Page 1

MUNDAIZ IKASTETXEA

Laura Aranburu Valdajos Ander Sanjurjo Luque Maialen Etxeberria Larrea Naia Mendizabal Tena Leire Iraeta de la Cruz 31. B EHU 1


AURKIBIDEA Sarrera..........................................................................................3. Orrialdea

Ikastetxearen deskribapena.........................................................4. Orrialdea

Proiektua.......................................................................................7. Orrialdea

Helburuak...........................................................................7. Orrialdea

Edukiak..............................................................................8. Orrialdea

Irakaslearen prestakuntza.................................................8. Orrialdea

Denboralizazioa eta prozesua...........................................9. Orrialdea

Ebaluazio irizpideak ..........................................................11. Orrialdea

Bibliografia....................................................................................13. Orrialdea

2


SARRERA

SAGRADO CORAZÓN MUNDAIZ IKASTETXEA Mundaiz ikastetxea aukeratu dugu lan hau burutzeko. Honen arrazoia gutako batek bertan ikasi duelako da. Honek asko lagunduko digu lan hau burutzeko orduan, bai informazioa jasotzeko, baita ongi interpretatzeko ere. Honetaz gain, azpiegitura nahiko aberatsa daukala iruditzen zaigu. Kokapena: Sagrado Corazón Mundaiz ikastetxea Donostian dago kokaturik, hain zuzen, Mundaiz deituriko muino batean, hiriaren hego- ekialdean. Ikastetxea Cristina- Enea

parkeak, Urumea

ibaiak, Deustoko unibertsitateak eta

Mundaizko pasalekuak mugatzen dute.

3


IKASTETXEAREN DESKRIBAPENA Etapak: HH(Haur Hezkuntza), LH (Lehen Hezkuntza),DBH (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza) eta Batxilergoa. Zikloak: HHn, bi ziklo daude (0-3 urte eta 3-5 urte), LHn, hiru ziklo (1-2 maila; 3-4 mailak eta 5-6 mailak). Lerroak: HH-n bi lerro daude, hau da, ziklo bakoitzean bi gela daude. Eta LH n maila bakoitzeko bi lerro: maila bakoitzean A eta B. (2. Mailan izan ezik, 3 lerro daude; A, B eta C klaseak). Ereduak: HHn D eredua ematen da, baita LH- ko 5. Mailara arte ere. 6. Mailatik aurrera B eredua ematen da, baita DBH-n ere. Azkenik, Batxilergoan A eredua ematen da. Zerbitzuak: ikastetxe honetan zerbitzu hauek daude: - Zaintza goizetan - Jangela - Orduz kanpoko aktibitateak (gimnasia erritmikoa, patinaje, ludoteka, dantza, informatika, ingelesa, kirolak, ‌) - Autobusa Baliabideak.Ikastetxe honek eskaintzen dituen baliabideak hauek dira:

- Bi bideo gela

- Areto bat

4


- Musika gela

- Marrazki gela

- Teknologia gela

- Laborategia

- 3 ordenagailu gela 16 ordenagailurekin bakoitza - Arbela

digital

bat

klase

bakoitzeko,

LH-n,

DBH-n

eta

Batxilergoan. Ikasle kopurua: 789 ikasle daude guztira. Irakasle

kopurua:

59

irakasle

daude

eta

hauek

Magisteritzan

diplomatuak dira (22) eta beste karreretako 15 lizentziatu. 5 irakaslek ingeleseko titulua dute. 5


Beste gainontzeko pertsonala: 10: jangelan eta garbiketan; 10 koordinatzaile eta orientatzaile 1 daude: gela berezietan 2 (1DBHn eta 1LHn), aisialdi taldeko arduraduna, HHko koordinatzailea, LHko 2 koordinatzaile, DBHko koordinatzailea eta ikasketa burutza eta azkenik zuzendaria. Gurasoak: ikastetxe honetan guraso elkarte bat dago, bertan, kurtso hasieran eta bukaeran bilera orokor bat egiten da guraso eta irakasleen artean eta haurren plan guztiak erabakitzen dira. Irakasleak talde berri bat duenean bakarka egiten ditu bilerak gurasoetako bakoitzarekin, kurtso hasieran nahiz bukaeran. Urtean zehar, irakasle edo gurasoek haurrekiko beharren bat sumatuz gero, bilera bat antolatzen da. Arazoak dituzten haurrekin banakako bilerak maizago antolatzen dira: 15 egunetik behin adibidez. Kurtso bukaeran irakasleen artean banan-banan erabakitzen da haurren informea.

Hizkuntza profila: Klasean hiru hizkuntza erabiltzen dira, euskara, gaztelania eta ingelesa. Haurrak erdaldunak izaten dira gehienetan, beraz, gaztelera da gehien erabiltzen duten hizkuntza. Gurasoak askotan kanpotarrak izaten baitira, nahiz eta haurrak Donostian jaioak izan. Haur Hezkuntzan D ereduan egiten da, baina Lehen Hezkuntzako-ko 4. Mailatik aurrera B eredu a(euskara indartuan) egiten da. Lehen Hezkuntzako 1.mailan, ingelesa ikasten hasten dira hizkuntza horrekin erlazioa edukitzen has daitezen. Gainera, aurretik egon diren geletako haur guztiak nahastu egiten dituzte, denen artean harremana eduki dezaten eta haur berriekin hizkuntza desberdinetan komunikatzen ikasteko. Horretaz gain irakasle bakoitzak, bere ikasgaiko hizkuntza soilik erabiliko du ikasleekin, hau da, Ingeleseko irakasleak ingelesez hitz egingo du, gaztelerazkoak gazteleraz eta euskarazkoak euskaraz.

6


Haurrek jolastokian gazteleraz hitz egiteko ohitura dute,hau da amahizkuntzan, etxean gehienetan gaztelaniaz hitz egiten dutelako edo bestela gurasoak etorkinak izanik, gurasoen hizkuntzan. Gauza da beharbada, hizkuntza horretan besteek ez dituztela ulertuko eta gaztelerara jotzen dute.

7


PROIEKTUA Jarduera didaktiko hau, 3. zikloko seigarren mailako haurrei zuzenduta dago. Honetan

atrapasueñosa egingo dugu, hainbat materialez baliatuta,

teknologia berriak haien artean. Sekuentzia didaktiko hau ordu eta erdiko sei saiotan banatuko dugu eta hau aurrera eramateko, ikasleak, bi edo hiruko taldeetan egongo dira antolatuak. Jarraian, proiektu honen helburuak eta edukiak azalduko ditugu: HELBURUAK • Arte- hizkuntzen tekniken, baliabideen eta arauen oinarrizko ezagutza eta jakintza izatea. •

Irudimena

eta

sormena

erabiltzea,

beharrezko

prozesuak

antolatuz. •

Gai izatea sorkuntza-proiektuak eta lanak garatzean emaitza

jakin batzuk lortzeko egin beharreko prozesuen plangintza egitea. •

Besteen

ekimenak

aintzat

hartzea,

errespetatzea

eta

elkartasunez jokatzea. •

Teknologia berriak modu seguru eta arduratsuan erabiltzeko

behar diren oinarrizko gaitasunak eskuratzea. •

Internet benetan zer den eta nola funtzionatzen duen jakitea eta

honek

eskaintzen

dituen

abantaila

eta

eragozpenen

gainean

hausnartzea. •

Baliabide digital berriez ohartaraztea: informazioaren bilaketa eta

aukeraketa gauzatzea.

8


EDUKIAK

Lana egitea, ideiak eta sentimenduak adierazteko, material eta

teknika ezberdinak erabiliz. •

Originaltasunerako eta naturaltasunerako joera, bai ideiak eta

sentimenduak modu pertsonalean islatzekoa ere, artelan baten sorkuntzan. •

Lanak egiteko norberaren aukeretan konfiantza eta norberaren

ekoizpenak eta bestearenak balioestea. •

Baliabide

digital

ezberdinak

erabiltzea,

haien

artean

ordenagailua, kamara digitala etab. •

Baliabide digital hauen erabilpen zuzena gauzatzea.

Power Point bat egitea.

IRAKASLEAREN PRESTAKUNTZA Irakasleak proiektu hau aurrera eraman baino lehen, aurretik prestatuta eduki beharko ditu honako pausuak: Lehenik, atrapasueñosari buruzko istorioari buruz informazioa jaso beharko du eta baita nola egiten den ondo ikasi ere. Honetaz gain, ikasleentzat prozesua errazagoa izan dadin irakasleak berak egindako atrapasueños baten eredua erakutsiko die. Ikasleei ideia ezberdinak emateko ere, atrapasueños mota ezberdinak ezagutzea ere garrantzizkoa izango da. Klasean erabiliko diren baliabideak (ordenagailuak, argazki kamera, arte lanerako materiala...) prestatu beharko ditu.

9


DENBORALIZAZIOA ETA PROZESUA Proiektu hau aurrera eramateko, saioak honela egongo dira antolatuak. 1.

Saioa: Lehenik eta behin irakasleak proiektua azalduko die, zer

egingo duten jakinarazteko. klasean ikusi berri dutenari buruz hitz egingo dute: Ea kondaira ezagutzen zuten, noizbait objektu hau eduki duten, ba al zekiten zer den edo ezagutu berri duten‌ Eztabaida hau eduki ondoren, informazioa ongi kontrastatzeko, kondairari buruzko informazioa bilatuko dute interneten. Honela informazioa eskura edukiz ongi jakingo dute istorioa eta honela teknologia baliabideak erabiltzeaz gain, gaiarekiko interesa piztuko zaie. Honako hau da kondaira famatua:

Atrapasueùosaren kondaira orain dela asko sortu zen, tribu indio batean. Lakota izeneko buruzagi bati ikuspen bat suertatu zitzaion. Ikuspen honetan, jakituriaren maisua zen, Iktomi izeneko nagusia azaldu zitzaion armiarma moduan. Honek bizitzaren zirkuluei buruz hitz egin zion Lakotari. Nola haurtxoak izaten hasten garen, ondoren haurrak, nerabeak, helduak eta azkenik zaharrak izaten bukatzen dugun. Azkeneko fase honetan haur txikiak garenean bezala zaintza behar izaten dugu; honela betetzen da bizitzaren zikloa. Hau kontatzen ari zitzaion bitartean, armiarma sare bat egiten hasi zen. Honek zera esaten zuen bitartean: bizitzan indar onak eta indar txarrak daudela uneoro, baina garrantzitsua dela onak jarraitzen ikastea, hauek norabide onean eramango zaituztelako. Txarrak entzuten badituzu aldiz, norabide okerrera eramango zaituztela. Iktomik armiarma sarea bukatutakoan, zera esan zion Lakotari: Begiratu armiarma sarea, borobil perfektua da baina erdialdean zulo bat dauka; zeure burua eta maite dituzunak laguntzeko erabil ezazu, zeure ametsak lortzeko. Armiarma sareak pentsamendu eta sentsazio onak harrapatuko ditu eta txarrak berriz, erdiko zulotxotik egingo dute ihes. Lakota buruzagiak, Iktomik erakutsitako guztia azaldu zien bere tribuari eta egun hartatik aurrera siux indioak atrapasueùosa erabili izan dute bizitzaren sare eta bideratzaile gisa. Istorioak kontatzen duen moduan, lo egiten dugun bitartean, emozio ezberdinak askatzen ditugu: beldurrak, nahiak, galderak‌ amets gaiztoek 10


sortutako energia negatiboak, erdiko zulotxotik ateratzen dira eta onak berriz sarean geratzen dira, energia guztiz positiboa sortuz. Atrapasue単osak logelako sabaian ipini ohi dira, ohearen ondoan normalean. Garrantzitsua da honek ez ezer ukitzea, ez objektu ez hormarik, honek mugimendurako askatasuna izan dadin. Goizaldean sartzen den eguzkiak ere argiztatuko du. Elementu zoragarri honek, hobeto lo egiten eta deskantsatzen lagunduko digu, energia negatiboak ezabatzen baititu eta amets gaiztoak deuseztatu. 2.

Saioa: Saio honetan lehenik, irakasleak internetetik hartutako

atrapasue単os eredu ezberdinen argazkiak erakutsiko dizkie eta ondoren ideia garbiago bat egin dezaten, berak egindako atrapasue単os-aren eredua ipiniko die, pausuz pausu hau nola egiten den ikus dezaten. Hau ikusiz doazen heinean, argi azalduko zaie jarraitu beharko duten prozesua.

Atrapasue単os ezberdinak:

Prozesuaren argazkiak:

11


Hau guztia azaldu ondoren, bigarren saio honetan, hasi baino lehenago bakoitzak paper batean bere ideia diseinatu beharko du: ze kolore, ze material… erabiltzea gustatuko litzaiokeen pentsatu, aurre-ideia bat garatuz.

3.

Saioa: Jadanik beraien atrapasueñosaren diseinuaren ideia

edukita, lanean hasiko dira klasean. Prozesuan zehar, irakasleak beraien lanari argazkiak atera beharko dituztela esango die. Ondoren lana bukatuta dagoenean, argazki hauekin power point bat egin beharko dute eta.

4-5 Saioak: Bertan, lanean jardungo dira. Bosgarren saioan lana bukatuta egon beharko du.

6.

Saioa: Azkenik, seigarren saioa power- pointa egitera

bideratua egongo da. Aurretik ateratako argazkiak ordenagailura igo beharko dituzte irakaslearen laguntzaz eta jarraian honek argi azalduko ditu power- point bat egiteko jarraitu beharko dituzten pausuak. Power- point honek informazio hau eduki beharko du: •

Kondaira famatua azaldu.

Prozesuaren argazkiak ipini eta hauen azalpena.

Proiektuarekiko beraien iritzia azaldu.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK Ebaluazio irizpideak honakoak izango dira: •

Ideiak, irudikapenak, lanak… eraldatzeko irudimena erabiltzea.

Egin beharreko urratsak ondo antolatzea.

Bakoitzaren lan prozesuaren plangintza egitea.

Bestearekiko errespetua erakustea eta elkartasunez jokatzea.

12


Proiektua aztertu eta hobetzen saiatzea eta kalitatezko lanak egiten saiatzea.

Teknologia berrien erabilpena ongi gauzatzea.

Teknologia berriekiko interesa erakustea.

13


BIBLIOGRAFIA

http://www.consultacartas.com/articulo_atrapasuenos.html

(Kontsulta

data: 11.10.11) •

http://www.mundaiz.com/ (Kontsulta data:11.10.04)

http://www.google.es/search?hl=eu&q=atrapasue %C3%B1os&bav=cf.osb&biw=1152&bih=651&um=1&ie=UTF8&tbm=isch&source=og&sa=N&tab=wi (Kontsulta data:11.10.11)

http://ojoconelarte.cl/?a=299 (Kontsulta data:11.10.11)

14

'Atrapasueños' bat egiten ikasten  

Atrapasueños bat nola egin

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you