Issuu on Google+

Zer ideia piztu dizu gehien zure arreta irakaslearen jokabidean? Zergatik?

“La Ola� pelikulako protagonista autokraziako klasea ematen duen irakaslea da. Irakasle honek bere lankideekin duen harremana ez da oso ona. Baliteke, bere irakasle izateko modua besteenekin alderatuta desberdina delako. Horrela, irakasleen arteko harremana okertu egiten da eta beraz, protagonistak gorroto sentimendua txiki bat du beste irakasleengan. Gainera, hori gutxi balitz, ezin eraman hori ikasleei transmititzen die. Honen adibide, anarkismoko klasea ematen duen irakaslearekiko duen gorrotoa espresatzen du modu batean edo bestean. Orokorrean, ez badu zuzenean adierazten ere, nolabait ikasleen bidez argi uzten du. Adibidez, pelikulako momentu batean ikasle guztiak zutik jartzen ditu hankekin soinua gogor joaz lurrari. Kontua da, beheko solairuan anarkismoko klasea dagoela eta ekintza honen bidez irakasle horri izorratu egiten dio. Horrela, ikasleen aurrean argi utziz anarkisten aurka joan behar dutela. Hau izanik, pelikula osoan zehar garrantzia duen beste puntu garrantzitsuenetako bat, alegia, anarkistak zapaldu behar direla. Aurrekoarekin loturik, irakasleak duen objektibotasun falta ere aipagarria da. Klaseetan objektiboa izatea beharrezkoa bada ere, irakasle honek, aipaturiko ekintzen bidez, subjektibotasun absolutua adierazten die ikasleei. Klasea emateko metodoari dagokionez, pelikulan zehar hainbat alditan aldatzen da. Hasiera batean, irakasle normal edo gainontzeko irakasleek jarraitzen duten antzeko funtzionamendu bat erabiltzen du eta baita metodo egokia jarraitu ere. Baina, klaseak aurrera doazen heinean, metodo hau aldatu egiten du, okerrera. Metodoa aldatzearen zergatia ikasleen guztizko arreta eta parte hartzea lortzea da. Baina, metodo honek eskuetatik ihes egiten dio. Izan ere, ikasleak gehiegi sartzen dira paperean eta gehiegi


inplikatzen dira irakasleak sorturiko talde honetan. Honek, ez dio irakasleari errua kentzen, izan ere, berak bultzatu du taldearen sorrera, lider baten eredua, agur bat izatea, denak berdin jantzita joatea eta beste zenbait ekintza batzuk non egoera erradikalizatzea bultzatu duten. Bestalde, esan beharra dugu ere, irakasleak taldeari ematen dion garrantzia, nolabait ezaugarri positibo bat dela. Baina, hala ere, honek ere eskuetatik ihes egiten dio eta ez du lortzen taldearen oreka eta talde bat izatearen ezaugarri nagusia jarraitzea: denen iritzia eta izateko moduak onartzea. Honen adibide garbiena, denak zuriz jantzita agertzen direnean, bi ikasle modu desberdinean jantzita agertzen direlako irakasleak, taldeko liderra denak, ez du onartzen. Ekintza hau argi gelditzen da denei hitz egiteko aukera ematen dienean, baina, bi hauek hitz egiteko eskua altxatu arren, ez ikusiarena egiten du. Beraz, honekin, denei ez diela aukera berdina ematen eta taldekideen artean botere desberdintasuna bultzatzen duela jakinarazten digu.

Horregatik,

irakaslea kontraesan batean erortzen dela esan dezakegu, talde batean denen iritziak onartu behar baitira. Amaituz, protagonistak sortzen duen taldearen helburua ez dela guztiz desegokia esan dezakegu, baina arazoa egoera hori erradikatzen denean sortzen da, bai ikasleen aldetik eta baita irakaslearen aldetik ere. Horrela, egoera erradikalizatu bati hasiera ematen diotelarik, eta okerrena, irakasleari kosta egiten zaio estremora iritsi dela konturatzea. Baina, nahiz eta behin ohartu, egoera hau gelditzen saiatu arren, berak sortutako egoera larriari ezin diola aurre egin ere ohartzen da. Mireia Etxeberria eta Iraia Furundarena


Zer ideia piztu dizu gehien zure arreta irakaslearen jokabidean