Page 1

ESKOLA ETA IKT-ak, KONPETENTZIA DIGITALAK LANKIDETZA IKASKUNTZA GELA ETA IKT-ak

IRAKASGAIAREN SINTESIA

LAUKOTEA 32.2 UXOA PEREZ Iテ選GO SABATIE YOANA VILAR AIDA ZABALEGI 1


IRAKASGAIAREN SINTESIA

Ikasgai honen edukia ikusi ondoren, bada ordua ia da , ikusi dugun guztiaren inguruko gogoeta bat egiteko, gure lanari eman nahi diogun amaiera eman ahal izateko. Beraz, 1., 2., 3., eta 4. gaien inguruko sintesi global bat eraikiko dugu, nahiez eta atal bakoitzaren laburpen bat egin behar zela jakin. Hau da, gure ustez, gai guztien inguruko sintesi bakar bat eraikitzea zentzu gehiago dauka, kontzeptu guztiak lotzeko. Honezkero, argi gelditu da gure eskolako testuinguruan Informazio eta Komunikazio Teknologiek erabilera ugari dituztela. Alde batetik, badakigu gure lanari laguntzeko eta klaseak dinamikoagoak egiteko tresna erabilgarriak direla oso. Izan ere, multimedia edukiak bilatzeko, aurkitzeko eta erreproduzitzeko aukera bikaina ematen digute eta arbel digitalak oraindik ere aukera gehiago zabaltzen ditu; horrela, edukia modu erakargarri batean aurkezten delarik. Bestetik, bakarkako zein taldeko parte hartzea eta partaidetza sustatzeko lanabes bikainak dira. Azalpenetan, umeek parte hartu dezakete eta talde lanaren bitartez bakarkako interesak zein taldekoak landu daitezke, beti ere umeen interesak kontutan hartuz. Horrez gain, informazioaren gizartea deritzon honetan informazioaren hautaketa egokia egiten ikastea oso garrantzitsua da, kuantitatibo zein kualitatiboki. Beraz, IKT-ak gaitasun hauek lantzeko oso egokiak dira. Esandako guztia aurrera eramateko, irakasleek prestakuntza minimo bat izan behar dutela argi eta garbi gelditu behar da. Prestakuntza teknologiko horren inguruan zerbait aipatu beharrean, zera aipatuko genuke: irakasleen eta ikasleen artean dagoen bretxa teknologikoa. Gaur egungo umeek natibo digitalak dira eta horrek esan nahi du berezko ahalmena dutela teknologiaren erabileran, irakasleen berritze iraunkor bat eskatuz. Izan ere, irakasleek, eraberritze iraunkor bateko mundu teknologiko honen inguruko aukera berriak ikasi, ulertu eta erabilera egokiena aztertzea dute helburu alderdi honetan. Horrez gain, irakasleak teknologia berrien erabilera egokia sustatzea oso erabakigarria da IKT-en erabilera arrakastatsua izateko. Gainera, informazioaren selekzio egokia sustatzea ere, prozesuaren arrakasta segurtatzeko beste gako bat da. Lankidetzari dagokionez, WEB 2.0 eskaintzen dizkigun aukerak oso zabalak dira. Web aplikazio desberdinen bitartez, informazioa (informazioa zein multimedia edukia) 2


IRAKASGAIAREN SINTESIA

bilatu, jaso, pilatu, argitaratu eta konpartitzeko aukera ematen digu. Halaber, besteekin komunikatzeko aukera eskaintzen zaie erabiltzaileei. Horrez gain, taldean arazoei konponbidea emateko, internet-ek aukera ugari ematen dizkigu horren inguruan informazioa aurkitzeko. Beti ere, irakasleak proposatutako ariketak irakatsitako edukien ingurukoak direnean, eta informazioaren bilaketan eta selekzioan irakasleak laguntza eskaintzen duenean (umeak irizpideak ezartzeko irakaslea dute eredu). Vigotsky-ren garapen errealaren eta potentzialaren teoriaren arabera. Irakasleak ikasleei askatasun handia emateko aukera dauka eta hauen gidari izango da prozesuan. Proposamen hauen inguruko metodologiak ugariak dira ere. Bukatzeko, ikaskuntza prozesuaren gidariak garen heinean, irakaskuntzaikaskuntza prozesu berritzaileak diseinatu behar ditugu IKT-en laguntzarekin. Lan horretarako badira metodologia zein egile tresna ugari. Azken hauen bitartez, nahi ditugun ariketak digitalizatu ditzakegu eta era horretan, eduki digitala gure beharretara egokitzen da. Egile tresna hauen artean, “hot potatoes� edo “Edilim� ditugu baino badira beste tresna gehiago. Hauen erabilera oso sinplea da, ezagutza minimo batekin eta aplikazioan esperimentatu

ezkero. Beraz, eduki edo ariketa

digitalizatuak erraz eraiki daitezke. Gaiari amaiera emateko, gure iritziari dagokionez, IKT-en erabilera oso aberasgarria izan daiteke ikaskuntza prozesuan laguntzeko. Hala ere, metodologia tradizionalen zein berrien arteko tartekatze bat proposatzen dugu, izan ere, osagarriak dira.

Hau

da,

ideia

hau

erantzuna

berdinera

bideratzen

gaitu:

ikasleek

multialfabetizazioa (komunikazio digitala, informazionala eta audiobisuala) barneratu behar dute.

3


SINTESIA  

Ikt-en sintesia

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you