LAUAXETA IKASTOLA- Memoria 2014 2015 euskara (web)

Page 1

MEMORIA

2014ko iraila - 2015ko uztaila



AURKIBIDEA

0 00- AURKEZPENA

8 02- HEZKUNTZA DATUAK

4 01- FITXA TEKNIKOA

28 03- KUDEAKETA DATUAK


“konpromisoa

Artezkaritza Kontseilukideak: ezkerretik eskumara eta goitik behera: Asier Alea, Juan Mª Totorika, Juan L. Derteano, Juan R. Aurrekoetxea, Iñaki Isasi, Unai Atristain, Josu Arteta, Nerea Lupardo, Carlos Alzaga, Iratxe Olabarri eta Koldo Meso.

Zuzendaritza taldea, ezkerretik eskumara: Edurne Zamalloa, Jon Agirre, Iñaki Malaxetxebarria, Maritere Ojanguren, Josu Astondoa Xabier Arpide eta Aitor Pagaldai


00 AURKEZPENA Garapenerako ezagutza Pasadan uztailean, munduko liderrak, Oslon Garapenerako Hezkuntzaren inguruan ospatutako Bilera Nagusian bildu ziran. Munduko ekonomia, geroz eta gehiago ezagutzan oinarrituta dagoen garai honetan, herrialdeen etorkizuna, herrialde bakoitzaren hezkuntzaren eta herritarren gaitasunean dago oinarrituta, zalantzarik gabe. Zentzu honetan, hezkuntza sistema baliagarriak bideratzeko gai ez diran herrialdeak, hazkunde geldoagoa izango dabe baita herritarren arteko desberdintasun gehiago eta komertzio internazionalerako aukera gitxiago ere. Baliteke hezkuntza, hazkunde geldoarentzako epe laburreko irtenbidea ez izatea, baina zein herrialdek lortu daike garapen ekonomiko iraunkor bat hezkuntza garapena bitarteko ez bada? Hezkuntza arloko garapenek, haur elikadura eta bizi iraupena, ama osasuna eta soldaten igoeragaz lotura zuzena daukee. Eric Hanushek, ikasketak giza kapital emankor batetan daukan eragina azpimarratzen dau eta herrialde baten garapena, eskola urteak baino, hezkuntzaren kalitatearen menpe dagoala baieztatzen dau: irakasleek eragin nabarmen bat daukee ezagutza sortzeari dagokionez. Kalitate altuago batek, bizitzarako diru sarrera altuagoak dakarz eta kalitatea faktore desberdinen eraginez etorri daiteke: famili testuingurua, osasuna eta eskolarizatzea. Eskola kalitatea hobetzearen aldeko apostua egiten daben herrialdeetan, hezkuntzan eginiko inbertsioek abantaila sozial eta ekonomiko ugari dakarre. Zentzu honetan, lehen eta bigarren hezkuntza kalitatezko bat eskaintzea dogu helburu. Ikastolaren funtzionamendua hobetzearen aldeko inbertsioak egin behar doguz eta darabilguzan programa eta tresnak modernizatzearen aldeko apostua egin behar dogu. Guztiaren hellburua, ikasleria zintzo, koherente, ausart eta desberdina garatuko daben hezkuntza metodoak izatea da.

Eskerrik asko zuen konfidantzagatik,

Agur bero bat,

Unai Atristain Aranguren


“garapen pertsonal a �


Lauaxeta Ikastola: Berrikuntza eta ikasketa komunitatea Lauaxeta Ikastola Hezkuntza Proiektu diferentzial bat da, Euskadi, Espainia eta Europako gizartearen eta hezkuntza profesionalen aintzatespena daukana. Baina batez ere, familia, langilego eta ikasleriak, bizitzan sortzen diran arazoen aurrean konpromiso altua eta jarrera baikorra erakusten daben komunitate bat da. Gure promozio emaitza bikainak, gure ikaslego guztiak bere ikasketa ahalmenaren gorengoa lortzeko eginiko lan bikainaren isladapena dira. Aldi berean, norberagandik desberdinak diranekaz elkarbizitzeko, emozioak kudeatzeko eta sormena bitarteko dala adierazteko gaitasunak eskatzen dauzan ingurune honetan, umeen hezkuntza berritzaile bat beharrezkoa dogu. Hori dala eta hain zuzen ere, teknologia barriak gelaratzen ari gara, bai eta momentuko arazo sozial, tekniko edo ingurugiroko arazoen inguruko hausnarketak, hitza bitarteko dala arazoak ebazteko metodoak, zeharkako konpetentziak, sormena, etabar. Guztia, gure ikasleria bere etorkizun hoberena eraikitzeko prestatuko daben gaitasunez jabetzeko. Hezkuntza kalitate eta zuzentasunagaz hartu dogun konpromiso honek, badakigu batzuetan, bere zailtasunak dakarzala bai familia baita langilegoaren-tzat ere. Baina helburua erreza izan ez arren, erronka zirraragarria da. Zuzendari bezala, Lauaxeta Ikastolako Komunitate osoa zoriondu nahi dot, gure ikasleria, familia eta langilegoa, garatzen ari zarien lan bikainagatik.

Agur bero bat,

MÂŞ Teresa Ojanguren Villalabeitia


“

naturagaz kontaktu zuzena . . .

01

�


fitxa teknikoa


01 fiTXa tEKniKoa

Pertsona garatuz gizartea eraikitzen Personal development to build a society Desarrollo personal para construir sociedad

MISIOA

Lauaxeta Ikastola familien kooperatiba da, irabazteko asmo bakoa, Administrazioak herri onurakotzat hartua, konfesionala, euskalduna eta eleanitza, gizartearekin konpromisoa daukana eta ikastetxeko pertsona guztientzat irekia. Lauaxeta Ikastolaren helburu nagusia ikasleei pertsona legez garatzeko laguntasuna ematea da, nork bere burua errealizatuta senti dagian eta gero eta ingurune konplexuagoan gizarteratu daitezan; era honetan, gizartea hobetzen lagunduz.

BISIOA

Lauaxeta Ikastolan hezkuntza-proiektu berritzaile bat garatzen dogu, gizartean erreferentea izango dana. Horretarako, gaitasun handiko pertsona taldea daukagu, baliabide eta zerbitzu osagarri bikainak eskeintzen dauazana. Azken honen adierazgarri dira, lortutako emaitzak eta gizarteagaz agertu dogun konpromisoa.

BALOREAK Pertsona ikastetxeko ahalmenik preziatuentzat hartzea, ekimena, sormena eta berrikuntzaren iturri eta sorleku dalako Etenik gabeko hobekuntza Talde lana Baterako erantzukizuna Etenik gabeko trebakuntza Errespetu eta konfiantza giroa Ekintza eta dokumentu programatikoen arteko koherentzia

-5-


� 98 irakasle

“ etenbako hobekuntza

1362 ikasle

14 langile ez dozente

6200m2, kirol instalazio estalietan 20350m2, kanpoko kirol instalazioetan -6-


02

“esperientzia


HEZKUNTZA DATUAK


02 HEZKUNTZA DATUAK

Think ShARE: estimulazio goiztiarra, adimen aniztasuna eta pentsatzeko trebetasuna Lauaxeta Ikastolako Think S(h)are proiektuaren izena ondoko hitzetatik dator: pentsamendua (“think” ingelesez), ideia eta ezagutzen sarea (“sare” euskeraz) eta elkartrukatzea (“share” ingelesez). Hiru osogai honeek egiten dabe Think S(h)are: pentsamendu eta ideien sare bat sortu eta azaleratzearen eta elkartrukatzearen ondorioz, pentsamendu eta ideiak garatu. Pentsamendua proiektu honen ildo nagusia dogu eta pentsamenduaren beraren garapen erabatekoa dau helburu. Prozesu eta maila desberdinek osotzen daben ierarkia jarraituz, gure umeengan gaitasun, adimen eta konpetentzia desbeerdinen garapenean sakontzen dogu. Prozesu honek, metakognizioa (norbere pentsamenduarengan pentsatzeko gaitasuna) eta pentsamendu eraginkorrean dauka helmuga. Helburu honeek lortzeko, ezinbestekoak doguz galdera bi: -Zer landu behar dogu? Adimenagaz lotutako gaitasun eta konpetentzia guztien garapena. -Zelan egin? Zein da metodorik hoberena gaitasunak era oso eta esanguratsuan barneratzeko? Erantzuna Linked Spaces da. Linked Spaces-ek (“elkarri lotutako arloak”), Haur Hezkuntzako ikasleak, testuinguru eta formato desberdinetan, bere ezagutza guztiak aplikatzea dau helburu, esperimentazioa eta pentsamendu autonomoa bideratuz. Ondoko mailetan zehar garatzen da: -Ikasketa gidatua: ariketa desberdinak egiteko prozedurei buruzko ezagutza teknikoak jasotzen dira, irakaslearen laguntzaz. Adibidea: operazio matematikoak azaltzen dira, esaterako, batuketa. -Jolas didaktikoa: prozedura berak lantzen dira, baina kasu honetako jolas didaktikoen bitartez eta ikaslea bera izanik jarraitu beharreko prozedura egokiena zehaztu beharko dauana, irakaslearen gidaritza gabe. Adibidea: sekuentzia edo serie numerikoaren barneratzea lantzen da, baita zenbaki eta kantitatearen arteko erlazioa, “Atelier” edo “Banda Numérica” bezalako jolasen bitartez. -Ikasketa autonomoa: ezagutza prozedura bardinak lantzen dira, baina oraingo honetan, landu nahi danerako bereziki aukeratutako iPad aplikazioen bitartez. Adibidea: iPad aplikazio batzuen bitartez operazio matematikoak lantzen dira. -Jolas librea: ikasketa gidatuan ikusitako ezagutza eta prozedurak jolas libre eta sinbolikoan agertzen diranean, umeak ikasketak barneratu dabezala esan daikegu. Era honetan, hasiera baten ezagutza tekniko hutsa zana, konpetentzia praktikoa bilakatu da. Adibidea: behin sekuentzia eta serie numerikoak ikusita eta kantitatea-zenbakia erlazioa ulertuta, diruari erabilera emoten hasiko dira, produktuei balioa ezarriz eta jolasean erosketak egiteko erabiliz. .


L Digitala: ikasketa pertsonalizaturako esparrua Gure ikasleen garapen pertsonalak, ezinbestekoa dau euren gaitasun digitalaren garapena bideratzea. IKTek funtzio garrantzitsu bat dauke arlo ezberdinetako edukien garapenean eta hori dala eta ikasgai bakoitzeko programazioaren parte dira. Gure ikaslegoa, informatikaren erabilera etikoan murgiltzen dogu: identitate digitala, plagioa, delitu informatikoak, ‌ Arlo honetan, 2014-2015 ikasturtean, besteak beste ondoko ekintzak gauzatu doguz:

Estimulazio Goiztiarra Haur Hezkuntzan: ikasketa esanguratsu eta pertsonalizatua helburu izanik, app-en erabilera

Science proiektua, Lehen Hezkuntzan: Natur Zientziak ikasgaia ingelesez, erakargarriak diran eduki eta app-en bidez

1x1 iPad proiektua, Lehen Hezkuntza 4. eta DBH 1. mailetan: iPad-a lanabes nagusi bezala, iTunes U, Moodle eta beestelakoetan dagozan edukiak landuz

Hezkuntzan iPadak eta Lauaxeta Ikastolako iPad 1x1 proiektuaren inguIKTen integrazioari buruIKT taldea: ruan, ikastolatik sortutako zko hausnarketak: gure diziplina anitzeko pertsowebgunea: Youtube kanalean eskura- nak biltzen dauzan taldea, www.ipad-educaciĂłn.com garri: ikastolan IKTen integrazioa http://bit.ly/1La1UHl definitu eta koordinatzeko zeregina daukana

-10-

iPadaren inguruko formazio saioak: langile eta familiei zuzendutako formazio/ informazio saioak eta beste ikastetxe batzuei zuzendutako formazio saioak (100 pertsona inguru)

Gailu digitalen erabilera etikoa: ikasle, irakasle eta familiek parte hartzen daben ciberbullyingaren aurkako programa


Sormena Etorkizunerako hezkuntzak, ezagutzetatik harago joatea eskatzen dau, aldaketaren abiadura kontutan izanik, ezin baitogu ziurtatu zeintzuk izango diran etorkizuneko ezagutzarik garrantzitsuenak, ezta lanbide posible batzuk ere. Horrez gain, eguneroko arazo eta erronkei aurre egiteko, ezinbestekoa da ideia barriak eta sormena izatea. Hori dala eta, Lauaxeta Ikastolan, norberak berez dauan sormenaz gain, ekinez garatu daitekeen gaitasun bat dala uste dogu. Horrexegatik gure egunerokoan isladatzen dogu, sukaldaritza, antzerkia, eraikuntzak, etabar landuz.


Sormenaren inguruan, pasadan ikasturte honeri dagokionez, ondokoak nabarmendu daikeguz:

UNESCOko XIX Nazioarteko argazki lehiaketa: Nora Postigo, 2. DBHko ikaslea, Estrasburgora joan zan, “Oraintxe noa” izeneko bere lanagatik, saria jasotzeko.

DBHn tailer esperimentalak: ikasleen interesak, zaletasunak eta beharrizanak eta euren ikasketa edo garapena bateratzen ebezan tailerrak. Bideoa ikusteko: https://goo.gl/6vRMUq

“Sormena” Lehen Hezkuntzan: astean behineko ikasgaia, sormenari lotutako edukiak lantzen dauazana: marrazketa, scratch, bideoa, aldizkari eta liburu digitalak, ... Bideoa ikusteko: https://goo.gl/43cXd3


Zientzia eta teknologia

Zientziak eta teknologia Lauaxeta Ikastolako hezkuntzaren beste ardatz bi doguz. Metodo zientifikoan oinarritutako lana eta esperientzia, ikasketa iturri bezala, ... ikasleek garatzen dabezan hainbat proiekturen oinarrian dagoz. Horrela izanda, 2014-2015 ikasturtean, besteak beste, ondokoak garatu doguz:

Elhuyar Zientzia azoka: First Lego League: aipamen bereziak lan osoenari (“Tabakoak diseinu eta sormena garatzea birikiengan dauan eragina”), baliagarrieposible egiten dauan nari (“Zelan moldatu aldaketa klimatikora”) programazio lengoaia. eta originalenari (“Zelan lortu plasma Robot programazioan lehenengo material xumeekin”). Zorionak Nora Possaria jaso eben gure ikasleek. tigo, Ane Urgoiti, Izaro Petralanda, Amaia Zorionak Unai Freire, Unai Perez, Etxebarria, Ane Vazquez, Leire Txopitea, Jon Legorburu, Mario Catón, Julen Jone Ibañez, Carlota Reñon, Joseba Mar- Pereira, Ander Agirrezabal, Ekaitz tinez, Asier Insausti eta Asier Gomezeri Ruiz eta Aitor Benegaseri

Scracth eguna: MITek garatutako programazio lengoaia, ikasleengan sormena, talde lana eta arrazonamendu sistematikoa garatzen dauzana


Literatura Norbere ideiak adierazteko gaitasuna eta sormena gure ikasleen etorkizunerako gaitasun baliagarriak direla argi dago. Beste batzuen artean, honeek dira gure ikasleek erakutsi dabezanak ikasturte honetako esperientzietan:

Coca Cola literatur lehiaketa: Ane Miren Lujuak, Bizkaia mailan 3. saria lortu eban

Urruzuno literatur lehiaketa: Araitz PeĂąa, saridun eta Urruzunotarrak akreditatua, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako esperientzia honetan

-14-

Ttiklik elkargunearen “Gurasoei gutuna� lehiaketa: Mikel Dale, gazteen modalitatean garaile


Udin: diziplina anitzeko ikasketa proiektuak Lauaxeta Ikastolan, UDIN deritzen lantaldeen bidez, disziplina anitzeko proiektuak lantzen doguz. Gela eta ikasgai desberdinak nahastuz, ikasleek, gaurkotasuna dauan gai bateri buruzko irtenbideak proposatu behar dabez, arlo desberdinetan ikasitakoa aplikatuz. Enpatia, sormena, adierazteko gaitasuna, autonomia, ikasten ikasteko gaitasuna, talde lana, erantzukizun soziala, ekimena, ... garatzen dira proiektu honeen bitartez. Testuinguru honetan eta 2014-2015 ikasturteari dagokionez, ondoko UDINak aipatu daikeguz: “Kultur aniztasuna” (DBH 1), “Energia aurrezpena” (DBH 2), “Smart Communities” (DBH 3) eta “Orientazioa” (DBH 4), kurtso horretatik aurrera egin behar daben ikasketa aukeraketan laguntzeko ideiaz. Era berean, 1go Batxilergoan, “Erronken azoka” gauzatu zan, ikasleek euren inguruko arazo edo beharrizanetatik abiatuz, enpresa bat sortu eta berau defendatu behar ebelarik. Bigarren batxilergoan, ikasleen prestaketa eta etorkizunerako hartu behar dabezan erabakietan laguntzeko asmoz, “Lortuko dot” disziplina anitzeko ikasketa proiektua garatu zan. Bertan, ikasleek, ikasle ohien lan-testigantzak entzuteko aukera izan eben, eta aldi berean, eurek aukeratutako enpresetan bisita-praktikak egiteko aukera, bakoitzak buruan eukan lanaren errealitatera gerturatuz.

Proiektu honeen bideo batzuk ikusi ahal izateko, bisitatu ondoko estekak: “Erronken azoka” 1go Batxilergoa http://bit.ly/1ktv5ev

“Smart Communities” 3. DBH https://goo.gl/lboVTH

“Kultur aniztasuna” 1go DBH https://goo.gl/OLori0



Matematikak Matematikak presentzia eta erabilgarritasun nabarmena dauka gure egunerokoan, bai eremu pertsonalean zein profesionalean erabakiak hartzeko. Ezinbestekoa da beraz, gure ikasleen garapen pertsonalari dagokionez, matematikak ere lantzea. Arlo honetan, gure ikasleek 2014-2015 ikasturtean Math League deritzon lehiaketan izandako arrakasta azpimarratzekoa da. Bertan, estatu mailako 920 ikastetxe eta 12.200 ikasleren artean Lauaxeta Ikastola izan zan Euskadiko ordezkaritza bakarra finalean eta azken lehiaketan, ikastetxe modalitatean hirugarren eta banakako modalitatean ere hirugarren gelditzea lortu eben ikasleek. Zorionik beroena beraz June Silva, June Agirrezabal, Oier Aldama, Mikel Alvarez, Amaia Etxebarria, Hector Andres, Nerea Bustamante, Sergio Fernandez, Jon Urzainki, Ander Agirrezabal, Ane Vazquez eta Maria Hernandezeri, eta Jon eta Anderreri bikoitza, banakako modalitatean ere izan daben sariagatik. Berriak, medioetan ohiartzun handia izan eban. Bideo eta audio desberdinak eskuragarri ondoko esteketan:

MATH LEAGUE Math League finalaren bideoa https://goo.gl/UTBmsx

EUSKADI IRRATIAFaktoriaMath League http://bit.ly/1JpipgO

CADENA SERLauaxeta en Europa. Escuchar desde min.33. http://goo.gl/HuyND1

BIZKAIA IRRATIALauaxetako ikasle bikainak. http://goo.gl/oXZFC3

RADIO EUSKADIAlumnos/as brillantes en matemรกticas. http://goo.gl/w0V1qI


Proiektu europarrak Etorkizunerako hezkuntzak, nazioartekora begirada bat eskatzen dau, gaur egunean jadanik lurraldeen arteko mugak geroz eta lausoagoak baitira. Ildo honetatik, aurreko urteetako esperientziari jarraituz, 20142015 ikasturtean European Youth Parliament proiektua aipatu behar dogu. Europar Gazten Parlamentua, Europar Batasunak bultzatutako ekimen bat da. Parte hartzen daben gazteak, gaurkotasunean dagozan gaietaz debatean aritzen dira, euren ikuspuntua argudiatuz, beti ere ingelesa erabiliz eta arazoen ebazpenerako hitzaren balioa azpimarratuz. Lauaxeta Ikastola, beste urte batez, Europa mailan izan zan, Luxemburgo eta Grecian. Irati Zallo, Markel Hernandez eta Ainhoa Larreategi izan ziran esperientzia honetan. Informazio gehiago: http://www.eypej.org/ Aldi berean, Comenius programa ere aipatu daikegu. Programa honek, ikastetxeen kooperazioa eta ikasleen elkartrukatzea Europan zehar bultzatzea dau helburu. Beroni esker, Lauaxeta Ikastolak ondoko herrialdeekaz izan dauz elkartrukatze esperientziak: Alemania, Polonia, Italia, TurquĂ­a, Lituania ... Pasatako ikasturte honetan, La Rochelle eta Brujasegaz izan zan elkartrukatzea.


Mundura zabalduz: hizkuntzak Lauaxeta Ikastolan, legez zehazten dan eskeintzaz gain, curriculuma aberastu egiten dogu, ikasleria eleanitza lortzeko asmoz. Dagokion hezkuntza etaparen arabera (Haur Hezkunza, Lehen Hezkunta, Bigarren Hezkuntza edota Batxilergoa), ikasleek derrigorrezko saioak eta aukerakoak ere badaukez eta hizkuntzei dagokienez, ibilbide pertsonalizatu bat garatu ahal dabe. Bestalde, DBHn, ikasleek frantsesa eta alemanaren artean aukeratu daikee baita.

Hizkuntzen ikuspuntu funtzional eta komunikatibo bat daukagu. Zentzu honetan, ingeles ikasgaiaz gain, hainbat dira hizkuntza honetan gauzatzen diran ikasgaiak Lauaxeta Ikastolan, ikasleek ingelesez dauken komunikaziorako gaitasuna bultzatuz. Horrez gain English Team lantadea, ikastolako Ingeles ikasgaia zein ingelesez lantzen diran beste ikasgaien irakasleek osotutakoa, ikastolan, Haur Hezkuntzatik hasi eta Batxilergoararte, momentu bakoitzean ingelesa hedatzeko helburuz gauzatu daitekezan ekintzak zehaztu eta gelaratzeaz arduratzen da.

-19-


Baloreak, elkarbizitza eta ikasketa-zerbitzua Pertsonak izaki sozialak gara eta gure garapenerako, garrantzitsua da gure alde soziala ere heztea. Aldi berean, garrantzitsua da gure ikasleak, euren jarrera eta ekintzen bitartez, gizartea hobetu daikeela konturatu araztea. Ikasketa-zerbitzua, ikasketa eta gizartearenganako zerbitzua batera bilatzen dauazan hezkuntza da. Teknika honen bitartez, ikasleak egoera errealetan ikastea bilatzen dogu, eta gizartearen hobekuntza, ikaslearen beraren jarrera eta ekintzaren ondorioz. Egunerokoan eta tutoretzan garatzen diran, eta ikastolak erakunde mailan gauzatzen dauzan ekintza solidarioetaz gain, Batxilergo ikasleen bolondres ekintzak azpimarratu daikeguz: jantoki soziala, laguntza akademikoa, ekorropa, pertsona nagusiei atentzioa, bidezko merkataritza, ... Cรกritas, Ekorropa, Ametsak, Kidenda, Igurco, Carmelitas-Bilbao jantokia eta bestelako erakudeen eskutik. Arlo honetan, 2014-2015 ikasturtean, Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Elkarbizitza Planaren barnean garatu dogun Adi-adian programa azpimarratzekoa da. Honeri esker, ikasleak gure historiako bizipen larrietara hurbiltzeko aukera izan eben, indarkeriak, irtenbideak emon beharrean irtenbidetik aldendu egiten gaituela ondorioztatuz. Aldi berean, gelan elkarbizitza erreztu eta arazoen ebazpena bideratzeko eta elkar laguntza eta kooperazioa bultzatzeko, egunerokoan gauzatzen diran hainbat ekintza aipatu daikeguz. Azken baten, gure gazteak etorkizuneko gizartearen protagonista eta liderrak izango doguz eta euren arazoak konpontzeko hitzean eta elkarrizketan adituak bilakatzea garrantzitsua bihurtzen da. Adi-Adian programaren bideoa ikusi ahal izateko: https://goo.gl/P4wnzS


Hezkuntza eta guraso eskola Hezkuntza ez da zientzia zehatz bat eta sarritan ez daukagu guraso lanean emaitza ziurren berme dan teoriarik. Guraso lana, ekinaren ekinez egunero ikasten danetarikoa da, azken baten, gure seme-alabak aldatuz doazelako etapa desberdinetatik garatzen diran heinean eta gu geu ere guraso bezala, aldatzen goazelako eurekaz, bidean. Gure seme-alabak guretzako garrantzitsuak diranez, gure erabakiak zuzenean izatearen lasaitasuna asko izaten da eta horregatik, guraso lan horretan orientazioa izateari baliagarria deritzogu. Asmo horrek bultzatuta Lauaxeta Ikastolatik, 2014-2015 ikasturtean zehar, familien harrera ona jaso daben hainbat ekintza gauzatu doguz:

Hitzaldi eta konferentziak: hezkuntzaren inguruan familiei zuzenduak: “Enseñar a convivir”, “Sobreprotección y frustración en educación infantil”, “Inteligencia emocional”, Cyberbullying, etabar

Moodle: bideoak, irakurketak, ... eta eduki interesgarriak, familientzako eskuragarri dagozanak Lauaxetako Moodle-ean

-21-

Blog: bideoak, irakurketak, ... eta eduki interesgarriak, familientzako eskuragarri dagozanak Lauaxetako blog-ean “Hezkuntza eta guraso eskola” kategoriaren barruan


Beste hitzaldi interesgarri batzuk 2014-2015 ikasturtean zehar, hainbat dira gure ikasleek eta familiek jaso dabezan hitzaldiak. Besteak beste:

Lehen Laguntzak- DYA DYA eta Eusko Jaurlaritzaren bitartez era pilotoan, Lehen Laguntza ezagutzak landu genduzan 6.mailako Lehen Hezkuntzan

CyberbullyingPantallas Amigas: ciberbullyingaren aurkako programa, ikasleriak, irakaslegoak eta familiek parte hartzen dabena

Zientzialaria izan nahi dotEHU ikasleek EHUtik jasotako hitzaldia, zientzialariaren lanbidera gertutatzeko

FDAB-BKEF- Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioafrustrazioa eta superazioaren inguruko esperientzia, 1go batxilergoan

Kontsumo arduratsuaKontsumobide: gure ikasle eta familiei Kontsumobidetik eskeinitako hitzaldiak

Esperientzia profesionalaketorkizunerako erabakiak bideratzeko enpresa eta lanbide desberdinen inguruko hitzaldi eta praktikak

Osasuna eta ohitura osasungarriak- AECC: ohitura osasungarrien garrantziari buruzko hitzaldia

Adi-Adian Eusko Jaurlaritzak bultzatutako programa, indakeriaren esperientzietatik abiatuz, bakea bideratzeko asmoz

eta beste batzuk... -22-


Bestelako ikasketa ekintza batzuk Ospakizun eta ekitaldi bereziei dagokionez, 2014-2015 ikasturtean, ondokoak aipatu daikeguz:

Agur jaia

Aste kulturalala

Euskara eguna

Zuhaitz eguna

Inauteriak

Txitxiburduntzi

Ikastolako jaia

Gabonak

Ikasturte honetan eskolaz kanpo eta udan gauzatutako ekintzek ere, gure ikasleen garapena bideratu dabe, egiten dabezan ohiko ekintzez gain, aldi berean, euren interes eta zaletasunei ere adituz. Arlo honetan, hainbat kultur ekintza, kirolak, aisialdikoak eta ingeles kurtsoak gauzatu dira. Hainbat izan dira parte hartu daben ikasle, ikasle ohi edota kanpokoak eta titulazio desberdinak jaso dabezanak (lehen laguntzak, uretako sorosletza eta aisialdirako begiralea tituluak, besteak beste). Aldi berean, hainbatek lortu dabe euren ingeles maila erakusten daben ziurtagiriak Lauaxeta Ikastolan, Cambridge ESOL azterketa ofizialak egiteko zentrua baikara. Arlo honetako bideo batzuk ikusteko, klikatu:

Korrika Txiki https://goo.gl/eEAcI5

Santa Ageda https://goo.gl/jMYKmP

-23-

Athletic https://goo.gl/1fgv24

Agur jaia https://goo.gl/5DT193


-24-


Emaitzak Lauaxeta Ikastolak ikasleen ikasketa dau helburu eta inor atzean itzi gabe emaitza apartekoak euki daitekezala uste dogu; gure emaitzek holan erakusten dabe, hain zuzen ere. Hau, ikasleen konpetentzien garapena bilatuz baino ez da posible eta berau lortzeko ikasle, familia eta irakasleen elkarlana bitarteko dala. Ondoko taulan, 2014-2015 ikasturteko promozio emaitzak (promozionatzen dauan ikasleen %ak) aurkezten dira. Datuak, iazko ikasturteagaz konparatuz erakusten dira, baita Euskaliteko kalitate kudeaketa garatua dauken erakunde eta EAEko ikastetxeen bataz bestekoagaz konparatuz ere:

Ikasleek jasotako sari eta aintzatespenak Aparteko promozio emaitzetaz gain, gure ikasleriaren bikaintasuna baloratzekoak dira. Honen adibide gisa ondokoak aipatu daikeguz:


1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

Euskadiko selektibitateko notarik hoberena: bere lana eta gaitasunen ondorio. Araitz Peña. Zorionak!

Batxiergoan, bikaintasunaren aintzatespena: Gure ikasleetako 14k, bikaintasunaren aipamena jaso eben. Zorionak Mikel Dale, Araitz Peña, Jose Mari Villa, Irati Zallo, Markel Hernandez, Ane Atxutegi, Ainhoa Larreategi, Leire Davila, Ane Rafols, Aitor Llona, Bego Meabe, Iker Santos, Mirari Cimadevilla eta Jone Serrano. Math League: hirugarren ikastetxe modalitatean eta baita banakako modalitatean, estatu mailako 920 ikastetxe eta 12.200 ikasleren artetik. Zorionak June Silva, June Agirrezabal,Oier Aldama, Mikel Alvarez, Amaia Etxebarria, Hector Andres, Nerea Bustamante, Sergio Fernandez, Ander Agirrezabal, Ane Vazquez, Maria Hernandez y Jon Urzainki y por motivo doble eta Jon y Ander. “Coca Cola” literatur lehiaketa: Ane Miren Lujua, Bizkaia mailan saridun.

Elhuyar Zientzia azoka: aipamen bereziak lan osoenari, baliagarrienari eta originalenari. Zorionak Nora Postigo, Ane Urgoiti, Izaro Petralanda, Amaia Etxebarria, Ane Vazquez, Leire Txopitea, Jone Ibañez, Carlota Reñon, Joseba Martinez, Asier Insausti eta Asier Gomez.

“European Youth Parliament”, Lauaxeta Ikastola Luxemburgo eta Grecian izan zan. Zorionak Irati Zallo, Markel Hernandez eta Ainhoa Larreategi.

“International heritage photographic experience”, UNESCOko saria jaso eban Nora Postigok.

Urruzuno literatur lehiaketa: Araitz Peña, saridun eta Urruzunotarra.

Ttiklik elkargunearen “Gurasoei gutuna” lehiaketa literarioa: Mikel Dale, gazteen irabazle.

First Lego League: lehen saria robot programazioan. Zorionak Unai Freire, Unai Perez, Jon Legorburu, Mario Catón, Julen Pereira, Ander Agirrezabal, Ekaitz Ruiz eta Aitor Benegas.

zorionak eta aurrera!


03

“aintzatespena ”


KUDEAKETA DATUAK


03 KUDEAKETA DATUAK

Autoformazioa eta I+G Gure hezkuntza-ereduari zintzo jarraituz, lan egiteko era berritzailea daukagu, garrantzia emonez, ez bakarrik edukiei edo irakasten danari, baizik eta batez ere, prozedurei eta metodologiei, hots, irakasteko moduari, horixe baita ikasleen trebetasunak eta gaitasunak garatzeko bidea. Etengabeko hobekuntza dogu beti goiburu. Horregatik, gure irakasle guztiak Ikaskuntza Komunitateren bateko partaide dira, bertan ikasgelarako metodologia barrien ikerketan, diseinuan eta aplikazioan aritzen diralarik. Gaur egun, metodologia taldeek hainbat gai jorratzen dabez, baina gai horreek aldatuz doaz, behin ikertuak eta ikasgelan txertatuak diran heinean, beste gai eta Ikaskuntza Komunitate bategatik aldatuz.

UDIN- Disziplina anitzeko Unitateak

Gaurkotasuna daukan gai baten inguruan, ikasleek gauzatzen dabezan proiektu multidisziplinarrak, ikasgai ezberdinetan ikasitakoa aplikatuz.

ABP- Arazoetan Oinarritutako Ikasketa

Ikasleari plantetautako egoera edo arazoak, arazoen ebazpenerako faseak eta teknikak erabiliz, irtenbidea proposatu dagien.

LKT- Ikasketa Kooperatiboa

Ikasleen arteko kooperazioa oinarri dala lortutako ikasketa, materia bakoitzeko edukien ikasketaz gain, talde-lanaren gaitasuna garatzeko baliagarri dana.

MKT- Ebaluazioa, rubrikak eta Ebaluazioa eta etenbako feedbacka, ikasketa autonomoaren iturri legez. feedback-a Eglish Team

Ingelesaren irakaskuntzarako estrategia eta metodologia berrien hobekuntza eta garapena.

Elkarbizitza

Norbere garapenerako, elkarbizitza eta inguruneko eremuen kudeaketa egokiaren garrantzia.

Science

Lehen Hezkuntzan, Natur Zientzietako eduki batzuk ingelesez gauzatzea, hizkuntza honetako erabilera gaitasuna bultzatzeko asmoz.

Psikomotrizitatea

4 urteko mailan psikomotrizitate saioen adaptazioa, ikasketa esanguratsua bultzatzeko asmoz.

Estimulazio goiztiarra

iPad projects

Scratch

IKT- Teknologia barriak

3 urteko mailan ikasleen gaitasunak eta potzentziala gehiago hedatzea eta garatzea bilatzen dauen proiektua.

iPadaren erabilera hedatzea, eduki kurrikularren garapena bilatzeko baliabide bezala.

Ikaslearengan sormena, talde-lana eta arrazonamendua bultzatzeko asmoz garatzen dan programazio lenguaia. Diziplina anitzeko taldea (irakasleak, informatikoak, komunikazioa, administrazioa, etabar), ikastolan teknologia barrien txertaketarik egokiena zehaztu eta koordinatzen dauana.

-29-


-30-

“inplikazioa ”


Erakunde aintzatespenak 9. urtez, Lauaxeta Ikastolak, “El Mundo” egunkariak argitaratzen dauen “Rankin de los 100 Mejores Colegios del estado español” delakoan lehenengo posizioetan gagoz. Bestalde, aurten, 31 pertsona izan dira guztira, euren ikasketa praktikak egiteko gure ikastola aukeratu dabenak.

Erantzunkizun soziala 2014-2015 ikasturtean, ondokoak azpimarratu daikeguz:

Arropa bilketa solidarioa: Fundación de asistencia a la educacion GLORRera zuzendua (htpp://www.glorr.org)

Bigarren eskuko liburu azoka: familiei esker, 1.209 € jaso eta “La otra mirada” ONGari emon jakozan (http://laotramirada.info)

Jostailuen azoka solidarioa: eskerrik asko familiei

Janari bilketa: “Banco de Alimentos”eri lagundu geuntsen zuei esker

Aldi berean, beste hainbat ekintza gauzatu doguz, hala nola: “Busti zaitez” esklerosi anitzaren aldeko kanpaina, ingurugiroko lehiaketa, tapoien bilketa, etabar. Ikasleek, bestalde IRAES21en parte hartu eben, iraunkortasunaren aldeko sarean. Bertan, ikasleak erabateko protagonista dira esperientziak elkatrukatuz, ekarpenak eginez, hitzaldiak prestatuz edota estatu edo maila internazionalean esperientziak biziz. Helburua: beste ikastetxe batzutako ikasleekaz aritzea, gure planetaren aldeko lanean.


Hitzaldiak eta parte hartzeak 2014-2015 ikasturte honetan zehar, ondoko foroetan presentzia izan dogu:

INNOBASQUEInnovando en la gestión de las emociones https://goo.gl/3iNR6p

EUSKADI IRRATIAFaktoria- Lauaxeta Ikastola, brilla en Europa. http://bit.ly/1JpipgO

RADIO EUSKADIDebate, especial educación http://goo.gl/nhe6rg

RADIO EUSKADIiPad en educaciónhttp://goo.gl/1lqiZn

CADENA SERLauaxeta en Europa. Escuchar desde min.33. http://goo.gl/HuyND1

BIZKAIA IRRATIALauaxetako ikasle bikainak. http://goo.gl/oXZFC3

BIZKAIA IRRATIAAprendiendo sobre el iPad. http://goo.gl/ubDhMI

RADIO EUSKADIAlumnos/as brillantes en matemáticas. http://goo.gl/w0V1qI

Aldi berean, hizlari bezala egon gara beste batzuetan. Hala nola: ICOT 2015- “Congreso internacional sobre el Pensamiento”, “Jornada de Internacionalización- Por una movilidad inteligente” con Bizkaia Talent, “Teknologia ikaslearen eskura” Azkue Fundazioa, etabar.

-32-


“konpetentziak. ”


Lauaxeta Ikastola, esperientziak elkartrukatuz 2014-2015ean egin eta jasotako bisitak ondokoak izan dira: Hezkuntza

Eusko Jaurlaritzaren bisitaSailburu, Sailburu orde eta IKTen arduradunaren bisita, Lauaxetaren proiektuak gertutik ezagutzeko

Kalitatea eta hizkuntzak

Flandesgo bisitaFlandesgo irakasle eta zuzendari batzuen bisita, gure kalitate sistema ezagutzeko eta Erasmus + programa koordinatzeko

Elkarbizitzarako hezkuntza

Irlandako delegaritzaIrlandako delegaritza baten bisita, gure Elkarbizitza Plana ezagutzeko nahiean

Aldi berean, ondoko bisitak ere gauzatu doguz: - Colegio Montessori: gure ebaluazio sisteman interesatuak eta guk eurengandik euren proiektu bidezko metodologia eta adimen anitzen trataera ezagutzeko. - Colegio Liceo Sorolla - Colegio Ram贸n y Cajal, etabar.


EFQM kudeaketa eredua Lauaxeta Ikastolak kudeaketa garatuarenganako agertzen dauan konpromisoa argia da, kalitatezko hezkuntza batek, kalitatezko kudeaketa bat eskatzen baitau. Ibilbide luzea daroagu kalitatearen kudeaketan EFQM ereduagaz hasi ginanetik eta geroago zilarrezko Q-a (2001) eta urrezko Q-a (2003) lortu genduzanetik. Aldi berean, Lauaxeta Ikastola Club 500 delakoraren kide da, EFQM ereduan, 500 puntutik gora jaso dabezan beste erakunde batzuekaz batera. Ildo beretik: -Lauaxeta Ikastola, Euskalitegaz bat Kudeaketa Garatuaren Ereduaren garapenean era aktibo batetan parte hartzen ari da. -Lauaxeta Ikastolako zuzendariek, kalitate ebaluatzaile gisa parte hartzen dabe, beste erakunde batzuei lagunduz. -Kalitatearen inguruko formazioetan parte hartzen jarraitzen dogu.

“kalitatea �

Arlo honetan, hainbat forotan egon gara ikasturte honetan. Besteak beste: Kalitatearen europar astea, Ebaluatzaileen III topaketa (Euskalit y CEX), ...


-36


Lauaxeta Ikastolaren lagunak, sare sozialetan Kanpo komunikaziorako aukera gehiago izateko asmoz eta zuen ezagutzan interesgarri izan daitekezan barri, artikulu eta estekak helarazteko helburuz, Lauaxeta Ikastolak interneten dauan presentzia areagotu dogu. Gaur egunean, besteak beste, ondokoetan aurkitu gaitzakezu.

www.lauaxeta.net

youtube.com/ Lauaxeta0Ikastola

120 harpidetu

Facebook Lauaxeta Ikastola: facebook.com/ lauaxeta.ikastola

1260 lagun

twitter.com/ lauaxetaikastol

401 harpidetu

pinterest.com/ lauaxetai/

160 harpidetu

Facebook ex-alumnos/as: facebook.com/ ikasleohiak. lauaxetaikastola

1288 lagun

Lauaxeta Ikastolaren web eta blog barria Lauaxeta Ikastolak webgunea barriztatu dau. Albisteak/ blog ataletik, zuretzako interesgarri izan daitekezan albiste, gertakizun edo edukietaz jakitun egon zaitekez. Hainbat dira jadanik harpidetu diranak eta albisteak era erosoan euren postontzian jasotzen dabezanak.

-37-


Lauaxeta Ikastolaren bideoak Youtube eta Vimeon daukaguzan kanalen bitartez, Lauaxeta Ikastolaren bideo batzuk ikusi daikezuz. Hezkuntza arlotik interesgarriak diran proiektu eta edukiak jakinarazteko beste bide bat dogu. Besteak beste, ondokoak aurkitu daikezuz:

Lauaxeta Ikastolaren aurkezpen orokorra https://goo.gl/rwMuZG

Lauaxeta Ikastolarenaurkezpena, etapaka https://goo.gl/vz4dqp

Batxilergoa, Lauaxeta Ikastolan https://goo.gl/iPcptU

Lauaxeta Ikastolaren beste web batzuk Lauaxetak beste webgune batzuk daukaz, eduki edo proiektu zehatzak jakinarazteko helburuz:

Konpetentzien araberako hezkuntzaren inguruko webgunea

1x1 iPad proiektuaren inguruko webgunea www.ipad-educacion.com

www.competencias-educacion.com

-38-


Komunikabideen jarraipena

En Bizkaia va a haber espacio para el talento local y para profesionales de todo el mundo. Programa Talentia DEIA. Edición impresa. 21/09/2014 http://www.deia.com/2014/09/21/economia/en-bizkaia-va-a-haber-espacio-para-el-talento-local-y-para-profesionales-detodo-el-mundo Lauaxeta Ikastola enseñan a sus alumnos a enfrentar los retos de la sociedad (edición impresa y digital) El País Bilbao 28 SEP 2014 http://ccaa.elpais.com/ccaa/2014/09/29/paisvasco/1412001770_405191.html Lauaxeta Ikastola, en Onda Vasca Onda Vasca, 30/09/2014- 11:30 Lauaxeta Ikastola, en Radio Euskadi, Boulevard Radio Euskadi, 06/10/2014- 9:00 Jornada titulada ‘Innovando con la gestión de las emociones’ El Correo, http://agenda.elcorreo.com/evento/innovando-con-la-gestion-de-las-emociones-440602.html La gestión de las emociones favorece la innovación en las organizaciones y eleva su competitividad http://www.estrategia.net/estrategia/UltimaHora/tabid/615/ItemID/2955/View/Details/Default.aspx La gestión de las emociones favorece la innovación en las organizaciones y eleva su competitividad http://www.humania.tv/noticias/la-gestin-de-las-emociones-favorece-la-innovacin-en-las-organizaciones-y-eleva-su-competitividad Innobasque pone en valor buenas prácticas vascas de modelos de aprendizaje innovadores http://www.20minutos.es/noticia/1928436/0/#xtor=AD-15&xts=467263 Debate especial sobre educación en Radio Euskadi- Boulevard 7/10/2014 http://www.eitb.tv/es/radio/radio-euskadi/boulevard/2514934/2610234/boulevard-informativo-06-10-2014/ Visita de una delegación irlandesa a Lauaxeta Ikastola 22/10/2014 http://ccaa.elpais.com/ccaa/2014/10/21/paisvasco/1413917873_443860.html Una delegación de Irlanda del Norte, visita Lauaxeta Ikastola, interesándose por su Plan de Convivencia 23/10/2014 http://amorebieta.com/una-delegacion-de-irlanda-del-norte-visita-lauaxeta-ikastola-interesandose-por-su-plan-de-convivencia/ El odio y el resentimiento no conducen a nada. Alumnos de Lauaxeta comparten su Plan de Convivencia con una delegación de expertos de Irlanda El Correo- Duranguesado- 24/10/2014 Lauaxeta Ikastola obtiene la renovación de certificado de Escuela Sostenible http://amorebieta.com/lauaxeta-ikastola-obtiene-la-renovacion-del-certificado-de-escuela-sostenible/ Hilero, 7/11/2014 Ingurugiroagaz duen konpromisoa berritu du Lauaxeta Ikastolak Anboto, 17/11/2014 http://anboto.org/zornotza/1415366428048 Hamabi ikasleren lanetik, ‘Klarinete zaharra’ liburua, belaunaldiartekotasunari buruz Anboto 2014-12-05 10:48 http://anboto.org/durangaldea/1417772924123 Lauaxeta ikastola lo presenta en la Azoka. Escolares escriben un libro sobre relaciones intergeneracionales http://www.durangon.com/escolares-escriben-un-libro-sobre-relaciones-intergeneracionales_es_0_15_8871.html


Colegios del Estado conocerán mañana en Lauaxeta el uso del Ipad en la enseñanza DURANGON 10/12/2014 http://www.durangon.com/colegios-del-estado-conoceran-manana-en-lauaxeta-el-uso-del-ipad-en-la-ensenanza_es_0_15_8890. html iPadari buruz ikasiz, Lauaxeta Ikastolan Lau haizetara, Bizkaia Irratia, 11/12/2014 http://www.bizkaiairratia.com/albisteak/ikusi/Lauxeta+Ikastolan+Ipad-a+hezkuntzan+erabilteko+ekimena/2548 iPad en educación Boulevard- Radio Euskadi, 10/12/2014 http://www.enriquerodal.com/2014/12/uso-del-ipad-en-el-ambito-educativo-el.html iPad en educación La tarde Hoy- Onda Vasca, 11/12/2014 iPad en Lauaxeta Ikastola Noticias- Onda Vasca, 11/12/2014 Diputación de Bizkaia participa en un evento divulgativo para promover la utilización de nuevas tecnologías en las aulas http://www.eldiario.es/norte/euskadi/Diputacion-Bizkaia-divulgativo-utilizacion-tecnologias_0_333517435.html Los libros de texto en papel, dejan paso a la tablet en los colegios vascos El Correo, 13/12/2014 Lauaxeta, pionero innovando en educación con iPad Deia, 16/12/2014 El iPad en Lauaxeta Ikastola Onda Vasca- “La tarde en Euskadi”, 18/12/2014 Colegios vizcaínos, entre los mejores del estado Deia, 01/02/2015 Dos vascos entre los diez mejores graduados de España en el examen MIR. Gillen Oarbeaskoa, ex alumno de Lauaxeta Ikastola El Correo, 6/03/2015 Ranking 100 mejores colegios- El Mundo El Mundo, 11/03/2015 http://www.elmundo.es/mejores-colegios/2015/03/09/54f7473722601d463d8b458c.html http://www.elmundo.es/mejores-colegios.html Alumnos de Lauaxeta representarán a Euskadi en el Parlamento Europeo El Correo, 19/03/2015 http://www.elcorreo.com/bizkaia/duranguesado/201503/19/alumnos-lauaxeta-representaran-euskadi-20150318184941.html Alumnado de Lauaxeta ikastola acude al Parlamento Europeo en representación de Euskadi http://www.durangon.com/alumnado-de-lauaxeta-ikastola-acude-al-parlamento-europeo-en-representacion-de-euskadi_ es_0_15_9356.html Lauaxeta Ikastolako ikasle bat, garaile Urruzuno lehiaketan Amorebietan, 2015/05/22 http://amorebieta.com/lauaxeta-ikastolako-ikasle-bat-urruzuno-literatur-lehiaketan-garaile/ Lauaxeta ikastolako ikasle batek Urruzuno literatur lehiaketa irabazi du Anboto, 2015/05/26 http://anboto.org/zornotza/1432625602109 Urruzunotarrak Gehituz literatura-ekimenak baditu irabazleak Diario Vasco, 2015/08/29 http://www.diariovasco.com/gipuzkoa/201508/29/urruzunotarrak-gehituz-literatura-ekimenak-20150829124601.html?ns_ campaign=WC_MS&ns_source=BT&ns_linkname=Scroll&ns_fee=0&ns_mchannel=TW


Zaragoza acoge la Final de la Liga Matemática Europea Aragon digital 28/05/2015 http://www.aragondigital.es/noticia.asp?notid=133117&secid=16 Zaragoza acoge la Final de la Liga Matemática Europea Noticias jóvenes 28/05/2015 http://noticiasjovenes.com/index.php?name=News&file=article&sid=61663 Los alumnos más brillantes en Matemáticas de España, en la final europea Europapress, 28/05/2015 http://www.europapress.es/ciencia/noticia-alumnos-mas-brillantes-matematicas-espana-final-europea-20150526170425.html Lauaxeta Ikastola, brilla en Europa Edición impresa DEIA, 2015-05-30 Lauaxeta Ikastola, brilla en Europa Edición digital DEIA, 2015-05-30 http://www.deia.com/2015/05/30/bizkaia/los-alumnos-de-lauaxeta-brillan-en-europa La juventud de Amorebieta triunfa en la liga Mathleague Edición digital DEIA, 2015-06-03 http://www.deia.com/2015/06/02/bizkaia/duranguesado/la-juventud-de-amorebieta-triunfa-en-la-liga-mathleague Dos hermanos de Amorebieta, alumnos de Lauaxeta Ikastola, entre los más brillantes de la final de la Liga Matemática Europea Amorebietan, Hilero, 2015-05-29 http://amorebieta.com/dos-hermanos-de-amorebieta-alumnos-de-lauaxeta-ikastola-entre-los-mas-brillantes-de-la-final-de-la-ligamatematica-europea/ Lauaxeta ikastolako hamabi ikasle IV. Matematika Liga Europearreko finalean izango dira Anboto, 2015-05-28 http://anboto.org/zornotza/1432825016868 Alumnos de la ikastola Lauaxeta logran el tercer puesto en la Liga Matemática Europea El Correo, 2015-06-02 http://www.elcorreo.com/bizkaia/duranguesado/201506/02/alumnos-ikastola-lauaxeta-logran-20150601235255.html Lauaxeta ikastolako ikasleak bigarren eta hirugarren sailkatu dira Matematika Ligan Durangon, 2015-06-02 http://www.durangon.com/lauaxeta-ikastolako-ikasleak-bigarren-eta-hirugarren-sailkatu-dira-matematika-ligan_es_0_15_9746.html Los alumnos más brillantes en Matemáticas de España, en la final europea Periodista digital, 2015-05-30 http://www.periodistadigital.com/newsuniversidad/sociedad-y-consumo/2015/05/27/alumnos-brillantes-matematicas-espana-finaleuropea.shtml Una visita que deja huella, Lauaxeta Ikastola Revista Kantarranas de Amorebieta- Mayo 2015 El Mundo destaca a Lauaxeta entre los mejores colegios por el uso de iPad Gananzia.com 22/06/2015 http://gananzia.com/el-mundo-destaca-a-lauaxeta-entre-los-mejores-colegios-por-el-uso-de-ipad Mejores calificaciones de selectividad de toda Euskadi: “Mi madre lloró cuando vio las notas de selectividad”. Solo Araitz Peña y Claudia Miruna Silip superan el 9,9 en las pruebas de este año Deia, 2015/06/23 http://m.deia.com/2015/06/23/sociedad/euskadi/mi-madre-lloro-cuando-vio-las-notas-de-selectividad Mejores calificaciones de selectividad de toda Euskadi: Gaur egun (ETB1) y Teleberri (ETB2)- Mediodia y noche Teleberri mediodía 22/06/2015 (Min 29:33): http://www.eitb.tv/es/video/4104821071001/ Teleberri noche 22/06/2015 (Min 29:33): http://www.eitb.tv/es/video/teleberri--noche/4104874154001/4314041955001/22-jun-15/ Gaur egun mediodía 22/06/2015 (Min ): http://www.eitb.tv/es/video/gaur-egun--eguerdia/4104830875001/4313085207001/22-jun-15/ Gaur egun noche 22/06/2015 (Min ): http://www.eitb.tv/es/video/gaur-egun--gaua/4104830874001/4313888113001/22-jun-15/


Los alumnos con las mejores notas El Correo, 23/06/2015 Lauaxeta Ikastola muestra sus experiencias con el uso del iPad EUSKADI TECNOLOGÍA, 25/06/2015. http://www.euskaditecnologia.com/lauaxeta-ikastola-muestra-sus-experiencias-con-el-uso-del-ipad/