Page 1

MATERIA

LAIOTZ HERRI ESKOLA 5. MAILA 2016-2017


MATERIA (ZER DA?) ETA MATERIAREN PROPIETATEAK MATERIAREN EGOERAK MATERIAREN ALDAKETAK: FISIKOAK ETA KIMIKOAK MATERIAREN SAILKAPENA (SUBSTANTZIA PURUAK ETA NAHASTEAK) NAHASTEEN BANANKETA

http://zientziaeskolan.wikispaces.com/Materia


MATERIA ETA HAREN PROPIETATEAK MATERIA: masa duen eta espazioa okupatzen duen guztia da. Adibidez: saski bat, baloi bat, baloiaren barruan dagoen airea, freskagarri bat, ura... Ez da materia: edertasuna, musika, oroimenak, sentimenduak, emozioak...


MATERIA ETA HAREN PROPIETATEAK Hauek dira materiaren propietateak: Propietate orokorrak: masa eta bolumena. Propietate espezifikoak: dentsitatea, kolorea, gogortasuna, hauskortasuna, magnetismoa, eroankortasuna, disolbagarritasuna, elastikotasuna, iragazpena, konprimagarritasuna.

MASA (propietate orokorra) Gorputz batek duen materia kantitatea da. Masa neurtzeko tona, kilogramoa (kg),gramoa (g), miligramoa (mg)... erabiltzen dira. AEBn libera, arroba... erabiltzen dira Masa neurtzeko erabiltzen den tresna balantza da. Nola jakingo genuke likido batek duen masa? eta gas batek duena? KONTUZ! MASA ETA PISUA EZ DA BERDINA. Nire masa igeritokian (uretan) eta kanpoan berdina da baina errazago izango litzateke ni igeritokian besotan hartzea ezta??? Ilargian ere pisu gutxiago izango genuke!!!


BOLUMENA (propietate orokorra) Gorputz batek hartzen duen espazioa da, hau da, handia ala txikia den. Bolumena neurtzeko m3 (metro kubikoa), dm3 (dezimetro kubikoa) , cm3 (zentimetro kubikoa), kl (kilolitroa), l (litroa), ml (mililitroa). AEBn pinta, galoia, upela... erabiltzen dira. dm3 (dezimetro kubikoa) = l (litroa) cm3 (zentimetro kubikoa)= ml (mililitroa) Bolumena neurtzeko erabiltzen diren tresnak hainbat ontzi, neurgailuak (probeta, xiringa...) dira.

Nola jakingo genuke solido baten bolumena?


DENTSITATEA (propietate espezifikoa) Gorputz batek duen materia kantitatearen eta gorputzak hartzen duen espazioaren arteko erlazioa, hau da, masa eta bolumenaren arteko erlazioa.

Dentsitatea=

A eta B gorputzen bolumena berdina da baina A-ren masa handiagoa da B-rena baino, beraz, A gorputzaren dentsitatea handiagoa da B-rena baino. C eta D gorputzen bolumena ezberdina da. C txikiagoa da D baino. Masak, berriz, berdinak dira. Beraz, C gorputzaren dentsitate handiagoa da D-rena baino


Nola jakingo genuke solido batek duen dentsitatea?

Dentsitatea= = = 4 g/cm3 Zerk du dentsitate handiagoa, ping-pong pilotak, kanikak ala urak? Kanika hondoratu egiten da, beraz, bere dentsitatea handiena da. Pilotak flotatu egiten du, beraz, urak baino dentsitate txikiagoa du. Dentsitate handiena kanikak, gero urak eta, azkenik, pilotak.


Nola jakingo genuke nahasten ez diren likidoetatik zeinek du dentsitate handiena? Dentsitatea [kg/mÂł] Gaia

Alkohola (urdina) Olioa Ura (gorria) Xaboia (berdea) Eztia Dentsitatea [kg/mÂł] = kg/kl = g/l Olio litro batek 920 g-ko masa du. Alkohol litro batek 780 gramoko masa du. Gasolina litro batek 680 gramoko masa du. Merkurio litro batek 13600 gramoko masa du, hau da, 13,6 kg!!!

(g/l) Olioa (LIK) 920 Altzairua 7850 Ura 1000 Itsasoko ura 1027 Airea 1.3 Alkohola 780 Kautxua 950 Giza gorputza 950 Gasolina 680 Izotza 920 Burdina 7800 Zura 900 Merkurioa 13600 Urrea 19600 Pomez harria 700 Beruna 11300 Poliuretanoa 40 Odola 1480 - 1600 Lurra (Planeta) 5515

U R A R E N D E N T S I T A T E A


Nola atera esnea tetra brik batetik zipriztinik gabe? (aireak tokia okupatzen du) Egur guztiek flotatzen dute? Zergatik igotzen da globo aerostatiko bat? Zergatik flotatzen du izotzak? Zer da izerberg bat. Ur gainean ikusten dena izebergaren zer zati da?


Gogortasuna (propietate espezifikoa) Gogortasuna da material batek duen erresistentzia beste batek zula edo urra ez dezan.

Diamantea gogorra da. Igeltsua biguna da.


Eroankortasuna (propietate espezifikoa) Eroankortasun elektrikoa elektrizitatea transmititzeko ahalmena da. Metalak (urrea, zilarra, kobrea, aluminioa...) elektrizitatearen eroale onak dira. Ura ere elektrizitatearen eroalea da. KONTUZ! tresna elektrikoak erabiltzen ditugunean batez hezetasun handiko tokietan. Elektrizitatearekin lana egiten denean isolatzaileak erabiltzen dira (plastikoa, egurra...)

Eroankortasun termikoa beroa transmititzeko ahalmena da. Metalak beroaren eroale onak dira. Beroaren isolatzaileak kotoia, egurra, kortxoa...

eroalea isolatzailea

isolatzailea

Hauskortasuna (propietate espezifikoa) Kolpe bat hartzean hautsi gabe irauteko gaitasunik eza. Kristala eta beira oso hauskorrak dira. Diamantea oso gogora da baina baita ere hauskorra.

eroalea


Elastikotasuna (propietate espezifikoa) Gorputz batek deformatzeko eta jatorrizko formara itzultzeko duen ahalmena. Egoera solidoan gorputzak izan daitezke: Zurruna: indarra ezarritakoan ez da deformatzen, hautsi baizik. Elastikoa: indarra aplikatzean deformatu egiten da, baina indarra amaitutakoan hasierako forma hartzen du berriz.

Plastikoak: indarra aplikatzean deformatu egiten da, eta indarra amaitutakoan ez du hasierako forma berreskuratzen.


Magnetismoa (propietate espezifikoa) Gorputz batzuek burdinazko objetuak erakartzeko ahalmena da.

Disolbagarritasuna (propietate espezifikoa) Material batek likido batean disolbatzeko duen ahalmena. Material asko uretan disolbatzen dira, baina ez denak: olioa ez da uretan disolbatzen.

Iragazgaitasuna (propietate espezifikoa) Bere baitatik beste likido bat iragazten uzten ez duena.


MATERIAREN EGOERAK Materia hiru egoeretan ager daiteke naturan: SOLIDOA, LIKIDOA eta GAS EGOERAN.

SOLIDOA

LIKIDOA

Forma finkoa eta Forma aldakorra bolumena eta bolumena konstantea konstantea

GASEOSOA Forma eta bolumena aldakorra


MATERIAREN ALDAKETAK Materia ez dago beti berdin, aldatu egiten da naturaren eta gizakiaren jardueren eraginez. Materiaren aldaketak FISIKOAK edo KIMIKOAK izan daitezke. Aldaketa fisikoek ez dute substantziaren izaera aldatzen; egoera edo forma baino ez dute aldatzen. Izotza urtzen denean ura izaten jarraitzen du. Argizaria berotutakoan urtu egiten da baina argizaria izaten jarraitzen du. Aldaketa fisikoak dira. Aldaketa kimikoek substantziaren izaera aldatzen dute. Papera erre ostean ez dugu, berriz, paper hori berreskuratzeko aukerarik izango. Errautsa eta kea lortu dugu. Konposta egitean, hasierako hondakinak desagertu egiten dira substantzia berriak sortuz.


Materiaren aldaketa fisikoak Ez dute materiaren edo substantziaren izaera aldatzen. Egoera edo forma aldatzen dute soilik. Aldaketa fisiko ohikoenak hauek dira: 1. Posizio-aldaketa (indarren eragina) Tokiz aldatzea da, mugitu egiten da. Haizeak mugitu dezake. Grabitazioa eta magnetismoa urruneko indarrak dira.

2. Forma-aldaketa eta deformazioak (indarren eragina) Zenbait materialen forma erraz aldatzen da. Indarren eraginez objektuek hiru jokabide erakuts ditzakete: • Elastikotasuna • Plastikotasuna • Zurruntasuna Marmola izaten jarraitzen du.


3. Tenperatura-aldaketa (dilatazioak eta egoera-aldaketak) Beroa emanez edo kenduz materiaren tenperatura alda daiteke. Baita ere, tamainaz alda daiteke. • Tamaina aldatzeari dilatazioa (a) esaten zaio. • Tenperatura aldatzean ere egoera-aldaketa (b) gerta daiteke, hau da, solidotik likidora, likidotik gas egoerara, likidotik solidora...


(a) dilatazioa

Solidoak Metalen dilatazioa

likidoak

Neurketa zuzenak egin dira Eiffel dorrean. Eiffel dorrearen tontorra egun berotsuetan hamar zentimetro, gutxi gora-behera, altuagoa da egun hotzetan baino. Bai mirari ederra! Zergatik gomendatzen da koilaratxoak ur beroa bota aurretik ontzietan jartzea?

Gasak Globoa puzten Sukarra eta termometroa


(b) egoera-aldaketa

GASA

Beroa eman Beroa kendu (hoztu)

Fusioa (urtzea)

SOLIDOA

fusioa

solidotzea

LIKIDOA

Solidotzea

lurrunketa

kondentsazioa


Substantzia guztiak tenperatura batean egoera jakin batean egon ohi dira: ura likidoa izaten da; burdina, solidoa; airea, gasa; merkurioa likidoa... Sustantzia hauek berotzerakoan edo hozterakoan beren egoera alda dezakete, baina denek ez dira tenperatura berdinean aldatzen:


Materiaren aldaketa kimikoak

Materiaren edo substantziaren izaera aldatzen dutenak dira., hau da, substantzia batetik beste bat edo beste berri batzuk sortzen dira. Naturako aldaketa kimiko arruntenak hauek dira:

1. Materiaren deskonposizioa: deskonposatzaileek (mikroskopikoak) materia organikoaren hondakinak eraldatu eta gatz mineralak sortzen dira.

konposta

2. Hartzidura: substantzia organikoak, bakteria eta legamiei esker, bestelako substantzietan bilakatzen dira: esnea yogurta edo gazta, muztioa ardoa edo edari alkoholdunetan, garia ogia bilakatzen dira. 3. Oxidazioa: metal batzuek, airearekin edo urarekin kontaktuan jartzean, oxigenoarekin erreakzionatu eta oxidoa edo herdoila lortzen da.

4. Errekuntza: zerbait erretzen dugunean oxigenoa ere behar da eta karbono dioxidoa, errautsak eta beroa lortzen dugu.


MATERIAREN SAILKAPENA Nola aurki dezakegu materia naturan? Materia substantzia bakarrez osatuta badago substantzia purua da.: ura, gatza, urrea, burdina, merkurioa, kobrea, diamantea, oxigenoa...

Hainbat substantziaz osaturik badago nahasteak eratzen dira (orokorrean horrela aurkitzen dira naturan): itsasoko ura, airea, brontzea, gaseosa,


Nahasteak Nahasteak bi substantzia puruz edo gehiagoz osatutako multzoak dira. Nahaste guztiek ez dute ezaugarri berberak: Nahaste heterogeneoak (osagaiak begi hutsez bereizten dira) eta nahaste homogeneoak (osagaiak ezin dira begi hutsez bereizi) dauzkagu. Nahaste heterogeneoak: osagaiak begi-bistakoak dira.

granitoa: bere hiru osagaiak bereizten dira: kuartzoa, feldespatoa eta mika

Ura eta olioa

entsalada


Nahaste homogeneoak: osagaiak ez dira begi-bistakoak. • Nahaste hauek likidoak badira disoluzioak deritze. Itsasoko ura: ura eta gatza dira osagai nagusiak.

• Gas-nahasteak ere badira: airea (nitrogenoz, oxigenoz, karbono dioxidoz, ur lurrinez... • Bi metalez edo gehiagoz eratuak badira, berriz, aleazioak.

brontzea: kobrez eta eztainuzko aleazioa. altzairua: burdin eta karbonozko aleazioa.

Gaseosa: ura eta karbono dioxidoa.


NAHASTEEN BANANTZEA Nahaste heterogeneoen banantzea Nahaste heterogeneoak banantzeko gehien erabiltzen metodoak hauek dira: dekantatzea, imantzea, bahetzea eta iragaztea. 2. imantzea: osagaietako 1. dekantatzea: osagaiek dentsitate olioa bat imanak erakartzen ezberdinak dituztenean erabiltzen da. badu. ura

3. bahetzea: osagaien tamainak ezberdinak badira. Galbahea erabiltzen da. legarra

harea

buztin a

ura

4. iragaztea: osagaietako bat iragazkitik igaro badaiteke.


Nahaste homogeneoen banantzea Nahaste homogeneoak banantzeko gehien erabiltzen metodoak hauek dira: baporatzea, kristalizatzea eta destilatzea. 1. baporatzea: bi likidoren nahasteak banatzeko erabiltzen da edo substantzia solido bat likido batean disolbatuta badago. Nahastea berotu behar da, irakite-tenperaturara iritsi arte. Substantzia bat lurrundu egingo da eta bestea ontzian geratuko da. 2. kristalizatzea: substantzia solido bat likido batean disolbatuta badago. Metodo honekin nahastea ez da berotu behar, osagaietako bat lurruntzeko ahalmena du eta astiro lurruntzen da. Beste osagaia ontziaren ondoan geratuko da.

3. destilazioa osagai guztiak berreskuratu nahi dugunean erabiltzen da. Osagai guztiak likidoak izan daitezke edo solidoa likidoan disolbatuta.


Materia  
Materia  
Advertisement