__MAIN_TEXT__

Page 1

bizi

Larrabetzuko udalaren aldizkaria 9. zenbakia, 2017ko uda. www.larrabetzu.eus

LARRABETZU


aurkibidea

Irailetik ekainera / de septiembre a junio: 08:00 -14:00 Astelehenetik barikura De lunes a viernes ALDIZKARIAREN KOSTUA, 16 orrialde. 1.100 ale (inpresioa+edizioa+diseinua+banaketa): 1.650 € Aldizkaria paper birziklatuagaz eginda dago

Halaber, apiril-maiatzean herriko kultur eta kirol taldeentzako diru-laguntzak onartu dira. Aurten iaz baino %5 gehiago banatu da. Honetaz Horrez gain, 4.100 € banatu dira zailtasun ekonomikoak dituzten familien artean, 2016an baino %50 gehiago. Azkenik, esan behar da 2017ko inbertsio-proiektu nagusiak abian daudela: eskolako lanak udan burutuko dira (120.000 €), autokarabanetarako aparkalekuproiektua (120.000 €), eta energia aurrrezteko proiektua: futbol zelaian led argiteria jartzea kontsumoaren %70 aurrezteko (80.000 €, Aldundiak kostuaren %60 emango du).

1937-2017 RECUPERANDO LA MEMORIA Este año se cumplen 80 de la entrada de las tropas fascistas en Larrabetzu. Mayo y junio han estado repletos de actos organizados para recordar esta dolorosa fecha. Desde el Ayuntamiento vamos a seguir trabajando, con los grupos locales, para recuperar la memoria de este pueblo. Por otro lado, en abril y mayo se han aprobado las subvenciones a los grupos culturales y deportivos del pueblo. Este año se ha repartido un 5% más de que el año pasado. También destacamos que se han repartido 4.100 € entre las familias con dificultades económicas. Un 50% más que en 2016. Por último decir que están en marcha los principales proyectos de inversiones del 2017: Obras en la escuela: se ejecutarán verano (120.000 €), proyecto del parking de auto caravanas (120.000 €), ahorro energético: cambio a luces led en el campo de futbol con un ahorro del 70% en el consumo, 80.000 €, (una subvención del 60% de la Diputación)

Argitaratzailea: Lege Gordailua: Diseinua: Maketazioa eta inprimaketa:

Larrabetzuko Udala BI-1309-2015 IBEGRAFIK (Lorena Elizburu) IBEGRAFIK www.ibegrafik.com

UR HORNIDURA SAREAN KONPONKETAK Andra Mari (24-30) kalean, Eleizalden (Txokoan aurrean) eta Eleizosten (1-2): 60.000 €. Obra de ejecución reposición de la red de abastecimiento de Agua: calle Andra Mari (24-30), Eleixalde (frente el txoko), Eleizosten (1-2): 60.000 €.

OBRAK ESKOLAN Udan eskolan obrak egingo dira: Larrialdiko irteerak egin eta gokio solairua aldatu. En julio se van a realizar obras en la escuela: Cubrimiento de una de las terrazas para asegurar la impermeabilidad y puesta en marcha de 2 nuevas salidas de emergencia.Coste de la obra 120.000 €, subvencionada al 60% por el Gobierno Vasco.

instagram: instagram.com/larrabetzuko_udala/

UDALETXEKO JENDEAURREKO ORDUTEGIA / HORARIO DE ATENCIÓN AL PÚBLICO

80 urte dira tropa faxistak Larrabetzun sartu zirela maiatza eta ekaina data mingarri hau gogoratzeko ekintzaz beteta egon dira. Udaletik lanean segituko dugu, herriko elkarteekin batera, herriaren oroimena berreskuratzeko.

OBRAK

https://twitter.com/larrabetzuudala

ESKOLA PUBLIKOA Lehendakari Agirre, z.g. 94 455 81 72 KZ GUNEA Anguleri jauregia 94 403 33 74 FUTBOL ZELAIA Errebale, z.g. 635 722 696 FRONTOIA Lehendakari Agirre, z.g. 94 455 82 76 UDAL IGERILEKUA Lehendakari Agirre, 4 94 455 71 32 OSAKIDETZAKO KONTSULTATEGIA Kontsultategia: 944 557 000 Hitzordua: 946 007 400 Larrialdiak: 944 100 000 Harremanetarako: Helbidea: Errebale 2 Telefonoa: 944 557 000

1937-2017 OROIMENA BERRESKURATZEN

www.facebook.com/larrabetzun

UDALETXEA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09/ 27 94 455 7029 ANIMAZIO SOZIOKULTURALA Anguleri Jauregia 94 455 82 71 BAKE EPAITEGIA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09 GIZARTE LANGILEA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09/ 27 UDAL ARKITEKTOA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09/ 27 UDAL BULEGOA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09/ 27 udala@larrabetzu.e HAURRESKOLA Andra Mari, 35 94 455 71 73

2 3 4 5 6 7 8-13 14 15 16

www.larrabetzu.eus

AURKEZPENA OBRAK TERMITAK - ERREBALE ERAIKINA BIRZIKLAPENA DIRU LAGUNTZAK 2017 UDALBILTZA - UDALSAREA LARRABETZU 1937-2017 EUSKARA JULEN LARRUZEA ARGAZKIAK

Eleizalde inguruan auto-kamioen abiadura arazoa konpontzeko, Udalak Aldundiarekin batzarra egin zuen. Lehenengo pausua senalizazioa hobetzea izan da. Tras la reunión del Ayuntamiento con la Diputación, para solucionar el problema del exceso de velocidad en Eleizalde, se ha procedido a mejorar la señalización.

3


www.larrabetzu.eus

HONDAKINEN KUDEAKETA EGITEKO PROTOKOLOA HERRIAN ANTOLATUTAKO EKITALDIETAN 1- Hondakin gutxiago sortzea. 2- Sortutako hondakinak sailka biltzea.

TERMITAK

Udal Gobernu Taldeak proposatuta herri galdeketa bat egin da: “Ze izen ikusten duzu egokiena Errebale 2ko eraikinerako?”. Galderari 99 auzokideek erantzun zioten. 13 bozka baliogabe utzi dira pertsona berak birritan botoa emateagatik.

4

Emaitzak: 58 Errebale jauregia 22 Sarrikolea jauregia 13 Uriko jauregia 6 Uriaurre jauregia 13 baliogabeko botoak GUZTIRA 112 Eskerrik asko parte hartzeagatik. Izenaren proposamena, Miguel Angel Gazteluk egin zuen.

Además, la empresa ANTICIMEX, informa que en breve tendrán a punto una página Web de acceso libre y bilingüe, en la que los vecinos, podrán hacer un seguimiento de la evolución del tratamiento. Por lo tanto, en conjunto, podemos decir que, tras el proceso de instalación, la evolución del proceso de erradicación está siendo positiva.

a/ Udalak eskura jarriko ditu bilketarako materialak. b/ Antolatzaileek kudeatuko dute sailkako bilketa: edukiontziak jarri, ondo erabil daitezen zaindu eta hustu, bete ahala edo ekitaldiaren amaieran.

a/ ERABILTZEKO MATERIALA - Frontoiaren ezker alboan: Organikorako 3 edukiontzi marroi - Udaletxe azpiko biltegian (Gure Etxea zaharrean) 3 edukiontzi hori ontzietarako 2 edukiontzi berde beirarako 2 edukiontzi urdin paper-kartoirako Plastikozko poltsa handiak paper eta on-

b/ SAILKAKO BILKETA ZELAN EGIN - Antolatzaileek edukiontziak hartuko dituzte frotoi eta Gure Etxea zaharretik, eta ekitaldiaren gunean kokatuko dituzte. - Ekitaldia amaitzean, antolatzaileek edukiontziak honela batuko dituzte: Organikoa: Frontoi atzera eramango dira edukiontzi marroiak, hondakinak barruan daudela, baserritarrek hustuko dituzte. Ontziak, beira eta paper-kartoia: Hurbilen dauden edukiontzi handietan hustuko ditugu, eta biltegira itzuliko. Zikin egonez gero, uretatik pasatuko ditugu. - Edukiontziak ekitaldia amaitu baino lehen beteta egonez gero, antolatzaileek handietan hustuko dituzte, eta atzera ipiniko.

instagram: instagram.com/larrabetzuko_udala/

ERREBALEKO ERAIKINA= ERREBALE JAUREGIA

El Centro de Investigación TECNALIA R&I, experto en la Gestión de la Termita Urbana, junto a la empresa contratada para eliminar la plaga, ANTICIMEX, han analizado la evaluación del tratamiento y se ha verificado un notable consumo en los cebos, lo cual es muy buena noticia.

ARDURAK

tzien edukiontzietan ipintzeko. Beira eta organikora ez da behar. Kontuz! 3 edukiontzi gris daude errefuxarako, baina ez ditugu erabiliko.

https://twitter.com/larrabetzuudala

TERMITAK TECNALIA R&I Ikerketa-Zentroa, Termiten Kudeaketan aditua, izurria ezabatzeko kontratatutako ANTICIMEX enpresarekin batera aritu da tratamenduaren ebaluaketa egiten eta jarritako amuetan kontsumo nabarmena egon dela egiaztatu dute, hau oso berri ona izanik. Horrez gain, ANTICIMEX enpresaren esanetan laster puntura izango dute sarbide libre eta elebiduneko web-orria, herritarrek tratamenduaren bilakaeraren jarraipena egin ahal izan dezaten. Beraz, esan dezakegu instalazio-prozesuaren ondoren, desagerrarazte prozesuaren bilakaera positiboa izaten ari dela.

TERMITAS

www.facebook.com/larrabetzun

HELBURUAK

5


2017 URTEAN BANATUTAKOA

LARRABETZU BERDINSAREAKO KIDEA 2016 URTEAN

Hori Bai

3.814,29 €

Txinpasmendi

5.490,27 €

Gurpide

1.791,56 €

Izar Argia

1.618,18 €

Gaztelumendi

Berdinsarearen bidez egindako sareko lanaren bitartez, tokiko erantzunaren eraginkortasuna hobetu nahi da arlo honetan, eta halaber, lotura lanak egin nahi dira tokiko erakundeen eta Udalez gaindiko beste erakundeen artean

2.925,00 €

La red Berdinsarea está compuesta por 64 municipios en favor de la igualdad de género.

1.791,56 €

Bizkargi

3.872,08 €

Kukubel

3.872,08 €

Guztira

25.931,52 €

https://twitter.com/larrabetzuudala

Itallen

www.facebook.com/larrabetzun

756,50 €

Berdintasunaren aldeko 64 udalerrik osatutako Berdinsarean adostasunez egindako lana sustatzen dugu. Sarearen helburua da berdintasunaren alde eta emakumeenganako indakeriaren aurka tokiko gobernuetatik kudeatutako programa eta zerbitzuak bultzatu, indartu, koordinatu eta ebaluatzea.

KULTURA Garmitxa

www.larrabetzu.eus

DIRU LAGUNTZAK: DIRU GEHIAGO BANATU DA

La red tiene como objetivo impulsar, fortalecer, coordinar y evaluar programas y servicios gestionados desde los gobiernos locales a favor de la igualdad y contra la violencia hacia las mujeres. 24.564,00 €

Se pretende que el trabajo en red a través de Berdinsarea mejore la eficacia de la respuesta local en esta materia y sirva como nexo de unión entre éstos y otras entidades supramunicipales.

KIROLA Txokoan

2.225,00 €

Olarreta

5.819,33 €

Mikel Artetxe

3.133,48 €

4.000,00 €

Guztira

15.177,81 €

14.542,11 €

BEHARRIZAN EKONOMIKODUN FAMILIEI DIRU LAGUNTZA

4.157,65 €

2.755,91 €

2.500,00 €

2.500,00 €

605,90 €

670,73 €

GURE ETXEA PUTZU SEPTIKOEN GARBIKETARAKO

EUSKARA IKASTEAGAITIK Euskara diru laguntzak: ibilaldia, kilometroak,.. HARRERA ELKARTEA TERMITAK

6

DOWN SINDROMEAREN FUNDAZIOA

1.207,84 eur

1.350 €

500,00 €

500,00 €

1.000,00 €

0

500,00 €

500,00 €

LARRABETZUKO UDALA UDALBILTZA PARTZUERGOAN SARTU DA

instagram: instagram.com/larrabetzuko_udala/

Uritarrak

Ehbildurren botoakaz, EAJ-PNVek kontra bozkatu zuen, martxoko plenoan Udala Udalbiltza Partzuergoan sartzea onartu zan. Udalbiltza Partzuergoak, Nafarroako Foru Komunitateko eta Euskal Autonomi Erkidegoko zein Pirinio Atlantikoko Departamenduaren Nafarroa Behereko, Lapurdiko eta Zuberoako herriko etxeen arteko elkarlan instituzionala sustatzea du xedea, aipatu entitatek bereak dituzten konpetentziak garatuz. Udalbiltza Partzuergoak Euskal Herriko garapen eta barne kohesioa sustatzea ditu helburu nagusiak. Horretarako, lehenago aipatutako hiru eremu administratiboetako Udalen arteko elkar ezagutza eta lankidetza dinamikak bultzatzen ditu, Euskal Herriko jendartearen dinamismo handiko espresioak diren eragileak ere aintzat hartuz. Xede horiek gauzatzeko asmoz, Udalbiltza Partzuergoak ekintza ezberdinak burutzen ditu programas programa, Partzuergo kideak diren Udalekin zein elkarlanerako hitzarmenak sinatzen dituzten beste Udal, eragile sozial, erakunde publiko edo pribatuekin.

7


Berri Txarrak

1937ko ekaina bukaeran faxisten mende zeuden euskal lurralde guztiak, eta garaile eta garaituen ikasgaia eskuetan, milaka herritar zigortu eta fusilatu zituzten lehen unetik, “altxamendu militarraren aurka egin izanagatik” edo “susmagarri” izate hutsagatik. Bizkaian, frankistek 903 lagun fusilatu edo exekutatu zituzten 1937tik 1945era bitartean, eta, Euzko Jaurlaritzaren arabera, milaka preso zeuden 1938 urtearen hasieran. Según las informaciones recogidas, 13 vecinas y vecinos de Larrabetzu fueron juzgados por motivos relacionados con el alzamiento fascista.

Por lo menos, 7 vecinos de LARRABETZU estuvieron en campos de concentración franceses. Falangeak 80.000 laguni buruzko txostenak egin zituen Bizkaian, eta ia herrikide bakoitzeko informazio eskaera egin zuen Larrabetzun ere: “Herriko udalari: ahal bezain azkar Juan Legina Barrenaren txostena behar dut. Filiazio politikoa, mugimendu loriatsuaren aurka azaldu den ala ez, euskal separatista den ala ez”. Sarritan, auzokideak behartzen zituzten bizilagunari buruzko txostenak osatzera, herritarren artean “polizia” lana zabaldu eta erregimenaren aurkako edozein pentsamendu plaza publikoan azal zedin saihestu eta zigortzeko. Frankistek, tokian tokiko, neurriak hartu zituzten gizartea politikoki, sozialki eta ideologikoki kontrolatzeko. Horregatik, erakundeak kontrolatu zituzten herriak hartu eta berehala; eta, beren araberako administrazio eta ikastetxeak sortzeko, horren ezagunak diren garbiketak egin zituzten, inolako gupidarik gabe. Bizkaiko erakundeetako langileen % 63 kaleratu edo zigortu zituzten. Larrabetzun ere goitik behera aldatu zuten udala, beti ere erregimen frankistaren aldekoak sarituz, eta gauza bera gertatu zen

Baina zalantzarik gabe, emakumeen aurkako jazarpena da guztien artean ezezagunena. Frankismoak ezarri nahi zuen erregimenaren aurkako ideologien transmisioa oztopatzeko eta elizari eta etxeko lanei lotutako emakume eredua sendotzeko, eginahalak egin zituzten. Errepublikaren garaian plaza publikoan toki hartzen hasita ziren andreak, eta toki hartze hori eteteko, “berrezi” egin nahi

Nola ez, ezin aipatu gabe utzi, desagertutako herritarren zenbakia, Espainiak baitu mundu mailako kopururik altuena, Kanbodiaren (Asia) atzetik; guztira, 114.000 herritar daude aurkitu gabe, eta 3.000 inguru omen dira euskal herritarrak. Gerrak iraun bitartean eta ondoren, milaka izan ziren bide ertzeetan edo hobi komunetan hilik utzitako pertsonak, eta Hego Euskal Herrian 273 hobi daude, gaur gaurkoz, mapan kokatuta. Larrabetzun lau hobi aurkitu dira urtebeteko epean: Urkulu mendian hiru, eta Legina auzoan laugarrena. Zortzi hamarkada igaro dira gertakarietatik, eta oraindik ere hamaika ertz daude argitzeko. 1936ko gerra ez zen bukatu 1939ko apirilaren 1ean, guda fronteetan tiro hotsak isiltzean. Kolpe militarra eman zuten berberek diseinatu eta iraunarazi zuten ia 40 urteko diktadura, Mola jeneralak gerra abiatzean hedatutako filosofia berdinarekin: “Beharrezkoa da izu giroa sortzea, nagusitasun sentsazioa utzi behar dugu, inolako kezkarik eta zalantzarik gabe guk bezala pentsatzen ez duena erailez […]”. Ezbairik gabe, beldurra izan zen Frankismoaren armarik eranginkorrena, eta hark hezitako belaunaldi guztiek jaso dute ikararen ondoriozko isiltasuna. Lau hamarkadatako jazarpen fisiko, politiko, ekonomiko, kultural edo sozialek utzitako orbanak ez dira berehalakoan ahazten.

instagram: instagram.com/larrabetzuko_udala/

8

Gaur arte bildutako informazioaren arabera, Larrabetzuko 13 lagun epaitu zituzten gatazka militarraren ondoren, Antonia eta Lorena Apraiz Uriarte ahizpak barne. Bi-biak izan zituzten atxilo Mutrikuko Saturrarango espetxean; hain zuzen, bertako zaindari ziren mojen esku gogorragatik eta baldintza kaxkarrengatik ezagutzen den tokia. Ziegetan ez ezik, milaka izan ziren Espainia osotik barreiatuta bortxazko lanak egiten aritu zirenak. Lan esku merkea behar zuen Francoren erregimenak gerrak eragindako kalteak konpontzeko, eta epaitu gabeko presoen indarraz baliatu zen. 1937an sortu zituzten langile batailoiak, presoen kontzentrazio eremuetako ikuskaritzaren menpe, epaitu gabe sailkatutako presoak lanean jartzeko. Oraindik ere ez dago argi Larrabetzuko zenbat herritar izan ziren langileen batailoietan esklabotza lanetan, baina ehunetik gora izan ziren, gutxi gorabehera eta berreraikuntza lanetan eta azpiegitura berriak egiteko eta enpresa pribatuen mesederako erabili zuten bahitutakoen lan indarra. Preso hartu ez zituztenak, erbestean antolatutako kontzentrazio eremuetara jo zuten. Gurs da (Frantzia)

guztien artean sonatuena, milaka euskal herritar elkartu zen hango etxoletan eta eta zazpi larrabetzuar ere izan ziren, gutxienez, bertan: Tomas Apraiz, Cecilio Barrena, Gregorio Elejada, Jesus Larrañaga, Roman Loroño, Pedro Meabe eta Juan Antonio Zarandona. Iheslarien datuen gordintasuna erakusten dute Iñaki Egaña historialariak egindako ikerketek: dioenez, 1936ko gerraren ondorioz, 150.000 herritarrek egin zuten erbestera Hego Euskal Herrian, eta erdia ez zen sekula itzuli.

Areilzak argi utzi bezala, batasuna zen Frankismo gisa ezagutzen den erregimen politikoaren oinarri nagusia eta, batasuna berma zedin, katakonbetara eraman behar zen euskara, “separatismoa” eragiten zuelako. Norabide horretan, neurri zenbatezinak hartu zituen Francok. Aski ezaguna da eskoletako ‘eraztunaren jokoa’ ere: nola jartzen zioten euskaraz egiten zuenari, haurrak beren artean salatzera behartuta, eta nola zigortzen zuten egunaren amaieran eraztuna zeramana.

La represión contra las mujeres trás la guerra, es uno de los episodios más oscuros y menos investigados hasta el momento.

https://twitter.com/larrabetzuudala

Emefemerideak gogora ekartzeko garaiak izan dira azken hilabeteak; izan ere, zorigaitzeko mendeurren ugari utzi zituen 1936ko gerrak gurean. Gatazka militarrari lotutakoak izan ohi dira seinalatutako egunak: bonbardaketenak ala gudu egunenak. Baina badira urteurren data finkorik ez duten hainbat gertakari ere, sarritan egun handien itzalean geratzen direnak. Gerra bukatu ondoren ere izan zen gerra.

Franco buru zuen gobernuak pentsamenduaren inbasioari ekin zion lehen unetik, kontrakotzat zituzten ideiak, jarrerak eta hizkuntzak ezabatuz. “Espainia Berria” egitea zuten helburu, eta euskarak, euskal kulturak eta, oro har, euskal tradizioak ez zuten kabidarik bertan. Jose Mari Areilza Bilboko lehen alkate frankistak, 1937ko uztailaren 8ko hitzaldian, agerian utzi zuen gerora lau haizeetara zabaldutako filosofia: “Gera dadila argi: Bilbo armaz konkistatu da […]. Hemen, ez hitzarmenetik eta ez hil ondorengo esker onik, baizik eta gerra lege gogor, biribil eta gupidagabea. Batzuek irabazi dute, eta besteek galdu, bai horixe [...]. Espainia bakarra, handia eta librea gailendu da […] garaiturik erori da betiko Euzkadi zeritzan amets gaizto hori. Bizkaia Espainiaren zati bat da berriro”.

zituzten andreak, Pilar Primo de Rivera Falangeko Sección Femeninako arduradunak erakusten duen gisan: “Emakumeek ez dute sekula ezer aurkitzen. Jainkoak gizon inteligenteentzat gordetako talentu sortzailea falta dute. Guk [emakumeok] gizonek eginda ematen digutena hobeto ala okerrago interpretatzea baino ezin dugu egin”. Borrokalarien amak, amamak, emazteak ala alabak; norbaiten itzalpeko protagonistak izan dira andrak. Baina bizitzari lehen lerrotik eutsi zioten beti.

www.facebook.com/larrabetzun

“Norbaitek oroituko ditu etorkizunean ahanzturaren zingira hontan gertatuak”

herrian zeuden bi eskoletan ere: gaztelaniazko irakaskuntza izan zuten ardatz maestro eta maistra berriek.

www.larrabetzu.eus

Larrabetzu 1937-2017 Memoria berreskuratzen.

Las consecuencias de 40 años de dictadura, en lo físico, cultural, económico,.. son difíciles de olvidar y han estado latentes en los años de la transición. Esanak ondo beteta, bortxa eta beldurra izan ziren erregimen berriaren armarik eraginkorrenak, eta hark hezitako belaunaldi guztiek jaso dute ikararen zantzu bat ala beste. Abertzale eta errepublikarrei zegokien guztia baztertu zuten: jaiak, erreforma politikoak, hizkuntza… memoriatik ezabatu zituzten Espainia

9


www.larrabetzu.eus www.facebook.com/larrabetzun

80. URTE LARRABETZUN FAXISTAK SARTU ZIRELA Aurten 80 urte bete dira Burdin Hesia apurtu eta gure herrian faxistak sartu zirela. Hori dela eta, azaroan Udalak herritarrei egindako deiari erantzunez, Larrabetzuko herritarrez osaturiko lanerako batzorde bat sortu zen. Egun haietan gertatutakoaren Memoria Historikoa errekuperatu eta oroimena eta sortutako sufrimenduaren errekonozimenduaren alde lan egitea izan da helburua.

Le Goff historialari eta pentsalariak azaldu zuen boteredunek eta gizarte klase menderatzaileek herritarren memoria eta ahanztura konkistatzea dutela helburu, “ahanztura eta historiaren isiltasunak historia kolektiboaren manipulaziorako tresna direlako batetik, eta memoriak, bestetik, boterea iraunarazten duelako”. Norabide berean azaldu zuen gerora, George Orwell idazle sonatuak iraganaren kontrola duenak etorkizunaren kontrola ere baduela; eta oraina kontrolpean duenak iragana mendean duela. Larrabetzuarrok, geure etorkizunaren jabe izan nahi baldin badugu, guri dagokigu iragana ezagutzeko urratsak egitea. Ordukoak ere egin gaituelako gu.

10

Antolaketatik, aparteko garrantzia eman nahi izan zaio gerra zibilean emakumeek bizitakoaren berri emateari. Horretarako, zine ziklo espezifikoa antolatu da. Ekitaldi horietan unibertsitatean zinema eta ikus-entzunezko arte irakasleak diren Iratxe Fresneda eta Bego Vicarioren kolaborazioa eta Toti Martínez de Lezea idazlearena izan genuen, azken biak Larrabetzuko auzokideak. EHUko beste irakasle batek ere, Ana Urrutiak, emandako hitzaldiaren bitartez, gerra zibilean Iparraldeko Frontean izan zen gerra emakume erreportari bakarraren berri izan genuen: Cecila García de Guilarte Tolosako kazetaria. Hitzaldien atalean, Aitor Miñambres, Berangoko Burdin Hesiko Oroimen Museoko zuzendariak, gerra zibilean zeregin garrantzitsua izan zuten “Ertzain Igiletua”ren inguruan emandakoa aipatu behar dugu. “Emakumea eta Gerra Zibila” zine zikloaz gain, zinea gerra zibilean beste hiru saiotan ere presente izan da: bi emanaldi laburmetraiekin eta hirugarren bat non “Baile en el sindicato” Arabako Fronteko fikziozko luzemetraia ikusteko aukera izan zen.

instagram: instagram.com/larrabetzuko_udala/

Berria eraikitzeko, “bestearen” edo garaituaren deuseztapenaren bidez eta garaileen erabateko zigorgabetasunez. Horra ziurrenik erregimen frankistaren lorpenik handiena: jazarrien umeek ia ez dakite ezer etxean gertatutakoari buruz. Ez soilik hori; arazoa, sarritan, ez da garaiaz edo gertakariez dagoen ez ezagutza, baizik eta herritar askoren jakingura eza. Hainbaten iritziz, ordukoez hitz egitea gizarte osoaren zauriak berriz irekitzea da, eta argumentu horretaz baliatzen dira gaia bere horretan utzi eta iragana ez nahasteko. Baina ondo itxi den zauri bat nekez ireki eta odolustuko da berriz, ez bada sendatu gabe dagoelako oraindik.

https://twitter.com/larrabetzuudala

Maiatzaren 5etik ekainaren 18a bitartean era guztietako ekitaldiak antolatu dira: filmen emanaldiak, hitzaldiak, dokumentalak, erakusketak, musika entzunaldiak, Burdin Hesiko aztarnen inguruko bisita gidatuak, errekreazio bat, azken urteetan ohiko bihurtu den asturiar milizianoei omenaldia Bolunburun, …

Ekainaren 10ean Burdin Hesiaren aztarnen inguruan bisita gidatua eta “Lubaki Bizia” errekreazioa egin ziren, Pikene, Serra eta Bolunburuko lubakietatik, “Euskadiko Fronteak”, “Lubakikoak”, “Berangoko Burdin Hesiko Oroimen Museo”a eta beste norbanako batzuen laguntzarekin. Garaiko janzkera eta armak ikusteko aukera izan zen, eta baita “Odol ospitale” bat eta Euskal Gudarosteko XII Brigadaren aginte-postua eta artilleria piezak. Larrabetzuko Udalak, bestalde, ekainaren 11n ez-ohiko Udal Bilkura egin zuen urte haietan gertatutako bidegabekeria eta demokraziaren aurkako matxinada eta herriari eragindako sufrimendua salatzeko. Azkenik, uste dugu aparteko aipamena merezi duela eskolan egindako eta herriko plazan jarrita dagoen “Guernica”ren erreproduzioak.

11


GAZTELUMENDIKO GURUTZEA Apirilaren 7an Gobernu Taldeak, EHBILDUk, EAJ-PNVri Gaztelumendiko gurutzea bota, ohorezko plaka bat jarri asakatasunaren alde eta faxismoaren kontra borrokatu zutenek omendu eta Adierazpen Instituzionala onartzeko proposamena egin zion. Apirilaren 25ean EAJ-PNVk erantzun egin zuen. Testu bateratua adostu eta apirilaren 26ko Udal Bilkuran aho-batez onartu zen: “Gaztelumendiko gurutzea bota eta plaka/ monolito/eskultura bat jartzea”. Gurutzea laster botako da.

CRUZ DE GAZTELUMENDI El 7 de abril, el Equipo de Gobierno, EHBildu, propuso a EAJ-PNV aprobar una Declaración Institucional en la que se decía que se procedería al derribo de la Cruz de Gaztelumendi por su situación de ruina y por su simbología y también se colocaría una placa en honor y recuerdo a los combatientes caídos en dicho lugar en la lucha por la libertad y contra el fascismo. El 25 de abril EAJ-PNV respondió.

12

Se consensuó un texto y en el pleno del 26 de abril se aprobó por unanimidad una Declaración Institucional en la que recogía el derribo de la Cruz y la colocación de una placa/monolito/ escultura. El derribo se realizará en breve.

13


LARRABETZUKO HIZKUNTZA ONDAREA BERRESKURATZEN Larrabetzuko Hizkuntza Ondarea jasotzeko, lantzeko, aztertzeko eta zabaltzeko ikerketa proiektuaren alde egin dugu. Proiektu honek oinarri nagusi bi dauzka; alde batetik, hizkuntza ondarea jaso, aztertu, egokitu eta zabaldu nahi da eta, beste aldetik, bertako jende interesatua proiektuan integratu nahi da, proiektuak berak hastapenetatik eragina eduki dezan bertako hiztun komunitatean. Beraz, ez da ulertu behar produktu zehatz eta soil bat burutzeko egiten den proiektutzat; ezpadaze, proiektua burutzen den artean jendearen inplikazioa lortu eta lantalde bat osatuko litzateke gero, berau burututakoan, segi dezakeena gaiak sakontzen, lantzen eta osatzen. Proiektu honen lan taldea ez da zerotik abiatzen, haietako batzuk makina bat urtean ibili dira bertako euskara jasotzen eta lehendik batutako materialak erabiliko lituzkete. Bestalde, “Hizkuntza aldakortasuna Larrabetzun� izeneko liburua egiteko batu dituzten material linguistikoek ere oinarria osatuko lukete. Hasierako partaideak ez eze, lan horretan lagundu dieten bertako herritar batzuk ere aurreikusten dituzte, burutzen hasten denik gora, taldekide izateko.

HELBURUAK Gorago esan den legez, proiektuaren helburu nagusia bikoitza da; hizkuntza ondarea batzea eta ondare hori egokitzen bertako herritarren partaidetza lortzea. Helburu orokor hau ondoko helburu zehatzetan laburbil daiteke: Oinarrizko materiala bildu. Hizkuntza ondarea osatzeko 25-30 grabazio egingo lirateke.

14

Ikus-entzunezko materialak sortzea erabilera desberdinetarako: Kantak. Ume txikiekin egiten diren olgetak. Ume bardingoen olgetak. Ipuinak... Ume txikiekin egiten diren olgetak grabatu ahal izateko, esaterako, ume txikiak dauzkaten gurasoen partaidetza ezinbesteko ikusten da. Lantaldeak jasotakoa irakatsiko liekete eta materiala euron esku jarri ondoren, olgetak eurak antzeztea eta grabatzea izango litzateke burutu beharreko lana.

Ume bardingoen olgetak gaurkotzeko bertako eskolaren laguntza beharko litzateke eta helburua izango litzateke umeek eurek egitea eta grabatzea. Bertako maisu-maistrekin azalpenak eta materialak emateko batzarrak egin beharko lirateke. Produktu nagusi bi ateratzea (Web orria eta dokumental bat DVD formatuan). Ondoko irudian lan zehatzen laburpena egiten da; bide batez, euron arteko erlazioak agirian utzi nahi dira.

JULEN LARRUZEA Gotzon anaiaren urratsak jarraituz hasi zen korrika Julen Larruzea (Larrabetzu, 1982), hamabi urte zituela. Bizitza osoa kirolari lotuta egon den arren, hainbat hedabideren lehen lerroetara pasa da orain, mendi lasterketetan jaso dituen hainbat garaipenen ondorioz.

Duatloietan azken urteetan, eta mendi lasterketetan orain. Zer eraman zaitu mendi lasterketetara eta nola somatu duzu zure burua? Egia esan, nahiz eta mendi lasterketetan aspaldian parte hartu ez dudan, ez diot inoiz mendira joateari utzi. Oso gogoko dut mendia eta nire prestaketaren parte izan da beti. Batez ere, Duatloietan lortu izan ditut emaitzarik onenak eta mendi lasterketekin probatzea erabaki nuen 2017 urtearen hasieran. Emaitzak hor daude, badirudi bizikleta alde batera uztea erabaki ona izan dela eta korrika egitea dela, benetan, nire kirola.

Hainbat lasterketa irabazi dituzu eta seigarren egin duzu Zegama Aizkorrin. Jauzi bat da zure kirolari ibilbidean? Badirudi Zemaga aurretik ez dudala kirolik egin, karkar!. Gertukoen eta ezagutzen nautenek, badakite zer nolako emaitzak lortu izan ditudan aurretik beste kirol batzuetan. Badirudi Zegama Aizkorrikoaz gain ez dagoela bestelako lasterketarik. Ez daukat sare sozialik eta nahiko apala naiz; akaso horregatik izan dute nire lorpenek horrenbesteko oihartzuna. Ni erabat harrituta nago lasterketan 6. postuak izan duen erantzunarekin. Zegama beste lasterketa bat izan da nire kirol ibilbidean, ez besterik.

prestaketaketa lasterketa garrantzitsu batek sortzen dituen mamuak kontrolatzen ikasi dut. Badakit zein den nire tokia eta oso ondo ezagutzen dut nire gorputza. Horrez gain, nire gozamenerako lehiatzen dut, ez diot iĂąori ezer zor! Taldeko arduradunekin ere ez dut konpromisorik. Dortsala jarri eta disfrutatu, hori da beti dudan asmoa.

Nolakoak dira zure entrenamenduak? Badakit mendia ez dela oso ona belaunentzat eta gorputzaren beste hainbat atalentzat. Horregatik neurrian aritzen naiz mendian eta aldapan beheran. Batez ere asfaltoan eta atletismo pistan egiten ditut entrenamenduak, gimnasio lanarekin uztartuta.

Zeintzuk dira epe labur-ertainean dituzun erronkak? Aurtengo erronkak pasa dira jada. Lortutako emaitzekin Euskal Selekzioaren parte izatera pasa naiz, eta hori dela eta Skyrunningeko munduko kopako hainbat probetan parte hartzeko aukera izango dut. Helburua munduko kopako probetan esperientzia biltzea eta lasterketa handi hauen giroaz gozatzea da. Hori bai, dena emateko prest nago! Orain Italiara noa eta urria bitartean Pirinieo eta Alpeetako lasterketa garrantzitsuenetan parte hartzeko asmoa dut.

Gero eta zaletasun handiagoa dago mendi lasterketen eremuan eta Euskal Herrian ere nabari da gorakada hori. Presio handia duzu? Presioa? Zeri eta nori? Egunero prestatzen dut nire gorputza eta nire burua horretarako. kirola izan da nire bizitza eta dagoeneko eskarmendu handikoa naiz. Lehiaketa askotan egon ondoren, sentsazioak,

15


LARRABETZU HERRI BIZIA

Profile for larrabetzuko udala

Bizi larrabetzu uda 2017  

BIZI LARRABETZU UDAL ALDIZKARIA WWW.LARRABETZU.EUS

Bizi larrabetzu uda 2017  

BIZI LARRABETZU UDAL ALDIZKARIA WWW.LARRABETZU.EUS

Advertisement