Issuu on Google+

____________________________________________

1.EDITORIALA

Hemen gaude berriro Lauaizetako iPrentsaren ikasturte honetako bigarren alearekin. Dagoeneko festa asko pasa dira: Gabonak, Danborrada, Inauteriak, Martxoak 8 eta laister Korrika. Martxoaren 8ari aipamen berezia eman nahi diogu oraingo ale honetan, Emakume Langileen Nazioarteko Egunarekin bat egiten baitugu Lauaizetan ere eta horretarako egun horren sorrera azaldu nahi dugu. 1857.eko martxoaren 8an New Yorken emakume langile talde bat kalera atera ziren zituzten lan baldintza txarrak salatzeko. 1908.eko martxoaren 5ean hiri horretan bertan Triangle Shirtwaist Company izeneko lantegiko emakumeek greba gogor bat egin zute datozen baldintzak aldarrikatzeko: gizonek zuten soldata bera eta 10 orduko lanaldia, besteen artean. Grebak iraun zuen bitartean ehunka emakume hil ziren, ustez lantegi horretako nagusiak sute bat eragin zuelako. 1910.urtean Danimarkan ospatu zen Emakume Langileen Naziortaeko Bigarren Jardunaldietan 100 emakume baino gehiagok erabaki zuten Martxoaren 8a Emakume Langileen eguna izatea. Egun hartan gertatutako ez errepikatzea espero dugu, eta emakumeak eta gizonak benetan berdintasunean haztea eta bizitzea aldarrikatu nahi dugu. 2.mailako iPrentsa taldea


______________________2.EDITORIALA Ikasturtea aurrera doa ; Aste Santuko oporrak iristear daude, Korrika ere martxan da eta aurtengo iPrentsako bigarren alea ere eskuartean dugu. Oraingo honetan ere, Lauaizetan bigarren hiruhilabetean egindako hainbat lan ikus daiteke: testuak, aurkezpenak, bideoak, elkarrizketak, eskulanak... Lan hauek ikasleen ahaleginaren, irudimenaren eta eskainitako denboraren emaitzak dira. Lan guztiak ez egon arren egiten dugunaren erakusgarri dela pentsatzen dugu. Bigarren hiruhilabete honetan institutuak hainbat ekintza jorratu ditu euskararen inguruan, bertan premia handia ikusten dugulako. BAGERA Donostiako Euskalzaleen Elkartekoak etorri zaizkigu tailer batzuk eskaintzera, Estitxu Fernandezen bisita ere izan dugu, Santa Agedan kopla-kantari aritu ginen... Ekintza horien artean nabarmenena Inauteriak ospatzeko martxoaren hasieran antolatutako txapelketa arrakastatsua izan da. Bakarkako txapeldunak Jurgi (4.maila) eta Onintza (1go maila) izan dira eta beraien saria ez da nolanahikoa izan: Lauaizetak Korrikan erositako kilometroan lekukoa eramango dute martxoaren 23an. Azkenik, hemen aurkezten dizuegun iPrentsa aldizkariaren 5.alea zuen gustukoa izango dela uste dugu, baina hala ere, ez ahaztu proiektu hau hobetzeko zuen partaidetza ezinbestekoa dugula. Animo, beraz!


____________________________IRITZIA

BAGERA Hasteko, eta jaso dugun tailerraren balorazioa egin baino lehen aipamen batzuk egin nahi ditut. Euskalduna naiz. Euskara nirea sentitzen dut, nire hizkuntzaren alde egiten diren ekitaldi kultural eta beste hainbat esparrutako ekitalditan, nire zatitxoa gehitzen saiatzen naiz eta bai, beharrezkoa ikusten dut, gure hizkuntzaren alde ekintzak egin behar izatea, gizarteak eta batez ere gazteok; gu geu baikara etorkizuna, sentsibilizatzeko, erreflexionatzeko eta borroka grina sortzeko. Zertara datorren hau? Ez gaitezen engainatu, gure ikastolan ideia hauek zabaltzea guztiz aproposa dela uste dut. Baina hemen izugarrizko kontraesanarekin topatu naiz. Nik defendatzen ditudan baloreen kontra jarriko banintz bezala. Bagera tailerraren asmoekin guztiz ados nago. Baina zoritxarrez balorazio oso negatiboa besterik ezin dut egin. Nik Bagera-ren baloreak eta ideiak nahiko barneratuta ditut, eta nahiz eta ez zaidan batere gustatu beraien metodoa ez ditut nire printzipioak aldatuko. Arazoa nik bezala pentsatzen ez dutenekin dago, erdara barneratuta dutenekin. Nola motibatuko dira, frexkotasuna, gazteria, alaitasuna etab, eskaini ez diguten tailer batekin? Nire ustez tailer honen itxura goitik behera aldatu behar da, eta bai, gauza asko ikasi ditut, gauzak baino gehiago datuak. Eta datuak ikasteko badaukat Interneta.

MADDI MUTUBERRIA (4.c)


_____________________________IRITZIA

OSTIRAL BELTZAK LAUAIZETAN

LAUAIZETA IKASTOLAKO LANGILEEN BATZARRAK ESPARRU PUBLIKOAN AURRERA ERAMATEN ARI DEN “OSTIRAL BELTZAK” EKIMENAREKIN BAT EGITEA ERABAKI DU!

Baina... zer dira “ostiral beltzak”? Ekimen honekin bat egin duten langileek ostiralero beltzez jantzita eta soinean murrizketen kontrako kamixeta jarrita beren lanak beteko dituzte. Horrez gain, 11:15etan errotondan kontzentrazioa egingo dugu. Guztiak gonbidatuta zaudete!


_____________________________IRITZIA

BIZI-TESTAMENTUA EGIN ALA EZ? ZER DERITZOZU? Ez zait ideia txarra iruditzen bizi-testamentua egitea, baina nik, ez nuke egingo. Alde batetik,larri zaudenean, ez da momentua, familiarekin horretaz hitz egiteko. Ikusten badugu sufritzen ari dela, ez da egokia ez familiarentzat ez larri dagoenarentzat. Nik ez nuke egingo, gurasoek badakite zer den niretzako onena eta ni konforme nago edozein erabaki hartuta. LEIRE MURGIONDO

Niri bizi-testamentua, alde batetik, ideia ona iruditzen zait, baina bestetik txarra. Ideia ona , aldez aurretik zure iritzia kontuanh artzen duelako eta medikuek ez diote familiari galdezka egon behar, oso aukera zaila delako. Baina, bestetik, ideia txarra ondo bazaude, oso zaila delako aukeratzea iragan batean nola eta ze modutan hil nahi duzun. LAURA CANO Bizi testamentua egiteko aukera ondo iruditzen zait, baino nik ez nuke egingo. Kontzientzia gabe eta oso gaixorik bazaude, denbora jakin bat ospitalean tratamenduekin pasata, agian berriro ere sendatu egingo zaitezke. Gainera, batzuetan gaixotasuna luzeagoa edo motzagoa izan daiteke, larria edo ez hain larria, baina ziur al daude ez naizela sendatuko? Mediku onak daude ospitalean eta pazientziarekin, agian hiru hilabete, agian hiru urte, gaixotasun hori garaitzeko aukera egon daiteke. Horretaz gain, familiakoei horrelako egoera batean banago, tratamenduekin bizitza luzatzea nahiko nukeela esango nieke. Hortaz, ez nuen bizi-testamenturik egingo, baina edonork aukera izatea ondo iruditzen zait, hau da, ez nago bizi-testamentuaren kontra. IBON MANJARRES


Bizi-testamentua egitea ondo iruditzen zait. Ez daukat ezer kontran, nahi baduzu egiten duzu ego bestela ez, zure erabakia da. Nik zalantzak ditut ea neuk egingo nukeen ala ez. Oso zaila da erabakia hartzea. Bai zuretzat bai familiarentzat oso gogorra da erabakia hartzea. Nik bizi testamentua egingo banu, nire adinera eta medikuaren iritzietan erreparatuko nuke. Erabaki horretan ere familiak badu garrantzi handia. IKER ARRIOLA

Bizi-testamentuaren alde nago. Ondo iruditzen zait,egoera txar horretara iristen zarenean, zure erabakia hartzea. Gainera,horrela bakoitzak nahi duena egin dezake,inori inolako kargurik utzi gabe. Nahiz eta erabaki zaila izan. Beste aldetik, batzuetan zure erabakia ez da familiak nahi duena, baina horrela izan behar du eta ez da guztiz justua. GARAZI FERNĂ NDEZ

Bizi-testamentua egitea ideia ona iruditzen zait, norberak bere etorkizunarekin zer egin aukeratzen duelako. Nik, egia esan, ez dakit zer egingo nukeen. Hasteko, pertsona bakoitzak bere buruarekin zer egingo duen pentsatzeko eta esateko eskubidea du. Orain ezin dut galdera hau erantzun, gaixorik ez nagoelako. Gaixorik egongo banintz, nire pentsatzeko modua asko aldatuko litzake. Nire gaixotasunak sendatzeko aukerarik izango balu, ez nuke hil nahiko. Baina sendatzeko aukerarik egongo ez balitz heriotza onartu beharko nuke. TXOMIN BERGUA Nik dudak edukiko nituzke bizi testamentua egin ala ez. Alde batetik, egingo nuke makina bati itsatsita egon baino nahiago dudalako hil, baina beste alde batetik nire familiari edo medikuei utziko nieke aukeratzen. IKER LASA


Bizi testamentua, behin hitzeko zorian zaudenean, medikuek bizia luzatzeko aukera ematen dute. Horretarako testamentu bat bete beharra dago, eta horri deritzo bizi testamentua .Nire iritziz,oso ondo dago aukera hori ematea. Hasteko, bakoitzak bere gorputzarekin nahi duena egiteko aukera ematen delako. Beste alde batetik, nire burua momentu horretan jarrita, ez nuke hil nahiko. Aitortu behar da, bizitza modu artifizial batean luzatzen dizutela eta nire iritz hori gorputzerako kaltegarria da. Hiltzeko garaia iristen bazaizu, ez dago atzera bueltarik. Beraz,labur bilduz, ondo iruditzen zait aukera hori izatea, baina nik ez nuen aukeratuko. KATTALIN MUTUBERRIA

Niri, pertsonalki, bizi-testamentua ideia oso ona dela iruditzen zait. Baina ez dakit zehazki erabiliko nukeen edo ez, zure etorkizuna guztiz aldatzen duelako. Alde batetik, egoera zail batean, nire familiako kideek sufritu egiten dute, eta bizi-testamentua eginez, hori bukatu egingo litzateke. Baina, beste alde batetik, denbora bat igaro eta gero, again sendatu egin zaitezke, eta zure bizitza berreskuratu. Horregatik, ez nago batere ziur bizi-testamentua egin edo ez, baina egiteko asmoa banu, medikuekin eta familiarekin hitz egin beharko nuke, eta bestela, egoera zail batean segi eta sendatzearen itxaropenekin jarraitu. ANDER GIL


EHIZAREN ALDE ALA KONTRA? Niri ez zait ehiza gehiegi gustatzen. Animaliak dibertsioagatik akatzea ez zait bat ere ondo iruditzen eta gehienetan ez dute animalia aprobetxatzen. Gainera, mendian soinu gehiegi egiten dute eta animalia asko izutzen dituzte tiroen ondorioz. Arrazoi guzti horien ondorioz, nire ustez ehiza debekatu beharko lukete, eta bizitzeko beharrezkoa denean bakarrik utzi. AINGERU ASTIGARRAGA Ehizaren testua irakurri dugu gelan eta hainbat iritzi eman behar dut honi buruz. Testuan jartzen duenez, batzuek ehiza "kirola" dela esaten dute. Nire ustez izugarrizko astakeria da ehiza, zure gozamenerako animaliak hiltzen direlako. Egia da, legeak hori baimentzen duela. Baina lehen testuan ikusi dugun bezala, legeak esaten duen guztia ez dago ondo. Beraz, ni, dudarik gabe, ehizaren kontrakoa naiz. TXOMIN BERGUA

Ehiza, animaliak sufriarazten dituen jarduera da. Ehiza gorroto duten pertsonen artean kokatzen dut neure burua. Nik ez diot kirola deitzen jarduera horri, hilketa baizik. Animalia bat izango banintz, ez litzaidake gustatuko norbait ni akatzea, dibertitu nahi delako. Ez zait dibertigarria iruditzen gu bezalakoak diren izaki bizidunak sufriarazte eta hiltzea. Animaliek bizitzeko eskubidea dute eta guk, haien presentziaz gozatzeko eskubidea dugu eta ehiztariek eskubideak kentzen dizkigute. Hau dena ondorioztatuz, ehiza oso jarduera desegokia dela esan beharko nuke. MALEN PALAZUELO


Egia da, lehen ehiza ezin bestekoa zela bizitzeko, baina gaur egun ehizaren kontrako eta aldeko taldeak daude. Nik egia esanda, kontrako taldean kokatzen dut neure burua, ez zaidalako ondo iruditzen pertsona batzuen zaletasuna beste izaki batzuk hiltzen izatea. Munduan gauza batzuetarako maila berekoak gara, eta horrek esan nahi du beste bizidunak kasu honetan, animaliak ez direla gutxiago. Adibidez, orain txori bat gu ehizatzen hasten bada, ez litzaiguke normala izango ;ba gure kasuan, berdin. Ehiztari guztiei legeak baimentzen die, baina, egia esan, inoiz ez ditut ulertuko lege ugari. Oro har, pertsona batek beste pertsona hiltzen badu, hiltzailea kartzelara joan behar du, baina ehiztariek, baimena edukita ere, gauza berbera egiten ari dira. Eta hori guztia esanda, nik uste dut ehiza debekatu behar dutela, denbora horrela galtzeko gauza asko daudelako. LAURA CANO

Hasteko eta gauzak garbi uzteko ni ehizaren aurka nagoela esango dut. "Kirol noblea" esaten dioten basakeria hau guztiz primitiboa eta beharrik gabea iruditzen zait. Ez nago inongo hilketaren alde, eta gutxiago plazer hutsez baldin bada. Egia da (lehengo garaietan batez ere) batzuetan beharrezkoa izaten dela ehizatzea, jateko. Hau esanda, nire iritzia argi uzten dut: ez nago batere ados ehizarekin, guztiz beharrezkoa ez bada. TXOMIN KAMINO

Ehiza "kirol" modukotzat hartzen da, niri ez zait ongi iruditzen. Ez naiz ehizaren aldekoa. Sufrimendua eta heriotza ekartzen duen "kirol" bat? Noiztik hori? Hasteko,animaliek ere bizia dute. Esan beharra dago, lizentzia dutela ehizatzeko. Baina dibertitzeagatik egitea...animaliak akatzea? Ez dugu beharrik. Norbaitek galaraziko du? Ahalko banu, nik neuk galaraziko nuke. LEIRE MURGIONDO


Urte askotan zehar ehiza debekatzearen debatea egon da. Ehiztariek kirol noble bat dela esaten dute, baina gehienek,nik bezalaxe,ehiza animaliei sufriarazteko egindako "kirola" da. Orain ez dugu ehiza egin beharrik janaria lortzeko. Orduan, ehiza beste izaki batzuk sufritzen ikusteko ezin da kirola izan. Ehiztariek beraien lorpena etxera eramaten dute eta gehienetan paretetan egoteko dira, garaipen bezala adieraziak. Ez da normala izaki bizidun bat hiltzea garaipen trofeo bezala izateko. Horren ondorioz,eta ehiza egiten ez duten guztien iritzi berdinarekin esan daiteke jende gehiena ehiza egitearen aurka dagoela. EIER ARIZKORRETA

Nire ustez ehiza oso krudela iruditzen zait, ez zait normala iruditzen izaki bizidun baten sufrimenduaz dibertitzea. Lehen ehiza egin behar zuten jana eskuratu ahal izateko, baina orain? Zertarako behar da ehiza? Ezertarako ez. Gainera munduko animaliak denenak dira eta ez zait justua iruditzen norbait eskopeta batekin joatea eta akabatzea, denenak direlako eta hil egiten badituzte ezin da beraietaz gehiago disfrutatu. Asko pentsatuta, ondorio batera iristen naiz, eskopeta batekin jolastea gustatzen bazaizu ,latei eman edo diana bati eman, baina animaliei uzteko bakean azkenean animaliak desagertuko direlako, pertsona batzuen krudeltasunarengatik. MAIDER ARRIETA Ehizaren testua irakurri ondoren, ondorio batera iritsi naiz. Aurretik, aitortu behar dut, familiako kide eta lagun asko ditudala mundu horretan dabiltzanak,beraz, ehizaren mundua bizitzen duten multzoan kokatzen dut neure burua. Diotenez,ehiza kiroltzat hartzen dute. Dena den, esan beharra daukat nire iritziz, oraingoan, arrazoia daukala ehizaren kontra dagoen jendeak eta ez nuke kiroltzat hartuko sufrimendua eta heriotza dakarren jarduera. Era berean, ehiztariek lizentzia bat ordaintzen dute. Horrekin esan nahi dudana hau da: legeak ehizarako eskubidea ematen badie, ados nagoela arrazoi hori euren alde erabiltzearekin. Eta horren guztiaren aurrean,ados nago ehiztariek egiten dutenarekin,beti ere era kontrolatu batean eta azken finean haiek izaten dira naturaren miresle, maitale eta aldeko amorratuenak. KATTALIN MUTUBERRIA


Ni ehizaren alde eta kontra nago. Nire ustez, animali batzuk, otsoak adibidez, oso arriskutsuak dira, otso bat edo bi akatzen badituzu, ez da ezer gertatuko,. Gauza da, guztiak ez direla akatu behar, baina nire ustez, ez da egongo gaizki, animali arriskutsuren bat ehizatzen baduzu. Hori bai, elefante batekin gauzak aldatzen dira, elefanteek ez dute inongo arriskurik, zuk ez badiezu minik egiten lehenago. Nik behar badut, ehizarako baimena aterako nuke, eta leku arriskutsu batera joaten banaiz, ehizarako armaren bat eramango nuke, edo lasaigarri batzuk, baina akatzen badut animaliren bat, arriskuan egon naizelako erabiliko nuke. Mundu guztiak ditu bere eskubideak, nik behintzat ez nituzke animaliak ehizatuko, dibertsioz balitz, trankilizante batzuekin izango zen, horrela ez nuke animalia hilko. Baina pentsatzen jartzen bagara, ehiza gabe, ez zen egongo arrainik; ehiza gabe, gizakiok ez genuke animalien haragia jango, eta gure txistorra? Ez zen egongo. Horrela pentsatuta, niretzako, argi eta garbi, ehiza ez dago gaizki BAINA puntu bateraino, ezin dugu ikusten dugun guztia ehizatu. Ala zuk ehizatuko zenuke zure katua edo txakurra? EKAITZ T.


â—?

Ardiek ez dute mugizen den ura edaten.


â—?

Bela arraina arrainik azkarrena da, 110km orduko abiadurara iristen delako.


â—?

Bale urdin baten mingainak elefante batek adinako pisua du.


â—?

Kobra suge baten pozoiaren goilarakada batek 165 pertsona hil dezake.


â—?

Krokodilo bat zaldi bat bezain azkarra izan daiteke.


â—?

Arrek 4.000 gihar dituzte


â—?

Turritopsis Nutricula biologikoki hilezkorra den munduko animalia bakarra da.


â—?

Bizitzan zehar pertsona batek gutxi gora behera munduari 3 buelta ematen dizkio


â—?

Nerabeetan ehunetik batek bakarrik ahal du zuzen txistu egin


â—?

Amerikarren %45ak ez daki eguzkia izar bat denik.


â—?

Vatikanoak munduko pobrezia guztiarekin bi aldiz bukatzeko adinako dirua du.


â—?

Tomas Alba Edisonek, bonbilaren asmatzaileak, beldurra zion iluntasunari.


â—?

Pertsona bat lehenago hiltzen da lo ez egiteagatik ez jateagatik baino.


â—?

40 edo 50 sagar hazi janda, hil egin zaitezke, zianuroa dute eta.


â—?

Zuhaitzak milaka urtez bizi daitezke.


â—?

Banbu erraldoiak egunean 60 zentimetro gora egin dezake.


â—?

Munduko kaktusik handiena 20 metro gora hel daiteke.


â—?

Munduko zuhaitzik handienak 83 metro neurtzen ditu.


â—?

Landareak Trash Metal musika motararekin azkarrago hazten dira.


â—?

Landareak duela 3.600 milioi urte agertu ziren Lurran


_________________ELKARRIZKETA LABURRAK Garbi単e Barrenetxea Intxaurrondo ikastolako andere単oa izan da urte askotan. Aurten ordea, zuzendari bezala hasi da lanean eta horri buruzko elkarrizketa bat egitea pentsatu dut. Noiz eta non jaio zinen? Donostiako Alde Zaharrean jaio nintzen. Konstituzio plazan, 1964an. 48 urte dauzkat. Zein eskolatan ikasi zenuen? 4 urte nituela hasi nintzen eskolan. 4 urtetik hamar bitarte Orixe ikastolan. Gero, lau urtez, Lizeo Barandiaran zenean. Eta gero, Santo Tomas Lizeoan. Non egin zenuen irakasle izateko formakuntza? Donostiako magisteritza eskolan. Han, seminarioan bazegoen. Nik uste dut hori ere dagoeneko itxita egongo dela. Izan al duzu noizbait beste lanbiderik? Bai, baina beti irakaskuntza inguruan izan dira. Non eta zertan egin zenuen lan lehenengo aldiz? Nire lehenengo lanak dantza irakasle bezala izan ziren. Zenbait ikastoletara joaten nintzen eta hango eskola orduz kanpoko jardueretan euskal dantza irakasten nuen. Zein toki desberdinetan egin duzu lan? Lehenengo Axular ikastolan eta Herri Ametsa ikastolan dantza eman nuen; ondoren Los Angeles ikastetxeko jangelan; gero Xirula-mirulan musika ematen; eta azkenik hemen. Zertan datza zuzendari lanak? Zaila da esatea. Batez ere garbi eduki behar duzuna ikastola guztiko ardura daukazula da; ikasleena, irakasleena eta gurasoena. Orduan, zaindu egin behar da, gauza horiek beti bere bidetik joan daitezen, arazoak sortzen direnean arazo horiei aurre egin, proiektu berriak martxan jarri... Baina niretzako zuzendari lanean batez ere, lan taldean funtzionatzen jakin behar da, jendearekin kontatzen... zuk bakarrik ezin duzulako ezer egin, eta ezin zarelako "Orain hau horrela eta horrela" esaten ibili. Eskola batean beti lan taldean izan behar du. Hori da niretzat zuzendari batek egin beharko lukeena eta garrantzitsuena. Jendearekin lan egiten, proposatzen, iritziak kontutan hartzen, ideiak botatzen... eta horrekin aurrera egiten.


Zein eginkizun duzu orain garrantzitsuena? Ba, oraintxe bertan eskuartean datorren ikasturterako matrikulazioa daukagu. Eta ikastola honetan urte hauetan matrikulazioak behera egin duenez, ba, saiakera egin nahi dugu berriro ere auzoko umeak auzoko eskolatan bertan gelditu daitezen, ez daitezen beste auzoetara eta eskolatara joan... eta hor ari gara pixkatxo bat indarra jartzen, ea berriro bultzadatxo bat ematen diogun auzoari. Zein eginkizun dira gehien eta gutxien gustuko dituzunak? Zergatik? Beno, gutxien gustatzen zaidana zalantzarik gabe, papeleo tartean ibiltzea da. Eta eskola publiko garen neurrian, administraziotik eskatzen dizkigute paper eta kontrol asko; batzuetan beharrezkoak iruditzen zaizkigunak, baina beste batzuetan, beharrezkoak iruditzen ez zaizkigunak. Eta horrek asko nekatzen du, orduak, esfortzua... eskatzen dituztelako eta gero ez diozulako etekinik ikusten. Eta beste alde batetik, gehien gustatzen zaidana, jendearekin lan egitea, gauzak martxan jartzea, jendea kontuan edukitzea...da. Agian zailena ere bai, baina politena niretzat hori da. Zein lan nahiago duzu, zuzendari edo andereñoarena? Zergatik? Ba nik oso garbi daukat andereñoa naizela. Nik andereñoa izan nahi nuen eta andereñoa naiz. Andereño izateko ikasi nuen. Andereño izatea asko gustatzen zait. Egia da baita ere, urte asko eman ditudala andereño izaten eta gainera beti leku berean, beraz iruditzen zait baita ere, ikastola honek niretzako baduela... nirea den ikastola pusketa bat dela, orduan iruditzen zait baita ere, iritsi zaidala garaia beste arlo batetik nire ikuspuntua jartzeko. Oraindik behintzat nahiko berria naizenez hemen badut ilusioa eta gogoa gauzak egiteko eta nire aldetik jarri dezakedan apurtxo horrekin ikastola pixka bat hobetzeko. Eskerrik asko elkarrizketa hau eskaintzeagatik eta nahiz eta beste eginkizun asko eduki, denbora pixka bat eskaintzeagatik.

Eider Sanchez 1.A


2.ELKARRIZKETA

Iker Huarte, Lazkaon jaio zen, 1983ko Uztailaren 19an. Pilotari profesionala izan da hainbat urteetan Frontis pilota enpresan.

Non bizi zara gaur egun? Gaur egun, Lazkaon bizi naiz. Ze zaletasun dituzu? Hainbat zaletasun ditut pilota, futbola, padela eta pala dira nagusiak. Horrez gain, musika entzutea gustuko dut. Zer pentsatzen duzu zure haurtzaroari buruz? Haurtzaroa bizitzako momenturik polittenetako bat dela iruditzen zait, bertara bueltatuko nintzen oraintxe bertan. Zein ikastetxeetan ikasi zenuen? DBH 4. maila arte, Lazkaoko San Benito ikastolan ikasi nuen, eta Giza eta Gizarte Zientzien batxilergoa Beasaingo Txindoki institutuan ikasi nuen. Orain dituzun lagunak txikitatik ezagutzen al dituzu? Gaur egun ditudan lagunak txikitan nituen berberak dira. Elkar oso ondo ezagutzen dugu hainbeste urte batera egon ondoren. Noiz hasi zinen pilotan jolasten? Eta zergatik? 7 urte nituela hasi nintzen pilotan jolasten, nire auzokide batek esan zidan ea frontoian pilotan jolastuko genuen, eta frogatu ondoren, zaletasuna sartu zitzaidan.


Joan al zara pilota eskola batera? Lazkaoko pilota eskolan 4 urte igaro nituen, 8 urtetik 12 urte bitartean. Ondoren 12 urterekin, Uharte Arakilgo pilota eskolan beste sei urte pasa nituen. Pilotak toki askotara eraman al zaitu? Pilotaria izatearen alde onenetariko bat, bidaiatzearena izango litzateke. Herri eta hiri desberdin asko ezagutu baititut urte hauetan zehar. Ze esperientzia mota izan zen pilotari profesionala izatea? Esperientzia oso aberasgarria izan zen profesional mundua ezagutu eta maite dudan kirol honetatik bizi ahal izatea. Zerk eraman zintuen pilota uztera? Profesional munduan hartu ninduen enpresak ondora jo zuelako batik bat. Ondorioz ilusioa kendu zitzaidan eta nirek biziak aldaketa nabarmena antzeman zuen. Gaur egun, lanean ari da lantegi batean. Kirol desberdinak egiten ditu: futbola, padela eta pilota gose dagoenean, frontoira joaten da bere lagunekin jolastera.

Mikel Huarte eta Ekain Gomez 1.C


3.ELKARRIZKETA Ane Gerendiain eta Anne Gomezi elkarrizketa bat egin diegu. Lehengo urtean eskubaloi txapelketa irabazi zuten eta eskubaloiari buruz hitz egingo dugu.

Galderak: 1.Nola hasi zineten eskubaloia egiten ? Egun batean , gelan geundela orri batzuk banatu zizkiguten guztiei. Orri horiek Egia eskubaloi taldera apuntatzeko ziren. Koadrilako neskek probatzea pentsatu genuen. Azkenean apuntatu egin ginen eta 6. mailatik orain arte eskubaloian ibili gara. 2.Non eta noiz egiten dituzue entrenamenduak? Gure entrenamendu guztiak Egiako polikiroldegian egiten ditugu. Entrenamenduak astearte eta ostegunetan izaten dira baina batzuetan aztezkenetan ere entrenatzen dugu. 3.Zer egiten duzue entrenamenduetan? Lehenengo berotu egiten dugu. Berotu ondoren, jolas batzuk egiten ditugu baloiarekin. Gero, atezainak berotzeko jaurtiketak botatzen dizkiogu. Bukatzerakoan gure artean paseak egiten ditugu eta denbora ematen badigu partidu bat jolasten dugu.


4.Ze txapelketatan jolastu duzue? Eta inportanteena zein izan da? Urtero Donostialdeako ligan jolasten dugu. Baina urte batean baina gehiago Gipuzkoako ligara sailkatu gara. Inportanteena Gipuzkoakoa izan da. 5.Zer da txapelketetatik gehien gustatzen zaizuen? Hoberena partiduak izaten dira , batzuetan galdu egiten ditugu baina beste batzuetan aldiz,irabazi. Oso ondo pasatzen dugu talde guztiak. 6.Eskubaloiak denbora uzten dizue ikasketetarako? Aurten eskola 2:30 bukatzen denez bazkaldu ondoren egiten ditugu ikastolako gauzak eta gero entrenamenduetara joaten gara. 7.Zeintzuk dira eskubaloiaren desabantailak? Eskubaloian oso erraza da mina hartzea belaunetan bereziki. Botatzen garenean jaurtiketa bat egiteko gehienetan mina hartzen da hori da eskubaloiaren alde txarra. 8.Zerk egiten dizue eskubaloian jolasten jarraitzeko? Oso ondo pasatzen dugu , eta ez gara ekipo txarra. Entrenatzailearekin ez gara gaizki eramaten. Giro hona dago taldean. Beno hau izan da gure elkarrizketa. Espero dugu gustatu izana.

Saioa Gonzalez de Chavarri eta June Ruiz de Gauna 2012-2013 1.C


4.ELKARRIZKETA

Monica Peino, biolaz bizi da eta orain biola irakaslea da, Musika eta Dantza eskolan. Irakasle izan aurretik, biola jole bezala esperientzia batzuk izan ditu. ·Non eta noiz jaio zinen? Irunen jaio nintzen 1973ko apirilaren 28an. ·Noiz hasi zinen ikastolara joaten? 3 urterekin hasi nintzen. ·Zein ikastoletan ikasi zenuen? Lehenengo haurtzaindegi batean San Luis Gonzagan 3 urterekin eta gero Compañia De Marian. ·Zenbat urterekin hasi zinen biola jotzen? Uste dut 11 urterekin hasi nintzela. ·Zergatik aukeratu zenuen biola jotzea eta ez beste istrumentu bat? Lehenengo biolina aukeratu nuen baina ez zegoen plazarik urte horretan, topatu nintzen biola irakaslearekin eta esan zidan: - Ezagutzen duzu biola? - Ba ez-erantzun nion. Orduan klase batera joan nintzen eta konturatu nintzen nire instrumentua zela. ·Biola jo baino lehen beste instrumentu bat jo zenuen? Ba ez, bueno txirula baino bakarrik ikastolan.


·Non ikasi zenuen biola jotzen? Frantzia iparraldean, lehenengo hasi nintzen Hendaian eta gero Baionan. ·Non ikasi zenuen biola irakasle izateko formakuntza? Lehenengo Hendaiako konsebatorioan eta gero, Baionako konserbatorioan. ·Zergatik erabaki zenuen biola irakaslea izatea? Gustatzen zitzaidalako; pasa nituen urte batzuk orkestra batean jotzen, eta gero konturatu nintzen asko gustatzen zitzaidala eta horregatik erabaki nuen irakaslea izatea. ·Ikasten zenuen bitartean nondik ateratzen zenuen denbora ikasteko? Gogoarekin dena posible da, eguna jende guztiarentzat berdina da , hau da, 24 ordu, baina, zerbait gustatzen zaizunean denbora ateratzen dezu, lehengo etxeko lanak eta gero berriz jotzen nuen ordu berdinean. ·Zenbat ikasten zenuen egunean? Hasieran, ba egunero 15 minutu eta gero eta denbora pasa ahala, gero eta gehiago. Bukaeran ikasketa bukatu ondoren 6 ordu egunero, karrera bezala da beste karrera bat. ·Orkestraren batean egon zara? Zeinetan? Bai, lehenengo jo nuen Baionako orkestran 5 urte edo horrela, Bilboko orkestran beste 5 urte, eta gero, Euskadiko orkestran beste 4 urte edo horrela. ·Noizbait jo al duzu biola kalean? Bai, laukote batekin, esperientzia oso ona izan zen.


路Sariren bat irabazi duzu? Bai, irabazi genuen sari bat Zumaian, irabazi genuen 3. saria ganbara musikarekin. 路Uste al duzu etorkizunean biola jotzen jarraituko duzula ala utziko duzula? Noski, nire lana da, nire bizitza, ez dakit beste gauza bat egiten eta ez dakit hemen edo beste leku batean baina bai.

Oso ondo egon gara,eskerrik asko zuri elkarrizketatzea uzteagatik. Zorte on zure etorkizunean. ENERITZ ETA NEREA 1.A


5.ELKARRIZKETA

AZTI CORRES

Elkarrizketa bat egingo diogu Azti Corresi bere zaletasunari buruz. -Zenbat urte dituzu ? 1999an jaio nintzen eta 13 ditut. -Non jaio zara ? Donostian jaio nintzen. -Noiz hasi zinen skatean ibiltzen ? Orain dela urte bat eta erdi. -Babeslerik al duzu? Ez,baina agian babesle bat aurkituko dut. -Noizbait izan al duzu lesio handi bat skatean ibiltzen ? Bai. -Hala izan bada, nolako lesioa egin zenun? Askotan orkatila bihurritu dut. -Nondik ibiltzen zara skatearekin? Katalunia plaza,Kursaala,Intxaurrondo eta skate park askotan.


-YouTuben ateratzen zara skatea egiten? Bai,bideo batzuetan ateratzen naiz. -Zuek grabatzen dituzue bideoak? Bai,lagunen artean grabatzen ditugu. -Jende askorekin patinatzen duzu? Bai,nire lagun guztiekin eta ezagutzen dudan jende berriarekin. -Nola horrela erabaki zenuen skatearekin ibiltzen eta ez beste gauza batekin? Probatu nuen eta asko gustatu zitzaidalako. -Zenbat ordu ematen dituzu skatean? Ikastola dagonean gutxi,baina ostiraletan eta asteburuan nahiko denbora ibiltzen naiz. -Zaila da skatean ibiltzea? Zer gauza ikasten dira? Zaila ez da,saiatzen baldinba zara ez. Trukoak egitea, ranpak jaistea, saltoak..gauza asko ikasten dira. Beno,elkarrizketa atsegina izan da,ondo pasatu dugu berarekin hizketan, muxu bat guztioi !


6.ELKARRIZKETA

JON LANDER MORENO

Jon Lander Morenori elkarrizketa bat egin diot. Bera abeslaria da talde batean, El Extra単o, izenekoa. Donostian jaioa da eta 26 urte ditu. Txapa gehiago sartu gabe hasiko naiz. -Nola hasi zinen abesten? Abesten hasi nintzen dibertitzeko, txikia nintzenean, abestiak gustatzen zitzaizkidan, eta orduan hasi nintzen. -Taldekoak, nola ezagutu zineten? 20 urte nituenean, talde bat izan nahi nuen eta interneten bilatzen hasi nintzen. -Nola inspiratzen zara letrak egiteko? Gertatu zaizkidan gauzetan, inbentatzen pixka bat edo besteei gertatu zaien gauzetan. -Nortzuk izan ziren zure idoloak txikitan? Michael Jackson eta Bon Jobi.


-Eta orain? Ba, berdinak. -Zein da zure taldeko abesti gogokoena? El Extra単o. -Ze musika mota egiten duzue? Pop rock, eta azken boladan indie pixka batekin. -Kontzertuetan, urduri jartzen al zara? Batzuetan bestetan baino gehiago, baina pixka bat beti. -Zer gustatzen zaizu egitea, musikaz aparte? Lagunekin edo nobiarekin gelditzea eta zinemara joatea. -Zaila da musikaren mundua? Bai oso, baina ez naiz erabat musikoa. -Zenbat denbora daramazu taldean? 5 urte. Beno ba, hau izan da dena, mila esker zure denborarengaitik eta espero dut asko aspertu ez izana, aio!


________________________ELKARRIZKETA

ERREKA TABERNA. Elkarrizketa Gabonak urrun gelditu dira eta ea krisia nabaritu zuten edo nabaritzen ari diren jakin nahi dugu. Horretarako Bidebieta auzoan dagoen Erreka tabernako jabea, Diana izenekoa, elkarrizketatu dugu. Gabonetan jende etorri al da tabernara ?

asko

Kaixo! Egunon bai egia da Gabonetan jende gehiago egon dela eta egun zehatz batzuk izan dira, adibidez, Olentzero egunean. Norbera etxera joan baino lehenago zerbait hartzeko eta lagunekin egoteko etorri dira. Krisia nabaritu al duzu Gabonetan ? Zertan ? Bai nabaritu da. Jende asko etorri da, baina,adibidez, hamarreko talde bat etortzen bazen, erdiak zerbait eskatzen zuen eta beste erdiak hitz egitera edo lagunekin egotera. Gabonetan pintxo pote egiterakoan bezero asko etorri al ziren? Edo krisia nabaritu al zenuen egun horietan? Pintxo potea ostiralero egiten da eta nik uste dut jende gehiago etortzen dela probatzeko, jateko eta ia beti jendea bera etortzen da. Zertarako jarraitzen duzue pintxo potea egiten? Ba guk daramagu hamar hilabete tabernan eta sei pintxo potea egiten. Pintxo potea egin zen jendea kalera atera eta tabernetan sartzeko asmoarekin. Zerbait edaten baduzu, pintxoa dohainik daukazu .


Zenbat denbora daramazue pintxo potea egiten? Hilabete daramagu pintxo potea egiten. Hasieran jende gehiago etorri zen pintxo potea zegoela jakitean. Konturatu ginen pintxo potea egoten zenean, jende gehiago etortzen zela. Auzo desberdinetako jendea etortzen hasi zen. Badago horien artean ostiraletan bakarrik etortzen dena pintxo potea dagoelako. Zein pintxo eskaintzen dituzue? Nire tabernan pintxo asko egiten ditugu: hanburgesa txikiak, patata tortilla, oilasko hegoak, ‌ Prezioak igo al dituzue? Beste tabernetan prezioak igo dituzte, baina guk ez ditugu igo, pentsatzen dugulako momentu honetan krisian gaudela igotzea , guretzat kalte izango dela. Noiz hasi zineten krisia nabaritzen? Krisia orain dela urte batzuk hasi nintzen nabaritzen, baina oraindik ez nengoen tabernan. Prezioak jaitsi egin behar izan ditugu. Eta urteberrian ez ditugu igo. Langilerik bota al duzue? Guk taberna txikia daukagu eta bi langile gara. Ez dugu langilerik hartu edo bota ere egin. Zer esango zenieke politikariei? Nik ez daukat horrentzat erantzun on bat, baina ez nago ados politikoek hartu dituzten neurri batzuekin.


Zenbat opari ekarri dizkizute? 30

25

20

15

10

5

0 0tik 5era

6tik 10era

11tik 15era

16tik gora


Zer Motatako Opariak Ekarri Dizkizute? 60

50

40

30

1 zutabea

20

10

0 Bideojokoak

Liburuak

Arropa

Mahai-Jokoak

KĂŽrol Tresnak

Bestelakoak


Zure ustez zein izan da opari garestiena? 35

30

25

20 1 zutabea 15

10

5

0 Bideojokoak

Liburuak

Arropa

Mahai Jokoak

Kirol tresnak

Bestelakoak


Krisian gaudela eta, nabaritu al duzu aldaketaren bat oparietan?

33

30

Bai Ez


Eta merkeena? 25

20

15 1 zutabea 10

5

0 Bideojokoak

Liburuak

Arropa

Mahai-Jokoak

Kirol tresnak

Bestelakoak


Oparitu dizuten gauzetatik zein izan da gehien gustatu zaizuna? 35

30

25

20 1 zutabea 15

10

5

0 Bideojokoak

Liburuak

Arropa

Mahai-Jokoak

Kirol tresnak

Bestelakoak


Eta gutxien? 16 14 12 10 8

1 zutabea

6 4 2 0 Bideojokoak

Liburuak

Arropa

Mahai-Jokoak

Kirol tresnak

Bestelakoak


Zenbat opari ekarri dizkizute?

9 6 29

0tik 5era 6tik 10era 11tik 15era 16tik gora

28


Zer motatako opariak ekarri dizkizute? 50 45 40 35 30 25

1 zutabea

20 15 10 5 0 Bideojokoak

Liburuak

Arropa

Mahai-Jokoak

Kirol tresnak

Bestelakoak


Zure ustez zein izan da opari garestiena? 45 40 35 30 25 1 zutabea 20 15 10 5 0 Bideojokoak

Liburuak

Arropa

Mahai-Jokoak

Kirol tresnak

Bestelakoak


Eta merkeena? 30

25

20

15

1 zutabea

10

5

0 Bideojokoak

Liburuak

Arropa

Mahai-Jokoak

Kirol tresnak

Bestelakoak


Krisian gaudela eta, nabaritu al duzu aldaketaren bat oparietan?

43

27

Bai Ez


Oparitu dizuten gauzetatik zein izan da gehien gustatu zaizuna? 40 35 30 25 20

1 zutabea

15 10 5 0 Bideojokoak

Liburuak

Arropa

Mahai-Jokoak

Kirol tresnak

Bestelakoak


Eta gutxien? 18 16 14 12 10 8 6 4 2 0 Bideojokoak

Liburuak

Arropa

Mahai-Jokoak

Kirol tresnak

Bestelakoak


____________________________INKESTA

BIDEO­ JOKOAK Consumer  aldizkariak   pasa   den   abenduan   Internet   bidezko  inkesta   bat   egin   zuen   ohitura   digitalei   buruz   galdetuz.  Horretarako   14   eta   39   urte   bitarteko   1.220   laguni   galdetu  zieten   eta   honako   ondorio   honetara   iritsi   ziren:   teknologia  berrien oso menpe daude 20 eta 24 urte arteko gazteen %10,  edo neurriz kanpo erabiltzen dituzte.  Gainera, 14 eta 19 urte bitarteko nerabeen %78k  arriskua dute etorkizunean teknologia berriak modu  obsesiboan erabiltzeko. Hau horrela izanik, gure institutuan gai honen inguruan  ikerketa txiki bat egin nahi izan dugu. Horretarako, honako  galdera hauek egin  dizkiegu ikasleei (kurtso bakoitzeko 10  bat ikasle izan dira parte hartu dutenak):

1­Zenbat ordu jolasten duzu egunero?    1. 0 Maila

1,5

1,3

0

4

1

1

1

0,2

0,5

1,05

   2. 4 Maila

7

1

0

10

2

8

7

0

2

4,1

   3. 0 Maila

0

4

7

7

1

2

3

1,5

3

2,85

   4. 2 Maila

0

5

5

1

2

3

0

1

1

2

 Ondorioa: Batez beste  2,5 da Lauaizetako ikasleek batez      beste jolasetan pasatzen dituzten orduak.


2­Zenbat makina dituzu(ordenagailua barne)?    1. 2 Maila

2

3

4

4

3

5

1

2

5

3,1

   2. 2 Maila

5

2

5

0

7

3

9

9

8

5

   3. 3 Maila

9

4

2

1

2

7

2

8

4

4,2

   4. 3 Maila

1

3

2

3

1

1

8

3

2

9,3

 Ondorioa: Batez beste  21 makina dituzte Lauaizetako      ikasleek.

3­Zenbat joko dituzu makina guztietan(ordenagailua  barne)?    1. 20 Maila

100

100

100

0

4

3

5

6

15

35,4

   2. 3 Maila

20

20

10

10

3

100

20

30

20

23,6

   3. 29 Maila

10

10

10

100

20

10

5

4

10

21,3

    4. 0 Maila

10

5

50

1

30

7

3

10

2

13,6

 Ondorioa:   23 joko dituzte batez beste ikasleek.    


4­Zer joko mota gustatzen zaizkizu gehien?    1. D Maila

D

D

D

D

A

A

A

E

E

D

   2. K Maila

K

K

E

E

E

E

D

A

A

E

   3. K Maila

K

K

K

K

K

E

E

D

A

K

A

A

K

E

   4. E E E E E D D Maila D=denetarik. A=abentura. E=ekintza. K=kirolak. 

 Ondorioa:  4 mailetako ikasleei e kintzen jokoak      gustatzen zaizkie gehien. 5­Normalean bakarrik ala norbaitekin (online edo  lagunekin) jolasten duzu?    1. B Maila

N

N

N

N

B

N

N

B

N

N

   2. N Maila

N

N

N

N

N

B

B

B

B

N

   3. N Maila

N

N

N

N

N

N

B

B

B

N

   4. N N N N Maila N=norbaitekin. B=bakarrik.

N

N

N

B

B

B

N

 Ondorioa:   Gehienek, beraz, norbaitekin jolasten dute.    

Ikerketa hau egin ondoren, argi geratzen da, beraz,  Lauaizetako ikasleon artean ere bideo­jokoek arrakasta  handia dutela eta gehienetan norbaitekin batera erabiltzen  ditugula. Arazoa horiekiko menpekotasuna, tresna hauek  neurriz kanpo erabiltzea izango litzateke baina hori gure  esku dago!. 3. MAILAKO PRENTSA­TAILERRA


__________________________ERREPORTAJEA

BIOTEKNOLOGIA

GAUR EGUNGO ZIENTZIA


TRANSGENIKOAK â—? â—?

Zer dira? Beste espezie bateko geneak hartu dituzten landare edo animalietatik datozen janariak dira transgenikoak.

Genetikoki eraldatutako organismoak (GEO) ingeniaritza genetikoaren bidez aldatutakoak dira. Beste organismo baten gene bat transgene izenekoa sartzen zaie, edo haien gene bat kendu edo eraldatzen zaie.


Nola eta zertarako ekoizten dira â—?

Informazio genetikoa manipulatuz dauden organismoak aldatzen, eta berriak ere sortzen, Ingenieritza Genetikoa erabiliz.

â—?

Aspalditik saiatu da gizakia uztak hobetzen eta jateko landare hobeak eta sendoagoak lortzen. XX. Mendearen hasieran, genetikaren ezagurpenek produktibitate handiko mutanteak lortzea ahalbidetu zuen, landare haziak X izpiez tratatuz. 1983An lehengo landare trasgenikoak lortu zen.

Landare baten DNA-tik nahi den propietatea hartu eta beste landare bati bere DNA- an txertatze zaio. Horrela, adibidez letxuga batek ur asko behar ez izateko, basamortuko kaktusaren propietateak txertatzen zaizkio.


Aldeko eta aurkako argudioak â—?

Aldeko gauzak: produktu interesgarriak ekoitzi ditzakeela; landareetan, gene berriak sartuz, hauen ezaugarrik hobetu egiten direla; elikagai berriak sortzen dituela ezaugarri bereziekin; intsektuen aurka erresistenteak direla... etab.

â—?

Alergiak sor ditzakete eta kontsumitzeko orduan toxikoak izan daitezke.


Aldeko eta aurkako argudioak â—?

Alde: nekazaritza ekoizpena handitu eta gose arazoak konpontzen lagun dezakete transgenikoak.

â—?

Aurka: transgenikoak enpresa pribatuak sortzen dituzte eta gero patentatu egiten dituzte. Zilegia al da bizidunak patentatzea?


Egileak

Imanol Esnal Kristian Rubio Mikel Sein Amaia Turrillas Txomin Olalde


Bioteknologia gizakiari aplikatua (Nagore Elizegi, Maider Arratibel, Jon Delgado, Maria Garcia)


Terapia Genikoa ●

Alterazio genetikoek sortzen dituzten gaixotasunak tratatzen ditu. Duela gutxira arte, gaixotasun horiek tratatzeko modu bakarra gaitzaren ondorioak arintzeko substantziak ematea zen. Genea akastuna ordezkatzen du ondo funtzionatzen duen gene batekin.


In Vivo â—?

Geneak zuzenean sartzen dira gaixoan. Gene horiek han dihardute arazoa konponduz.


Ex Vivo â—?

Akatsa duen genea atera eta kanpoan zuzentzen da eta ondoren berriro sartu.


Giza Genoma Proiektua â—?

â—?

Nukleotidoak giza kromosomen ADN kateetan zer ordenetan kokatuta dauden jakiteko sortu. Nazioartean koordinatutako lehen ahalegina (1980an hasi ziren). Helburu hauek zituen: -Giza gene guztiak identifikatzea eta kromosometan zer lekutan dauden jakitea -Gene bakoitza sekuentziatzea -Gene bakoitzak zer funtzio duen zehaztea


Egungo Ezagutzak Giza genoma ia osorik ezagutzen da. Lortutako emaitzak: -Gure genomak 25.000 gene ditu -Gure genomak 2900 milioi base pare ditu -Geneetako asko zenbait mikroorganismo primitibotatik datoz -Gizakiok genetikoki oso antzekoak gara (%99,99an berdinak gara). Arraza kontzeptuak ez du oinarririk. -Gene bakoitzak hainbat proteinen sintesian hartzen du parte -Gene askok beste geneen erregulatzaile gisa jokatzen dute. - Oraindik ez dakigu zehazki gene guztien funtzioa.


Arazoak â—?

Terapia genikoa: -Susmoak zabaldu du gizakiekin erabiltzea.

â—?

Giza genoma proiektua: -Ezagutzak handitu dira, gaixotasun genetikoei eta herentziazko gaixotasunei dagokienez. -Arazo etikoak sortu dira identitate pertsonalarekin edota intimitatearekin ere.


http://www.youtube.com/watch?v=ZwBZpKWwYQo

http://www.youtube.com/watch?v=CqYYy9uTiTA


__________________________ERREPORTAJEA

EUSKAL HERRIKO

PAISAIA GEOLOGIKO GARRANTZITSUAK


BARDEAK Nafarroaren hegoaldean kokaturik daude

ERAGILE GEOLOGIKOA.- haizea. MODELATU MOTA.- haizearen modelatua – harri borobilduak

BESTEAK: Bardeak, Nafarroako hego-ekialdean kokatuta daude. Leku lehor bat da eta tenperatura aldaketa handiak jasaten duen eremua da egunez bero ikaragarria egiten du eta gauez tenperatura jeisten da. Bardeak, argazkian ikus dezakegun antzera beste halako egitura asko daude. EGILEA.- MARIA GOYA


BI AHIZPAK Nafarroan daude, Irurtzun herrian

ERAGILE GEOLOGIKOA.- ibaia MODELATU MOTA.- ibai modelatua – arroila. Erreka batek, urte askoren poderioan, erresistentzia ezberdina duten materialekin topo egin du eta horrelako forma bat eratu du. BESTEAK: Geologikoki leku berezia da harriek hartzen dute forma bereziengatik. Donostiatik Iruùera autobidetik joaten bazarete erditik pasako zarete eta jendea eskalatzen dagoela ikustea ohikoa da. EGILEA.- GARAZI FERNANDEZ


IRUNBERRIKO ARROILA Nafarroan kokaturik dago

ERAGILE GEOLOGIKOA.- ibaia. MODELATU MOTA: ibai modelatua – arroila Ibaiak bere bidean erresistentzia ezberdina duten materialak aurkitu ditu eta bere bidea ireki du. BESTEAK: Nafarroan oso toki garrantzitsua da. Bertan bizi dira babestuak dauden espezie asko: arranoak, putreak, ugatzak... NATURA ERRESERBA da. EGILEA: IAN MARTIARENA


ORIA IBAIAREN MEANDROA Orion dago, Gipuzkoan

ERAGILE GEOLOGIKOA.- ibaia MODELATU MOTA.- ibai modelatua - meandroa Argazki honetan ikusten da Oria Ibaiak egin duen meandro bat. Hemen ikusten da nola ibaiaren zati honetan ibaia oso motel doa, horregatik ez du erosio asko egiten eta meandro bat sortu du; ibaiak alde batetik erosionatzen dituen materialak meandroaren beste aldean sedimentazten ditu eta horrela ibai-terrazak sortzen dira. Terraza horietan baratza batzuk ikusten dira. BESTEAK: Garrantzi geologiko handia dauka.

Ibaiak eramaten dituen sedimentu

finagoak ibilguaren bukaeran uzten ditu eta sedimentu horiek aztertu daitezke ibaiaren arro hidrografikoa ikertzeko. EGILEA: MIKEL REBOLLO


ARDITURRIKO KOBAZULOAK Gipuzkoako Oiartzun herrian daude

ERAGILE GEOLOGIKOA.- Lur barneko urak MODELATU MOTA.- Modelatu karstikoa – haitzuloa Lurpera iritsi den urak pixkanaka pixkanaka meteorizazio kimikoak eragiten du kareharria disolbatuz eta argazkian bezalako paisaiak lortzen ditu. EGILEA.- JON ALDASORO


ULIAKO ITSASLABARRA Donostia eta Pasaiaren arteko kostaldea da

ERAGILE GEOLOGIKOA.- itsasoa MODELATU MOTA.- itsas modelatua – itsaslabarra Olatuen meteorizazio fisikoa egiten dute, hau da, kolpeka arrokak hautsi eta itsasoko urak meteorizazio kimikoa egiten du, zenbait gai disolbatzen ditu. Modu honetan kostaldea pixkanaka pixkanaka atzerantz joaten da. BESTEAK: Itsaslabar hau Ulia mendian kokatuta dago. Itsaslabar hau gertutik ikusi nahi izanez gero Donostiatik Pasaiara doan bide bat dago. EGILEA.- JOSUNE ZUBIAURRE


AKUANDI KOBAZULOA Nafarroan dago, Urbasako mendilerroan

ERAGILE GEOLOGIKOA.- lurpeko urak. MODELATU MOTA.- modelatu karstikoa – haitzuloa. Argazki honetan ikusten dugu nola urak harrien mineralak disolbatu ondoren areto hau sortu duen, baita ere sabaiko estalaktitak eta lurreko estalagmitak ikusten dira, bai lurpeko laku bat ere. BESTEAK: Bai haitzulo honek bai Urbasa mendilerro osoak garrantzi handia daukate modelatu karstikoa ikertzeko. Modelatu horren adibide mota guztiak daude mendilerroan, kanpoaldean leizeak, trokak‌... eta barrualdean, haitzulo asko estalaktita eta estalagmitekin. Urbasako mendilerroa akuifero oso handi bat da eta erortzen den ur guztia akuiferora doa, gero iturrietatik edo ibaietatik berriro ateratzeko. 1997. urtetik Urbasa mendilerro osoa natura-parke bat da. EGILEA: MIKEL REBOLLO


ZUMAIAKO ABRASIO-PLATAFORMA Zumaia eta Deba arteko kostaldean kokatua dago

ERAGILE GEOLOGIKOA.- itsasoa. MODELATU MOTA.- abrasio-plataforma. Aurrean abrasio-plataforma bat ikusten da, haizeak sortzen dituen olatuek itsaslabarra higatu dute eta atzera joan da. Beste aldetik hondartza txiki batzuk ere ikusten dira, hondartza horiek klasto txikien metaketaz sortuak dira. Bai bata bai bestea ikus daitezke bakarrik itsasbehera dagoenean. BESTEAK: Toki

honek

garrantzi

geologiko

handia

dauka

beste

garai

batzuetako sedimentuak agerian gelditu direlako. 2009. urtetik leku babestuta izan da. EGILEA: MIKEL REBOLLO


___________________________KRONIKA

DANBORRADA 2013 2013ko urtarrilaren 19an hasitako danborrada eguraldi txarrari aurre egin eta Donostiako danborrada-talde guztiak kalera atera ziren.

Urtero bezala, Urtarrilaren 19an Donostiako Eguneko ekitaldia ospatu genuen donostiar guztiek. Aurten, gainera, emanaldi berezi bat izan zen, 1813ko hiriaren erretze, suntsiketa eta berreraikuntzaren bigarren mendeurrenarekin lotuta. Horrekin batera, hiritar merezimenduaren dominak banatu zituzten. Aurtengo omenduak Txillardegi zena, Jaime Caballero igerilaria, Luisa Etxenike idazlea, Donostia ospitaleko neonatologia unitatea eta Txotxongilo taldea izan dira. Urtarrilaren 19an, 1813an hiriko ereserkia izan zena jo zuten haurren eta helduen konpainia guztiak Alderdi Ederren, Udalaren Txistulari Bandak, abesbatza batek eta dantzari talde batek lagunduta. Gaueko 12:00tan ikurrina altxatu zuten eta danborrak San-Sebastianeko martxa jo zuten. Gipuzkoako hiriburuan 24 orduz danbor hotsak izan ziren protagonista; denera, 15.000 lagunek hartu dute parte danborradaren batean. Banderaren igoerarekin lehertu zen festa Donostian gauerdian. Ohi denez, Gaztelubidekoak taula gainean izan dira, beste konpainietako ordezkariekin batera, Jose Ramon Mendizabal Danbor Nagusiaren esanetara. Gaueko 00:00ak bitartean danbor hotsak izan dira nonahi hiriko txoko guztietan, gauerdian, Union Artesana taldekoak bandera jaso duten arte.


Gu, hirugarren mailako Irati eta Uxue ikasleak gara eta Konstituzio plazan ikurrina altxatzen zen bitartean, Intxaurrondoko hirurak plazan geunden abanderada jantziarekin. Intxaurrondoko kaleetatik irteteko prest geunden eta danbor nagusiak plazan bakarrik joko genuela esan zigun euria zela eta. Orduan San-sebastianeko martxa, Errealaren abestia eta beste gutxi batzuk jo genituen.

Ondoren Iratiren etxera lo egitera joan ginen eta hurrengo goizean, haurren danborrada ikustera joan ginen. 50 konpainiako ia 5.000 haurrek hartu zuten parte Donostiako haur danborradan, aurten aurrenekoz, neska jeneral baten agintepean. Denera, 4.766 haur bildu dira Alderdi-Ederreko lorategietan, 12:00etan. Ordu horretan ateri zegoen arren, ordu erdira sekulako euri zaparrada bota zuen, baina horrek ez zuen haur danborrada zapuztu eta milaka haurrek makilak gogor astindu zituzten Ez genuen asko ikusi euriagatik, baina, argazki batzuk ateratzea lortu genuen


_______________________________KRONIKA

MAULEKO PASARTEA Berriro ere joango nintzateke, bai, Zuberoako hiriburura. Goizeko bederatziak aldera atera ginen Lauaizetatik. Nire sentimenduei dagokienez, ez ziren gehiegi: aurreko gauean maleta egiten egon nintzen berandu arte, banekien gau bakarra zela, baina urduri nengoen. Horregatik goizean erdi lo nenbilen eta ugarien neukan sentimendua poza zen. Gogotsu nengoen iristeko. Uxueri nortasun agiria ahaztu zitzaion eta korrika etorri behar izan zuen bere ahizpak ekartzera, hori izan zen urduritasuna ekarri zidana.

Autobusera igo ginen eta bidaia osoa kantari pasa genuen, kobazuloetara iritsi arte. Bi taldetan sartu ginen eta historia pixka bat azaldu ziguten, frantses azentu dibertigarri batekin. Aterpetxera iritsi ginenean, bazkaldu eta geletara igo ginen. Leku hark beldurra ematen zuen. Arratsaldean herrira abiatu ginen eta nahi genuenak gaztelura igo ginen. Pena zen itxita egotea. Aterpetxera bueltatu eta afaltzen eman ziguten. Nahiko goxoa zegoen. Irati eta biok pijama jantzi genuen erosoago egoteko eta kalera atera ginen. Dantzan hasi ginen tontoarena eginez eta frantses batzuk leihotik begira ari zitzaizkigun. Kalboak egin zizkiguten, baina ez genien kasurik egin. Futbolin partida bat jolastu genuen eta geletara bidali gintuzten. Ez genuen batere lorik egin gau osoan; izan ere, 27 pertsonako gela batean ez nuen besterik espero.


Eta iritsi zen ostiral goiza, azkenik. Zazpietan Anek eta nik dutxa bat hartu behar genuela erabaki genuen eta jaitsi egin ginen. Dutxen egoera ez zen hoberena, baina nahikoa zen. Orduan, Aritz, BeĂąat eta Iker sartu ziren eta, indibidualak zirenez, dutxatu egin ginen. Gosarian tripa ondo bete eta “mendiraâ€? joan ginen. Egia esanda, ez nuen horrelakorik espero, karreteratik joan ginelako, baina pasa nuen gauarekin ez nengoen beste ezertarako. Oso ondo pasa genuen, eta berriro ere aterpetxera itzuli ginen. Bazkalostean maletak prestatu eta autobusa hartu genuen, lo pixka bat berreskuratzeko esperantzarekin. Halaxe izan zen, eta Maulen pasatako denbora errepikatzeko gogoa sartzen zait kontatzen dudan bakoitzean. Elixabete Intxaurrondo


_____________________KRITIKA LITERARIOA TRILOGIA Gose jokoak abenturazko, amodiozko eta suspensezko trilogia da. Suzanne Collins idazleak idatzi du eta bertan 3 liburu bereizten dira: Gose jokoak, Dena sutan eta Eskinoso isekaria. Suzanne Collins estatubatuarra da eta gidoilari gisa 1991. urtean hasi zuen, Nikelodeon programan. Gose jokoak trilogia bere liburu ospetsuena da

GOSE JOKOAK

Trilogiaren lehenengo zatia da; gure ustetan interesgarriena, intrigaz beteta dagoelako. Protagonista (Katniss) bizi den tokian, 12. barrutian, orain dela urte batzuk kapitolioaren aurka gudu bat izan zen. Kapitolioak irabazi zuen eta, beraiek gudua irabazi zutela eta boterea erakusteko, urtero gose jokoak egiten dira. Hauetan, barruti bakoitzeko 12-18 urte bitarteko nerabeen artean, zozketa bat egiten dute. Zozketan ateratzen diren nerabeek gose jokoetan parte hartu behar dute: funtsean lehiaketa diren joko horietan hil arte borrokatzen dira partaideak. Irabazten bada, ospea eta dirua irabazten dira eta, galduz gero, heriotza segurua. Zoritxarrez, Katnissen ahizpari tokatu zaio, baina Katnissek bere burua eskaini du bere ahizparen ordez jokatzeko; izan ere, bera, bere ahizpa baino prestatuago baitago egunero ehiza egitera doalako. Mutilen artean, Peeta izeneko okin gazteari egokitu zaio joatea. Oso aukera gutxi daukate Gose jokoak irabazteko,izan ere, 12. barrutian urte guztietan irabazle bat besterik ez da egon; gainera, beste barrutietako aurkariek jokoetara joateko prestatu egiten dira. 1.zatiaren pelikula atera egin zuten 201n. Gure ustetan ondo egina dago, baina liburuan


garrantzitsuak diren xehetasun batzuk pelikulan ez dira azaltzen. Gainera, ez genuke gomendatuko liburua irakurtzea eta, ondoren, pelikula ikustea. Liburua irakurtzerakoan norberaren pelikula egiten da buruan eta, pelikula ikusterakoan, asko aldatzen da istorioa.

DENA SUTAN

Trilogiaren 2. zatia da. 1. liburuaren antzekoa da baina hemen ekintzak ugariagoak dira, hau da, gauza gehiago gertatzen dira eta gehiago lotzen du irakurlea. 1. liburuan, 2 irabazle daude Katniss eta Peeta. “Maiteminduak� daudelako irabazten dute. Berez, irabazle bakar bat egon behar da baina Katniss eta Peeta dira bizirauten duten bakarrak eta ez dute nahi batak bestea hiltzerik. Katnissek, konturatu gabe, kapitolioaren aurkako iraultza hasten du. 25 urtero gose joko berezi batzuk ospatzen dira, aurten jokoetan egon diren irabazleen artean zozketa egiten da berriz ere jokoetara joateko. Katniss eta Peeta berriro joan behar dira. Gose jokoak bukatzear daudenean, 13.barrutiko aerolabaingailuak Katnissen eta beste partaide batzuen bila doaz, baina hiru besterik ez dituzte salbatzen eta, gainera, oso ahul daude. Liburuaren amaieran, Gale joaten da Katniss bisitatzera eta kapitolioak 12. barrutia suntsitu duela esaten dio. Bere ahizpa eta ama salbu daude baina Peeta kapitolioak dauka. Aurten, 2013an, 2. pelikula estreinatuko dute eta, 1. pelikula ikusi baduzu, joatea gomendatzen dizugu.


ESKINOSO ISEKARIA

Trilogiaren azken zatia da. Gauza asko gertatzen dira batez ere bukaeran, trilogiaren bukaera delako. Gehien lotzen zaituena Peeta erotu egiten dela da. Kapitolioak Katnissekin dituen oroipen on guztiak txar bihurtzen ditu, horregatik, Peetak Katniss hil nahi du. 2. liburuan hasten den gudua gauzatzen da eta jende asko hil egiten dute, adibidez, Prim (Katnissen ahizpa) eta kapitolioko eta 13. barrutiko lehendakariak. Liburua ondo bukatzen da Peetak memoria berreskuratzen duelako eta Katnissekin ezkontzen delako. Trilogia hau irakurtzea gomendatzen dizuegu. Guk oso ondo pasa dugu irakurtzen eta oso interesgarria da momentu oro. Nahiz eta oso potoloak diruditen, liburuak oso erraz irakurtzen dira. Amaia Cabrejas Asier Polo Luka Azurmendi Xabier Albas


IPRENTSA5