok.org atariak. Lazkaon antolatzen edo egiten den guztiak bere tokia du webguneak eta dagoeneko, hiru hilabetean, 7.000 bisitatik gora izan ditu.

OINEZKOEN METROA BERTAN BEHERA GERATU DA

Interneteko atarian, herriko elkarteek eta taldeek beraien tartea dute, webgune nagusiaren barruan bakoitzak du bere webgunea, egiten duenaren berri emateko: ekitaldiak, albisteak, argazkiak, nahiz bideoak igotzeko aukera dago. Hau da, elkarte bakoitzak bere espazioa kudeatzen du.

Datorren ikasturtean ez da Oinezkoen Metrorik izango. Geroz eta haur gutxiagok parte hartzen du eta arduradun berririk ez dagoenez hartu da erabakia.

Webgunean garrantzi berezia du herriko ekitaldien agenda bateratuak. Bertan agertzen diren gaiak sare sozialen bidez banatzen dira, baita interesa dutenek ere astean behin emailez jasotzen dute informazioa.

Etxetik eskolaraino umeak oinez joateko, Agenda 21en inguruan sortu zen, duela lau urte, Oinezkoen Metroa ekimena. Herriko hiru gunetatik adar bana irtetzen zen, ikastolara oinez joateko. Hasiera haietan 120 lagun inguruk parte hartzen zuen, baina, denborarekin parte-hartzea gutxitzen joan da, eta boluntario berririk ere ez da gehitu. Indar galtze horren ondorioz erabaki da zerbitzua bertan behera uztea. Eskertzekoa da azken lau urteetan hainbat boluntariok egunero-egunero egin duten lana.

La página web impulsada por el ayuntamiento, www.lazkaotarrok.org, ha tenido una gran aceptación, ya que en tres meses escasos ha obtenido 7.000 visitas. En dicha página tienen cabida todas las asociaciones, clubs o grupos del municipio. Cada asociación gestiona su propia página, pudiendo subir lo que está haciendo u organizando, además de fotos, videos... Tiene especial importancia la agenda unificada donde se puede ver todo lo que se organiza en Lazkao.

AUZOLANA Herri bidea garbitzea Lazkao zeharkatzen duen PR-GI-3 ibilbideko, Lazkaomenditik itzulia egiten duen bideko, zenbait zatiren egoera txarra ikusita, udalak zati horiek auzolanean garbitzeko asmoa du. Auzolanean parte hartzera gonbidapena luzatu zaie herritar guztiei.

Erreka garbiketa Aurten, iaz bezala, Lazkaoko Gazte Asanbladak erreka garbiketa egingo du uztailaren 31n. Herri gunean Aguantza errekan pilatuta dagoen zabor kopurua ikusita, ingurua pixka bat txukuntzea da beraien asmoa.


ag en da

Lazkao Udal informazio aldizkaria

UZTAILA ABUZTUA IRAILA

UZTAILA 3 asteazkena

22 asteazkena 21:30ean ‘Hutsun txalaparta’, kontzertu didaktikoa, Maizpiden.

22:00etan Jon Magic magoa, plazan.

9 asteartea 22:00etan Goierriko bertsolari gazteak, plazan: Gemma Urteaga, Aitor Irastorza, Joanes Etxaide, Gorka Maiz eta Endika Igartzabal. Gai jartzaile: Irati Arrieta.

21:30ean ‘Biribilketa, luma beltza’, Koldo Amestoy ipuin-kontalaria, Maizpiden.

29 osteguna 21:30ean Dani Oiarbide eta Urdangarin trikitilariak, Maizpiden.

11 osteguna 22:00etan Drindots musika taldea, plazan.

17 asteazkena 22:00etan ‘11 bidai, 11 liburu’ Jon Arretxeren ikus-entzunezkoa, plazan.

23 asteartea

Pello

IRAILA 3 asteartea 21:30ean Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez, kontzertu didaktikoa, Maizpiden.

10 asteartea

22:00etan ‘Pottola’, Txalo antzerki taldea, plazan.

25 osteguna 18:00etan Trikibertsopoteoa, Mikel Artola eta Gorka Maiz bertsolariak, eta Joseba Iztueta eta Ibain Maiz trikitilariak. Herriko tabernetan hasi eta Maizpiden bukatu.

ABUZTUA 7 asteazkena Informazio gehiago: www.lazkaotarrok.org

27 asteazkena

21:30ean Iker Laurobaren kontzertu akustikoa, Maizpideko zinema aretoan.

21:30ean Groenlandiari buruzko, Mila Gallastegiren eta Asier Arntzabalen ikusentzunezkoa, Maizpiden.

12 osteguna 20:30ean Angel M. Peñagarikano eta Aitor Sarriegirekin bertso-afaria, Maizpiden.

18 asteazkena 21:30ean Jon Plazaolaren bakarrizketa, Maizpiden.

24 asteartea 21:30ean ‘8 begi’ Gikitxaro antzerki-taldea, Maizpiden.

13 asteartea 20:30ean Bertso afaria: Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia. Gai jartzen: Iñaki Rezola. Maizpideko jangelan.

15 osteguna

26 osteguna 20:30ean KTB Kuarto Txikiko Bandarekin kantu-afaria, Maizpiden. Iraileko egitarau osagarria 6 eta 7 orrietan.

21:30ean ‘Ipuin pre-erotikoak’, Joxe Mari Karrere ipuin-kontalaria, Maizpiden.

Asteazkenetan dokumentalak Lazkaoko Gazte Asanbladak antolatuta, iaz bezala, asteazkenetan aire libreko zinea emango dute plazan. 22:00etatik aurrera dokumentalak ikusteko aukera izango da.

LAZKAOTAR guztien esku dago Lazkaotik kanpo bizi diren herritarrek Lazkao udal informazio aldizkaria hiru hilabetero euren etxean jaso nahi badute edo, Lazkaon bizi arren, norbaiti ez bazaio iristen, jar dadila harremanetan Udaleko Kultura Sailarekin: Telefonoa: 943 08 80 80 Helbide elektronikoa: udala@lazkao.net


Udal informazioa 06