Page 1

EKOSISTEMAK

LAIOTZ HERRI ESKOLA SEGURA


ZER DA EKOSISTEMA? EKOSISTEMA BATEN ELEMENTUAK EKOSISTEMA MOTAK EKOSISTEMA BATEN OREKA EKOSISTEMAKO ERLAZIOAK: ELIKADURA-ERLAZIOAK: ELIKADURA-KATEAK ETA ELIKADURASAREAK IZAKIEN ARTEKO BESTE ERLAZIOAK IZAKI BIZIDUNEN EGOKITZAPENAK EKOSISTEMAK ETA GIZAKIA EKOSISTEMEN KONTSERBAZIOA


ZER DA EKOSISTEMA? Ekosistema leku batean bizi diren izaki bizidunak, bizileku duten inguru fisikoa eta haien arteko erlazioek osatzen dute. Ekosistemaren osagai guztiak sare baten parte dira, eta hala, osagaietako baten aldaketak gainerakoei ere eragiten die.

EKOSISTEMAREN ELEMENTUAK • Izaki bizidunak (biozenosia): moneroak, protoktistoak, onddoak, animaliak eta landareak • Ingurune fisikoa (biotopoa): lurzorua, ura, airea, argia, tenperatura, hezetasuna, altitudea, latitudea... • Aurreko bi horien arteko erlazioa


EKOSISTEMA MOTAK LEHORREKO EKOSISTEMAK: basamortua, oihan tropikala, estepa, baso hostoerorkorra, baso mediterraneoa, taiga. URETAKO EKOSISTEMAK: itsasoa eta ozeanoak, kostako hezeguneak (estuarioak, deltak eta padurak), aintzirak eta urmaelak, ibaiak, lurpeko urak.


Basamortua Ingurunea: presipitazio gutxi. Gaueko eta eguneko tenperaturen artean alde handiak (egunak oso beroak eta gauak, aldiz, hotzak) Landaretza: oso urria. Kaktusak. Fauna: urria. Narrastiak , eskorpioiak, dromedarioak, gameluak,


Oihan tropikala Ingurunea: Ekuatorearen inguruan. Klima beroa. Prezipitazio ugari urte osoan. Tenperatura altuak. Lurra ez da oso emankorra. Landaretza: Oso ugaria. Hosto handiko landareak, argia hartzeko. Fauna: oso ugaria. Intsektuak, narrastiak, anfibioak, tximinoak...


estepa

sabana

Zelaiak: estepak eta sabanak Ingurunea: erdi mailako prezipitazioak. Estepetan urtaro batean euriteak dituzte eta besteak lehorrak dira. Klima hotza. Sabanetan ez dago negurik baina bai urtaro lehor eta hezea Landaretza: Sakabanatutako zuhaitzak eta belarrak. Fauna: zaldia, lehoia, ostruka, narrastiak...


Baso hostoerorkorra (gure ekosistema) Ingurunea: Lur emankorra. Tenperatura epelak eta negu hotzak. Euri asko eta urtaro bat lehorra. Landaretza: batez ere zuhaitzak (pagoa, haritza, gaztainondoak...). Fauna: intsektu, hegazti, basurdeak, oreinak, hartz arrea, otsoak...


Baso mediterraneoa

Ingurunea: Negu leunak eta uda lehor eta beroa. Prezipitazio gutxi. Landaretza: hosto iraunkorreko zihaitzak (artea...) Fauna: ugaria (otsoa, azeria, basurdea, karraskariak, intsektuak, arranoak...)


Taiga

Ingurunea: neguak oso hotzak eta udak, berriz oso motzak. Landaretza: koniferoak (pinua, izeia...) Fauna: otsoa, erbi artikoa, altzea, reina...


Tundra

Ingurunea: goi-mendietako eta artikoetako ingurua. Tenperatura bajuak urte osoan. Landaretza: goroldioa eta likenak. Fauna: elur-oreinak, erbi artikoa, hartz zuria...


Itsasoak eta ozeanoak

Ingurunea: ur gaziko eremu zabalak. Tenperaturetan alde txikiak. Landaretza: azaleko eremuetan (argia heltzen den lekuetan) ugaria eta batez ere kostaldeetan. Fauna: azaleko eremuetan (argia heltzen den lekuetan) ugaria (arrainak, moluskuak, artropodoak...)

Kostaldeko hezeguneak (estuarioak, deltak eta padurak) Ingurunea: ur gaziak eta gezak hartzen dituzten eremuak. Ez dira oso sakonak. Landaretza: lezkak eta ihiak; belarrak eta zuhaizkak. Fauna: oso ugaria (hegaztiak: ahateak eta zangaluzeak; moluskoak eta artropodoak)


Aintzirak eta urmaelak

Ibaiak Ingurunea: ur gezako masak, mugitzen direnak. Landaretza: algak, zuhaitzak (haltza) eta belarrak. Fauna: arrainak (amurraia), uretako ornogabeak (harrak)...

Ingurunea: ur gezako masa ez oso sakonak. Ur geldiak eta laster gabekoak. Landaretza: algak, partzialki urperatutako landareak. Fauna: arrainak, uretako ornogabeak (barraskiloak)...


EKOSISTEMA BATEN OREKA Ekosistema bat orekan dago barneko erlazioak egonkorrak badira eta ekosistema horretan dauden bizidunek bizirik iraungo balute. Ekosistema batek oreka gal dezake izaki bizidunetan edo ingurune fisikoan aldaketa bortitz edo ezohikoen bat gertatzen bada.: aldaketa klimatikoa, mendien deforestazioa, kutsadura, adibidea


EKOSISTEMAKO ERLAZIOAK ELIKADURA ERLAZIOAK Izaki bizidunek elikagaiak behar dituzte mantenugaiak lortzeko. Hauek lortzeko inguruarekin eta beste izaki bizidun batzukin erlazionatzen dira elika-erlazioak sortuz. Ekosistema batean elika-kate bat baino gehiago aurkitzen dugu: elika-sareak. Ekosistemako izakiek elika-kateak (kate trofikoa) eta elika-sareak (sare trofikoak) eratzen dituzte. Bi hauek horrela erlazionatuta daude: KATE TROFIKOA

SARE TROFIKOA

Gezien norantza kontuan hartu!!!


KATE TROFIKOAK

SARE TROFIKOA

SARE TROFIKOA EDO ELIKA-SAREA

SARE TROFIKOA (ibaia)


Ekosistema batean elika-kate bat baino gehiago aurkitzen dugu: elika-sareak. Zer dira hauek: sareak ala kateak? Elika-sare batean elika-kate bat baino gehiago aurki dezakegu.


Elikadura-kate batean hiru maila hauek bereizten dira: • Ekoizleak: nutrizio autotrofoa duten izakiak (landareak eta alga batzuk) • Kontsumitzaileak: nutrizio heterotrotrofoa duten izakiak (beste izakiak behar dituzte elikatzeko). • Kontsumitzaile primarioak (belarjaleak): ekoizlez elikatzen dira. • Kontsumitzaile sekundarioak eta terziarioak (haragijaleak eta orojaleak): kontsumitzaile primario edo sekundarioetatik elikatzen dira. Harrapariak eta sarraskijaleak. • Deskonposatzaileak nutrizio heterotrotrofoa duten izakiak (bakterio batzuk eta onddoak): beste izaki bizidun batzuen hondarrak deskonposatuta lortzen dituzte mantenugaiak eta energia)


ELIKA-KATEA Kontsumitzaile sekundarioa Kontsumitzaile primarioa Kontsumitzaile terziarioa ekoizlea

Onddoak eta bakterioak deskonposatzaileak


EKOSISTEMAKO ERLAZIOAK IZAKIEN ARTEKO BESTE ERLAZIOAK Izakien arteko beste erlazioak lekua bereganatzeko borrokarekin, ugaltzearekin, babesarekin... lotuta daude. Espezie bereko edo espezie desberdinetakoen artean gerta daitezke. Oinarrizko erlazioak honako hauek dira: • sinbiosia: mutualismoa, komentsalismoa eta parasitismoa. • harraparitza, lehiaketa


Mutualismoa: bi espezieen onura dakarren erlazioa. Krokodiloak, jan ostean, ahoa irekitzen du lasai lasai. Euri-txoria hurbiltzen zaio hortz arteko hondakinak jatera eta, bide batez, hortzak garbitzen dizkio. Biek onura ateratzen dute.

Erleek elikatzen diren bitartean polinizazioan laguntzen dute.

Komentsalismoa: espezie bati onura eta besteari ez onura ez kalterik egiten dion erlazioa. Orkidea zuhaitz gainean hazten da argi gehiago bereganatzeko. Zuhaitzari ez dio eragiten.

Txoriek beren habia zuhaitzetan egiten dituzte.


Parasitismoa (bizkarroitasuna): Harreman hau onuragarria da izaki bizidunetako batentzat, baina kaltegarria bestearentzat. Eltxoek gure azalaren gainean jarri eta odola zurrupatzen digute beraien tronparekin

Onddo batzuk gure gorputzeko atal batzuetan kalte egiten digute.

Arkakusoak Miura

Zorriak


Harraparitza: animalia batzuk beste batzuk janez bizitzean datzan espeziearteko harremana da Martin arrantzalea

Lehia: Lehia sortzen da bi espeziek behar berdinak dituztenean. Lehiak kaltegarriak dira bi espezieentzat betirako lesioak edota heriotza sortu ahal baitituzte. Tigre arren arteko lehiak lurraldetasunagatik sortzen dira, baita ugaltzeko tigre emeengatik ere.


IZAKI BIZIDUNEN EGOKITZAPENAK Izaki bizidun bakoitza bere ekosisteman bizitzeko egokituta dago, garatu dituen ezaugarri edo egokitzapenei esker. 4 Animalia haragijaleen ehizarako Egokitzapen anatomikoak organoak (hatzaparrak, (gorputzeko organoen forma) mokoa)berezituak izaten dituzte. 1 Kaktusen hostoak oso txikiak dira, zurtoina, berriz, oso sendoa ura gordetzeko.

2 Landare batzuk, jan ez ditzaten, arantzak edo zati toxikoak izaten dituzte.

3 Animalia urtarren itxura berezia da uretan errazago mugitzeko.

5 Batzuk kolorea aldatzen dute babesteko


Egokitzapen funtzionalak (Funtzionamendua edo jokabidea) 1 Landareak urtaroetara moldatzen dira: udaberrian loratu, hostoak udazkenean galdu...

2 Armiarmek sareak egiten dituzte intsektuak harrapatzeko.

3 Espezie askotako arrek, ugalketa sasoian, kantatu eta dantzatu egiten dute.


EKOSISTEMAK ETA GIZAKIA Gizakiok munduko ekosistema gehienetan bizi gara, eta gure ekintzek eragina dute ekosistema horietan. Adimena eta zentzua izanik, oso eraginkorrak gara baliabide naturalak kontsumitzen. Gizakion jarduera batzuk arriskuan jartzen dituzte ekosistemak, ingurune fisikoa aldatzen dutelako edo espezie batzuk desagerrarazten dituztelako.

Garatzeko modu horrek desoreka handiak eragiten ditu ekosisteman eta gure gizartean.


Baliabide naturalak behar baino gehiago ustiatzen ditugu

AMAZONIA

Lurraldeak hartu, aldatu eta kutsatzen ditugu.


Baliabideak gaizki banatzen ditugu.

Herrialde batzuetan egurra energia-iturri tzat erabiltzen da eta baso-soiltzea areagotzen da.


EKOSISTEMEN KONTSERBAZIOA: GARAPENA BAI BAINA JASANGARRIA Gaur egungo zein etorkizuneko gizakiek bizirik iraun dezaten ziurtatzen ahalegindu behar dugu: baliabide naturalak zentzuz eta neurriz ustiatu eta natura errespetatuko dugu. Hau lortzeko: 1 Baliabideen kontsumoa murriztea komeni da, berrabiltzea eta berziklatzea.

2 Baliabide berriztagarriak (agortzen ez direnak)erabili behar ditugu.

3 Naturgune babestuak sortu behar dira:


AMAZONIA

Ekosistemak  

EKOSISTEMAK

Ekosistemak  

EKOSISTEMAK

Advertisement