Issuu on Google+

Askotan egiten dugun galdera bat da honako hau. Iritzi asko dauden arren, orokorrean denok antzekoa pentsatzen dugulakoan nago. Lehenik eta behin, irakasle on bat izateko, bere ikasleekin harreman on bat lortzea beharrezkoa da. Horrela, giro on bat mantendu ahal izateko elkarren artean eta baita ere, irakatsi ahal izateko beharrezkoa da elkarrekin ondo moldatzea eta arazoak ahalik eta gehien saihestea. Galdera honekin jarraituz, irakasleak modu egoki batean irakatsi behar du bere gaia. Modu bat bilatu behar du irakasten duen hori ikasleak arretaz entzun diezaioten eta horrela ondo ikas dezaten azaldutako hori. Ez da irakasle ona izango haurrak arretaz mantentzen ez baditu eta azaldutako guztiaren ondoren ez badute ulertu edo ondo ikasi. Irakasle on batek uneoro begiratu behar du haurren inguruan gertatzen dena eta jakin egin behar du haurrak nola izan arretaz eta modu interesgarri batean nola azaldu gaiak. Irakasle on batek ez du orain arteko modu tradizionalean eman behar klaserik, hau da, ez du denbora guztian informazioa transmititzen egon behar eta ikasleak entzuten edo idazten egon. Irakasle on batek badaki hori ez dela modu egokiena irakasteko eta beste modu hobeago eta entretenigarriago bat bilatzen du klase aproposagoa izateko. Beste ildo batetik abiatuz, irakasle on batek ikasle guztiak ahalik eta berdinen tratatzen jakin behar du. Zaila bada ere, denei aukera berdinak eman behar dizkie. Batzuetan nota kaskarrenak dituztenei okerrago tratatzen zaie nota onak dituztenei baino eta hau da irakasle batek egin behar ez duena. Ikasle onei animatu egin behar die horrela jarrai dezaten eta besteei ahalik eta gehien lagundu beraiek ere ikasle hobeagoak izan daitezen. Izan ere, egoera hauek sortzen dute elkarren arteko konpetentzia, konfiantzarik eza edo giro kaskarra. Jaiotzen garen momentutik esaten digute zer egin behar den eta zer ez. Lehenengotik ematen dizkigute erantzunak eta ez digute aukerarik ematen pentsatzen jartzeko eta galderak planteatzeko. Irakasleak hasieratik jarritako muga hauek irekitzen lagundu behar die ikasleei. Bere gaiak irakasteaz gain, beraiek pentsa dezaten aukera eman behar die. Pentsatzen utzi eta ondoren erabaki ea ados dauden edo ez. Horrela, elkarren artean hitz egin eta agian konklusio zabalago eta aberatsago batzuetara iristeko aukera gehiago izango legoke. Gainera, beraiek ere gaiaren inguruko iritzi batzuk aurkitzen joango lirateke. Pixkanaka, ikasle horiek beraien buruak hezten joango dira eta baita pentsatzen ikasten ere. Bestalde, irakasleak, haurrak berari errespetatzea lortu behar du. Hau da, elkarrekin ondo moldatzen badira ere, klasea gidatzen duena irakaslea izango da eta


ez ikasleak. Izan ere, klaseko gida irakaslea bera da. Baita ere, elkarren arteko konfiantzak muga bat izan behar du irakasle-ikasle arteko tratua delako eta irakaslea ona bada jakingo du muga horiek norainokoak izango diren. Hala ere, irakasleak bere klaseak emateaz gain, haurren buruzko informazio guztia izan behar du kontuan. Beraien inguruan gertatzen denaz ohartu eta arazo enbat dagoela ohartu ezkero, honi soluzio bat bilatu lehen bai-lehen. Adibidez, haur batzuen arteko harremana oso txarra bada, oso garrantzitsua da jabetzea eta arazoak konpontzea edota haur bat beti bakarrik egoten bada nolabait besteekin integratzea ondo senti dadin. Laburbilduz, irakasle on batek aurrez aipatutako puntu nagusi horiek betetzen ditu, badakielako horrela ahalik eta klase hoberena lortuko duela. Haurrek berarekin modu entretenigarri batean ikasteaz gain berak ere aurrekin gauza berriak ikasi ahal izango dituelako. Iraia Furundarena


La educacion prohibida