Issuu on Google+

U.P.V. / E.H.U.

Lankidetza ikaskuntza Txostena

2011/12

GORETI SAGASTIBELTZA,JAIONE SUKUNZA, MIREN ZATARAIN, ANE SALABERRIA.


U.P.V. / E.H.U. Lankidetza ikaskuntza

AURKIBIDEA

SARRERA ...................................................................................................................................... 3 INFORMAZIOAREN GIZARTEA ..................................................................................................... 4 LANKIDETZA IKASKUNTZA ........................................................................................................... 5 WEB 2.0 ........................................................................................................................................ 6 Mapen apliklazioak.................................................................................................................... 7 Dokumentuak partekatzeko zerbitzuak .................................................................................... 8 Argazkiak partekatzea ............................................................................................................... 9 Tagging eta markatzaile sozialak ............................................................................................. 11 Blogak ...................................................................................................................................... 11 Bideoak partekatu ................................................................................................................... 12 Podcast .................................................................................................................................... 14 RSS-ak ...................................................................................................................................... 15 Wikiak ...................................................................................................................................... 15 Sare sozialak ............................................................................................................................ 16 Twitter ................................................................................................................................ 18 ONDORIOAK ............................................................................................................................... 24 BIBLIOGRAFIA ............................................................................................................................ 25

2


U.P.V. / E.H.U. Lankidetza ikaskuntza

SARRERA Duela hamarkada gutxi arte, industriaren gizarte bateko partaide ginela esaten genuen. Gaur egun berriz, gauzak oso bestelakoak dira, eta industriaren gizarte horri, globalizazioa bezalako prozesuen pean, teknologien iraultza gehitu zaio, horrek gaur egungo informazioaren gizartea sortu duelarik. Teknologiaren izugarrizko garapena eta ekonomiaren globalizazioa dira gaur egungo gizarte honen ezaugarriak. Gizarte mota honetan, teknologia berriak jada gure eguneroko bizitzaren partaide dira, eta askotan, horiek gabe bizitzea ere kosta egingo litzaiguke. Beraz, horiekiko dugun menpekotasuna geroz eta handiagoa dela esan liteke. Denbora gutxian eman den gizarte aldaketaren lekuko izan gara, baina hobeto ulertzeko erkapen bat egitea ongi legoke. Gure gurasoen garaian, haurrak ezer gutxi behar zuten eskuartean ongi pasatzeko. Haurrak kalean topatzen ziren jolasteko eta aisialdian gaur egun baino gehiago sozializatzen zirela esan daiteke. Gaur egun ostera, sozializazio hori web bidezkoa da askotan, eta gizarte indibidualistago baten atarian gaude, teknologiek gure bizitza kontrolatzen dutelarik. Aisialdia aprobetxatzeko erak asko aldatu direla esan liteke: egun, haurrak bideojoko aurreratu eta beste zenbait aparatu teknologikoz hornituta daude eta eguna konektatuta ematen dute. Informazioaren gizartean bizi garen heinean, alde txarrak eta onak topatu ditzakegu, baina gizarte honek dakartzan abantailei eta aurrerapenei etekina ateratzen ahalegindu behar gara. Azken honekin batera, eskolak eta hezkuntza sistema osoak ere, erronka bat du bere aurrean: teknologia hauek hezkuntzaren munduan txertatzea, hezkuntza sisteman iraultza ekarriz. Informazio eta komunikazio teknologiak eskolan ezartzeak, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan berrikuntzak eta erraztasunak ekarriko lituzke. Hezkuntza sisteman, lankidetza ikaskuntza bezalako lan egiteko era eraginkorrak daude gaur egun, talde lanean arituz, hainbat balore bultzatzen direlarik. Lankidetza hori errazteko, gaur egun Eskola 2.0 proiektua jarri da abian zenbait eskoletan, eta honek lankidetza aurrera eramateko hainbat tresna eskaintzen ditu, eta IKT-en erabilera eskolan sustatzen du. 3


U.P.V. / E.H.U. Lankidetza ikaskuntza

Horren haritik, eta komunikazioa sustatzeko asmoz, web 2.0 sortu da, web dinamikoa delarik, erabiltzaileen parte hartzea ahalbidetzen duena, eta baita haien arteko komunikazioa eta sormena ere. Web 2.0 ez da eskolako erabilerarako mugatzen, baizik eta esparru zabalagoa hartzen du bere baitan. Beraz, lankidetza ikaskuntza prozesuan oso lagungarri eta baliagarriak suerta daitezke bertako zerbitzuak ere eta hori aprobetxatu behar da.

INFORMAZIOAREN GIZARTEA Informazioaren gizartea jarduera ekonomiko, kultural eta sozialetan teknologiek paper garrantzitsua jokatzen duten gizartea da. Gaur egun, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu masiboan kontsumitzen dira, honi Informazioaren gizartea deitu zaiolarik. Informazioa sortzen, partekatzen eta prozesatzen da baliabide tematikoen bitartez edonork, edonon eta edonoiz erabilita. Teknologia informatikoaren erabilpenean oinarritutako informazioaren digitalizazioa da gaur egungo iraultza tekniko kulturala. Honen haritik teknologia digitalek eta beraz, informazioaren gizarteak, alde on ugari ditu: Pertsonen artean komunikazioa asko errazten dute, beraien kokapen geografikoa edozein dela ere. Teknologiei esker, informazio kantitate izugarri batera sarbidea daukagu, eta globalizazioari esker, munduan gertatzen den edozeren berri daukagu denbora errealean. Teknologien beste abantaila bat, zerbitzuen eraginkortasuna eta kalitatea asko hobetzen dutela da. Bestetik, jarduera produktiborako aukera berriak eskaintzen dituzte teknologia digitalek. Bestalde, teknologia digitalek alde txarrak ere badituzte:

gure gizarteak

teknologiekiko gero eta menpekotasun handiagoa dauka. Bigarren lekuan, mendebaldeko kultura gainerakoen aldean nagusitzen ari da, uniformetasun kultural baten bidean gaudelarik. Horretaz gain, IKT-ak erabiltzeak, askotan, pribatutasuna galtzea dakar hein batean. Teknologiak aldakuntza prozesu batean murgildurik daude etengabe eta ondorioz, gizartea ere etengabeko egokitze prozesu batean. Ondorioz, hezkuntzak ere teknologien aldaketa horien jarraitzaile izan behar du, beldurrik gabe eta ikasgeletan horien presentzia eta erabilpena areagotu, tresna horiek hezkuntza sistema hobetzeko baliagarri izan daitezkeen heinean. Beraz, pertsona guztiek eta zehazki irakasleak, etengabe prestatzen egotea eskatzen du, teknologietara moldatuz. Bestela, analfabeto teknologikoak bihurtzeko arriskuan egongo 4


U.P.V. / E.H.U. Lankidetza ikaskuntza

bailira. Laburbilduz, gauza guztiek daukate bere alde on eta txarra, eta nahiz eta alde negatiboak eduki, informazioaren gizartean murgilduta egoteak onurak badakartza, teknologiek eskaintzen dituzten zerbitzu eta baliabideak anitzak baitira. Gainera, ukaezina da eskolak gizartearen beharren menpe egon behar duela, eta hala nola honen eskari berrietara moldatu behar dela; beraz, eskolaren eta hezkuntza sistemaren ardura da erronka hau aurrera eramatea.

LANKIDETZA IKASKUNTZA Lankidetza ikaskuntza, helburu berarekin bi pertsona edo gehiagoko pertsona talde batek elkarlanaren bidez duen lan egiteko modua da. Honela, denen artean lan egingo da, ideiak eta iritziak

elkarbanatuz, adostasun batera iritsiz eta erantzun bateratu bat emanez. Era honetan, bakoitzaren gaitasunak elkarren artean konpartituz eta batzuen gabeziak besteen gaitasunekin orekatuz. Taldekideen artean koordinazioa eta komunikazio eraginkorra egotea ezinbestekoa da lankidetza aurrera eraman ahal izateko. Lankidetza ikaskuntzan, taldekideak konprometituak eta arduratsuak izatea funtsezkoa da. Talde bakoitzaren barruan, taldekide bakoitzak rol desberdinak izaten ditu eta rol horiek elkarren osagarriak dira. Bestalde, lankidetzak sozializazioa eta komunikazio-trebetasunetan aurrera egitea errazten du eta hori mesedegarria da ikasleen ezagutza-garapenerako eta ikaskuntzen eraikuntzarako. Jada esan bezala, informazioaren gizartean bizi garenez, hezkuntzak ere gizartean ematen diren aurrerapenen eskutik joan behar du, eta hauek ikasgeletan txertatu, hezkuntza era berri eta aurreratuago bateko partaide bihurtuz. Lankidetza ikaskuntza aurrera eramateko, beraz, teknologiak bitarteko lagungarriak izan daitezke eta horiek eskaintzen dituzten erraztasun eta abantailei etekina atera behar zaie. Gaur egungo hezkuntza sisteman beraz, irakasleen helburu nagusietako bat honakoa izan beharko litzateke: ikasleak herritar digital onak izan daitezen heztea. Horretarako, irakasleak euren buruetatik hasi beharko dute prestatzen. Prozesu horretan, multialfabetizazioa garrantzitsua da, egungo teknologiak erabiltzeko eta egoki aplikatzeko gaitasuna alegia, ikus-entzunezko alfabetizazioaz, alfabetizazio teknologikoaz eta informazioaren alfabetizazioaz osatua. Hainbat proiektu daude gaur egun abian IKT-ak ikastetxeetan sartzeko eta integratzeko helburuarekin, hala nola, Eskola 2.0 ekimena. 5


U.P.V. / E.H.U. Lankidetza ikaskuntza

Honen helburu nagusia, eskoletako ikasgelen eguneratzeko beharrari erantzuna ematea da, eta hezkuntzaren mundua modernizatzea aurrerapausoak emanez. Honi esker, haurren arteko talde lana bultzatuko da eta IKT-ez baliatuko dira lan ezberdinak aurrera eramateko. Era honetan, Web 2.0 zerbitzuak eskaintzen dituen tresnak ere Eskola 2.0 proiekturako baliagarriak izan daitezke. Laburbilduz, esan behar da IKT-ez gain, Web 2.0k eskaintzen dituen tresnek ere, lankidetza ikaskuntza errazten dutela, eta familia eta eskolaren arteko komunikazioa bermatzen laguntzen dutela. Lankidetza ikaskuntza aurrera eramateko, hainbat tresna teknologiko lagungarriak suerta daitezke:

Internet

Hardware ezberdinak

Artxibategiak partekatu.

Webcam-a eta mikrofonoak

Kronogramak.

Irudiak gorde eta tratatzeko zerbitzuak: micasa

Posta elektronikoa.

Ikusentzunezko aparagailuak:

Egutegiak partekatzeko

bideoak‌

zerbitzua.

Foroak

Karpeta partekatuak.

Sare lokalak.

Ordenagailuak eta ordenagailu

Testuinguru birtualakn (LMS): moodle, e-kasi‌

Bideo konferentziak.

Table PC.

Bat-bateko mezularitza

Sakelekoata

Offimatika aplikazioak.

Arbel digital elkarreragileak, PDI.

WEB 2.0

eramangarriak (netbook).

WEB 2.0 Azken urteetan, web-a hazten joan da eta gaur egun, milioika erabiltzaile dituen informazioko espazioa bihurtu da. Web 2.0, etengabe garatzen ari den kontzeptu berria da. Denbora gutxian, web estatiko batetik (web 1.0), web dinamiko batera pasa gara (web 2.0), eta honek aukera izugarriak ematen dizkigu bai hezkuntzaren arloan, eta gainontzeko alorretan ere. Web 2.0 erabiltzaileen parte hartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da. 6


U.P.V. / E.H.U. Lankidetza ikaskuntza

Web 2.0ko protagonista nagusienak eta garrantzitsuenak erabiltzaileak dira, izan ere, beraiek izan dira datuen web-a, pertsonen web-a bihurtu dutenak. Sare sozial hauek aurrera eramateko tresnak, RSS edo Atom-ak, Folcosomia, zerbitzu eta aplikazioak … Web 2.0 hau osatzen dute.

Berrikuntza hauek, era batean hezkuntzan eragin handia izan dute. Web 2.0, komunikazioan oinarritzen da, eta ondorioz hezkuntzaren oinarrietako bat komunean dute. Erronka nagusienetako bat, informazioa bilatu, jaso eta ezagutzan eraldatzean datza. Gela digitalak erabiliz informazioa jaso eta partekatzeari dagokionez, RSSak eta “Favoritos” dira informazioa eskuragarri izateko aukera egokiena.

Informazioa dagokionez

aldiz,

sortu

“Escritorio

eta

partekatzeari

Virtual”ak

erabili

genitzake. Multimedia osagaiak ere multzo honetan sartuko genituzke, bideoak eta argazkiak partekatzeko. Azkenik, blogak eta wikiak aipatu beharko genituzke, izan ere, taldekideen artean eraikitzeko proiektu bikaina direlarik, hezkuntzan oso baliagarriak suerta daitezkeelarik. Web 2.0ko zerbitzuak aukera ona dira irakaskuntzaren munduan honako alderdiei dagokionez: - talde lanerako: wiki baliabidearen bidez nagusiki. - internet bidez lan gidaturako: webquest, irakasleak publikatzean duen gida alegia. - ikasgaiaren gaineko publikazioa egiteko: blog bidez (etengabe eguneratzen den tresna) - ariketak sortzeko ariketa sortzaileen bidez. - multimedia baliabideekin aritzeko: argazkiak, irudiak, bideoak, audioak: flick, youtube, podomatic. - informazioa modu aberatsean lortu eta kudeatzeko: markagune sozialak eta agregatzaileen bidez. - irakasgai osoak kudeatzeko: CMS-ak (course management system) adibidez MOODLE.

7


U.P.V. / E.H.U. Lankidetza ikaskuntza

Ondorioz, ezin dugu ukatu web 2.0 den aurrerapen honek eskaintzen dizkigun zerbitzuak hezkuntzan aplikatzeko aukera paregabeak direla. Jarraian, Web 2.0k eskaintzen dituen zerbitzu nagusien ezaugarri nagusiak jorratuko ditugu.

MAPEN APLIKAZIOAK

DEFINIZIOA Mapen gaineko aplikazioak eskaintzen dituzten zerbitzarien bidez, mundu guztiko mapak eskuragarri ditugu modu ezberdinetara. Mapa mugikorren bidez irudiak eskaintzen dituzte, satelite bidezko irudiak, puntu ezberdinen arteko ibilbide markatuak edo kaleetako irudiak.

ZERBITZUAK Gaur egun, interneteko hainbat orrialdetan eskaintzen digute mapen zerbitzu hau, besteak beste honakoetan: “Google Earth”, “Google Maps”, “Panoramio”… Hauetako batzuk egokiagoak dira helburu baterako edo besterako. Batzuek errepideei jartzen diete arreta batez ere Vía Michelin eta El Callejero orrialdeak bezala. Bada leku jakin bateko paisaiaren argazkiak eskaini eta mapan argazki berriak jartzeko aukera ematen duen zerbitzurik ere, “Panoramio” esaterako. “Google Street View”-en bidez herrietako kaleak bertan bageunde bezala ikus genitzake zehaztasunez. Azkenik, ikuspegi zehatzago batean hainbat aukera eskaintzen dituzten orrialdeak daude: “Google Maps”, “Google Earth”, “1:5000”, “National Geographic” eta “Tagzania”.

APLIKAZIOAK HEZKUNTZAN: Mapen gaineko aplikazioak oso erabilgarriak izan daitezke ikasgelan honako zeregin hauetarako: 

Txango bat antolatzen dugunean txangoaren noranzkoa eta txangoan egin beharreko

ibilbidea erakutsi genezake aldez aurretik. 

Ingurunea bezalako arloetan mapa politiko eta fisiko tradizionalak ordezkatu ditzakete

aplikazio hauek, eta hirien oinplanoak ere aztertu daitezke aipatutako zerbitzuek eskaintzen dituzten goitiko irudien bidez. 

Taldean ikasle atzerritarren bat dugunean bere herrialdea kokatu genezake mapan, baita

bere herrialdeko kaleak ikusi ere posible bada “Street View”ren bidez. Guzti horrek, ikasle

8


U.P.V. / E.H.U. Lankidetza ikaskuntza

atzerritar horrekiko enpatia gehiago eragin dezake. Ikasleak bizi diren herriaren mugak zeintzuk diren ikus genitzake ikasleen aurrezagutzetatik abiatuz. 

Historia arloan ere baliagarria izan daiteke; aztertzen diren antzinako gizarteak non kokatzen

ziren eta gaur egun zein hiri dauden ikusi genezake mapen bidez.

DOKUMENTUAK PARTEKATZEKO ZERBITZUAK

DEFINIZIOA Dokumentuak edota

fitxategiak partekatzea honetan datza:

zuk sortutako

dokumentuak, beste batek ikusteko helburuarekin sarean eskuragarri jartzean. Windowseko programa eta zerbitzu guztiek nahi ditugun dokumentuak partekatzea errazten digu, guztiek formatu berdina dutelako. Adibidez, windows excel-ek, power point-ek, microsoft word-ek … dokumentuak partekatzea ahalbidetuko digute. Honela, dokumentu ezberdinak sortzeko aukera, hauek webera igo eta pertsona ezberdinekin hauek partekatzeko aukera izango dugu. ZERBITZUAK Zerbitzu honek esan bezala dokumentuak partekatzeko abantaila eskaintzen digu: ikasleek ikasleekin, ikasleek haien irakasleekin, irakasle berak haurren gurasoekin edota irakasle ezberdinen artean dokumentuak partekatzeko aukera ematen du. Gainera, zerbitzu hauei esker, bakarka edo taldeka lan egin daiteke, era pribatuan edo publikoan ere landu daitezke dokumentuak, eta azkenik, landutako dokumentuak gainerako pertsonekin partekatu daitezke: blog, sare-sozialen eta e-mailaren bitartez besteak beste. Programa hauei esker, egindako dokumentuak, egin ditugun bezala, PDF moduan, gure blogera igo ditzakegu inongo aldaketarik jasan gabe. Esaterako, Word programan egindako dokumenturen bat, Excel programan egindako taula bat, irudiak… igo daitezke. Zerbitzu hau eskaintzen duten programen artean: “issuu”, “scribd”, “slideshare”… daude. APLIKAZIOAK HEZKUNTZAN: Hezkuntzaren munduan, zerbitzu hauek erraztasunak ekartzen dizkigute, izan ere, irakasle- ikasle- gurasoen arteko harremanak hobetzeko aukera paregabea dira.

9


U.P.V. / E.H.U. Lankidetza ikaskuntza

Irakasleen notak gurasoak ikusteko.

Irakasleen arteko bilerak adosteko.

Ikasleak ipuinak irakurtzeko edo etxeko lanak egiteko.

ARGAZKIAK PARTEKATZEKO ZERBITZUAK

DEFINIZIOA Interneten dauden plataforma batzuk dira non bertan jendeari argazkiak webera igotzea, hauek eraldatzea ( nahi diren aldaketak egin daitezke bertan) eta gainontzeko erabiltzaileekin argazkiak partekatzea ahalbidetzen duten.

Plataforma hauetan argazkiak igo

ondoren, bertan geratzen dira gordeak eta edozein aldaketa edo hobekuntza egiteko aukera dago. Gainera lagunekin konpartitu daitezke argazkiak eta lagun ezberdinak bertan etiketatu daitezke tag desberdinei esker. ZERBITZUAK Era ezberdinak daude argazkiak konpartitzeko; alde batetik, argazkiak era pribatuan konpartitu daitezke, honela lagunak direnak soilik ikusiko dituzte eta hauen inguruan iruzkinak zein aldaketak egin ditzakete; bestalde, era publikoan ere konpartitu daitezke argazkiak, mundu guztiak ikusteko aukera dagoelarik. Argazkiak partekatzeko plataforma ezberdinak daudela aipatzekoa da eta hauek erabiltzeko egin behar den lehenengo gauza, plataforma horietan izena ematea da. Behin izena eman dugula erabiltzaileak izango ginateke eta plataformari nahi diogun erabilera eman diezaiokegu: bertan argazkiak igo, lagunen argazkiak ikusi… Gaur egun argazkiak partekatzeko indarrean dauden plataformak hauek dira: -

Flickr : www.flickr.com

-

Favshare : www.favshare.com/es

-

Snapfish : www.snapfish.es/snapfishes/welcome

-

Mi Album de fotos: www.mialbumdefotos.com

-

Photo on web : www.photoonweb.com/es 10


U.P.V. / E.H.U. Lankidetza ikaskuntza

-

Images chip : imageschip.com

-

Images hack : imageshack.us

APLIKAZIOAK HEZKUNTZAN: Hezkuntzari so egiten badiogu, argazkiak partekatzeko zerbitzuek paper ezberdinak joka ditzakete honako alderdiei dagokienez: argazkiak txertatu eta azalpen baterako erabil daitezke ( bai eta bideoak ere beste hainbat plataformetatik hartuak) euskarri gisa,

lan

ezberdinetarako irudiak lortzeko, mundua ezagutzeko eta azkenik, azlapen bat argiagoa izateko erabil daitezke argazki hauek besteak beste, haurrek era bisual batean, hobeto barneratzen baitituzte kontzeptuak. Gainera, haurrek edo gazteek beraien argazkiak igo ditzakete eta zerbitzari hauek eskaintzen dituzten aukera paregabeei esker, argazkiak eraldatzen ikasiko dute.



TAGGING ETA MARKATZAILE SOZIALAK:

DEFINIZIOA Tagging eta Markatzaile sozialak, edukiak zabaltzeko eta sailkatzeko dauden bi sistema ezberdin dira, kontzeptu aldetik antzekoak, baina erabilerarenetik ezberdinak. Tagging-ak, etiketazioan du oinarria. Hau da, edozein eduki sailkatzeko aukera emango digu haren ezaugarrien arabera. Honela, bilatzen ari garen informazioa era errazago batean aurkitzeko aukera emango digu: esaterako jendea, sexuarengatik, adinarengatik‌ sailka daiteke. Markatzaile sozialak aldiz, taggingean oinarrituak daude eta zerbitzu hauen erabiltzaile ohikoenak web orrialdeak direla esan dezakegu. Bertan, erabiltzaileek sailkatutako edukiak jasotzen dituzte, gehienetan erabiltzailearen gustukoak direlarik. Eduki hauek etiketa batzuk dituzte eta geroz eta erabiliagoak edo garrantzitsuagoak izan, orduan eta era argiagoan agertuko dira web orrialde jakinean. Honela, askotan azalean agertzen dira.

11


U.P.V. / E.H.U. Lankidetza ikaskuntza

BLOGAK

DEFINIZIOA Blog bat interneteko erabiltzaile batek, istorio edo artikuluak argitaratzeko erabiltzen duen web gunea da. Blog baten ezaugarri garrantzitsuenak ondorengoak dira: 

Libreak dira: nahi duena esan dezake norberak bere blogean.

Kronologikoak dira: gaur idatzitakoa atzokoaren aurretik azaltzen da.

Irekiak dira: orokorrean irakurleek iruzkinak idatz ditzakete mezuetan, egileak

horretarako baimena ematen badu. 

Kategoriatan eta etiketatan banatuta daude: argitaratzen den sarrera bakoitza

kategoria bat edo gehiagotan sar daiteke, horrela gai desberdinetako sarrerak sailkatu daitezkeelarik. Argitaratzen den sarrera bakoitzak etiketa bat edo gehiago izan ditzake. ZERBITZUAK: Blogak sortzeko hainbat tresnaz baliatu gaitezke, besteak beste honakoetaz: - Blogger: Blogger.com

Euskarazko blogak sortzeko tresna erabilienak:

-Wordpress: Wordpress.com

-Nireblog: www.nireblog.com

-Blogia: Blogia.com

-Blogari: www.blogari.net

-Typepad: TypePad.com

-Blogak: www.blogak.com

-Blogware: Blogware.com -Novabletype: Novabletype.com -ExpressionEngine: ExpressionEngine.com Bi plataforma erabilienak “Blogger” eta “Wordpress” dira. APLIKAZIOAK HEZKUNTZAN: Hezkuntza sistemak eta eskolek beraz, blogen abantailak aprobetxatu behar dituzte, hezkuntza sistema aberatsago bat sortzeko aukera eskaintzen dutelarik. Blogak hezkuntzan erabilgarriak izan daitezke, komunikazioa errazteko tresna diren aldetik. Ikastetxeek beraien blogak sor ditzakete gurasoei zuzenduak. Irakasleen arteko blogak ere 12


U.P.V. / E.H.U. Lankidetza ikaskuntza

badaude, baita irakasle eta ikasleen artekoak ere, elkarlana eta komunikazioa sustatuz eta bestetik, ikasleek beraien blog propioak ere eratu ditzakete. Blogak ere erabilgarriak dira ondorengo alderdietan erraztasunak ematen dituztelako: - Ikasleek beraien lana irakasleekin eta beste ikasleekin konpartitzeko. - Besteek egindako lanetatik ikasteko. - Egindako lanak sarean eskuragarri izateko. Gainontzeko irakasle eta ikasleek besteen blogetan sartzeko aukera dute, era honetan ikaskuntza prozesua aberastuz eta elkarreragin positiboa bultzatuz.



BIDEOAK PARTEKATZEKO ZERBITZUAK

DEFINIZIOA: Ikus entzumenezko bideo bat egin eta plataforma ezberdinetara igoz, zerbitzu honek bideo hau erabiltzaile ezberdinek ikusteko aukera ematen du. Bertan, erabiltzaileek bideoak igotzen dituzte eta automatikoki gainontzeko erabiltzaileek bideo hauek eskuragarri eta ikusgarri dituzte. Aipatu beharra dago ez dela aisialdirako tresna soil bat. Horretaz gain, erabiltzaileen arteko harremana sendotzeko baliagarria izan daiteke eta informazioa elkarbanatzeko aukera dago. ZERBITZUAK: Bideoak partekatzeko oso ezagunak diren web gune batzuk honakoak dira: - Youtube

(www.youtube.com)

- Dalealplay (www.dalealplay.com/) - Dailymotion (www.dailymotion.com/es) - Google Videos (www.video.google.com) - Hulu (www.hulu.com) - Vimeo (www.vimeo.com) - Vudu (www.vudu.com) - Ustream.tv (www.ustream.tv) - YahooVideo (es.video.yahoo.com) - AolVideo (video.aol.com) 13


U.P.V. / E.H.U. Lankidetza ikaskuntza

- Eyespot ( www.eyespot.com ) - Blog.tv ( www.blog.tv ) - Google video ( www.video.google.es ) APLIKAZIOAK HEZKUNTZAN: Bideoak partekatzeko zerbitzu honek, hezkuntzan ere bere baliagarritasuna izan dezake, hainbat lan erraztuz. Bideoak, irakasleei oso lagungarri suerta dakizkieke haien lanean. Bideoak jarraian dauden puntuetan izan daitezke baliagarriak hezkuntzan: 1)

Irakasleak bere azalpenak ematerako garaian, aurkezpen bat erabil dezake ikasleek hobeto

ulertzeko eta azaltzen ari dena irudikatzeko. Izan ere, ikasleek beti hobeto ulertzen dute azalpena era grafiko eta bisual batean, ahozko azalpen teoriko batean baino, gero gogoratzeko ere errazago bihurtzen delarik. 2)

Ikasle taldeak egindako irteera baten bideoa ikusi eta aztertzeko.

3)

Ariketak eta ikasleen lanak bideo bitartez adierazteko. Ikasleek gai baten inguruko bideoak

sortu eta gainerako ikaskideekin partekatzen dituzte era honetan. 4)

Ikasleek eginiko bideoak ikusi ondoren, lehiaketa bat martxan jartzea egokiena zein den

hautatzeko. Aipaturiko bideo guzti hauek igo ahal izateko, ikasleen segurtasuna eta pribatizazioa kontuan hartu eta babestu behar dira.

PODCASTING

DEFINIZIOA: Podcast bat RSS bitartez gailu mugikor eta ordenagailuetan erreproduzitu daitekeen multimedia fitxategia da.

Kazetariez gain, zaletu asko ere badago podcast-a egiten, gaiez

informatu edo musika kaleratzeko asmoz. Beste batzuek, berriz, edukiak lantzen dituzte elkarrizketak edota grabazioak eskainiz. Irrati tradizionalaren antzekoa da baina hau ez da zuzenean, bertan aldez aurretik gordeta daude musika, elkarrizketak, albisteak, debateak... ZERBITZUAK: Aipatutako ekintzak burutzeko mota askotariko podcastak daude, adibidez: 

Dokumentalak entzuteko

Audiolibros

Ingelesa ikasteko 14


U.P.V. / E.H.U. Lankidetza ikaskuntza 

Audientzia gehien duten programak entzuteko

Kirol programak entzuteko

Teknologia programak entzuteko

Musika entzuteko

APLIKAZIOAK HEZKUNTZAN: Hezkuntzan honakoaetan dira baliagarriak podcast-ak: - Hezkuntzari buruzko meeting-ak entzuteko aukera ematen du, honela irakasleak diskurtso hauek ikusi ditzaketelarik beraien formazioa hobetzeko. - Atzerritarren irakaskuntzarako. -Irakurketarako liburu kolektibo moduan. - Legendak entzun eta irakurtzeko. - Frantseseko klaseetarako. - Musikako klaseetarako. - Ikasleek beren buruak azaltzeko, non bizi diren, zer duten gustuko eta zer ez... - Ipuin kontalarien txapelketetarako. - Ingeleseko hiztegi multimediarako. 

RRS-AK

DEFINIZIOA: Zure web orria gustokoenetaz informazioa jasotzeko erabiltzen den modu bat da. Informazioa zuzenean jasotzen da eta momentuan berrituko da. Ordenagailuan orri honek jarduera egokia gauzatu ahal izateko, RSS zerbitzua eta RSS irakurgailua izan beharko ditu erabilgarri. Bertan, izena ematean, jaso nahi duzun informazioa hautatuko daiteke. Era honetan, aukeratu duzun gai horrek eduki dituen eraldaketen berri momentuan bertan izango duzu.

15


U.P.V. / E.H.U. Lankidetza ikaskuntza

RSSak web orri eta informazioaren kudeaketa eta argitaratzea errazten du. RSSari esker, irakurleak interesatzen zaizkien albiste eta web orriei buruz informatuak egon daitezke. Denbora aurrezten da RSS irakurlea irekitzean azkenengo berriei buruz informatzen baitu.

ZERBITZUAK: Adibidea: Mozilla Firefox-ekin posible da egitea (bestela, Google Reader-ekin). Berria.info-n sartu eta RSSaren ikonoaren gainean klikatu eta harpidetu egin behar zara nahi duzun arloan (Euskal Herrian, Arian etab.). 

WIKIAK

DEFINIZIOA: Wiki erabiltzaileek orrialdeak sortzeko, editatzeko, ezabatzeko eta eraldatzeko aukera ematen duen webgune mota bat da. Honela, wikiak elkar-idazkera bultzatzeko modu egokiena dira. Wiki ospetsuena wikipedia da. Wikiak sarbidea daukan edozein erabiltzailek erraz eta edozein lekutatik edita ditzakeen web orrialdeak dira. Elkarlanean eraikitzen den web guneak dira wikiak, gai zehatz bat dutelarik, eta bertan erabiltzaileek askatasuna dute informazio berria gehitzeko, ezabatzeko edo edukiak editatzeko. APLIKAZIOAK HEZKUNTZAN: Wikiaren erabilerarekin konstruktibismo izeneko ikaskuntza pedagogikoa ahalbidetu daiteke. Teoria honek dioenez, ezagutza eraiki egiten da pertsonen arteko elkarrekintzan. Honela, ikasleek web orri bat sor dezakete, ikasle ezberdinek egiten dituzten ekarpenekin gai batekiko ezagutza eraikiz. Gainera, ikasleren bat esandakoarekin ados ez badago, hau aldatu eta egokitzeko aukera

eskaintzen

du.

Aurrekoaz gain, ikasleek ezagutza informazioan bilakatzeko gaitasuna garatzen dute. Izan ere, wikiarekin artikuluak idatzi daitezke. Artikulu hauen eraketan ikasle askok har dezakete parte, pertsona askoren artean eraiki dezaketelarik artikulua. Era honetan, elkarlana bezalako baloreak ere ikasten dira eta ikaskideen artean komunikazioa sustatzen da, hierarkiak hautsiz. Ikasleek, irakasleek idatzitako dokumentuez gain, beren kideek sortutako artikuluak eta ezagutza elkarbanatu ditzakete.

16


U.P.V. / E.H.U. Lankidetza ikaskuntza

Horretaz gain, wikiek ikasle eta irakasle taldeek, elkarlanean ikasgaietako glosario ezberdinak sortzea ahalbidetzen dute. Wikiek ikasgelan giro parte-hartzaile bat sortzea bultzatzen dute. Ikaskideen arteko komunikazio honetan, ikasleek proiektu komun bat ere eraman dezakete aurrera, wikiko espazioan bakoitzak bilatu duen informazioa igoz, beren ikaskideek dutenarekin osatuz eta birformulatuz. Honela proiektuaren zirriborro nahiz azken lana, elkarrekin burutu dezakete fisikoki elkarrekin egon gabe.

SARE SOZIALAK



DEFINIZIOA: Sare sozialak web bidezko topaguneak dira,

interesak edo zaletasun komunak

konpartitzen dituzten komunitate birtualak. Bertan, harpidetza egiten da eta bakoitzak bere profila sortzen du datu pertsonal batzuk eta dituen zaletasunak sartuta. Sare sozialak sistema irekia dira eta etengabe eraikitzen ari dira. Erabiltzaileei beste pertsona batzuekin elkarreraginean aritzeko aukera eskaintzen diete. Sare sozialetan harpidetza egin ondoren, bakoitzak web toki bat eskuratzen du, ondoren pertsonalizatu egiten du eta hainbat tresna erabiltzen ditu komunikazioa sustatzeko ( eztabaida foroak, bideoak, blogak, irudiak‌) horrekin batera iritziak, informazioa, artxiboak‌ elkartrukatzen dituztelarik. Sare sozial nagusienak , Facebook, Hi5, MySpace, Tuenti, Twitter eta Orkut dira. Hauek sistema irekiak dira eta etengabe eraikitzen ari dira. Hau da, ikas tresna informalak dira, informazioak eta artxiboak askatasun osoz zirkulatzen dute eta horren sakabanatzea oso erraz gertatzen da. Hala ere, oso baliagarriak dira ikasleagoaren artean komunikazioa eta eztabaida suspertzeko. APLIKAZIOAK HEZKUNTZAN: Sare sozialak hezkuntzan txerta

daitezke, eskaintzen dituzten aukerak baliatuz. Sare

sozialak, tresna erabilgarriak izan daitezke baldin eta erabilera egokia ematen bazaie eta

17


U.P.V. / E.H.U. Lankidetza ikaskuntza

hezitzaileek, irakasleek eta gurasoek sare sozialak ezagutzea beharrezkoa da, ondoren haur eta gazteak alor horretan behar bezala hezteko. Sare sozialek hainbat abantaila dituzte: kooperazioa, sozializazioa, elkarlanean aritzeko aukera eta IKT-etara gerturatzeko aukera eskaintzen dute. Sare sozialei esker, ikasleek beraien artean informazioa partekatu dezakete, bai eta ikuspegi desberdinak mahai gaineratu ere. Gainera, haien artean gai ezberdinei buruz eztabaidatu dezakete besteen iritziak aintzat hartuz, eta besteen esperientzietatik asko ikasi dezakete. Bestetik, sare sozialek desabantailak ere badituzte: pribatutasun eskasa esate baterako. Web bidezko topagune hauek, belaunaldi berrien ikasteko moduan aldaketa ekarri dute, ikaskuntza elkarlanean egin daitekeelako eta edukiak sozializatzen direlako. Sare sozialek ikastetxe bateko irakasleen eta ikasleen jarduera guztiak leku bakarrean biltzeko aukera ematen dute, komunitate sentimendua areagotuz. Gainera, lankidetza lana, autonomia edo irakaskuntza-ikaskuntza prozesua hobetzen eta errazten dute hau da, laneko giroa hobetzen dute, komunikazioa erraztu, erantzukizun indibiduala handitu, eta besteen iritziak errespetatzen laguntzen du. Horretaz gain, hainbat talderen arteko lana koordinatzeko aukera ematen dute sare sozialek eta ikasleek gizartean izan behar duten portaeraren gainerako oinarrizko alderdiak irakasteko balio dezakete. Lankidetzako hezkuntza prozesuan, partaide guztiei aktiboki parte hartzeko aukera errazten zaielarik. Gazteek egunero eskuartean dituzten baliabide hauek eskolan erabiliz gero, ikasketa esanguratsua izango dela pentsatu behar du irakasleak.

ZERBITZUAK: 

Facebook:

www.facebook.com

Myspace:

www.myspace.com

Tuenti:

www.tuenti.com

Twitter:

www.twitter.com

Google Plus+: www.plus.google.com

18


U.P.V. / E.H.U. Lankidetza ikaskuntza

TWITTER Lehenik eta behin, esan behar da Twitter pertsonekin komunikatzea ahalbidetzen

duen plataforma bat dela. Honen bidez, erabiltzaile ezberdinak jarraitu ditzakezu, horiek zure jarraitzaileak ere izan daitezkeelarik. Bestalde, microblogging-eko doako zerbitzua da, erabiltzaileei testuan oinarritutako mikrosarrerak bidaltzea ahalbidetzen duelarik. Mikrosarrera horiek “tweet” izena dute eta gehienez 140 karaktere dituzte. Komunikatzeko erabiltzen diren mezu/iruzkin hauek, norberaren jarraitzaileak ditu ikusgarri. Mezu horiek hainbat modutan bidal daitezke, Twitterren webgunetik, sakelako telefonoaz SMS bidez… Honen bidez, erabiltzaileak nahi duena argitaratzen du. Iruzkinak jartzeaz gain, irudiak, web-guneak… elkarbanatu ditzakete.

Web guneekin askotan arazoak

sortzen dira, luzeegiak izaten baitira link-ak . Horretarako, “Bitly” izeneko aplikazio bat erabili daiteke hauek laburtzeko. Twitterrak

aisialdirako

ematen

dituen

aukerak

anitzak

dira,

lagunarteko

komunikazioa, pertsona ospetsuei jarraitzea... baina bizitzako beste zenbait arlotan badu zer esana ere, besteak beste, hezkuntzan. Sare sozial honen bidez, ikasleen parte hartzea sustatzen da, sozializatzeko eta gai baten aurrean eztabaida sortzeko aukera ematen duelarik … Horretaz gain, hezkuntzarako lagungarriak diren gomendioak eta XXI. mendeko hezkuntza sistemako berrikuntzez eta aplikazioz informatzeko eta eztabaidatzeko aukera zabala ematen du. Horien artean, IKT-ek eskoletan duten erabileran oinarritutako erabiltzaile bat dago, “AulaTIC” izenez ezagutzen dena; horretaz gain, Eskola 2.0 izenez ezagutzen den erabiltzaile bat ere badago. Hezkuntzan adituak diren erabiltzaileak ere badaude beste batzuen artean, hala nola Jordi Adell. Beraz, horien jarraitzaile eginez, hezkuntzako egungo berriak ezagutzeko aukera dago bai eta horiek eztabaidatu eta elkar banatzeko ere.

19


U.P.V. / E.H.U. Lankidetza ikaskuntza

TWITTERREN IBILTZEKO PAUSOAK:

1-Erregistroa: Twitterrean kontu bat egiteko, irudian azaltzen den legez, bertan zure izena,

korreo elektronikoa eta pasahitza jarri beharko dituzu. Ondoren, zure korreo elektronikora jo beharko duzu eta bertatik kontua berretsi.

2-Idatzi: Behin kontuan sartzea lortu duzula, testu bidezko mezuak edo estekak idatz

ditzakezu, gehienez 140 karakterekoak.

20


U.P.V. / E.H.U. Lankidetza ikaskuntza



3-Jarraitu: Lagunak bilatzeko, Inicioren aldamenean dagoen lupadun laukitxora jo behar

duzu eta bertan izen abizenak edota goitizena jarri behar dituzu. Jarraian, eskuin aldean bilaketaren emaitzak azalduko dira.



4-Jarraitu: Behin laguna bilatu duzula, bere profilan sartu eta +SEGUIR botoiari sakatuz, bere

eguneraketak ikusteko eta konpartitzeko aukera izango duzu.

21


U.P.V. / E.H.U. Lankidetza ikaskuntza

5-Berriro argitaratu: jarraitzen duzun erabiltzaile batek zure ustez esaguratsua den iruzkin

bat plazaratu badu eta zure jarraitzaileak ikustea nahi baduzu, “RETWEET” klikatu beharko duzu. 

6-Erantzun: zuk jarraitzen duzun erabiltzailearen iruzkina era pribatuan erantzun nahi

baduzu “RESPONDER” klikatu. Horretarako,@ eta jarraian erabiltzailearen izena jarri beharko duzu . “ adib: @pepita03” 

7-Faborito: tweet-ak faborito bezela markatzeko aukera ematen du, gainera betirako

kontserbatzen diren mezuak dira.

8- Jarraitzaileak: Perfil botoia sakatuz, eta pantailaren eskuinaldera begiratuz, zure jarraitzaileak

zeintzuk diren, zein pertsona jarraitzen dituzun, zenbat tweet idatzi dituzun … ikusteko aukera izango duzu. Horrez gain , “listas” izeneko atalean zuk jarraitzen dituzun erabiltzaileak sailkatzeko aukera duzu.

9-Etiketak: komenigarria da etiketa gisa erabiltzen diren hitzak # ( hastag) batez izendatzea.

Horrela, gai horri buruzko mezuak aurkitu baititzake erabiltzaile bakoitzak, zeinek argitaratu duen axola gabe. Adib: #tsunami, #ikt… 22


U.P.V. / E.H.U. Lankidetza ikaskuntza

10-Bilatu: twitterreko bilatzaileak, erabiltzaileak, gori gorian dauden gaiak, hastags-ak (#)

aurkitzeko aukera ematen du.

 11- Konfigurazioa: twitterreko kontua pertsonalizatzeko eremua: pribatutasuna, pasahitza, mugikorra, diseinua, konexioak…  12- Linken laburtzea: Idazteaz gain, web orrialde interesgarriak edota youtubeko bideoak igo ditzakezu, dagokien linka jarriz. Gehienez 140 karaktere direnez, programa honen bitartez helbideak laburtu daitezke.

23


U.P.V. / E.H.U. Lankidetza ikaskuntza

ONDORIOAK Lan hau egin ondoren, lankidetza ikaskuntzaren garrantziaz jabetu gara. Gure ustez, oinarrizkoa da haurrek elkarren artean lan egitea eta horretarako gaur egungo teknologiek eskaintzen dizkiguten abantailez

baliatzea onuragarria da. Hauei esker, era erosoagoan eta

azkarragoan lan egin daiteke. Informazioz gainezka gaude gaur egun sarean eta eskola, horren lekuko den heinean, berrikuntza hauetara egokitzea oinarrizko faktorea dela iruditzen zaigu. Lan honen bitartez, baliabide hauek erabiltzearen garrantzia ikusi dugu, hezkuntza sistema berri bat sortuz. Gainera, haurrei haien arteko elkarreragin positiboa bultzatzea ahalbidetzen die eta elkarren arteko komunikazioa errazten du. Hau guztia kontuan hartuta, irakaslearen papera funtsezkoa dela azpimarratu nahi genuke, izan ere, hauek gidatu behar dituzte haurrak haien ikasketa prozesuan. Irakasleek teknologia berri hauen inguruko formakuntza minimo bat izatea beharrezkoa da, horretarako ikastaro ezberdinetan parte hartu dezaketelarik. Beraz, beldurrik gabe eta teknofobia saihestuz ikasgeletan erronka berrien aurrean jarrera positibo bat adierazten ahalegindu behar dute irakasleek. Gaur egun beraz, eskura ditugun baliabideak aprobetxatzen ahalegindu behar dugu eta lankidetza ikaskuntza aurrera eramateko, Eskola 2.0 bezalako proiektuetan sinistu eta parte hartu. Horretaz gain, Web 2.0k eskaintzen dituen zerbitzuen funtzionamendua ezagutzea ongi legoke eta horiek ikasgeletan integratzea, ikasgai ezberdinak emateko moduak berrituz eta aberastuz. Beraz, irakasleak jarrera arduratsua izan behar du, jarrera honek hainbat helburu dituelarik: inklusio digitala bultzatzea, ikasleen alfabetizatze digitala, gizartearen ezaugarrietara hobeto egokitzea, eta hezkuntza XXI. mendera ekartzea. Hala eta guztiz ere, esan beharra da eskola instituzioaz gain, familia ere arduratu behar dela beraien seme-alaben heziketa digitalaz. Azken finean, gizarte eta hezkuntza sistema berritzaile baten alde apustu egin beharko litzateke, betiere kontuan edukita gauza guztiek bezala alde onak eta txarrak dituela. Eskolak gizartearen eskutik joan behar du eta ezin da honakoa gertatu: “METODOS DEL SIGLO XIX EN LAS AULAS DEL SIGLO XXI�.

24


U.P.V. / E.H.U. Lankidetza ikaskuntza

BIBLIOGRAFIA            

www.wikipedia.com www.aupaleitza.blogspot.com www.lauaxukre.blogspot.com www.axotateam.blogspot.com www.modtald322.blogspot.com www.iktkariak.blogspot.com www.tipper.ehu.wordpress.com www.laukoteaa.blogspot.com www.ttanttateam.blogspot.com www.oarso.blogspot.com www.piratak004.blogspot.com http://moodle3.ehu.es/file.php/3529/3_Lankidetza/web2_0v02.pdf

25


LANKIDETZA IKASKUNTZA