2014-2017 Estrategia Plangintza

Page 55

2014-2017 Estrategia Plangintza 3

Kanpo-azterketa

ERANSKINAK Jardueraren arloetako ezaugarriak eta joerak HIZKUNTZEN IRAKASKUNTZA

Europan hizkuntzen irakaskuntzan dagoen hazteko potentzial handiaren zenbatespena. Azken hiru hamarkadetatik aurrera, hazkundea hezkuntza formaletik kanpo ari da gertatzen.(Iturria: Celan). Hizkuntzen irakaskuntzako irabazi-asmoko zerbitzuak goranzko negozio bilakatu dira. Enpresa batzuek mundu mailan egiten dute lan. Helburuko taldeak eta premiak hainbeste handitu dira, ezen eskaera osoa ezin baita ase irakaskuntza-metodo tradizionalekin. Hizkuntzen irakaskuntzako gastua 83 bilioi USD izatera iritsi da. Gastu hori oso zatikatuta dago eta hainbat formatan eskaintzen da.

joerek erakusten dutenez: - Irakasleek gaitasun/konpetentzia asko irakatsi behar izaten dituzte, eta taldeak heterogeneoagoak, premia desberdinak dituztenak, izaten dira. - Gutxitzen ari da hizkuntza bat esparru tradizionaletan ikasteko dugun eguneko denbora. - Handitzen ari da hizkuntzak web bidez ikasteko teknologietan eta atarietan oinarritutako metodo-/tresna-kopurua.Teknologia mugikorrek hizkuntzen ikaskuntzari eta irakaskuntzari ere eragingo diete; badirudi gaur egungo teknologiak erabiliko eta hobetuko direla ikaskuntza smartphone eta tableta bidez egiteko, bai eta beste hauek baliatzeko ere: web 2.0ko aplikazioak/tresnak, tresna multimediak, komunikaziokoak, errealitate areagotua eta 3Dko sistemak. - Gero eta ohikoagoak dira Open Educational Resources (OER) baliabideak, eta unibertsitate asko beren edukiak publikoaren esku jartzen ari dira. Hizkuntzen irakaskuntzari ere aplikatzen zaio hori. Europako herrialdeetako hezkuntza-sistemek gero eta ordu gehiago eskaintzen dizkiote hizkuntzak irakasteari, eta gero eta lehenago hasten dira horretan; ingelesa da bigarren hizkuntza hedatuena. EBko 9 herrialdek/eskualdek (besteak beste, Euskadik) atzerriko hizkuntza eskaintzen dute haur-hezkuntzan. EBko herrialde guztiek eskaintzen dute atzerriko hizkuntzen irakaskuntza lehen hezkuntzatik aurrera; Galesen, hala ere, bigarren hezkuntzatik aurrera eskaintzen dute.

Iturria: EUATC, European Union of Associations of Translations Companies eta Multilingual Iturria: “Lenguas, Riqueza de Europa�, British Council.

55


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.