Page 1

Lauberri 2015ko iraila– septiembre 2015

Ongi etorriak ikasturte barrira!

(1. orr.)

Erronka eta teknologia barriak

(2.orr.)

Elkarrizketa sakoneanEnglish Team

(3. orr.)

Lau hitzetan, agenda eta gehiago!

(4. orr.)

¡Bienvenidos-as al nuevo curso! Un saludo especial para las familias y alumnos-as que vienen por primera vez a Lauaxeta Ikastola y para los padres/madres de nuestros niños y niñas más pequeños. Ahora, que comenzamos el curso y hasta el último día del mismo, hemos de hacer equipo familiaikastola, para ayudar a todo nuestro alumnado a creer en sí mismos y en la importancia del esfuerzo para conseguir los objetivos, hacer frente a las dificultades que se les presenten y construir con ello, un futuro mejor para sí mismos y para la sociedad.

Ongi etorriak ikasturte barrira! Alde batetik ikaskide barriak ikusteko ilusioaz eta bestetik oporretako jarduna atzean itzi beharraren penaz hasten dogun ikasturte barri honetara, ongi etorriak! Edozein aldaketak eragiten dituan ezbaiak planteatuz Lauaxetara lehenengoz datozen familiei agur berezi bat eskeini nahi deutseet. Izan zaitezee ongi etorriak eta ez izan dudarik zuen seme-alabeen tutoreei edozein zalantza argitzeko laguntza eskatzeko orduan. Ziur nago ibilbide luzeagodun esperientzia daben familiak gogotsu jardungo dabela zuon integrazioa errezten. Umerik txikienen ama eta aitei zuzendu nahi neuke bereziki. Ikastetxeko erritmoetara lehen aldiz urtetxo bigaz edo bi horreek bete barik atxikitzen diran umetxoak. Gurasook umeak eurak baino urduriago zagozeela esango baneu ez neukela hutsik egingo uste dot. Gure esperientziak dino ahal dozuenik eta lasaien jokatu behar dozuela momentu honetan. Guzurra dirudi baina eskolaratze hau euren garapen pertsonalean beste pauso bat baino ez da, lehentxoago oinez egiten ikastea edo solidoak jaten ikasi ebenean moduan gaindituko dabena. Erronka honeek eta beste batzuk ere, zuon seme-alaben garapen pertsonalaren prozesuan lagunduko deutsuegun Lauaxeta Ikastolako pertsona guztiekin partekatuko doguz. 2015-2016 ikasturtea hasi eta beronen amaiera arte, familiaikastola ekipoa osotu behar dogu, gure ikasle guztiek euren gaitasunei eta eguneroko lan eta ahaleginaren eraginari balioa emon dagien eta honetan oinarrituz, ikasturteko helburuak lortu dagiezan, bidean sortu daitekezan zailtasunei aurre eginez eta eurentzako eta gizartearentzako etorkizun hobeago bat eraikiz. Ongi etorriak! Animo aurten ere, danon artean lortuko doguz eta helburuak.

Newsletter hau jaso nahi ez badozu, ikastola@lauaxeta.net idatzi egizu mesedez


Los diversos proyectos y metodologías que desarrollaremos a lo largo de este curso en cada una de las etapas educativas, pretenden ahondar en nuestro esfuerzo por un proyecto pedagógico avanzado que impulse el desarrollo de nuestros alumnos/as: 1x1 iPad, Proyectos interdisciplinares, Estimulación Temprana, Robótica, Science, Portafolio digital, aprendizaje cooperativo, proyectos europeos, ….

Erronka eta teknologia barriak 2015-2016 ikasturtea, Berrikuntza proiektuen sendotze urtea dala esan daikegu. Lauaxeta Ikastolak, etapa guztietan berrikuntza didaktikoak egiten jarraituko dau, guztion parte hartzea bultzatuz eta martxan dagozan berrikuntza ardatzak hobetzen jarraituz. Ideia argia da, ikasleak bikain prestatzen jarraitzea, eta horretarako, berrikuntzaren aldeko apostu garbia egitea. Era honetan, martxan izango doguz aurten: • 1x1 iPad proiektua: LH4, H5, DBH1 eta DBH2-ko ikasleek iPad-a izango dabe euren lanerako tresna eta Lauaxeta Ikastolako Moodle plataforma eta iTunes U plataforma, app ezberdinekaz batera izango dira ikasgai ezberdinak lantzeko bideak.

• UDIN edo Unitate Interdiziplinarrak: LMHtik, Batxilergorarte. Gela ezberdinak eta ikasgai ezberdinak bilduz, ikasleei planteatzen jakezan Unitate Interdisziplinarrak, arazoen ebazpena eta ikasketa kooperatiboa tarteko dirala. • Scratch eta Robotika: LMH eta DBHn. Helburua: programazioa eta teknologia sorrera.

• Haur Hezkuntza ziklo osoan “Estimulazio Goiztiarra”. Helburua: txikitxoen gaitasunak eta potentziala gehiago hedatzea eta garatzea.  Lehen mailako Hezkuntzan, Science proiektua, 3. mailatik 6.-era, ikasleen ingeleserako komunikazio gaitasuna eta ezagutza zientifikoa garatzen laguntzeko.  Batxiler 1.go mailan Lauaxeta Telebista proiektua gauzatuko da. Helburua ikasleen komunikaziorako gaitasuna, gaitasun digitala eta sormena garatzea da.  Batxiler 2. mailan “Lortuko dot“ proiektua izango da martxan, ikasleak Batxilergotik gero izango dabezan erronkei konfidantza gehiagorekin aurre egiteko prestatzeko asmoz.  DBH eta Batxilergoan. Ingelesez komunikatzeko gaitasuna trebatzeko, Ingelesa ikasgaiaren planteamentu berriztua garatuko da. Horrez gain, DBH 3. mailan, Teknologia ikasgaia ingelesez emateko proiektua gauzatuko da.  Gizarte-zientzietako proiektua: Gizarte modalitateko batxilergoaren berrikuntza ezarpena. Eta berrikuntza guzti honeek, proiektu pedagogiko aurretatu bat dabe beti helburu. Besteak beste, aurtengo ikasturtean: •DBH eta Batxiler bitarteko ikasle bakoitzak, bere portafolio digital propioa izango dau, bere esperientzi eta garapen prozesuaren isladapen izateko asmoz. •Orokorrean proiektuka lan egitea, taldeka aritzea eta ikasleei ebatzi behar dabezan arazo eta erronkak planteatzea, ikasgai guztietako helburu bat da, esperientziaren bidez ikasitakoa, askoz ere gehiago barneratzen bait da. •Dimentsio europearra daben hainbat proiektu gauzatuko dira: elkartrukatzeak, bisitak, lankidetzak, … •Aurreko guztien bitartez, ikasleen konpetentzien garapena bilatzen dogun heinean, ebaluazio sistema ere konpetentzietan orinarritzen da eta ikasleen garapen pertsonalari jarraipena egiteko tresna apartekoa dogu. 02

Todos los profesores de Lauaxeta Ikastola forman parte de Comunidades de Aprendizaje cuya labor consiste en investigar y desarrollar herramientas para la aplicación en el aula de los proyectos y metodologías que se consideran más punteros, Cada Comunidad de Aprendizaje, fomenta así la aplicación de estas metodologías por todos los profesionales de la ikastola.

Lauberri


Tenemos un enfoque funcional y comunicativo respecto a la enseñanza del inglés. En esa línea, son múltiples las asignaturas que más allá de la de inglés se imparten en este idioma en la ikastola, favoreciendo así la comunicación de los/las alumnos/as en inglés. Más allá de las acciones que se acometen en el ámbito educativo, consideramos que como sociedad y familias, podemos contribuir en la misma línea, aprovechando los diversos contenidos (tv, internet…) que hoy en día tenemos a nuestro alcance. Noiz sortu zan talde hau?

Elkarrizketa sakonean- English Team

Nortzuk osotzen dozue talde hau? Lauaxeta Ikastolan ingeles ikasgaia irakasten dogun irakasleek eta beste ikasgai batzuk ingelesez irakasten dabezan irakasleek osotzen dogu. Guztira 15 pertsona gara. Gure artean eskoziar bat ere badaukagu eta ingelerari dagokionez, ikasleen Haur Hezkuntzatik, Batxilergorarteko etapara luzatzen da gure lana.

Gure taldea 2013.urtean sortu zan, Lauaxeta Ikastolako 2012-2016 Plan Estrategikoari lotuta eta bertan zehaztutako ingeleraren hedapenaren helburari erantzuteko, hain zuzen ere. Zein dazuen zeregina?

Ingeleraren ikaste-irakastearen berrikuntza eragitea dogu helburu, beronen bitartez, ikasleen ingelera maila hobetzeko. Honetarako, gauza konkretuetan dihardugu: •Irakasleak, kanpoko erakunde bategaz (Mondragon Lingua) lanean ari gara orain dala 3 urtetik hona, praktika eta metodologiak gaurkotzen. •IKTak txertatu doguz gure eskeintza didaktikoan, ikasleen motibazioa aregaotuz. •Esperientzia internazionalen bidea zabaldu dogu, elkartrukatze programen bitartez, ikasleen motibazioa piztuz eta hizkuntzaren erabilgarritasunaz jabetu araziz. •Ikasleen ingeles maila hobetuz dihardugu eta horren erakusgarri da Cambridge-ko agiri ofiziala lortu daben ikasle kopurua. Zer azpimarratuko zeunkee zuen taldearen fruitu nagusi bezala? Hasteko, irakasleongan, gure lanarekiko hausnarketa sakon bat egitea suposatu dau. Ikasleei dagokioenez, ingeleraren irakaskuntzaren ikuspuntu erabat gramatizista batetatik aldenduz, ikuspuntu komunikatibo eta funtzional batetarantz bideratzea suposatu dau. Hau da, helburua ikasleak ingeleraz komunikatzen jakitea da eta hau, ingelera ikasgaiaz gain, egunerokoan hizkuntza hau erabiltzeaz lortzen dogu. Ildo horreratik, hainbat ikasgai lantzen dira ingeleraz: Science (LH), Physical Education (DBH), Technology (DBH), Religion (DBH), Speaking, … Ingelera komunikatzeko hizkuntza bihurtu da, ikasleek lotsa alde batera itzi dabe eta ingelesa ikasteaz gain, ingelesaren bitartez beste eduki batzuk ere ikasten dabez, euren gaitasun komunikatiboa jorratuz eta euren ingelera, arlo desberdinetako terminologia teknikoagaz aberastuz (zientziak, teknologia, …). Esperientzia internazionalak ere, erabat positiboak izan dira eta ikasleak oso motibatuta ikusten doguz. Nondik nora uste dozue joan beharko litzatekeela ingeleraren ikasketa/irakasketa etorkizunera begira? Aipatutako lerroan, norberen ingeles maila erakusten daben agiri ofizialak lortzeaz gain, ingelesez komunikatzea izan behar dogu helburu. Hau, aipatutako hezkuntza lerroetan ekiteaz gain, gizartearen esku ere badago. Belgikara bidaia egin genduanean adibidez, bertako ikasleen ingeles mailaz harritu ginan, DBH 2.erarte, hau da, 11 urtetararte ikastolan ingelerarik emoten ez dabela kontutan izanda. Gauza da, han, gizarte mailan, ingeleraren erabilera normalizatua dagoela, telebista adibidez ingeleraz ikusten dabelako eta horrek ikastolan ingelera landu behar dabenerako, beste abiapuntu bat suposatzen dauelako. Gauza bera egin daikegu hemen, ikastolako mugetatik kanpo, familietatik hasita, seme-alabei telebista, internet eta eduki desberdinak eskeini deikeoguz ingeleraz. Ikasteko aukerak edonon daukaguz, eta ikasteko baliabideak gure esku. Erabili daiguzan eta guztion artean, etekin hobea lortuko dogu.

Lauberri

03


Lauhitzetan Proyecto 1x1 iPad proiektua Informazio gehiago/ Más información: http://ipad-educacion.com/ Urruzuno lehiaketa literarioa Araitz Peña, Lauaxeta Ikastolako ikasle izandaakoa, Urruzuno saria jasotzen izan zan, “Urak eta haizeak dakartzan gutunak” lanagaitik. Lauaxeta Ikastola sare sozialetan Lauaxeta Ikastolak sare sozialetan dauen presentzia ezagutzen dozu? Blog-a, facebook eta twitter-ez gain, pinterest-en ere aurkitu gaitzakezu. Gure web gunean sartzea besterik ez daukazu eta bertatik, zure interesekoa dan iturria klikatzea, albisteen barri izateko.

Agenda Septiembre/ Octubre 2015

18:00 E.Primaria 5º-6º, Bach.

18:00 E.Primaria 3º-4º, ESO 1º-2º

18:00 E.Infantil 3,4,5 años

18:00 E.Infantil 2 años

18:00 E.Primaria 1º-2º, ESO 3º-4º

Gehiago jakin nahi? Informazio/irakurketa interesgarriak nahi? Sartu gure web orrian http://www.lauaxeta.net, eta klikatu gustokoen dozun iturria! Facebook, twitter, blog-a, pinterest. Guztiak zure eskura!

LAUAXETA IKASTOLA http://www.lauaxeta.net

Profile for Lauaxeta Ikastola Lauaxeta Ikastola

Lauberri 2015ko iraila  

Lauaxeta Ikastolako berririk esanguratsuenak biltzen dauzan hiruhilabeteroko aldizkaria/ Newsletter trimestral que recoge las principales no...

Lauberri 2015ko iraila  

Lauaxeta Ikastolako berririk esanguratsuenak biltzen dauzan hiruhilabeteroko aldizkaria/ Newsletter trimestral que recoge las principales no...

Advertisement