Issuu on Google+

ESKOLA KIROLA ETA KULTUR EKINTZAK 2012-2013


Informazio orokorra Lauro Ikastolak ikastetxe bezala bere ibilbidea hasi zuenetik, eskola zerbitzu desberdintzaileak Eskola Kirola eta Kultur Ekintzekin osatu ditu, besteak beste. Jarduera hauen helburua hezkuntza zerbitzuen eskaintza osatzea da ikasleen hezkuntza integralerako eta bere Hezkuntza Proiektuaren helburu eta edukiak hobeto lortzeko, osasuna eta bizimodu osasuntsua eta giza-kohesioa eta gizaharremanak sustatuz. Euskararen erabilera espreski landuko da, eta denon partetik konpromisoa eskatzen dugu.

Eskaintza Ikasleak bi ekintzetan izena emateko aukera izango du, gehienez, egun ezberdinetakoak, baina FUTBOL ETA SASKIBALOIA EZIN DIRA BATERA AUKERATU. Kirol eskaintzan, koordinatzaileek azken urteetan garatutako arlo-teknikoko programazioak jarraituko dira. Eskaintzak aukerakoak izango dira. Hala dagokionean, arduradun akademikoek ikaslearen garapenaren prozesurako egokia den ekintza aukeratzera lagunduko diote. Ibilbideak: Partehartzea ala lehiaketa? Matrikula egiterakoan, ikasleak asteburuetako lehiaketetan parte hartzea izango duen ala ez aukeratu beharko du. Agertzen ez den ekintzaren baterako taldea osatzeko eskabidea sortuz gero, aztertu egingo da eta interesatuak ekainean informatuko dira erabakiaz. Aurkezpenak: ⇒ Ikasleak: apirila-maiatzean arduradunek ikasleei geletan eskaintza aurkeztuko diete, matrikulazioa egin baino lehen. ⇒ Familiak: irailean, ikasturte hasierako aurkezpenetan zehaztasunak azalduko zaizkie.

Matrikulazioa Matrikulak, bi atal ditu: ⇒ Ikasleek Ikastolan bertan egingo dute matrikula maiatzean, WEBgunearen bidez (www.lauro.org). ⇒ Familiek, ondoren, ikasleak aukeratutakoa WEBean ikusi/aldatu ahal izango dute. Epe hau bukatuta, WEBean ikasleen behin-behineko zerrenda argitaratuko da, gurasoek eta ikasleek zuzenketak egiteko, WEBean dagoen inprimakiaren bidez. Idatziok Behekosolora bidaliko dira aztertuak izan daitezen eta arduradunek erabakia hartu eta erantzungo dute. Epea amaituta, ez da aldaketarik onartuko, talderen bat osatzeko ez bada. 2


Inskribatutako ikasle bakoitzak 50 â‚Ź ordainduko ditu matrikula gisa eta plaza eskubidea izateko, baina ez ekintza bakoitzeko. Kopuru hau Behekosoloak ekainean fakturatuko du eta hurrengo ikasturteko kirol eta kultur ekintzetako kuota murrizteko balioko du. Kirol edota kultur ekintza batean izena ematerakoan, ekintza horretarako azaldutako baldintzak eta arautegia onartzen dira.

Aldaketa eta bajak Aldaketak: idatziz bidaliko dira, info@behekosoloaxxi.com helbidera, aztertuak izan daitezen. Arduradunek erabakia hartu eta erantzungo dute. Aldaketak oniritzia badu, gauzatuko da, eta 20 â‚Źko kostea izango du. Bajak: idatziz bidaliko dira, info@behekosoloaxxi.com helbidera. Matrikulako 50 â‚Źak ez dira itzuliko. WEB orrialdean aldaketak eta bajak komunikatzeko inprimakiak dituzue

Taldeen eraketa Barne araudian zehazten denez, aurre inskripzio datuekin, arduradunek taldeak eratuko dituzte eta ikasturte osorako izango dira. Norbait talderik gabe geratuz gero, beste kirol baterako aukera emango zaio. Edozein momentuan antolaketa dela eta taldeak berrantolatu ahal izango dira, ordutegiak aldatu, etab. Taldeak eratzeko irizpide eta gutxieneko eta gehienezko kopuruei buruzko zehaztasunak WEBean dagoen dokumentuan ikusi ditzakezue.

Baloreak eta diziplina Edozein ekintzetan izena eman duen orok bete beharko ditu Barne Araudian zehazten diren baloreak eta diziplinari dagozkion arauak. Ikasturte hasierako aurkezpenetan honen guztiaren jakitun jarriko dira ikasleak eta talde bakoitzeko delegatuek eskuragarri izango dute zehaztasun horiek. Balorea eta Arauak batzen dituen dokumentua WEBgunean ikusi dezakezue.

3


Konpromisoa Ikasleak Eskola Kirolean egiten diren ekintzetan parte hartzeko konpromisoa hartuko du, lehiaketarako bidea hartzen badu. Kultur ekintzetan, urtean zehar Ikastolako zein kanpoko emanaldietan parte hartzeko konpromisoa hartzen du, behar izanez gero, gurasoek horietara lagunduz. Apuntatzen diren ikasleen gurasoak taldearekin konprometitzen dira, eta taldeak behar duenean lagundu beharko dute: mahai-epaile lana egiten, partidetan epaile lana egiten, delegatu funtzioa betetzen, kultur ekintzetan ikasleak ekitaldietara eraman eta lagunduz, etab.

Bus zerbitzua Eskola Kirola eta Kultur Ekintzak egiten dituzten Lehen Hezkuntzako ikasleek ezin izango dute 16:30eko bus zerbitzua erabili norberaren ekintza egunean. Euren plaza egun horietan 17:35eko busetakoa izango da. Ostiraletan entrenatzen duten Bigarren Hezkuntzako ikasleek ezin izango dute Ikastolako 16:30eko autobusa erabili. Bus bat izango dute 16:05ean.

Biblioteka Berrikuntza bezala, DBHko biblioteka zabalik egongo da astelehenetik ostiralera 17:15ak arte, ikasleek entrenatzera joan aurretik etxerako lanak, ikasi eta irakurri ahal izateko.

Arduradun eta koordinatzaileak Arkaitz Ruiz, Behekosoloko arduraduna eta kirol bakoitzeko koordinatzaileak, kirol ekintzen eta mendi irtenaldien arduradunak: info@behekosoloaxxi.com Fernando de Lera, kultur ekintzen arduraduna: deleraf@ikastola.lauro.org Gotzone Gutierrez, eski irtenaldietako arduraduna, gutierrezg@ikastola.lauro.org

Ikusle onaren dekalogoa Argitalpen honetan, ikuslearen dekalogoa topatuko duzue atal ezberdinetan txertatua, eta DBH 3. mailako ikasleek ilustratua. Plastikako jakintzagaian egindako marrazki bakoitzean ikasle-egileen erreferentziak dituzue.

4


Gogoan izan tabakoaren kontrako osasun-neurriak ezartzen dituen 28/2005 legeak guztiz debekatzen duela ikastetxe eta euren instalazioetan erretzea: ⇒ Jolastokiak. ⇒ Futbol zelaiak. ⇒ Ikustokiak. ⇒ Pistak. ⇒ Eraikinetako sarrerak, etab. 5


6


Ekintzen eskaintza mailaka

KIROLA LH3

LH4

LH5

LH6

DBH1

DBH2

DBH3

DBH4

B1

B2

B1

B2

Areto futbola Atletismoa Boleibola Eskupilota Futbola Igeriketa Hockey-patinaia Saskibaloia Tenisa Waterpolo Eskia Mendi Taldea

KULTURA LH3

LH4

LH5

LH6

DBH1

DBH2

DBH3

DBH4

Abesbatza Antzerki/Ikusentzunezko Bertsolaritza Rock-taldea Dantzak Trikitixa Panderoa Txistua

7


Atletismoa Lekua: Atletismoko pista eta LHko aterpea. Arropa: Txapelketetara joateko arropa Behekosoloan salduko da. DBH: LHn Atletismoa egin badu, bere bizilekutik hurbilen dagoen klubean sartzen lagunduko diogu.

Ordua

Astelehen

Astearte

Asteazken

Ostegun

Ostiral

15:30 16:30

-

DBH 1–2

-

DBH 1–2

-

16:30 17:45

-

LH 3-4-5-6

-

LH 3-4-5-6

-

Ikasleek ez dute txapeldunak izateko jokatzen, kirolaren bitartez pertsona legez hezteko baino.

Ainhoa Elorza, Dani García eta Ibon Gorbea. 3.A

8


Boleibola Lekua: Boleibol zelaia, LHko jolastokian. Arropa: Txapelketetara joateko arropa Behekosoloan salduko da.

Ordua

Astelehen

Astearte

Asteazken

Ostegun

14:30 15:30

-

BATX 1-2

-

-

15:30 16:30

DBH 1–2

BATX 1-2 DBH 3-4

DBH 1–2

BATX 1-2 DBH 3-4

16:30 17:45

-

LH 5-6

DBH 1–2

DBH 3-4 LH 5-6

Ostiral

Ahalegina eta jarrera onak txalotu itzazu, emaitza ez da garrantzitsuena.

Ainhoa Alvarez, Maitane Apodaka eta Leire Arberas. 3.B

9


Eskupilota Lekua: LHko frontoia. DBH: LHn eskupilota egin badu, bere bizilekutik hurbilen dagoen klubean sartzen lagunduko diogu.

Ordua

Astelehen

Astearte

Asteazken

Ostegun

Ostiral

16:30 17:45

LH 3-5

LH 4-6

LH 3-5

LH 4-6

-

Jarduerako parte hartzaileak begirunez trata itzazu.

Enero Gil eta Irati Merino. 3.C

10


Tenisa Lekua: LH jolastokiko tenis pistak. DBH: LHn tenisa egin badu, bere bizilekutik hurbilen dagoen tenis klubean sartzen lagunduko diogu. Materiala: Ikasleak bere erraketa ekarriko du.

Ordua

Astelehen

Astearte

Asteazken

Ostegun

Ostiral

16:30 17:45

LH 3-4-5-6

-

LH 3-4-5-6

-

-

Ez errieta egin gaizki egin duelako, ikasten ari da.

Nerea MartĂ­nez, June More eta IĂąigo Olazabal. 3.E

11


Igeriketa Lekua: Behekosoloko igerilekua.

Ordua

Astelehen

Astearte

Asteazken

Ostegun

15:30 16:30

BATX 1-2 DBH 1–2-3-4

-

BATX 1-2 DBH 1–2-3-4

-

16:30 17:45

LH 3-4-5-6

-

LH 3-4-5-6

-

12

Ostiral


Waterpolo Lekua: Behekosoloko igerilekua. Arropa: Txapelketetara joateko arropa Behekosoloan salduko da.

Ordua

Astelehen

Astearte

Asteazken

Ostegun

14:3015:30

-

BATX 1-2

-

-

15:3016:30

-

BATX 1-2 DBH 1-2-3-4

-

BATX 1-2 DBH 1-2-3-4

16:3017:45

-

DBH 1-2-3-4 LH 5-6

-

BATX 1-2 DBH 1-2-3-4 LH 5-6

Ostiral

13


Futbola Arropa: Txapelketetara joateko arropa Behekosoloan salduko da. Federatuak: DBH 3tik gora, kirol federatuan inskribatuako dira, lehiaketa bidea hartuz gero. * Bus zerbitzua: Ostiraletan, Bilbo eta Getxora joango da busa 16:05ean. Entrenu extretan, ez dago bus zerbitzurik.

Ordua

Astelehen

Astearte

Asteazken

Ostegun

14:30 15:30

-

Gazteak A-B

-

-

15:30 16:30

Kadete A-B-C

16:30 17:45

Kadete B-C LH 4-6

17:30 19:00

-

Gazteak A-B DBH 1-2 DBH 2 LH 3-5

Errespeta itzazu epailearen erabakiak eta anima itzazu ikasleak ere horrela egin dezaten.

Julen Urbina, Alain Uriagereka eta Iluna Uriarte. 3.C

14

Kadete A-B-C

Ostiral

Gazteak A-B* 14:45-15:45 DBH 1-2

Kadete A LH 4-6

DBH 1 LH 3-5

Gaztetxoak A* Kadete B* 16:00-17:30 Entren. Extra

Gazteak A* Extra

Gazteak B* Extra

Kadeteak A*-C* Extra


Areto futbola Lekua: Futboltxo zelaietan. Arropa: Behekosoloan txapelketetara joateko arropa salduko da. Batxilerreko jokalariak: Liga federatuan inskribatuko dira.

Ordua

Astelehen

Astearte

Asteazken

Ostegun

14:30 15:30

-

BATX 1-2

-

-

15:30 16:30

DBH 3-4

BATX 1-2

DBH 3-4

BATX 1-2

16:30 17:45

-

-

DBH 3-4

-

Ostiral

Gogoan izan: zure jarrera eredu da semealabentzat.

Irune Saratxaga eta Jon Viar. 3.C

15


Saskibaloia Arropa: txapelketetara joateko arropa Behekosoloan salduko da. Federatuak: DBH 3tik gora, kirol federatuan inskribatuko dira, lehiaketa bidea hartuz gero. * Bus zerbitzua: Ostiraletan, Bilbo eta Getxora joango da busa 16:05ean. Entrenu extretan ez dago bus zerbitzurik.

Ordua

Astelehen

Astearte

Asteazken

Ostegun

Ostiral

14:30 15:30

-

BATX 1-2

-

-

BATX 1-2* 14:45-15:45

15:30 16:30

DBH 1-2

BATX 1-2 DBH 3-4

DBH 1-2

BATX 1-2 DBH 3-4

DBH 3-4* extra

16:30 17:45

DBH 1-2 LH 3-4

DBH 4 LH 5-6

DBH 2 LH 3-4

DBH 3 LH 5-6

Gaitzetsi itzazu edozein indarkeria mota edo jarrera desegokiak.

Andoni Uribe-Etxebarria, Oihane Urrutxurtu eta Enero Zalaya. 3.E

16


Jockey—Patinaia A BERRI

Lekua: Zehazteke. Arropa: Denboraldiaren hasieran, zehatzago informatuko dugu, baina parte-hartzaileak ondokoak ekarri beharko ditu: steak-a, lerrokako patinak eta babesgarriak (ukondokoak, belaunetakoak eta kaskoa). Federatuak: idea hartuz gero. Txapelketa: Federazioak sortzen dituen Eskola Kiroleko topaketetan parte hartuko dute.

Ordua

Astelehen

Astearte

Asteazken

Ostegun

16:30 17:45

-

LH 3-4

-

LH 3-4

Ostiral

Ez esan zer egin behar duten, goza dezatela askatasunean eta har ditzatela beraiek erabakiak.

Luken Bidaurrazaga, Gaizka Bruno eta Iciar Casamitjana. 3.B

17


Mendi Taldea Kirola eta Euskal Kultura bateratzea da asmoa, eta horretarako gure inguruan dauden mendiak ezagutzeko, Lauroko Mendi taldea sortu dugu. Naturaz gozatu, zaindu eta, bide batez, gure herriak, auzuneak, elizak eta inguruan dauden euskal kultura arloko gaiak ezagutu nahi ditugu. Irtenaldiak: Urtean zehar 6 egingo dira. WEB orrialdean gutxi gorabeherako egutegia iragarriko da ikasturte hasieran. Norentzat: Irtenaldi bakoitzaren arabera, adin zehatz batzuentzat egokiak izango dira, baina orokorrean, bospasei urtetik gorako umeek egiteko modukoak izango dira. Izen-ematea: www.lauro.org webgunearen bidez, Behekosoloko atalean. Kobrantza: Prezioa irtenaldiaren araberakoa da eta errezibo bidez fakturatzen da.

Betsaide, 2010eko urrian

18


Eskia

Gourette, 2011ko abenduan

Irtenaldiak: Hiru irtenaldi egongo dira, eta euretariko bat Gabonetako oporretan izango da Eskola Kiroleko txapelketan parte hartzen duten ikasleak joan ahal izateko. Bigarren irtenaldi bat antolatzen saiatuko dira Eskola Kiroleko lehiaketa duten ikasleentzat, partidarik ez dagoen asteburu batean. Ikasturte hasieran egutegia WEBean zehaztuko da. Eskola kiroleko parte hartzaileak: Eskola Kiroleko txapelketetan parte hartzen duten ikasleak ezin dira joan asteburuan partida badute. Salbuespenak: talde osoa ados jartzen bada partida bat atzeratzeko eta aldaketa hau delegatuaren bidez kudeatzea lortzen badute, eski irtenaldietara joan daitezke. Kobrantza: Prezioa irtenaldiaren araberakoa da eta errezibo bidez fakturatzen da.

Jaka, 2010

19


Abesbatza

Abesbatzaren lehen emanaldia, 2012ko Inauterietako jaialdian

Lekua: Lehen Hezkuntzako gelak. Jarduerak: Aurreko ikasturtean Abesbatza antolatu zen, ikasleen abesteko grina indartu nahian eta Ikastolaren hasiera garaian hain arrakastatsua izan zen ekintza hau berreskuratu nahian. Aurten ekimen hau indartu nahi dugu.

Ordua

Astelehen

Astearte

Asteazken

Ostegun

Ostiral

14:00 14:30

-

LH 3-4-5-6

-

LH 3-4-5-6

-

Belgika, 1974

Lauron, 1978/79

Arriaga antzokia, 1988

20


Antzerki/Ikus-entzunezkoak Lekua: Behekosoloko gelak. Jarduerak LH-n: Monitoreak antzerki eta ikus-entzunezko munduan sartzeko lehen pausuak eskainiko ditu, antzezlan, sketx, laburmetraia,… bidez. Jarduerak bigarren Hezkuntzan: Monitoreak antzezlan eta ikus-entzunezko metodoak eta jarraibideak eskainiko ditu, goragoko maila batean, ekintza ezberdinetan gauzatuko dena.

Ordua

Astelehen

Astearte

Asteazken

Ostegun

Ostiral

15:30 16:30

-

BATX 1-2 DBH –1-2-3-4

-

BATX 1-2 DBH –1-2-3-4

-

16:30 17:45

LH 5-6

LH 3-4

LH 5-6

LH 3-4

-

21


Bertsolaritza Lekua: Behekosoloko gelak. Monitorea: Bertsolari batek gidatuko ditu saioak. Azken helburua bat-bateko bertsoak botatzeko gaitasuna lantzea eta gozatzea da.

Batxilerreko promozioaren agur ekitaldia, 2011.

Ordua

Astelehen

Astearte

Asteazken

Ostegun

Ostiral

15:30 16:30

BATX 1-2 DBH 1-2-3-4

-

-

-

-

BEHINGOARREN KLASETIK IRTETEN GABILTZA TA HEMENDIK KANPO DAGO AUKERA ANITZA TA EURETAKO BAT DA KULTUR EKINTZA ETORRI TA IKUSI ZER DEN BERTSOLARITZA Jon Larrabide, DBH 3

“Neurriz eta errimaz kantatzea hitza horra hor zer kirol mota den bertsolaritza.” Xabier Amuriza

22


Rock Taldea Lekua: DBHko Auditorium-a. Monitorea: Rock talde bat bezala jotzen lagunduko die. Abestiak konposatzen eta taldeak nahi duen musika estiloan aritzen gidatuko ditu. Emanaldiak: Ikastolan eta kanpoan emanaldiak egiteko bideak eskainiko zaizkie. Talde osotua: Rock-talde osotua izan behar du: gitarra-jolea, baxua, bateria,‌ Bateria Ikastolan badago ere, ikasleek beste musika instrumentuak eduki behar dituzte. Ikastolan gordetzeko lekua utziko zaie.

Lauroko Jaiko ekitaldia, 2011

Ordua

Astelehen

Astearte

Asteazken

Ostegun

Ostiral

15:30 16:30

BATX 1-2 DBH 1

DBH 3

DBH 2

DBH 4

-

23


Dantzak

Lauroko Jaia

Ordua

Astelehen

Astearte

Asteazken

Ostegun

Ostiral

15:30 16:30

BATX 1-2 DBH 3-4

DBH 1-2

BATX 1-2 DBH 3-4

DBH 1-2

-

16:30 17:45

LH 5-6

LH 3-4

LH 5-6

LH 3-4

-

Lekua: Behekosoloko gelak. Jarduerak: Dantzen kontzeptua zabaldu eta tradizioa eta garaikidea uztartuko dira. Lehen Hezkuntza: Helburua ikasleak hainbat dantza motan trebatzean datza, berauen ideia orokorra garatzeko. Bigarren Hezkuntza: Helburua ikasleak dantzen malgutasuna ulertzea eta menperatzea da, espresio artistiko berrietan gauzatuz.

Inauterietako jaialdia Behekosoloan, 2012

24


Trikitixa Lekua: Behekosoloko gelak. Monitorea: Trikitilari batek gidatuko ditu saioak. Oinarrizko ikaspenak landuko ditu, euskal ondaretako abestietan oinarrituz. Soinua: Alokatzeko aukera eskainiko zaie eta diru-kopurua ikasleak ordainduko du.

Lauroko Jaia, 2011

Ordua

Astelehen

Astearte

Asteazken

Ostegun

Ostiral

15:30 16:30

BATX 1-2 DBH 1–2-3-4

-

BATX 1-2 DBH 1–2-3-4

-

-

16:30 17:45

LH 3-4-5-6

-

LH 3-4-5-6

-

-

25


Panderoa Lekua: Behekosoloko gelak. Jarduerak: Oinarrizko trebetasunak landuko dira, euskal ondarearen abestietan oinarrituz.

Lauroko Jaia, 2011

Ordua

Astelehen

Astearte

Asteazken

Ostegun

Ostiral

15:30 16:30

-

BATX 1-2 DBH 1-2-3-4

-

BATX 1-2 DBH 1-2-3-4

-

16:3017:45

-

LH 3-4-5-6

-

LH 3-4-5-6

-

26


Txistua Lekua: Behekosoloko gelak. Jarduerak: Saioak txistulari baten eskutik izango dira, eta oinarrizko trebetasunak landuko dira, euskal ondarearen abestietan oinarrituz.

Ordua

Astelehen

Astearte

Asteazken

Ostegun

Ostiral

16:30 17:45

LH 3-4-5-6

-

LH 3-4-5-6

-

-

27


LAURO IKASTOLA Goitiko Anzubiaga, 2 LOIU

www.lauro.org

28


Eskola Kirola eta Kultur Ekintzak 12-13