Page 1

bizi

Larrabetzuko udalaren aldizkaria 3. Alea, 2015eko negua. www.larrabetzu.eus

LARRABETZU

GAZTELUMENDI ABESBATZA


aurkibidea

AURKEZPENA 2 MOZIOAK 3 LARRABETZU ZERO ZABOR

4-5

LANAK 6-7 ENERGIA JASANGARRIA

8

AURREKONTUAK

9

GAZTELUMENDI ABESBATZA 10-11 ATZEKO AZALA

UDALETXEA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09/ 27 94 455 7029 ANIMAZIO SOZIOKULTURALA Anguleri Jauregia 94 455 79 09 BAKE EPAITEGIA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09 GIZARTE LANGILEA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09/ 27 UDAL ARKITEKTOA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09/ 27 UDAL BULEGOA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09/ 27 udala@larrabetzu.e HAURRESKOLA Andra Mari, 35 94 455 71 73

Argitaratzailea: Lege Gordailua: Diseinua: 2 Maketazioa eta inprimaketa:

12

ESKOLA PUBLIKOA Lehendakari Agirre, z.g. 94 455 81 72 KZ GUNEA Anguleri jauregia 94 403 33 74 FUTBOL ZELAIA Errebale, z.g. 635 722 696 FRONTOIA Lehendakari Agirre, z.g. 94 455 82 76 UDAL IGERILEKUA Lehendakari Agirre, 4 94 455 71 32 OSAKIDETZAKO KONTSULTATEGIA Kontsultategia: 944 557 000 Hitzordua: 946 007 400 Larrialdiak: 944 100 000 Harremanetarako: Helbidea: Errebale 2 Telefonoa: 944 557 000

Larrabetzuko Udala BI-1309-2015 IBEGRAFIK (Lorena Elizburu) IBEGRAFIK www.ibegrafik.com

AURKEZPENA Esku artean BIZI LARRABETZU udal aldizkariaren 3. zenbakia daukazu. Gure herriari eta bere udal jarduerei buruzko informazioa ematen jarraitzen dugu. Aldizkari hau egunero gure web orrialdean (www.larrabetzu.eus) gaurkotzen dugun edota TWITTER eta FACEBOOK sare sozialetan gehitzen dugunarekin osatzen da. Ale honetan honako informazioa agertzen da: azken hiru hilabeteotan onartu diren mozioak, egiten ari garen lan garrantzitsuenak, GAZTELUMENDI ABESBATZARI egindako elkarrizketa bat eta LARRABETZU 0 ZABOR ekimenaren gaur egungo egoera. Azkenik, hobetzeko edozein iradokizun, ekarpen edo ideia onartuko dugula gogorarazi nahi dizuegu. Bizi LARRABETZU-rekin harremanetan jartzeko: udala@larrabetzu.eus

Tienes en tus manos el número 3 de la revista municipal BIZI LARRABETZU. Continuamos trabajando en la tarea de informar sobre nuestro pueblo y sus actividades municipales. Esta revista se complementa con la información que a diario actualizamos en nuestra web, www.larrabetzu.eus y la que subimos a las redes sociales: TWITER y FACEBOOK. En este número vamos a dar cuenta de las mociones que se han aprobado los últimos tres meses, de las principales obras que estamos realizando, también encontrarás una entrevista con GAZTELUMENDI ABESBATZA e informamos de cúal es la situación a día de hoy de la iniciativa LARRABETZU 0 ZABOR. Por último, seguimos abiertos a todo tipo de sugerencias, aportaciones, ideas,.. que puedan mejorarla. Para contactar con Bizi LARRABETZU: udala@larrabetzu.eus

ALDIZKARIAREN KOSTUA. 1.100 ALE (inpresioa+edizioa+diseinua+banaketa): 1.225 euro


2016. URTERAKO ORDENANTZA FISKALAK

ALDEKO BOTOAK: 6 EHBILDU KONTRAKO BOTOAK: EAJ-PNV 5

ALDEKO BOTOAK: 6 EHBILDU KONTRAKO BOTOAK: EAJ-PNV 5 Puedes leer en las actas de los plenos el debate surgido en cada moción. http://www.larrabetzuko-udala.com/ es-ES/Ayuntamiento/ActasyConvocatoLARRABETZUKO EUSKARA rias/Paginas/default.aspx IKASLEAK DIRUZ-LAGUNTZEKO

• EAJ-PNVek eta EHBILDUk adostu egin dabez Urrian aurkeztutako mozioak: AZAROAREN 25A, EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA DESAGERRARAZTEKO NAZIOARTEKO EGUNARI BURUZKO ADIERAZPEN INSTITUZIONALA: 1. L  arrabetzuk genero arrazoiengatiko bereizkeria eta diskriminazio guztien kontra lan egiten jarraitzeko konpromisoari eusten dio, bereziki haren adierazpiderik larriena den indarkeria matxistaren kontra. 2. Erakunde eta ordezkari bezela sentsibilizazio eta prebentzio zeregina betetzen eta biktimei laguntzen jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu. 3. Udalerriko eguneroko bizitzaren eremu guztietan eredu ez-sexistak sustatzeko, eta benetako eskubide berdintasuna bultzatzeko konpromisoa hartzen dugu. Betiere fenomeno honen ezabaketa helburu.

AIREPORTUAREN ORDUTEGI OPERATIBOA HANDITZEAREN AURREAN 1. B  ilboko aireportuaren ordutegi operatiboa handitzearen aurrean bere errefusa erakusten du. 04/08 SUMARIOKO EPAIKETARI BURUZKO MOZIOA 1.- E  paiketa hau ez zen inoiz abian jarri behar, ez baitu oinarri juridikorik. Era berean gure herrian abian den bake eta normalizazio politiko prozesuan kalte besterik ez du egiten. Aniztasun politikoaren eta oinarrizko giza eskubideen aurkako prozesua da. 2.- E  paiketaren oinarria ‘dena da ETA’ tesia da. Prozeduraren iturburuan ez daude arrazoi juridikoak, eta arrazoi politikoek bultzatutako prozedura hau ixtea eskatzen dugu. 3.- P  rozesu judizialak ez du normaltasun eta bizikidetza soluzioak bideratzen laguntzen. Aldiz, guztiontzako bake iraunkorra eta bidezkoa finkatzea oztopatzen du. 4.- E  paituei babesa adierazi nahi diegu, bereziki Aner Petralanda Larrabetzuko herritarrari. Denen absoluzioa eskatzen dugu eta epaia artxibatzea.

instagram: instagram.com/larrabetzuko_udala/

 XORIERRIKO MANKOMUNITATEKO T LIBERAZIOA. • Larrabetzuko Udalak Txorierriko Mankomunitateko 1. Mankomunitateburuordeari 57.000 €ko soldata jartzeko hartutako erabakia bertan bera uztea. • Larrabetzuko herritarrek erabaki honen berri izatea

ALDEKO BOTOAK: EHBILDU 6 KONTRAKO BOTOAK: EAJ-PNV 5

LARRABETZU GENETIKOKI ERALDATUTAKO LABOREEN AURREAN: 1. T  ransgenikorik bako produktuen eta transgenikorik erabiltzen ez daben ekoizpen-metodoen alde egingo dogu gizakiaren elikakatera bideratutako produktuetan. 2. L  arrabetzu, gizakien eta animalien elikadurarako labore transgenikorik gabeko eremu izendatzea.

https://twitter.com/larrabetzuudala

“FRACKING EZ”. MOZIOA (ONARTUTA) Honengatik guztiagatik, Udalbatza honi aurkezten diogu akordio proposamen hau eztabaidatua eta onartua izan dadin: 1. Udalbatza honek Larrabetzuko herria “Fracking gabeko Udalerria” izendatzea. 2. ”Fracking ez” seinalea udalerriaren sarreran jartzea.

4. Indarkeria matxistaren kontrako protokolo bat egiteko konpromisoa hartzen dugu, zeregin horri beharrezko baliabide ekonomikoak eskainiz beharrezkoa izango balitz.

www.facebook.com/larrabetzun

IRAILETIK ABENDURA ONARTUTAKO MOZIOAK ETA ORDENANTZAK.

ZUZENTARAUAK ONARTZEN DAUEN ORDENANTZEAREN HASIERAKO ONARPENA Larrabetzuko Udalak 2015eko urriaren 28ko ohiko batzarrean behin-behineko izaeragaz, Larrabetzuko euskara ikasleak diruz laguntzeko zuzentarauak onartzen dauan Ordenantzearen hasierako onarpena egin zuen. ALDEKO BOTOAK: EHBILDU 6 KONTRAKO BOTOAK: EAJ-PNV 5

www.larrabetzu.eus

UDALA: MOZIOAK

3


ZER DA “BERTOKOA INDARTUZ”?

UDALA: LARRABETZU ZERO ZABOR ZERTAN GABILTZA LARRABETZUN? ‘BERTOKOA INDARTUZ’ Ekonomia zirkularraren aplikazio praktikoa da gure herrian: herritarrok hondakin organikoak bereizten ditugu; baserritarrek bildu, eta, behin konpostatuta, lurrera itzultzen dituzte ongarri moduan. Udalak eta Aldundiak babesten dute ekimena, diru-iturri osagarria izanik, gainera, nekazarientzat, zeintzuek, nahiz eta garrantzi estrategiko handikoa izan, oso arlo ekonomiko ahula osatzen baitute. Proiektua 30 etxebizitza, denda bat eta baserritar batekin hasi zen. Gaur egun, 183 etxebizitza —Urian bizi direnen herena—, denda 2, 4 taberna–jatetxe, eta hiru baserritar biltzaile dira.

Gure gizarteak, etengabeko kontsumoan, gero eta hondakin gehiago sortzen ditu, eta horrek erronka berrien aurrean jartzen gaitu: _ Ingurunekoa. Planeta akabatzen gabiltza abiadura ikaragarrian. Sortzeko milioika urte behar izan dituzten baliabideak di-da batean agortuko dira. Eta apenas erabiliak izanik, zabortegietara botatzen ditugu edo errauskailuetan erre. - Ekonomikoa. Hondakinak kudeatzen gero eta diru gehiago gastatzen dugu. Inertzia hau gelditzeko begiratzeko modua aldatu behar dugu: hondakinak ez dira zaborra, baliabideak dira.

4

Ezinbestekoa da eboluzionatzea gure ekonomia linealetik —ekoiztu, erabili, bota— eredu zirkularrera, naturan bezala, non den-dena den erabilgarria eta ezer ez den zaborra.

Oraintsu elkartu zaigun Azurmendi jatetxearekin —hondakin sortzaile handia— kalkulatzen dugu, 2016an, 80 bat tona hondakin organiko bildu eta konpostatuko direla. Zalantzarik gabe, lorpen handia, kontuan hartuta Txorierriko beste herrietan 74 tona bildu zirela 2014an; eta horrekin: • Baserritar berriei laguntzen diegu nekazaritzari ekin diezaioten. • Bertoko ekonomia indartzen dugu . • Larrabetzuko lurrak emankorrago egiten ditugu. • Kutsadura murrizten dugu, garraio denborak murriztean. • Hondakin kudeaketaren eredu merkeagoa sustatzen dugu.

http://www.larrabetzu0zabor.org


Tona 1 hondakin nahastuta tratatzeagatik 89 € kobratzen digute. Baina ondo bereizita botaz gero, ez dauka kosturik, edo are gehiago, dirua emango liguke: • 15€ jasotzen dugu, tona bat paper edo kartoi edukiontzi urdinean botatzeagatik

• Ez digute kobratzen iglu berdean botatzen dugun beiragatik. Imagina ezazue den-denok ondo bereizten ditugula hondakinak. Ia % 40 murriz liteke zabor tasa !

Bihurtu zaborra baliabide! Angulerin edo www. larrabetzuzerozabor.com-en eman dezakezu izena Bertokoa Indartuz proiektuan parte hartzeko. Eskerrik asko gurekin parte hartzen duzuenoi, eta animatu zaitezte oraindik zalantzan zabiltzatenok. Larrabetzu Zero Zaborreko lagunok

Una manera de convertir la basura en un recurso: la ciudadanía separa sus restos orgánicos; baserritarras locales los recogen; y, compostados, los devuelven a la tierra como abono. Ayuntamiento y Diputación apoyan esta iniciativa, que aporta ingresos complementarios al debilitado sector agrario. El proyecto comenzó con la participación de 30 hogares y un baserritarra. Hoy son ya 183 hogares y tres baserritarras. Tras la incorporación del restaurante Azurmendi estimamos que en 2016 se recogerán más de 80 toneladas de materia orgánica. Cada 6 meses se realiza una pesada del residuo generado en la Mancomunidad. Este año, en octubre, el porcentaje de basura generada en Larrabetzu respecto al conjunto del Txorierri, ha pasado del 7,94 % al 6,77 %. UN MUY BUEN DATO! ¿Y ADEMÁS ES MÁS BARATO? Si tiramos nuestros residuos juntos son basura. Si separamos la materia orgánica y las demás fracciones, son recursos; y los recursos valen dinero. • Por tratar 1 tonelada de residuos mezclados nos cobran 89 €: • Por 1 tonelada de papel/cartón en el contenedor azul recibimos 15 €. • Por 1 tonelada de envases en el contenedor amarillo recibimos 44 €. • Por el vidrio depositado en el iglú verde ni nos pagan ni nos cobran. Si todos y todas separáramos correctamente, podríamos reducir la tasa de basuras un 40% Cada acto de separación que realicemos supondrá un ahorro colectivo. En casa; en la calle, usando las papeleras selectivas… ¡Hagamos de la basura un recurso! Puedes apuntarte al proyecto Bertokoa Indartuz en Anguleri o en www.larrabetzuzerozabor.com

El equipo de Larrabetzu Zero Zabor

instagram: instagram.com/larrabetzuko_udala/

Bereizten dugun bakoitzean, aurrezten ari gara gastuan. Etxean, kalean eta lorategietan, Txokoan, frontoian… guztietan topatuko dituzu bereizteko ontziak.

¡QUÉ ES ‘BERTOKOA INDARTUZ’?

https://twitter.com/larrabetzuudala

• 44€ jasotzen dugu, tona bat ontzi edukiontzi horian botatzeagatik

Nuestra sociedad produce cada vez más residuos. Esto supone varios desafíos: - Medioambiental. Estamos esquilmando el planeta. Y tras un uso mínimo de las cosas, las enterramos (vertederos) o quemamos (incineradoras). -E  conómico. El gasto por la gestión de residuos no para de crecer. Para corregir este rumbo, debemos cambiar la mirada: los residuos no son basura, sino recursos.

www.facebook.com/larrabetzun

Gure hondakinak batera botaz gero, zaborra dira. Materia organikoa eta gainerako zatiak bereiziz gero, baliabideak dira; eta baliabideak dirua dira.

www.larrabetzu.eus

MERKEAGOA, GAINERA?

5


OBRAK

ERREKONDO KALEA ABENDUAN AUKERATU DA ZE ENPRESAK EGINGO DAUAN OBRA. Urtarrilean martxan jarriko da. Aurrekontua 104.000 euro.

En Dicembre se ha elegido la empresa que realizará la obra de urbanización de ERREKONDO KALEA con un presupuesto de 104.000 euros.

LUDOTEKA BERRIAREN OBRAK Urrian martxan jarri ziran eta martxoan amaituko dira.

Las obras de la nueva ludoteca se pusieron en marcha a mediados de octubre y finalizarán para marzo.

ERREBALEKO SEMAFOROAK KONPONDU 3.765 EURO ORDAINDU DIRA SEMAFOROAK BERRIRO MARTXAN JARTZEKO.

6

La reparación y actualización de los semáforos de ERREBALE ha supuesto un gasto de 3.765 euros.

ARGITERI PUBLIKOA Aurten egindako konponketak eta aurreikusita dagozanak. Andra Mari kalean eta Zubitalden argi sarea hobetu egin da. Beste alde batetik datozen hilean hobekuntza batzuk egingo dira.

Las obras de mejora en Zubitalde y Andra Mari y la próxima eliminación de puntos negros en Eleixalde, Zubibarri y Eleixoste supondrán un gasto de 42.478 euros.


www.larrabetzu.eus

TERMITAK Tecnaliak Larrabetzuko termita-izurritearen egoerari buruzko txostena amaitu du. Uztaila eta urria bitartean, honako lan hauek burutu ditu:

www.facebook.com/larrabetzun

EGOERA EZAGUTU 1. Ikusketa, diagnostikoa eta egoeraren mapa egitea. 2. Termita-populazioen ikerketa. 3. Izurritea uritik desagerrarazteko Plana diseinatzea. 4. Termiten aurkako tratamendua aukeratzeko baldintza teknikoak jasoko dituen plegua egiten laguntzea. Urrian egindako asanblada batean, txostena aurkeztu eta pausu hauek zehaztu ziren: - Izurritea akabatzeko lizitazio publikoa. - Aurkeztutako eskaintzak aztertzea. - Zerbitzuaren esleipena.

https://twitter.com/larrabetzuudala

Udaberrian bost urteko plana jarriko da abian izurritea guztiz akabatzeko. Tecnaliaren txostenak web orrialde honetan irakur ditzakezue: http://www.larrabetzuko-udala.com/eu-ES/Albisteak/ Orrialdeak/20151103_Informesobrelastermitasenelcascohistorico.aspx

TERMITAS

instagram: instagram.com/larrabetzuko_udala/

Tecnalia ha terminado el informe sobre la situación de la plaga de termitas en Larrabetzu. En una asamblea realizada en octubre se presentó el informe y se concretaron los siguientes pasos a seguir: • Licitación pública para el exterminio de la plaga. • Estudio de las diferentes ofertas. • Adjudicación del servicio. Para la primavera se pondría en marcha el plan de 5 años para erradicar completamente la plaga. Podéis leer los informes de Tecnalia en la web: http://www.larrabetzuko-udala.com/eu-ES/Albisteak/Orrialdeak/20151103_Informesobrelastermitasenelcascohistorico.aspx

7


KONTRATATU ENERGIA BERRIZTAGARRIAK LARRABETZUKO UDALAK HURRENGO GOGOETAK HELARAZI NAHI DIZKIZUE LARRABETZUARROI

ZERGAITIK: Asko dira energia ekoizteko eredu berri baten alde, serioski, egiteko arrazoiak, zeinetan natura zaintzeak eta babesteak gain hartzen dioten etekin ekonomikoari; guztion artean eraikitako eredu bat, ez bakarrik multinazionalen interesean. Multinazionalek etekin ekonomiko handiena ekarriko dien ekoizpen ereduaren alde egiten dute itsu-itsuan, kontuan hartu barik gizartearengan izango dituzten eraginak. Kasurik nabarmenetako bat izan da gobernuen eta enpresa energetikoen arteko sintonia ona Garoñako zentral nuklearra zabalik mantentzeko, segurtasunean dituen gabeziak jakinik ere. Haien azken proposamena hondakin nuklearren biltegia egitea izan da. Energia berriztagarrien alde egiteak zaharkitutako energia ekoizpen-ereduak baztertzea dakar, beraz, Garoña ixtearen alde egitea da. Udalak lehenengo pausoa ematera doa: GOIENER kooperatibaren bazkidea egingo da. Irabazi asmorik gabeko eta jatorri ziurtagiria duten %100 energia berriztagarriez hornitzen den kooperatiba bat da (http://www.goiener.com/).

8

Hurrengo pausua, lizitazio publikoa egin eta hornitzailea aldatu, energi berriztagarria erabiltzen dauan hornitzailea aukeratuz.

• Jatorri berriztagarriaren bermea duen argindarra kontsumitzeko, gain-kosturik gabe. • Energia garbia ez delako “zikina” baino garestiagoa. • Kontsumo arduratsuago eta oraingo eredu energetikoa eraldatzearen alde egiteko. Ez pentsatu gehiago, kontratatu argindarra hornitzaile EZ NUKLEAR batekin, egizu energia berriztagarrien alde, parte har ezazu gizarte eredu berri batean: zure ekarpenak indartu egiten gaitu. LARRABETZUKO UDALAK LEHEN PAUSOA EMAN DU. JOKABIDE HONEKIN HERRI EREDU BERRI BATEN ALDE EGIN GURA DU. SORTU DEZAGUN MEREZI DUGUN LARRABETZU. El Ayuntamiento hace una apuesta clara por consumir energía renovable en las instalaciones municipales. El primer paso a dar es hacerse socio de una cooperativa, sin ánimo de lucro que se provee de los certificados de garantía de origen de productores de energía exclusivamente renovable, GOIENER. (http://www.goiener.com/). El siguiente paso a dar será sacar una licitación pública a un proveedor que trabaje exclusivamente con energías de origen renovable. La propuesta de que el Ayuntamiento se haga socio de GOIENER ha sido aprobada con los 6 votos de EHBILDU y los 5 votos en contra del PNV.


www.larrabetzu.eus

AURREKONTUAK EGITEKO DAUKAGUN PLANGINTZA: PARTE HARTZEA. BATZARRAK

· Abenduaren 15ean. EHBILDUK Aurrekontuen zirriborroa eman zion EAJ-ri.. · Urtarrilaren 4ean. Azken eguna EAJren proposamenak jasotzeko. · Urtarrilaren 11an, batzarra EAJ-EHBILDU. Proposamenak adostu. HERRI BATZARRA. PARTE HARTZEA.

Aurten, udal aurrekontuak egiteko prozesu parte-hartzailea zabaldu dugu. Lehenengo fasean talde eragileekin arloka batzartu gara proposamenak batzen. Azkenik, talde guztiekin batera proposamenak komunean jarri ditugu eta herri ikuspegi batetik aztertu ditugu. 2016. URTERAKO AURREKONTUAK. Udal gobernu batzordetik oinarriak: MUGIKORTASUN PLANAREN GARAPENA. URIKO ORGANIKOEN BILKETA ZABALTZEN JARRAITU.

GARAPEN EKONOMIKOA BULTZATU KULTURA, EUSKARA, BERDINTASUNA BULTZATU. HERRIKO EKIPAZIOAK: LEHENTASUNAK EZARRI ETA DIRUA HORRETARAKO ERABILI

PRESUPUESTOS 2016

Tras el periodo de participación de los 2 últimos meses, al equipo de gobierno le corresponde realizar los presupuestos del 2016, teniendo en cuenta las propuestas realizadas, las prioridades marcadas y los recursos económicos con los que contamos. Las bases de las cuentas para el 2016 serán: Desarrollar el plan de movilidad, impulsar las energías renovables, el reciclaje y el desarrollo económico. Seguir apoyando la cultura, el euskera y las políticas de igualdad. En las inversiones, tener en cuenta las Infraestructuras y equipamiento existentes y las prioridades locales. Aprovechar el mes que queda para llegar a acuerdos entre los partidos políticos y presentarlos al pueblo para poder ser aprobados en el pleno de enero.

instagram: instagram.com/larrabetzuko_udala/

· Urtarrilak 14. 2016rako Aurrekontuak aurkeztu herriari. · UDALEAN. · URTARRILAK 20. AURREKONTUAK ONARTU BATZORDEAN · URTARRILAK 27. AURREKONTUAK ONARTU PLENOAN

NEKAZARITZA, ARLO ESTRATEGIKO BEZALA INDARTU.

https://twitter.com/larrabetzuudala

UDALEAN, TALDE POLITIKOAK:

www.facebook.com/larrabetzun

· Azaroak 17: Pleno Aretoan, arrastiko 7etan Nekazaritza, InguruMENA eta Garapen Ekonomikoa. · Azaroak 17: arrastiko 8etan Kirola. · Azaroak 20: Eliren Tabernan, arrastiko 19.00etan, Elexalden auzoko herritarrakaz. · Azaroak 24: Pleno aretoan, arrastiko 7etan Kultura, Euskara, Hezkuntza, Jaiak, Aranzadi eta abar. · Azaroak 30: Angulerin, 19:30ean. · Abenduak 10: TXOTX KAFEA.

UDALEKO ERAKINETAN ENERGIA JASANGARRIAK KONTRATATU.

Más información sobre los presupuestos participativos: http://www.larrabetzuko-udala.com/eu-ES/Udala/ Aurrekontuak/Orrialdeak/Presupuestos2016.aspx 9


Larrabetzun abesbatzarik ez zegoela eta, sortzea erabaki zuten duela 23 urte. Garai haietan hedatuta zegoen abesbatzen kultura, eta ia herri guztiek zuten berea. Isiltasun horri doinua jarri zioten 1992ko martxoan, Larrabetzuko hogeita hamar herritar inguru elkartu eta Gaztelumendi abesbatza sortu zutenean. Joan dira hogeita hiru urte, eta ordutik ahots-kordak berotzen eta herritarrak girotzen jarraitzen dute.

Partitura bat abestu, partitura irakurtzen jakin gabe. Pentsaezina dela uste izango dute askok, baina ez da ezinezkoa. Irakaspen hori ematen dute Gaztelumendi abesbatzako kideek. Musika egiten dute, inolako musika ikasketarik gabe, eta doinua ateratzen diote zuzendariak aurrez aurre jarritako edozein abestiri. Beti dute abesti berriren bat esku artean. Eta horrek, bizitasuna ematen dio taldeari. Familia bat edo lagun taldea bat. Ezaugarri hori jartzen diote taldekideek abesbatzari. Hala azaldu du Luis Mari Hormaetxek ere. “Taldera sartzen diren herritar gehienak, geratu egiten dira”. Sorreratik abesbatzako kidea da Hormaetxe eta dio, 23 urte igaro badira ere, gogoz joaten dela oraindik entseguetara. Gauza bera azpimarratu du Libe Loroño ere. “Lagunartean gaude eta kolektiboki pentsatzen dugu hemen”.

Hace 23 años, en Marzo de 1992, se puso en marcha la coral de LARRABETZU: GAZTELUMENDI ABESBATZA. 30 mujeres y hombres del pueblo decidieron poner en marcha este proyecto que a día de hoy continúa en marcha.

10

Durante todos estos años, han sido cientos de actuaciones en Euskal Herria y en el estado las que nos llevan a afirmar que GAZTELUMENDI abesbatza es embajador de nuestro pueblo más allá de nuestras fronteras. Como ellos nos dicen, siguen con toda la ilusión del mundo y tienen las puertas abiertas a aquellos que quieran tomar parte en esta experiencia.

HERRIAREN AHOTS KORDAK


Udalak diruz laguntzen du Gaztelumendi, herriko beste hainbat elkarte bezala. Eta ezinbestekoa zaie diru hori, biziraun nahi baldin badute. Zuzendariaren lanak eta bestelakoek kostua baitute, eta horri autofinantziazio bidez aurre egitea, ezinezkoa litzateke. Edonola ere, kuota ere badute abesbatzako kideek, egiten dituzten irteerak eta bestelakoei aurre egiteko. Hortaz, badu autogestio kutsua ere abesbatzak.

https://twitter.com/larrabetzuudala

Joan dira 23 urte. Eta denborak aurrera egin badu ere, gogo berarekin dabiltza Gaztelumendi abesbatzako kideak. Ahots-kordak astindu nahi dituenak eta lagunartearen parte izan nahi duenak, badaki nora jo behar duen. Herriko kaleetan edo eskolako entseguetan, abesbatzako kideengana hurbiltzea besterik ez du egin behar.

instagram: instagram.com/larrabetzuko_udala/

Hein handi baten batean, Larrabetzuko herriaren ordezkaritza da Gaztelumendi. Herrian abesteaz gain, kanpora ere doinuak eramaten baititu sarri. Udaberrian bost saio egiten dituzte Bizkaiko abesbatza elkartearekin, eta beste bi emanaldi egiten dituzte gabonetan. Euskal Herriko ehunka txokotara eraman dute larrabetzuarren ahotsa, eta beste herrialde batzuetan ere izan dira. Ikasturte honetan adibidez, Galiziako abesbatzarekin egin dute trukea. Hona etorri ziren galiziarrak, eta hara joan ziren Gaztelumendikoak. Bartzelonan saioa egitea dute buruan orain. Batetik ala bestetik, ez dira geldi egotekoak abesbatzako kideak.

Gehiago abestu nahi dute, hala ere. Eta nabari dute garaiak eta ohiturak aldatu egin direla. Hala azaldu du Hormaetxek. Abesbatza sortu zen garaietan gehiago abesten zela azpimarratu du Gaztelumendiko kideak. Eta irri artean ekarri ditu ordukoak gogora: “Herriko tabernetan asko abesten zen lehen, errazagoa zen. Gogoratzen dut, lehenago frantsesaren tabernan, etxera joan baino lehen abesten hasten zela jendea, azken potea hartzeko. Tabernariak beste erronda bat ziurtatzen zuen horrela”. Abesbatzan sartzeko jende berria aurkitzea zailagoa da orain Gaztelumendiko kideen arabera. Hala ere, gonbiteak egiten dituzte, eta herritarrentzat ateak zabalik dituzte beti. Abesteko gogoa eta aldarte ona, besterik ez da behar.

www.facebook.com/larrabetzun

Abesbatzaren lehen urratsetan, bere aldetik entseatzen zuten emakumeek eta gizonek. Baina elkarrekin aritzen dira orain. Eta zaila egiten da ahots tonu ezberdina duen horrenbeste kide trebatzea zuzendariaren arabera. “Oso zaila da lau ahotsak elkarrekin entseatzea eta oso abesbatza gutxitan egiten da. Batzuetan zoramena da, baina oso ondo aritzen dira eta barre asko egiten dugu”. Taldeak duen giro onean egin du indar zuzendariak ere. “Herritar berri bat abesbatzan sartzean, izugarrizko harrera ona egiten zaio. Talde kulturala da gurea, eta gozatzera etortzen dira hona. Boluntarioa da, eta hori asko nabaritzen da. Gogoak aginduta etortzeak, asko laguntzen du denean”.

www.larrabetzu.eus

Disziplina beharrezkoa dute, hala ere. Astean bitan egiten dituzte entseguak; astelehen eta asteazkenetan elkartzen dira Larrabetzuko eskolan. Eta ez dute hutsik egiten. Txintxo eta gogotsu joaten dira hitzorduetara denak. “Erritmo bat dugu markatuta eta horri jarraitu behar diote abesbatzako kideek”, dio zuzendariak. Hamar urte egin ditu aurten Jesús Antruejok Gaztelumendi abesbatzaren zuzendari gisa. Eta pozik azaldu da taldearekin. “Konfiantza handia dut beraiengan”.

11


Larrabetzuko Herriari.

Beste urte bat amaitu eta Neguko solstizioa pasatuko dugu. Eguzkia indartzen eta gaua ahultzen den bitartean urte berri batera begira jartzen gara. Pertsonalki, atzera begiratuz, aldaketaz beteriko urte bat izan dela esan behar dut. Herriko alkate bezala, Larrabetzuko herriarekin harro nagoela esan behar dut. Benetan herri bizia da gurea. Urtean zehar ekitaldi mordo bat egin dugu, herritik eta herriarentzat sortu direnak eta hauetan jendearen parte hartzea txapela kentzeko modukoa izan da. Baina ezin dugu ahaztu, herrian hobetu beharreko gauzak ere badaudela. Herritar guztion egoera ez da ona eta ospatzekoa. Hau kontuan edukita, udaletik, gure esparruan, arazoak konpontzeko eta ahal den neurrian laguntzeko ahaleginak egin behar ditugu. Herria egunez egun egiten da, herria herrigintzan egitea da gure helburua. Eta Herrigintza egiteko denok gara beharrezkoak. Laguntza ez zaigu zerutik etorriko eta guri dagokigu Larrabetzuren etorkizuna lantze bidean aurrera pausuak ematea. Instituzioetatik herriari entzun, herritarren iritziak kontuan hartu eta gardentasunez lan egitea dagokigu. Eta herritar bezala, herriko etorkizunaren alde inplikatu, herria sentitu eta elkartasunean lan egitea da gure betebeharra. Hauxe datorren urterako nire ametsa: Emakumeak, gizonak, gazteak, edadekoak, urdinak, berdeak,…larrabetzuar guztiok, herriaren alde lan egitea, herria maitatzea eta herriaz gozatzea.

Erabili webgunea zure tramiteak egiteko. Utiliza la página web para realizar tus trámites administrativos.

Pronto retiraremos de la pared el calendario del 2015 y estrenaremos el 2016. Os deseo a todo el vecindario de Larrabetzu que el año nuevo sea mejor que el anterior, que trabajemos juntos y solidariamente por el bien común de nuestro pueblo y que no olvidemos a quienes quisiéramos que en estos días estuvieran a nuestro lado y no pueden convertir en realidad este deseo.

Urte Berri On!

Iñigo Gaztelu LARRABETZUKO ALKATEA

Udalaren jarraipena egiteko erabili sare sozialak eta gure webgunea WWW.LARRABETZU.EUS Utiliza las redes sociales para seguir la última hora de la información municipal y a través de nuestra web realizar peticiones administrativas www.facebook.com/larrabetzun

https://twitter.com/larrabetzuudala

instagram: instagram.com/larrabetzuko_udala/

ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO, SARTU GURE WEBGUNEAN: WWW.LARRABETZU.EUS ETA ARGAZKI GALERIAN IKUSIKO DITUZU.

Profile for larrabetzuko udala

Larrabetzuko udalaren aldizkaria negua 2015  

www.larrabetzu.eus larrabetzuko udal aldizkaria 3. zenbakia negua 2015

Larrabetzuko udalaren aldizkaria negua 2015  

www.larrabetzu.eus larrabetzuko udal aldizkaria 3. zenbakia negua 2015

Advertisement