Issuu on Google+

Pelikula honetan iruditu zaigun gauzarik esanguratsuenetako bat, irakasleak haurrekiko zuen portaera edo jarrera izan da.

Alde batetik, argi ikus daiteke irakasleak duen bokazioa. Bere gaiak irakasteaz gain, beste puntu batzuk jorratzen ditu. Adibidez, bizikidetzari garrantzi handia ematen dio eta pelikula guztian zehar ikusten da hori. Gainera, haurren inguruan duen kezka argi islatzen da eta horregatik, pedagogo lana ere egiten du. Haurrekin hitz egiten du eta beraien inguruko informazioa jasotzen du. Arazoak izanez gero, hori tratatzen aritzen da. Adibidez, arazo sakona bada gurasoekin hitz egiten du. Aldiz, lagunen arteko arazo bat bada, haurrarekin hitz egiten du eta arazoari irtenbide bat ematen saiatzen da. Horrela, elkarren artean komunikazioa garatuz eta denen arteko harreman eta giroa hobetuz.

Bestalde, atentzioa deitu digun beste puntu bat izan da irakasleak ez duela berarentzako mahai eta aulki pertsonal bat. Bere mahaia haurren berdina da eta horregatik haurrekin izan nahi duen berdintasun moduko bat da. Irakaslea bera baldin bada ere, ekintza honekin haurren pareko geratzen da. Gainera, ikasgaiak bertan ematen ditu. Horrela, haurren parte hartzea bultzatzen du eta bertako giroa erosoagoa egiten du. Hala ere, irakasleak autoritatea mantentzen du eta haurrek ez dute berarekiko errespetua galtzen.


Irakasleak bere gaiak emateaz gain, beste balore batzuk ere irakasten ditu. Hau da, haurrei eguneroko bizitzan edo etorkizunean beharrezkoak egingo zaizkien baloreak irakatsi nahi dizkie. Adibidez, haurrekin hitz egiten duenean haserretu egin direlako, horren aurrean eduki beharreko jarrera irakasten die. Baita ere, puntu garrantzitsu bezala agertzen da besteei entzun beharra. Hau da, batek hitz egiten duenean besteak egin beharrekoa arretaz entzutea da. Gainera, txandak oso ondo errespetatzen dituzte eta denek parte hartzen dute. Beraz, bizikidetzako puntu garrantzitsu batzuk jorratzen ditu pelikulan zehar.

Hala ere, pelikula ikusi ondoren, beste gai batzuen inguruko jakinmina sortu zaigu:

•

Bigarren hezkuntzari begira ona al da haurrentzat lehen hezkuntzan horrenbesteko gertutasuna izatea irakaslearekin?

•

Irakaslea zein punturaino sartu behar da ikasleen arazo pertsonaletan?

Yaiza Etxarri, Uxue Etxeberria, Mireia Etxeberria eta Iraia Furundarena


Ser y tener denak