Page 1

bizi

Larrabetzuko udalaren aldizkaria 10. zenbakia, 2017ko udazkena. www.larrabetzu.eus

LARRABETZU


aurkibidea

AURKEZPENA ESKOLAKO OBRAK GAZTELUMENDIKO GURUTZEA ZABOR BILKETA ORDENANTZAK 2018 AURREKONTUAK 2018 ZUNTZ OPTIKOA PARTE HARTZEA MASKOTAK JAIETAKO ARGAZKIAK PLAZAKO MURALA

UDALETXEA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09/ 27 94 455 7029 ANIMAZIO SOZIOKULTURALA Anguleri Jauregia 94 455 82 71 BAKE EPAITEGIA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09 GIZARTE LANGILEA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09/ 27 UDAL ARKITEKTOA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09/ 27 UDAL BULEGOA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09/ 27 udala@larrabetzu.e HAURRESKOLA Andra Mari, 35 94 455 71 73

2 3 4 5 6 7-10 11 12 13 14-15 16

ESKOLA PUBLIKOA Lehendakari Agirre, z.g. 94 455 81 72 KZ GUNEA Anguleri jauregia 94 403 33 74 FUTBOL ZELAIA Errebale, z.g. 635 722 696 FRONTOIA Lehendakari Agirre, z.g. 94 455 82 76 UDAL IGERILEKUA Lehendakari Agirre, 4 94 455 71 32 OSAKIDETZAKO KONTSULTATEGIA Kontsultategia: 944 557 000 Hitzordua: 946 007 400 Larrialdiak: 944 100 000 Harremanetarako: Helbidea: Errebale 2 Telefonoa: 944 557 000

UDALETXEKO JENDEAURREKO ORDUTEGIA / HORARIO DE ATENCIÓN AL PÚBLICO Irailetik ekainera / de septiembre a junio: 08:00 -14:00 Astelehenetik barikura De lunes a viernes ALDIZKARIAREN KOSTUA, 16 orrialde. 1.100 ale (inpresioa+edizioa+diseinua+banaketa): 1.650 € Aldizkaria paper birziklatuagaz eginda dago

AURKEZPENA Udako jaiak amaitu dira. Ekainean hasi ginen San Juan gaueko suteekin, gero HORIBAIk antolatutako Gazte Eguna etorri zen eta abuztuan Andra Mariak eta Emeteriak izan ditugu. Guztietan izan den parte hartze handia eta giro aparta aipatu behar ditugu. Udal aldizkariaren ale honetan jaietako bertako argazkiak ikusi ahal dituzue. ZORIONAK HERRI GUZTIARI ETA MILA ESKER JAI HAUEKIN GOZATZEA POSIBILITATU DUZUEN HORIBAI ETA INTXURRETA JAI BATZORDEARI ETA LANEAN IBILI DIREN GUZTIEI. Udazkenaren hasierarekin proiektu garrantzitsuei egin behar diegu aurre: BEPBaren behin-behineko onarpenari, 2018ko tasak arautuko dituzten ordenantza fiskalen onarpenari, datorren urterako aurrekontuaren prestakuntzari… Bestalde, 6 urtez EHBILDUko zinegotzi lanetan aritu den Ixabel Etxebarriak, kontu pertsonalak medio, utzi egingo du Udaleko lana, eta bere lekua Itxaso San Roman Larrabetzuarrak beteko du. Han terminado las fiestas del verano. Comenzábamos en junio con la fogata de San Juan. Luego vino el Gazte Eguna organizado por el HORIBAI y en agosto Andra Mariak y Emeteriak. En este ejemplar de la revista municipal podéis ver algunas fotos. Han sido unas fiestas con gran participación popular y que han transcurrido en un excelente ambiente. ZORIONAK A TODO EL PUEBLO Y MUCHAS GRACIAS AL HORIBAI, A INTXURRETA JAI BATZORDEA Y A TODAS LAS PERSONAS QUE HAN TRABAJADO PARA EL DISFRUTE DE TODAS Y TODOS. Comenzamos el otoño con importantes proyectos: aprobación provisional del PERI, aprobación de las ordenanzas fiscales con las tasas para el año 2018, preparación del presupuestos para el año siguiente… Por otro lado, este mes de septiembre se va a producir un cambio entre las concejalas del equipo de gobierno. Ixabel Etxebarria, tras seis años de concejala de EHBILDU, deja su puesto por motivos personales y su lugar lo ocupará la vecina de Larrabetzu Itxaso San Roman.

Argitaratzailea: Lege Gordailua: Diseinua, Maketazioa eta inprimaketa:

Larrabetzuko Udala BI-1309-2015 IBEGRAFIK www.ibegrafik.eus


www.larrabetzu.eus

OBRAK ESKOLAN

Durante los meses de julio y agosto se han realizado importantes obras en la escuela. Esta es una infraestructura estratégica para el pueblo y se seguirá invirtiendo en ella.

EGINDAKO KONNPOKETAK: Obras realizadas: • SARRERA MARGOTU. Lan hau udal langileak egin dute. Pintar la entrada. Trabajo realizado por los operarios municipales. • TXINBOAK KONPONDU. Arreglos en los columpios: 4.366 € • TERRAZA ESTALI ETA INPERMEABILIZATU. Cubrir e impermeabilizar una de las terrazas: 49.500 € • LARRIALDIRAKO BI IRTERA BERRI. Dos nuevas salidas de emergencia: 48.480 €

www.facebook.com/larrabetzun

Uztailean eta abuztuan, eskolan obra garrantzitsuak egin dira. Eskola, herriko azpiegitura garrantzitsua da eta inbertsioak egiten jarraituko dogu.

https://twitter.com/larrabetzuudala instagram: instagram.com/larrabetzuko_udala/

3


GAZTELUMENDIKO GURUTZEA • 2 017ko apirileko osoko bilkuran, aho batez, Gaztelumendiko gurutzea eraistea erabaki zen. • Maiatzean akordio bat sinatu zen orubearen jabearekin ekintza burutzeko. •E  kainean aurrekontua eskatu zitzaion Zamudioko eraikuntza enpresa bati. Esan behar da enpresa honek iaz ludoteka eraiki zuela. •H  ilabete berean prozedura administratiboa martxan jarri zen: eraiste proiektua, segurtasun arduraduna, lan zuzendaria izendatu… •E  sparru administratibo-legala guztiz gauzatuta, uztailaren 10ean eraisteari ekin zitzaion. Lekuan zeuden kamioi bat, atzerako hondeamakina, makina jasotzailea, lan zuzendaria eta segurtasun arduraduna, enpresako 4 behargin eta udal langileak.

Zorigaiztoko istripua gertatu ondoren, honako ekintzak burutu dira: •U  ztailaren 17ko astean, Udalak kaltetu guztien datuak jasotzeari ekin zitzaion norberari dagozkion erreklamazioak martxan jartzeko. • Uztailaren 27an, dekretu bidez, Udalak instrukzio prozesu bat abian jarri zuen gertatutako guztia eta erantzukizunak aztertzeko asmoz. Udal idazkaria izango da prozeduraren instruktorea. • EAJk eskatuta, abuztuan ez-ohiko osoko bilkura bat egin zen, eta aho batez Gaztelumendiko gurutzearen eraisteak eragindako istripuari buruzko udal batzorde berezi bat (5 zinegotzi gehi idazkaria) abian jartzea erabaki zen.

CRUZ DE GAZTELUMENDI • En el pleno de abril del 2017, por unanimidad, se decidió derribar la cruz de Gaztelumendi. • En mayo se firma un acuerdo con el dueño de la parcela para la actuación. • En junio se pide presupuesto a una empresa constructora de Zamudio (empresaque había construido la ludoteca) • En junio se pone en marcha el proceso administrativo: Proyecto de derribo, nombrar responsable de seguridad, director de obra… • Con toda la parte legal-administrativa finalizada, el 10 de julio se procede al derribo. En el lugar hay un camión, una retroexcavadora, una máquina elevadora, el director de obra y responsable de seguridad, 4 operarios de la empresa y los operarios municipales.

Actuaciones que se han llevado a cabo tras producirse el desgraciado accidente:

4

• En la semana del 17 de julio, desde el Ayuntamiento se procede a la recogida de datos de todos los afectados para ayudar en las correspondientes reclamaciones. • El 27 de julio, mediante Decreto, el Ayuntamiento pone en marcha un proceso de instrucción para la investigación de todo lo sucedido y examinar las responsabilidades correspondientes. El Secretario Municipal será el instructor del procedimiento • A petición del PNV, en agosto se realizó un pleno extraordinario, donde por unanimidad se ha procedido a poner en marcha una Comisión Municipal Especial (5 ediles más el Secretario) sobre el accidente de la cruz de Gaztelumendi.


www.larrabetzu.eus

ZABOR BILKETA

www.facebook.com/larrabetzun

Datu oso onak. Gero eta zabor gutxiago errefusa kontenedoreetan. Seguimos mejorando los datos y reduciendo el porcentaje de rechazo que dejamos en los contenedores grises.

Zorionak Larrabetzu

https://twitter.com/larrabetzuudala

Birziklatze-datuak hobetzen segitzen dugu. Mankomunitatearen webgunearen arabera, Larrabetzuk sortzen duen errefuxaren portzentajea Txorierriko guztiaren %6,3ra jaitsi da 2017an, orain arte. Baina adi jarraitu behar dugu, eta urrats berriak eman Europako birziklatze helburuetara heltzeko: 2020an, sailkako bilketak %50 gainditu behar du.

Seguimos mejorando los datos de reciclaje. Según la web de la mancomunidad, el porcentaje que Larrabetzu deposita en el contenedor de resto ha bajado a un 6,3% del total del Txorierri en lo que va de año. Pero no podemos bajar la guardia y tenemos que seguir dando pasos para llegar a los objetivos europeos del reciclaje: En el 2020 la recogida selectiva debe superar el 50%. Para el próximo año, vamos a seguir profundizando en lo realizado hasta ahora y dando nuevos pasos como se está haciendo en diferentes pueblos de la zona:

1. Organikoaren sailkako bilketa bultzatu

1. Potenciar la recogida selectiva de orgánico.

2. Frakzio guztietarako edukiontziak dituzten bilketagune berriak sortu: beira, kartoi/papera, ontziak, organikoa eta errefuxa

2. Crear nuevos puntos-nodos de recogida de residuos donde se puedan depositar los restos en los diferentes contenedores: vidrio, papel, envases, orgánico y resto.

3. Behin bilketagune berriak sortuta, bakarka dauden edukiontziak kendu, ez dute-eta laguntzen birziklatzen, eta, gainera, garestitzen dute hondakinen bilketa.

3. Una vez creados los nuevos núcleos de residuos, retirar los contenedores aislados que no ayudan al reciclaje selectivo y encarecen el coste de la recogida de basuras.

Urrats hauek lagunduko digute Europako birziklatze helburuetara heltzen, eta, halaber, gutxituko dute hondakinen bilketa epe laburrean: bilketa-kamioien bide laburragoak + tona gutxiago hondar errefuxa edukiontzi grisetan (erraustegira eroatearren kiloka ordaintzen dugu) = hondakinen bilketa merkeagoa.

Estos pasos nos van a ayudar a cumplir los objetivos europeos de reciclaje y a su vez en un futuro cercano disminuirán los costes de la recogida: menos recorridos para los camiones de basura + menos toneladas en los contenedores de resto (grises) que van a la incineradora (cada kilo vertido nos cuesta dinero) = disminución del coste de la recogida de basuras.

Informatzen segituko dugu.

Seguiremos informando.

instagram: instagram.com/larrabetzuko_udala/

Datorren urtean, bidean aurrera egiteko, urrats berriak emango ditugu, inguruko herri batzuen moduan:

5


ORDENANTZAK 2018

6

Larrabetzuko Udalaren udal gobernuak 2018rako zerga ordenantza batzuk eguneratzeko asmoa dauka (zergak, tasak eta prezio publikoak arautzen duen ordenantza), eta horrek aldarazpenak ekarriko ditu, behar adina sarrera izango direla ziurtatzeko eta, halan, erakundearen eskumenak bete ahal izateko. Tributuen helburu nagusia da beharrezko diru sarrerak lortzea, Udalaren eskumenekoak diran gastuei eta zerbitzu publikoei eusteko. Horretarako, sistema gidatu behar duen printzipio bat dago, hau da, zergak ordaintzeko benetako gaitasun handiagoa daukanak gehiago ordaintzea.

El equipo de gobierno del ayuntamiento de Larrabetzu se plantea la actualización de algunas de las ordenanzas fiscales (impuestos, tasas y la ordenanza reguladora de los precios públicos) para el año 2018, lo que conllevará modificaciones, con el fin de garantizar la suficiencia de ingresos para poder ejercer las competencias que tiene asignadas. El fin primordial de los tributos es obtener los ingresos necesarios para el sostenimiento de los gastos y servicios públicos de su competencia. Para ello hay un principio que debe guiar todo el sistema, que pague más quien mayor capacidad real de contribuir tenga.

Gainera, zergen arloko eztabaidan sartu beharra dago herritarrek Txorierriko herri desbardinetan jasaten daben zerga presinoaren ganeko gaia. Oro har, gure udalerriko zergak, tasak eta prezio publikoak gure inguruko udalerrietakoak baino dezente txikiagoak dira.

Además se tendrá en cuenta la diferente presión fiscal que soporta la ciudadanía de los diferentes pueblos del Txorierri. En términos generales los impuestos, tasas y precios públicos de nuestro municipio son notoriamente inferiores a los de nuestro entorno.

www.larrabetzu.eus-en, 2018. urterako, zerga ordenantzak eta prezio publikoak arautzen dituen ordenantza aldatzeko memoria eta aurreproiektua irakurri ahal dozue.

En la web municipal, www.larrabetzu.eus, se puede consultar la memoria y el anteproyecto de modificación de las ordenanzas fiscales y la ordenanza reguladora de los precios públicos para 2018.

EGUTEGIA

CALENDARIO

• I railaren 26tik urriaren 6ra webgunean argitaratuko da 2018rako zerga ordenantzak aldatzeko aurreproiektua. Herritarrei entzunaldia emateko eta eretxiak batzeko. Horreek udaletxera ekarri ahalko dira erakundera etorriz, egoitza elektronikoa erabiliz edo udala@larrabetzu.eus helbidera e-mail bidez bialduz.

•D  el 26 de septiembre al 6 de octubre se publicará en la web el anteproyecto de modificación de las ordenanzas fiscales para el 2018. Para dar audiencia a la ciudadanía y recabar las aportaciones. Estas se podrán hacer tanto de forma presencial, trayéndolas al ayuntamiento, como en sede electrónica o mandándolas por mail-a udala@larrabetzu.eus

•U  rriaren 18ko Ogasun Batzordean testua aurkeztuko da haren ganean eztabaidatzeko.

• En la comisión de Hacienda del 18 de octubre se presentará el texto para su debate.

•U  rriaren 25eko bilkuran 2018rako zerga ordenantza barriak onartuko dira.

• En el pleno del 25 de Octubre se aprobarán las nuevas ordenanzas fiscales para el 2018


www.larrabetzu.eus

AURREKONTUAK 2018

Estamos preparando los presupuestos para el 2018 y nuestra intención es poder aprobarlos en diciembre de este año. Son las cuentas municipales y como en cualquier economía familiar, podemos gastar según los ingresos obtenidos.

Larrabetzuarron iritzia jakin gura dugu aurrekontuen zirriborroa idatzi eta abenduan onartzeko.

Queremos conocer la opinión del vecindario para redactar el borrador de los presupuestos y presentarlo en noviembre.

KONTUAN HARTZEKOAK

CONSIDERACIONES GENERALES:

• DIRU-SARRERAK: Hemen gutxi egin daiteke. Urrian ordenantzak eta herri prezioak onartuko ditugu eta horrela udal finantzazio eta autonomia handixeagoa lortuko dugu. Udalkutxako diru sarrerak, 2018 urterako hobeagoak izatea, espero dogu. Diru-sarrera orokorrak, gutxi gorabehera, %8 - %9 igotzea espero dugu.

• INGRESOS: Aquí poco podemos hacer. En octubre aprobaremos las ordenanzas y los precios públicos, lo que nos permitirá obtener algo más de financiación y autonomía municipal. Dicen que las cuentas de Udalkutxa van bien. Con todo esto esperamos incrementar los ingresos totales, más o menos, entre el 8% - 9% .

• INBERTSIOAK. 2017ko urtarrileko osoko bilkuran datozen urteetarako inbertsio plana aho batez onartu genuen. Eta horretan dihardugu. 2018rako eskolako aterpea, autokarabana eremua, aparkalekuak frontoian eta plazako aterpea burutzea espero dugu: 450.000 € baino gehiago inbertsioetan.

• I NVERSIONES: En enero de 2017 aprobamos por unanimidad en pleno el Plan de Inversiones para los próximos años. Seguimos con ello. Para 2018 esperamos poder realizar: los espacios cubiertos de la escuela y la plaza, la zona de auto caravanas y aparcamientos detrás del frontón: más de 450.000 € de inversión.

Oraindik ez da 2017 amaitu, baina jarraian aurtengo gastu orokorrak nola dauden banatuta ikustea gura dugu.

Todavía no hemos terminado el año 2017, pero a continuación os detallamos como se reparten los gastos generales este año.

instagram: instagram.com/larrabetzuko_udala/

2018ko aurrekontuak prestatzen ari gara eta gure asmoa aurtengo abenduan onartzea da. Udal kontuak dira eta edozein familiaren ekonomian bezala, zelako diru-sarrerak, halako gastuak egin ahal dira.

https://twitter.com/larrabetzuudala

Desde el equipo de gobierno seguimos creyendo que todas y todos los vecinos tenemos derecho a ser escuchados y que con la participación popular podemos enriquecer cualquier proyecto.

www.facebook.com/larrabetzun

Gobernu taldekideok jarraitzen dugu pentsatzen hiritar guztiek eskubidea dutela bere iritzia kontuan hartzeko eta herri parte-hartzeak edozein proiekturi mesede egiten diola.

7


AURREKONTUAK 2018 PERTSONALA PERSONAL

461.000,00 €

21,96%

Kanpoko Zerbitzu teknikoak+aparejadorea+kontablea.. Servicios técnicos subcontratados: aparejador, arquitecta, servicio jurídico, contabilidad…

151.000,00 €

7,19%

Gastu orokorrak: argia + ura + gasa + kudeaketa +… Gatos generales de agua, luz, gestión. Pequeño mantenimiento de: Eskolako/Haurreskola/ludoteka Escuelas/Escuela infantil/Ludoteca

148.900,00 €

7,09%

Kiroldegia/Igerilekuak (kudeaketa barne) Frontón/Piscinas (incluida gestión y cursillos)

146.500,00 €

6,98%

Kanpo Futbola Campo de Futbol

25.200,00 €

1,20%

Liburutegia (kudeaketa barne) Biblioteca (incluida gestión)

62.000,00 €

2,95%

Euskara + uema

22.000,00 €

1,05%

KULTUR EKINTZAK ACTOS CULTURALES

24.000,00 €

1,14%

Jaiak: intxurreta + ekitaldi desberdinak Comisión de fiestas + otras fiestas

48.000,00 €

2,29%

Berdintasun Plana Plan de Igualdad de Oportunidades

13.000,00 €

0,62%

Nekazarita/organiko bilketa Agricultura/recogida organico

40.000,00 €

1,91%

Memoria Historikoa Memoria Historica

23.000,00 €

1,10%

Ume eta gazte aisialdia Tiempo libre Semana Santa verano

27.000,00 €

1,29%

Diru laguntza zuzenak kultur elkarteak. Subvenciones grupos culturales

26.000,00 €

1,24%

Diru laguntza zuzenak kirola Subvenciones grupos deportivos

16.000,00 €

0,76%

Beste diru laguntza zuzenak Otras ayudas drectas

28.200,00 €

1,34%

Talde politikoak Grupos políticos

10.000,00 €

0,48%

3.000,00 €

0,14%

520.000,00 €

24,77%

Termitak Plaga de termitas erradicación

18.000,00 €

0,86%

Bideak/Parkeak/ Caminos públicos/Parques

20.000,00 €

0,95%

Udalatxea eta udal eraikinak Edificios municipales

72.500,00 €

3,45%

209.650,00 €

9,99%

2.098.950,00 €

100,00%

UDALBILTZA MANKOMUNITATEA (Zabor bilketa + argiteria …) Mancomunidad (Recogida residuos + alumbrado público…)

Beste batzuk(seguruak-materialak-artxiboa-gastu orokorrak Resto de gastos(seguros, materiales varios, archivos…)

8

 

Gastu orokorrak guztira Total gastos


www.larrabetzu.eus

AURREKONTUAK 2018

www.facebook.com/larrabetzun

Datuok kontuan izanda, zuen iritziak, iradokizunak, proposamenak jakin nahi ditugu. Horretarako mail bitartez alkatetza@larrabetzu.eus helbidera bidali edo moztu orri hau eta eraman udaletxera edo liburutegira eta utzi iradokizunak jasotzeko prestatutako lekuan.

Teniendo en cuenta estos datos, queremos conocer vuestras opiniones, sugerencias, propuestas. Para esto puedes enviarnoslas via mail a alkatetza@larrabetzu.eus, o recorta esta hoja y la entregas en el ayuntamiento o en la biblioteca y la dejas en el lugar preparado para recoger las sugerencias.

instagram: instagram.com/larrabetzuko_udala/

02

https://twitter.com/larrabetzuudala

01

ZURE IRITZIZ, ZEINTZUK DIRA GASTUETAN KONTUAN HARTU BEHARREKO LEHENTASUNAK? ¿CUALES SON LAS PRIORIDADES A TENER EN CUENTA EN LOS PRESUPUESTOS DEL 2018?

2018RAKO, ZEIN ATALETAN GASTATUKO ZENUKE DIRU GEHIAGO? SEGÚN TU OPINION, ¿HAY ALGUNA PARTIDA QUE HABRÍA QUE INCREMENTAR? CUAL?

9


03

PROPOSAMEN ZEHATZAK. PROPUESTAS CONCRETAS.

2017-2019. URTEETARAKO inbertsioak 2016. urtean onartu genituen. Hau kontutan eukita, 2018rako, espero dugu 50.000 Euro izatea erreforma eta lan txikiak egiteko. Zeintzuk dira, zure aburuz, lehentasunak? Proposamen berriak bota ahal duzuz.

Teniendo en cuenta que los grandes proyectos de inversión ya están decididos, para el año 2018, esperamos destinar unos 50.000 Euros para realizar pequeñas reformas, pequeñas proyectos. Aquí algunas propuestas. ¿Cuáles crees que son prioritarios? Puedes hacernos llegar otras propuestas, teniendo en cuenta que la cantidad a invertir no debe ser muy grande.

Zer ga garrantzitsuena? Valora la Importancia

4 3

OSO GARRANTZITSUA MUY IMPORTANTE NAHIKO GARRANTZITSUA BASTANTE IMPORTANTE

ZER EGIN PROYECTO Herri bideetan konponketak Mejorar caminos rurales Auzoetako senalizaioa hobetu Mejora de señalización de los barrios

EZ DA GARRANTZITSUA POCO IMPORTANTE EZ DA EGIN BEHAR NO HAY QUE HACERLO

AURREKONTUA PRESUPUESTO ESTIMADO 20.000 euro 7.000 euro

Skate moduloa Módulo skate

15.000 euro

Eleixaldeko txokoan konponketak Txoko de Eleixalde

10.000 euro

Nagusientzako gimnasio txokoa kalean Zona saludable para adultos Proposamenak /Propuestas: 10

2 1

7.000 euro


ZUNTZ OPTIKOA UDALETIK EGINDAKOA, HERRIAN ZUNTZ OPTIKOA JAR DEZATEN: Enpresa desberdinekin kontaktuak: EUSKATEL: 2016. Azaroan batzarra egin genuen. Telefonoz kontaktoa mantendu dugu. Proiektua eginda daukatela eta Madrili diru laguntza eskatu dietela esan digute. MOVISTAR: Dei asko eginda eta erantzunik ez. Abuztuan, gutuna Madrilera bialdu genuen. Auzokideak MOVISTARrera deitzea, zuntz optikoa eskatuz, komenigarria dela esaten digute. NUBIP S.L.U.: Maiatzetik, Udala eta NUBIP S.L.U. enpresa, zuntz optikoa herrian zabaltzeko elkarlanean dabiltz. NUBIPek egindako proiektua landuta dago eta azken fasean gaude.

DESPLIEGUE DE LA FIBRA OPTICA EN EL MUNICIPIO El Ayuntamiento ha contactado con diferentes empresas para conseguir el despliegue de la fibra óptica en Larrabetzu: EUSKALTEL: en noviembre del 2016 nos reunimos en Zamudio con Euskaltel. Desde entonces hemos tenido varios contactos. Nos dicen que tienen el proyecto sobre la mesa y que han pedido subvención a Madrid y esperan respuesta en octubre-noviembre. MOVISTAR: Los últimos años hemos realizado numerosas peticiones. En agosto mandamos una carta certificada a Madrid. Diferentes fuentes nos dicen que sería bueno que el mayor número de vecinas y vecinos llamase a MOVISTAR para hacer presión. A día de hoy no tenemos respuesta. NUBIP: El Ayuntamiento, junto a NUBIP S.L.U (empresa de telecomunicaciones situada en Mungia) está desarrollando un proyecto desde mayo del 2017 para que dicha empresa despliegue su fibra óptica en el municipio y pueda dar soluciones alternativas a los barrios. El proyecto está muy adelantado y se utilizaría la infraestructura del alumbrado público.

TAMAINA HANDIKO HONDAKINAK BATZEKO ZERBITZUA SERVICIO DE RECOGIDA DE RESIDUOS VOLUMINOSOS  amaina handiko hondakinak edo entsereak: sofak, aulkiak, telebistak, aspiragaiT luak... / Recogida de enseres o residuos voluminosos: sofás, sillas, televisiones, aspiradoras... Deitu Udaletxera / Llamar al Ayuntamiento: 944 557 009  stazkenero batzen ditugu. Beraz, asteazkena baino lehen deitu behar duzu udaleA txera zerbitzua eskatzeko; dohainik da. / Se recogen todos los miércoles. Por tanto, antes de ese día debes llamar al ayuntamiento para solicitar la recogida; es un servicio gratuito.

11


HERRI-GUNEA Larrabetzu “herri bizia da”. Larrabetzuarren gogoak hamaika koloretako dinamiketan uztartzen dira: kulturan, kirolean, memoria historikoaren aldeko proiektuan, nekazaritzan, ingurumenean, hezkuntzan, feminismoan, etab... Herri dinamikak aberatsak dira. Dena dela, hutsune bat somatzen dugu. Gaur egun, batzutan, dinamika eta proiektuek euren arloko ikuspegitik soilik egiten dute lan, herri ikuspegi orokorra kontuan hartu barik. Udal Gobernutik uste dugu mekanismo eta tresnak ezarri behar ditugula eztabaidak eta erabakiak Udala eta herritarren artean partekatuak izan daitezen. Garrantzitsua iruditzen zaigu, denon artean hemendik zortzi urtera gura dugun Larrabetzu irudikatzea. Larrabetzu 2017-2025 lelopean otsailaren 9an egindako batzarrean izan genuen abiapuntua. Bertan erabaki zen beharrezkoa zela gaur egungo “argazkia” egitea, hau da, zernolako egoeran aurkitzen garen arlo desberdinetan (memoria historikoa, kultura, mugikortasuna, kirola, eskola, zero zabor, etb…) gerora 2025eko Larrabetzu definituko dituen erizpideak lantzeko. Momentu honetan gaurko egoeraren azterketan murgilduta gaude eta iraila eta urria bitartean amaituta egongo da. Honen ostean martxan jarriko dugu prozesu parte-hartzailea guzti honetaz hausnartzeko eta eztabaidatzeko. Gure asmoa ahalik eta herritar gehien eta elkarte guztiak ere eztabaidetan aritzea da, eta beraz bide eta formula anitzak saiatuko gara martxan jartzen parte hartze handia bermatzeko. Azaroan aurreikusita dago proiektu honen aurkezpena. 12

Baina bitartean badaude hamaika gai eta kontu, ordenantzak eta aurrekontuak, besteak beste, eta herritarren parte hartzea ezinbestekoa da. Herritar guztiok animatu nahi zaituztegu zuen lekua hartzera eta gaurko eta biharko Larrabetzu lantzera.


MASKOTAK:

MASCOTAS:

Elkarbizitza zaindu dezagun

Trabajar por la convivencia local

Txakurrak dituzten eta txakurrik ez duten herritarren arteko elkarbizitza landu behar dugu.

Para mantener una armonía es crucial que tanto las personas dueñas de perros como los que no los tienen compartan espacios, sus propias costumbres y las de sus mascotas. Por ello puede haber parte del vecindario que puede tener miedo de las mascotas, y por lo tanto hay que respetar las reticencias ajenas a los perros.

Harmoniari eusteko ezinbestekoa da txakurren jabeak eta txakurrik ez dutenak espazioak konpartitzeko gai izatea, pertsonen eta maskoten ohiturak kontuan hartuta. Auzokideak maskoten beldur izan daitezke, beste batzuek txakurren aurrean izan dezaketen errezeloa errespetatu behar da. Zainketarekin ere kontu berezia izan behar da. Txakurren kakak arazoak sortzen dituzte eta laban egiteko edo parkean jolasten dabilen ume bat zikintzeko arriskua izan dezake. Arau txiki batzuk bete behar dira: poltsa batekin gorozkiak batzea espaloietatik, hiriguneetako lorategietatik eta jende asko ibiltzen den mendietako bideetatik; hirigunean txakurrarekin paseatzen denean txakurra lotuta eramatea; landa inguruneetan edo mendian eta oinez edo bizikletaz doan norbaitekin gurutzatzean txakurra lotzea; uhala erabiltzeak behar ez diren ezusteak aurreztuko ditu, eta baita ibilgailuren batek txakurra harrapatzeko arriskua ere; bidea uztea tarte estu batean norbaitekin gurutzatzerakoan; txakurra eskuz aldatzea umeekin, beste txakur batzuekin edo beldur izan daitezkeen edo, besterik gabe, txakurrak euren ondotik igarotzea edo usaintzea atsegin ez duten beste herritar batzuekin gurutzatzen garenean. Isunak jartzea, azken bidea izango da.

También hay que ser cuidadosos en la limpieza y la no recogida de los excrementos provoca focos de suciedad en una acera o en las zonas verdes, con el peligro que conlleva un resbalón o la posibilidad de que un niño se ensucie cuando juega en alguno de los parques o jardines. Se trata de tareas tan sencillas como recoger con una bolsa las deposiciones de las aceras, jardines de las zonas urbanas, y en caminos de monte muy transitados. Llevar el perro atado con correa cuando se pasea por el casco urbano y atarlo cuando nos crucemos con gente paseando o en bicicleta en las zonas rurales o en el monte. Usar la correa para evitar sustos innecesarios a los viandantes, así como que el perro pueda ser atropellado. Cambiar el perro de mano cuando se cruza con menores, con otros perros o con otras personas que pueden tener miedo o, simplemente, no le gusta que los perros pasen cerca de ellos, o les puedan olisquear al cruzarse. La última solución sería poner en marcha el sistema de multas.

13


“Akar-ahuntzontzako berba pare bat lotara joan orduko: Aurtengo jaiek paseta hemetik goitik ikusten dodanaren balorazino txiki bat egiteko ordue dala pentseu dot. Hasteko, zorionak ondo pasetako erakusten dozuen gogoagatik. Mila esker, udalari jai batzordeari emoten deutson babesagaitik, eta zetan edo hatan lagundu dozuen herritar guztiori. Banan-banan aitatzea merezi dozue baina tarte labur honetan ezinezkoa da. Bakotxak berea hartu daiala! Eskerrik asko, baita be, proposamenakaz zein desadostasunekaz hurreratu zarienori. Kontuan hartuko dodaz. Gure herriko gaztetxoenentzat aitamen berezi bat egin gure neuke eskolan batutako proposamenak jai batzordera ekartzearren eta programa osatzen laguntzearren. Badago etorkizuna! Bestalde, parkamena eskatu gura deutsuet zegaitik edo hagaitik jaietako programan egindako aldaketakaitik. Honetan be itzelezko jarrera erakutsi dozue. Mundialak zarie! Eta amets gozoetan murgildu orduko jakizue jai batzordearen biziraupena asko arduratzen nauen gaie dala. Lerrootatik elkarte, kuadrilla eta larrabetzuar bakotxari datorren urteko jaien antolaketan parte hartzeko deia luzatu gure deutsuet. Izango dozue nire barri. Eta orain bai, lotara lasai. Datorren urtera arte,” AKARMARI

LARRABETZUKO JAIETAKO AURREKONTUA. GASTOAK (Andramariek, San Bartoilome, Emeteriek)

14

Kontratupeko ekintzak. (Erromeriek, txaranga, tirolina,puzgarriak,zunba, sokamuturra, antzerkia, herri kirolak,umeen jokoak,..)

22619 €

Herriko elkarteekin batera antolatutako ekintzak. (Olarreta, Itallen bertso-eskola, Bizkargi dantza taldea)

2400 €

Kosterik gabeko ekintzak. ( Etxez.etxeko programen banaketa, futbol txapelketa,triatloia, orienting, txapelketa gastronomikoak,karrozak, dantza lehiaketa, karta jokoak,…)

0€ (Herritarren partehartzeari esker aurrera ateratzen diren ekintzak dira. sariak )

Bestelako gastu batzuk (Sariek, inprenta, soinu-ekipoa, mastersilla, piroteknia,…)

6700 €

Dirulaguntzaz aparte Udalak bere gain hartzen dituen beste gastu batzuk. (Eszenatokia, txosna, komunak, argia,…)

8.550 €

GUZTIRA

40.269 €


15


ROBERT CAPA ETA PABLO PICASSOREN LANAK HERRIKO PLAZAN 2017an duela 80 urteko gerra gogoratu dugu herrian. Orduko irudi eta gertaera gogorrak gure oroimenean iltzatuta gelditu ziren. Arteak ere gertaera lazgarri haiek jaso zituen eta gerora historikoak izan diren lanak sortu zituzten hainbat artistek. Larrabetzuko eskolako ikasleek Pablo Picasso margolariaren Guernica koadroa landu zuten eskolan, eta laminaz lamina koadroa beraren neurriko lana jarri zuten uda hasieran herriko plazan. Dotore eta ikusgarri. Udan, Belarrinagan bizi den Txus Polo artistak Robert Capa gerra argazkilariak Bilboko Arenalean egindako fotoagaz horma irudi itzela egin du. Bilbo bonbardeatzeko airean dabiltzan hegazkinei begira ageri dira hiritarrak, gora begira. Argazki hori ezaguna da gaur egun mundu guztian.

LAS OBRAS DE ROBERT CAPA Y PABLO PICASSO DECORAN LA PLAZA Este año hemos recordado el 80. aniversario de la guerra de 1937. Los recuerdos, el sufrimiento y las imágenes dolorosas quedaron clavadas en nuestra memoria, pero la guerra también dejó algunas obras artísticas de reconocimiento internacional. Es el caso del cuadro Guernica de Pablo Picasso o las imágenes del fotógrafo de guerra Robert Cappa. Los niños y niñas de la escuela de Larrabetzu crearon el Guernica juntando una a una las láminas trabajadas en clase. Por su parte el artista, que vive en Belarrinaga, Txus Polo dibujó a mano la imagen que refleja a varias personas en el Arenal de Bilbao mirando al cielo. Aviones de guerra sobrevuelan la capital vizcaína. 80 años más tarde la plaza de Larrabetzu recuerda mediante el arte la guerra de 1937.

ROBERT CAPPAK EGINDAKO ARGAZKIA. BILBOKO AREATZAN. 1937

Profile for larrabetzuko udala

Bizi larrabetzu udazkena 2017  

Larrabetzuko udal aldizkaria www.larrabetzu.eus

Bizi larrabetzu udazkena 2017  

Larrabetzuko udal aldizkaria www.larrabetzu.eus

Advertisement