3 URTE A
3 URTE B
“UN PALITO EN LA SOPA” (1. maila)
´
2. maila
ONDARRE GAZTANDEGIRA BISITA
Aurtengo ikasturtean, abenduaren 5ean, Lehen Hezkuntzako laugarren mailako bi gelak ONDARRE baserrira joan ginen. Ondarre baserria Segurako gaztandegia da eta 27 ikasle joan ginen bertara. Bertan, Eneko Goiburu artzaina aritzen da lanean bere gurasoen laguntzaz, alegia, Felix eta Karmelekin batera.
Eneko Goiburuk, bertako artzainak, ardiei eta arkumeei buruzko azalpenak eman zizkigun 4. mailako guztioi. Azaroa-abendua bitartean (baita martxo inguruan ere) arkumeak jaiotzen dira. Ardiei maiatza aldera mozten diete ilea eta lehen guraizeak erabiltzen zituzten horretarako, orain ordea, makina berezi batekin mozten diete ilea. Emandako azalpenak oso argi ulertu genituen.
Eneko Goibururen azalpena entzun ondoren, 4. mailako ikasle guztiek arkumeak besoetan hartzeko aukera eduki genuen. Arkumeak tamaina ezberdinetakoak ziren: handiagoak, txikiagoak‌ Kolore ezberdinetakoak ere bazeuden: txuriak, beltzak, txuribeltzak‌ Arkumeak besoetan hartzeko aukera izatea asko gustatu zitzaigun, oso gutxi pixatzen zutelako eta oso larru leuna zutelako.
Ondarreko ikuiluan ardi eta arkume ugari zeuden. Bertan ardiak eta arkumeak jaten ikusi genituen eta gainera, guk jaten emateko aukera ere eduki genuen. Arkumeak ardien errapeetatik esnea edaten ere ikusi genituen.
Felix Goiburuk, Enekoren aitak, galtzerdiak egiteko artilearen haria egiten erakutsi zigun. Horrela esplikatu zigun: -Lehenik, artilea hartu eta artilearekin haria egiteko tresna erabiliko dugu haria egiteko. -Ondoren haria hartu eta haria josiz galtzerdiak egingo ditugu.
Bisita-etxean sartu ostean, Karmelek, Enekoren amak, gazta egiteko azalpena eman zigun. Bertan, Ondarre gaztandegiko gazta dastatzeko aukera izan genuen. Bi gazta mota dastatu genituen, eta horietako bat guk egina izan zen. Ikasle gehienoi gazta asko gustatu zitzaigun.
Lukenen amonak emandako azalpenaren ondoren Eneko gazta egiten hasi zen. Lehenik esnea berotu zuen 30 ยบCra iritsi arte. Gero gatzagia bota zuen bertara eta ordu erdi bat itxaron ondoren gogortu zen. Harrituta geratu ginen. Magia gertatu zela zirudien.
Enekoren azalpena entzun ondoren,gogortutako gazta nahastu egin genuen bananbanana erabat zatitu arte. HARRITUTA GERATU GINEN NOLA GORTU ZEN GAZTA!!!
Alde bateteik gazta hartu genuen eta beste alde batetik ura kendu genuen, dena banatu nahiean. ARRANTZATZEN ARI GINELA EMATEN ZUEN!!! DENAK ERNE EA ONDO EGITEN GENUEN!!!
Likidoa kendu ondoren molde batera pasa genuen. Molde borobil hori zapalduz likido geihago kendu genion.Banan-bana egin genuen prozesu hori.
Ongi estutu ondoren plater batera atera zuen.Hemen ikusten duguna ez da oraindik gazta, hau prozesu horretan dago.3 eta 8 hilabete artean egon behar da 10ÂşCtan.Hori ikustean denok jateko amorratzen geunden, erabat goseturik
Azkenean hamaiketako ederra jan genuen: guk egindako gazta,menbriloa,ogia eta beraiek egindako beste gazta bat. Bertan zeuden argazkiak , lehengo artzaien erabiltzen zituzten tresna, zintzarriak ‌ ikusi genituen. Ze goxoa!!!!! Egindako bisita oso interesgarria izan zen. Eskerrak ematen dizkiogu bertakoei.
LH 4KO IKASLEAK
NOLA EGIN KONEKTA BAT MATERIALA: marrazkia, margoak, egurrezko taula, kola, iltzeak, mailu bat, kableak, zinta isolatzailea, pila, bonbilla bat, zulagailua (taladroa) eta, azkenik “portalanparasâ€? bat. 1. Lehenengo, behar dugun marrazkia inprimatu behar dugu ondoren margotzeko. 2. Behin marrazkia margotuta dagoela, plastifikatu egin behar dugu. 3. Orain, egurrezko taula batean itsatsi egin behar da. 4. Iltzeekin hasteko momentua da. Iltzea behar den tokian sartu mailuarekin (kontuz!, hatzari eman gabe ď Š). 5. Iltze guztiak sartu eta gero, kablearen puntak zuritu bi aldeetatik.
6. Jarraitzeko, kablearen kobrea iltze egokiaren ipurdietan lotu behar dira, elektrizitatea igarotzeko. 7. Kableak eta iltzeak lotuta al daude? Ba orain, zinta isolatzailearekin lotu behar dira kobrea iltzetik atera ez dadin. (konprobatu ongi lotuta dauden.) 8. Bonbilla jarri behar dugun tokian taladroarekin zulo bat egingo dugu bertatik kablea sartzeko. 9. Portanparas-ak zulo txiki bat du erdi aldean, eta hortik zuritutako kable bateko kobrea sartuko dugu, kobreak ezin du aldamenetako metalik ukitu. Ez ukitzeko, zinta isolatzailea jarriko dugu kobrearen inguruan. 10. Portalanparas-ak dituen bi aldeetako metalen zuloetan iltzeak sartuko ditugu, horrela egurrezko taulara eutsita geratuko zaigu.
11. Ondoren, taularen atzealdean pila pegatuko dugu eta ondoren bi kableen puntak zuritu. 12. Egurrezko taularen alde bakoitzean zulo bana egingo dugu zulagailuarekin, kableak bertatik pasatzeko. 13. Gero, kable bat bonbillako hiltzearekin lotuko dugu hau kanpora ateratzeko. Eta bestearen punta pilaren burdinarekin lotuko dugu. Beste punta kanpora aterako dugu.
Espero dugu dena ongi irtetea Honen antza badu, ongi egin duzue
DENTSITATEA ZEINEK DU DENTSITATE GEHIEN, URAK, ALKOHOLAK ALA OLIOAK? AUKERAK: A- URAK B- OLIOAK C- ALKOHOLAK PENTSATU eta FROGATU!!!
ERANTZUN EGOKIA : A-URAK da erantzun egokia.
ZERGATIK? 1l ur
1000g = 1kg
1l olio
882g
1l alkohol
800g
NOLA JAKIN ZER DENTSITATE DUEN OLIOAK: Lehenengo olioa 5 litroko botilarekin pisatu. Gero, bost litroko olio botila hutsik dagoela pisatu. Ondoren, botilak pisatzen duena olioak eta botilak pisatzen duenari kendu. Azkenik, lortutako emaitza zatitu bost zatitan zatiketa eginda. Hori izango da olio litro baten pisua. Gure kasuan 882g lortu dugu. NOLA JAKIN ALKOHOLAK ZE DENTSITATE DUEN: Lehenengo litro laurdeneko (250 ml) alkohol botila eta alkohola pisatu. Gero, litro laurdeneko botila hutsik pisatu. Ondoren, kendu botilak hutsik pisatzen duena botila eta alkoholak pisatzen duenari. Azkenik, litro laurdenak pisatzen duena bider lau egin. Hori izango da alkohol litro baten pisua. Gure kasuan 800g lortu dugu. Espero dugu ondo ateratzea, eta ondo
pasatzea.
ITSASPEKOA Nola flotatzen du itsaspeko batek? Nola urperatzen da?
Aukerak: A- Gutxi pixatzen duelako flotatzen du. Asko pixatzen duelako urperatzen da. B- Airea duelako flotatzen du. Ura hartzen duelako urperatzen da. C- Berak bakarrik, automatikoki, urperatu eta flotatzen du. B-aukera da egokia
PENTSATU eta FROGATU!!! ZERGATIK???
Itsapekoak, kapsula batzuk ditu aurrean (muturrean) , orduan goran dagoenean, itsasmailan, airea dute kapsula horiek, horrela flotatzen dute. Eta itsaspeko kaptsulak urez betetzen direnean, urperatu egiten da dentsitatea handitzen delako (bolumena berdina da baina orain gehiago pizatzen du). NOLA EGIN BOTILA BATEKIN ITSASPEKO BAT? https://www.youtube.com/watch?v=sUFWTmOZV8I 1. Hasteko, sei zulo egin botilaren alde bakoitzean, txanpona jarri zulo bakoitzean eta txanponari jarri goma. 2. Globoa lotu “pajitekin” eta sartu globoa botila barruan. 3. Uretan jarriz gero ondoratu egingo da, “pajitari” putz egin, globoa handitu egingo da eta botila uretatik kanpora aterako da. 4. Globoa hustutakoan txanponaren pisuarekin berriz ondoratu egingo da, eta globoa puztu ezkero uretatik kanpo aterako da.
ZERGAITIK FLOTATZEN DU IZEBERGAK URETAN?
AUKERAK: 1. Izotza solidoa delako. 2. Urak izotzak baino dentsitate handiagoa duelako. 3. Izotzaren barruan airea dagoelako. PENTSATU eta PROBATU!!!
2. Urak izotzak baino dentsitate handiagoa duelako
ERANTZUN EGOKIA :
ZERGATIK? Urak eta izotzak dentsitate desberdina dute, izotzak urak baino dentsitate txikiagoa du (izeberga izotza da). Ikus dezagun:
1kg
Sartu ezazu izozkailuan. 24h.
Bi botila berdinetan sartu ur kantitate berdina. (Beraz, pisu berdina izango dute) Ura heltzen den tokiran marka bate gin errotuladorearekin. Horietako bat izozkailuan sartu. Hurrengo egunean izozgailutik atera. Ikusiko duzu nola biek 1 kg pisatzen duten, baina, izozkailuan egondakoak litro bat baino gehiago okupatzen du, hau da, edukiera handiagoa du.
ZER BITXIA!
NOLA ATERAKO DA URA? Hiru botila berdin ditugu, botila bati zulo bat goran egiten diogu, beste bati erdian eta, azkenik, besteari beheran.
Nola aterako da ura? a) Goiko zulotik indartsu, erdiko zuloa erdi-purdi eta beheko zulotik ahul. b) Goiko zulotik ahul, erdiko zulotik erdi-purdi eta beheko zulotik indartsu. c) Goiko zulotik, erdiko zulotik eta beheko zulotik indar berdinarekin eroriko dira. PENTSATU eta FROGATU!!! B) da erantzu zuzena
ERANTZUN EGOKIA
ZERGATIK? Behekoak presio gehiena jasotzen duelako, erdikoak presio gutxigorekin eta goikoak presio gutxien duena da.
PROBA EZAZU ETXEAN!!! KONTUZ! DENA BUSTI GABE!!! Konturatu al zarete urtegiko hormak askoz zabalagoak direla beheko aldean goikoan baino? Zergatik ote?
5. MAILAKO IKASLEAK
TERTULIA DIALOGIKOAK Ikasturtean zehar irakurketa desberdinak egin ditugu eta modu desberdinetan landu ditugu:
Lehenengo
hiruhilekoan,
“Timuti
jirafa”
eta
“Ausarten kluba” irakurri genituen. Irakurketa hauek
egiterakoan
gelakideak
eta
irakasleak
nahastu
genituen. Liburu horiekin lotuta, tertulia dialogikoa antolatu genuen gelan. Sentipuinak direla kontuan izanik, hausnarketa eta elkarrizketa interesgarriak egiteko aukera izan genuen.
Ondoren “El niño con el pijama de rayas” delako liburua irakurri genuen. Irakurketa etxean egin behar genuen, aitarekin edo amarekin,
gaia agian zail xamarra gertatu baitzitekeen.
Liburuaren
amaiera
tristea izanda ere, oso gustura aritu gara etxekoekin irakurtzen.
2. hiruhilekoan beste bi liburu irakurri genituen euskaraz, “Miss txatarra” eta “Akats bat lehenengo lerroan”. Lehenengo liburuak, heriotza du gai nagusi bezala eta bigarrenak aldiz, neska jaio baina mutil sentitzen zen haur baten istorioa kontatzen du.
Gelakide
bakoitzak
txandaka,
liburuaren kapitulu bat etxean prestatu eta ondoren, gelakoen aurrean ozen irakurri zuen.
Azken hiruhileko honetan, “Miss txatarra eta Akats bat lehenengo lerroan” liburuekin egin genuen lanketa bera egin dugu, “Nora joan da aitona” izeneko liburuarekin. Liburu honetan, alzheimerra pairatzen duen aiton baten istorioa kontatzen da.
Irakurketarekin bukatzeko, “Palabras de Caramelo” izeneko liburuarekin tertulia dialogikoa egin dugu gaztelaniaz. Oraingo honetan, ikaskideak nahastu beharrean, nork bere gelan landu du.
Hala ere, ikasturtean zehar irakurketaz gain, testuliburuetan lantzen ez diren zenbait gai lantzeko jarduerak ere egin ditugu. Adibidez: LGTB, pertsona itsuen bizimodua ezagutu, gor-mutua
den haur baten istorioa irakurri, besoak edo hankak falta dituen pertsona baten egunerokoa ikusi ... Beraz, ikasturtean zehar gai desberdinak jorratu ditugu liburu eta filma desberdinak ikusiz eta landuz. Lanketa ezberdinak egin eta gero, zorte handikoak garela konturatu gara eta hausnarketarako aukera izan dugu!
Adibide bezala, otsailean, aste kulturala ospatu genuenean, Ana Isabel izeneko emakume izaldarra ezagutzeko aukera izan genuen . Ana Isabel itsu gelditu zen auto istripu baten ondorioz. Dotore jantzita ikusi genuenean, ez zuen itsua ematen. Txakurrarekin eta mutil lagunarekin etorri zen eta istripuaren ondoren bere egunerokoa nolakoa den, zer egiten duen, nola moldatzen den... azaldu zigun. Bere istorioa entzuteak, asko hunkitu gintuen eta zer pentsatua eman zigun.
Ikusten duzuen bezala, ikasturtean zehar jarduera asko eta oso desberdinak egin ditugu. Baina, PALABRAS DE CARAMELO liburuarekin egindako
TERTULIA
DIALOGIKOAK,
ikastetxeko
txikienentzako
txontxongiloak prestatzeko aukera eman digu eta hori nola egin dugun azalduko dizuegu.
Baina, TERTULIA DIALOGIKOAK zer diren eta nola egiten diren galdetuko zarete. Ea ba..
Tertuliak egiteko lehenik eta behin, gai interesgarria eta erakargarria duen liburua edo testua aukeratzen da. Ondoren, liburu edo testu hori, atalez atal irakurtzen dugu etxean eta zer pentsatua ematen diguna, interesgarria dena... azpimarratzen dugu. Adostutako atala prest dugunean, gelan borobil handi batean esertzen gara, bata bestearen inguruan. Berriro ere etxean landutako atala irakurtzen dugu ozen eta, norbaitek zerbait azpimarratua badu, eskua altxatu eta bere iritzia edota sentimenduak adierazteko unea izango da. Modu honetara, elkarrizketa txikiak sortzen dira gaiaren inguruan.
Palabras de Caramelo liburuaren tertulia dialogikoak elkarrizketa ugari eta sentimendu politak sorrarazi zizkigula ikusirik, 6. mailako bi gelak elkartu ginen eta eskolako haurrei antzezteko liburu polita izan zitekeela adostu genuen.
Horretarako, tailerreko saioan txontxongiloak eta attrezzoa prestatu genituen, liburuko pertsonaia nagusiak aintzat harturik. Euskarako saioetan, antzezlan edota istorio labur bat idatzi genuen, hasieran aipatu bezala, HH -ko haurrei aurkezteko asmoa baikenuen.
Tailerretako saioetan emandako URRATSAK: Lehenengo, fieltro beixean, tizarekin gamelu baten irudia markatu eta moztu genuen, bi aldiz. Ondoren, pausu berdinak eginez, baina fieltro beltzean Koriren irudia egin genuen, burua izan
ezik. Kori, gure istoriako umea da eta saharakoa da. 8 urte ditu eta gorra da.
Gamelua josi genuen baina hankak ez. Gero kotoiarekin bete eta hanketan makilak sartu genituen. Kori ere josi genuen eta hau ere, kotoiaz bete genuen Gero, fieltro beixean Koriren burua tizarekin markatu, moztu, josi eta kotoia sartu genuen. Azkenik, Koriren burua eta gorputza batu genituen elkarrekin josiz. Eta hauxe izan zen lortu genuen emaitza.
Txontxongiloak prest izatea lortu eta gero, Txanogorritxuren ipuina kontatzeko erabiltzen ohi den eszenatokia lortu genuen. Eszenatoki hori gure istorioa kontatzeko moldatu beharra izan genuen. Moldatzeko oihal beltzez estali eta apaingarriak jarri genituen: basamortuko palmondo eta dunak.
Atrezzoa egiteko, lehenengo paper marroia hartu eta gero, ordenagailutik irudiak hartu eta marraztu egin genituen: ● Jaimak (telaz egindako etxeak) ● Oasiak (palmerak, belarra, ura…) ● Arezko mendiak (dunak) ● Gameluak
Gure lana bukatzeko, antzezpena egitea bakarrik falta zitzaigun. Horretarako, hori nola antolatu genuen azalduko dizuegu. Seigarren mailan, 8 talde txikitan banatuta gaude. Talde txiki horiek, 4 edo 3 kide dituzte. H.H-koei txotxongilo antzerkia egin behar genienez, H.H-n dauden ikasgelak kontatzera joan ginen, baina 5 ikasgela
zeudela
konturatu
ginen.
Orduan,
1.mailakoak bi taldetan banatzea pentsatu genuen eta 2.mailakoak ere proiektu horretan sartzea. Beraz, bagenituen behar genituen 8 ikasgelak. Talde txiki bakoitza ikasgela batera joan behar zen istorioa kontatzera. Guretzat oso ekintza interesgarria eta polita izan da, nahiz eta istorioak pena pixka bat eman digun. Tertulia dialogikoa egitea asko gustatzen zaigu. Beste adin batzuetakoei antzeztea ere oso polita izan da. Liburu hau irakurtzera gonbidatzen zaituztegu (10 urtetik gora badituzue, behintzat), oso liburu polita da eta!
LH 6. MAILAKO IKASLEAK
Egun beltzetan eguzki printzek
argitzen dute laiotza Zuen gogo eta irrifarrek
xamurtu gure bihotza une guztiak goza ditugu
aprobetxatuz bakoitza hau da eskolakoen partetik
bihotzez egindako aitortza
AGUR ETA ZORTE ON 6. MAILA!!