Issuu on Google+

TUTI MUNDI Moduloko lana

EGILEAK: Goreti Sagastibeltza Ane Salaberria Jaione Sukunza Miren Zatarain Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskola

2011-12 ikasturtea Lehen Hezkuntza Tutorea: Lourdes Sagarzazu


AURKIBIDEA 1.Sarrera ....................................................................................................................................2 2.Egunerokoa ............................................................................................................................... 3.Jostailua ..................................................................................................................................3 Helburua ......................................................................................................................................3 Deskripzioa .................................................................................................................................3 Ezaugarriak .................................................................................................................................5 Balore atxikiak ............................................................................................................................6 Nori zuzendua .............................................................................................................................6 4.Iragarkia .................................................................................................................................6 Prozesua ......................................................................................................................................6 Emaitzak .....................................................................................................................................7 Besteen emaitzak.......................................................................................................................10 5.Etorkizunera begira ondorioak ..........................................................................................12 6.Erabilitako informazio iturriak ..........................................................................................13 7. CD-a .........................................................................................................................................

1


1.SARRERA Hasiera batean, moduloko lanaren ideia azaldu zigutenean, pixka bat galduta geunden, ez baikenekien ondo nondik heldu lanari ez eta nondik hasi ere. Egun batzuk pentsatzen eman ondoren, ideia desberdinen “brainstormingâ€? delakoa burutu genuen eta hauek dira burutik pasa zitzaizkigun ideietako batzuk: espaziotik etorritako hitz egiten zuen estralurtar panpina didaktikoa, tangram bat‌ eta beste hainbat ere. Azkenean, mahai joko bat egitea erabaki genuen baina oraindik ez geneukan argi zein gairi lotuta egongo zen. Ondo pentsatu ondoren, ikuspegi didaktiko eta entretenigarri batetik begiratuz, kulturartekotasunaren gaian sakontzeko, Tutimundi bururatu zitzaigun, haurrak munduko kultura desberdinak ikasiko dituztelarik, era alai, dinamiko eta parte hartzaile batean. Tutimundi jolasa, mahai joko bat da, bigarren zikloko haurrei zuzendua dagoena. Bertan, munduko kultura ezberdinen inguruko informazioa ikusi eta ikasi daiteke. Horrela, lau kontinente hartu ditugu abiapuntutzat: Asia, Afrika, Europa eta Amerika. Horiek, euren artean oso desberdinak dira, eta gure helburuetako bat, haurrek gauza berriak ikasteaz gain, herrialdeen desberdintasun horien kontzientzia hartzea da, ikuspegi positibo eta aberasgarri batetik begiratuz, errespetua, azal kolore, kultura, edo beste edozeren gainetik dagoela garbi edukiz.

2


3. JOSTAILUA Gure jostailua, mahai joko bat da kasu honetan, Tutimundi izenekoa, munduko kontinente eta kultura desberdinak ezagutzea baitu xede nagusi. HELBURUAK Honakoak dira bere helburu nagusiak: -Haurrek, munduko kontinente eta kultura ezberdinen berri izatea eta ezagutzea. -Binaka arituko direnez, elkarlana bezalako baloreak lantzea. -Munduko kulturen ezaugarri nagusiak barneratzea: gastronomia, kokapena, ohiturak ‌ -Berezko ezaugarriak dituzten gizarte eta kultura taldeetako kide-izatea onartzea eta aintzat hartzea. -Norberaren kulturaren ezaugarriak eta gainerako taldeekiko ezberdintasunak balioestea, gainerako identitate, kultura eta herriak errespetatzea. -Talde jardueretan parte hartzea, betiere erantzukizunaz eta era konstruktiboan jokatuz. -Euskal Herriko natura, gizarte eta kultura ingurunearen elementu nagusiak identifikatzea, bai eta gainontzeko kontinenteetako herrialdeenak ere. -Aniztasun kulturala eta inguruan bizi diren herri-adierazpenak identifikatzea, denboran izan duten eboluzioa ezagutzea eta gizarte-kohesio eta aberastasun elementutzat hartzea. -Mapan, lurralde historikoak, norberaren lurralde historikoko eskualdeak eta herrigune garrantzitsuenak kokatzea. -Munduan topa daitezkeen ohitura, tradizio eta adierazpen kulturalekiko errespetua eta interesa izatea. -Zenbait garai historikotako gizarteetara hurbiltzea. DESKRIPZIOA Jolasaren deskripzioari so eginez, erabilitako materialari dagokionez, material ugaria eta anitza erabili dugu. Batetik, mahai jokoa eraikitzeko, honako material zerrenda erabili dugu: koloretako kartulinak eta zelo beltza (tableroa txukuntzeko), pintzelak, tenperak, munduko 3


mapa, kola, lehorgailua, kaxa, munduko argazkiak, igeltsua, ura, kola zuria, forratzeko papera, errotulagailuak, pasta zuria (dadoa eta fitxak egiteko) eta koloretako gometxak. Horretaz gain, mahai jokoarekin batera, galderen fitxak prestatu ditugu, lau koloretakoak, kolore bakoitza kontinente bateri dagokiolarik. Jolasaren koloreekin jarraituz, mahai jokoa, berdea eta urdina da batez ere. Mahai jokoaren fondoan, munduko mapa dago. Beraz, berdez dagoenak gure planetako lurra osatzen du, eta urdinez dagoen gainerakoa ozeanoa eta itsasoak dira. Kolore horiek erabili ditugu errealitatera hurbiltzeko asmoz. Horretaz gain, aipatu behar da mahai jokoa nahiko sinplea dela, ulerterraza alegia eta bikoteka jokatzekoa. Jolasa honetan datza: mahai jokoan, jolasaren ibilbidea suge itxurakoa da, mundua zeharkatzen duelarik. Bertan, 20 lauki daude, lauki bakoitza froga bat delarik. Lauki bakoitzak kolore bat dauka, eta guztira lau kolore daude (kolore bakoitza kontinente batekin loturik dago): urdina Afrika da; gorria Asia; berdea Amerika eta azkenik, Europari kolore horia dagokio. Ondoren, koloretako lauki bakoitzaren barruan, goialdean tokatutako froga motaren iruditxoa dago: eskuak imintzioka esan nahi du; X-arekin dagoen ahoak taboo; arkatzak marraztea egokitu zaizula esan nahi du eta azkenik, galdera ikurrak, galdera bati erantzun beharko diozula. Beraz, kontinente bakoitzeko lau froga desberdin tokatu daitezke. Jolasa nahiko osoa da nolabait esateko eta hasieran batean, informazio asko dagoela iruditu arren, bere erabilera nahiko sinplea eta erraza da. Garrantzitsua da gogoratzea jolasa binaka aritzeko dela, froga gehienetan bikoteetako batek ariketa burutu beharko duelarik eta besteak asmatu. Behin jolasaren jarraibideak aipatu ditugula, arauekin jarraituko dugu. Egokitutako froga ongi egiten den partida bakoitzeko, aurrera jarraituko du bikoteak eta berriz jaurtiko du dadoa. Gaizki egiten badu froga edo bikoteak asmatzen ez badu, txanda pasa gertatuko da eta berriro ere beren txanda iritsi arte itxaron beharko dute.

4


EZAUGARRIAK Tutimundi mahai jokoaren ezaugarriekin jarraituz, esan behar da biak, didaktikoa eta denbora-pasakoa dela. Batetik, didaktikoa da horrekin jolastuz asko ikasi daitekeelako munduko kultura ezberdinen inguruan eta bestetik, iragarkiaren leloak islatzen duen bezala, gozatuz

ikasteko

era

bat

baita,

oso

dibertigarria

eta haurren parte hartze aktiboa bultzatzen duena. Haiek frogak eskatzen dieten paperean sartzen dira eta saiakera handia egiten dute beren kideak asma dezaten. Bestetik, jada esan bezala binaka aritzeko jolas bat da, era honetan elkarlana eta lankidetza bezalako baloreak ahaztu gabe eta lagunartean, familian eta beste hainbat testuingurutan erabiltzeko egokia da. Horretaz gain, eta jolasaren ezaugarriekin jarraituz, pilarik gabea da eta kontsumorik gabea, ez baitu inolako kanpo energiarik behar. Dado batekin eta haurren sormen eta imajinazioarekin jolasa aurrera eraman daiteke.

Erabilitako materialari dagokionez, mahai jokoa egiteko nahiko material ekologikoa erabili dugu: buztina, igeltsua ‌ Jolasaren kaxa egiteko, materiala berrerabili dugu, jada sortua zegoen kutxa bat erabili baitugu itxura berritzaile bat emanez, beste kutxa bat sortzeko. Beraz, birziklapenaren ideia ere ez dugu ahantzi eta erabilitako material gehiena birziklagarria dela esan daiteke. Tenperen kasuan, material kutsakorra dira hein batean, baina ahalik eta gutxien erabiltzen saiatu gara, ingurugiroaren zaintzan nahiko kontzientziatuta baikaude. Azkenik, aipatzekoa da ezaugarrien artean, oso jolas erakargarria iruditu zaigula itxuraz, bai kolore biziak dituelako eta baita kaxaren eta mahai jokoaren beraren formarengatik eta antolakuntzagatik ere. Kaxa nahiko berezia eta originala da, izan ere munduko argazkiz apaindutako collage erako bat burutu dugu, eta erdian, munduko globoaren zati bat sortu dugu, benetako bolumenarekin, kaxa erakargarria suertatzeko helburuarekin.

5


BALORE ATXIKIAK Jolasaren balore atxikiei erreparatuz gero, hainbat ondorio atera ditzakegu. Batetik, esan behar da, jolasa, munduko kulturei eta kontinenteei buruz denez, atzean daukan mezua kulturartekotasunarena dela. Gaur egun, bizi garen mundu globalizatu hau dela eta, munduko edozein herrialderen berri daukagu denbora errealean. Balore atxiki gisa beraz, kulturartekotasuna lantzea eta berdintasuna sustatzea daude. Munduan arraza, kultura, ohitura, janari ‌ desberdinak egon arren, haurrek ikas dezaten guztiok bat garela eta denak maila berean gauden pertsonak garela. Beraz, jolasak atzetik nolabaiteko kulturarteko hezkuntza bat sustatu nahi du. Era honetan, irakatsiz munduan kultura desberdinak egon arren, guztiok elkarbizitzan egon behar dugula, eta azkenean, denok bat garela. Beraz, esan daiteke jolasak norbanakoaren balio etikoak lantzen dituela. Munduko kultura ezberdinen inguruan hausnarketa bultzatuz eta ikasiz era berean. Jolasak beraz, partaideak pertsona gisa ere hezten laguntzen du hein batean. Jolasa hain justu kulturen ingurukoa denez, erreferentzia kultural ugari daude jokoan zehar. Lau fitxa daude, gehienez lau bikotek hartu dezaketelarik parte, eta fitxa bakoitza munduko kontinenteen sinbolo bat da: Afrikarako piramide bat dago, Amerikarako mexikarren txanoa, Europarako euskaldunen lauburua, eta azkenik, Asiarako Ying-yang bat. Horretaz gain, kaxa apaintzeko munduko kultura desberdinen argazkiak erabili ditugu. NORI ZUZENDUA Jolasaren erabiltzaileei dagokionez, jolasa 8 urtetik gorako haurrek erabiltzeko ikusten dugu egokia, bigarren zikloa abiapuntutzat hartuz. Gurasoak eros dezakete mahai joko hau, edo baita eskolek ere, puntu didaktikoa eta ongi pasatzekoa baitu. Horretaz gain, aipatzekoa da mahai joko honetan edozein pertsonak jolastu dezakeela, komenigarria delarik haurrak gutxienez 8 urte izatea, jokoa nolabaiteko azkartasun eta malgutasunarekin aurrera eramateko.

4. IRAGARKIA 

PROZESUA: Iragarkia osatzeko prozesuan, material desberdina erabili dugu. Eguberri garaian girotu

nahi izan dugu iragarkia eta ondoren jada, mahai jokoan zentratu gara. Saiatu gara iragarkiak dakarren kultur aniztasuna adierazten eta beraz, hainbat kontinentera igaro gara segundo

6


batzuez, eta hango jendearen rolean sartu. Beraz, herrialde horietako ezaugarri batzuk erabili ditugu. Eguberrietako momentua girotzeko, Irunen grabatu dugu, taldekide baten etxeko salan, familiarteko gabon giroan sartzeko ahaleginean. Bertan, taldekide baten lehengusuak gure mahai-jokoan jolasten jarri genituen, honen nondik norakoak azaldu ondoren. Azkenik, lau kontinenteetarako traslazioak, edo igaroaldiak, Leitzan grabatu genituen, paisaia desberdinak probestuz, eta gu egun batez, aktoresa bihurtuz, herrialde horietako jendearen paperean sartuz, horien ohituretako batzuk antzezten ahalegindu ginen. Prozesu hau guztia, kamara batekin grabatu genuen. Esan behar da, lan handia egin genuela eta grabaketa prozesua bi egunez burutu genuela. Izan ere, gauzak nahi bezala ateratzeko, eta azken emaitza lortzeko, saiakera asko egin behar izan genituen. Iragarkia aberasteko asmoz, bideo kamararekin plano ezberdinak grabatzen saiatu ginen, leku eta posizio anitzak frogatuz. Behin iragarkiaren zatiak atalka grabatuak genituela, muntaketa lanari ekin genion, eta hau Moviemaker eta Pinnacle programen laguntzarekin burutu genuen. Lehenik eta behin, oinarrizko muntaketa Moviemaker-en egin genuen, eta ondoren soinu eta irudien hobekuntza Pinnacle-rekin burutu genuen, kalitate hobeagokoa baita. 

EMAITZA:

- OSAGAIAK - Musika: Lau herrialde ezberdinetara igarotzeko, guk sortu dugu musika guztia: Asian, metalofono, karriloi eta musika txinatarra lortzeko instrumentu ezberdinez baliatu gara hango musikara hurbiltzeko asmoz. Afrikan, tribu baten ospakizun edo abesti batean girotzen saiatu gara eta tinbalen laguntzaz eta gure ahotsak erabiliz sortu dugu musika, gutako bakoitza tonu desberdin batean zentratuz. Amerikan, Mexikon ezagunak diren rantxera bat aukeratu genuen abestitzat. Horretarako, kaxa espainiarra eta kitarra erabili ditugu eta azkenik, gutako bik abestu dugu, bi ahotsetan ( Adelitaren moldaketa bat). Azkenik, Europari erreferentzia egiteko, Euskal Herriko arin arin bat aukeratu dugu, esku soinua eta panderoaren laguntzaz, Euskal Herriko oso musika tresna tipikoak baitira. Trikitilari baten laguntzarekin bai eta panderoaren laguntzaz, arin-arin bat grabatu genuen. Bestalde, iragarki osoan zehar, Kepa Junkeraren “Bok Espok� abestia txertatu genuen, izan ere, kulturen arteko lotura azpimarratzeko kantarik aproposena iruditu zitzaigun. Kepa Junkera mundu osoan zehar ibili zen giran, eta beraz, kanta hau lagun izan zuen gainontzeko 7


herrialdeak zanpatzean. Horretaz gain, abesti honekin bertsio desberdinak egin zituen kontinente ezberdinetan, bakoitzean hango berezko beste musika tresna batzuekin nahastuta, ukitu berritzaile bat emateko. Azkenik esan, iragarkia eguberri garaian girotuta dagoenez, hasiera emateko trikitixarekin jotako “Hator hator” abestia jarri dugu. Bukaeran berriz, trikitixarekin baita ere “Vuelve a casa por navidad” abestia jarri dugu, hasi eta buka gabon kantekin egiteko asmoz. Beraz, esan daiteke, musika aldetik aberastasun handiko iragarkia dela hau. - Testua: iragarki osoan zehar, iragarkia saltzeko gure ahotsak sartu ditugu deigarria eta erakargarria suerta dadin. Honela, iragarkiari lotutako esaldiak aipatu ditugu: “mundua ezagutzeko!”, “primeran pasatzeko!” “Amerika, Asia, Afrika, eta Europa” … Jokoaren berri emateko ere eta bere funtzionamendua ulertzeko, froga bakoitzaren izena esan dugu ahotsez: “imintzioka, taboo, galdera, marraztu”. Eta bukaera emateko gure iragarkiari, mahai-jokoaren logoa eta honen eslogana edo leloa gehitu dizkiogu. Honakoa bai ahoz bai idatzirik eman dugularik bisuala izan dadin: “Ikasiz gozatu, gozatuz ikasi! Tutimundi, zure mahai-jokoa”. - Irudiak: Lehenik eta behin, Danik bidali zigun gidoi teknikoa eta honen inguruko azalpenak oinarritzat hartuz lanari ekin genion. Hasieran, ideiak ez genituen batere argi eta gidoi teknikoa egiten joan ginen heinean, iragarkia forma hartuz joan zen eta buruan nolabaiteko etorkizuneko iragarkia sortu genuen. Eszenatoki ezberdinak aukeratu genituen eta honela gelditu zen gure iragarkia: Dena eguberrietan girotu dugu, Olentzerok opariak utzi dizkie haurrei zuhaitzaren azpian eta horietako bat gure iragarkiaren protagonista da: TUTIMUNDI mahai- jokoa, hain zuzen. Ondoren, haurrak esnatu bezain pronto opariak irekitzera gerturatzen dira ilusioz gainezka eta mahai jolasa ikusi bezain pronto, honekin

jolasten

kultura

eta

hasiko

mundua

dira.

Tutimundi,

ezagutzeko

paregabea

denez,

munduko

ezberdinen

inguruko

galderak

aukera herrialde

eta

froga

ezberdinak egiten dizkie jokalariei. Honela, ondo pasatzeaz gain, gauza berri asko ikasten dituzte haurrek. Hau dena kontuan hartuz, haurrak jokoarekin jolasean hasten dira eta lauki bakoitzean erortzean, kontinente bateko galderak edo frogak egin beharko dituzte. 8


Iragarkian kontinenteen galderak egiterakoan, kontinente bakoitzeko traslazioa egitea ideia polita izango litzatekeela pentsatu genuen eta horregatik, Asiako laukian erortzean, Txinara bidaiatzen du ikusleak. Berdina gertatzen da gainontzeko kontinenteekin. Bueltan haurrek jokoarekin jarraitzen dute eta iragarkiari amaiera ematen diogu jokoaren argazki batekin eta azkenik, logoarekin. - Edizioa: Iragarkiaren edizioari begira, gorabehera handiak izan ditugula aipatzekoa da. Hasieran ez genekien zein programa erabili iragarkiaren ediziorako baina Danik esandakoa kontuan hartuta, azkenik, Moviemaker programa erabiltzeko erabakia hartu genuen. Programa ulertzeko arazorik ez genuen izan, jada ezagutzen genuelako. Bertan, irudiak eta musika ezberdinak elkartu genituen baina honako programa nahiko sinplea denez, ahotsak txertatzerako orduan ezinezkoa suertatu zitzaigun, ez baitzen oso zehatza, eta ahotsak lekuz kanpo gelditzen ziren. Beraz, irakaslearen laguntzat, Pinnacle programarekin ahots ezberdinak txertatu ahal izan genituen bideoan. Bukatzeko, iragarkia youtubera igo genuen eta egun, bertan dago ikusgai “Tutimundi iragarkia� izenburupean.

- IRAGARKIA EGIN ONDORENGO HAUSNARKETA:

Lehenik eta behin, aipatu behar dugu taldekideok gustura gelditu garela gure iragarkiaren emaitzarekin. Iragarkia ikustean, nabari da atzetik lan handia egina dagoela, eta ez dela azkar batean burututako lana. Lorpenen identifikazioari helduz, musika aldetik asmatu dugula iruditzen zaigu, transmititu nahi genuen mezuarekin bat baitzetorren, musikak berak ere esanahi egokia baitzuen testuinguru horretan.

Bestetik, hobetzeko alderdiei erreferentzia eginez, egongelan haurrak mahai jokoarekin dauden momentuaren grabaketan, argitasun gehiago jarriko genuke, koloreen kontrastea ez baita oso garbi antzematen. Horretaz gain esan behar da, gure kamerak ez direla hoberenak ere, eta beraz, kalitate hobea beti lortu daiteke.

Iragarkia bukatzean, jendearen harrera oso ona izan zen. Lehenik eta behin, familiari eta lagunei erakutsi genien eta asko gustatu zitzaien izan ere, guri herrialde desberdinetako jendearen paperean sartuta ikusteak irribarre bat margotu zien. Horretaz gain, esan ziguten jolasa ondo ulertzen zela, ideia oso ona izan zela, eta nabari zela atzetik lan asko zegoela

9


eginda. Gainera, asko baloratu zuten jokoa bera ere guk geure esku eta sormenarekin sortua zela. Ondoren, iragarkia areto nagusian ikustean, klasekide batzuk lehen aldiz ikusi zuten iragarkia eta asko gustatu zitzaien. Batzuk esan ziguten oso deigarria zela, beste batzuk oso orijinala … Gainera, batzuk esan ziguten iragarkia oso dinamikoa zela, izan ere sekuentzia aldaketa asko ditu, eta beraz, iragarkia bi minutu baino zertxobait luzeagoa bada ere, oso arina dela, ikusterreza eta ez dela astuna gertatzen esan ziguten. Orokorrean, jendeari asko gustatu zitzaiola iruditu zitzaigun.

Laburtzeko, esan dezakegu gustura gaudela lortutako emaitzarekin. Beti dago zer hobetua, kasu honetan batez ere irudien kalitate aldetik, distira … baina hori, adibidez Pinnacle programaren erabileran sakontzearekin hobetzen joango garen detaileak dira. Baina momentuz oso gustura gaude lortutako emaitzarekin, eta uste dugu moduloko lanaren helburua ongi bete dugula, bost ikasgaietako elementuak iragarki honetan uztartzea. 

BESTEEN EMAITZAK:

Lehenik eta behin, esan behar dugu desberdintasun handiak nabaritu dugula iragarki batetik bestera, baita iragarkien kalitatean jauziak ere. Atzetik nork egin duen lan asko nabari da eta gero hori iragarkian islatua ikusten da, azkenean lanak bere fruituak ematen baititu. Guk esfortzu eta lan gehiago egina dagoela ikusten dugu, bai musika eta baita jolasa bera ere, taldekideek sortua izan denean, iragarkia gero muntaiaren aldetik hoberena izan ez arren, atzetik dagoen saiakera baloratuz. Honakoak dira hoberenak iruditu zitzaizkigun iragarkien balorazioak: Iragarkirik deigarriena “mundu kolore” iruditu zitzaigun, arrazakeriaren aurkako iragarkia hain zuzen ere. Plastilinarekin burutua, oso deigarria eta polita iruditu zitzaigun eta ideia ongi landua. Jostailurik iragartzen ez zen arren, alde horretatik lan gutxiago zuen baina oso ideia polita iruditu zaigu, musikaren aldetik ere egokia. Argazki muntai baten bitartez burutua, ikusterreza da, eta istorioa oso ongi ulertzen da. Hau da iragarki sinple baino on baten adibiderik onenetakoa. Iragarkirik originalena “Zatoz baserrira” mahai jokoarena iruditu zitzaigun. Izan ere, batetik, musika guztia haiek sortua zen eta baita mahai jokoa ere. Horretaz gain, beraiek eskura zituzten baliabideak oso ongi erabili zituzten eta atzetik lan handia zegoela ikusten zen. Oso barregarria izan zen frogak egiten ari ziren momentua, izan ere gu haiek unibertsitatean ikusten ohituta gaude, 10


eta horrela beraien ume rolan hain sartuta ikusteak irribarre bat atera zigun. Iragarkia oso ongi ulertzen zen eta ideia ere oso ona zela iruditu zitzaigun. Teknikoki aipagarriena izan zen iragarkia “Artoplay-ez utzi amesteari” iruditu zitzaigun. Izan ere, argazkien muntaiaren bidez, eta ordenagailuko software aurreratuen bidez, oso iragarki landua lortu zuten, benetako iragarki bat zirudien. Nabari da talde honetakoek ongi menperatzen dituztela horrelako bideoak egiteko programak eta oso iragarki txukuna gelditu zen, teknikoki aipagarriena.

Iragarkirik egokiena aukeratzeko zalantzak izan ditugu, bat baino gehiago iruditu baitzaizkigu onak eta politak. “Matxinsalto” aukeratu genuen egokiena bezala, izan ere moduloko lanaren helburuak betetzen zituela iruditu zaigu. Mahai jokoa taldekideek beraiek sortu zuten sormena lagun, eta jolasa oso didaktikoa da, dibertigarria izateaz gain. Oso iragarki alaia da eta haurrek gozatzeaz gain, asko ikas dezakete. Gainera, taldean jolasten denez, lagunekin aritzeko egokia da, baita familian ere. Oso erakargarria suertatzen da iragarki hau eta egokia ikusten dugu. Maila berean, iragarki oso egokia iruditu zaigu baita ere, “Las pinturas del respeto”. Ideia oso ona da eta atzetik hainbat balore atxiki lantzen ditu, birziklapena bezalakoak. Taldekideak paperean ongi sartu dira eta musika on baten laguntzat, oso ongi egin dute beren lana. Iragarkiko ideia oso polita da. Pinturak bezalako gauza bat era eder batean saltzeko iragarkia iruditu zaigu eta oso erakargarria da. Horietaz gain, “Tangram” eta “Kexkamuxala” iragarkiak ere oso onak iruditu zaizkigu, bigarren honetan balore asko lantzen direlarik.

5- ETORKIZUNARI BEGIRA. ONDORIOAK - APLIKAZIOAK HEZKUNTZAN: Lehenik eta behin, esan beharra da Tutimundi jolas didaktikoa eta interaktiboa dela. Izan ere, parte hartzaileak beraien artean jolasten dute, bikotek, eta horrek elkarreragin positibo bat bultzatzen du beraien artean. Batetik, didaktikoa da, izan ere, haurrek ongi pasatzen duten bitartean, munduko kultura eta kontinente ezberdinen inguruko informazio asko dute eskuragarri. Beraz, jolas honen bitartez, haurrek gure planetako kultura orokorra ikas dezakete, historiako, geografiako eta beste hainbat 11


arlotako atal nagusienak bilduz. Esan bezala beraz, haurrek munduko etnia nagusienen ezaugarri garrantzitsuenak ikas ditzakete, baita herrialde garrantzitsuenetako bizi ohitura nagusienak zeintzuk diren, munduko geografiako puntu garrantzitsuenak zeintzuk diren ere. Jolastu ondoren, haurrek gehien gustatu zaien munduko ezaugarriaren inguruko marrazkiak egin ditzakete, lanak munduko herrialdeei buruz, plastikan eskulanak ‌ hainbat gauza egiteko aukera eskaintzen duen jolasa da. Beraz, jolas honek badu baita ere bere aplikazioa hezkuntzan, izan ere, eskolako haurren ingurunea, historiako gaiak barne hartzen ditu, eta oso jolas didaktikoa da, bai eskolan eta bai eskolaz kanpo zentzua izango lukeena jolasteko. - ZEHARKAKO GAIAK: Jolas honek zentzua dauka izan ere, gaur egungo munduko globalizatu honen esanahia baitu atzetik. Gaur egun, teknologiak argiaren abiaduran garatzen doazen mundu honetako partaide gara, eta honek abantaila eta desabantailak ditu. Abantailen artean aipagarria da, teknologiei esker, munduko edozein lekutan gertatzen den edozeren berri daukagula denbora errealean, eta internet bezalako fenomenoei esker, munduko herrialde askotan inoiz egon ez arren, bertako informazio guztia lor dezakegula sarean saltseatuz. Horretaz gain, kulturartekotasunaren ideiarekin eskutik lotuta doa jolasa baita ere. Izan ere, jolasaren helburuetako bat honakoa da: haurrek ikas dezaten munduan kultura, ohitura aniztasun handia egon arren, denak errespetatu behar direla eta denok maila berean gaudela, larruaren kolorea, janari mota, lurraldea ‌ aintzat hartu gabe. Guztiok bat garela esan nahi da, munduko herritarrak guztiok garela eta beraz, inor ez dagoela beste bat menpe edo maila baxuagoan; ez dira gainontzekoak gutxietsi behar. Uste dugu gainera gaur egun dagoen immigrazioarekin, etorkinen fluxua gero eta handiagoa den mundu honetan, ideia interesgarria dela lantzeko, eskoletan haurrek gero eta gehiago horrelako kasuak biziko baitituzte, eta beraz, integrazio prozesuan lagundu beharko dute. Honez gain, binaka eta taldean jolasten ere ikasiko dute, balore desberdinak sustatuko direlarik; hala nola, elkarrekiko errespetua (txandak errespetatuz‌), lankidetza, laguntasuna sustatuko dituzte. Azkenik, esan behar da zeinen erreza den askotan ikasiz ongi pasatzea, eta hori askotan ahaztu egiten zaigu. Jolas hau, familiarekin, lagunekin ‌ jolasteko aproposa da, eta ikastea eta ongi pasatzea merkea dela argi gelditzen da. Haurrek, imintzioak, marraztu bezalako frogak dituztenez mahai joko honetan, paperean guztiz sartzen dira, eta barneko espiritu lehiakor hori ateratzen zaie. 12


Beraz, gure iragarkiaren leloak dioen bezala, ikasiz gozatzea eta gozatu bitartean ikastea ahalbidetzen duen mahai jokoa dugu Tutimundi.

6. ERABILITAKO INFORMAZIO ITURRIAK: 1) http://www.pinnaclesys.com/VideoSpinSupport/OnlineHelp/sp/help/005S_Ch01 .htm 2) http://www.didatecnia.com/ 3) http://www.tuwebdeinformatica.com/Videos/movie_maker.html 4) http://es.wikipedia.org/wiki/Plano_cenital 5) http://www.muyinteresante.es/asi-nos-influye-la-musica-de-un-anuncio Horretaz gain, aipatu behar dugu iragarkia egiteko ideia gehienak gure sormenetik atera genituela, gure artean hitz eginez, eta iragarkia pixkanaka - pixkanaka ideia berriekin aberastuz.

13


TUTIMUNDI-ren txostena