Page 1

GERNIKA-LUMOko Udala

HERRITARREK OSATUTAKO KULTURBATZORDEA ERATZEKO GERNIKAKO KULTURARLOKO DIAGNOSTIKOAREN TXOSTENA (Herritarren gogoeta eta proposamenak)

Durangon, 2009ko urrian

1


Aurkibidea 1. Sarrera 2. Parte hartzaileak 3. Landutakoa 4. Saioen emaitza 4.1. lehen saioa 4.2. bigarren saioa 4.3. hirugarren saioa 4.4. laugarren saioa 5. Kultur Batzordearen egituraren proposamena 6. Ondorio nagusiak 7. Ildoak lehenestea

2


1. Sarrera Gernika-Lumoko Udaleko Kultur arloko arduradun politikoek herriko baliabide eta espazio kulturalak herritarren beharretara egokitu nahi dituzte. Honetarako herritarren, edo herriko elkarteen ordezkariez osatutako Batzordea sortu nahi izan dute, Kultur Batzordea deritzoguna. Herritarrekin batera, hauen nahiak eta beharrak zeintzuk diren aztertu dituzte, Kultura-eskaintza aztertu duten bezalaxe. Kultur Batzordearen egitura sortzea izan da saio hauen lehendabiziko funtzioa. Batzorde honen eginkizunetako bat kultur arloko diagnostikoa egitea izan da baliabideen, espazioen eta kultura-eskaintzaren aldetik. Txosten honek 2009ko ekainetik azarora bitartean egindako -diagnostikoaren nondik norakoak jasotzen ditu.

lanak

eta kultura-

3


2. Parte hartzaileak IZEN-ABIZENAK

ELKARTEA

1

Mari Eli Castillo

Arbolapera

2

Sabin Ibazeta Lertxundi

Gernika Batzordea

3

Denis Azkarate

Makazaga

4

Fernando Garate

Txoko Bake Leku

5

Julia Foruria

Galdeamus Korala

6

Andoni Zelaia

Tactic

7

J.C L贸pez Quintana

Agiri elkartea

8

Eunate Madariaga

Gernikatik Mundura

9

Mariano Bartolom茅

Ades

10

Egoitz Atxikallende

Elai-Alai

11

Edurne Sancho Lauzirika

Mertzede Ikastetxea

12

Ekain Ormaetxea

Udala

13

Igone Olabarria

Aek

14

Larraitz Uriarte

Arrano

15

Kepa Karrakuel

Busturialdea euskaraz bizi

16

Lourdes San Severino

Alargunen Elkartea

17

Inma Goikoetxea Lekuona Alkarregaz

18

Xabier Goiria

1

2

3

4

Ure

4


19 20

IZEN-ABIZENAK

ELKARTEA

Marisa Martinez Iturri

Seber Altube IKast.

Gema Ibarluzea Esther Olarreta

1

2

3

4

Gernikako Institutoa

21

Leire López Ziluaga

Zine Kluba+Gazte Asanbla.

22

Denis Azkarate

Andra M.Korala

23

Denis Azkarate

Eskola kristo

24

Camino Saiz

Arrano elkartea

25

Iñigo Etxebarrieta

IEUP Gazte Asanbl.

26

Rikardo Abaunza

Kultur Etxea

27

Bego Zabaleta

Goizeko Izarra

28

Amagoia Larruzea

Bakearen Arbola

29

Oier Plaza

ASTRA Koordinad.

30

M. Luz

Emakide

31

Iñaki Uribarrena

Marijesiak lagunak

32

Asier Musatadi

Iparragirre

33

Idoia Fernández

Udala

34

Idoia Onaindia

Ampa s.fidel

35

Fernando Cruz

Ideasur

36

Itxaso Arana

Segundo Olaeta m.e

37

Isidro Rodriguez

38

Rosario Siles

Ideasur

5


3. Landutakoa •

Azterketa-prozesua bi orduko lau saioetan egin da. Saioetan landutakoarekin txostena egin du Elhuyar Aholkularitzak. Udalak txostena aztertu eta dizkion ekarpenak egin dizkio, ondoren hartutako erabakiak parte-hartzaile guztiekin konpartituko ditu azaroaren 12an egingo den aurkezpenean. Hemendik aurrera, txostenari ekarpenak egiteko aukera izango dute Kultur Batzordeko partaideek.

•

Gernikan Kultur arloaren diagnostikoa egitea izan da lau bilera hauen helburua batetik, eta bestetik, batzorde hori iraunkorra izan dadin oinarriak ipini. 4 batzar aurreikusten genituen fase honetan.    

1.batzarra: 2.batzarra: 3.batzarra: 4.batzarra:

Kultur batzordea sortu/informazioa eman Espazio, jarduerak eta guneen azterketa Beharrak aztertu Kultur plangintzaren zirriborroa/balorazioa

4. Saioen emaitzak 4.1 Lehen saioa Lehen saio honetan, Kultur Batzordea sortzea genuen helburu nagusi, honetarako komunikazio sarea sortuz eta egitasmoa azalduz. Honetaz aparte, diagnostikoari hasiera emateko, espazioen erabileraren inguruko azterketa egin genuen, eta ondorio hauek atera genituen: 1.

Bileretara hurbildutako taldeek espazio hauek erabiltzen dituzte gehien bat haien eginkizunetarako:

Espazioa

2.

Zenbat aldiz aipatuta

Elai- Alai aretoa

7

Harizpe txokoa

1

Lizeoa

7

Kultur etxea

13

SOME

1

Pasealekua

1

Kalea

7

Gaztetxea

5

Tabernak

3

Ikastetxea/ikasgelak

6

Pasealekuko frontoia/arkupeak

1

Kiroldegia

3

Gernika-Lumoko espazioen azterketa egiterakoan, azterketa hau burutu zuten eta ondorio hauetara heldu ziren: 6


Gune hauen erabilera egokia zela. 1. 2. 3. 4. 5. 6. 7. 8. 9.

Zine-klub (lizeo antzokia) Gurutze Gorria (lokalak) Gaztetxea Urbieta/ Santanape/ Maloste kiroldegia Elai Alai Iparragirre rock taldea (musikako lokalak) Bost frontoiak Mertzede ikastetxea San Fidel Ikastola

10. 11. 12. 13. 14. 15. 16. 17. 18. 19. 20.

Julia Foruria Kontserbatorioa Andra Mari koralaren lokala Andra mari eliza Kultur etxea San Pedro Lumoko eliza Auditorioa Iparragirreren lokalak Errenteri Lizeoa Merkatu-plaza Auditorioa

Bestetik aldiz, Gernika-Lumon espazio hauen erabilera ez egokia egiten zela adierazi zuten: 1. 2. 3. 4. 5. 6. 7.

Merkatu-plaza Pasealekua Malosteko kiroldegia Aldabak-lokala Santa Luziako azpiegitura Astra San Frantzizko Parrokia

8. 9. 10. 11. 12. 13. 14.

San Kristobal Plaza Pasealekuko eskolak Kultur-etxea Auzoak Iparragirreren lokalak Lizeoa 3.adineko zentroa

Ondorioak: o

o o

o

o

o o

o o

Kultur etxeko espazioa behin baino gehiagotan agertzen da. Elkarte gehienek eta askotan erabiltzen duten espazioa da, garrantzitsuena, baina baita txiki geratzen dena ere. Batzar-gela gutxi ditu, eta egiten diren ekintzetarako txiki geratu da. Mahai inguru txikietarako leku aproposa falta dela ere aipatu da. Kultur etxeko eta pasealekuko sarbidea, jende nagusiarentzat txarra dela deritzote. Kultur eragileentzako lekuak falta direla adierazi da. Falta den espazio hori, batzekogune moduan erabiltzeaz aparte, biltegi moduan erabili ahal izango litzateke. Areto txiki eta erakus-gela handiak falta direla adierazi da. Baita hitzaldiak antolatzeko gelak. Pasealekuko espazioa, erabilera ez egokia duela uste dute parte-hartzaileek, honen babeslekua komun publiko bihurtu dela diote, eta aztertu beharko litzatekeela pasealekuaren erabilera hobea egiteko moduak. Berritzegunea eta txiki parka, gauza asko egiteko toki ona dela uste dute, baina erabilera desegokia duela. Ezkerraldean, Gaztetxea eta Elai-Alai guneak hobe litezkeela uste dute. Lurgorri, Maloste, Lorategieta eta Santa Ana auzoetan ikerketa egin behar dela uste dute, azpiegituren bitartez, hauen giroa hobetzeko. Lokalak oso zentralizatuta daudela uste dute parte hartzaileek eta auzoetan ez dagoela azpiegiturarik. Iparragirreren lokalak ondo baloratzen dira. Batetik, haiek sortu dituztelako, bestetik, espazio gutxi dagoela deritzote, eta musika-taldeentzat espazioa falta dela baloratu dute. Astra ere, behin baino gehiagotan agertzen da azterketa honetan. Ez dela ezer egin aipatu da lantaldean, hutsik dagoela eta herrian dauden leku-arazoak konpontzeko aukera ugari dituela uste dute. Elai- Alai aretoa ondo dagoela baloratu dute, baina gutxi erabiltzen dela ere esan dute 3 taldeek aipatu dute batzeko tabernak erabili behar dituztela, lokalik ez dutelako.

7


o o

o o o o

o o o

o o o o

Liburutegi zaharra asko erabiltzen dela aipatu da, baina handiagoa izan beharko lukeela ere esan dute. Udal kiroldegia ondo baloratzen da or-har, nahiz eta txiki geratzen dela ere esan den. Maloste gutxi erabiltzen dela diote eta zabaltzeko arazoak daudela, edota kiroldegiko pistak erabiltzeko trabak jartzen dituztela. Urbietako zelaia beteta egoten dela beti aipatu da, eta umeen futbol talde asko daudela. Gurutze gorriaren lokalen erabilera ondo baloratzen den arren, lekua txikia eta itxia dela aipatu da. Santa Luzia eta San Cristobal guneak ez dira ondo baloratzen, ez dagoelako azpiegiturarik Lizeoaren erabilera egokia egiten dela uste da, baina ordutegia mugatua duela eta hutsik denbora gehiegi egoten dela aipatu da. 5 frontoien erabilera ondo baloratzen den arren, Jai-Alairen erabilera ezegokitzat jotzen da, partiduez aparte gutxi erabiltzen delako, eta duen aukeretarako eta lekurako, gutxi erabiltzen da. Musika eskola asko erabiltzen dela aipatu da, baina baita txikiegi geratu dela ere. Hirugarren adineko zentroaren kokapena, desegokitzat jotzen da. Jende nagusiari kostatu egiten zaio hara heltzea aldapagatik. Elizen erabilera, nagusiki ondo baloratzen den arren, Santa Marina elizaren inguruko kexak jaso ditugu. Meza ondoren itxita egoten delako eta ez delako ekitaldi musikaletarako erabiltzen, erabiltzea zaila dela diote. Kalea, kultur ekintzetarako oso gutxi erabiltzen dela baloratu da. Auditorioa txotxongiloetarako egokia dela uste dute, halaber, antzerkia zein udan filmak emateko, eta gutxi erabiltzen dela deritzote. Allende Salazar eskolaren kirol instalazioak gutxi erabiltzen direla uste dute parte hartzaileek (eskolatik kanpo). Merkatu plazak espazio aterpetu zabala du, oso egokia hainbat gauza egiteko euria egiten duenean, baina hori ere gutxi erabiltzen dela aztertu dute.

Espazioen azterketaren hasiera honetan, 3 multzo ezberdin sailkatu ahal ditugu: 1. Lehenik taldeek batzeko behar duten espazio faltarena, edo txiki geratutakoa (kulturetxea, Iparragirre, musika-eskola, kiroldegia, eta abar). 2. Bigarrenez, dauden espazio egokien eta aldi berean gaizki erabilien multzoa; kirol instalazioak, edo espazio handiak besteak beste (lizeoa, audiotorioa, kalea, ikastexeak eta abar) 3. Eta azkenik erabilera errazteko konponketa edo moldaketak beharko lituzketenak (sarbideak, auzoak, astra, 3.adineko zentroa, eta abar). o Hemen txertatzen dizuegu taldeen beharrak jasotzen dituen taula eta espazioen azterketan egindako balorazioen laburpen-taula. Informazio hau eskuratu nahi izanez gero, gainean sakatuz, deskargatuko dituzu taulak.

laburpen_taulak. doc

Taldeen beharrak.doc

8


4.2 Bigarren saioa Bigarren saioan, diagnostikoari jarraipena eman genion, Gernikan dauden kultur espazioak zertarako erabiltzen diren zehaztuz eta zer ekintza edo talde geratzen diren kanpo ikusteko. Egiten diren jarduerak eta guneak sailkatu ditugu. KULTUR ETXEA Erabiltzen dutenak:

Zertarako:

ALARGUNEN ELKARTEA

Helbide soziala, batzeko lekua, hitzaldiak.

UDALA

Agenda kulturala, erakusketak, liburutegia, tailerrak, bidaia kulturalak

SEBER ALTUBE IKASTOLA

Batzarren bat

ARBOLAPERA

Batzeko lekua

TACTIC KULTUR ELKARTEA

Gazte-lekuko atala. Ekintzak

GERNIKATIK MUNDURA

Helbide soziala, batzeko lekua, jardunaldiak,erakusketak, materiala prestamuan hartzeko

BAKEAREN ARBOLA

Helbide soziala, batzeko lekua, erakusketak, hitzaldiak

IEUP GAZTE ASANBLADA

Batzeko lekua,

EMAKIDE. Emakumeen elkartea

Batzeko lekua, hitzaldiak, ikastaroak, helbide soziala

MARIJESIAK LAGUNAK ELKARTEA

Helbide soziala, hitzaldiak, entseguak, materiala prestamuan hartzeko

ALKARREGAZ

Batzeko lekua

ARRANO KULTUR TALDEA

Hitzaldiak, batzarrak beste taldeekin

IPARRAGIRRE MUSIKA ELKARTEA ARTE ESKOLA

Egoitza, lokal moduan, ikastaroak

ASTRA KOORDINADORA

Batzarrak

JAI BATZORDEA, TXOSNA BATZORDEA, ELAI- ALAI

Batzarretarako

IDEASUR

Batzarretarako

GERNIKA BATZORDEA

Batzarretarako

MERKATU PLAZA Erabiltzen dutenak:

Zertarako

IDEASUR

Presentaci贸n gastron贸mica Reivindicar nuestros derechos

EHUNZANGO

Actos gastron贸micos:setas, vino,piper-eguna,

9


ASTRA: etorkizunean/ Pasealekua Erabiltzen dutenak:

Zertarako

IEUP GAZTE ASANBLADA ETA ASTRA KOORDINADORA

Kultur-koordinazioa, bilgune, hitzaldiak,kontzertuak, ikastaroak, antzerkiak, erakusketak, liburutegia, umetxokoa

NAHI DUTEN GUZTIEK

1kman erabakiko da

IDEASUR

Gure partaidetzarekin jarraitzeko

GERNIKA BATZORDEA

Gazteen autodeterminazio kultural gune gisa

GERNIKATIK MUNDURA

Jardunaldiak, erakusketak, koordinadoran parte hartu, bildu.

IPARRAGIRRE MUSIKA ELKARTEA

koordinadoran parte hartu, kontzertuak, entsaioak, bilgunea

ARRANO KULTUR ELKARTEA

koordinadoran parte hartu, San Juan jaia, bilgune

ELAI-ALAI/ KULTUR ETXEA Erabiltzen dutenak:

Zertarako

ALARGUNEN ELKARTEA

Hitzaldiak

ARRANO KULTUR ELKARTEA

Hitzaldiak, erakusketak/kultur etxea

URDAIBAI KULTURAZKO, AISIALDIKO ETA K. E. (URE)

Gazte-lekua

GERNIKATIK MUNDURA

Hitzaldiak/kultur etxea

TXOKO BAKE-LEKU

Hilero, Abuztua eta iraila izan ezik Hitzaldiak

UDALA

Hitzaldiak, musika jardunaldiak, zinema, antzerkiak, batzarrak (Euskara Batzordea)

GERNIKAKO INSTITUTOKO GURASO ELKARTEA

Hitzaldiak, tailerrak, antzerkia,

ZINE KLUB

Pelikulak emateko

IDEASUR

Urte bukaerako ekitaldia Kultur-arteko jaia

GERNIKA BATZORDEA

Hitzaldietarako

AEK

Hitzaldiak, zinema, diapositiba emanaldiak, aurkezpenak, batzarrak, ikastaroak

ALKARREGAZ

Hitzaldiak

ASTRA KOORDINADORA

Informazio foroa, proiekzioak

10


GAZTETXEA Erabiltzen dutenak:

Zertarako

IEUP GAZTE ASANBLADA

Ikastaroak, asanbladak, hitzaldiak, kontzertuak, bideo emanaldiak, erakusketak, biltzeko gunea, biltegia, taberna eta koordinazio-gunea

BUSTURIALDEAN EUSKARAZ BIZI

Bilerak, ekintzak planifikatzeko Biltoki moduan

GERNIKAKO AEK

Ikastaroak

ARBOLAPERA

Bilerak, ekintzak prestatzeko

ASTRA KOORDINADORA

Bilerak, parte-hartze prozesua

IDEASUR

Kulturarteko jaia

ELAI-ALAI

Entsaiatzeko, ikastaroak emateko

EMAKUME TALDEA

Bilerak egiteko

IKASLE ABERTZALEAK

Aurkezpenak egiteko

GERNIKA BATZORDEA

Hitzaldiak emateko eta bertako gazteen partaidetza lortzeko

BUSTI IRRATIA

Emititzeko, biltzeko

KAFE ETA GAILETAK

Hilean behin disko entzunaldiak, kontzertuak

ARRANO KULTUR ELKARTEA

Batzarrak

IDEASUR

Kultur jarduerak

BUSTI IRRATIA

Irratia bertan du

DANTZA AFRIKARREN TALDEA

Entseguak

BILGUNE SAREA (gernika gogoratuz, gernikatik mundura, ideasur)

Batzarrak egiteko eta mintegiak, jaialdiak

IPARRAGIRRE (MUSIKA ELKARTEA)

Koordinadoran parte hartzen.

ERRENTERIAKO KULTUR ETXEA Erabiltzen dutenak:

Zertarako

ALDABA TXIRRINDULARI TALDEA GERNIKATIK MUNDURA GALTZAGORRIAK EKOLOGI LANTALDEA MUSIKAZALE GAZTEAK ERRENTERIAKO GAZTEAK/ TXISTULARI ELKARTEA

11


LIZEO ANTZOKIA Erabiltzen dutenak:

Zertarako

ARRANO KULTUR ELKARTEA

Hitzaldiak, kontzertuak

UDALA

Ohiko programazioa Hitzaldiak, kontzertuak, antzerkia, zinema, hezkuntza komunitatearekin ekintzak, dantzak

GERNIKAKO AEK

Ikuskizuna, antzerkia, hitzaldia, irrintzi-ikastaroak, kontzertuak, zinema

GERNIKA-LUMOKO ZINE-KLUBA

15eroko pelikulak, zinea

URDAIBAI KULTURAZKO, AISIALDIKO ETA KIROL ELKARTEA (URE) GERNIKAKO INSTITUTOKO GURASO ELKARTEA

Antzerki-astea

MUSIKA-ESKOLA(SOME)

Audizioak egiteko, banderen entsaioetarako eta emanaldietarako

ELAI-ALAI

Antzerkia

GAZTE-ESZENA

Ikuskizuna

IDEASUR

Laburmetraiak emateko

MERTZEDE IKASTETXEA

Antzerki emanaldietarako, koroak...

SANFIDEL

Antzerki emanaldietarako, koroak... Kultur ekintzak egiteko

ALLENDE

Antzerki emanaldietarako, koroak...

GERNIKA BATZORDEA

Hitzaldiak, zinema emanaldiak...

ANDRA MARI KORALA

Kontzertuak egiteko

GAZTE ASANBLADA

Kultur ekintzak, Gazteszena

SOMEko musika-bandak

Entseguak eta kontzertuak

GERNIKATIK MUNDURA

Jardunaldiak

JAI-ALAI FRONTOIA Erabiltzen dutenak:

Zertarako

GAUDEAMUS KORALA

Kontzertuak

UDALA

Kontzertuak

12


IPARRAGIRRE MUSIKA ELKARTEA Erabiltzen dutenak:

Zertarako

GERNIKA ETA INGURUKO MUSIKARIAK

Entseatu,kontzertuak. Biltokia, helbide soziala

MUSIKAREKIN HARREMANA DAUKAN JENDEA

Batzarretan parte hartu

PASEALEKUA/ FRONTOIA/ ARKUPEAK Erabiltzen dutenak:

Zertarako

ELAI-ALAI DANTZARI TALDEA

Entseguetarako, biltegi moduan, ikastaroak emateko, batzarrak egiteko, ekitalditxoak egiteko, lanerako, txosnak jartzeko

UDALA

Hauteskunde egunetan, jai-gunea, erakusketa-gunea, kirol-gunea, biltegi tenporala, azokak, kontzertuak, dantzaldiak, jaietako gune-nagusia

BUSTURIALDEAN EUSKARAZ BIZI

Euskara-eguna antolatzeko Txosnak jartzeko, hizkuntza eskubideen eguna

GERNIKAKO AEK

Ikasleekin mintzapraktika, bazkariak egiteko, korrika txikia Ikastaroak emateko, afariak egiteko

TACTIC KULTUR ELKARTEA

Jokoak antolatzeko (Foru plazako arkupeak eta S.kristobal plazakoak) ekitaldiak egiteko

IEUP GAZTE ASANBLADA ETA ASTRA KOORDINADORA

Kontzertuak, bazkariak, olinpiadak, umeentzako jolasak

ARRANO KULTUR ELKARTEA

Bazkariak, hitzaldiak

JUBILATUEN ELKARTEA

Ikastaroak egiteko, helbide soziala, batzeko lekua

SOMEK

Kontzertuetarako

JAI-BATZORDEA

Jaietarako

TXOSNA BATZORDEA

Txosnak jartzeko

EKIN TALDE

Herri kiroletarako

GERNIKAZARRA ARKU TALDE TIROKETA

Limonadea antolatzeko

MARIJESIAK

Meeting point eta tortillak jateko

DUATHLON TALDEA

Urtean behin

IDEASUR

Bilgune bezala

GERNIKA BATZORDEA

Bonbaketaren urteurreneko ekitaldietarako. Sirena...

3.ADINEKO ZENTROA

Yoga, gimnasia, dantzak, orkestra, (hilean behin)

13


KIROLDEGIA Erabiltzen dutenak:

Zertarako

MERTZEDE IKASTETXEA

Kirol-jarduerak, futbola, kirolak

GERNIKAKO INSTITUTUTUKO GURASO ELKARTEA SEBER ALTUBE IKASTOLA

Kirol-jarduerak

KIROL TALDEEK

Askotariko Kirol-jarduerak: entrenamenduak, partiduak, batzarrak / Eusko pilota, eta kirolak

ALKARREGAZ GOIZEKO IZARRA

Dantza ekitaldiak egiteko Alarde de danzas/ dantza ekitaldia

SAN FIDEL IKASTOLA

Eskolaz kanpoko ekintzak, kirol jarduerak...

HEZKUNTZA ZENTROAK, ORO HAR

Kirol-jardueretarako

INSTITUTUA

Kirol-jarduerak

ALLENDE

Kirol-jarduerak

ELAI-ALAI

Festibala egiteko

ELIZAK Erabiltzen dutenak:

Zertarako

ANDRA MARI KORALA

Kontzertuak, entseguak, salbeak abesteko

ESKOLA KRISTO MUSIKA ELKARTEA

Mezak, entseguak

MARIJESIAK

Azken eguneko meza eta abesteko

UDALA

Programazio kulturala

SAN FIDEL IKASTOLA

Ospakizuna (santa maria)

LUMOKO ELIZA SAN BARTOLOME

Kontzertuak

MERTZEDE IKASTETXEA

Ospakizuna (san bartolome)

SAN FRACISCOKO ELIZA

Hitzaldiak

ANDRA MARIA

Hitzorduak, hitzaldiak (gitxienetan)

KALEA Erabiltzen dutenak:

Zertarako

MILLA DUATLOIA KORRIKA OLENTZERO ARBOLABE

Gabonzar eguneko kalejira

14


IKASTETXE/ INSTITUTU Erabiltzen dutenak:

Zertarako

SEBER ALTUBE IKASTOLA

Klaseak emateko, kirol-jarduerak, ikastaroetarako, batzarrak, gurasoentzako tailerrak

GERNIKAKO INSTITUTUTUKO GURASO ELKARTEA

Batzarrak egiteko, tailerrak, antzerkia, hitzaldiak, biltokia

MERTZEDE IKASTETXEA

Klaseak emateko, kirol jarduerarako, ikastaroak

GERNIKAKO AEK

Euskalduntzeko eta alfabetizatzeko Eskolaz kanpoko klaseak eman institutuan, korrikako afaria, ikastaroak jaso, grabazioak

TACTIC KULTUR ELKARTEA

Jakegol ikastaroak emateko. Jokoak egiteko

IEUP GAZTE ASANBLADA ETA ASTRA KOORDINADORA

Informar de sus objetivos y actividades Ikastaroak (ez dut uste horretarako erabili dutenik- dio beste pertsona batek) Prentsaurrekoak, hitzaldiak, ikastaroak...(ikastola s.a)

GERNIKA BATZORDEA

Bonbaketaren urteurreneko ekitaldiren bat eman izan da

IDEASUR

Gai zehatzak lantzeko kulturaniztasunaren gainean

GERNIKATIK MUNDURA

Jaialdiak (San Fidel ikastolan)

ALLENDE SALAZAR ESKOLA PUBLIKOA

Gimnasioa dutxak, dantza taldeetarako

ALKARREGAZ

Tailerrak

ARRANO KULTUR ELKARTEA

Antzerkia, hitzaldiak, inkesta

SAN FIDEL IKASTETXEA

Hezkuntza, Aisialdia

BARRUTIA IKASTETXEA

Hezkuntza

OHARRA: IKASTETXEAK ERABILPEN MUGATUA DUTE GURE ERITZIZ

Txosten honetarako informazioa gehitze aldera jarraipen-batzordean informazioa osatzeko lana hartu genuen. Jarraian datorren taulan ikus daiteke lan horren ondorioa:

Taldearen izena

Espazioak

AIURI

Kalea eta lokal propioa

ALDABA

Errenteriko kultur etxea, Kultur Etxea-erakusketetan-

ARTE ESKOLA

Kultur etxea Kaltzada egoitza

Beharrak Lokal publikoa behar-izan guztiekin, ordenagailu, inpresora, biltegi‌

Pintatzeko gela, lientzoak uzteko gela, eta mahai eta aulkiz beteriko gela teknikak erakusteko, biltegia.

15


Taldearen izena

Espazioak

Beharrak

Kultur Etxea eta kale zein plazak

Prestatzeko lekua

ESAN

Kalea eta lokal propioa

Gazteentzako lokal publiko autogestionatuak, kalea erabiltzeko malgutasun handiagoa.

SKATEBLACK LAGUNAK

Pesebrea- Skate Jaialdia, Elai Alai aretoa - laburmetrai emanaldiak-

Finantzazioa jaialdiak prestatzeko, bai laburmetraiena zein skate jaialdikoa

GAZTEAK KULTUR TALDEA

Errenteriko kultur gunea

GERNIKA GOGORATUZ

Udalaren lokal propioa erabilera esklusiboz, Kultur Etxeko erakusgela, Elai Alai aretoa,

BERTSO ESKOLA

IDEASUR MARIJESIAK

Liburutegi zaharra eta kalea

Espazioa eta finantzazioa

GERNIKAZARRA

Errenteriko kulturgunea

Lokala eguneratzea

KOSNOAGA

Lokal propioa

LURGOZO

Lokal propioa eta kalea

Ajangizera eraman dute egoitza.

OSTARGI

Musika eskolako abesbatza

-EZ DA EXISTITZEN -

TXARA TXARA

Batzokia

TXEPETXA

Kultur Etxea eta kalea

Irteetarako finantzazioa

GALTZAGORRIAK

Kalea, ekologia bolondresak

Irteetarako finantzazioa

ZANTZOA

Lokal propioa, kalea eta Kultur etxea

Euskal Kultura aurrera eramateko politika aurrerakoiak abian jartzea.

EZ ZARATARIK ROCK TALDEA

Kalea eta lokal propioa

Musika taldeentzako lokal publiko egokitua.

URREMENDI

Era berean, Astrako koordinadoran garatzen ari diren “Batkilometroa” prozesuan ere horrelako gaiak landu dituztela eta , Parte- Hartuz elkartekoekin harremanetan jarri ginen eta gaiaren inguruan egindako galdeketaren ondorioei buruzko informazioa eman ziguten. Hona hemen jasotakoa: ASTRAKO “BATKMONDORIOAK” TXOSTENETIK OSATUTAKO INFORMAZIOA Taldearen izena AGIRI ARKEOLOGIA TALDEA

BUSTI IRRATIA

Espazioak

Beharrak Batzeko leku bat eta armairu ugari (liburuak gordetzeko). Materialak gordetzeko leku bat. Leku finko bat, telematikoki prestatutakoa (“Leku propioa”). Erredakziorako leku konpartitua. 16


ASTRAKO “BATKMONDORIOAK” TXOSTENETIK OSATUTAKO INFORMAZIOA Taldearen izena

Espazioak

Beharrak - Independentziaren lelopean gazteak biltzea.Ekitaldiak (kontzertuak, hitzaldiak, bideo emanaldiak, etab.). - Bilerak - Bazkari herrikoiak Ekitaldiak (kontzertuak, hitzaldiak, bideo emanaldiak, etab.). - Bilerak - Bazkari herrikoiak

GAZTE INDEPENDENTISTAK

IKASLE ABERTZALEAK

IPARRAGIRRE MUSIKA ELKARTEA

Talde bakoitzak lokal konpartitu batean entsaiatzen du (bi talde lokaleko). Lokal bakoitzeko taldeek euren arten erabakitzen dute beronen kudeaketa. Ez dago denbora mugarik edo ordutegirik. Astean behin elkarteko asanblea orokorra. Kontzertuak. Barra autofinantziaziorako. Alokairuaren ordainketa. 5 lokal, 10 talde.

KUKUBEDARRA

LILIBERTSO

Alokairua kentzea. Kudeaketa sistema berdinarekin jarraitzea, baina aukera gehiagorekin. Espazioa, grabazio estudioa, dutxak, etab..Kontzertu areto bat (eszenatokia). Lokalak (10 baino gehiago). Gure egoitza Astrara eramango dugu.

Lokala astran 4 ekitaldi urtean: bazkaria, Lilitopeka (tabernaztaberna), marrazki-trama eta bertsolari zaharren ekitaldia.Bermeoko ume jaioberri guztiei bertso bat idazten diegu.

Eszenatokia edo antzekoa entsaiatzeko.

Lurgozok behar du lokala eta sarbidea lokalera kanpoko produktuak erraz sartzeko. Denda-lokal finkoa

LURGOZO

Ondorioak: Laburbilduz, hau da gehien erabiltzen diren espazio eta erabileraren arteko erlazioa: •

Kultur etxea: Batzartzeko erabiltzen dira gehien bat honen espazioak, helbide sozial moduan eta ikastaroak eman eta jasotzeko erabiltzen da.

Elai-Alai eta Lizeoa: erakusketak, hitzaldiak, ekitaldi eta jardunaldietarako erabiltzen da or-har.

Liburutegi zaharra: entseguetarako eta ikastaroetarako da gehien erabilia.

Gaztetxea: Biltzeko gunea izateaz zehatzetarako ere erabiltzen da.

aparte,

ikastaroetarako

eta

erabilera

17


•

Kiroldegiak: Kirol-jardueretarako erabiliak dira gehien bat.

•

Frontoiak: Jarduera ezberdinetarako

•

Elizak: Mezaz aparte, kontzertu eta entseguetarako.

•

Eskolak: Aisialdian ikastaro ezberdinetarako

3 iturri erabili ditugu taula hauek osatzeko. Lehenik, galdeketa-taula batzuk landu ziren kultur-batzordeko bigarren saioan. Hauek osatzeko, eta ikusita elkarteen informazioa falta zitzaigula. Jarraipen Batzordeko partaideek bigarren taula osatu zuten. Azkenik, Astrako batkilometroen ondorioen galdeketa erabili dugu iturri moduan. Parte-Hartuzeko partaideek hau erraztu ziguten, eta informazio honekin osatu dugu hirugarren taula.

Beharrak: Beharren inguruko informazioa azken bi tauletan jasotakotik aparte, lehen saioan bildutako informazioan ere aurki daiteke. Talde edo elkarteen beharrei erantzuteko espazioak eskatzen dituzte elkarteek oro har. Batzuk, batzeko espazioak eskatzen dituzte, besteek, materiala gordetzeko, erabilpen zehatzetarako espazioak, etab. Horietaz aparte badaude eskaera zehatzagoak egiten dituztenak ere: ekipamendua, dirulaguntza handiagoak, ekintzak finantzatzea, argitalpenak, artxibo musikalak, eta baita jendearen parte-hartzea ere handitzea eskatzen dutenak.

Eta azkenik, kudeaketa edo udalarekiko hartu-emanaren inguruko eskaerak ere badaude, hala nola: udalarekin kontaktu zuzena izatea, teknologi berriak ezartzea, erabakigune zabalak, kultura-taldeen arteko koordinaziorako guneak, espazio autogestionatuak, etab.

18


4.3 Hirugarren saioa Hirugarren saioan, diagnostikoari jarraipena eman genion, espazioak hobetzeko bideak proposatuz.Kultura-plangintza lantzen hasteko urratsak eman genituen ere. Hemen segidan espazio edo guneak hobetzeko bideak txertatzen ditugu:

TOKIA

HOBETZEKO BIDEAK

KULTUR-ETXEA

Batzartzeko leku gehiago Sarbidea hobetu Liburutegia handitu Erabilerarik eman gabe duden gelei erabilera ematea Aktibitateak egiteko gela gehiago Herritarragoa izatea Leku gehiago Tamaina ezberdineko gelak Ordutegiaren malgutasuna Igogailua jarri Liburutegia pasealekura lekua irabazteko Gazte-lekua leku handiago batera eraman Berriztu Sorkuntzarako gelak, multimedia Ordutegi oso murriztua Taldeen disponibilitatea Leku gehiago beharko luke Harrera-lekua eskuragarriago jarri Baliabide teknikoak gehiago eta eskuragarriago

ASTRA (etorkizunean, orain pasealekua)

Martxan jartzea Konponbidea espazio faltarentzako eta elkarteentzako Kultur-etxeak dituen hutsuneak bete ditzake Proiektua martxan jartzea Berriztu, egokitu taldeentzat ASTRA egin kulturarako

ELIZAK

Ea posible bada gehiago erabiltzea Erabili nahi duten taldeen eta elizen arteko koordinazioa bultzatu, elkarlana Musika ekimenetarako erraztasun gehiago soinu aldetik egokia delako Esku publikoetara pasatu Erabiltzeko erraztasunak eman

LIBURUTEGI ZAHARRA

Neguko hotza kendu

ELAI-ALAI

Ikustea zein erabilera eman ahal zaion (antzerkia, zinemaldiak, etab) Horrelako aretoak behar dira, baina txikiagoa. Batzuetan Lizeoa eta Elai Alai bezalako aretoak handi geratzen dira. Aretoari erabilera gehiago eman Itoginak eta uraren ondorioz sortutako arazoak konpondu Erabilpena zabaldu Hezetasun arazoak konpondu Butakak kendu eta jartzeko aukera Ordutegi murrizketa ezabatu

19


TOKIA

HOBETZEKO BIDEAK

GAZTETXEA

Kultur elkarteei esatea han espazioa dagoela batzartzeko Herriarekin harremana Berriztu, egokitu taldeentzat Gutxi erabiltzen da, gehiago erabili Beldurra kendu Herritarrei ezagutarazi

KALEA

Kultur erabilera ematea ere kale peatonalari Bidegorriak jarri Herri ekimen kulturalak kalera irten daitezen plangintza egin: antzerkia, musika...

JAI ALAI FRONTOIA

Informazioa falta da hura erabiltzeko aukerei buruz Pilotara barik beste erabilera bat ematea, eta goiko aldea erabili ahal izatea FM frontoira pasa Erabilera kultural handiagoa Jolas eta aisialdirako erabilpena eman Espazioa hobeto antolatu daiteke

MERKATU PLAZA

Umeak neguan egoteko lekua falta da Haizetik hobeto babestu Hotza arazo Txukundu egin behar da ilun eta zikin ikusten da sarri

LIZEO ANTZOKIA

Gestio-eredu malguagoa gehiago erabili ahal izateko jendearen arazo eskasa Sorleku bihurtu behar da, ez bakarrik beste leku batzuetan egindakoa erakusteko Ordutegia malgotu egin behar da Egitasmo iraunkorrak planifikatu

ERRENTERIA KULTUR ETXEA

Auzoarekin harreman gehiago izatea eta bertako taldeak hobeto kokatu herrian Berriztu, egokitu erabilera askotako gela moduan

IPARRAGIRRE MUSIKA ELKARTEA

Entsaiatzeko lokal gehiago Musika taldeek ondo egokitutako lokalak behar dituzte ASTRAN lekua egokitu hauentzat

PASEALEKUA

Umeentzako lekua falta da neguan Udaleko kultur ekimenak egiteko aproposa (txontxongiloak, kale-antzerkia, etab. Zorua konpondu / Frontoiari itxura hobea eman Egiten diren kultur ekintzetarako baliabideen egokitzapena: ura, iturriak, argiindarra... Egokitu Liburutegia eskuinaldean Mejorar el firme, esta muy irregular Quitar txikipark Pasealekuko frontoi barrua erabiltzeko araudia behar da eta erabiltzaile guztiek beteko dutena. Horretaz aparte ordutegiak adostu egin behar dira

KIROLDEGIAK (URBIETA, MALOSTE, SANTANAPE)

Maloste jendeari zabaltzea Ikastaro gehiago eta ordutegi malguagoa, eskaintza handiagoa Santanapen mugak gainditu Urbietarako pasabidea aparkalekutik Facilitar su uso

20


TOKIA

HOBETZEKO BIDEAK

IKASTETXEAK

Estalkiak institutuan hobetu Erabilera areagotu Aldagelak jarri Impulsar su uso por parte de los grupos del pueblo

AUDITORIOA

Udan ekimen gehiago Mejorar el entorno Exterminar cucarachas Estalkia

HIRUGARREN ADINEKO ZENTROA

Lekua handitu Irisgarritasuna zaindu Recuperar el "refugio" hoy ocupado por los ba単os Trasladarlo a otro lugar

MUSIKA ESKOLA

Handitu Leku gehiago Garestiegia da Handiagotu

JULIA FORURIA KONTSERBATORIOA

pribatua da

ANDRA MARI KORALAREN LOKALA

pribatua da Begiratu liburutegi zaharra Liburutegi zaharra

AUZOAK: LURGORRI, MALOSTE, SANTA ANA...

Auzoetan azpiegiturak sortu Auzoetan lpkal publikoak egotea: batzarretarako, baliabideak gordetzeko... Lurgorriko eskolei erabilera kulturala eman Kiroldegi berria Lurgorrin Lokalak hobetzea

TRINKETE

Ondorioak: Lehenengo saioaren jarraipena izango litzateke ondorio-atal hau. Horregatik, multzokatze sistema bera jarraitu nahi izan dugu: 1. Espazio falta 

kultur etxea



3.adineko zentroa



Iparragirre



Liburutegia



Musika eskola

2. Espazio egokien eta aldi berean gaizki erabilien multzoa; kirol instalazioak, edo espazio handienena besteak beste 

Elai Alai



Pasealekua



Jai Alai frontoia



Kiroldegiak



Merkatu plaza 21


3. Erabilera errazteko konponketa edo moldaketak beharko lituzketen espazioak (sarbideak, auzoak, astra, 3.adineko zentroa, eta abar). 

Astra



Elai Alai



Kultur Etxea



Auditorioa



3.adineko zentroa

Lehenengo saioan egindako azterketatik, hobetze-bideak bilatu nahi izan ditugu. Hemen lantaldeak proposatutako bide batzuen laburpena: Orokorrean tokien erabilera arrazionala egiteko aldaketak proposatzen dira, kasu batzuetan espazioak optimizatzea, besteetan irisgarritasuna bermatzea, ordutegi edo gestio-eredu malguagoak, baita konponketak ere. Azkenik auzoetan azpiegiturak sortzeko eskaera ere egin dute besteak beste.

Eskaintza kulturala Kultura-plangintza lantzen hasi ginen 3.saioan. hemen jarraian, Gernika-Lumoko eskaintza kulturala laburbiltzen da. Batetik, dagoena eta indartu beharrekoa izendatuz, eta bestetik faltan sumatzen dutena zerrendatuz: DAGOENA ETA INDARTU BEHARREKOA KULTUR ESKAINTZAN FALTA DENA

Gernika batzordea errekonozitu Sirena jotzean herria geratu, ikastetxeak... Bonbaketaren urteurrena hobetu beharko litzateke. Egun erreferentziala izan beharko luke eta ez da. Inplikazioa, garrantzia... Ikastaroak Kultur-etxean: diru-laguntza gehiago gauzak egiteko Kirol eskaintza gero eta handiagoa (dantza desberdinen ikastaroak) Talde kulturalei laguntza gehiago eman Liburutegia handitzea Gernikan gero eta eskaintza-musikal zabalagoa dago (Mustruk, Trinkete, Antitxokoa, Iparragirre, Gaztetxea, Lizeoa) Hori dena kanpora atera beharko litzateke jende gehiago erakartzeko herrira eta hemengo jendean asteburuetan Bilbora ez joateko, bereziki gazteak ASTRAn inguruan: parte-hartze handiagoa egon behar da eta bide horretan Udalaren papela eta kultur

taldeena garrantzitsua da Udaletxearen partetik informazio gehiago emotea (Gernikako kulturari buruz) Talde desberdinen arteko harremanak bultzatu Herritarren parte-hartzea espazio publikoen egitaraua osatzeko orduan Elkarteen arteko komunikazioa eta elkarlana bultzatzeko oinarriak hobetu Elkarteenganako begirunea erakundeen partetik. Denak dira garrantzitsuak Euskal Jaia, bultzatzen joan hobetzen, akatsetatik ikasi.Herriko talde desberdinen parte-hartzea bultzatu Jai Batzordea: autonomia, partehartzailea Jaietan elkarteek gehiago parte hartu Jaietarako bakarrik funtzionatzen dabe jai batzordea eta urtean zehar? Kultur ekimen gehiago kalean Udako umeen tailerrak: Mantentzen hobetzen joan gaiak aldatu hurrengo urtean aspertu ez daitezen


Umeentzako kultur ekintza gehiago (kontzertu didaktikoak, antzerkia, txontxongiloak, etab.) Puzgarriak etab. 0-2 tartean ezin dira sartu asegurua dela eta, baina ez dago beste ezer Lurgorrin leku on bat neguetarako Neguan ez dago lekurik ume txikiak jolasteko, ez dago aterperik Neguan: umeentzako gauza gehiago egiteko Neguan zine gehiago, antzerkiak ere bai Antzerkia badago, baina jendearengana heltzeko ahalegin handiagoa falta da. Ondo egongo zen plangintza bat egitea gizartearentzako (eskolako umeak lantzean behin eraman, sarrerak banatu, kale antzerkia egin, etab. Lokal publiko gehiagoren beharra musikarientzako etab. adibidez (gazteek, batez ere ordaintzeko zailtasunak) Eskoletako instalazioak ekintza gehiagotarako erabiltzea(antzerkirako, entseguak... Aproposa Allende Salazar Ideia berriak, dena errepikatzen dugu ELKARTE-SAREA anitza eta oparoa, baina babestu eta protagonismoa eman beharko litzaioke Musika taldeentzako lokal publikoak Kultura eman eta erakusten da, baina sormena bultzatu behar da Antzerki talde bat sortzea gazteentzako eta umeentzako Espectáculos de danza en general y contemporánea Elai Alai eta Lizeoa Elai Alai aretoa eta Lizeo Aretoa: erabilera handiagoa 12-18 urte tarteko gazteentzat ekitaldi gehiago prestatu asteburuetan Jai Alai frontoian eskaintza kulturala Jai Alai frontoiaren erabilera handiagotu egin beharko litzateke

Kirol aldetik lekuak oso txiki geratu dira Eskaintza kulturalean euskarazko produkzioak lehenetsi behar dira kultura eta identitatea Liburutegia: ekintzak indartu Liburutegia handitu Liburutegia handitzea behar da aldanik arinen Kale ekintzak erraztu Impulsar espectáculo popular sobre algo tan símbolico como el bombardeo de Gernika Komunikazio eskasa dago ekintzana gutxitan ondo esanda egoten da Antzerki emanaldiak: komunikazioa eta parte-hartzea. Elai Alai eta Lizeoaren erabilera handiagotu Potenciar el conocimiento de otras culturas ya presentes o no en la villa Herri anitza gara (interkulturala) aukerak eman behar dira “ghetoak” sortu ez daitezen Kiroletarako oso toki gutxi daude, beste kiroldegi bat lurgorri auzoan Azpiegiturak, lokalak, ordutegi zabala, auzoak Kultura deszentralizatu egin behar da, periferia zainduz Kultur areto multifuntzionalak auzoetan egin ASTRA gazteek eta elkarteek egindako lanek udalaren benetako babesa beharko lukete Kultura plan parte-hartzailea, urteko lehentasunak finkatu Kultur programazioan partehartze zabalagoa PARTE HARTZEA. Dauden guneak jaibatzordea, euskara-batzordea, kulturabatzordea, ... indartu eta berriak sortu Kaleak oinezkoentzako eta bizikletentzako egokitu. Kultura ekintzetarako Kale ekintza gehiago antolatu

23


Kultura kaleratu, kalea gehiago erabili kultur ekintzetarako

KOMUNIKAZIOA elkarteen artean, udalarekin, herritarrekin, denek denekin

Teatro de calle

Komunikazioa ekintzak promozionatzeko

Ekintza herrikoiagoak

Patrimonio historikoa eta artistikoa hobeto zaindu

Kultura kalera ateratzea Jendeak erantzutea, oso jende gutxi mugitzen da

Ondorioak: Gernika-Lumoko Kultur jardueren eskeintzarekiko, indartu, sortu edo landu beharrekoak zerrendatu ditugu jarraian: •

Elkarte sarea babestu eta zaintzea proposatzen da, elkarteei beharrezko protagonismoa emanez

Parte-hartzea indartzea ondorioztatu daiteke: Jai-batzordea, euskara-batzordea, gernika batzordea, kultur batzordea, eta Astra koordinadora bezalako egituren funtzionamendu osasuntsurako tresnak jarriz. Honekin bat, parte-hartzean oinarritutako erabaki-guneak edo foroak proposatzen da.

Elkarteen arteko koordinazioa eta sarea hobetzea da eman beharreko pausu sendoa.

Komunikazioa: ekintza kulturalak promozionatzeko bide egokiak asmatu behar dira.

Antzerkia, dantza zine, eta abar. Eskaintza gehitu eta planifikatu herriaren behar eta nahietara eta gazteen kultura-ohituretan hezteko asmoarekin, antzerki egitasmoetan proposamen sendoak luzatzen dituzte parte-hartzaileek.

Astrak indarra hartzen du ateratako ideietan.

Kultur aniztasuna zaindu, islatu.

Kale-ekitaldien erabilera sustatzen den bezalaxe, ekitaldiak plazaratzea proposatzen dute.

Neguan aisialdian umeekin edo umeek egiteko aukerak aztertu.

Auzoen baliabide eta giroa indartu.

Jaietan egiten diren programazioetan, zein guneetan or-ohar jendearen partehartzea handitzea eskatzen da.

Musikari edo musika taldeen lana bultzatu, entsegu-lokalak erraztuz eta eskaintzamusikal zabalagoa eskainiz hauen parte-hartzearekin.

24


4.4 Laugarren saioa Laugarren saioan, Kultur Batzordearen egitura zehaztu genuen. Aldi berean, Kultura-plangintzaren oinarriak izendatu genituen, eta balioak adostu genituen. Kultur-plangintzaren balioak: 

Aniztasuna+ parte-hartzea+errespetua



Herriaren pluraltasuna egotea kultura-plangintzan, lehentasuna emanaz kultur eragileei



Herri aktibo eta partehartzaile bat lortzea



Osatuko dugu batzorde erabakigarria. Eskaintza ahalik eta zabalena. Herriko taldeei eta sortzaileei lehentasuna emanez.

Ondorioak: Balioak nahiko adostuak izan dira, 3 ideia nagusitzen dira kultura-plangintzaren oinarrien hausnarketa honetan: - Parte-hartzea - Aniztasuna - Batzorde erabakitzaile batek sortua

Kultura-plangintzaren oinarriak izendatzerakoan, parte-hartzaileek kultura-batzordearen egitura definitu dute, Kultur Batzordea nolakoa izan behar duen zehaztu nahi izan dute, eta egitura hori, erabakigarria eta zabala edo anitza izateaz aparte, benetako parte-hartze batetan oinarrituta egon beharko litzatekeela deritzote.

Dekalogoa

Balioak adostu ondoren oinarriak lantzeko aldez aurretik landutako dekalogoa aurkeztu zitzaien partaideei. Hona hemen aurkeztutako dekalogoa:

UDALETXEAREN EKINTZA KULTURALERAKO DEKALOGOA 1. Kultura-plangintza estrategikoa diseinatu (hiriaren biziberritze planean txertatuta) 2. Herriaren maila kulturala igo, kulturaren kontsumoa kuantitatiboki eta kualitatiboki hobetuz. Jarduera kulturalen eta zerbitzuen eskaintza zabala aurkeztu herriari. Kulturaren demanda estimulatu hiru mailatan: a) Partaidetza bultzatzeko eta hobetzeko estrategiak garatu.

25


b) Herriak eta taldeek dituzten beharretan oinarritu. c) Herriko sortzaile eta talde aktiboetan oinarritu (elitismotik ihes eginez). 3. Sorkuntza kulturala estimulatu Sorkuntzaren sustapen plana hiru lerrotan: a) Tailerrak bultzatuz. b) Formakuntza berezia. c) Sortzaileak (profesionalak eta ez-profesionalak) babestu. 4. Herritar kultura bultzatu eta identitate kolektiboaren berezitasunak sortu. Patrimonioa babestu, ez bakarrik arkitektonikoa edo historikoa, baita ere, ohiturak, memoria kolektiboa, identitatea... Herrikoa dena sustatu, herriko sortzailerak bultzatuz, elkarguneak erraztuz... Herrikoa (ez da folklore bezala ulertu behar) baina munduan gertatzen denaz interaktuatzen duen kultura. 5. Egitura soziokulturala babestu eta udaleko politika kulturalean partaidetza bultzatu. Asoziazionismoa indartu. Herritarrak elkartzeko guneak sortu, kalea eta espazio publikoak sozializatu eta errekuperatuz... Udaleko politika kulturalean partaidetza bultzatzea. 6. Azpiegitura kulturalen sare zabal bat diseinatzea Ikus-entzunetarako ekipamendua soziokulturalak eskueran jartzea.

eta

ekitaldien programa

jarrai

bat.

Gune

Sorkuntza kulturalerako ekipamendua diseinatzea (epe labur, ertain eta luzerako ekipamenduen plana diseinatzea). 7. Udaleko politika kulturalak herritar guztiengana heltzen dela bermatu multikulturalitatea eta berdintasuna kontuan hartuz. Herriko partikularitate kulturalak kontuan hartu (jatorria, generoa, adina...) 8. Komunikabide lokalen garapena bultzatu Udala eta herritarren arteko komunikazio jariotasuna ezarri. 9. Kulturaren ikuspegi ludikoa bultzatu Konpetibitatearen kontzeptua baztertu. Jolasaren plazerra bultzatu. 10. Ingurumenaren zaintza bermatzea kultur ondare gisa. Ekintza kulturalak ingurumenarekiko errespetuan oinarritu behar dira.

26


Behin dekalogoaren aurkezpena egin ondoren, lantaldea lau azpitaldetan banatu zen eta, aurkeztutakoa oinarritzat hartuta, talde bakoitzak bere proposamena landu zuen. Horretarako kultura-plangintza etxe gisa identifikatu genuen eta etxe bakoitzean oinarriak zehazten ahalegindu ginen: Etxe naranja: 1. Planifikazio orokor bat 2. Lehentasunak markatu 3. Aniztasunari buruz, nork eta nori antolatzen den 4. Bitartekoen antolaketa 5. Sortzen erakustea

Etxe urdina: 1. Parte-hartzailea izatea+ dekalogoa

Etxe berdea: 1. Kultura-plangintza estrategikoa diseinatu modu parte-hartzailean 2. Batzorde plurala, parte hartzailea eta erabakigarria sortu. 3. Elkarlana bultzatu 4. Kultur eragileenganako begirunea sustatu. Duintasuna! 5. Etxe horia: 1. Plangintza estrategikoa diseinatu kultur batzordeak 2. Herriaren maila kulturala igo, kulturaren kontsumoa kuantitatiboki eta kualitatiboki hobetuz +herriko taldeei dekien garrantzia emonaz Jarduera kulturalen eta zerbitzuen eskaintza zabala aurkeztu herriari. Kulturaren demanda estimulatu hiru mailatan: a)

Partaidetza bultzatzeko eta hobetzeko estrategiak garatu.

b)

Herriak eta taldeek dituzten beharretan oinarritu.

c)

Herriko sortzaile eta talde aktiboetan oinarritu (elitismotik ihes eginez).

3. Sorkuntza kulturala estimulatu Sorkuntzaren sustapen plana hiru lerrotan: a)

Tailerrak bultzatuz.

b)

Formakuntza berezia.

c)

Sortzaileak (profesionalak eta ez-profesionalak) babestu.

4. Herritar kultura bultzatu eta identitate kolektiboaren berezitasunak sortu+ geurea dena transmitutuz eta gutxietsi barik. Patrimonioa babestu, ez bakarrik arkitektonikoa edo historikoa, baita ere, ohiturak, memoria kolektiboa, identitatea... 27


Herrikoa dena sustatu, herriko sortzaileak bultzatuz, elkarguneak erraztuz... Herrikoa (ez da folklore bezala ulertu behar) baina munduan gertatzen denaz interaktuatzen duen kultura. 5. Egitura soziokulturala babestu eta udaleko politika kulturalean partaidetza bultzatu+herrikoa eta “kanpokoaren” arteko ekilibrio bat lortzen saiatu. Asoziazionismoa indartu. Herritarrak elkartzeko guneak sortu, kalea eta espazio publikoak sozializatu eta errekuperatuz... Udaleko politika kulturalean partaidetza bultzatzea. 6. Azpiegitura kulturalen sare zabal bat diseinatzea Ikusentzunetarako ekipamendua eta ekitaldien programa jarrai bat. Gune soziokulturalak eskueran jartzea. Sorkuntza kulturalerako ekipamendua diseinatzea (epe labur, ertain eta luzerako ekipamenduen plana diseinatzea). 7. Udaleko politika kulturalak herritar guztiengana heltzen dela bermatu multikulturalitatea eta berdintasuna kontuan hartuz. Herriko partikularitate kulturalak kontuan hartu (jatorria, generoa, adina...) 8. Komunikabide lokalen garapena bultzatu+ elkarteen arteko komunikazioa erraztu. Udala eta herritarren arteko komunikazio jariotasuna ezarri. 9. kulturaren ikuspegi ludikoa bultzatu+ kulturaren plazerra bultzatu •

Konpetibitatearen kontzeptua baztertu.

Jolasaren plazerra bultzatu.

10. Ingurumenaren zaintza bermatzea kultur ondare gisa. Ekintza kulturalak ingurumenarekiko errespetuan oinarritu behar dira.

Ondorioak: Ariketa egin zuten lau taldeek adostasun-maila handia agertu dute aurkeztutako dekalogoarekiko. Egin dituzten ekarpenak atalen bat zehazte aldera izan dira. Honakoak esate baterako: •

Lehen puntuan denok ados agertu dira planifikazioarekin, edo kultur-plangitza estrategikoa diseinatzeko beharrarekin. Hala ere, lau taldetatik hirutan modu partehartzailean egitearen alde agertu dira.

Batzordearen beharra ere bi taldeetan atera erabakigarritasuna ezaugarriak gehitu dizkiete.

Sormena bultzatu beharra ere azpimarratu dute.

Era berean, taldeen arteko komunikazioan indarra jartzea eta lehentasunak markatzeko beharra izan dira beste ekarpen batzuk.

da,

baina

aniztasuna

eta

28


Galdeketa: Azkenik, galdeketa bat pasatu genien parte-hartzaileei. Bileran inkesta moduan bete ahal zutena, edo gero, mezu elektronikoz bidali ahal zigutena. Bilerara etorri ez zirenak ere, galdeketa mezu elektroniko bidez jaso zuten. Guztira, 13 pertsonak erantzun ziguten urriaren bukaera arte. 1. Zure ustez, nork parte hartu beharko luke Kultur Batzordean? 1.

Kulturarekiko errespetua duen edonork. Gainera lan egiteko gogoa, denbora eta konpromisoa aurrera eramateko.

2.

Kultura alorrean (zentzu zabalean hartuta)dabiltzan taldeak/elkarteak. EZ dakit, baina zelan lotzen dan, udalagaz, eta gehien bat hango aurrekontuen menpe badagoz….zinegotzein presentzia edo lotura beharko litzateke.

3.

Herriko kultur taldeak eta norbanakoak

4.

kultur elkarteak

5.

Ni bezala, herriko kultur ikuspuntua aldatu nahi duen edonork

6.

Prest dauden taldeak eta norbanakoak

7.

Udaleko kultur arduradunak eta kultur elkarteek aukeratutako ordezkariak. Zenbakia (operatiboa izateko) ez da handiegia izan behar.

8.

Nahi duen guztiak

9.

Herriko nahi duen edonork

10.

Kultur elkarteak, ikastetxeak, kultur teknikariak edo dinamizatzaileak, udaletxean dagoen kultur arduradunak.

11.

Kultur teknikarixak (funtzionariuak), kultur zinegotzixak (politikuak) eta bere borondatez Batzorde horretan parte hartzeko gogua agertzen daben herrittarrak (deialdi publikoz). Gogoz kontrako jenterik ez behintzat.

12.

En la Comisión de cultura deberían participar todos los grupos y asociaciones culturales y deportivas de Gernika, así como los miembros de la comisión de cultura del Ayuntamiento.

13.

Creo que es mejor crear una estructura de participación directa, similar al proceso participativo que se ha iniciado. Más que representativa (unos grupos que representen al conjunto) mejor hacer unas pocas reuniones al año, abiertas, pero eso si, con una agenda concreta y conocida de antemano. Lo ideal, sería que todos los grupos participáramos en una Coordinadora de Grupos Culturales (cómo por ejemplo, es la Coordinadora ASTRA), donde previamente podríamos fijar las posiciones sobre los temas que se van a tratar en la Kultur Batzordea.

2. Zein izan beharko luke batzeko maiztasuna? 1.

Behar izanen arabera batzar batetik beste baterako epea aldakorra izan daitekeela uste dut

2.

Hilero edo, beharrizanen arabera

3.

Hilean behin denak eta lantaldeak beharrizanen arabera. 29


4.

Hilero

5.

Orain dagoen bezala nahikoa dela uste dut, hona etorri aurretik gure kultur taldean erabakiak hartzen ditugulako.

6.

Urtean 6 bider eta beharren arabera.

7.

Hilean behin

8.

Funtzionatzen hasi ahala beharrizanen arabera. Funtzionala izan behar da

9.

Bi hilean behin

10.

Minimoa bi hilabetero behin eta zeozer berziki prestatu nahi bada hamabostero edo horrela.

11.

Eskuarki, herrixan bizitza kulturala planifikatzeko nahikua dan frekuentzian, baiña era berian batzordekidiak ez saturatzeko moduan (sei hilletik behiñ, esate baterako). Halan be, ezohizko batzarrak be egin leikez jakiña.

12.

La frecuencia podría ser trimestral.

13.

Dos o tres reuniones anuales de la Kultur Batzordea (grupos-ayuntamiento), precedidas por otras tantas reuniones que anteriormente han tenido los grupos (Coordinadora ASTRA o similar). Una reunión a finales de septiembre al comenzar el curso y otra en Junio al finalizar el curso. Los primeros años, tal vez, se podría meter una, por navidad más o menos, para tratar de ir diseñando el Kultura-Plangintza, pero sobre todo las discusiones sobre los temas más prioritarios: -

-

necesidades de los grupos culturales, incentivos para reactivar la creación cultural la apuesta por poner en marcha un espacio común más abierto, más a mano de los grupos culturales (no es suficiente con Casa Cultura y Liceo. ASTRA puede ser la alternativa) poner las bases para avanzar hacia unos presupuestos municipales participativos en los temas de cultura, y poner fin a la arbitrariedad en la concesión de ayudas a los grupos

3. Zeintzuk izan beharko lirateke Kultur Batzordearen funtzioak? 1.

Herritarren iritzi eta beharizanak ondo aztertu eta landu ondoren udaletxean negoziatu ahal izateko

2.

Kultur taldeak bakarrik osatzen badabe: kontsultiboa. Beste era batera bada, kontzejal eta guzti, erabakiak erdibanatu leitekez. Edozein kasutan, ekimenak koordinatu.

3.

Erabaki-gune nagusia izan behar da kultur-arloan. Aurrekontuak egin, kultureskaintza, azpiegiturak antolatu. GEUK ERABAKI!

4.

Ejekutiboa. Consultiboa

5.

Arazoa ezagutu eta arazoari konponbidea ematea. Gabeziari aurre egitea begira geratu ordez.

6.

Erabakiorra izatea. Kultur plangintzaren ardura+diseinua egitea.

7.

Plangintza sortu. Bere egikaritza zaindu.Plangintza ebaluatu eta puntu ahulak indartu

30


8.

Taldeen arteko lotura. Egun, jai, gai…koordinazioa, bultzatzea. Egitarauen erabakia (lizeo…), parte-hartzea behintzat.

9.

Proposamenak zabaltzea

10.

Kultur plangintza bat sortu edo sortzen lagundu. Kultur arloko ekintzak antolatu baina modu partehartzailen, herriko jendea kontuan harturik.

11.

Udalak kultura arlorako dittuan diruen banaketia. Herriko kultur taldiak egitten ez dittuezen gauzak egin.

12.

Proponer a la Comisión de Cultura del Ayuntamiento y a los organismos autónomos con competencia en la materia (Kultur Etxea) y deportes (Patronato), las actuaciones y lineas de actuación relativas a cosas que deban de integrar los planes de cultura de Gernika-Lumo.

13.

Hacer un seguimiento de todo lo que respecta a la gestión tanto lo relacionado con cultura como con deporte.

14.

Honako funtzio hauek proposatzen ditugu: - Ser el canal de comunicación entre los grupos culturales y las instituciones municipales - Confeccionar un Kultura-Plangintza (plurianual: 4-5 años) y hacerle seguimiento. El Kultur-Plangintza se tiene que marcar objetivos concretos (medidas para solucionar la carencia de locales, la creación de ese espacio común, abierto a los grupos y la ciudadanía, hacer una propuesta sobre como hacer el reparto de las ayudas municipales y sobre cómo ir hacia un modelo de presupuestos participativos en materia de cultura) - Decidir sobre las ayudas municipales anuales a los grupos culturales en base a un sistema objetivo de concesión de ayudas, e ir construyendo un sistema de presupuestos participativos en cultura (la selección y programación de las actividades culturales municipales se debería de hacer en esta Comisión, o en una subcomisión que surgiera de ésta) - Organización de eventos conjuntos, como podría ser una Semana o un Mes de actividades para el fomento de la participación ciudadana

4.Kultur-plangintzaren inguruko erabakiak, nork/non eta nola hartu behar dira zure ustez? 1.

Deialdi argi eta zabala eginez. Hau da, nahiz eta batzordea lantalde txikia izan, asanbladak egin beharko lirateke elkarte bateko kide ez dena ere parte-hartzaile izateko

2.

Udalak be zer esan handia eduki beharko leuke, azken baten eurak diralako hartzen diran erabakien erantzuleak eta udal-aurrekontuen(=diru publikoaren)gestoreak, herriak euren eskuetan izten dauana.

3.

Kultur Batzordeak, eztabaidatu eta adostuta.

4.

Kultur Batzordea, udaletxe barruan.

5.

Kultur-Batzordean batzen garenok hartu behar ditugula uste dut, arazoa lehen eskutik ezagutzen dugulako.

6.

Denon artean eta modu adostuan. Kultura batzordean

31


7.

Kultur Batzordeak. Asanbladan eta adostasunez. Interferentzia politiko interesatu barik.

8.

Bertan parte hartzen dutenek eta maiztasun batekin egoten direnak.

9.

Batzordean proposatu eta udalarekin adostu ekintzak

10.

Kultur batzordean .

11.

Kultura batzorde horretan, parte hartu nahi daben agente kultural nahiz kultura kontsumitzaillien abotsa entzunda.

12.

Una vez que la comisión de cultura haya elaborado un plan de actuación, éste debería de aprobarse en el Ayuntamiento o en los organismos autónomos, en función de las competencias de cada uno.

13.

La decisión última la tomará el Ayuntamiento, pero debería de acatar lo decidido en la KULTUR BATZORDEA, siempre que ésta fuera lo suficientemente plural y representativa de la realidad socio-cultural de Gernika-Lumo. Los contenidos del Plan se deberían de decidir en la Kultura Batzordea, aunque también habría que dejar claro de antemano algunas decisiones estratégicas. En concreto dos: - existe el suficiente consenso entre el conjunto de las fuerzas políticas municipales y también entre los grupos culturales para hacer este cambio en la organización y participación de los grupos en la política municipal de cultura: Desde el conjunto de fuerzas del Ayuntamiento, ¿Se está dispuesto a pasar del modelo Kultur-Etxea/Liceo Antzokia a otro modelo más participativo?; Y por parte de los grupos, ¿estamos dispuestos a coordinarnos mejor entre nosotros y a implicarnos más en la toma de decisiones de la política municipal? - se va a reformar ASTRA para hacer un espacio común y de creación cultural para los grupos de Gernika o no, y si es que si de donde se va a sacar el dinero Antes de CÓMO hacer el Kultur Plangintza, tenemos que tener claro PARA QUÉ hacer un Kultur Plangintza, y POR QUÉ queremos hacer un Kultur Plangintza (más participativo). Y todo esto se debería discutir en esa Comisión de Cultura, pero antes, lo deberíamos de discutir entre los propios grupos para ver que objetivos comunes y acuerdos alcanzamos.

Ondorioak: 1. Egitura -

Kultur Batzordea osatu beharko luketen artean erantzun guztietan agertzen dira herritarrak, batzuetan norbanakoak besteetan kultur taldeetako ordezkariak.

-

Bizi izan dugun prozesua bezalakoak ere aipatu dira. Hala ere erantzunetako 5etan gutxienez, ia erdia, udalarekiko lotura aipatzen da, aurrekontuak direla, partaidetza dela, udaleko ordezkariak, kultura arlokoak zen bestelakoak ere aipatzen dira, kasuren batean baita kirolekoak ere.

32


2. Maiztasuna -

-

Kasu honetan adostasuna ez da hain handia, badago urtean behin edo birritan aipatzen duenik, eta hilero aipatzen duenik ere bai, baita beharren arabera elkartzea proposatzen duenik ere. Badago beste proposamenik ere, batzordea maiztasun finkoarekin elkartzea eta lantaldeak gai konkretuak lantzeko maiztasun handiagoarekin.

3. Funtzioak. -

Erabakitzeko gaitasuna eskatzen da. Herritar eta elkarteen premiak aztertu ostean erabakitzeko gaitasuna izatea. Egindako proposamenen ia erdietan agertzen dira horrelakoak. Dena den, horietako batzuk badituzte matizazioak, esate baterako erabakigarritasuna osaeraren menpe jartzen dutenak, hau da udalaren ordezkarien parte-hartzearen arabera.

-

Hiruzpalauk kultura-plangintza sortzeko ardura eskaintzen diote Kultura Batzordeari. Proposamenak egin, helburuak markatu, jarraipena egin... Kultur Batzordearen beste funtzio bat taldeen arteko koordinazioa edo lotura izatea.

-

4. Erabakiak -

-

13tik 6k diote erabakiak Kultur Batzordeak hartu behar dituela, asanbladan izan behar duela dioenik ere bada. Beste lau erantzunetan azken hitza udalarena dela jasotzen da, hala ere horietako bitan zehaztapenak egiten dira eta udalak Kultur Batzordeak proposatutakoa ontzat eman beharko lukeela diote. Hala ere, prozesu parte-hartzaileak aurrera egiteko bai udala osatzen duten alderdien arteko adostasuna eta kultura-taldeen arteko adostasuna landu behar duenik ere bada.

33


5. Udalaren eta herritarren arteko harremanerako egitura proposatu

Prozesuan oso nabarmen azaldu da elkarlanaren garrantzia. Behin eta berriro, partehartzearen inportantzia eta elkarteen arteko harremana eta koordinazioa azpimarratu da. Galdeketaren ondorioz ateratako emaitzekin, Kultur Batzordearen egitura definitu nahi izan dugu. Lantaldearen kezka handiena, erabakiak hartzeko jabetzan oinarritzen da, horregatik lantalde honen funtzionamendua zehaztu nahi izan dugu jarraian.



Nortzuk hartuko dute parte Kultur Batzordean ? Nahi duten herritarrek parte hartu ahalko lukete gure ustez (adin batetik aurrera); Kultura eta gainerako taldeetako ordezkariek; Udaleko kultur zinegotziek eta kultur teknikariek ere hartu beharko lukete parte prozesuan. Aniztasuna ezinbestekoa da Batzordeari begira, herria bera ordezkatuta egon beharko litzateke: taldeak, generoa, adina, auzoak, etab. kontutan harturik Parte-hartzeaz mintzatu gara txosten osoan zehar. Parte-hartzea diogunean, hau modu askotakoa izan daitekeela zehaztu nahiko genuke aldi berean. Parte hartzaile batzuk ez dute denborarik izango adibidez, bileretara joateko, baina haien ekarpenak bilatu nahi baditugu, foro edo web gune bat sortu genezake besteak beste. Bileretan ere, parte-hartzea era askotarikoa izan daiteke, aktiboki edo pasiboki parte-hartuz adibidez. Guk 3 batzorde mota edo batzeko eta erabakiak hartzeko 3 egitura proposatzen ditugu: 1. Batetik, Kultur Batzordea izango genuke. Parte-hartzaile guztiekin, hau da, orain arte egondako eragile guztiekin eta aldi berean, elkarte eta herritar orori zabalduz. 2. Bestetik, erabaki-gunea edo Batzorde eragilea: zinegotzi, teknikari eta Kultur Batzordeko ordezkariez gain, herriko batzordeen ordezkaritzarekin (Jai-batzordea, Astra Batzordea, Gernika Batzordea, ‌) 3. Beharren eta interesen araberako azpitaldeak ere sortu daitezke, unean uneko egitasmoei aurre egiteko. Diru laguntzen gaia jorratzeko adibidez, azpitaldea sortu liteke horrela baloratuz gero, eta momentuari aurre egiteko lantaldea martxan ipini honen inguruko arautegia, eta informazioa lantzeko. Beharren araberakoa den bezalaxe, gai edo interesaren araberako azpibatzordeak egin daitezke ere (auzoak, hezkuntza, musika, gazteak interesdun herritarrak...) eta azpibatzordeetako ordezkari hauek, KulturBatzorde orokorrean zein Batzorde eragilean parte hartuko lukete.

34


Azpibatzorde horiek, zeharka, herriko taldeen arteko hartu-emana sustatuko lukete. Azpi-batzorde hauen funtzionamendua, denboraren eta gogoen araberakoa izango denez, ez dugu ezinbestekotzat jotzen, baina lagungarriak izan daitezke funtzionamenduaren ikuspegitik. Lan egiteko modu horrek inplikazio-maila handiagoa eskatzen du; hori dela eta, jendea prest dagoen aztertu beharko litzateke. Horrez gain, Batzordearen eraginkortasunak edo baliagarritasunak markatuko du herritarren parte-hartzea. Udalarekin hitzarmen iraunkor bat duten elkarteek edota diru-laguntza handiak jasotzen dituzten elkarteen parte-hartzea ezinbestekoa baloratzen dugu herriko eskaintzan eragiten baitute. Iritziak emateko gune irekia izango da Kultur Batzordea, nahi duenak parte hartzeko aukera izango du, baina erabakiak hartzerako orduan arautegi edo funtzionamendu egokirako oinarria adostea komeni dela uste dugu. Kultur Batzordearen eta Batzorde Eragilearen lehenetariko lana izango litzateke hori. Bilerak baliagarriak izan behar direla uste dugu, bestela berehala erreko da jendea, Horregaitik egiten dugu proposamen zehatz hau, lana, eta bileretarako denbora funtzionala izan dadin.



Zein izango litzateke gune edo Batzorde horren egitekoa? Kultura-plangintza sortzea eta egitarau bateratua egiteaz aparte, azpiegituren hobetzerako urratsak lehenetsi. Batzordeak gai hauek kudeatu eta eginbehar hauek izan litzake:

Herrira begira: o Jaiak (Euskal Jaia, gabonak, eta abar) o Bonbardaketa o Astra o Ekimenak sortu, proposatu, koordinatu... akuilu lana egin. o Herrian sortzen diren ekimen edo aukeren inguruan parte hartu eta iritzia eman. o Kultur Etxea, kiroldegia, lizeoa, frontoiak, eta abar kudeatzen dutenekin harreman zuzena izan. Kanpora begira: o Beste herriekin harremanak izan, esperientziak trukatu eta eskualdeko herriekin koordinatu.



Zenbatean behin elkartuko da Kultur Batzordea? Printzipioz, hilean behin edo bi hiletik behin nahikoa litzateke eta sasoi jakinetan, sarriago beharko luke izan, gure ustez, eguna edo maiztasuna finkatzea mereziko luke. Lantaldeen maiztasuna beharren araberakoa izango litzateke. Lantalde batzuen sorrera eta bukaera epeak, eginkizunaren araberakoak izango baitira Batzorde Eragilea, Kultur Batzordeko lana onesteko batuko litzateke. Erabakiak hartzeko momentuan. 35




Nola hartu behar dira erabakiak? Batzorde horrek erabaki-ahalmena izan behar lukeela deritzote parte-hartzaileek eta erabakiak adostasunez hartu beharko lirateke gure ustez. Ondo zehaztu behar da non dauden kultur teknikariaren, zinegotziaren eta batzordekideen funtzioak, mugak, etab Horregatik, eta lanaren funtzionamendu egokiagatik erabakigarriak izango diren 2 batzorde mota proposatzen ditugu. 4. Kultur Batzordea. Parte-hartzaile guztiekin 5. Batzorde eragilea: zinegotzi, teknikari eta kultur-batzorde eta herriko batzordeen ordezkaritzarekin Hauetaz aparte beharren eta interesen araberako azpitaldeak ere sortu daitezke lehen aipatu bezala. Hemen hartutako erabakiak, kultur Batzordean eta Batzorde eragilean azkenengoz balidatu beharko litzateke.



Besterik Lehen aipatu bezala foro birtuala sortu daitekeela uste dugu. Iritziak emateko, koordinatzeko, eta funtzio ezberdinak izan dezakeelako, besteak beste partehartzea sustatzeko helburu nagusia. Teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerez baliatu behar gara, batez ere koordinazioa eta informazioa horizontala bermatzeko, barrura zein kanpora begira.

36


6. Datorren urterako ildoak lehenetsi Hemendik aurrerako urratsak identifikatu nahi genituen azterketa honen ostean, lehenik eman beharreko pausua, zerrenda hau adostea eta osatzea izango litzateke, Kultur Batzordearen parte-hartzeaz ez ezik, udalaren adostasunarekin ere. Lan-ildoak lehenetsi beharko lirateke, eta jarraitu beharreko bidea diseinatzen joan. Aurreko azterketatik guk atera ditugun bideak eta ondorioak hemen zerrendaratu nahi izan ditugu: •

Erabakiak nola hartu behar diren adostu behar dugu

Kultur eragileen arteko komunikazioa ezinbestekoa da, koordinazioa eta elkarlana bermatzeko. Udalaren eta kultur eragileen arteko harremanak sortu eta sendotu egin behar dira, guztion artean, elkarlanean landu beharko genuke kultur eskaintza, azpiegitura arazoei aurre egiteko bideak finkatu eta egitarau bateratu sortu ere bai.

Batzorde eraginkorrak eta anitzak sortu behar dira, elkarlanerako egitura izango direnak. Erabakiak hartzeko eta lan funtzionamendu egokirako guneak izango direnak. Kultur egitarau bateratua argitaratu beharko litzateke , Udalak eta herriko taldeek antolatzen dituzten ekintzekin eta herriko kultur sortzaileei lehentasuna emanez.

Herriko elkarteen beharrei erantzun. Batzartzeko espazio lokalak berrantolatu egin behar dira, herritarren beharrak kontuan izanda. Daudenak zaindu egin behar dira, eta ahal den neurrian taldeek planteatutako beharretara egokitu, bai gune moldagarriak eskainiz bai guneak bitartekoez hornituz.

Kultur eskaintza hobetu egin daiteke, adina, jatorria, lanbidea, generoa eta abar kontuan hartuta. Euskarari lehentasuna eman. Gazteentzako eta adinekoent zako ekintzak antolatzeko ahalegin berezia egin behar du Udalak, horientzat ekintzarik ez dagoelako eta asteburuetan jendeak kanpora alde ez egiteko.

Herriko taldeek antolatutako ekintzetarako erraztasunak eman behar ditu Udalak (baliabideak, tramiteak, lokalak...). eta aldi berean herriko taldeen produkzioa edo sormena sustatu.

Aukera dagoenean, ekintzak kalean egin. Azpiegitura egokiak sortu negurako, bai umeen aisi-ekitaldietarako zein beste adin esparruetarako.

37


38

HERRITARREK OSATUTAKO KULTURA BATZORDEA ERATZEKO GERNIKAKO KULTURA ARLOKO DIAGNOSTIKOAREN TXOSTENA  

Kultura Batzordea osatzeko egindako prozesua

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you