Page 1

IKASTURTEKO PLANGINTZA 2018-2019 ikasturtea 1


AURKIBIDEA 1.- AURKEZPENA. 1.1.- Misioa, Ikuspegia eta Baloreak. 1.2.- 2018-2019 ikasturteko Helburu Nagusiak. 2.- ALKARBIZITZARAKO ARAUAK. 2.1.- Ikastetxeko Arautegi Orokorra. 2.2.- Guraso edo/ta tutoreentzat oharrak. 3.- ESKOLAKO EGUTEGIA . 3.1.- HAUR HEZKUNTZA Lehenengo zikloa. 3.2.- HAUR HEZKUNTZA Bigarren Zikloa, LEHEN HEZKUNTZA. 3.3.- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. 4.- IKASTETXEKO ANTOLAKUNTZA OROKORRA. 4.1.- Titularitatea. 4.2.- Zuzendaritza Taldea. 4.3.- Eskola Kontseilua. 4.4.- Ikasleen Gurasoen Alkartea, IGA. 4.5.- Talde fokalak: aita/ama gelako arduradunak. 5.- IKASTETXEKO ORDUTEGIA. 6.- HEZKUNTZA ALKARTEARI KOMUNIKAZIO PLANA. 6.1.- Gela-talde batzarrak. 6.2.- Txostenak. 6.3.- Irakasle eta tutoreak. Bisitaldi ordutegia. 6.4.- Webgunea: www.karmengoama.eus. 6.5.- HEZKUNTZA PLATAFORMA: EDUCAMOS. 6.6.- Ate Irekien Jardunaldia. 6.7.- Twitter. 6.8.- Facebook. 6.9.- Instagram. 7.- PROIEKTU OROKORRAK. 7.1.- Kudeaketaren hobekuntza. 7.2.- Pastoral Plana. 7.3.- Hizkuntza Normalkuntza. Ulibarri Programa. 7.4.- Eskolako Agenda 21. 7.5.- Hizkuntza proiektua: Hizkuntza Trataera Bateratua. 7.6.- IK - KI – Ikasteko kooperatu / Kooperatzen ikasi. 7.7.- IKT HELDUTASUNA- SARE HEZKUNTZA – 1-1 PROIEKTUA. 7.8.- Ikasketa eta zerbitzu solidarioa. 7.9.- Jakinduria babestu (DBH). 7.10- Hezkidetza plana. 7.11- Xake Ikasgelatara. 7.12- Batxilergo duala. 7.13- Pentsamendu konputazionala eta errobotika plana. 7.14- TAUPADA proiektua. 2


7.15- Adimenaren estimulazio proiektua (0-6 urte). 8.- EKINTZA BEREZIAK. 8.1.- Matematika olinpiadak (DBH 2. maila). 8.2.- Scratch (LH 6). 9.- TUTORE ETA NORABIDE EKINTZA, ANIZTASUNAREN TRATAEREA. 10- KULTUR URTEERAK – BEHAKETA ZENTRUA. – ALKARBIZITZALDIAK. 10.1- Kultur urteerak eta alkarbizitzak. 10.2- Behaketa zentruetako ekintzak. 11- BESTE EKINTZA BATZUK. 11.1.- Igeriketa ikastaroak. 11.2.- Ohitura eta Kultura ekintzak. 11.3.- Eskolaz kanpoko jarduerak. 11.4.- Kirol ekintzak. 12- BESTE ZERBITZU BATZUK. 12.1.- Jantokia. 12.2.- Autobusa. 12.3.- Zaintza zerbitzua. 12.4.- Udako ekintzak. 12.5.- Cambridge ziurtagiriak. 12.6.- Osasun kudeaketa. 13- AMAIERA.

3


1.-

AURKEZPENA

Karmengo Amak 2018-2019 ikasturte barrira ondo etorria emoten deutsue. Denbora honek guztioi, bai arlo pertsonalean bai giza arloan, hobetze eta hazte epea eskeini dagigula espero dogu. Pertsona taldeak, ilusioz eta bere lana hobetzeko eta zuokaz batera zuen semealaben hezkuntza-formakuntza prozesuan alkarlanean aritzeko hartutako konpromezuari erantzuteko asmoz jarraitzen dau, hau izanik, gure MISIOAN agertzen dan helburuetako bat. Ikasturtean zehar, antolatuko diran ekintzetan parte hartzera animatu nahi zaituegu, baita, besteengandik nabarmentzen gaituen famili giroa bizten ere, benetako Hezkuntza Alkartea sustatuz.

1.1.- MISIOA, IKUSPEGIA ETA BALOREAK Gure MISIOA, honela adierazten dogu: Amorebieta-Etxanoko Karmengo Ama ikastetxea, itunpeko ikastetxea da. Eskola Kristau lez definitzen dana, irekia eta integratzailea. Ebanjelioko baloreak bizi eta trasmititzen dauz, Karmeldar Misiolari Teresatarren fundatzailea izan zan Francisco Palau i Quer Dohatsuaren izpiritu eta karismaren arabera. Gure Hezkuntza ekintzan, konpromisoagaz eta modu eragin batean familia, giza eta talde giroan eragiteko gai diren 0-16 urte bitarteko PERTSONAK hezten doguz. Euskal Herriko hizkuntza eta Kultura bizi eta zabaltzen doguz. Gure lana Hezkuntza Alkartean egiten dogu, familia giroa, alkartasun aktiboa eta talde grina landuz, sormenez, barrikuntzaz eta jasangarritasun irizpideak kontuan hartuz.

Gure ildo nagusiak gidatuko dauzan IKUSPEGIA hau da: Karmengo Ama Ikastetxeak profesionaltasunez eta koherentziaz lan egiten dau, banakako eta inguru hurbileko behar izanetara sentibera du. Kudeaketa iraunkorra, berrikuntza metodologikoa eta parte hartze aktiboa bultzatzen dauz. Hezkuntza alkartea osatzen daben pertsonekin batera ume eta gazteak ebanjelioko baloreetan hezten dauz.

4


Beste alde batetik, gure hezkuntza ekintzan eta lan giroan agertzen diren BALOREAK, gure helburua dan pertsonagintzari lotuta doaz, bizi eta transmititzen daben PERTSONAK HEZTEA.

BALOREA

DEFINIZIOA

ADISKIDETASUNA, LAGUNTZA, TALDE LANA

Helburuak lortzeko eguneroko lanean behargin guztien alkarlana eta laguntza.

ERANTZUKIZUNA

Ardurak betetzeko jarrera baikorra. Guztion onerako eta talde lez proposaturiko helburuak lortzeko alkarregaz lan egin.

ERRESPETUA

Lankideen eskubide eta kualitateak aintzatetsi, onartu, baloratu eta estimatu.

FAMILIA ESPIRITUA

Balore palautiarrak, erakundeko pertsonen artean konfidantza, hurkotasuna…

KONPROMEZUA

Misio, ikuspegi eta baloreekaz eta gure Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuekaz konpromezua.

KRISTAU BALOREAK: PARKAMENA, ESKUZABALTASUNA, SENIDETASUNA

KOHERENTZIA

Nazaret-eko Jesus hartzen daben baloreak.

adibidetzat Ebanjelioko

Gure Hezkuntza Proiektuan isladatutako Misio, Ikuspegi eta Baloreen eta gure jokatzeko eta lan egiteko moduaren arteko harremana.

5


MISIO, IKUSPEGI ETA BALORE honeek, urteroko helburuen bidez garatzen dira. 2018-2019 ikasturterako erronkak honeek dira besteak beste:

1.2.- 2018-2019 IKASTURTERAKO HELBURU NAGUSIAK LERRO ESTRATEGIKOA

HELBURUA Aita Palauren irudia eta karisma bultzatea. Hezkuntza elkartea inplikatu (familiak, ikasle ohiak, AZP, langileak) pastoralean.

HEZKUNTZA OSOA

Irakaskuntza - ikaskuntza prozesua hobetzea, partaidetza - metodologiak orokortzen eta sistematizatzen (irakaslearen rola aldatuz): HTB, IKKI, Proiektuen bidezko irakaskuntza, I+Z, 1x1 proiektua, barneratzea‌ Ebaluazio eredua aldatzea: konpetentzien bidezko ebaluazioa. Gatazken kudeaketan eta elkarbizitza planean ikasleen parte hartzea bideratu elkarbizitzarako konpetentziaren irakaskuntza eta garapena bultzatuz. Ingurunearekin konpromezua agertzen daben pertsonak heztea: berdintasunen aldeko jarrerak eta genero indarkeriaren prebentzioa bultzatuz.

ASETASUNA FAMILIIKASTETXE HARREMANA

BARRIKUNTZA

2.-

Zerbitzuen inguruko asetasuna handitzea (ikasleak eta familiak). Emaitza akademikoak hobetzea. Familia eta ikastetxearen arteko komunikazioa eta inplikazioa hobetzea.

Barrikuntza bultzatu eta kudeatu Gure bezeroen beharrizanei erantzuteko.

ALKARBIZITZARAKO ARAUAK Ikasturte hasierako gurasoen batzarretan zabaldu zan moduan, ikastetxean, Alkarbizitza, prebentzioaren iturburutik eta gertatzen diren arazoen kudeaketan oinarritu nahi dogu eta, beharrezkoa danean diseinatutako Alkarbizitza eta Diziplinarako prozesuaren jarraibideetan. Horrela izanda, ikastetxeko ALKARBIZITZA PLANAk, neurri prebentiboez gain, ikasleen eskubide eta betebeharrak azaltzen dauzan abenduaren 2ko 201/2008 DEKRETUAren jarraibideak batzen ditugu. Hemendik, alkarbizitzarako arau orokorrak eta etapa bakoitzarako diseinatutakoak arautzen dira. Alkarbizitzarako eta Diziplinarako prozesuaren protokolo hau jarraituz, eta ikasleen formakuntza eta hezkuntzan alkarrerantzunkizuna bultzatu nahirik, familiarekiko harremana era arin eta isurkorrean izatea nahi dogu. Komunikazio hau alkarrizketa edo/ta komunikazio erregistro orrien bidezkoa izango da eta gurasoak irakurri eta sinatu beharko dabez.

2.1.- IKASTETXEKO ARAUTEGI OROKORRA 6


1. Haur Hezkuntzako ikasleak, aurreko atetik sartu eta urtengo dira. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek kirolguneko atea erabili dagiela gomendatzen da. Klase orduetan, sarrerak eta urteerak, atezaindaritza dagoan lekutik egingo dira. Haurtzaindegiko “sillen aparkalekua” zerbitzu hau erabilten daben familientzat baino ez da izango. Goizeko 8:30etatik aurrera, Haurtzaindegira kotxez sartzea debekatuta dago. Behin eskolako sarreran, Lehen Hezkuntzako umeak bakarrik sartzen iztea eskatzen deutsuegu. Eurek ondo baino hobeto dakie nora joan behar daben. 2. Harremanetan, ekintzetan eta hitz egiterakoan, ikastetxeko alkarbizitza errazteko, irakasle, irakasle ez diran zerbitzuetako pertsona eta ikaskideen aurrean errespetuzko jarrera mantenduko da. 3. Harrera abegitsua eta barkamena, edozein kristauren ekintzarik nagusiena da. Hori dala eta:  KARMENGO AMA ikastetxean, danok adiskide izan behar dogu eta besteak zoriontsu egitearen zirrara geure egin.  Egia esatea guztion betebeharra da, bai guraso bai irakasleei edozein iruzur edo gezur ekidinez. 4. Alkarbizitza on baterako, jolastokian, pasabideetan, ikasgelan, eta beste toki batzuetan jarrera adeitsu eta errespetuzkoa eukitzea beharrezkoa da.  Ezizen, zarata, borroka eta doinu txarreko hitz gogorrak ez esatea, bakoitzaren ardura da. Egoki eta errespetuz hitz egin behar dogu.  Ahalegin berezia egingo dogu ikastetxe esparruan paper edo bestetarikoak (poltsa, txikle, pipazal...) lurrera ez botatzeko.  Ikastetxe esparruan pipak eta txiklea jatea edo zigarroak erretzea guztiz debekatuta dago. Gune guztiak garbirik mantendu behar doguz. 5. Ikasleak, ikastetxera egunero eta sasoiz etortea derrigorra eta nahitaezkoa dabe ebaluatuak izateko. Atzerapenak edo etorri ezak, aurretiaz ezagutaraziko dira plataformaren bidez, telefonoz, agendaz edo agiri idatzi baten bidez. Baldintza hau ez betetzea ohizkoa bihurtzen danean, huts handi lez hartuko da. Ahal dan neurrian medikuen kontsultak eta beste eginkizunak eskola ordutegitik kanpo egitea eskatzen da. 6. Ikasleak ikastetxera behar dan bezala, txukun eta garbi etorri behar dira, uniformea osorik eroan (alkondara beixa, pikodun jertse berde iluna, tergalezko praka gris ilunak, ereduaren araberako gona, galtzerdi, media edo leotardo berde ilunak, oinetako beltzak edo urdin ilunak) eta arropa eta gauza pertsonal guztiak izenagaz erabili behar dira.  DBHko 2 ikasleek oinetako eta soinekoei buruz emondako arauak kontutan euki beharko dira.  Gurasoen edo arduradunen baimen barik eta tutoreari esan barik, ikastetxeko esparrutik urtetea debekatuta dago. 7. Klasean era baikor eta bizian parte hartzea bakoitzaren betebeharra da.  Esandako ekintzetarako lan eta ikasketa jarrera izatea eta denbora aprobetxatzea beharrezkoa da. Honek, adi egotea, jakinmina, ordena, ordukoa izatea, erantzunkizuna eta heziketa eskatzen dauz.  DBHko 2. mailararte agendaren erabilera beharrezkoa da. Edozein irakaslek eskatu daike eta baita beronen erabilera egokia eskatu ere. 8. Ikasle bakoitzak, gelako ekintzak burutzeko behar dauan materiala euki beharko dau.  Era berean egunero lan materiala edota ekipoa eukitea beharrezkoa da.  Heziketa fisikorako, ikastetxeko ekipoaren erabilera, agindutakoa eta beharrezkoa da guztientzat, 4 urtetik DBHko 4. mailaraino.

7


 Idatzizko frogetan “Tipex”-a erabiltzea debekatuta dago ikasle guztientzat. Mobila (irakasleak kontrakoa ez badau adierazten), MP4-a…, grabagailuak edo/eta joko elektronikoak erabiltzea ere debekatuta dago.  Dispositiboen erabilerarako protokolo zehatza sinatzeko prozedura burutu da (LH 5. mailan eta DBH 2. mailan). 9. Klaseak amaitzean ikasgelak antolatuta gelditu beharko dira. Ikasle bakoitzak betetzen dauan jarlekuaren ardura izango dau. Nahita edo ez zaintzearren apurtu edo nahita hondatzen dan guztia, egin dauanak ordaindu beharko dau, taldeak edo klase osoak hau agertuko ez balitz. 10. Jantokian, toki honeri bere itxura emoteko, heziketa zorroztu beharko da. Gauzak mesedez eskatuko dira eta mahai tresnak, zapiak eta beste tresna erabilgarriak egokiro erabiliko dira. Jantoki eta autobuseko arautegi berezia, zerbitzua erabiltzen daben ikasleei jakinarazten jake. 11. Guztion segurtasunagatik ikastetxe esparruan bizikletak, patinak, tronpak, pilota gogorrak eta nahita ez, besteak mindu daikezan beste edozein gauza erabiltzea debekatuta dago.  Eskola orduetan (9:00etatik 17:00etara) frontoian ez da ez baloirik ezta erraketarik erabiliko, irakasleak esanda ez bada. 12. Astelehenetik eguenera bitartean DBHko ikasleak KAI Gazte Txokoa erabili daikie, lanak egiteko, birpasatzeko, hitz egiteko edo mahai jokoetan jarduteko. Astelehenetan DBHko 3. eta 4. mailako ikasleak izango dabe lehentasuna eta martitzenetan DBHko 1. eta 2. mailako ikasleak. Gune honetako alkarbizitzako arauak errespetatzen ez dauzan ikasleak (neurriz hitz egitea, ingurukoak ez molestatzea eta zehaztutako ekintzetarako erabiltzea) ezin izango dau bertan jarraitu. 13. Familiak ezin dira geletara eta pasabideetara sartu. Haurtzaindegiak, bere arautegi berezia dauka. 14. Eskolarekin zerikusirik ez daben pertsonak, ez daukie eskola ordutegian eskolara sartzeko baimenik. 15. Alkarbizitzarako arau honeek ezagutzea eta betetzea beharrezkoa da, bai ikastetxe barruan baita urteera eta kultur bidaietan ere.  Ikasleren batek, urteeraren baten ikastetxeko arauak betetzen ez badauz, familiari jakinaraziko jako eta hurrengo urteeran ezin izango dau parte hartu. 16. Lehen Hezkuntzako 3. mailatik aurrera eskola orduetan ez da onartuko ur botilen erabilera. Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloan ur botilen erabilera erregulatu egingo da. 17. “Pelota bako eguna” jolastorduan ezin izango da ezta pelotara ezta pinponera jolastuko. Euria egiten duen egunetan ez dira pelotak jolastokira bajatuko.

2.2.- GURASO EDO ARDURADUNENTZAKO OHARRA  Gure haurren eta gazteen hezkuntza, osasun eta segurtasunagatik, “gure tokiak” garbi eukitzera gonbidatzen zaituegu.  Ikastetxe barruan erretzea debekatuta dago, indarrean dagoen legediaren arabera.  Gurasoak umeen segurtasuna erraztuko dabe, euren kotxeak toki desegokietan ez aparkatuz, eta ikastetxeko autobusen ibiltzea erraztuz. Behin eskolako sarreran umeak bakarrik sartzea eskatzen deutsuegu. Eurek ondo baino hobeto dakie nora joan behar daben.  Eskola orduetatik kanpo (arratsaldeko 5etan) jolastokian gelditzen diren haurrak euren guraso edo arduradunakaz egon behar direla gogorarazten deutsuegu. Guztion ardura da Ikastetxeko instalazio eta gauzak zaintzea.

8


 Ikastetxeko funtzionamendu orokorra arina izan daiten, eskolak familiei bialdutako zirkularrak lasaitasunez irakurri eta ikasturtean zehar eskatzen dan dokumentazioa sasoiz ekartea beharrezkoa da.  «Ikastetxe honek honako hau jakinarazten die gurasoei: Haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko Eusko Jaurlaritzaren Legearen arabera (otsailaren 18ko 3/2005 Legea), ikastetxean uste bada ikasleren bat babesgabetasun-egoeran dagoela susmatzeko zantzuak daudela; hau da, uste bada ikasle horren zaintzaileek beren funtzioak betetzen ez dituztela, ikastetxeak egoera hori jakinaraziko die gizarte-zerbitzuei, legeak hala aginduta. Jakinarazpena eginez gero, horren berri emango zaio ikaslearen familiari».

3.- ESKOLAKO EGUTEGIA 3.1.- HAUR HEZKUNTZA Lehenengo Zikloa

9


3.2.- HAUR HEZKUNTZA Bigarren Zikloa, LH

10


3.3.- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH)

4.- IKASTETXEKO ANTOLAKUNTZA OROKORRA 4.1.- TITULARITATEA: Karmeldar Misiolari Teresatarrak. 4.2.-ZUZENDARITZA TALDEA TITULARRA FRANCISCA FERNANDEZ Martitzen eta eguaztenak 9:00retatik 10:00etara. Aldez aurretik adostutako beste ordu batzuk. ZUZENDARI PEDAGOGIKOA KRISTINA GONZALEZ Astelehen eta eguenak 10:00etatik 11:00etara Aldez aurretik adostutako beste ordu batzuk. ZUZENDARI PEDAGOGIKO ORDEA ESKARNE AURTENETXE Astelehenak 12:00etatik 13:00etara Aldez aurretik adostutako beste ordu batzuk.

11


HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAko IKASKETA BURUA ISABEL Mª ARTETXE Astelehenak 16:00etatik 17:00etara. Aldez aurretik adostutako beste ordu batzuk. DBHko IKASKETA BURUA KARMELE REKALDE Astelehenak 12:00etatik 13:00etara. Aldez aurretik adostutako beste ordu batzuk. PASTORAL ARDURADUNA ITXASO IRIONDO Eguaztenak 10:00etatik 11:00etara. Aldez aurretik adostutako beste ordu batzuk. ADMINISTRARITZA Mª JESUS ECHEVARRIA Astelehen eta martitzenak 11:00etatik 12:00etara. Aldez aurretik adostutako beste ordu batzuk. ANA ISASI Astelehen eta martitzenak 11:00etatik 12:00etara. Aldez aurretik adostutako beste ordu batzuk.

4.3.- ESKOLA KONTSEILUA

ESKOLA KONTSEILUA

Lehendakaria: Kristina Gonzalez. Hezkuntza komunitateko organo parte-hartzaile eta ordezkatzailea da. Bere funtzioak ikasleen, gurasoen, irakasleen, administrazio eta zerbitzuetako jendearen eta erakunde Titularraren eskubide eta betebeharren errespetuan betetzen dauz.

4.4- IKASLEEN GURASOEN ALKARTEA (IGA) Lehendakaria: Meritxel Gonzalez. Gurasoen Alkarteak, Ikastetxeko Hezkuntza ekintzan laguntzen dau hainbat ekintzen bidez: kultur eta kirol ibilaldiak, eskolaz kanpoko kirol ekintzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Mendi Federazioak antolatzen dauazan aisialdi eta josteta jardunaldiak… eta beste hainbat jai egun eta ospakizun, Ikastetxeko eguna barne. Euren lana eskertu daigun. Asanblada orokorretarako deialdiak egingo dira eta partehartzera animatu nahi zaituegu, batez ere Hezkuntza Alkarte lez lan egin eta danon asetasuna hobetu dagigun. EMAILA: ampa.kai@karmengoama.eus

12


4.5- GELAKO GURASO ORDEZKARIAK Ikasturte hasierako familien batzarretan komunikatu den bezala, aurtengo ikasturtean ere gelako aita edo ama arduradunen irudia sortzea nahi dogu. Gelako arduradunak hiruhilabetean behin elkartuko dira zuzendari pedagogikoarekin egon al direzan kezkak edo iradokizunak eta baita hezkuntza arloko gai interesgarriak jorratzeko asmoz. Lan talde barri honen helburua familia eta ikastetxearen arteko komunikazioa eta inplikazioa hobetzea da.

5.-

IKASTETXEKO ORDUTEGI OROKORRA HARRERA: Goizez: 8:50etatik 13:30etara. Arratsaldez: 14:50etatik 18:30etara. HAURTZAINDEGIA: 7:15etatik 18:00etara. HAUR HEZKUNTZA (3-6 urte): Goizez: 8:55etatik 12:00etara. Arratsaldez: 15:00retatik 17:00etara. LEHEN HEZKUNTZA: Goizez: 8:55etatik 13:00etara. Arratsaldez: 15:00retatik 17:00etara. BIGARREN HEZKUNTZA: 1. eta 2. mailak: Goizez: Astelehen eta martitzenetan 8:55etatik 13:00etara. Eguazten, eguen eta barikuetan 8:55etatik a 13:50etara. Arratsaldez: 15:00etatik 17:00etara barikuetan izan ezik. 3. eta 4. mailak Goizez: Astelehenetan 8:55etatik 13:00etara. Martitzen, eguazten, eguen eta barikuetan 8:55etatik a 13:50etara. Arratsaldez: 15:00etatik 17:00etara barikuetan izan ezik.

6.-

FAMILIA ETA IKASTETXEAREN ARTEKO HARREMANA HELBURUA: Familia eta ikastetxearen arteko komunikazioa hobetzea. Gure ikasle eta zuen seme-alaben heziketan eta erakundearen funtzionamendu eta kudeaketaren hobekuntzan familia eta Ikastetxearen arteko hezkuntza erantzunkidetasuna ezinbestekoa da. Ondoren, zuen eskura dagozan hainbat datu eta komunikatzeko bide posible, eraginkor eta beharrezko aurkezten deutsueguz:

13


6.1.- GELA TALDE BATZARRAK Tutoreak, batzar orokorretarako deialdian familiei ikasturteko hainbat gai orokorren barri emongo deutse.

ETAPA HH 1 HH 2

LH

DBH

MAILA 2 urte 3 urte 4 urte 5 urte 1 2 3 4 5 6 1 2 3 4

DATA Irailak 10 Irailak 13 Irailak 20 Irailak 27 Irailak 25 Irailak 19 Irailak 26 Irailak 18 Irailak 11 Irailak 12 Irailak 18 Irailak 12 Irailak 27 Irailak 20

6.2.- TXOSTENAK Hiruhilabetero, familiei txosten orokor bat bialduko jake, bertan, ikasle bakoitzaren aurrerapena ebaluatuko dalarik. ETAPA

1 EBALUAKETA

HH1 - 2 urte

2 EBALUAKETA

3 EBALUAKETA

AZKENA

Ekainak 14

--

Otsailak 15

HH2

Abenduak 20

Martxoak 15

Ekainak 20

LH

Abenduak 20

Martxoak 26

Ekainak 20

Ekainak 27

Ekainak 10

Ohiko Ebaluaketa Ekainak 17 Ez ohiko Ebaluaketa Ekainak 27

DBH

Abenduak 20

Martxoak 21

DBH- ERREKUPERAKETAK GAINDITU GABEKOAK:

Urriaren 15tik 19ra Maiatzaren 20tik 24ra

1GO EBALUAKETA

Urtarrilaren 7tik 11ra DBH2

2. EBALUAKETA:

3. EBALUAKETA

Ez ohikoa

Apirilaren 1tik 5era

Ekainak

Ekainak

11-12-13

20-21

Abenduaren 17tik 20ra

14


6.3.-IRAKASLE -TUTOREAK, ALKARRIZKETARAKO ORDUTEGIA MAILA 0 urte Urte 1 B Urte 1 C 2 urte B 2 urte C 2 urte D

ETAPA

MAILA

HAUR HEZKUNTZA 3– 6 urte

HAUR HEZKUNTZA 0– 3 urte

ETAPA

3 urte C 3 urte D 4 urte C 4 urte D 5 urte C 5 urte D

DBH

LEHEN HEZKUNTZA

ETAPA

HEZITZAILEAK Igone Gorostiza Soraya Bernal Gotzone Garizurieta Monika Lauzirika Alaitz Bereziartua Eneritz Solaguren HEZITZAILEAK

Amaia Otxoa Maite Lejarzaburu Ainhoa Mesonero Maria Eugenia Gorriño Edurne Beobide Susana Salcedo Soiartze Bengoetxea Irakasle zehatzak Aitor Arraeta Mariasun Olea MAILA 1. C 1. D 2. C 2. D 3. C 3. D 4. C 4. D 5. C 5. D 6. C 6. D

HEZITZAILEAK

Amaia Bikandi Janire Ojanguren Xabier Artabe Maria Jesus Rodriguez Gorka Royo Bego Delgado Oscar Gutierrez Inma Aguirre Aitziber Bustinza Edurne Abaunza Andoni Barañano Javi Calonge Aitor Arraeta Itziar Barruetabeña Ana Otaola Irakasle zehatzak Isabel Mari Artetxe Soiartze Bengoetxea Itxaso Iriondo Maider Sarasqueta Orientatzailea Agurtzane Molinero Susana Verdejo Heziketa berezia Mikel Vadillo 1. C Ana Zamakona 1. D Marta Pérez 2. C Juan Martín Iriondo 2. D Leire Petralanda 3. C Edurne Oribe 3. D Leyre Olivares 3. DC Javier Mena

EGUNA ETA ORDUA  Harremana isurkorra izango da, ikastetxean sartu eta bertatik urteterakoan.  Hezitzaileagaz hitzordua adostu ahal izango da. EGUNA ETA ORDUA Astelehena Eguaztena Eguaztena Eguena Barikua Astelehena Astelehena Eguena Martitzena

12:00etan 12:00etan 12:00etan 12:00etan 12:00etan 12:00etan 9:00etan 12:00etan 12:00etan

EGUNA ETA ORDUA Eguaztena Eguaztena Martitzena Martitzena Eguaztena Astelehena Martitzena Barikua Eguaztena Astelehena Eguaztena Martitzena Eguena Barikua Barikua Astelehena Astelehena Eguaztena Eguena Barikua Barikua Barikua

15:00etan 12:00etan 15:00etan 12:00etan 11:20an 10:00etan 16:00etan 10:00etan 16:00etan 15:00etan 9:00etan 10:00etan 12:00etan 11:20an 10:00etan 16:00etan 9:00etan 10:00etan 12:00etan 9:00etan 15:00etan 15:00etan

Astelehena Martitzena Eguaztena Astelehena Barikua Eguena Eguena

15:00etan 12:00etan 9:50etan 10:45etan 10:45etan 12:00etan 9:00etan

15


ETAPA

MAILA 4.C 4. D

HEZITZAILEAK

Jokin Azarloza Ana Legina Mª Carmen Gómez Eskarne Aurtenetxe Karmele Rekalde Irakasle zehatzak Marta Blanco Isabel Mari Artetxe Juanjo Molinuevo Julian Elordi Orientatzailea Agurtzane Molinero Heziketa Berezia Mikel Vadillo

EGUNA ETA ORDUA Eguaztena Eguena Martitzena Astelehena Astelehena Barikua Astelehena Astelehena Martitzena Barikua Barikua

10:45etan 10:45etan 15:00etan 12:00etan 12:00etan 9:50etan 16:00etan 10:45etan 10:45etan 9:00etan 15:00etan

Oharrak:  Eskola ordutegian irakasleen lana ez da moztu behar. Familiak ezingo dabe ikasgeletara joan.  Premia handiko kasuetan izan ezik, ikustaldiak aurretiaz eta idatziz eskatu beharko dira.

6.4.- WEB ORRIALDEA: www.karmengoama.eus

Ikasturtez ikasturte, komunikazio bide honen hobetzean lanean dihardugu. Ikastetxeko web orrian, eguneroko informazio, ohar garrantzitsuenak eta albisterik esanguratsuenak aurkitu ahal izango dozuez. Honez gain sare sozialetara sarbidea, Educamos arlo pribatuan sartzeko aukera eta iradokizunak egiteko formularioa ere dituzuela gogorarazten deutsuegu.

6.5.- HEZKUNTZA PLATAFORMA: “EDUCAMOS” Ikasturte honetan, Educamos hezkuntza plataformaren bidez komunikazioa bultzatu nahi dogu. Gure Web orrialdeko Arlo Pribatua atalean eta baita https://karmengo-amorebieta.educamos.com/ estekan izango dozue plataforma honetarako sarbidea. Informazio hau isilpean gordetzearen garrantzia gogorarazi nahi deutsuegu, beronen bidez ikaslearen datu akademikoak ikusi daitekez eta (noten txostenak, ....). Ikasturte honetan zehar, ikasturte hasierako batzarretan emondako orientabideak jarraituz, plataforma bidezko komunikazioan sakontzen jarraituko dogu.

16


6.6.- ATE IREKIEN JARDUNALDIA Ikasturtearen bigarren hiruhilekoan, Ate Irekien Jardunaldia burutuko da, ikastetxea ezagutzen daben familiei eta familia barriei irekita egongo dana. Jardunaldiaren helburua, ikastetxea barrutik fisikoki ezagutzea da eta baita ezaugarri orokorrei buruz eta barne funtzionamenduari buruz hitz egitea ere. Guztiok gonbidatuta zagoze.

6.7.- TWITTER (@KARMENGOAMA) Twitterren kontu orokorraren bidez @KARMENGOAMA ikasturtean zehar burututako ekintza berezien barri izango dozue. Bertako edukiak ikusteko ez da beharrezkoa twitter kontua izatea. Eskolako web gunetik twitter logoan klikatuz gero ere publikatutako edukiak ikus daitekez. Pasadan ikasturtean eta komunikazioa hobetzeko asmoarekin twitter kontu desberdinak sortu izan ziran etapa edo zikloen arabera. Hona hemen twitter kontuak:

OROKORRA

@KARMENGOAMA

PASTORALA

@KAIPASTORALA

HH1

@KARMENGOAMAHH1

HH2

@KARMENGOAMAHH2

LH1-2

@KARMENGOAMALH12

LH3-4

@KARMENGOAMALH34

LH5-6

@KARMENGOAMALH56

DBH

@KARMENGOAMADBH

6.8.- FACEBOOK Karmengo Ama Ikastetxea Facebook kontuaren bidez ikasturtean zehar burututako ekintza berezien barri izango dozue. Eskolako web gunetik facebook logoan klikatuz gero ere publikatutako edukiak ikus daitekez.

17


6.9.- INSTAGRAM Karmengo Ama Ikastetxea Instagram kontuaren bidez ikasturtean zehar burututako ekintza berezien barri izango dozue. Eskolako web gunetik instagrameko logoan klikatuz gero ere publikatutako edukiak ikus daitekez.

7-

PROIEKTU OROKORRAK

7.1.- HEZKUNTZA KALITATEA ETA KUDEAKETAREN HOBEKUNTZA HELBURUA: Erakundearen Kudeaketa eta antolaketa sistema hobetu eta barritzea. Erakundearen Kudeaketaren hobekuntzarako lanean jarraitzen dogu, Euskalitek proposatutako kudeaketa aurreratuaren ereduaren arabera. Aurreko urteetan ikastetxeak eskatu deutsuenean (inkesta, iradokizun, partehartze‌) zuen laguntasuna biziki eskertzen dogu eta hobetze prozesu honetan gugaz batera lanean jarrai dagizuen animatzen zaituegu, honek etenbako hobekuntza eta guztion asebetetzea ekarri dagian.

7.2.- PASTORAL PLANA HELBURUAK: Pastoralean oinarritutako Kristau eskola bultzatu eta motibatu Palautiar espiritualitatetik, gure ikasleen garapen integralaren euskarria izanik. Hezkuntza komunitatean Balore eta Izaera Palautiarren barneratzea. Inguruneagaz konprometitutako pertsonak heztea. Kristau aukerako ikastetxe lez, ikasleen heziketa osorako Pastoral proiektu batetik abiatzen gara. Honek, pertsona aske, kritiko, ireki, sormendun, aktibo eta koherenteak hezteko bideak zabaltzea dau helburu, gizarte gizakoiago batean eta elizan estilo Palautiarrean inplikatzeko gai diren pertsonak heziz. Proiektu hau hezkuntza ekintzei eragiten deutsen motorra da, gure helburu nagusia, gure ikasleak, Pastoral Eskolaren proiektutik transmititu eta bizitako balore kristauen jabe izatea baita. Eremu honeek azpimarratzean, bai arlo pertsonalean eta bai sozialean kalitatezko formakuntza osoa lortzeko dogun gogoa agertzen dogu.

18


 EKINTZARAKO ILDOAK - Eskolako egunerokotasunean familien parte hartzea bultzatu. - Hitzaren ospakizunak, eukaristiak eta beste hainbat dinamika, urte liturgikoko momenturik sendoenetan. - Izpiritualtasunaren sorrera bai bakarkako bai taldekako eguneroko otoitza lantzea. - Adimen Izpirituala garatzea. TAUPADA PROIEKTUA: Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzako 1, 2, 3, 4 eta 5. mailatan eta Bigarren Hezkuntzako 1, 2 eta 3. mailatan garatuko dana. - Alkartasun ekintza eta proiektu desberdinen bidez elkartasunarenganako sentiberatasuna. - Palautiar izaeratik abiatuz, hitzaldiak eta alkarbizitzaldiak, pertsona heziz eta fedea sakonduz. - Eliza mailan izango diren ekitaldienganako sentiberatasuna.  OSPAKIZUNAK - EUKARISTIAK – Ikasturte hasieran, Aita Palau Dohatsuaren egunean, Pazkoan eta ikasturte amaieran. - HITZEZKOAK – Ikasturte hasieran, Aita Palau Dohatsuaren inguruan, Hautsegunean eta Pazkoan. - BAKEAREN ALDE – Momentu zehatzetan eta urtarrilean (Bakearen Eguna). - PENITENTZIALAK – Abendualdian eta Garizuman. - MARIAREN INGURUAN – Maiatzean. 

ALKARBIZITZALDIAK HELBURUA: Ikasleen arteko alkarbizitza hobetzea. DBHko ikasle guztiei zuzenduta dagoz eta mailaka antolatuko dira. Larreako gogartetxean garatuko dira.

BANAKAKO ARRETA Lehen Hezkuntzako 5. mailatik aurrera, ikasleek, euren kristau prestakuntza osatzeko, hiruhilabetero, abadearengana joateko aukera izango dabe. Lagunduko deuskuen abadeak Felipe Garate eta Javi Jaio.

ALKARTASUN PROIEKTUA Alkartasunerako prestakuntza eta sentiberatasuna lantzen hasten gara, ingurune hurbiletik (Bizkaiko elikagaien bankuan parte hartuz…) eta gure herriak eta Elizbarrutiak proposatzen dauzan alkartasun ekintzetan parte hartuz (Domund, Gosearen kontrako kanpaina). Hezkuntza alkartea beharrizan ezbardinen aurrean sentiberatsua izatea nahi dogu. Karmeldar Misiolari Teresatarren kongregazioak, toki desberdinetan aurrera eroaten dauzan alkartasun proiektuak ezagutzea eta euretan parte hartzea ere helburu dogu. Azken urte honeetan, Karmengo Amak Gikoreko (Rwuanda) bularreko ume batzuen hezkuntza, osasun eta elikadura proiektuan parte hartu dau. Parte hartzea kongregazioaren EDUCAS GKEaren bitartez egin dau. 2014ko urtarrilean alkarteak adierazitako beharrizanei erantzun nahian Lucenazeko, Filipinas, ume bat eta bere familia “besoetan hartu” edo “apadrinatu” genduan. Gaur egun, alkarteak “Hermana Teresa Mira del Niño de Jesus de Praga” zentroa mantentzen dau (Lucena- Filipinas). Bertan, 3 eta 6 urte bitarteko 80 ume elikatu, osatu eta hezten dabez eta euren oinarrizko beharrizanak betetzen ahalegintzen dira.

19


7.3.- NORMALKUNTZA - ULIBARRI PROGRAMA HELBURUA: Hezkuntza Alkarteko kideen euskeraganako motibazioa eta erabilera sustatzea. Leloa: “Euskeraz bizi eta hazi”. Karmengo Amak eta bere Hezkuntza Alkarteak euskerearen erabilera sustatzeko, ezagutarazteko, sentiarazteko eta euskal kultura maitarazteko urteetan zehar egindako lanaren bilakaerea Ulibarri Proiektua eta “Urteko Plana” dira, ikasturtean zehar garatu eta neurtuko dan plan zehatza. Bereziki landuko dogun gaia: ahozkotasuna (kantitatea eta kalitatea). 2013an Euskeraren kalitatezko ziurtagiria lortu gendun Urrezko BIKAIN, baina hobetzen jarraitu nahi dogu eta horretarako UME, GAZTE ETA HELDUAKAZ EUSKERAZ HITZEGITERA ANIMATU NAHI ZAITUEGU. Zuen laguntza ezinbestekoa dogu. Kanpaina berezia helduentzat: EUSKARALDIA (araroaren 23tik abenduaren 3ra arte).

7.4.- ESKOLAKO AGENDA 21 HELBURUAK:  Eskola dinamiko eta bizia lortzea. Inguruagaz konprometitutako pertsonak heztea.  Ingurugiroarekiko azterketa kritikoak garatzea.  Gure ikastetxean, kudeaketa jasangarria garatzea, batez ere, errekurtso zehatz batzuren kontsumoan (papela, plastikoa, energia, ura...).  Hezkuntza Alkarte lez, garapen jasangarriaren alde lan egitea. Eskola jasangarria gara eta herriko Udaletxeagaz batera lan egiten dogu honetan. Garapen iraunkorraren alde eta eskolako eta bere inguruko ingurugiro kalitatearen alde lan egiteko konpromisoa hartu dogu. Eskatzen jakun bakoitzean, foro zehatz eta orokorretan parte hartuko dogu. LELOA: “Kontsumo arduratsua. ELIKADURA ZIRKULARRA”. Gai zehatza: KAI ORTU EKOLOGIKOA (Haur Hezkuntzan TXIKILORATEGIA eta LH6 KAIORTU EKOLOGIKOA). Jasangarritasunean aurrera egiten dogu. 2015 ikasturtean Eusko Jaurlaritzaren bigarren kanpo ebaluaketa aurrera eroan genduan jasangarritasunaren bandera barriztuz. Aurtengo erronka jasangarritasunean aurrera egiten dogula erakustea da. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren hirugarren kanpo ebaluaketa aurrera eroango dogu. Aldez aurretik, beti lez, eskerrik asko zuen sentsibilitate eta partehartzeagatik.

AURRERA! 20


HELBURUAK ETA KONPROMISOAK 2018-2019 ikasturtea 

KUDEAKETA: Hondakinak Gutxitu, Berrerabili eta Birziklatuko dodaz. - GUTXITU: o Koaderno guztiak amaitu arte erabiliko ditut. o Orri guztiak alde bietatik erabiliko ditut. o Zirriborro lanak, birziklatzeko orrietan egingo ditut. o Eskolako/etxeko materiala behar bezala erabili eta zainduko dot. o Paperaren erabilera murriztuko dot. o ENERGIA: ura eta argi indarraren erabilera arduratsua izango dot. -

BIRZIKLATU: o Hondakinak bereizteko ontziak behar bezala erabiliko ditut eskola orduetan eta eskola orduetatik kanpo.

-

BERRERABILI: o Bizitza erabilgarria emongo deutset nire ondasunei EKONOMIA ZIRKULARRA bultzatuz. o Plastiko poltsen erabilera murriztuko dot (erosketatan adibidez).

KONTSUMO ARDURATSUA: - Baliabideen eta materialen kudeaketa arduratsu eta eraginkorra egingo dot. o KOOPERA edukiontziak erabiliko ditut. o Ez ditut toallitak komunetik behera botako.

ELIKADURA OSASUNTSUA: - Elikagai osasuntsuak, sasoikoak eta bertokoak (Km 0) aukeratuko ditut. ELIKADURA ZIRKULARRA. - Ez dot janaririk zaramara botako.

ERREKUTSO NATURALAK: ESKOLAKO ORTUA: - Elikagai osasuntsuak, sasoikoak eta bertokoak eta sasoiko lorak ezagutzen eta baloratzen ikasiko dot.

OHITURA OSASUNTSUAK: - Ahal dala oinez mugituko naz. - Nire aisialdian kirolari tarte bat emongo deutsat. - Egunerokotasunean, ekintza fisikoa egiteko aukerak aprobetxatuko ditut (eskilarak igon, jolas aktiboak aukeratu, ...).

21


7.5.- HIZKUNTZA PROIEKTUA: HIZKUNTZA TRATAERA BATERATUA HELBURUA: Eskola dinamiko eta bizia lortzea, sormena eta barrikuntza bultzatuz eta teknologia barriak erabiliz. Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua oinarritzat hartuta, gure erronka, curriculumeko hizkuntzen arteko sinergiak garatzean datza. Helburu honek, ikasleen euskera, gaztelania, ingelera eta Bigarren Hezkuntzako aleman hizkuntzei dagokien ahozko eta idatzizko konpetentzien garapenean eragin zuzena dauka.

7.6.- IK-KI IKASTEKO KOOPERATU / KOOPERATZEN IKASI HELBURUA: Eskola dinamiko eta bizia sortzea, sormen izpirituagaz, barritzailea eta Teknologia barriak erabiltzen dauzana. Prozesu honek hiru urteko iraupena izan dau. Orain sakontze eta hobekuntza fasean arituko gara. Zonaldeko Berritzeguneak (b09 Durango) alkarikasteko foro bat proposatzen dau, “Unibersitat de VIC”eko (UVIC) adituen laguntzaz. Ilusioz hartzen dogu, gure Karmengo Ama Ikastetxeko ikasleen irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak hobetzeko balioko dauan eskeintza hau, danon ikaskuntza ahalbidetu eta inklusioa errezten dauan metodologia lez.

7.7.- IKT HELDUTASUNA– SARE HEZKUNTZA - 1x1 PROIEKTUA HELBURUA: Ikaskuntza-irakakuntza prozesua hobetzea, partaidetza-metodologiak orokortzen eta sistematizatzen. Barrikuntza bultzatu eta beharrizanei erantzuteko.

kudeatu

gure

bezeroen

Karmengo Ama ikastetxea Eusko Jaurlaritzako IKT Ereduaren arabera Maila ertaina dauka, 2016-2017 ikasturtean barriztua. Maila Aurreratua lortzeko hobekuntza Plana definitu eta garatzen ari gara. Hau egia bihurtzeko hainbat ekintza planifikatu ditu: A. HEZKUNTZA PLATAFORMAREN eta INGURU BIRTUALEN ERABILERA LHko 5 mailatik aurrera eta orokorrean Hezkuntza Alkarteko Komunikazio prozesuan. B. PLATAFORMA eta BALIABIDE DIGITALAK eta baita BLOG desberdinen erabilera irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan. C. 2016-2019 IKT KAI proiektuarekin jarraitu eta 1x1 PROIEKTUA edo “Motxila digitala” (Ikasle bat, dispositibo bat) 5.maialtik ezartzen jarraitu. D. Irakasleen eta ikasleen eta orokorrean Hezkuntza Alkartearen gaitasun digitala garatzeko formakuntza. E. SARE HEZKUNTZA GELAN parte hartu (Eusko Jaurlaritza eta KRISTAU ESKOLA. Aukera proiektua). Karmengo Amak, hezkuntza elkartean herraminta digitalen erabilera bultzatzen dau (pertsonak, ikasleak eta familiak) IKT ereduaren maila aurreraturantz bidea eginez.

22


Eusko Jaurlaritzak egiten dauan IKT HELDUTASUNA hurrengo deialdian auditoriara aurkeztuko gara. Ikasturtean zehar informazio gehiago zabalduko jatzue.

7.8.-IKASKETA ETA ZERBITZU SOLIDARIOA HELBURUA: Irakaskuntza - ikaskuntza prozesua hobetzea, partaidetza - metolodologiak orokortzen eta sistematizatzen. Ikaste prozesua eta zerbitzu solidarioa konbinatzen dituan hezkuntza proposamena da. DBH3. mailan aukeragai moduan eskeintzen dogu, era sistematikoan proiektu honetan jarduteko. Proiektuaren garapenean parte hartzen dabenak, inguruan dauden beharrizanak aztertu eta laguntzeko proposamenak egiten dabez, lan eginez ikasi ere egiten dabelarik.

7.9.- JAKINDURIA BABESTU HELBURUA: Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua hobetzea, metodologiak orokortzen eta sistematizatzen.

partaidetza-

Joan dan ikasturtean, jasotako arrakastaren ondoren, ikasturte honetan zehar ere ikasle eta irakasleak kurrikulumaren barnean “Jakinduria babestu� proiektuagaz jarraituko dabe. DBHko 4. mailako ikasleak, Nafarroa Zentroko erabiltzaileakaz hartuemonak izango dabez, toki eta denborak elkar banatuz.

7.10.- HEZKIDETZA PLANA HELBURUA: Ingurunearekin konpromezua agertzen daben pertsonak heztea: berdintasunen aldeko jarrerak eta genero indarkeriaren prebentzioa bultzatuz. Ikasturte honetan Hezkidetza eta Genero indarkeria prebenitzeko Plana garatzen jarraituko dogu.

7.11.- XAKEA IKASGELATARA HELBURUA: Ikaskuntza- irakaskuntza prozesua hobetzea, partaidetzametodologiak orkortzen eta sistematizatzen. Xakea trebetasun desberdinak eta baita Konpetentzia matematikoa garatzeko Gimnasio mentala da. Xakearen onura pedagogikoak aztertu ondoren, Haur Hezkuntzako 2. zikloko proiektuan barneratu dogu (hurbilketa) eta Lehen Hezkuntzako 1, 2, 3 eta 4. mailatan aurten lehenengoz eskeiniko dogu (1ordu/ astean. Hizkuntza: ingelera). Helburua: Sormena, baloreak eta giza trebetasunak garatzea. Kontzentrazioa, arreta, memoria eta analisia bultzatzeko egoerak proposatzea.

23


7.12- BATXILERGO DUALA HELBURUA: Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua hobetzea, partaidetza-metodologiak orokortzen eta sistematizatzen. Batxilergo duala nazioarteko balioztatze programa ofiziala da eta ikasleei aldiberean titulazio bina eskuratzea ahalbideratzen deutsie: alde batetik bere herrikoa eta bestetik American High Scholl-eko Diploma. Hautazkoa, eskolaz kanpoko orduetan, DBH 2. maila eta Batxilergoko 1. maila bitartean eta ingelesez. Progama honen bidez hizkuntzan, teknologian eta ikaslea bere osotasunean murgiltzea du helburu.

7.13-PENTSAMENDU

KONPUTAZIONALA

ETA

ERROBOTIKA

PLANA HELBURUA: Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua hobetzea, partaidetza-metodologiak orokortzen eta sistematizatzen. 2018-2019 ikasturte honetan Pentsamendu konputazionala eta errobotikaren planaren diseinuarekin hasten dogu. Aurtengo erronka edo helburu nagusia plana bera definitzea eta diseinatzea izango da.

7.14- TAUPADA PROIEKTUA HELBURUA: Pastoralean oinarritutako Kristau eskola bultzatu eta motibatu Palautiar espiritualitatetik, gure ikasleen garapen integralaren euskarria izanik. Inguruneagaz konprometitutako pertsonak heztea. Barnekotasuna eta adimen espirituala garatzeko helburuaz sortzen dan proiektua da. Proiektu honen iturburua, bere bizitza osoan hurrengo ardatzetan jardun eban Francisco Palau i Quer da: - Barnekototasuna: etengabeko bilaketa. - Hurbilenganako zerbitzua. - Behar izan sozialei erantzun aktiboa. 2016-2017 ikasturtean 5urteko gelan, LH1, Lh3 eta DBH2 martxan jarritako proiektua izan zan. Aurtengo ikasturtean 2018-2019an Haur Hezkuntza 2. Zikloan, LH1, LH2, LH3, LH4, LH5 eta DBH1, DBH2, eta DBH3n aurrera eramaten da.

24


Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloan, Haur Hezkuntzako bigarren zikloan eta DBH-n ekintza hau hamanbostero egingo da erlijio orduan. Bestetik Lehen hezkuntzkao bigarren zikloan eta 5.mailan astero egingo den ikasgai da, lehen balore deitzen zana. Gorputzaren kontzientzia, sormena, espresio sinbolikoa, emozioen oreka eta izpiritualtasuna garatzeko aukera da. Eskolan, persona bakoitzak barruan duen altxorra aztertzeko denborak antolatzen ditugu. Ikasleei lasaitasuna, isiltasuna, eta barnean ikertzeko, espresatzeko, sentitzeko, sortzeko proposamenan luzatzen deutseguz. Barne hausnarketa, eta bakoitzaren irizpideei dagokion erantzun koherentea da bultzatu nahi duguna proiektu honen bidez.

7.15- ADIMENAREN ESTIMULAZIO PROIEKTUA (0-6aĂąos) HELBURUA: Ikasleen garapen hoberenerako ahalik eta aukera gehien eskeini. Proiektu honen hezkuntza planteamendua ikasleen bizipenei lotuta dago, hau da, experientzia esparruetan oinarritutako hezkuntza proposamena da. IKUSPUNTU PEDAGOGIKOA: Haur Hezkuntzan 5 zentzumenak estimulatzean datza. Arlo espezifikoa: Glenn Doman programa ADIMENAREN ESTIMULAZIOA = ZENTZUMENEN ESTIMULAZIOA

8.-

SARRERA

IRTEERA

IKUSMENA

Irakurketa

ENTZUMENA

Hizkuntza

MUGIKORTASUNA

Idazmena

EKINTZA BEREZIAK

8.1.- MATEMATIKA OLINPIADAK DBHko 2. mailako ordezkari lez, ikasle bik Euskadiko matematika olinpiadetan parte hartuko dabe. Honegaz, alde batetik, matematika bultzatu eta galduz joan dan alde ludikoa berreskuratzea eta beste alde batetik, ikasleei matematikaren arlo ezberdinetako buruketak ebazteko lana emonez pentsatzeko gaitasuna trebatzea lortu nahi da. Informazioa web orrian izango dozue.

8.2.- SCRATCH Ikasgelan landuko daben Scratch programaren bidez, LH 6. mailako ikasleak, diseinaketa eta programazio informatikoan murgiltzeko aukera izango dabe.

25


9.-

TUTORE ETA NORABIDE EKINTZA. ANIZTASUNAREN TRATAEREA  Gizarte, gizaki eta ikuspuntu transzendentetik, hezkuntza prozedura oso baten barruan tutoretza, heziketarako oinarrizko osagai bat da.  Tutoreak, ikasle taldearen arduraduna eta erreferentzia nagusia dan aldetik eta Karmeldar Misiolari Teresatarren izaera berezia jarraituz, egunetik egunera ikasleen ikaskuntza eta heltze prozesuan biziki parte hartzeko helburua dauka.  Bere Misioa betetzeko, zikloko irakasle taldeagaz, pastoralgintzako taldeagaz eta ikastetxeko Orientabide taldeagaz sistematikoki eta era jarraian Tutoretza Ekintza Plana garatuko dau, honetarako taldeari astean gitxienez ordu bete eskeiniz.  Metodologiak oinarri legez alkarrizketan oinarritutako baliabideak izango dauz, gatazkei urteerak emoteko eta komunikazio garden baterako tresna lez.  Familiekiko alkarrizketa eta harremanak bultzatuko dauz, familia eta eskolaren arteko alkarrerantzunkizuna erraztuz, seme-alaben hezkuntzan funtsezko arloa da hau eta.

ANIZTASUNARENGANAKO ARRETA Aniztasuna eta aniztasun kulturala gure Ikastetxean eta inguruan daukaguz, gogoan doguz eta era baikorrean balioztatzen doguz. Haurra eta nerabea pertsona bakoitzaren bakantasuna errespetatuz hezi nahi doguz, bere hezkuntza osoa eta pertsona eta giza izaera helburu nagusi doguzalarik. Sentibera izatea eta pertsona bakoitzaren garapen onena bultzatuz gure geletan dagoen aniztasunari hezkuntza erantzun egokia emotea guztiz garrantzizkoa da. Ikastetxean, Orientabide Saileko laguntza dogu, familiak, tutoreak eta irakasleak lan gogorrena daukelarik, ikasgelan, ikastetxean eta Hezkuntza Alkartean alkarbizitza armonikoa lortzeko lan egitea. Karmengo Amak, bere Indartze Plangintzan, hainbat neurri eta errekurtso zabaltzen dauz, zehazki: 1. Laguntza Gela bi. 2. Hezkuntza laguntzaile bi. 3. Curriculum- Aniztasunaren bidez ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programak (2 urteko Programa). Aurten DBHko 3.mailan izango dogu. 4. Orientatzaile / Aholkulari lana.

26


TUTORETZA

Ikasturte honetan zuen seme-alabakaz etapa eta ziklo desberdinetan garatuko ditugun gaiak aurkezten deutsueguz: 27


ETAPA

ZIKLOA

MAILAK

GAIAK    

1. ZIKLOA

2 urte

     

H.H.

Gorputza eta pertsona nortasuna. Autonomia eguneroko bizitzan. Jokua eta mugimendua. Higiene eta elikadura ohiturak. Lehenengo giza-taldeak: familia eta eskola. Kultura ohiturak. Ahozko komunikazioa. Adierazpen artistikoa eta musikala. Papera eta plastikoaren birziklaketa. Emozioak. “Koloretako munstroa”.

3 urte

LAGUNEKIN BARATZEAN PROIEKTUA  Pertsonaiak aurkeztu.  Baratzeko Lagunen txontxongiloak.  “Baratzeko Sekretua” ipuina.  Baratzeko lagunen izaera, jarrera onak eta jarrera desegokiak. GENERO BERDINTASUNA INKLUSIOA JOLAS KOOPERATIBOAK: talde kohesioa lantzeko proposamen pedagogikoak.

4 urte

LAGUNEKIN BARATZEAN PROIEKTUA  Pertsonaiak aurkeztu.  Baratzeko Lagunen txontxongiloak.  “Baratzeko Sekretua” ipuina.  “Azenariok tranpa egin du”ipuina.  Baratzeko lagunen izarea, jarrera onak eta jarrera desegokiak.  Baratzeko lagunen siluetak margoztu. GENERO BERDINTASUNA INKLUSIOA PAPERONTZI TRISTEA. “Paperontzi tristeak” ipuina. JOLAS KOOPERATIBOAK: talde kohesioa lantzeko proposamen pedagogikoak.

2. ZIKLOA

28


MAILAK

5 urte

GAIAK LAGUNEKIN BARATZEAN  Pertsonaiak aurkeztu.  Baratzeko Lagunen txontxongiloak.  “Baratzeko Sekretua” ipuina.  “Azenariok tranpa egin du”ipuina.  “Bruselako Aza” galdu egin da.  “Ilarrek ihes egin ” ipuina.  Baratzeko lagunen izarea, jarrera onak eta jarrera desegokiak. ANE ETA GORKA  “Ane eta Gorka” ipuina. GENERO BERDINTASUNA INKLUSIOA JOLAS KOOPERATIBOAK: talde kohesioa lantzeko proposamen pedagogikoak.

GAIAK ETAPA

L.H.

ZIKLOA MAILA

1. ZIKLOA

1. EBALUAKETA

2. EBALUAKETA

3. EBALUAKETA

 Taldea, jarrerak eta talde kohesioa.  Eskubideak eta giza baloreak.  Osasuna eta ongizatea. (Elikadura ohiturak).  Gizarte komunikabideak.  Emozioak.

 Eskubideak eta giza baloreak.  Bakea.  Genero berdintasuna.  Osasuna eta ongizatea. (Elikadura ohiturak).  Heriotza.

 Eskubideak eta giza baloreak.  Osasuna eta ongizatea. (Elikadura ohiturak).  Gizarte komunikabideak.

 Taldea, jarrerak eta talde kohesioa.  Autoestimua edo norberaren burua maitatu.

 Autoestimua maitatu.

edo

norberaren

burua

 Autoestimua maitatu.

edo

norberaren

burua

29


2. ZIKLOA 3. ZIKLOA

1. EBALUAKETA

2. EBALUAKETA

3. EBALUAKETA

 Autorregulazioa eta bizitzarako trebetasunak, tentsioa maneiatu, harremanak izan, erabakiak hartu, autonomia... LH 2.zikloa: “Zuhaitza”. LH3. zikloa: “Lagunontzia” eta “Semaforoa”  Ingurugiroa, besteak eta norberarenganako begirunea (harremanak).  Gelako funtzionamenduan parte hartzea.  Heriotza.  Internet eta ziurtasuna.  Elikadura ohiturak.  Ikas teknikak.  Teknologia berriak eta menpekotasuna.

 Autorregulazioa eta bizitzarako trebetasunak, tentsioa maneiatu, harremanak izan, erabakiak hartu, autonomia…  Genero berdintasuna. LH 2.zikloa: “Zuhaitza” LH3. zikloa: “Lagunontzia” eta “Semaforoa”.  Ingurugiroa, besteak eta norberarenganako begirunea.  Hezkuntza afektibo-sexuala.  Tabakoa.  Ohitura osasuntsuak: ekintza eta atsedena, elikadura, segurtasuna, higienea, kirola, gizatasun eta osasun iturri lez.  Gelako funtzionamenduan parte hartzea.  Sentimendu eta emozioak (SASOIA).

 Autorregulazioa eta bizitzarako trebetasunak, tentsioa maneiatu, harremanak izan, erabakiak hartu, autonomia... LH 2.zikloa: “Zuhaitza”. LH3. zikloa: “Lagunontzia” eta “Semaforoa”.  Ingurugiroa, besteak eta norberarenganako begirunea.  Gelako funtzionamenduan parte hartzea.  Elikadura ohiturak.

30


GAIAK ZIKLOA MAILA

ETAPA

2. EBALUAKETA

3. EBALUAKETA

1-2

 Harrera, aurkezpena eta arauak.  Taldea, jarrerak eta talde kohesioa.  Errespetuzko harremanak taldean.  Ikasleen Batzordeak.  Sentimenduak eta emozioak.  Ikas teknikak. Inteligentzi anitzak.  Kultura Aniztasuna.  Internet eta ziurtasuna.

 Hezkuntza afektibo-sexuala.  Drogak eta menpekotasunak.  Eskolako funtzionamenduan parte hartzea. Ikasleen Batzordeak.  Arrazismoa eta berdintasuna.  Genero berdintasuna.  Teknologia berriak eta menpekotasuna.

 Norbere buruaren ezagupena eta estimua  Elikadura eta Nutrizioa.  Eskolako funtzionamenduan parte hartzea. Ikasleen Batzordeak.  Hezkuntza Afektibo sexuala.

3-4

 Harrera, aurkezpena eta arauak.  Taldea, jarrerak eta talde kohesioa.  Errespetuzko harremanak taldean eta komunitatean (Lokalak).  Ikasleen Batzordeak.  Sentimenduak eta emozioak.  Drogak eta menpekotasunak.  Internet eta sare sozialak.  Komunikazioa.

 Hezkuntza afektibo-sexuala.  Kultura Aniztasuna. Arrazismoa eta berdintasuna.  Eskolako funtzionamenduan parte hartzea. Ikasleen Batzordeak.  Genero berdintasuna.  Teknologia berriak eta menpekotasuna.  Heriotza – Dueloa.

 Eskolako funtzionamenduan parte hartzea. Ikasleen Batzordeak.  Norbere buruaren ezagupena eta estimua  Elikadura eta Nutrizioa.  Genero indarkeria.  Orientazio akademikoa. (Hautagaiak).

 Lanbide bokazio – orientabidea.

 Lanbide bokazio – orientabidea.

 Lanbide bokazio – orientabidea.  Giza trebetasunak eta kale eta giza indarkeria.

D.B.H.

4

1. EBALUAKETA

31


10.-

URTEERA KULTURALAK – BEHAKETA ZENTRUAK – ALKARBIZITZALDIAK    

Urteera kulturalak gelako programaketa zehatzean jarritako helburuak lortzeari erantzuten deutse. Lantzen ari diran Unitate Didaktikoakaz lotuta dagozan denboran burutuko dira. Hiruhilabete desberdinetan banatuta gelditu daitezan saiatuko gara. Bidaia eta bisita Kultural honeen burutzapena, Ikasleen Guraso Alkarteak (IGA) eurotarako erabiliko dauzan baliabideen menpe egongo da beti.

10.1.- URTEERA KULTURAL ETA ALKARBIZITZAK ETAPA HH 2. zikloa LH 1. zikloa 1. maila LH 1. zikloa 2. maila LH 2. zikloa 3. maila LH 2. zikloa 4. maila LH 3. zikloa 5. maila

LH 3. zikloa 6. maila

DBH 1

DBH 2

DBH 3

DBH 4

HELBURUA

TOKIA

Zuhaitz aniztasuna. Inguru naturalean ahateak ikustea.

3 urte Ganguren. 4 urte Gorliz. 5 urte Akarlanda. Jauregibarria parkea.

Natura ezagutu eta errespetatzen ikasi.

Urkiola.

Gernikako azokan ortuko produktuak ezagutu. Hiria eta garraiobide desberdinak ezagutu. Aireportua – Zubi eskegia. Artera lehenengo hurbilketa. Amorebieta-Etxanoko auzoak ezagutu. Lehen sektorera hurbilketa egin (Etxanoko gaztaia). Gorbeiako bizidunak eta pertsonaia mitologikoak. Eskualdeko herriak. Bizkaiko maketa ikustea.

Gernika. Bilbo – Artxanda. Loiu – Portugalete. Bilbo- Arte Ederretako museoa. San Miguel - Euba – BernagoitiaEtxano. Gorbeiako parke naturala- Areatza. Durangaldea. Bilbo - Museo Historikoa.

Izozkia prestatzearen prozedura (Industria).

Araia (Araba).

Legebiltzarra. Unibertsoa ezagutu. Ikerketa: itsasoko uraren lagina batu eta aztertzea. Trenez. EITB-ra bisita. Portu komertzial Natural bat ezagutu eta Pagoetara bisita. Bilboko portua ezagutu. Alkarbizitzaldia. Historiaurrearen ezaguerara hurbildu. Meatze-gune bat ezagutzea. Amorebieta Etxanoko auzoak bizikletan. Alkarbizitzaldia. Kirol ekintza naturan, Piragua. Artea ikasten. Gasteizko katedrala eta Estibaliz Santutegia. Zientziaren esperimentaziora hurbilketa. Kalitatea Topera: nekazaritza eta abeltzantza.

Gasteiz. Astronomia gela, Durango. Sukarrietako hondartza. Bilbo. Pasaia, Pagoeta. Bilbo. Karmengo Ama. Altamira - Santillana del Mar. Arboleda – Peñas Negras. Zornotza. Larrea. Laida.

Mendexa abentura park.

Mendexa.

Bizkaitik Bizkaira.

Kortezubi.

Guggenheim eta Bilbo ezagutu.

Bilbo.

Eski kirolaren ezaguera.

Ezkarai.

Ingurune naturalaz gozatu. Adineko haurrekin harremanak indartu.

Gasteiz katedrala eta Estibaliz. Kutxa-espazioa, Donostia. Bizkaia.

OHARRA: Urteera honeen datak eta zehaztasunak plataformako agendan adieraziko dira.

32


10.2.- BEHAKETA ZENTRUETAKO EKINTZAK HELBURUAK:  Euskeraren menperakuntzan aurrerapenak lortu.  Ingurunearen ezagupenak tokian bertan gehitu. Natura animaliak eta beste ohitura batzuekin loturiko ekintzak burutu.  Pertsonen arteko harremanak sendotu eta hobetu.

MAILA H.H 5 urte

TOKIA

EGUNAK

BARATZE BASERRI ESKOLA Ingurugiro Baserri eskola (Arteaga).

Maiatzak 2-3.

LH 2. maila

LURRASKA Ingurugiro Zentroa (Ajangiz).

Martxoak 13-14-15.

LH 4. maila

TRINKETE Itsas eskola (Lekeitio).

Apirila 3-4-5.

LH 6. maila

EKIN PROIEKTUA (Morga).

Martxoaren 26tik 29ra.

DBH 2

ELGOIBAR (Barnetegia).

Urtarrilaren 7tik 10era.

DBH 4

IKASTURTE AMAIERAKO KULTUR BIDAIA: LONDRES.

Apirilak 8-12ko astean.

33


11.-

BESTE EKINTZA BATZUK.

11.1.- IGERIKETA IKASTAROA 1.TXANDA

MAILA

DATAK

1º C 3º D

Urria: Azaroa: Abendua:

1-8-15-22-29 5-12-19-26 3-10-17

Urtarrila: Otsaila: Martxoa: Apirila:

7-14-21-28 4-11-18-25 11-25 1

1º D 3º C

Urria: Azaroa: Abendua:

2-9-16-23-30 6-13-20-27 4-11-18

Urtarrila: Otsaila: Martxoa: Apirila:

8-15-22-29 5-12-19-26 12-26 2

2º C 4º C

Urria: Azaroa: Abendua:

3-10-17-24-31 14-21-28 5-12-19

Urtarrila: Otsaila: Martxoa: Apirila:

9-16-23-30 6-13-20-27 6-13-20-27 3

2º D 4º D

Urria: Azaroa: Abendua:

4-11-18-25 8-15-22-29 13-20

Urtarrila: Otsaila: Martxoa: Apirila:

10-17-24-31 7-14-21-28 7-14-21-28 4

2.TXANDA: 5 urte: Hirugarren hiruhilabetean. Antolatzeko dago (Maiatzean zehar izango da). OHARRA: ORDUA: 15:00etan eta 16:45etan. Autobus zerbitzua gurasoak ordaindu beharko dabe. Urteera, 14:45etan izango da ikastetxeko atzeko atean.

IGERIKETARIK BAKO EGUNAK AZAROA ABENDUA MARTXOA

1 Domu Santu eguna. 6 Konstituzio eguna. Abenduaren 21etik Urtarrilaren 6ra - GABONETAKO OPORRAK. 4-5 ihauteriak. 18-19 San Jose (zubia).

IGERIKETARIK BAKO ESKOLAKO EGUNAK AZAROA MARTXOA APIRILA

7 Aita Palau eguna. 28 Txitxiburduntzi eguna. 8tik 12ra. EUSKAREN ETA EUSKAL KULTURAREN ASTEA.

34


11.2.- OHITURA ETA KULTURA EKINTZAK  Hizkuntza gitxituen eguna, Euskeraren eguna: Abenduaren 3a.  Gabon jaialdia: Haur Hezkuntzako ikasleak.  2 urte: Abenduaren 20ean.  3 urte: Abenduaren 17an.  4 urte: Abenduaren 18an.  5 urte: Abenduaren 19an.

 Olentzero: HAUR HEZKUNTZA 1.go zikloa: Gabon jaialdia eta gero Olentzeroren bisita izango dabe (Abenduaren 20an arratsaldean). HAUR HEZKUNTZA 2. Zikloa eta LEHEN HEZKUNTZA (1,2,3): Abenduaren 21ean goizean ikastetxe barruko jaialdia. HHko gelatara joango da eta opariak banatuko dauz.

 Santa Ageda: Otsailaren 4an ikastetxeko ikasle guztiak parte hartuko dabe. Hiruzpalau talde eratuko dira ibilbide ezberdinekaz, LHko eta DBHko ikasleen partaidetza bultzatuz.  Txitxiburruntzi eguna. Otsailaren 28an. LEHEN HEZKUNTZA: Arratsaldean, “Eguenzuri” abestuko dabe eta jolastokian txorizoa egosiko dabe. BIGARREN HEZKUNTZA: Goizeko jolastorduan egosiko dabe txorizoa.  Euskeraren eta euskal kulturaren astea: Apirilaren 8tik 12ra. Programa zehatzaren arabera garatuko da.  IKASTETXEKO EGUNA: Ekainaren 1an ospatuko da. Programa zehatza helaraziko jatzue.

11.3.- ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK IGEk eskeintzen dituan eskolaz kanpoko Kirol ekintzez gain, eskolako ordutegitik kanpo, bazkaldu ostean, IAE eta APRENDITEKA (robotikaren kasuan) enpresen bitartez garatzen diren beste ekintza batzuk antolatzen dira. Eskolaz kanpoko jarduerak urrian hasi eta maiatzean amaituko dira. Eskeinitako ekintzak honako honeek dira:  Euskal dantzak (4 eta 5 urte).  Euskera (4 eta 5 urte).  Ingelesa (4 eta 5 urte, LH-DBH).  Kitarra.  Marrazketa eta margoketa.  Dantza Modernoak (LH).  Robotika – Bideo jokoak.  Trikitrixa eta Panderoa.  JESUSEN LAGUNAK (LH-DBH). Adiskidetasun eta Otoitz taldeak (dohan eta ikastetxeak eskeinita). OHARRA: Arlo honi jagokon egutegia, Plataforman daukazue ikusgai.

35


11.4.- KIROL EKINTZAK (IGE) Ikasleen Guraso Alkarteak lagundu eta antolatzen dauz. HELBURUA: Ume eta gazteen parte hartzea bultzatzea eta aisialdian kirola burutzea. Euren hazkuntza eta heltze pertsonal eta soziala bultzatu nahi doguz. Ekintza honeek urritik maiatzera bitartean garatuko dira. Ikasturte honetan ondorengo kirol eskaintza daukagu:  Multikirola.  Saskibaloia.  Gimnasia erritmikoa.  Futbol 5 eta 7.  Mendi urteerak. Ekintzen behin betiko eskaintza eta ordutegia Plataforman daukazue ikusgai. MENDIKO URTEEREI BURUZKO OHARRAK    

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Mendi Federazioaren diru-laguntzagaz eta hainbat guraso eta irakasleren baldintzarik bako laguntzari esker, naturaz gozatu eta Bizkaiko ingurua ezagutzeko aukera izango dogu. Partehartzaileak: LHko 4. mailatik – DBHko 1. mailara eta DBHko 2. mailatik aurrera. Urteerak lau ordu ingurukoak izango dira eta 400m eta 600m arteko desnibela izango dabe. Partaide bakoitzak eroan beharreko materiala: - Motxila. - Mendiko botak edo mendiko zapatilak. - Berokia eta euritakoa beharrezkoak izanez gero. - Kantinplora (freskagarrien litroko plastikozko botila batek ere balio dau). - Hamaiketakoa. Autobuserako derrigorrezko materiala: - Aldatzeko zapatilak eta poltsa bat. - Aldatzeko arropa (euria izanez gero).

Mendiko urteeren egutegia parte hartzaileei banatuko jake. ARAUDI OROKORRA: Kirol ekintzak, ikasteko aukera eta momentu baliotsuak izan daitekez, hau dala eta kontutan izan behar dogu:  Arduradunak, ordezkariak, koordinatzaileak, entrenatzaileak, gurasoak eta senitartekoak haur eta gazteentzat ereduak garela, kirol guneetan eta urteeretan, baita kirol zelaietan ere.  Karmengo Amako printzipio eta baloreen kontrako jarrera eta jokabide desegokiak danon artean zuzentzea beharrezkoa da.  Helduen jokabide okerrak, ez dau inolaz ere ikastetxea kaltetuko.

36


12.-

BESTE ZERBITZU BATZUK

12.1.- JANTOKIA ETA ZAINTZA Menua, Plataformaren bitartez zabalduko jatzue hilero. Janaria, ikastetxean bertan prestatukoa da. Zaintza zerbitzua SERVYREST enpresaren bidez burutuko da 15:00ak arte. Ikasturte hasierako familien batzarretan komunikatu dan bezala, interesa adierazi daben jantokiko erabiltzaileek Picnic zerbitzua eskuratzeko aukera izango dabe ikastetxeak eguneko urteera kulturala programatzen dauan egunean.

12.2.- AUTOBUSA Zerbitzu honi buruzko xehetasunak, beronen erabiltzaile diran familiei, zirkular baten bidez, jakinaraziko jakez.

12.3.- ZAINTZA ZERBITZUA Familien beharrei erantzun asmotan HH-ko eta LH-ko ikasleentzat zaintza zerbitzua eskeintzen da, goizean 7:15etatik 9:00etara eta arratsaldean, 17:00etatik 17:30etara. Zerbitzu hau nahi izatekotan, atezaindaritzan abisatu mesedez.

12.4.- UDAKO EKINTZAK UDALEKUA INGELERAZ Karmengo Amak, IAE enpresaren bidez, zerbitzu hau uztailean eskainiko dau.

UDAKO EKINTZA. ROBOTIKA. Uztailean eskeniko dan ekintza honek, gaztetxoen artean zientzia, teknologia, ingenieritza eta matematika arloen inguruko kuriositatea eta interesa biztu nahi ditu. Ekintza biak goizez burutuko dira eta jantoki eta zaintza zerbitzua egongo da 15:00ak arte. Informazioa bere momentuan helaraziko jatzue.

12.5.- CAMBRIDGE ZIURTAGIRIA Kristau Eskola, Euskal Herriko hezkuntza sistema arautuaren University of Cambridge ESOL Examinations erakundeko aztertzailea da. Kristau Eskola eta Cambridge ESOL erakundeen arteko hitzarmenak, Karmengo Amak bere ikasleei unibertsitate britainiar ospetsuko ziurtagiriak lortzeko aukera emotea ahalbideratzen dau. Azterketak ikastetxean bertan edo hurbil dagoan Kristau Eskola sareko ikastetxeren batean egingo dira, Ikasturteko hirugarren hiruhilabetean. Zirkular bidez, plataforma eta web orriaren bidez jakinaraziko jatzue.

37


12.6.- OSASUN KUDEAKETA OHARRAK: a) Eskola orduetan istripu edo osasun egoera ez ohikoren bat izan ezkero, gertatzen danean, ikasleak arduradunari esan beharko deutso. Atezaindaritzan kargutuko dira, bertan erregistratu eta balorazioa egingo da, Mapfre aseguruko Mutuaren bidez arreta sanitarioa behar dan ala ez erabakiz. b) Eskolako sasoian suertatutako gertakizunen bategatik, familiak osasun egoeran arazoren bat sumatzen badau, honek, ikastetxera deitu behar dau, kasua kontuan hartuta, zelan jokatu jakiteko. Educamos plataformako Zuen familia blogean, IGEk prestatutako gida arina ikusgai dozue.

13.-

AMAIERA 2018-2019 ikasturte honetan, KARMENGO AMA Hezkuntza Alkartea osatzen dogun guztiok, gure ume eta gazteak Hezkuntza Proiektu Kristau batetik hezteak suposatzen dauan erronkan lanean darraigu. Gure ekintzetan maitasunak, pazientziak eta zentzuak lagundu gagizala nahi dogu. Izan gaitezan bihotz bigunak hurkoa begiratzean ere. Beste alde batetik, GOGORATU, HEZKUNTZA GUZTION LANA DALA. Irakasle, irakasle ez direnak eta familiak, danok batera alkarlanean, gure ikasleei eta seme-alabei adibideak, estimuluak eta aukerak eskaini behar deutseguz, gaur egungo gizartean garatu eta aurrera jarraitzeko oinarrizko gaitasunak eurenganatzea lortu dagien, honegaz batera alkarbizitza egokia eta gizarte kohesioa garatzen lagunduko deutsen baloreak barneratu dagiezan, zorion iturritzat etenbako ikaskuntza eta barne bakea izanik. Bereziki, ikasturte honetako leloa gogorarazi nahi deutsuegu: “Sentitu BERE ahotsa�. Maitasuna, gure egunerokotasunean agerian egon daitela eta hartutako erabakietan eta emon beharreko pausuetan, maitasunez jokatzen dogula igarri daitela. Posible da eta. ZUZENDARITZA TALDEA,

Amorebieta-Etxano, 2018ko Iraila

38


Sentitu BERE ahotsa

39

Profile for KRISTINA GONZALEZ

2018-2019 IKASTURTEKO PLANGINTZA  

2018-2019 IKASTURTEKO PLANGINTZA  

Advertisement