“
MEMORIA
2012ko iraila - 2013ko uztaila
”
LAUAXETA IKASTOLA
AURKIBIDEA
0 00- AURKEZPENA
5 03- ZELAN EGITEN DOGU?
1 01- ZER EGITEN DOGU?
19 04- ZEINTZUK DIRA GURE EMAITZAK?
“
Pertsona garatuz gizartea eraikitzen Personal development to build a society Desarrollo personal para construir sociedad
�
00
AURKEZPENA Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak. Burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak.
Izarren hautsa (Xabier Lete)
Berriro ere zuengana zuzentzen naz, Lauaxeta Ikastola osotzen dogun guztion izenean, emondako kofidantza eskertu nahian. Lauaxeta Ikastolaren bisioa eta helburuak errealitate bihurtzeko, beharrezkoa dogu familia kooperatibisten babes eta konfidantza, definitutako aldaketa eta berrikuntzaren alde. Gure ikastolaren nagusitasuna azpimarratu nahi dogu eta nagusitasun hau ez dala opari bat, irabazitako lorpen bat baizik. Horretarako hain zuzen ere, Artezkaritza Kontseilua osotzen dogun hamaika pertsonek, Ikastolaren helburuen alde begiratzen dogu, ondoko irizpideak tarteko diralarik: 1. Hezkuntza Eredu Bereizgarri bat bultzatzea. 2. Urteroko Kooperatibisten Asanbladan aurkezten diran Plan Estrategikoen garapenaren jarraipen bat egitea. 3. Aurrekoak gauzatzeko, Kooperatibaren Estatutuetako prozedurak jarraitzea. Arrisku eta ziurgabetasun sasoiak daukaguz gainean, baina itxaropen anitzeko sasoiak ere bai. Lan eta ideien krisi garai honetan, Lauaxetak gizartean erakargarri izaten jarraitzen dau, gure helburuak lortu doguz eta hezkuntza berritzaile baten alde apostua eta lana egiten jarraitzen dogu, gure seme-alabentzako etorkizun hobe baterako giltza direla sinetsiz. Gure erronkak berriak izan daitekez. Baliabide eta tresnak ere berriak izan daitekez. Baina gure arrakastaren oinarrian dagozan balioak, aintzinakoak doguz. Gabriel Arestik bere kideei, euskararen alde ekingo ebela zin egin dagiela eskatu eutsen bezelaxe, guk ere gauza bera egiten dogu gure aurretikoengandik jasotako ondareagaz. Jokaera hau da Lauaxeta Ikastola bere barne emaitzak eta kanpo aintzatespena lortzera eroan dauana. Eta hau da hain zuzen ere gaur jarraitzen dogun ibilbidea.
Unai Atristain- Artezkaritza Kontseiluko lehendakaria
”
“konpromisoa ...
Artezkaritza Kontseilu-kideak: goitik behera eta ezkerretik eskumara: Guillermo Oarbeaskoa, Carlos Alzaga, Josu Arteta, Iñaki Isasi, Unai Atristain, Juan Mª Totorika, Fc.J. Vicuña, Iratxe Olabarri, Koldo Meso, Juan R. Aurrekoetxea eta Juan L. Derteano.
“Pertsona garatuz, gizartea eraikitzen”. Ikasle bakoitzaren garapen pertsonala da gure misioa eta garapen hori, norbanakoaren singulartasun eta izaeragaz lotuta doa, baita gizaki dan heinean, besteenganako harremanean jarduteko gaitasunagaz ere. Hau da gure lana ikasle bakoitzagaz egiten dogun 16 urtetako ibildidean, hortik aurrera, ikasle bakoitzak bere pausuak eta ibilbide pertsonala jorratu dagian, bere helburu eta xede pertsonalen alde. Zeregin honetan, hezkuntza elkarte osoaren elkar-lana (familiak, ikaslegoa eta Lauaxetako langileak) eta EFQM ereduan oinarritutako bikaintasunaren eta berrikuntzaren kudeaketa, funtzeskoak doguz. Pasatako 2.012-2.013 ikasturtean, Unibertsitatera iristea helburutzat euken %100 ikaslek lortu eben. Horrez gain, Batxilergo 2.ean matrikulatutako ikasleen %96,5ek, selektibitateko azterketara aurkeztu eta gainditu egin eben. Promozioei dagokienez (Lehen Hezkuntza 6.maila eta Batxilergoko 2. maila bitarteko) 645 ikasleren artean, 641ek gainditu eben kurtsoa. Emaitzak bistara, ozenki esan daikegu “inor atzean itzi gabe emaitza bikainak lortzea posible dala”. Hau, gure ikasleen konpetentzia eta gaitasunen garapena helburu izanez eta ikasle, familia eta irakaslegoaren elkar-lana bitarteko direla lortzen da. Bestalde, krisi garaian egon arren, Lauaxeta Ikastolak eskaera handia izaten jarraitzen dau hezkuntza aukera bezala. Aurtengo ikasturtean berriro ere, jasotako eskaerak, eskeinitako plazak baino gehiago izan dira. Datuak bistara, esan daikegu, familiek seme-alaben hezkuntza, honeen aldeko ondare kontsideratzen dabela eta beraz, euren etorkizunaren aldeko inbertsio argia. 2.013-2.014 kurtso honetan, etorkizunarekiko ziurgabetasun eta zailtasunak buruan darabilguzelarik, ezinbestekoa dogu, seme-alabentzako hoberena lortzeko: • Gure emoziak kudeatzea, sumindura eta beldurraren ondoriozko blokeoak alde batera itzita. • Guztion arteko elkar-lana bultzatzea. Orain arte honelaxe egin dogu, eta egiten jarraituko dogu, gure seme-alaben alde egiten dogun ahalegin argia baita. Zuzendaritzaren eta Lauaxeta Ikastolako pertsonen izenean, mezu bi luzatu nahi deutsuedaz: gure ilusio eta ahalegin danak ipiniko doguzala daukagun zereginean, eta zuen konfidantza eta kolaborazioa eskertzen dogula, erreferentziko hezkuntza proiektu bat izaten jarraitu daigun.
Maritere Ojanguren- Lauaxeta Ikastolako Zuzendaria
01
“ garapen pertsonala... �
ZER EGITEN DOGU? -Lema -Misioa -Bisioa -Baloreak
01
ZER EGITEN DOGU?
“
Pertsona garatuz gizartea eraikitzen Personal development to build a society Desarrollo personal para construir sociedad
”
MISIOA
“
Lauaxeta Ikastola familien kooperatiba da, irabazteko asmo bakoa, Administrazioak herri onurakotzat hartua, konfesionala, euskalduna eta eleanitza, gizartearekin konpromisoa daukana eta ikastetxeko pertsona guztientzat irekia. Lauaxeta Ikastolaren helburu nagusia ikasleei pertsona legez garatzeko laguntasuna ematea da, nork bere burua errealizatuta senti dagian eta gero eta ingurune konplexuagoan gizarteratu daitezan; era honetan, gizartea hobetzen lagunduz.
”
BISIOA
“
Lauaxeta Ikastolan hezkuntza-proiektu berritzaile bat garatzen dogu, gizartean erreferentea izango dana. Horretarako, gaitasun handiko pertsona taldea daukagu, baliabide eta zerbitzu osagarri bikainak eskeintzen dauazana. Azken honen adierazgarri dira, lortutako emaitzak eta gizarteagaz agertu dogun konpromisoa.
”
BALOREAK Pertsona ikastetxeko ahalmenik preziatuentzat hartzea, ekimena, sormena eta berrikuntzaren iturri eta sorleku dalako. Etenik bako hobekuntza Talde lana Baterako erantzunkizuna Etenik bako trebakuntza Errespetu eta konfidantza giroa Ekintza eta dokumentu programatikoen arteko koherentzia -1-
“ametsak gerturatuz ... ”
02
“emozioak landuz ...
”
ZELAN EGITEN DOGU? -Hezkuntza Eredua -Kudeaketa Eredua
02
ZELAN EGITEN DOGU?
“
Hezkuntzak ez dau mundua aldatzen, mundua aldatuko daben pertsonak aldatzen dauz.
”
-Paulo Freire-
HEZKUNTZA EREDUA Lauaxeta Ikastolaren bereizgarria hain zuzen, zer eta zelan egiten dogun da; une konkretu bakoitzean ikaslegoaren beharrizanei eta gizartearen joerei erantzunez eskeini daikegun eduki eskeintza baino, erabiltzen dogun Hezkuntza Eredua eta beronen filosofia, askoz ere balio handiagokoak dira. Badira jadanik urte batzuk -1.995.ean hain zuzen ere- ikastolaren Hezkuntza Eredua eta Kudeaketa Eredua berriztatzeko erabakia hartu zana. Momentu haretan, gure irakaskuntza ikuspegi psikologiko batetarantz bideratzea erabaki zan, ikasleek bizitzan lortu daikeen arrakasta eta zoriontasunaren oinarria, batez ere daukezan gaitasun eta konpetentziak diralako, euren ezagutzak baino gehiago. Ikastola Lauaxetaren misioa, ikasleei pertsona gisa laguntzea da, ondokoak kontutan izanda: • Ikasleengan pozik bizitzeko eta norbere etorkizuna lantzeko gaitasuna garatuz. • Jokabide eta baloreak kudeatzen ikasiz. • Denbora tarte luze batetan zehar (16 urte) eta emaitza ezezagunak bitarteko direla. • Ikaslegoaren arteko ezberdintasunak ulertuz, bakoitzaren hobekuntza helburuak pertsonalizatzeko asmoz. Helburu honeek lortzeko, gure Hezkuntza Eredua garatu gendun; gaur egun hezkuntza arloan erreferentzia eta berrikuntza aitzindari dan Eredua da. Gure hezkuntza-eredua ikastetxe osorako ezinbesteko erreferentzia da, zentzu horretan, hainbat zehaztapen mailatan banatuta dago, eredu hori eguneroko jardueran eta gela barruan nahiz kanpoan isladatzeko. Ikastetxearen programazio dokumentuetan definitu dira zehaztapen maila horreek, betiere Lauaxeta Ikastolaren Hezkuntza Ereduaren zerbitzurako dagokion koherentzia mantenduz. Horreri esker, gure helburuak betetzeko konfiantza daukagu: “pertsonak garatuz gizartea eraikitzen”. Gure Hezkuntza Ereduak, era berritzaile batetan lan egitera bultzatzen gaitu, edukiak edo zer irakasten dan kontutan izateaz gain, batez ere prozedurak eta metodologiak, edo zelan irakasten dan zehaztuz, metodologia honeek baitira azken baten, ikasleengan gaitasun edo konpetentziak garatzea lortzen dabenak.
-5-
ZEHARKAKO EDUKIAK: maila eta arlo guztietan ikaslea pertsona legez garatzeagaz lotuta dagozan eduki/ konpetentziei deritze: • Adierazteko gaitasuna • Enpatia • Helburu pertsonalak zehazteko gaitasuna • Ikasten ikasi • Taldeko lanean aritzeko gaitasuna HEZKUNTZA EMOZIONALA: ikaslearen garapen pertsonala, bere arrakasta eta zoriontasuna, daukan adimen emozionalaren menpe dagola uste dogu. Zentzu horretan, gure ikasleak hurrengoetan garatzea lortu nahi dogu:
1
Emozioen adierazpen eta ulermena: norbere helburuen arabera, norbere emozioen kontzientzia, ulermena eta kudeaketa garatzen daben estrategiak aplikatzen doguz. Emozioak errespetu eta asertibitatean oinarrituz adierazten jakiteari garrantzitsu deritzogu, gorrotoa, kexa eta agresibitatea bezalako sentimenduak alde batera utziz, azken baten, kontsolamendua izateaz gain, ez baitira lagungarri gauza positiboak lortzeko. Arlo honetan garatzen doguzan ekintzen artean: sentimenduen zirkulua, kariñograma… aipatu daikeguz.
2
Lidergoa eta elkarbizitzarako hezkuntza: gizartea eraikitzeko gaitasuna dauken pertsonak garatu nahi doguz eta zentzu horretan, funtsezkoa deritzogu ikasleengan gizartekotasuna eta lidergoa lantzeari, bai eta norbere gizartea hobetzeko iniziatiba eta ardura izateari. Arlo honetan garatzen doguzan ekintzen artean: txandakako ikasle/ talde arduraduntza, talde komisioak… aipatu daikeguz.
3
Disziplina-aniztasuna: nahiz eta ikasketak materia edota ikasgai ezberdinetan bananduta egon, disziplina-aniztasuna lantzeari garrantzitsua deritzogu. Ikasleak, dakien guztia konektatu eta arazo bateri konponbidea bilatzeko gai izatea funtsezkoa da bere garapen pertsonalean. Arlo honetan, ikasitako dana aplikatzeko eta beronen erabilgarritasuna deskubritzeko asmoz (Learning by Doing) maila bakoitzeko disziplina-anitzeko proiektu bat garatzen dogu, gela eta arlo ezberdinak nahastuz. Talde horreetan, gaurkotasuna daukan arazo bat planteatzen da, ikasgai ezberdinetan ikasitakoa aplikatuz eta garapen pertsonalari jagokozan arlo ezberdinak erabiliz, arazoaren irtenbidea bilatu dagien.
GURE HELBURUEKAZ BAT DATORREN IKASLEEN EBALUAZIO SISTEMA: Eginkizunean esandakoari jarraituz, ikasleei garatzeko laguntasuna eman behar deutsegu, eta horretarako, ebaluazio-sistema egoki bat egituratu dogu, lortu nahi dogunarekin bat datorrena. Azken baten, beharrezkoa da garrantzitsua dana neurtzea, dagokion jarraipena egiteko. Sistema hori egiteko, trebakuntza eta ebaluazio-irizpideak eta ebaluazioestandarrak bateratu behar izan dira, gure eredura egokituz. Arlo eta maila danak, jarrera ardatz bardin batekiko programatuta dagoz eta ikasleen ebaluazioa, garapen pertsonalaren eduki bakoitzean egiten da, lorpenak eta hobetzeko beharrizanak deskribatuz. Honen guztiaren ondorioz, dokumentu bat jasotzen da, data konkretu batean, ikasle, familia eta irakaslearen konpromisoak biltzen dauzana. Zentzu honetan, ebaluazioa, hobekuntza eta garapenerako abiapuntu bezala ulertzen dogu.
-6-
“hausnarketa ... ”
KUDEAKETA EREDUA
Bikaintasunaren kudeaketa Lauaxeta Ikastolan onuragarriak izan gura dogu gizarte mailan, ekonomikoki bideragarriak eta arduratsuak ingurumenaren aldetik. Horretarako, Gizarte Erantzukizun Korporatiboagaz dogun konpromisoak ikastetxeko prozesu guztiei eragiten deutse; izan be, ikastetxearen dimentsino osagarriei jagoke: Hezkuntza Eredua eta Kudeaketa Eredua. Bien arteko lotura, ezinbestekotzat jotzen dogu, izan be, gure Hezkuntza Eredua, gure Kudeaketa Ereduari esker da posible: EFQM europear ereduan oinarritutako prozesu bitarteko kudeaketa. Eredu honek, eguneroko ekintza guztiak, era eraginkor batean, prozesuka antolatzera eroaten gaitu. Kudeaketa honen ziurtagiri, lortutako sari eta aintzatespenak doguz, hala nola: zilarrezko “Q“a (2001), Hezkuntza eta Zientzia Ministeritzaren sari bi (2001 eta 2002), urrezko “Q“a (2003), “European Quality Award Finalist“ izatea urte bitan (2004 eta 2006) eta Prize winner prozesuen kudeaketan, baita “European Quality AWARD” (2007) ere.
“hobekuntza ... ”
Zentzu honetan, lortutako sariak erreferentzia izanez, ikasten eta hobetzen jarraitzea da gure asmoa, hezkuntza eta beste arlo batzuetako bestelako erakunde edota enpresa batzuen eskutik.
Berrikuntzaren kudeaketa
Gure berrikuntza lerro nagusiak, ondokoak dira:
1
HIZKUNTZAK
Lauaxeta Ikastolaren ezaugarrietariko bat, gure ikaslegoak behin Batxilergoaren amaieran dauan ele aniztasuna da. Honetarako, legeak beharrezkotzat jotzen dauen eskeintzaz gain, curriculum-a aberasten dogu, hautazko eskeintza bat bitarteko dala. Hezkunza mailaren arabera (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH edo Batxilergoa), ikasleek beharrezko ekintzak eta hautazkoak daukez. Zentzu honetan, ikasle bakoitzak, bere curriculum propioa landu daike ingelesari dagokionez. Gaur egunean, ingelesari emoten deutsogun harreta, ondokoa da: Haur Hezkuntza: Hezkuntza ekintza
Mailak
Orduak
Derrigorrez Hautazkoa
Playing English
4 eta 5 urte
2 ordu/ astean
Hezkuntza ekintza
Mailak
Orduak
Science
3.,4.,5. eta 6.
2 ordu/ astean
x
Speaking
1go,2.,3.,4.,5. eta 6.
ordu 1/ astean
x
Soinketa, ingelesez
1go,2.,3.,4.,5. eta 6.
2 ordu/ astean
x
Ingeles ikasgaia
1go,2.,3.,4.,5. eta 6.
2,30 ordu/ astean
x
Eskolaz kanpokoak, ingelesez
3.,4.,5. eta 6.
3 ordu/ astean
Mailak
Orduak
Ingeles ikasgaia
1go,2.,3. eta 4.
4 ordu/ astean (1go mailan) eta 3 ordu/ astean (2., 3. eta 4.)
x
x
Lehen Mailako Hezkuntza: Derrigorrez Hautazkoa
x
Bigarren Hezkuntza: Hezkuntza ekintza
Derrigorrez Hautazkoa
Soinketa, ingelesez
1go eta 2.
2 ordu/ astean
x
Teknologia, ingelesez
3.
24 ordu/ urtean
x
Eskolaz kanpokoak, ingelesez
1go,2.,3. eta 4.
3 ordu/ astean
-9-
x
Batxilergoa: Hezkuntza ekintza
Mailak
Orduak
Derrigorrez
Ingeles ikasgaia
1go eta 2.
3 ordu/ astean
x
Hautazkoa
Speaking
1go eta 2.
4 ordu/ astean
x
Ingelesez ikasgaia: Leisure and activity
2.
4 ordu/ astean
x
Proiektuak ingelesez
European Youth Parliament
30 ordu/ urtean
x
Eskolaz kanpokoak, ingelesez
1go eta 2.
3 ordu/ astean
x
Aurrekoaz gain, Udako ekintzetan parte hartzen daben ikasleei dagokienez: • Lizarra eta Eginoko udalekuetan (Lehen Mailako Hezkuntzako 3., 4., 5., eta 6.ekoei zuzendua), egunero speaking ordu 2 emoten dabez. • Learning by Doing udalekuan (Lehen Mailako Hezkuntzako 5., 6. eta DBHko 1go eta 2.ekoei zuzendua), goizez 3 ordu ingles edo frantses emoten dabez eta arratsaldeko tailerrak (robotika, kazetaritza, zinea, ikus-entzunezkoak, plastika), ingelesez gauzatzen dira.
“adierazpena ... ”
• Digipen udalekuan (DBHko 4. eta Batxilergoko 1go eta 2.ekoei zuzendua), ikasleek bideojokoak diseinatu eta programatzen dabez, eta ingelesez gauzatzen da.
-10-
2
ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA
Lauaxeta Ikastolan, ikasketa prozesuaren oinarrizko pilareak zientziak eta teknologia doguz. Metodo zientifikoaren erabilera, experimentazioa ikasketa iturri bezala, ... Haur Hezkuntzatik Batxilergora arte garatzen doguzan proiektu askoren oinarrian dagoz.
Informazio gehiago
ROBOTIKA ETA PROGRAMAZIOA Proiektu esanguratsuenetariko bat, robotika eta programaziogaz lotua dago. Proiektu honeetan, teknologiaren ikuspegia maila gorenean dago, ikaslea, ez baita teknologiaren erabiltzaile soilik, baizik eta teknologiaren beraren sortzaile edo aberasle. Ikaslea bera da programazioaren bitartez, teknologiari balioa eransten deutsona.
Proiektu honeek Lehen Mailako Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan gauzatzen doguz, kasu bakoitzean, baliabideak eta helburuak, ikasle bakoitzaren heldutasun mailara egokituz. Lehen Mailako Hezkuntzan, Scratch proiektuak darabilguz. Programazio lenguaia honen bitartez, ikaslearen sormena, talde lana eta arrazonamendua bultzatzen doguz. Bere sormen teknologikoen bitartez, ikaslearen garapen maila hoberena lortzea dogu helburu. DBHn, Lego Mindstrom proiektuak aipatu behar doguz. Hau ere, programazio lenguaia bat dogu baina konplexutasun handiagokoa da eta diseinu eta sormen garatuagoak posible egiten dauz. LEGO Mindstorm proiektua, urtero mundu mailako txapelketa batetan amaitzen da.
Arlo hau garatzeko, ezinbestekoa dogu ikastolako Robotika tailerra. Eremu hau, mota honetako proiektuak garatzeko diseinatu eta sortu zan, talde lana eta teknologia berrien erabilera arduratsua bilatuz.
-11-
“esperimentazioa ... ”
iPAD-A IKASKETAREN ZERBITZURA Lauaxeta Ikastolan martxan daukaguzan proiektu batzuek, elementu bat dauke komunean: iPad-aren erabilera, ikasketa prozesuaren hobekuntza baliabide bezala. Erreminta berri honek, ikasgelaren ohiko paradigma alde batera utziz aldaketa bat suposatzen dau, arbela, pantaila edo arbela digitalari unidirekzionalki begira ari dan ikaslego pasibo baten egoeratik urrunduz. Tableten erabileraren bitartez, ikasgelaren limitazio fisikoa gainditu nahi dogu, ikaslea, beronen barruan zein kanpoan, askeago eta ikasketa prozesuarenganako inplikatuago sentitzea bultzatuz. Aldi berean, teknologia honek, ikasketa eskeintza birtual eta pertsonalizatuagoen aukera luzatzen deusku. Proiektuaren lehenengo fase piloto honetan, hiru doguz teknologia hau erabiliko dabenak, etapa bakoitzeko bat hain zuzen ere: • Haur Hezkuntzako “Estimulazio goiztiarra“ proiektuan iPad-ak eskeintzen dauazan aplikazioak eta aukerak bikainak dira gaztetxoenen estimulazio egokia garatzeko, umeentzako tresna guztiz esanguratsua eta erabilterreza izateaz gain. • Lehen Mailako Hezkuntzako “Science“ proiektuan, iPad-ak Zientzia mundua ingelesez lantzeko eskeintzen dauazan aukerak izugarriak dira, ikaslearentzat guztiz erakargarriak bihurtuz zientziarekin lotutako eduki eta atazak. • DBHko Komunikazio proiektuan, iPad-a tresna garrantzitsua dogu. Azken finean iPad-a pertsonen arteko komunikazioa eta interkomunikazioa errazteko tresna da jatorrian, beraz gure ikasleen komunikatzeko gaitasuna lantzeko tresna bikaina bihurtzen da. Horrez gain, aukeran dagozan eta Euskaraz, Gaztelaniaz, Ingelesez eta Frantsesez komunikatzeko gaitasuna trebatzeko eta Berrikuntza proiektua garatzeko aplikazioak ere baliabide apartak doguz gure gazteen hizkuntza mailak hobetzeko. Proiektu berritzaile honeek eta teknologia berritzaileak tarteko direla, Lauaxeta Ikastolak, ikaslego guztiaren beharrizanak atenditzeko joera azpimarratzen dau. Helburua hirukoitza da: ikasle bat ere atzean gelditu ez daiten lan egitea, ikasle bakoitzak ahal daben hoberena lortzea, eta goi gaitasunetako ikaslegoari era eraginkor batetan erantzutea.
-13-
“gaitasun digitala...
3
DISZIPLINA-ANIZTASUNA
Ikaslearen curriculum-a aberasteko, Lehen Mailako Hezkuntzako 3. maila eta DBH eta Batxilergoko bitarteko ikasle guztiek, proiektu bat edo gehiagotan parte hartzen dabe kurtsoan zehar, euren ikasketa prozesua aberasteko asmoz. Lauaxeta Ikastolan, proiektuetan oinarrritutako metodologiari, disziplinaaniztasuna erantsi deutsogu. Era honetan, ikasketaren esaguratasuna areagotzen da eta ikasketarekiko satisfakzio maila ere areagotu egiten da nabarmenki. Disziplina anitzeko proiektu honeek, kasu batzuetan kurtsoaren une konkretu batetan garatzen dira eta beste batzuetan, kurtsoan zehar aldi baten baino gehiagotan; beti ere, proiektuaren beraren helburuen arabera. Proiektu honeek ardatz nagusi bi daukez: • PBL (Problem based learning) – Arazoen Ebazpenean oinarritutako Ikasketa: ikasketa estrategia honen bitartez, ikaslea gaurkotasuna daukan arazo edo egoera baten aurrean aurkitzen da. Honeri aurre egiteko, ikerketa prozesu bat garatu behar dau eta horretan oinarrituz, irtenbide posibleak planteatu. Era honetan, metodologia honen bitartez, arrazonamendu kritikoa eta sormena lantzen dira eta gizartean gaurkotasuna dauken arazoenganako erantzunkizuna ere bai. • Ikasketa kooperatiboa: Metodologia honen bitartez, ikastea nahi dan edukiez gain, talde-lanerako gaitasunaren garapena bilatzen da. Era honetan, ikaslearengan gizartearenganako erantzunkizuna, elkarbizitza, talde-lana, konpromisoa, ... lantzen dira. Bidean, beharrezkoa da besteekaz harremanean jarduteko gaitasuna, komunikazioa, elkar-bizitza, ... hau da, pertsonaren alde sozialaren garapena.
“gizartea ...
”
Ardatz nagusi honeetaz gain, proiektu bakoitzak beste metodologia batzuk erabiltzen dau, proiektuaren beraren helburuen arabera. Zentzu honetan, proiektu batzuetan hausnarketa-ikasketa eta auto-ezagutza izango litzatekez hirugarren ardatz bat (DBH 4 eta Batxilergo 2. proiektua), zerbitzu ikasketa (Giza-zientzien proiektua) eta IKTn erabilera (Lehen Hezkuntzako eta DBHko proiektuetan). Proiektuen iraupena aldakorra izaten da, 40 ordutatik, 90 ordutara luzatu daitekezalarik.
-11-11-
4
ANIZTASUNAREN KUDEAKETA
Lauaxeta Ikastolak, ikasle bakoitzak bere gaitasunen gehiengoa garatu dagiala lortu nahi dau. Hau da: • Ikasketa zailtasunak agertzen dauzan ikasleei laguntza eskeini, guztiek LOEn deskribatutako helburuak lortu dagiezan. • Ikasle bakoitzaren talentu eta gaitasunak ahal dan gehien bultzatu eta garatzea, konpetentzien jarduera bikaina bultzatzen daben testuinguruak sortuz eta bikaintasunaren eta praktika onen aldeko kultura sustatuz. Helburu honeek lortzeko, arreta berezia eskatu leikeen ikasleak zehazten dira. Identifikazio hau, bide ezberdinetatik jorratzen da: behaketa zuzenaren bitartez, ikasketa emaitzen jarraipena eginez, edota gure ikaslegoaren ezagutza osotzen daben kanpo frogen bitartez. Edozein kasutan eta ikuspegi orokor bat izateko, beti ere irakasle, orientazio taldea, zuzendaritza, familiak eta kanpo adituen ikuspuntua aztertzen dira. Zehazten diran beharrizanei erantzuna emoteko, neurri ezbedinak bideratzen dira, hala nola: • Irakasleak, ikasketa erritmo ezberdinei erantzuna emoteko, gelan bertan garatzen dauzan ekintzak. • Aberasteko barne proiektu orokorrak, ikastolako talde ezberdinek bultzatu eta ikasle guztien parte hartzea eskatzen dabenak: UDIN, Euskara Batzordea, Jardunaldi Kulturalak, ... • Aberasteko banakako barne proiektuak, orientazio taldeak koordinatuak: indartzeko ekintza edo ekintza gehiagarriak.
-12-
“talentua ...
• Aberasteko kanpo proiektuak: ikasle gutientzako beharrezkoak edo boluntarioak izan daitekez (Unesco argazki lehiaketa, Europear Parlamentari Gazteak, LEGO, Jakiunde, El País de los Estudiantes, Euroscola, Eurobask, ...).
03
“ fruituak...
�
ZEINTZUK DIRA GURE EMAITZAK? -Pertsonak -Eskola emaitzak -Kanpo aintzatespena -Beste emaitz batzuk
03
ZEINTZUK DIRA GURE EMAITZAK?
“
Zortera bideratzen gaituen ibilbide guztien artean, ziurrenak pertseberantzia eta lana dira. -M. R. Keybaud-
�
PERTSONAK Ikastolaren eginkizuna garatzeko, ezinbestekoa da irakasleen lanaz gain, honeen, ikaslegoaren eta familien arteko elkarlana. Familia Kooperatiba bat gara, ikasleak garapen ibilbide batetatik eta epe luze batetan (16 urte bitarteko direla), gidatzen dauazan 112 langilez osotua. Bide honetan, familia, ikasle eta Lauaxeta Ikastolako langileok, funtsezko talde bat osotzen dogu, guztion lana eta ekarpenak garrantzitsuak dira, ikaslearen garapen pertsonala nahi bezala lortu daigun. Guztiok gara beraz, lortzen doguzan emaitza eta fruituen zergatia eta ondorioa. Irakaskuntzagaz zuzenean lotutako pertsonei jagokenez, irakaskuntza prozesuak beti izan behar dau protagonista eta helburu ikaslea eta beronengan ikasketa esanguratsu bat lortzea. Hau horrela izanda, beharrezkoa da erabiltzen diran metodologien hobekuntza eta berrikuntza garatzea. Helburu hori dala eta, Lauaxeta Ikastolako irakasle guztiek, dagokien irakaskuntza, tutorizazio, ikasleen jarraipena eta familienganako harremana gauzatzeaz gain, berdinen-arteko formakuntza taldeetan parte hartzen dabe. Autoformazio talde honeetan, irakasleek metodologia berriei buruzko ikerketa lanak gauzatzen dabez, Lauaxeta Ikastolarako tresna propioak garatu eta esperientziak gelaratuz. Era honetan, Ikasketa Komunitate honeek, gure irakaskuntza metodologien etenbako hobekuntza eta gure ikasleengan lortzen doguzan emaitzen hokekuntza bultzatzen dabe. Gaur egungo Ikasketa Taldeak, ondoko gaien inguruan aritzen dira:
UDIN- Disziplina anitzeko Unitateak
Gaurkotasuna daukan gai baten inguruan, ikasleek gauzatzen dabezan proiektu multidisziplinarrak, ikasgai ezberdinetan ikasitakoa aplikatuz.
ABP- Arazoetan Oinarritutako Ikasketa
Ikasleari plantetautako egoera edo arazoak, arazoen ebazpenerako faseak eta teknikak erabiliz, irtenbidea proposatu dagian.
LKT- Ikasketa Kooperatiboa
Ikasleen arteko kooperazioa oinarri dala lortutako ikasketa, materia bakoitzeko edukien ikasketaz gain, talde-lanaren gaitasuna garatzeko baliagarri dana.
MKT- Ebaluazioa, rubrikak eta Ebaluazioa eta etenbako feedback-a, ikasketa autonomoaren iturri legez. feedback-a
-19-
“konpromisoaa... ”
Eglish Team
Ingelesaren irakaskuntzarako estrategia eta metodologia berrien hobekuntza eta garapena.
Elkarbizitza
Norbere garapenerako, elkarbizitza eta inguruneko eremuen kudeaketa egokiaren garrantzia.
Psikomotrizitatea
Estimulazio goiztiarra
iPad projects
Scratch
Lehen Hezkuntzan, Zientzietako eduki batzuk ingelesez gauzatzea, hizkuntza honetako erabilera gaitasuna bultzatzeko asmoz. 4 urteko mailan psikomotrizitate saioen adaptazioa, ikasketa esanguratsua bultzatzeko asmoz. 3 urteko mailan ikasleen gaitasunak eta potzentziala gehiago hedatzea eta garatzea bilatzen dauen proiektua.
iPad-aren erabilera hedatzea, eduki kurrikularren garapena bilatzeko baliabide bezala. Ikaslearengan sormena, talde-lana eta arrazonamendua bultzatzeko asmoz garatzen dan programazio lenguaia.
“talde lana ... �
Science
IKASKETA EMAITZAK
Lauaxeta Ikastolak ikasleen garapena dau helburu eta inor atzean itzi gabe bakoitzarengandik hoberena lortzea posible dala sinesten dogu, gure emaitzek hala erakusten dabe eta. Hau, gure ikasleen gaitasun eta konpetentziak garapena bilatuz eta familia eta irakasleen arteko elkar-lanaz bakarrik da posible. Ondoren, 2.012- 2.013 ikasturteko promozio emaitzak (promozionatzen daben ikaslegoaren %) aurkezten dira. Datuak, iazko ikasturteagaz konparatuz erakusten dira, baita Euskaliteko kalitate kudeaketa garatua dauken erakunde eta EAEko ikastetxeen bataz bestekoagaz konparatuz:
Datuak bistara, zera ondorioztatu daikegu: • Unibertsitatera iristea helburu euken %100 ikaslek lortu dabe. • Lehen Hezkuntzako 6.mailatik, Batxilergoko 2.mailara arteko 645 ikasleren artean, 641ek gainditu dabe kurtsoa. Beraz, 4 ikaslek baino ez dabe kurtsoa errepikatu behar izango. • Batxilergo 2. mailan matrikulatutako ikasle guztien %96,5a selektibitatera aurkeztu eta gainditu dabe, beraz, euren ikasketetan eta gure hezkuntza adin tarteari dagokionez, amaiera arte iristea lortu dabe. • Gure ikasleen artean, selektibitateko nota altuenetarikoak izan dira. Hain zuzen ere, 7 ikaslek lortu dabe 8 baino nota altuagoa, euren artean, ikasle batek, 9,45ko nota lortu dauelarik.
-22-
KANPO AINTZATESPENA
Sariak
6
7. urtez jarraian, “Mejor centro educativo privado del Estado”, El Mundo egunkariak, argitaratzen dauen sailkapenean. “International heritage photographic experience” UNESCOk emondako saria. 2011.ean, 2. DBHko ikasle bat, 2012.ean 3. DBHko bat eta 2013.ean, beste bat garaile suertatu ziran. “European Youth Parliament”, Lauaxeta Ikastolak bigarren urtez parte hartzen dau eta aurten ere europar fasera iritsi ginan.
“Premios de literatura Coca Cola”: Bizkaian garaile.
Bizkaiko Foru Aldundiaren “Egin eta Ekin” programa. Berrikuntza eta kultura ekintzailearen inguruko lehiaketa honetan, sarituak suertatu ziran 2. DBHko ikasleak.
“Elhuyar Olinpiadak”, zientzia eta teknologiaren inguruko lehiaketa: 2. eta 3. postuetan Lauaxeta Ikastolako DBHko talde bi.
“aintzatespena ...
1 2 3 4 5
”
Konferentziak eta hitzaldiak
Sarrera
• “Aprendiendo a innovar” jardunaldia. Innobasque. Lauaxeta Ikastola hizlari “El sistema de evaluación por competencias y las metodologías innovadoras en el aula”: Bideoa ikusteko: https://vimeo.com/79177074
• “Ingredientes para la educación “10”. Ejemplos de aplicación local”-Cadena Ser“Hoy por hoy”- (2013/09/30). Audioa: http://sdmedia.cadenaser.com/cadenaser/podcast/audios/serseremsbil_20130930 csrcsrsoc_8_Aes.mp3
• Atención a las Altas Capacidades. Euskadi Irratia, Faktoria (2013/10/24). Audioa: http://www.eitb.com/eu/audioak/osoa/1701002/adimen-handiko-umeak-mensa-aupatuz-lauaxeta-ikastola/
• “Compartiendo la experiencia del European Youth Parliament”. Eitb. Graffiti (2013/05/10). Audioa: http://www.eitb.tv/es/radio/radio-euskadi/graffiti/945036/1337952/graffiti-10-5/
Bisitak • Ikasturtean zehar, Estatu mailako 21 ikastetxetako zuzendarien bisita jaso dogu, gure proiektua ezagutzeko interesa agertu dabenak.
-24-
“
Medioen jarraipena
Lauaxeta danza por la interculturalidad Deia- 07/11/2012 La Ikastola Lauaxeta acoge un intercambio intercultural con seis países europeos Durangon.com- 09/11/2012. http://www.durangon.com/la-ikastola-lauaxeta-acoge-un-intercambio-interculturalcon-seis-paises-europeos_es_0_15_5247.html El arco iris multicultural visita Lauaxeta Ikastola Hilero- 07/11/2012. http://amorebieta.com/el-arco-iris-multicultural-visita-lauaxeta-ikastola/ Lauaxeta escribe un relato con centros de otros cinco países El Correo- 13/11/2012. http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20121113/duranguesado/lauaxeta-escribe-relatocentros-20121113.html Arantxa Mintegi, ex andereño de la Ikastola Lauaxeta. Un ejemplo de superación que perdura casi quince años después http://m.deia.com/2012/11/22/sociedad/obituarios/un-ejemplo-de-superacion-que-perdura-casi-quince-anosdespues Arrakasta eragileak DBHn-Lauaxeta Ikastola Unitate Didaktiko Multidiziplinarrak lantzen ditugu UDIN lantaldeen bidez. Hala, eskolak eta arloak uztartuta, ikasleek eguneroko egoera bati irtenbidea eman behar diote, arlo ezberdinetan ikasitako guztia aplikatuta”. Anboto 26/01/2013 Arrakasta eragileak DBHn “En Lauaxeta ikastola desarrollamos personas que se fijan objetivos propios y trabajan por ellos, además de participar activamente en la sociedad y contribuir a su mejora. Nuestro modelo educativo responde y sirve a la sociedad y trata de dar respuesta a los cambios que esta experimenta. Para ello, promovemos la cultura de la mejora continua y del trabajo bien hecho”. Hileron 26/01/2013. Arrakasta eragileak DBHn “En Lauaxeta ikastola desarrollamos personas que se fijan objetivos propios y trabajan por ellos, además de participar activamente en la sociedad y contribuir a su mejora. Nuestro modelo educativo responde y sirve a la sociedad y trata de dar respuesta a los cambios que esta experimenta. Para ello, promovemos la cultura de la mejora continua y del trabajo bien hecho”. Durangon 26/01/2013. El “factor P”- Innovación oculta en las personas: Lauaxeta Ikastola y Conexiones improbables. Cadena ser “Hoy por hoy” 26/02/2013 http://www.deia.com/2013/05/10/bizkaia/de-lauaxeta-al-parlamento-europeo
-25-
Lauaxeta Ikastolako ikasleak, European Youth Parliament esperientziaren estatu mailako fasera joango dira “Lauaxeta Ikastolako ikasleak, Euskadi mailan ospatutako ekitaldia gaindituz, Estatu mailako ekitaldira joango dira”. Hilero, 28/02/2013. http://amorebieta.com/lauxeta-ikastola-europan/ Lauaxeta Ikastolako ikasleak Estatu mailako Europar Gazte Parlamentuan izango dira “Lauaxeta Ikastolako ikasleak, Euskadi mailan ospatutako ekitaldia gainditu ondoren, Estatu mailako ekitaldira joango dira”. Durangon 28/02/2013. http://www.durangon.com/lauaxeta-ikastolako-ikasleak-estatu-mailako-europar-gazteparlamentuan-izango-dira_es_0_15_5875.html Alumnos de Lauaxeta tomarán parte en la fase estatal del Parlamento Europeo Alumnos de primero de bachillerato de la ikastola Lauxeta de Amorebieta volverán a participar este año en la fase estatal del Parlamento Europeo de los Jóvenes junto una veintena de centros. El Correo 28/02/2013. http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20130228/duranguesado/alumnos-lauaxeta-tomaranparte-20130228.html Lauaxeta Ikastola, ocupa por séptimo año consecutivo la primera posición en el ranking de los mejores colegios privados publicado por “El Mundo”. El Mundo, 06/03/2013 Alumnos de Lauaxeta Ikastola pasan a la fase estatal del European Youth Parliament Se impusieron en la primera sesión que se realiza en Euskadi del Parlamento Europeo de los Jóvenes Deia, 10/03/2013 Alumnos de Lauaxeta Ikastola representan a Euskadi en el Parlamento Europeo de Jóvenes Hilero Zornotzan- 2013/04/29. http://amorebieta.com/alumnos-de-lauaxeta-ikastola-representan-a-euskadi-enel-parlamento-europeo-de-jovenes/ Lauaxeta Ikastola representa a Euskadi en el Parlamento Europeo de Jóvenes Durangon.com- 2013/04/29. http://www.durangon.com/lauaxeta-ikastola-representa-a-euskadi-en-el-parlamento-europeo-de-jovenes_es_0_15_6203.html Alumnos de Lauaxeta acceden a la fase europea del Parlamento de Jóvenes El Correo- 2013/05/9. http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20130508/duranguesado/alumnos-lauaxeta-accedenfase-20130508.html De Lauaxeta al Parlamento Europeo Alumnos de la ikastola vizcaina logran ser “jóvenes parlamentarios europeos”. http://www.deia.com/2013/05/10/ bizkaia/de-lauaxeta-al-parlamento-europeo
-26-
“oihartzuna ...
Laura Ibáñez, de Lauaxeta, mejor relato
La alumna de Lauaxeta Laura Ibáñez ha sido premiada en el 53 Concurso Coca-Cola Jóvenes Talentos. La joven ha ganado el premio de relato corto de Bizkaia con la positividad como tema. Los participantes han recibido dos estímulos para elaborar sus relatos: la ‘Positividad Raudales’ y el ‘Positivo Montones’, nombre y apellido del personaje que debía convertirse en protagonista. El Correo- 2013/ 05/ 06. http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20130605/duranguesado/laura-ibanez-lauaxetamejor-20130605.html Los alumnos Gabriel Blanco Arrue y Laura Ibáñez de los Centros Artaza y Lauaxeta Ikastola ganan el 53ª Concurso de Jóvenes Talentos-Relato Corto http://www.bilbao24horas.com/index.php/bizkaia/5784-los-alumnos-gabriel-blanco-arrue-y-laura-ibanez-de-loscentros-artaza-y-lauaxeta-ikastola-ganan-el-53-concurso-de-jovenes-talentos-relato-corto Jornada de Innobasque dedicada a las buenas prácticas en la enseñanza El País Bilbao, 2013/09/24. http://ccaa.elpais.com/ccaa/2013/09/24/paisvasco/1380036449_573256.html El iPad, herramienta para el aprendizaje El País. Edición digital y edición impresa. 29/09/2013. http://ccaa.elpais.com/ccaa/2013/09/28/paisvasco/1380393777_903726.html Lauaxeta Ikastolan IPAD erabiltzen hasi dira Escrito por Hilero Zornotzan en Irakaskuntza • 2013/10/09. http://amorebieta.com/lauaxeta-ikastolan-ipad-erabiltzen-hasi-dira/ Lauaxeta Ikastola apuesta por el iPad Esta herramienta se integra en los programas del centro para la mejora del aprendizaje. Deia. 2013/10/10
-27-
”
” BESTE EMAITZ BATZUK Ikasturteko beste emaitz batzuen artean, aipamen bat merezi dabe ondokoek: • Bigarren eskuko liburuen azokaren bitartez, “La otra mirada” (http://www.laotramirada.info) ONG-ari lagundu ahal izan geuntsan, eta beronen bitartez, beharrizanetan dagozan Mongoliako umeei, elkartasuna eta irakurtzeko zaletasuna aldi berean bultzatuz. • Bigarren eskuko jostailuen azokaren bitartez, Filipinaseko Panaghiusa (https://es-es.facebook.com/ pages/Lihuk-Panaghiusa-Inc) ONG-ari luzatu geuntsan laguntza. • Janari bilketaren ondorioz, Banco de Alimentos (http://www.bancali-biz.org/) ekimenean lagundu genduan. • “Busti zaitez” proiektuaren bitartez, esklerosi anizkoitzaren gaixotasunera hurbildu ginan. • Bolondresaren bitartez, eta ikasleen erabateko garapena bilatuz, ekintza ezberdinak gauzatu ahal izan doguz. Besteak beste: jantoki soziala, eskola laguntza, pertsona nagusiei laguntza, bidezko merkataritza, ... erakunde ezberdinen eskutik: Cáritas (Ekorropa, eskola laguntza–Ametsak-, Bilboko Carmelitas jantokia, Igurco, Kidenda…). • Udako ekintzak: udako tartean, ekintza ezberdinak gauzatu doguz: Egino eta Lizarrako udalekuak (abenturak eta ingelesa DBH 1 eta 2.ko ikasleentzat), Learning by Doing (hizkuntzak eta robotika, kazetaritza, zinea, plastika, ikus-entzunezkoak... , DBH 1 eta 2.ko ikasleentzat) eta Digipen (bideojokoen programazio eta diseinua, DBH eta Batxilergo ikasleei zuzendua). • Lauaxeta sare sozialetan: Facebook-en daukagun orriak 300 lagunetik gora daukaz eta Ikasle Ohien orriak 1.000tik gora. Twitter-en, 100dik gora jarrraitzaile daukaguz. Facebook-eko orrien bitartez, baita blog eta twitter-en bidez, famili eta ikasle ohien-tzako interesgarri deritzoguzan eduki eta berriak argitaratzen doguz. Teknologia berriak, komunikazioaren zerbitzura. Ezagutzen ez badozuz, animatu eta sartu:
Sarrera
Sarrera
https://www.facebook.com/lauaxeta.ikastola
http://lauaxeta-ikastola.blogspot.com.es/
-28-
https://twitter.com/lauaxetaikastol
https://vimeo.com/lauaxetaikastola