Issuu on Google+

Irakasle perfektua. Denok dakigu zer den irakasle prefektua izatea. Aurreko lanean aipatu genuen bezala, guztiok ezagutzen dugu irakasle prefektuaren profila. Gaurkoan, "Ser y tener" filma ikusi dugu. Film honetan irakasle perfetua ezagutu dugu, irakasle on baten profila ikusi dugu eta irakasleak bere ikasleen gurasoekin eta inguruarekin izan behar duen harremana nolakoa izan behar zen ere jakin dugu. Honako honetan, ikusi dugun filmarei buruz pentsatzeko esan digu irakasleak, horrela filmean ikusi dugun irakaslearen profila abiapuntutzat hartuta, hausnarketa sakon bat egiteko.

Pelikula hau Frantzian kokatua dago. Irakasleak eta haurrek frantsesez hitz egiten dute eta horrela ematen ditu klaseak irakasleak. Hala ere, haurren bat badago atzerritarra, baina orokorrean denak frantsesak dira. Klaseari dagokionez, inguru natural baten inguruan kokatzen da. Haurrek irakasle bakarra dute eta gai guztiak berak ematen dizkiete. Gainera, irakasle bakarra izateaz gain, adin desberdinetako haurrak daude klasean. Pelikulan ikus dezakegun bezala, mahai desberdinetan edo multzoka bereizten dira eta zaharrenek askotan txikienei laguntzen die. Beraz, elkarren artean harreman handia dago.

Lantzen diren edukiei eta metodologiari dagokionean, edukiak haurren adinaren araberakoak izango dira. Txikienei gauza errazagoak erakusten zaizkien bitartean (irakurri, idatzi‌) zaharragoei ariketa konplikatuagoak ikastea tokatzen zaie. Metodologiari dagokionez, irakasleak modu berezia eramaten du aurrera. Izan ere, klaseak ondo landuta izateaz gain, haurren jarrera aktiboa mantentzea lortzen du. Uneoro haurren parte hartzea bultzatzen du. Klaseak oso dinamikoak dira eta horrela haurrek interesa mantentzen dute gaiarekiko eta esaten duen guztiarekiko. Horretarako, klaseak ondo pentsatzen eta antolatzen ditu eta gero ondo nabaritzen da hori.

Ikasgelari dagokionez, mahai ugari daude eta baita liburu asko ere. Mahai desberdinak daude eta aulkiak koloretakoak dira. Ez dira joko asko


ikusten apaletan. Landare batzuk aurkitzen dira bertan eta baita tortoka batzuk ere. Gainera, paretetan burututako lan batzuk aurkitzen dira jarrita.

Irakaslearen jarrera berezia da hasiera batean. Lehenengo momentuan errespetu handia ematen du, baina pixkanaka ikuspegi edo aurreiritzi hori aldatzen da. Bera da irakaslea eta haurrak ikasleak dira. Bakoitzak bere rolak dituen harren, atentzioa deitzen duen gauzetako bat da irakaslea mahaian haurrekin esertzen dela. Ikusi daitekeenez, irakasleak ez dauka berarentzako mahai edo aulki berezirik eta horrek hurbiltasuna ematen dio haurrekiko. Bera da autoritatea, baina beti dago inguruan gertatzen dena begiratzen eta batez ere haurren jarrerak ikusten. Beti dago prest pedagogo lana egiteko. Edozein momentutan dago prest haurrekin beraien arazoez hitz egiteko eta laguntzeko. Batzuetan haurren arazoei erantzunak bilatzen egoten bada ere, beste batzuetan nahikoa izaten da entzuteko gaitasuna izatea. Kasu honetan irakasleak biak dituena; entzuten oso ondo daki eta arazoei aurre egiten laguntzen saiatzen da ikasleei. Beraz, ikasleekiko interes handia du eta beraiengandik hurbil egoten da badaezpada ere. Bere lehenengo helburu nagusia irakastea bada ere, beste balore batzuk lantzen saiatzen da duda gabe. Aurrez aipatutako pedagogo lana egiten du, haurrekin tratatuz. Elkarren arteko harremanak sustatzen ditu, beraz. Naturarekin harreman ona izatea ere garrantzitsua dirudi, izan ere paisaiak hori transmititzen du eta animaliekin ere lotura bat dauka. Beste gai nagusi bat bizikidetza da. Elkarren artean ondo emateaz gain, hainbat gauza berri erakusten dizkie. Horregatik, argi ikusten da irakasle honek benetan duela atsegin irakasle izatea eta asko disfrutatzen duela.

Aurrez aipatu bezala, ikasleekiko harremana ona da. Normala den bezala, haurren artean haserrealdi batzuk ematen dira, baina pixka batean hausnartu ostean berehala pasatzen zaie. Gelako giroa lasaia da, izan ere irakasleak lasaitasuna transmititzen du. Elkarren artean ondo moldatzen dira eta irakasleak elkar laguntzea ere irakasten die modu batera edo bestera. Irakasleak haurrei lan egitea motibatzen die bere estrategiekin. Askotan galderak egiten ditu irakasleak eta beraz ikasleek erantzuna bilatu behar dute.


Horrela, haurrak aktibo mantentzea lortzen du. Ondoren, egindako lanak ere elkarri galdetzen dizkie, besteen lanak ere baloratu dezaten eta beraiena zuzendu dezaten.

Irakasleak ikasleen familiarekin harreman estuak dituela nabarmentzen da. Ondo ikusten da ez duela inolako arazorik gurasoekin hitz egiteko eta gertatzen den egoera argi eta garbi adierazteko. Beraz, gurasoei etxean lagundu behar dutela ere adierazten die eta horretarako egin beharrekoak azaltzen dizkie. Puntu garrantzitsua da irakasle eta familiaren artean kontaktua egotea, familia guztiaren gainean egoteko eta interesatzeko haurrarengan. Beraz, irakasleak lan garrantzitsuena edo indartsuena egiten badu ere, kontuan izanik eguneko ordu gehienak berarekin egoten direla ikasleak, gauza asko irakasten dizkie baina gurasoen lana ere beti hor dago. Beraz, kontaktu hau ezinbestekoa da gurasoak jakiteko zer moduz dabiltzan ikasketetan. Batez ere, haurrak arazoren bat izango balu jakiteko.

Irakasleak bere gaia irakasteaz gain argi dago gauza gehiago bilatzen dituela. Garrantzitsua ikusten du haur hauei balore desberdinak erakustea, ohitura onak ikastea eta baita ere jarrera egokiak zein diren ikastea.

Ondorioz, esan dezaket, hasiera batean irakasleak errespetua edo autoritate gehiegi ematen duela. Hala ere, denborarekin ikusten da haurrez interesatzen den irakasle bat dela eta bere lana gustu handiz egiten duela. Puntu asko jorratzen ditu non haurrei zein gurasoei mesede handia egiten dien etorkizun baterako. Hala ere, batzuetan motibazioak pixka handiagoa izan beharko lukeelakoan nago. Agian, horretarako momentu batzuetan irakaslearen jarrera aldatuz.

Iraia Furundarena


Irakasle perfektua