Issuu on Google+


EUSKAL HERRIA 1. JARDUERA: EUSKAL HERRI POLITIKOA. 1.1 Euskal Herriko mapa politiko bat aurkitu eta zure dokumentuan txertatu.


1.2 Probintziak eta hiriburuak izendatu: GIPUZKOA: Donostia


ARABA: Gasteiz BIZKAIA: Bilbo NAFARROA: Iru単a LAPURDI: Baiona NAFARROA BEHERA: Donibane Garazi ZUBEROA: Maule Lextarre

1.3. Euskal Herriaren banaketa administratibo eta politikoaren berri eman. IPAR EUSKAL HERRIA Frantziako estatuko legediaren arabera, Ipar Euskal Herriko hiru probintziek ez dute lurralde administratibo bakarra osatzen. Biarnorekin batera, Pirinio Atlantikoak izeneko departamendua osatzen dute, eta horrek, beste lau departamendurekin batera, Akitaniako eskualdea EAE (EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA) 1979tik, eta Gernikako Estatutua deritzon lege nagusiaren arabera, EAE osatzen duten hiru probintziek euren arteko erakunde propioak dituzte:Eusko Legebiltzarra eta Eusko Jaurlaritza. Legebiltzarreko diputatu edo legebiltzarkideak hauteskundeen bitartez aukeratzen dira, lau urtetik behin. Ondoren, Legebiltzarrak aukeratzen du Lehendakaria, eta Lehendakariak, Jaurlaritza. NFE(NAFARROAKO FORU ERKIDEGOA) 1928TIK Nafarroak bere estatua du, eta, estatu horren arabera bere Gobernua eta Legebiltzarra


(Nafarroako Gorteak). Lege biltzarra sufragio unibertsalez hautatzen da, hau da, hiritarrek emandako botoen bitartez Legebiltzarrak Presidentea edo Lehendakaria aukeratzen du, eta horrek, Gobernua.

1.4 Gipuzkoako eskualdeen mapa aurkitu, dokumentuan txertatu eta ondoren idatzi Gipuzkoako eskualde guztien izena gure eskualdeko herriak.

Gure eskualdea UROLA KOSTA da eta ondorengo herriek osatzen dute: ZUMAIA GETARIA ZARAUTZ ORIO AIA AIZARNAZABAL AZPEITIA BIDANI AZKOITIA BEIZAMA


Gipuzkoa honako eskualde hauek osatzen dute: DEBABARRENA DEBAGOIENA DONOSTI-BETERRI GOIERRI OIARTZUALDEA TOLOSALDEA UROLA KOSTA

1.5. Euskal Herriko biztanleriaren ziklograma egin.

1.6 Euskal Herriko hedaduraren (azalera) ziklograma egin.

.


1.7 Egin dituzun ziklogramak behatuz erantzun iezaiozu galdera hauei: * Zer hedadura du Euskal Herriak, Km 2-tan , zenbaki biribiletan? 21.000 km karratu. * Zein da, hedaduraz, Euskal Herriko probintziarik handiena? Euskal Herrian zer proportzio du probintzia horrek? Nafarroa da handiena % 49,7 hartzen duelarik. Euskal Herriaren ia erdia da Nafarroako probintzia. * Zein probintziak du biztanle kopururik handiena? Bizkaiak du biztanle kopururik handiena. * Beha iezaiozu bi ziklogrametan Nafarroari eta Bizkaiari dagozkien proportzioei. Zer ondorio atera dezakezu? Nafarroa azaleraz Euskal Herriaren erdia izanagatik, Bizkaiak biztanleria gehiago duela.


2. JARDUERA: EUSKAL HERRI FISIKOA: 2.1 MENDIAK: 2.1.1. Euskal Herriko mendien mapa bat aurkitu eta zure dokumentuan txertatu.


2.1.2 Maparen interpretazioa: • Zer probintziatan dira nagusi altitude txikiko lurraldeak (berde ilunez)? Euskal Herriko iparraldean kokatzen diren probintziak; Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdi. • Euskal herriko zer alderditan ageri dira altitude handiko luraldeak (marroi ilunez, arrosaz eta morez )? Araba, Nafarroa eta Zuberoan. * Zer hiriburu daude altuen? Gasteiz eta Iruùea. * Nafarroa iparraldetik hegoaldera zeharkatzen badugu, altitudeak gora ala behera egingo du? Nola igertzen duzu? Behera egiten du. Kolore berdeak nagusitzen direlako. * Nola izena du maparen ezkerraldean azaltzen den grafikoa Interpretatu ezazu ematen digun informazioa.


ESKALA Mapa edo plano gehienen argibideen artean,eskalak agertzen dira. Eskalak mapako neurriaren eta neurri errealaren artean dagoen proportzioaren berri ematen digu. Hau da, mapan edo planoan adierazten dena errealitatea baino zenbat aldiz txikiagoa den esaten digu; edo beste era batera esanda, errealitatean zenbat aldiz handiagoa den. Neurri horiek zenbatekoak diren jakiteko, hainbat kalkulu matematiko egin behar izaten da. 2.1.3. Euskal Herriko mendien ezaugarriak aipatu Euskal Herriko mendiak 3 lerrotan banatzen dira: Ur mugako mendiak: Mendi kate honek Euskal Herria erdialdetik zeharkatzen du Ekialdetik Mendebaldera Zuberoa eta Nafarroa arteko mugetatik hasi eta salbona Mendilerroraino. Ur mugak Euskal Herrian bi isurialdetan banatzen du: Ipar edo Kantauri isurialdea horko ibaiak Kantauri itsasora doaz egoko edo mediterraneoko isurialdea horko ibaiak Ebrora doaz eta ondorioz mediterraneo itsasora. Ipar euskal herrian bortuak deitzen dioten mendi horiei Pirinio izenarekin ezagutzen digun horretan hainbat mendi multzo daude: Arbaila, Altudeko mendiak, Abodi, mendebaldera jarraituz: Aizkorri, Altzania, Elgea, Anboto, Gorbeia eta Salbada mendiek osatzen dute Ur muga. Kostaldeko Mendiak: Itsasaldeko mendiak ere deitzen diete itsasotik hurbilen ere horiek daudelako. Gipuzkoako erdialdetik hasi eta Bilboko itsasadarreraino hedatzen dira hauek dira mendi nagusiak: Ernio, Izarraitz eta Oitz. Aurre pirinioak: Hegoaldean daude eta mendilerro hauek osatzen dute: Leire, Alaitz, Erreniega, Handia, Urbasa, Iturriena, Gasteizko mendiak, Arkamu eta Karria zertxobait hegoalderago: Lokiz, Gobez, Kantauriko mendilerroa eta Tolo単o daude. 2.1.4 Euskal Herriko hamar mendi nagusienak aipatu. Abodi, Aizkorri, Alaitz, Anboto, Erreniega, Gorbeia, Ernio, Hiru Erregeen Mahaia, Oiz eta Tolo単o.


2.1.5 Gipuzkoako mendi garaiena aipatu eta argazki bat txertatu. Aitxuri da 1551 metrorekin Gipuzkoako menidirik garaiena.

2.1.6 Hiru mendilerro aukeratu eta bertako bi mendi garaienak. Ondoren bakoitzaren grafikoa egin. Kodes mendilerroan mendirik altuena Joar da 1418 metrorekin. Tolo単o mendilerroan mendirik altuena Tolo単o da 1263 metrorekin. Anboto mendilerroan mendirik altuena Anboto da 1331 metrorekin.


2.2:IBAIAK: 2.2.1 Ibaien animazioa ikusi ondoren erantzun itzazu galdera hauei: * Non sortzen dira? Mendietan. Euria egiten duenean mendietatik behera ura jaisten da eta ibaiak sortzen dira . * Nola esaten zaio ibaiek egiten duten bideari? Ibilgua deitzen zaio ibaiak egiten duen bideari. * Zer zati dituzte eta zer gertatzen da zati horietako bakoitzean? GOI-IBILGUA: Ibaiaren zatirik aldapatsuena da. Ura oso azkar eta oldartsu jaisten denez, higadura handia sortzen du: harriak harkaskarrak eta harea herrestan eramaten ditu eta V itxurako haranak eratzen dira. ERDIKO IBILGUA: Aldapa txikiagoa du eta ura mantsoago jaisten da. Higadura ez da hain handia: ibaiak material fin edo txikiak garraiatzen ditu. Haranak irekiak izaten dira eta ibai zabalagoa. Zenbat tartetan “meandro� izeneko bihurgune zabalak egiten ditu. BEHE IBILGUA: Bokaletik (ibaia itsasoratzen den tokitik) hurbil dagoen lautada da.Ibaiaren zatirik zabalena da, eta oso malda txikikoa.Sedimentazioa izaten da nagusi:aurreko ibilguetatik ekarritako materiala hondoan edo ertzetan metatuta gelditzen da.


2.2.2. Euskal Herriko ibaien maparen interpretazioa: * Ibaien mapa bat txertatu. Ikusi nola Euskal Herriko ibaiak bi isurialdetan banatzen diren.

* Aipatu zein diren bi isurialdeak eta horien ezaugarriak. Euskal Herriko ibaiak bi isurialdetan banatzen dira. Mediterraneora doazenak luzeak eta zabalak dira, eta Kantaurira doazenak motzak, bortitzak eta emari txikiagokoak.

Kantauri isurialdean itsasoratzen direnak: motzak eta emaritsuak dira. Higadura lan gogorra egiten dute mendiak itsasotik gertu daudelako. Urte osoan dira emaritsuak euriei esker. Mediterraneo isurialdean itsasoratzen direnak: Bi multzotan banatzen dira: Pirinio aldeko ibaiak: Ez dira oso luzeak eta aldapa handia dute. Udaberrian, elurra urtzean, ur asko eramaten dute eta udan ur gutxi eraman ohi dute. Hemengo ibaiak gero Ebrora doaz. Lautadetako ibaiak: luzeak eta aldapa gutxikoak dira. Udaberrian eta udazkenean ur asko izaten dute eta udan agorraldiak. Hemengo ibaiak gero Ebrora doaz.



Gure sustraiak lurrari lotuz