Issuu on Google+

12.alea

2009ko otsailaren 6a

ARABA, BIZKAIA ETA GIPUZKOA

ZERBITZU PUBLIKOAK MERKANTILIZATU LANGILEEN BALDINTZAK INPOSATU EUSKO JAURLARITZA URTERIK URTERA KONSOLIDATZEN DOAN ADMINISTRAZIO EREDUA

+ %2 igoera orokorra + %1 (berariazko osagarria 14 pagatan) aparteko ordainsariaren berariazko osagarriei aurre egiteko izango dena. + %0'5a Itzarri + 2008an kontsolidatzen ez zen %1'2a luzatuta (akordiorik egotekotan kontsolidatuko zen)

2008ko SEIURTEKOEN KAPITALIZAZIOA

Otsailean ordainduko da eta 156,82 €takoa izango da.

http://www.labsindikatua.org/sektoreak/irakaskuntza/publika Araban

Bizkaian

Gipuzkoan

Nafarroan

Iparraldean

Fermin Lasuen, 13 behea 01001 Gasteiz Telf.: 945 259 544 Faxa.: 945 258 039

Rekalde zumarkalea,62 behea 48010 Bilbo Telf.: 944 706 900 Faxa.: 944 706 909

San Bladi 1, behea 20013 Donostia Telf.: 943 458 562 Faxa.: 943 456 645

Martzelo Zelaieta 75, 2-A 31014 Iruñea Telf.: 948 382 474 Faxa.: 948 221 276

7 Coursic Karrika 64100 Baiona Telf.: 0559595020 Faxa.: 0559595021

irakaskuntzaaraba@ labsindikatua.org

irakaskuntzabizkaia@ labsindikatua.org

irakaskuntzagipuzkoa@ labsindikatua.org

irakaskuntzanafarroa@ labsindikatua.org

baiona@ labsindikatua.org


Eusko Jaurlaritzak enplegatu publikoen lan baldintzak berriro inposatu ditu: “zerbitzu publikoak merkantilizatu, eta langileen baldintzak inposatu� da Eusko Jaurlaritza urterik urtera konsolidatzen doan administrazio eredua Atzoko EAEko Gobernu Kontseiluaren erabakiz, kudeatzen duten Euskal Herriko zatiko enplegatu publikoen lan baldintzak inposatu egin ziren berriro. Azken urteetan halako dekretazoekin topatu izan gara bai sektoreetan zein Mahai Orokorrean bertan, eta parlamentuko azken plenuan ere beste jauzi bat eman zuen aurrekontuen legearen bitartez lanaldia ezarriz. Atzokoa gobernu honen izaera ez dialogante, ez negoziatzaile eta inposatzailearen azken adibidea besterik ez da izan. Bake soziala bermatzeko asmoz KPItik gorako igoera bat ezarri badu ere azalpentxo bat merezi du: %2a, eta berariazko osagarriak 14 pagatan osorik jasotzeko beste %1 hori dagoeneko Madrilen aginduta zegoen, eta horrela agindua zintzo bete besterik ez dute egiten. Beste %0'5a, soldata zuzena izan ordez, Itzarri den BGAEra (EPSV) doa langileen iritziarekin kontatu gabe. Bestalde %1.2ko igoera osagarri baten kontsolidazioaren txantaia errepikatzen dute aurtengoan ere, alegia, sindikaturen batek sinatuz gero kantitate hau kontsolidatu egingo delako txantaia; LABek berriro ere dio horrelako txantaiarik ez dugula onartuko, guk soilik sinatuko dugula baldin eta benetako negoziazioa badago eta konbenio ona eskuratzen badugu. Gogoratu beharra dago 2008ko azken bileran LAB eta ELA bakarrik altxatu baginen ere, 2009ko azken Mahai Orokorreko bileran sindikatu guztiok izan ginela altxatu ginenak. Eusko Jaurlaritzak ez du negoziatu nahi jakin badakielako sindikatuok administrazioaren eta zerbitzu publikoen kudeaketaren gainean asko dugula salatzeko eta asko dugula exijitzeko: zerbitzu publikoak merkantilizatzen ari dira enpresa pribatuen interesen mesedetan, eta honek, zerbitzuaren kalitatearen okertzean eragiteaz gain langileen lan baldintzetan atzerapausuak dakartza. LABek Euskal Sektore Publikoa bultzatzeko apustua egiten du: euskalduna, parte hartzailea, kalitatezkoa eta herritarron zerbitzura, eta hain zuzen ere Mahai Orokorraren markoa bide horretan jarri nahi dugu. Baina azken urteetan, berriro diogu, Jaurlaritzak bestelako jokabidea egin izan duela beste hainbat eremutan egiten ohi den bezala, eta hitzez aldarrikatzen duenaren kontrakoa hain zuzen ere: negoziaziorik eta elkarrizketarik ez, eta Mahai Orokorraren bileren erritoa soldata hutsetara mugatu, eta inoren akordioren ezean inposatu. LAB ez da besterik gabe gozokiekin konformatuko, Euskal Sektore Publikoaren defentsan jauzi kualitatiboa emateko beharra dagoela eta honen alde lan egingo dugu. Martxoko hauteskundeen ondoren gobernu berria osatuko da (non, bestalde, esan behar dugun gutxieneko izaera demokratikoa izateko hala nahi duten indar politiko guztiek aurkeztea izatea espero dugula), eta dagoeneko 2010eko negoziazioari begira lehian aurkezten diren alderdiei deia egiten diegu: daukagun eredu merkantilista inposizioaren bidez mantentzeko apustua egingo dute, ala benetako aldaketarako jendarteko eragile sozial eta sindikalekin eztabaidatu eta adosteko ahalegina egingo al dute? LAB – Zerbitzu Publikoen Federazioa Euskal Herrian, 2009ko urtarrilaren 21ean


16EAEDigi12