Issuu on Google+

IES Laudio BHI- REN IDENT I TATEA . Ikastetxeak hezkuntza gizarteari eta inguruari ematen dien zerbitzutzat jotzen dugun heinean, hezkuntza zerbitzu publikotzat hartzen dugu. Beraz, gizarteak, Hezkuntza Elkartea den neurrian, oinarrizko printzipioak bereganatzen ditu: parte hartzea eta Institutuko kudeaketa demokratikoa. (AIAn agertzen den moduan, Eskola Kontseilua). Institutuak bere burua euskalduntzat jotzen du, beraz, euskal kultura, eta euskal kulturaren barruan euskara, ikastetxearen erreferentzia eta euskarria da. Bestalde, kontuan hartzekoa da A eredua ere badaukagula baina, legeak dion moduan, A ereduko ikasle batek euskaraz komunikatzeko gai izan behar du. Ikasleei dagokienez, gure ikastetxeak ekimenak burutzeko, iritzi propioak egiteko, euren espiritu kritikoa pizteko, arrazonamendua bultzatzeko, euren afektibitatea bat-bateko eran adierazteko eta euren sormena bideratzeko gai diren pertsonak hezi nahi ditu. Arestian aipatutakoa bezain garrantzitsua iruditzen zaigu ikasleei gaitasunak, ohiturak, eta oinarrizko tresnak hornitzea ezaguera maila egokia lor dezaten. Horretarako honako pedagogia aplikatzen dugu: Ikasleen, euren eskarmentutik abiatuta, parte hartzea eta ikasleen interesa bizirik mantentzeko irakasleari funtsezko ardura ematea arrazonatzen irakatsiz, zalantzak eta ikuspuntu asko mahai gainean jarriz eta haien lana eta ikerketa orientatuz. Gure Institutuko ikasleak berezko identitatea ere bilatzen du. Aldi berean, identitate horrek aniztasuna errespetatzen du. Honekin lotuta, gizonek eta emakumeek eskubide, betebehar eta aukera berberak dituzten gizarte batean sinesten dugu. Euskal gizartearen zatia garen heinean, gure sustraiak ezagutzen eta baloratzen ditugu, baina aldi berean, gizakiak berdinak eta lagunkideak diren mundu batean sinesten dugu. Arrazak, sinesmenak eta ideologiak ezberdindu gabeko mundu baten zatia garela sentitu nahi dugu. Teknologia berriak gure ikasleen funtsezko tresnak dira, eta irakasleek haien ezagupenak moldatu dituzte teknologia berri hauetara. Giza eskubideen defendatzaileak gara. Giza eskubideak zapuzten eta balio ematen dituzten testuinguruak eta praktikak ezagutarazten ditugu. Ikastetxean tolerantzia, ulerkortasuna edo elkartasuna balio operatiboak izan ahal eta behar dira. Bakean eta bakerako heziketa gure ezaugarri bat izaten saiatzen gara. Institutua akonfesionala da. Hala ere, jarrera agnostikoak zein sinesmen eta praktika erlijiosoak errespetatzen dira. Agenda 21ean sartuta gaude. Ingurugiroa zaindu behar dugula ikasleei ikustarazten saiatzen gara. Praktikara ere eramaten dugu ingurugiroaren zainketa tonerrak, kartutxoak, papera, plastikoak,... birziklatuz.


PRINTZ IP I OAK ETA HELBURUAK. 1.- ERRESPETOA.• • • • • • • • • •

Guztien aldetik, ikastetxean dauden guztiak errespetuz tratatzea. Pertsonaren intimitatea gordetzea. Ikastetxeko instalazioak zaintzea. Hezkuntza Komunitatearen arauak ezagutzea eta betetzea. Ikastetxearen ingurugiroaren zainketa aktiboa sustatzea. Ahalik eta material gehien berrerabili eta birziklatzeko bitartekoak jartzea. Birziklatzerako hezi: hondakinak behar den tokira botatzea. Garbitasuna sustatzea. Besteen ideiak eta iritziak ulertzen saiatu eta giza eskubideen errespetuaren ildotik bideratzea. Guztion lana eta ekarpenak errespetatzea.

2.- ASKATASUNA.• •

Giza eskubideen aldeko adierazpenak aintzat hartzea. Estamentu guztietako partaideak ohartaraztea euren askatasunaren muga non den: besteekiko errespetuan.

3.- NORBERARENAUTONOMIA ETA ERANTZUKIZUNA.• • • •

Erabakiak hartzen eta erabakien ondorioak onartzen irakastea. Lan pertsonalak egiten ikastea. Ziurtasuna transmititzea. Konpromisoak hartzea eta betetzea.

4.- JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEAK. • • • •

Sexua, izaera, diru-arazoak, ideiak, gabeziak, maila akademikoa... direla-eta inor ez diskriminatzea. Irakasleak berak izan behar du arauak betetzea eredu. Aniztasuna aintzat hartzen duten programak, ekintzak eta taldeak sustatu. Integraziorako oztopoak saihesteko orientazio psikopedagogiakoa eskaini.

5.- BAKEANETA BAKERAKOHEZIKETA. • • •

Gatazkak aurreikustea eta saihestea. Bortizkeria arbuiatzea. Akordioak bilatzea.


6.- ELKARTASUNAETA KOOPERAZIOA.• • • • • •

Gai orokorrean GUZTIENparte hartzea bilatzea. Ikasleen ordezkarien bilerak deitzea eta erabiltzea. Ikasgelan lan kooperatiboa garatzea. Estamentuetako ordezkari gisa parte hartzea bultzatu. OOGkoordezkari gisa parte hartzea bultzatu. Justizia gabeko egoerei aurre egiteko jarrera izan.

7.- PERTSONAOSORIKGARAPENA.•

Programazioek finkaturiko gutxienezko edukien arabera gaitasunak ziurtatzea: Kognitiboak, kritikoak, artistikoak, sozialak, afektiboak, teknologikoak,...

8.- KULTURAETA IKASKUNTZA.• • • • •

Kultur mundua eta gure ingurua ezagutzeko, hobeto ulertzeko eta parte hartzeko animatzea. Euskal Herrian ezaugarri historiko, kultural, geografiko eta sozialak jakitea. Teknologia berriak eskaintzen dituen erabilerak sustatzea. Irakasleen prestakuntza bultzatzea. Gurasoei seme-alaben hezkuntzan laguntza eman, ekitaldiak eta hitzaldiak antolatzea, gai orokorrak nahiz konkretuak lantzeko.

9.- EUSKARA:HARREMANETA TRESNA-HIZKUNTZA. • • • • •

Ikastetxe barruko harremanak euskaraz izatea. Kontzientziazko kanpainak eta proiektuak sustatzea. Idazki, eskaera eta gutunetan euskara erabiltzea. Ahozko euskararen erabilera eta euskararen mundua sustatzen dituzten Plangintzan sortzea edota indartzea, Euskararen Normalkuntzarako Plana ardatz delarik. Jantokiko arauak errespetatzea.

10.- OSASUNAETA HIGIENEA.• • • • • •

Jantokiko arauak errespetatzea. Garbitasun giroari eustea: paperontziak erabili, altzariak eta hormak garbi edukitzea. Pasabideak, komunak, patioak eta kirol-gune guztietan garbitasuna zaintzea. Tabakoa eta beste droga batzuen arriskuak eta alternatibak ezagutzea. Elikadura orekatua eta gosari osoa eta egokiaren garrantzia jakinaraztea. Orientazio sailak koordinaturik, tutoreen bitartez gaixoen prebentziorako bideak erakustea,(anorexia, antsietatea, tabakismoa, alkoholismoa, HIESA,….)


Gure Identitatea