Issuu on Google+

IRAKASLE IDEALA Zer da niretzat irakasle on bat izatea? Galdera erraza, baina erantzun zaila. Batez ere, ez dakidalako ziur zer den irakasle on edo txar bat izatea. Hori jakiteko, ustez baina arlo gehiago izan behar direla kontutan ohartu naiz. Hasteko, ikasi beharreko kontzeptuak garrantzitsuak dira, baina are garrantzitsuago kontzeptu horiek ikasteko modua. Hots, klasean, ikasleei edo haurrei motibazioa, kuriositatea edo interesa sortarazten saiatu behar da irakaslea, hau da, modu atsegingarrian klasea ematea. Honela, haurrek disfrutatuko dute eta baita irakasleak ere. Hau zaila izan arren, oso garrantzitsua dela uste dut haurrek ikasteaz disfrutatzen ez badute, ez dutelako ikasiko. Bestalde, ikasgelan maitasuna eta errespetua arnastea gauza garrantzitsuenetarikoa da, giro eroso bat sortuz eta haurrak baita irakaslea ere gustura egonez. Horretarako, ezinbestekoa da maitasuna ematen duen irakaslea izatea. Umeek jasotzen dutena ematen baitute, eta beren guraso edo irakasleengandik maitasunik jasotzen ez badute, ez dute sekulan maitatuko, ez baitute jakingo nola maitatu. Horrez gain, positiboa dela esango nuke irakasleak bere ikasleez ahalik eta informazio gehien edukitzea. Hala nola, dituen edo izan ditzakeen arazoak, lagunekin dituen harremanak, familia edo gurasoekin duen erlazioa‌ Horretarako, komunikazioa bai ikaslearekin baita gurasoekin ere beharrezkoa da. Alde batetik, lehen hezkuntzako haurrentzat familia garrantzitsuena izanik, irakasle-guraso harremana lantzen duen irakaslea izan behar da, hezkuntza prozesua talde lana baita. Bestalde, azterketei garrantzia emateaz gain, ikasleen jarrerak eta lagunekin duten erlazioari ere erreparatzea beharrezkoa dela uste dut, hori ere hezkuntza baita. Eta erlazio horietan arazorik sortuz gero, asanblada bat sortzeko gai izango den irakaslea izan behar da, beti ere, bertan haurrei erabakitzen uzten dien bitartean. Honi askatasunezko hezkuntza deritzo eta kontutan hartu behar den beste irakasle ezaugarri bat da. Askatasunez irakastea, hau da, haurrei beren kabuz erabakitzen eta pentsatzen uztea, ustez baina garrantzitsuagoa da. Izan ere, hazte prozesuan, ez da egokia haurra zerbaitetara behartzea, baizik eta beraiei bakarrik ikasten uztea beren buruetan sortutiko jakin-mina errespetatuz. Irakasle ona haurrak zuzentzen edo bideratzen ez


dituena da; horrek, haurrek beraiek zer egin nahi duten ez jakitea daramalako. Beraz, ideiak, jokoak edota lanak inposatu beharrean, irakasle onak, proposatu egiten ditu. Ikasleen imajinazioa eta sormen gaitasuna lantzea ere garrantzitsutzat eman behar du irakasle apropos batek. Haurrek berezko kreatibitatea baitute, baina hura lantzeko eta adierazteko aukera eman behar zaie. Lehen hezkuntzako haurren kasuan adibidez, jolasen bidez. Izan ere, irakasle askoren ustez, haurrak eskolara jolastera joan beharrean, ikastera doaz. Baina aldiz, jolasten ere asko ikasten da. Bestalde, irakasleak haur guztiak desberdinak direla garbi izan behar du. Eta ez hori bakarrik, desberdin izaten utzi behar ditu. Batzuk ikasle rola hobeto betetzen dituztenak izango dira, nota onak ateratzen dituztenak eta beti erne daudenak, baina beste batzuk berriz, akatsak maiz egingo dituzte edota beren atentzioa eskasagoa izango da. Baina desberdintasun horiek ere hezkuntza prozesua aberasten dute. Eta akatsak egiteari dagokienez, irakasleak gaizki ez dagoela jakinarazi behar die bere ikasleei, akatsak eginez ikasten baita bizitza honetan. Eta beraz, gaizki egiteagatik errietarik ez die egin behar. Beraiek eskaintzen edo ez duten atentzioaz aparte, irakasleak beti atentzio fisikoa baita hitzezkoa eskainiko dio haur edo ikasleari. Modu horretan, beraiek egiten eta dioten guztia garrantzizkoa dela pentsatuko dute. Amaitzeko, nire uste apalean, irakasle on baten pertsonalitatea zehaztea ere garrantzi handikoa da. Alde batetik, haurrekin esperientzia duena eta bere gaitasunez zalantzen ez duena izango da, horrela hauen eredu izatea lortuz. Eta bestetik, haurrak beregandik ikasteko ardura hartzeaz gain, ikasleengandik ikastea prest dagoena izango litzateke niretzat irakasle on bat.

Mireia Etxeberria


2 irakasle ona