Issuu on Google+

Enpresa Aholkularitza


ENPRESA AHOLKULARITZA PROIEKTUA GAUR EGUNGO GIPUZKOAR ENPRESAREN BEHARRAK

Krisia eta antolaketa era berrien aurrean gipuzkoar enpresen gaur egungo beharretan oinarrituriko enpresa Aholkularitza azterketa eta proiektua.


SARRERA

Gipuzkoar enpresariak esfortzu handia egiten ari dira enpresa eramolde modelu berriak aurkeztu, sortu eta beraietara egiteko.

Enpresari eta langileak eskutik joan behar dute enpresa modelu berriak sortzean, partehartze sistemen bidez aurrez aurre egon beharrean elkarrekin partekatuz.

Gaur egungo merkatu eta elkarlehi aurrean, mugik gabea eta nazioartekatua, Gipuzkoak bere lekua aurkitu behar du, agerrera eta erabakitzeko gaitasuna galdu barik, zeren enpresa sare zatikatuaren ondorioz hauetako asko kanpotarren eskuetan egotera bultzaten du, eta ondorioz Gipuzkoak bere erabakitzeko gaitasuna galtzen du.


Errealitate honen aurrean gure Aholkularitzak kasuz kasu aztertuko ditu enpresa bakoitzaren beharrak, huts horietara hobekien egokituko liratekeen tresna ezberdinak ditugu eskuetan eta enpresa erakuntza hobetuko du hau gaurkotuaz, berritzailea, partehartzailea eta engaiatua eginaz arrakastara bultzatuaz.

Enpresari gipuzkoarrak ez dituzte tresna teorikoak soilik behar etorkizunari aurre egiteko. Enpresari gipuzkoarrak tresna praktikoak behar dituzte, beraien beharrak zuzentzen joango diren garapen gida eta baliodun pertsonen bidez.

Gure Aholkularitzak, erakunde, instituzio, merkatu, etab.ak agerian jartzen dutena jarraituz benetako laguntza hori eskeini nahi die enpresariei.


ENPRESA ARLOA Giza garapenaren ikuspuntutik, bai enpresariarentzat zein langilearentzat, Enpresa arloak ezinbesteko hiru zutabe osatzen ditu enpresaren berrikuntzan.

-

Giza Baliabideen garapena

-

Management-a

- Enpresa partaidetza


GIZA BALIABIDEEN GARAPENA Giza Baliabide sailak bere sorburua enpresetan garatu beharreko hainbat administrazio lanetan du; langile hautaketa prozesuetan, kontratu, nomina zein seguru sozialen egitean, etab.

Gaur egun Giza Baliabideen kudeaketak garrantzi haundia du enpresan. Erakundeak erabakitako objektiboak lortzeko langileen haintzat hartzean du bere aktiborik garrantzitsuena.

Giza administrazioak eguneroko motibazio hobekuntzan eta langileen prestakuntzan oinarritzen den lan egoera bultzatuaz sortzen du kalitatezko kudeaketa.

Pretsonen kudeaketak enpresaren funtzionamentuan egiten du eragin zuzena.


DEPARTAMENTUAREN FUNTZIOAK - Enplegu funtzioa. Lantalde plangintza: - Langile hautaketa - Langile berrien ongietorri eta laneratzea - Langileen fomakuntza - Enplegu etenaldiaren

tramitazioa

- Kaleratze tramitazioa - Langilegoaren administrazio funtzioa. Eginkizun administratiboak. - Ordaintza funtzioa: - Emaitzen azterketa - Ordainagiri moduen diseinua - Ordainagiri mailak - Giza Baliabideen garapen funtzioa. Langilegoaren jarraipena: - Zeregin burutze kontrola - Eragingarritasunaren garapena - Lan absentismoaren behaketa - Gizarte zerbitzuen funtzioa: - Langileentzako gizarte onurak - Lan giroa hobetzea


GARAPEN DIGITALA

Enpresa, zuzendari eta langileek Giza Baliabideen alorrean aurre egin dezaten, garapen digitala bultzatu , sustatu eta berritu behar dute.

- Web orri sorkuntza - Web orri berrikuntza - Sare sozialak - Mail marketing eta iragarki kanpainak - Enpresarako intranet barne sarea - Brands-a


MANAGEMENT-A Management-a enpresa zein erakundeetan arrakastara bultzatzen duen garapen antolaketa prozesuen arlo berezia da, eta bere zerbitzuetan burutze estandare altuetan eragina egiten du, ondorioak gure bezeroen emaitzetan sortuaz.

Gure Aholkularitzak trebetasunen garapenean laguntzen du, ikuspuntu praktiko batetik, eta honek ikaste prozesua barneratzea eskeintzen du. Prozesu hau enpresa eta gure Aholkularitzaren elkarlanean osatzen da eta hiru zatitan banatzen da: - Beharren azterketa - Lan metodologiarekiko ebazpenak - Eraginkortasun azterketa

Coaching prozesua eraldaketa prozesu bat da, bai maila pertsonalean baita maila profesionalean ere, eta hau enpresaren hobebeharrerako izaten da.


Giza kapitala

Gure Aholkularitzan pertsonak nahi duen emaitza lortzera bultzatu eta zuzentzen dugu, hauen zoriontasuna, garapena eta batez ere bere buruarekin zein lanarekin enpresan gustura egotea nahi baitugu. Gure esperientziak azaltzen digu eguneroko dinamikan arazoak konpontzeko garaian, batez ere langile eta manager-aren arteko erlazioan duela bere baldintza eta ez soilik politika eta prozedimentu globaletan. Talentudun langileak oinarrizkoak dira erakunde batek arrakasta izan dezan eta batez ere langile hauek bertan lanean jarraituko dute bere manager-arekin erlazioa egokia bada.

Formakuntza

- Negozio Eskola eta Instituzioetako formakuntza planak - Formakuntza plan bereziak

Gure Aholkularitzan partehartze ereduetan oinarritzen den metodologiarekin egiten dugu lan, zuzendari eta arduradunentzako tresna irakasgarriak izango liratekeenetan oinarrituz: - Talde lanak - Kasu azterketak - Laburpen koadroak - Metaplana - Fase azalgarriak


Coaching eta mentoring-a

Zer da coaching-a?

Ez da ekintza puntual bat,baizik eta estrategia bat, taktika bat, osotasunean estrukturatua, bizitza profesionalean aldaketa ekintzak bilatzen dituen prozesu bat.

Zer da mentoring-a?

Ikaskuntza pertsonal prozesu bat da, zeinetan pertsona berak onartzen duen bere garapen pertsonal eta profesionalaren erantzule dela. Gure Aholkularitzan, maila garaiko irabazietan lan egiteak eskatzen duen eraginkortasunaz baliatuz, ahalmen eta perspektiba egokiarekin kontatzen dugu gure bezeroei beren Giza kapitala garatzen laguntzeko Coaching-a eta Mentoring-a erabiliaz.


Enpresen berezko baliabideak haunditzeko eta produktiboagoak egiteko formulak aurkitzen ditugu, erakundeak objektibo honetara bultzatuko dituen ondorio konkretuak bilatuz.

+ ERALDAKETA Pertsonak eta enpresak entitate gisa harturik, gure konponbide guztiak erakundean aldaketa eragitera zuzenduak daude.

+ EMAITZAK Beharren azterketa, ebazpen diseinu eta tresnagintza prozesuen bitartez emaitza enpresarial positiboa bilatzen dugu. Emaitza hoien kontrola da gure bermea.

 


ENPRESA PARTAIDETZA

GIPUZKOAKO ENPRESA KULTURAREN ALDAKETA BEHARRA

Gaur egun enpresa partaidetza zuzendari eta langilegoaren arteko erlazioak edota Gipuzkoan kudeatu eta kokatzen den enpresa ekonomia hobetzeko baino haruntzago doan tresna bat dela iruditzen zaigu.

Gaur egun ezagutzen dugun enpresa kulturan, langileen partaidetza enpresaren jabetzan aldeta sakon bat da. Ikuspegi aldaketa bat da enpresaren kudeaketan, bai zuzendaritzaren bai langileen ikuspuntutik hartuta.

Ez da erraza urteetan zear uztarturiko enpresa kultura goizetik gauera aldatzea. Baina behar beharrezkoa da pixkanaka pixkanaka sistema aldatzen joatea. Gipuzkoak eta gipuzkoar enpresek kapitala zein kudeaketa eta erabaki organuak Gipuzkoan mantentzea behar beharrezkoa dute. Gure enpresen eta produktuen munduratzea sustatu behar dugu, baina gure enpresa sarea etxean mantendu behar dugu.

Ez gara Instituzio eta Erakundeen teorian geratu behar. Parte hartu behar da. Sortu egin behar da.


Enpresa oinordetza nola eman behar den ere baloratu behar dugu. Gaur egun lanean diarduten enpresak funtzionatzen jarrai dezaten eta itxi ez daitezen eskuetan ditugun tresnak erabili behar ditugu, eta behar izanez gero tresna berriak sortu. Enpresa hauek etorkizuna ziurtatua izan dezaten zein nolako era ditugun aurkeztu behar dugu. Etorkizuna ez da soilik salmenta onen bitartez ziurtatzen, etorkizunak oraindik ere urrunago joan behar du.

Enpresa bakoitzak tresna konkretu batzuk behar ditu. Bakoitzak bere berezkotasunak ditu eta guztientzat ez du tresna berak balio. Enpresa bakoitzaren azterketa egin eta berezko jarduna antolatu behar da.

Guzti honekin gure lana enpresa zuzendariari bere enpresa hobetuko duen tresnak eskeintzea da. Bai ekonomia zein langilego mailan. Gaur egun bai bata zein bestea eskutik joan behar dute. Zatigaitzak dira eta horretan datza gure lanak.

Enpresa zuzendariari bere kudeaketa erraztuko duen tresnak eskaini behar dizkiogu. Enpresa egin dezan lagundu behar dugu, eguneratuaz, eraberrituaz, zabalduaz.

.

Langileen partaidetza enpresan behar beharrezkoa da etorkizun ekonomikoa irmo eta ausardiaz ekiteko.



Enpresa arloko katalogoa