Issuu on Google+

9.alea

2008ko abenduaren 17a

ARABA, BIZKAIA ETA GIPUZKOA

LAN ISTRIPUEN AURREAN SALATU*BORROKATU*GARAITU Abenduaren 15ean, Aperribai LHIko Mª Eugenia Moralejo Urbano irakaslea ikastetxetik irteterakoan kotxe batek harrapatu eta hilda suertatu zen. Lehenengo eta behin, gure elkartasuna eta doluminak familia eta lankideei luzatu nahi dizkiegu. Gure sektorean, arrisku ergonomiko, psikosozial eta lan-antolakuntzarenaz gain, “in itinere” lan istripuen arriskuak daude lan zentrorako joan-etorriekin. Administrazioaren aldetik ez ikusiarena egiten da, eta aitzakiak erabiliz, ezin dutela ezer egin esan. Eta hau gezur hutsa da! Adibidez, ordezko edo ibiltariak diren irakasleekin, mugikortasun handiena duten kolektiboak berauek, horrelako arriskuak ez dira lantzen, ezta ere kontuan hartzen. Hezkuntza Sailak eta Udalek ikastetxeetako sarbideak seguruak izango direla bermatu beharko dute; horretarako, trafikoaren arautzeak zerbitzu eta sarbidearen kalitateari eta, batez ere, pertsonen segurtasunari lehentasuna eman behar die. Kasu honetan Aperribai LH-ko ikastetxeko sarbideak oso txarrak direla salatu behar dugu. Alferrik dira orain aieneak; aurretiaz konponbideak jarri behar dira gure osasuna eta bizitza arriskuan daudelako. LAB sindikatutik abenduaren 18an (ostegunean) ikastetxeetan elkarretaratze bat burutzea proposatzen dizuegu. Alde batetik, Maria Eugeniaren senideei, lankideei eta hurbilekoei geure elkartasuna adierazteko eta, lan istripu berri baten aurrean gaudenez, berau salatzeko bestetik.

http://www.labsindikatua.org/sektoreak/irakaskuntza/publika Araban

Bizkaian

Gipuzkoan

Nafarroan

Iparraldean

Fermin Lasuen, 13 behea 01001 Gasteiz Telf.: 945 259 544 Faxa.: 945 258 039

Rekalde zumarkalea,62 behea 48010 Bilbo Telf.: 944 706 900 Faxa.: 944 706 909

San Bladi 1, behea 20013 Donostia Telf.: 943 458 562 Faxa.: 943 456 645

Martzelo Zelaieta 75, 2-A 31014 Iruñea Telf.: 948 382 474 Faxa.: 948 221 276

7 Coursic Karrika 64100 Baiona Telf.: 0559595020 Faxa.: 0559595021

irakaskuntzaaraba@ labsindikatua.org

irakaskuntzabizkaia@ labsindikatua.org

irakaskuntzagipuzkoa@ labsindikatua.org

irakaskuntzanafarroa@ labsindikatua.org

baiona@ labsindikatua.org


13EAEDigi09