Issuu on Google+

ELKARRIZKETA IRAKASLE BATI Guk ondorengo elkarrizketa Mari Bel Goldarazenari egin diogu. Lehen hezkuntzako irakaslea da eta hainbat urte daramatza irakaskuntza munduan murgildurik. Gure helburuetako bat Mari Bel apur bat ezagutzea da, eta berak izandako esperientziak ezagutzea; modu honetan gure etorkizunean bizi ditzakegun egoerekin urbiltasuna izateko. Bere pribatutasuna zaindu nai izan duenez ez dugu grabatu elkarrizketa. Amaiatu dugunean eskerrak eman dizkiogu eta lana gure blogean ikusgai izango duela esan diogu, horrela bere iritzia eman dezake gure lanari buruz. 1.- Zenbat urte daramatzazu irakasle izaten? 40 urte inguru daramatzat. 2.- Betidanik izan nahi ahal zenuen irakasle? Bokaziozkoa izan da? Noiz erabaki zenuen? Egian esan ez. Herriko andereùo batek nire amarekin hitz egin zuen eta bere lanbidea aholkatu zion niretzat. Esan beharra daukat, andereùo horrek bere lana maite zuela eta denei esaten zieten andereùo izateko, eta nik kasu egin nion eta gaur arte. Oso oso gazte hasi nintzen, ez gaur egun bezala 18 urterekin, ni 14 urterekin hasi nintzen, horregatik daramat hainbeste urte lan honetan. 3.- Ze adinetako ikasleei eman diezu klase? Beti eman diet 7 eta 8 urteko haurrei. Ez diet inoiz adin hori baino handiagoei klaserik eman . 4.- Modu berean jokatzen duzu adin bateko edo besteko ikasleekin? Nire kasuan bai. Ia ez dagoelako diferentziarik, baina suposatzen dut desberdin tratatuko nituzkeela 10 urteko ikasleak, dauzkadan ikasleekin konparatuz. 5.- Ze hizkuntzatan ematen dituzu klaseak orokorrean? Beti euskaraz eman dut. 6.-Nola definituko zenuke zure burua irakasle bezala, hau da, nolako irakasle rola jokatzen duzu? (zorrotza, lagun modukoa, distantziak mantentzen dituzu, asko inplikatua ‌) Onartu beharra daukat orokorrean nahiko zorrotza naizela, baina saiatzen naiz pixka bat denetarik izaten, oreka bilatzen. 7.- Zenbat eskoletan egon zara lanean?

1


Bakar batean. Beti eskola berean egon naiz. 8.- Ikastetxe publiko eta pribatuan lan egin baduzu, zein diferentzian nabaritzen duzu? Galderari ezin diot erantzun. Baina bueno, nire eskola pribatua da. 9.- Noizbait arazo larriren bat izan duzu? Ba egia esan ez. Bueno, egia esateko, orain gogoratu naiz. Urte batean, orain dela asko, izan nuen mutiko bat beste ikastola batetik zetorrena, eta azkeneko ikastola horretatik kanporatu zuten. Ez naiz oso ondo oroitzen zergatik, baina liburutegian geunden biak, uste dut etxeko lanak egiten ari ginela, baina berak ez zituen egin nahi eta saiatu zen ihes egiten. Ez dakit zergatik, baina nahi gabe eskaileren kontra jo nuen. Baina ez zen bere errua izan, ez zuen nahita egin. Bularrean izugarrizko kolpea, eta saihets hezurretan ere min handia hartu nuen, begitarteko marka hau ere hor egin nuen. Izugarrizko mina hartu nuen, baina ez zen bere errua izan. Azkenean gure ikastolatik ere bota zuten, baina beste arrazoiarengatik. Egia esan arazoak ematen zituen. Orain jada 40 bat urte izango ditu mutiko horrek. 10.- Gurasoekin gatazka asko izan dituzu? Jo ba, zorte handia izan dut. Ez dut inoiz izan arazorik. Agian izan ditut ikasleak guraso arazodunak zituztenak, baina askotan gertatu zait ni ez nintzala haien tutorea, beraz beste irakasleek borrokatu behar izaten zuten haiekin. Ez, baina onartu beharra daukat zorte handia izan dudala gurasoekin. 11.- Zeintzuk dira errazagoak ikasleak ala haien gurasoak? Esaten dizudana, zorte handia izan dudala gurasoekin orduan ba ez dakit. 12.- Ondo iruditzen al zaizu gaur egungo sistema? (ikasleak haien aulkietan eserita egotea 6 orduz jarraian) “Soy de la vieja escuela� (barrezka). Orduan ba hori, liburuak erabiltzen ditut eta denak beraien lekuetan esertzen dira, etab. 13.- Zein metodologia erabiltzen duzu klaseak emateko orduan? (Liburuak jarraitzea ala jokoen bidez) Gehien bat liburuak. Baina fitxak ere asko erabiltzen ditugu. Fitxak egiteko taldeka jartzen ditugu, baina ez talde txikiak nahiko handiak baizik. Talde gutxi egiten badituzu arazoak ekidin ditzakezu, badakizu beti norbait bakarrik uzten dute, edota batek gehiago egiten du edo dena zuzenean, etb. Eta normalean guk egiten ditugu taldeak, komentatzen dizudana, jendea bakarrik ez uzteko. Eta guk, irakasleok, taldeka jarri ondoren, pistak ematen dizkiegu nola egin behar dituzten fitxak jakiteko. Eta gero

2


denok batera zuzentzen dugu. Bueno taldeka jartzeak ere arazoak ekartzen ditu zeren bat-batean iskanbila sortzen dute eta hori isiltzea kosta egiten da.

14.- Zenbat aldatu didaktika arloan irakaskuntzan zuk hasi zinetik lanbide honetan? Ezin dizut erantzun orokorrean, baina guk lehen muralak egiten genituen. Adibidez marrazkiak jartzen genituen eta horren izena eta azalpena eta gero ikasleek aurkitu behar zuten fitxen bitartez edo liburuen bitartez eskatzen zitzaien informazioa. Murala lan handia zen guretzat. Eta orain, berriz, fitxak asko erabiltzen ditugu eta muralak jada ez. 15.- Zigortzearen alde zaude ala kontra? Ba ez dakit. Agian horren alde, batzuetan jolas garairik gabe gelditzen dira gaizki portatzeagatik. Eta iskinak ere asko erabili ditut. Gure eskolan debekatua dago ikasleak pasillora botatzea, ihes egin dezaketelako, beraz beste klase batera eramaten ditut eta klasean egiten ez duten lana, bertan egin behar dute eta bukatzerakoan berriro klasera itzuli. Askotan gertatzen da beste klasean egonda 5-10 minututan bukatzen zutela. Orokorrean beste klase batera eramanez funtzionatzen du. 16.- Zer egiten duzu ikasleren bat oso bihurria baldin bada? Pazientzia asko eduki. Gai honi buruzko jakintsuek maiz esaten dute horrelako haurrak atentzioa deitu nahi dutela, beraz guk kasu egiten badiegu portaera hori sustatzen ari garela. Beraz, saiatzen naiz kasurik ez egitea. Baina batzuetan, ezin duzu haurra ignoratu, pazientzia osoa xahutu baitu. Saiatzen naiz “fifty-fifty� egiten, badakizu batzuetan kasu egiten diot eta beste batzuetan ba ez. 17.- Zure ustez gurasoek haien haurrei etxeko lanetan lagun beharko liekete? Nik uste dut baietz eta gainera hori aholkatzen dugu, horrela gurasoek ikusi dezakete nolako lanak egiten dituzten haien seme-alabek. Baina badaude gurasoak haurrei etxeko lanak egiten dizkietela.

3


Gainera, ikusi izan ditut gurasoen letrak. Asko nabaritzen da haur baten letra eta gurasoen letra. Bueno ba, noizbait ekarri dizkidate etxeko lanak gurasoen letrarekin. Onartezina da. Nik nahiago dut etxeko lanak egin gabe ekartzea gurasoak eginda ekartzea baino. NOLA JOKATUKO ZENUKE… - Konturatuko bazina ikasleak tratu txarrak jasotzen dituela etxean. Ez ditut horrelako kasuak izan, baina atentzio faltako kasuak izan ditut. Eta arazo hori konpontzeko “Laguntza Taldea”-ri eskatu nion laguntza. Nire eskolako talde bat da irakasle, ikasle eta gurasoei laguntzeko daudenak. Bertako kideak psikologoak dira eta “clases de apoyo” ere ematen dituzte. Irakasleok hara joaten gara ikasle batekin arazoren bat baldin badaukagu edota ez badakigu kasu batean zer egin. Ematen didazuen kasuan, esango nuke, “Laguntza Taldera” joango nintzatekeela, haiekin hitz egitera eta gurasoekin ere hitz egingo nuke. - Ikusiko bazenu ikasleak bere betiko jarrera ez duela, oso triste dagoela eta ez duela beste ikasleekin jolastu nahi. Lehenengo haurrarekin hitz egingo nuke eta saiatuko nintzateke berak niri kontatzea zer gertatzen zaion eta bere arazoaz hitz egin. Gurasoekin ere kontaktatuko nuke haiekin hitz egiteko. - Ikasle talde bat oso mugitua/bihurria bada. Izan nuen talde oso bat oso bihurria zena eta jokoen bidez saiatu ginen haien jarrera hobetzen. Gogoratzen naiz, bakoitzak bere bidea zeukala mural batean edo horrelako zerbait. Bata hegazkina zen eta bere bidea hodeiak ziren, beste bat itsasontzia zen eta olatuak ziren bere bidea, horrela ikasle guztiekin. Ondo portatzen zenak bidean aurrera egiten zuen. Batzuk besteak baino lehenago iristen ziren helmugara eta bazeuden batzuk ez zirela inoiz iritsi helmugara jaja. Iristen zirenak sorpresatxo bat zeukaten, txikikeria bat, ipuinen bat, pegatinak eta horrelako gauzatxoak. Egia esateko ikasle batzuetan funtzionatu zuen, baina beste batzuekin ez. Baina egoera behintzat hobetu zuen - Guraso bilera: zuk diozu ikasleak ez duela ikasi eta horregatik daukala 2 azterketan, gurasoek ordea, haurrak orduak pasa dituela ikasten diote. Hau da, irakaslearen kontra jartzen badira.

4


Hori gertatu zait behin baino gehiagotan eta askotan haurrari galdetzen diozunean ea asko ikasi duen ala ez, egiaztatzen dizu ez duela ikasi. Baina beste batzuetan, agian gurasoek arrazoia izan dezakete orduan arazoa konpondu behar da. Ikasleak asko ikasten badu eta azterketak eskas baditu, zerbait gaizki egiten ari den seinale da. Hala eta guztiz ere, guraso bileretan beti aholkatzen dugu haurrek toki finko bat edukitzea mahi eta aulki batekin ikasteko eta ordu finko bat edukitzea ere gomendatzen dugu. Adibidez, egunero arratsaldeko bostetan jartzea haurraren gelan mahai eta aulki egokiekin. Beti esaten dugu etxeko lanak ez egiten edozein formatan, hau da, etzanda ez, lurrean eserita ere ez, beti mahai eta aulki eroso batean. - Klaseko kide bat diskriminatu badago ezaugarri fisikoengatik. Ipuinen eta jokoen bidez. Badago liburu bat oso interesgarria dena eta egoera hauetarako balio duena “Sentir y pensar” du izenburua. Egia esan ikasleek badakite oso ondo teoria, baina praktika ez hain ondo. Badakite besteez ez dela barrerik egin behar, baina egiten jarraitzen dute. Beti esaten dugu lelo bera “Ez egin zuri gustatzen ez zaizuna egitea”, baina, hala eta guztiz ere, jarraitzen dute egiten. Ez dago batere gaziki “que prueben de su medicina”esamesa. Bazen klasean “un superdotado” beste ikasleez barre egiten zuena, baina plastikan oso txarra zena, orduan beste ikasleek ere berari barre egiten zioten arlo horretan oso txarra zelako. Ikusi zuen gaizki pasatzen zela norbaitek zutaz barre egitean. Horregatik esaten dut ona dela batzuetan “que cada uno pruebe de su medicina”. Hala eta guztiz ere, klasean ikasitakoa ezin da egun batetik bestera nabaritu; esan nahi dudana da, jokoen eta liburuen “efektua” urteetan zehar nabaritzen da. Beste irakasleei galdetzen diezunean ikasleren batengatik, besteak jotzen zituena txikitan, batzuetan sorpresak eramaten dituzu oso oso atsegina delako orain. Besteetan ordea txikitako berdinak izaten jarraitzen dutela esaten dizute. - Ikasle bat ez bada klasera joaten. Gurasoekin hitz egin. Urte horietan ez dira “pirak” egiten eta beti gurasoen errua izaten da, beraz haiekin hitz egingo nuke. Beti zerrenda pasa behar dugu faltak adieraziz eta berandutzeak. Orain ez naiz ondo gogoratzen, baina uste dut hilabetean 5 falta dituenari eskutitz bat bidaltzen zaiola etxera. - Kultura aniztasun handiko ikasgela bat baduzu. Metodoren bat erabiltzen duzu? Izan nuen “Mohamed” familiako ikasle bat. Gogoratzen naiz San Tomas egunean ezin zuela txistorra jan, orduan beste gauza bat ekarri genuen berarentzat. Haren hizkuntza landu genuen: eskatzen genion hitzak idazteko, ikasleren baten izena edo gauza errazak. Gogoratzen naiz “txokolate” deitzen ziotela bere azaleko kolorearengatik, baina inoiz ez zuen gaizki hartu. 18.- Psikologikoki zaila al da irakasle lana?

5


Bai. Oso inplikatuta baldin bazaude ez duzu inoiz deskonektatu. Batzuetan gaizki pasatzen duzu ikasle batzuekin. Askotan gertatu zait, langilea den ikasle batek ez duela lortzen gauzak ulertzea eta zure esku dagoen guztia egin nahi duzu haiei laguntzeko merezi baitute. 19.- Zuretzat zein da irakasle izatearen alderik onena eta zein alderik txarrena? Ba onena haurren eboluzioa da, hau da, ikusten duzu lehen asko kostatzen zaiena orain oso erraz egiten dutela. Niretzat miraria da haurrek irakurtzea eta idaztea ikastea. Txarrena, berriz, lehen komentatutakoa, ikasleei kosta egiten zaienean gauzak ulertzea eta ez dakizunean gauzak nola azaldu haiek ulertzeko. 20.- Zein izan da zure urteetan izan duzun momenturik okerrena klasean? Eta nola egin zenuen aurrera? Izan nuen ikasle bat adoptatua zena eta munduaren kontra zegoen. Gero adoptatu zuten familiak ere berriro baztertu zuen eta beste familia bat bilatu behar izan zioten. Oso gaizki portatzen zen eta berarekin pazientzia asko eduki behar zen. Gogoratzen naiz, talde bat izan nuela nahiko berezia zena “hijos pijoteros” eta “padres pijoteros” ziren . Beti besteei begira zeuden ea ondokoak zer egiten zuen, eta gogoan dut gauzak lapurtzen zizkiotela elkarri. 21.- Eta zein izan da klasean izan duzun momenturik hoberena edota hunkigarriena? Badaude ikasleak beraiekin haserretu ondoren, zugana datozenak musu bat ematera eta barkamena eskatzen dizutenak. Beste batzuk berriz “guapa” deitzen naute eta horrelako hitz goxoek egunak pozten dizkidate .

22.- Ondo iruditzen al zaizu majisteritzako unibertsitateko metodoa? Nola erakutsi gaur egungo ikasleei irakaslek izaten… 6


Ba egia esan ez. Praktika gehiago egin beharko lukete eta teoria gutxiago. Gainera marrazketa ere aman beharko lukete. Betidanik izan naiz marrazkilari txarra eta inbidia ematen zidan oso ondo marrazten zuen irakasle batek, gainera haurrentzat gauza oso politak egiten zituen. Gustura hartuko nituen nik marrazteko klase batzuk nire garaian‌ AMAITZEN JOATEKO 23.- Lanbidez aldatzeko aukera izango bazenu, aldatuko zenuke ala jarraituko zenuke irakasle izaten? Orain bai, baina 40 urte pasa direlako, bestela ez naiz damutzen lanbide hau hartu izanaz. Egunak eta urtean egundoko abiaduran pasa zaizkit irakasle moduan jarduten dudanetik. 24.- Zer aholkatuko zenuke majisteritzan dabiltzan ikasleei? Pazientzia asko edukitzeko. Haurrekin asko inplikatu behar da eta saiatzea haurrak ulertzen, oso zaila baita. Gainera konturatu naiz, psikologia ikastea ere oso komenigarria dela ikasleekin lan egiteko. 25.- Gogoratzen zara ea zerbait ikasi zenuen zure irakasleekin? Egia esan nik izan nituen irakasleekin ez, baina Unai eta Aneren (bere semealabak) irakasleekin bai. Nire seme alabek beraien esperientziak kontatzen zizkidaten eta ni konturatzen nintzen haurrei zein jarrera gustatzen zaizkien eta zein ez. Esan dezakegu zeharka ikasi dudala ikasleekin nola jokatu nire seme alabek izan dituzten esperientzietan oinarrituta. 26.- Zure profesioa aholkatuko zenuke? Alde batetik bai baina bestetik ez. Nire ustez guztiz bokaziozkoa izan behar du, bestela ez da inoiz irakasle on bat izatera iritsiko. 27.- Zein galdera gustatuko litzaizuke egitea? Ba ez zait bururatzen galderarik zuk niri egiteko. Baina niri gustatuko litzaidake norbaitek azaltzea ondo zer den LOMCE legea. Asko irakurri dut horri buruz, baina segurtasunez ez dakit zertan datzan. Beraz gustatuko litzaidake honetaz dakien norbaiti LOMCE ri buruz galdetzea.

7


Irakasle bati elkarrizketa