Page 1

IZENA ETA ABIZENAK KORREOA

Euskal Herriko Unibertsitatea Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskola


Ekintza Ikerketaren txostena2

SARRERA

Irakasle izango naizen heinean gurasoekin egin beharreko bilerak ondo prestatzea garrantzitsua dela uste dut. Larraitz Artetxeri egin nion elkarrizketan, argi geratu zitzaidan gurasoekin bilerak berarentzat lan zailena dela. Urduritasuna normala da bilera hauetan, batez ere lehenengoetan. Horregatik, nire ustez, irakasle izateko ikasketetan garrantzitsua da atal bat arlo honi eskaintzea. Ikerketa hau egitean irakasleak bilerak egiterako garaian izaten dituen arazoak ulertzeko, ondo egin dituen gauzak gogoratzeko eta gu irakasle garenean zuzentze saiatzeko

KONTESTUALIZAZIOA Ni Yaiza Etxarri naiz, 18 urteko hernaniarra. Txikitatik izan dut irakasle izateko nahia, izan ere, umeekin dudan harremana asko gustatzen zait. Azkeneko hilabete hauetan nahi hau betetzeko bidea hasi dut. Kurtso hasieran Donostian, Euskal Herriko Unibertsitatean hasi naiz majisteritzako ikasketekin. Magisteritza lehenengo urtean nago eta irakasle izateko ikerketaren hasieran nago. Kurtso hasieratik eskola adinean dauden estereotipoen inguruan ikerketa bat egin nuen nire taldekideekin eta oraingoan, guraso irakasleen arteko harremana aztertuko dut. Ikerketa zehatz honetan dagoeneko guraso irakasle bilera aztertu dut eta irakasleari elkarrizketa egin diot. Elkarrizketa hau oso aberasgarria izan dela uste dut. Izan ere, irakasle guraso harremanak garrantzi handia dutela uste dut eta honetan ikertzeak etorkizunean lagunduko didala ere bai.

2


Ekintza Ikerketaren txostena3

METODOA Ikerketa aurrera eramateko ikerketa ekintza erabili dut. Hau autatzearen arrazoia, etorkizunean erabilgarria izango zaigulako izan da. Izan ere, edozein arazo suertatzen bazaigu, honi irtenbide bat emateko metodo hau erabilgarria izan daiteke, eta beraz, honetan esperientzia izateak lagungarria izango zait. Ikerketa hau egiteko pausuak hauek dira. Lehenik eta behin ikertu behar duguna argi eduki behar da, kasu honetan guraso eta irakasle harremana. Gaia autatuta dugunean egoera ekintza zehatz batzuen bidez aurrera eramango da, eta azkenik,

honen

behaketa bat egingo da, honen hausnarketa bat eginez.

IKERKETA PROIEKTUA Planifikazioa: Ikerketaren hasieran ikerketa planifikatzea ezinbestekoa da. Gai honen planifikazioari hasiera emateko ezinbestekoa da esatea, eskolan, irakasleen eta ikasleen

arteko

komunikazioa oso garrantzitsua dela eta are gehiago haurrak laguntza behar duenean. Umeak etxean eta eskolan ideia desberdinak jasotzen badituzte galduta sentitu daitezke. Ikerketa honetan Xabierren egoera aztertu dugu, hau da, irakasleak Xabierren gurasoekin duen harremana. Xabierren egoera nahiko larria zen, izan ere, eskolan ez zituen edukiak barneratzen, ez zituen etxeko lanak egiten eta gainera egoera honen ondorioz gelakideekin harremana ere ez zen ona. Honetarako bi elkarrizketa

egiten

dira.Lehenengoan

irakasleak

ez

du

formakuntzarik,

beraz,

irakasleak eskolari botatzen dionean kulpa honek pelota bueltatzen dio. Bigarrenean, irakasleak argi uzten dio Xabierrentzat hoberena nahi duela, irakasleen ustez hoberena errepikatzea izango litzatekeelaeta gainera hurrengo urtean harreman estuagoa izango dutela. Oraingoan, irakaslea gurasoen roletik gertu agertzen da eta enpatia gehiago erabiltzen du. Ekintza Xabierren egoera ikastolan ez da ona. Alde batetik, Xabierrek ez du ikasketeen inguruan interesik jartzen eta gero eta zailtasun gehio ditu gelaren erritmoa jarraitzeko. Gainera, gelakideekin duen harremana ere ez da oso ona.Egoera honen aurrean klaustroak erabaki du hoberena Xabierrek kurtsoa errepikatzea dela. Bileran gurasoei honen berri eman behar zaie. Behaketa: 3


Ekintza Ikerketaren txostena4

Lehenengo

elkarrizketan,

irakasleak

gurasoari

egoera

azaltzerakoan,

gurasoak

irakasleari bota dio errua eta irakasleak formakuntzik ez zuenez berdina egin du gurasoekin. Hau da, irakasleak gurasoei bota die errua eta orduan gurasoak are eta gehiago haserretu dira. Bigarren elkarrizketan, aldiz, formakuntza gehiagorekin, irakasleak amari egoera azaldu dio eta honek irakasleari errua bota dionean saiatu da enpatia adierazten eta beren egoera ulertuz saiatu da konbentzitzen hau dela Xabierrentzat hoberena. Hausnarketa: Ikerketa honekin formakuntzaren garrantziaz konturatu naiz. Izan ere, lehenengo elkarrizketa egin genuenean iruditu zitzaidan ez nuela gaizki egin irakasle bezela, aldiz bigarrena

egiterakoan

konturatu

nintzen

hobetu

nituen

alderdi

guztietaz,

eta

seguruenik beste behin ikusiko banu hobetu beharreko arlo gehiago ikusiko nituzkeela. Beraz ikerketa egitea oso baliagarria izan zait. Gainera, bilerak ondo prestatzearen garrantzia ikusi dut.

ESANGURATSUTASUNA Ikerketa hau egitean asko ikasi dut. Alde batetik, irakasle bezala bilera zailak aurrera eramateko estrategiak eta bestetik ikerketak eta autokritikak egitearen garrantzia. Ikerketa hau egiterakoan konturatu naiz nik neuk egindako akatsez eta hauek zuzentzeko bideez. Gainera, hainbat estrategia ikasi ditut irakasle izango naizen heinean erabiltzeko. Irakasle lanak arlo asko barneratzen ditu eta geroz eta arlo gehiagoren ikerketa egin orduan eta formakuntza handiagoa izango dugu eta beraz gure lana egiteko prestatuagoak egongo gara, Kasu konkretu honek lagundu dit noizbait irakasle bezala Xabierren egoera duen haur batekin topatzen banaiz egoera bideratzen jakiteko. Ikasi dut gurasoekin enpatia izan behar dela nahiz eta hauek gure kontra azaldu. Gurasoak, guraso diren heinean. beren haurrentzat hoberena nahi dute eta batzuetan ez dira kontziente, gu irakasle bezala ere hau nahi dugula, beraz, hau adieraztea garrantzitsua da.

4

Txantiloia ekintza ikerketa