Page 1

018

tls tolosa

To l o s a k o U d a l a - B i h i l a b e t e k a r i a - U z t a i l a 2 0 1 1 / To l o s a 2 0 1 5 - R e v i s t a b i m e s t r a l - J u l i o 2 0 1 1

Uda aparta igarotzeko eskaintza oparoa Gernikako Arbolak laster aurpegi berria

UDAL GOBERNU BERRIA PREST Ibai Iriarte: “Herria denon artean 01_tls eraiki behar dugu�


0


018 1etik 12ra

tls tolosa

Kalean da TLS aldizkariaren 18. alea. Ondorengo orrialdeetan, Tolosako Udalaren inguruko informazioa eta Udalak gauzatutako ekimen eta proiektuak azalduko dira. Hala nola, uda atseginago egiteko eskura ditugun udako jarduerak (4-5); Udal Gobernu berriaren eta oposizioan dauden alderdien aurkezpena (6-8); Zumardiaundian kokaturiko Lorategien Nazioarteko Jaialdiaren inguruko balantzea (9); epe laburrean burutuko diren hirigintza proiektuak (10); hainbat berri motzean (11); eta, azkenik, garai bateko irudia (12). Ya está en la calle la última publicación de la revista TLS. En las siguientes páginas encontraréis información sobre el Ayuntamiento y los proyectos y actividades que ha realizado. Así como las actividades programadas para que el verano sea más entretenido (4-5); la presentación del nuevo Gobierno Municipal y los partidos de la oposición (6-8); valoración sobre el Festival Internacional de Jardines situado en el parque Zumardiaundi (9); proyectos de urbanismo que se efectuarán próximamente (10); varias noticias cortas (11); y, por último, la imagén del pasado (12).

Argitaratzailea: Tolosako Udala Koordinazioa: Ingurugiro Departamentua Diseinua eta maketazioa: Zut! kreatiboak Azaleko argazkia: Tolosako Udala Ale kopurua: 8.000 D.L.: SS-340/06 PEFC - 100% paper ekologikoa

003_tls


004 Udaz erabat gozatzeko jarduera ugari

Haur, gazte nahiz helduei zuzendutako ekintzak, ikastaroak eta emanaldiak ditugu uda honetan ere

Aurten ere, uda are eta erakargarri eta dibertigarriago izate aldera, Udalak bultzatuta hamaika jarduera ditugu aukeran. Batetik, Usabal kiroldegian nahiz bertatik at ikastaro eskaintza zabala dugu. Kiroldegian bertan, gainera, aurreko urteetan bezala, liburutegi zerbitzua dago erabilgarri, irakurketa gure aisialdiarekin uztartu dezagun. Kultur Etxean kokaturiko Gazte Topagunean biltzen diren herriko gazteek ekintza ugariz beteriko egitarauaz gozatzeko aukera izan dute, eta gurera etorri diren hainbat gazte uda beste modu batean igarotzen ari dira, auzolandegien bitartez. Bestalde, egunez ezezik, gauez ere bada zertaz gozatua Tolosan. Izan ere, Gau Giro ekimenari esker udako gauak musikaz, antzerkiz, dantzaz edota zinemaz betetzen dira. Bada, aspertzeko arrazoirik ez da gurean, eta urteko sasoi beroenerako antolaturiko eskaintzari begiratua eman eta norberaren gustukoena aukeratzea baino ez da egin behar aurtengo uda benetan atsegina izan dadin.

Judith Iturrioz

10 urte) (Leaburu-Txarama, za egitea”

izan zait dant “Betidanik gustatu , asko in izan dut dantza eg Txikia nintzenetik t izedu an em tik . Horrega gustatzen baitzait naiz i ar staroan. Primeran na fama dance ika uko at pik re er eta gustura pasatzen bertan, nuke.

Paula Ariznabarreta (Betelu, 10 urte)

roan” rotzen dantza ikasta na“Ederki ari naiz iga an xe et a et a, za egite za Gogoko dut dant nt Da egoten naiz beti. u goenean horretan ha a et n, tze ari naiz igaro ikastaroan ederki nuke. o hik na in eg t n ba amaitzean bigarre i. statzen zait berezik gu za nt da p ho p Hi

Julen Zubelzu

(Elduain, 6 urte)

n dugu” gain, ederki pasatze “Futbolean ikasteaz ol ikastb fu iz na i ar z rene Uda honetan bigar statzen gu en. Futbola asko taroan parte hartz gain, az ste ika an futbole zait, eta ikastaroan ugari u jok a et as jol , gu ederki pasatzen du egiten baititugu.

Joanes Ibarguren (Tolosa, 7 urte)

naiz” staroetan aritu izan “Lehen ere futbol ika a houd na ize t eman du Futbol ikastaroan ole tb an tzen zaidalako fu netan, asko gusta horreia ald endabiziko jolastea. Ez da leh dana, du en rtz ha an parte lako ikastaro bate i naiz ar bezala, primeran eta aurrekoetan igarotzen

Herritar orori zuzendutako ikastaroak Ekainaren amaieran ekin zieten udako ikastaroei, eta abuztua amaitu bitarte 20 ikastaro baino gehiago daude herritar guztien eskura Usabal kiroldegian nahiz bertatik at. Hauek lau hamabostalditan banatzen dira, eta 3 eta 14 urte bitarteko haurrentzat nahiz 14 urtetik gorako gazte eta helduentzat zuzenduak dira. Hala, igeriketa, ciclyng, fama dance, eskalada, futbola, kirol ludoteka, basketa, arrauna, hipica, gap, paddel, pilates, aerobic, aquagym, tenisa, piraguismoa, pilota edota zesta-punta eskaintzen dira uda honetan, besteak beste. Abuztuaren amaiera bitarte emango direnez, oraindik ere bada izena emateko aukera. Horretarako edota informazio gehiago eskuratzeko, www. usabalkiroldegia.com web gunera jo daiteke, 943 53 64 00 telefono zenbakira deitu edota kiroldegira bertara jo.


Fomentando la lectura en nuestro tiempo libre Tal y como va sucediendo los últimos años, la biblioteca municipal de Tolosa se sitúa este verano en el solarium del polideportivo Usabal, ofreciendo así un servicio complementario a los miles de ciudadanos que disfrutan de su tiempo de ocio en la piscina. La bibliopiscina está abierta a todos los públicos ya que ofrece material tanto para niños y jóvenes como para adultos. Dispone de periódicos, revistas, comics, cuentos, juegos de mesa, papel y pinturas para pintar y de servicio de wifi gratuito para todo aquel que quiera acceder a la red. El objetivo de ubicar este servicio complementario en el polideportivo es acercar y dar a conocer la biblioteca municipal a los ciudadanos y así fomentar la afición a la lectura y aumentar el número de socios de la biblioteca. La bibliopiscina ofrecerá sus servicios de lunes a sábado de 15:00 a 19:00 hasta el cierre de la campaña de verano, el 24 de septiembre.

Topagunean ere aspertzeko betarik ez Topaguneko gazteekin batera elkarlanean antolatuta, Uda Gaztea egitaraua jarri da martxan, jarduera ezberdinez osatutako ekimena. Ekainaren 27an eman zitzaion hasiera, eta uztailaren 21era arte luzatu da. Tartean, gay harrotasunaren eguna ospatu dute, Arcachoneko aquaparkean jolastu dute, piraguan eta zaldi gainean ibili dira, ile-apaindegi eta pizza tailerraz gozatu dute edota Txindokiko abentura parkean izan dira. Ekimenari behar bezalako amaiera emateko, berriz, festa polita egin dute azken egunean.

Auzolandegiak Uda era berezi batean igarotzeko aukera eskaintzen dute auzolandegiek, eta urrutira jo gabe, Tolosan ere bada horretarako aukera. Hain zuzen ere, iaz egin bezala, penintsulako zonalde ezberdinetatik etorritako hainbat gazte Uzturre mendiaren magalean kokatzen den dorre telegrafikoaren garbitze, eraberritze eta egituratze lanak aurrera eramaten ari dira. Gazte hauek Samaniego ikastetxean igarotzen dituzte gauak eta otorduak ere han egiten dituzte. Auzolandegiaren baitan hainbat irteera eta bisita egiteko aukera ere badute nerabeek. Tartean Getaria, Zumaia, eta Zarautz ezagutuko dituzte, baita Bizkaiko kosta ere, edota Tolosako Topic museoa. Gisa honetako ekimenen bitartez, elkarbizitza, tolerantzia, elkartasuna, partehartzea edota kultura aniztasunean hezitzea sustatu nahi da.

Udako gauen pizgarria Aurten ere, udako gauak alaitzeko Gau Giro ekimena dugu gure artean. Uztailaren 8an eman zitzaien hasiera kontzertu eta ikuskizunei eta irailaren 2ra arte luzatuko dira. Urtez urte arrakasta duten Tolosako Musika Bandarena bezalako emanaldiak errepikatuko dira aurten ere, eta horrez gain, artista gazteek bere lekua izango dute Gau Giroren egitarauan. Gau Giro jada finkatua dagoen egitasmoa da, bere arrakastaren arrazoietako bat da emanaldi guztiak kanpoan direla. Hain zuzen ere, Euskal Herria plaza, Lopez Mendizabal plaza, Plaza Berria, Amarotz auzoa eta Fronton kafetegian izango dira saioak. Bestalde, aipatzekoa da, Gau Giro ekimenaz gain, datozen asteetan antzerki emanaldiak izango direla, erakusketak Aranburu jauregian edo Topic-en, eta bisita gidatuak Alde Zaharrera edota Zumardiaundian zabalik dagoen Lorategien Nazioarteko jaialdira.

GAU GIRO EGITARAUA: U-9" "6Ê  /<Ê/ \Ê 29 de julio, plaza Euskal Herria, 22:30. La compañía Symionov se sitúa entre los mejores grupos de danza folklórica de Yugoslavia. Presenta la riqueza del folklore serbio de una manera nueva y atractiva, con ballet clásico como base, y fuerza, vigor y juventud como su sello.

U»  Ê9Ê Ê-/ ,"Ê ÊÊ"»\Ê 4 de agosto, barrio Amaroz, 22:00. Cine al aire libre.

U6 ,*1\Ê 26 de agosto, plaza Nueva, 22:30. La música de Liverpull recoge influencias de grupos que van desde The Beatles hasta REM, pasando por The Byrds, Queen, Oasis y The Eagles. Destacan sus armonías vocales y arreglos orquestales, así como la calidad de sus composiciones y su sonido.

U*",Ê /< ,Ê/ \Ê 2 de septiembre, plaza Euskal Herria, 20:00. Ofrecerán la obra Atsoak dantzan. Dos angelicales viejecitas a bordo de sus sillas de ruedas recorren atónitas las calles. Se han fugado de la residencia en la que viven y ya han tomado una decisión: se acabó lo de ser un trasto relegado a un rincón, aun les quedan promesas y sueños por cumplir, y también ver el mar.

005_tls


006

Udal Gobernu berria lanean hasi da Maiatzaren 22ko udal hauteskundeen ostean, ekainaren 11n egituratu zen Tolosako Udal Gobernu berria. Ibai Iriarte Bilduko alkateak eta honako zinegotziek osatzen dute udalbatza: Lore Agirre (Bildu), Hasier de los Rios (Bildu), Edurne Mendia (Bildu), Peio Etxabe (Bildu), Mikel Arreseigor (Bildu), Miren Urkola (Bildu), Koldo Arsuaga (Bildu), Jokin Bildarratz (EAJ-PNV), Olatz Peon (EAJ-PNV), Jokin Azkue (EAJ-PNV), Nerea Letamendia (EAJ-PNV), Jon Aldazabal (EAJ-PNV), Nuria Carbonell (EAJ-PNV), Joselu Anduela (EAJ-PNV), Jose Ignacio Asensio (PSE-EE) eta Iñaki Xabier Irazabalbeitia (Aralar).

Ibai Iriarte

Lore Agirre

Hasier de los Rios

Uztailaren 20an egin zuten lehendabiziko Aparteko Osoko Bilkura, eta bertan hartutako zenbait erabakiren ondotik, lanean hasteko moduan dira udal ordezkariak. Bildu eta Aralar alderdiko kideek lortutako akordioaren ostean, Udal Gobernua bederatzi zinegotziz osatua dago, eta beraiek dira, hamaika batzorde informatiboetako lehendakariak.

Edurne Mendia

Peio Etxabe

Mikel Arreseigor

Miren Urkola

Koldo Arsuaga

Iñaki Irazabalbeitia

Comisiones informativas PAREKIDETASUNA / IGUALDAD

KULTURA ETA FESTAK / KULTURA Y FIESTAS

Lehendakaria: Miren Urkola

Lehendakaria: Edurne Mendia HIZKUNTZA POLITIKA / POLÍTICA LINGUISTICA

GOBERNU BARTZORDEA

HIRIGINTZA, HERRI AZPIEGITURAK ETA AUZOAK / URBANISMO, BARRIOS E INFRAESTRUCTURAS

1.

Ibai Iriarte (BILDU)

Lehendakaria: Ibai Iriarte

2.

Lore Agirre (BILDU)

GIZARTE POLITIKAK ETA OSASUNA / POLÍTICA SOCIAL Y SALUD

3.

Hasier De los Rios (BILDU)

4.

Edurne Mendia (BILDU)

5.

Iñaki Irazabalbeitia (ARALAR)

ALKATEORDETZA

GIZA BALIABIDEAK, UDAL ANTOLAKUNTZA, HERRITARREN ARRETA ETA INFORMAZIO GIZARTEA / RECURSOS HUMANOS, ORGANIZACIÓN MUNICIPAL, ATENCION AL CIUDADANO Y SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN

1.

Lore Agirre (BILDU)

Lehendakaria: Lore Agirre

2.

Hasier De los Rios (BILDU)

3.

Iñaki Irazabalbeitia (ARALAR)

Ohizko Osoko Bilkurak udaletxeko Pleno Aretoan egingo dituzte hilean behin, hilabeteko azken asteartean, 19:30ean. Gobernu Batzodeak berriz, astero, ostiraletan, 12:00etan. Gainera, Udal ordezkarien esanetan, hauek ahalik eta irekienak egitea da beraien asmoa. Hori dela eta, lanean ari dira, erreglamendu egoki bat osatu eta batzordeak irekitzeko.

UDALTZAINGOA ETA MUGIKORTASUNA / POLICÍA MUNICIPAL Y MOVILIDAD Lehendakaria: Ibai Iriarte UINGURUMENA, GARAPEN EKONOMIKOA, MERKATARITZA ETA TURISMOA / MEDIOAMBIENTE, DESARROLLO ECONOMICO, MERCADOS Y TURISMO Lehendakaria: Hasier de los Rios

Lehendakaria: Iñaki Irazabalbeitia

Lehendakaria: Miren Urkola KONTUETARAKO BATZORDE BEREZIA ETA OGASUNA / COMISIÓN ESPECIAL DE CUENTAS Y HACIENDA Lehendakaria: Lore Agirre KIROLAK / DEPORTES Lehendakaria: Peio Etxabe GAZTERIA ETA MIGRAZIOA / JUVENTUD Y EMIGRACIÓN Lehendakaria: Mikel Arreseigor


IBAI IRIARTE (Tolosako alkatea)

“ Herria denon artean eraiki behar dugu, eta horretarako, ezinbestekoa da, Udalak, bere >˜ŽiÌ>˜]ʅiÀÀˆÌ>ÀÀ>ŽÊL>À˜iÀ>Ìâi>Ê» Duela hilabete inguru, ekainaren 11n hartu zuen Ibai Iriartek Tolosako aginte makila. Politika eta administrazio zientzietan lizentziatua, partaidetza eta komunitate garapenean aditu da alkate berria. Hasi berri den legealdiari aurre egiteko indartsu, gogo biziz eta ilusioz beteta dagoela dio. Zer moduzkoa izan da alkatetza hartu, eta Udalarekiko nahiz herriarekiko lehendabiziko kontaktua? Lur hartzea oso ona izan da. Gainera, behin baino gehiagotan esan dugun bezala, baieztatu dugu, agintaritza politikoa aldatuta ere, udaletxe honek oso ondo egiten duela lan, eta martxan dagoela bertako teknikariei esker. Denen babesa jaso dugu, eta ongi, indartsu eta lanerako gogoz gaude. Badakigu, hau ikasketa prozesu baten hasiera dela, eta horretarako prest gaude. Zeintzuk dira, orain, eskuartean dituzuen proiektu nagusiak? Une honetan, aurreko Udal Gobernuak utzitako plangintza eta aurrekontua kudeatzea dagokigu. Honen ondotik, gure lan potoloa, 2012ko aurrekontuak diseinatzea izango da. Hor hasiko gara gure lan ildoak marka-tzen eta egin nahi ditugun hobekuntzak azpimarratzen. Ordura arte, aurreko gobernuak abiarazi zituen, eta oraindik mahai

gainean dauden proiektuak bideratu beharko ditugu. Tartean, San Estebangoa. Hau geldiarazi egin dugu, auzotarrekin eta tolosarrekin hitz egin nahi baitugu. Tolosak duen azken zabalgunea da eta garrantzi berezia du etorkizuneko herriaren beharrak asetzeko. Bestetik, AHTaren gaia dugu eskuartean. Gaia, lodia, potoloa da eta Udalak dituen eskumenak oso mugatuak. Obra gauzatzen ari da eta jada Monteskuko magalean ditugu makinak. Ni beti izan naiz oso kritikoa pro- iektu honekiko, herritarren benetako beharrei erantzun ez eta ingurugiroaren aurkako eraso gogorra delako. Gure aldetik, orain egin dezakeguna herritar eta zuzeneko kaltetuei ahalik eta laguntza gehien eskaintzea da. Osasun Publikoaren gaiarekin ere lanean gabiltza, eskualde honetako herritarrek osasun publikoa izatearen eskubidea gauzatuarazi nahi dugu.

herritarrak izateari utzi nahi diogu. Bestetik, gure erronka nagusietakoa da, eragile ezberdinekin, etorkizuneko Tolosaz hitz egiteko, mahai soziolaboral bat eratzea. Mahai honen bidez, herria etorkizunera begira jarri nahi dugu denon artean, eta hartu behar dugun bidea zein izan behar den erabaki. Hirigintza politika zuhur baten alde ere egingo dugu lan. Etxebizitza huts ugari daude eta baita zaharkitutako auzoak ere, tartean, Bidebieta, Izaskun eta Alde Zaharra. Hauek birgaitzea da gure asmoa. Legealdi honetarako, laugarren helburua, parte-hartze kultura txertatzea izango da. Azkenik, normalizazio politikoaren gaia dago, hori lortzeko bidera gehitu nahi dugu Tolosa. Herri honek gehiegi jasan du, sufrimendu handia pairatu dute tolosar askok eta askok, eta zentzu horretan, bake eta askatasun eszenatoki batetara zuzentzen lagundu behar dugu Euskal Herria eta Tolosa bera.

Legealdiari begira, berriz, zeintzuk dira zuen helburu nagusiak? Behin eta berriz errepikatu ditugun horiek. Bost puntutan laburbildu daitezke: batetik, krisi garaian egonda, zerbitzu publikoak indartu behar ditugu. Honekin lotuta, inoiz baino sendoago egin behar dugu osasun publikoaren aldeko aldarria, eta zentzu horretan osasunaren arloan bigarren mailako

Parte-hartzea eta Batzordeak herritarrei irekitzea da zuen helburu nagusietako bat. Parte-hartzeak kultura politiko berri bat garatzea eskatzen du. Udaletxe barruan, departamentuen arteko harremanak aldatu beharko dira, eta lana egiteko modua egokitu, baina herria denon artean eraiki behar dugu, eta horretarako, Udalak, bere lanketan, herritarrak integratzea ezinbesteko du.

007_tls


008

Jokin Azkue ­ Â&#x2021;* 6Ă&#x160;>Â?`iĂ&#x20AC;`Â&#x2C6;Â&#x17D;Â&#x153; zinegotzia)

â&#x20AC;&#x153;EAJ-rentzat lehentasun osoa duen kontua enpleguarena daâ&#x20AC;? 2003an hartu zuen lehendabiziko aldiz zinegotzi kargua Tolosan, eta hau bere hirugarren legealdia izango da. Azken lau urteetan Ogasun batzordeko lehendakari izan denarentzat, hasi berri den legealdian, lehentasun oso enplegua sustatzeak du. Oposiziotik, zeintzuk izango dira legealdi honetan jarraituko dituzen ildo nagusiak?

EAJrentzat lehentasun osoa duen kontua enpleguarena da, guk geuk partehartze aktiboa izan behar dugu enplegua sustatzen, enÂŤÂ?i}Ă&#x2022;Ă&#x160;ÂşiĂ&#x20AC;>}Â&#x2C6;Â?i>Â&#x17D;ÂťĂ&#x160;Ă&#x192;Â&#x153;Ă&#x20AC;Ă&#x152;Ă&#x2022;Ă&#x160;LiÂ&#x2026;>Ă&#x20AC;Ă&#x160;`Â&#x2C6;Ă&#x152;Ă&#x2022;}Ă&#x2022;]Ă&#x160;/Â&#x153;Â?Â&#x153;Ă&#x192;>Ă&#x160; eta Tolosaldeko enpresek enplegua susta dezaten. Bestalde, merkataritzak paper garrantzitsua du Tolosaren ekonomian, beraiekin batera joan beharrean gaude, elkarrekin lana i}Â&#x2C6;Â&#x2DC;iâ°Ă&#x160; Â&#x2021;* 6Â&#x17D;Ă&#x160; Ă&#x160; LÂ&#x2C6;Ă&#x160; Â&#x201C;Â&#x2C6;Â?Â&#x2C6;Â&#x153;Â&#x2C6;Ă&#x160; iĂ&#x2022;Ă&#x20AC;Â&#x153;Ă&#x160; iÂ&#x17D;>Ă&#x20AC;Ă&#x20AC;Â&#x2C6;Ă&#x160; `Â&#x2C6;Ă&#x152;Ă&#x2022;Ă&#x160; Tolosaldeara ekonomia sustatzeko. Bigarren lerroa normalizazioa eta bizikidetzarena da, aro berri baten atarian gaude eta ezinbestekoa dugu partaidetza prozesua irekitzea herritarrek eta gizarte eragileek beraien ekarpenak egiteko, eta normalizazioa nahiz bizikidetza indartu. Guztiok batuko gaituen tresnak erabiliz, alderdikerietan erori gabe.

Motzean, zeintzuk dira datozen lau urteetarako proposatzen dituzuen proiektu nagusiak? Premian daudenei etxebizitzaren eskaintza indartzea. Batetik, mugikortasun arazo larriak dituzten eta irisgarritasunerako baldintzak betetzen ez dituzten etxebizitzetan bizi direnei laguntzeko. Bestetik, gure helburua da, gazteei etxebizitza kopuru esanguratsua eskaintzea alogeran. Honekin batera, gure asmoa da, abian jarritako etxebizitza plana garatzea. Gure erreferentzia gunea den merkataritza indartzea, Apatta Erreka industrialdea eta â&#x20AC;&#x153;isla autoĂ&#x203A;Â&#x2C6;>ÂťĂ&#x160; Â&#x2C6;Â&#x2DC;`>Ă&#x20AC;Ă&#x152;âi>]Ă&#x160; Ă&#x160; i}Ă&#x2022;Â&#x2DC;iĂ&#x20AC;Â&#x153;Â&#x17D;Â&#x153;Ă&#x160; iĂ&#x152;>Ă&#x160; Â?>Ă&#x20AC;Ă&#x2022;Â&#x2DC;L>Ă&#x152;iroko azokak, feriak eta turismoa indartzea traktore ekonomiko eta sozialak direlako eta bide batez, lehen sektorea indartzea. Baita, gune berdeak zabaltzea eta ekipatzea ere. Tolosa 2015: Tolosarrek partaidetza prozesu baten ondorioz eginiko 222 ekintzen gau-

zatzea bideratzen hastea. Azkenik, justizia soziala eta gizarte zerbitzuak indartzea. Zer da Udal Gobernu berriari eskatzen diozuena? Bazterketarik ez egitea, orain arte albo batera utzi gaitu eta hori ez dugu onartzen. Udal Gobernuari eskatzen diogu tolosarren ia %40ak bozkatu duen alderdia ez baztertzea zenbait erabaki garrantzitsu hartzerakoan (udal antolaketa adibidez). Guk adierazi diogu alkateari eskuak zabalik ditugula elkarlanean proiektuak burutzeko eta prestutasun horrekin jarraitzen dugu.

Jose Ignacio Asensio (PSE-EE)

â&#x20AC;&#x153;Egoera ekonomikoak sortu dituen arazoei aurre egitea da lehentasunaâ&#x20AC;? Jose Ignacio Asensio izango da PSE-EE alderdiko zinegotzia Udalean datozen lau urteetan. 586 bozkarekin ordezkari bat lortu zuen bere alderdiak maiatzaren 22ko udal hauteskundeetan. Industria garapenarekin zerikusia duten proiektuak eta alokairua sustatzea izango da bere helburu nagusia. Oposiziotik, zeintzuk izango dira legealdi honetan jarraituko dituzen ildo nagusiak? Hauteskundeetan zehazturiko egitaraua jarraituko dugu, hori izango da defendatuko duguna. Noski lehentasuna egoera ekonomikoak sortu dituen arazoei aurre egitea izango da, langabezia, babes soziala eta abar. Horretarako beti eduki behar ditugu baliabideak. Tolosa herri anitza da eta aniztasun hori errespetatu egin behar da. Motzean, zeintzuk dira datozen lau urteetarako proposatzen dituzuen proiektu nagusiak?

Bereziki industria garapenarekin zerikusia duten proiekuak, Apattako bigarren fasearekin jarraituz, SPRIren eskutik eta Lehiberri zentroa martxan jarriz. Lehenengo proiektuak datozen lau urteetan bukatuta egon beharko luke, eta bigarrenak, berriz, hurrengo bi urteetan. Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokion diru kopurua exijitu behar zaio. Beste arloei dagokienez, etxebizitza arloan alokairua bultzatzea da helburua; kirolean, Berazubiko birgaitze osoari ekitea eta bertako erabilera publikoa bultzatzea eta Usabal proiektuaren hirugarren fasea amaitzea; gaztedian, gazteentzako espazio berriak

sustatzea; eta, gizarte zerbitzuetan, adinekoekin zerikusia duten elkarteekin lankidetza indartzea. Zer da Udal Gobernu berriari eskatzen diozuena? Tolosa herri anitza dela kontuan edukitzea eta aniztasun hori errespetatzea. Tolosar guztientzat gobernatzea, gardentasunez, eta erabakiak hartzea arazoak garaiz konpontzeko. Oposizioko alderdiekin elkarrizketa mantentzea. Benetan egoera politiko berri bat eraikitzen ari bagara ETAren desagerpena eskatzea, denon artean bakearen helburua lortzeko.


20.000 bisitari baino gehiago izan ditu lorategien jaialdiak lehen bi hilabeteetan Zumardiaundian kokaturiko Nazioarteko Lorategi Jaialdian bisitarien kopurua handituz doa etengabe, aurreikuspenak gaindituz. Dagoeneko 20.000 lagun baino gehiago dira Tolosako Nazioarteko Lorategi Jaialdira gerturatu direnak. Udalak balantze oso baikorra egin du, ekimena aurreikuspenak gainditzen ari baita. Bai Tolosako, eskualdeko nahiz eskualdez kanpoko herritar ugari dira egunero Lorategi Jaialdia osatzen duten sei lorategiez gozatzera bertaratzen direnak. Lorategi berezi eta ikusgarri hauen inguruko xehetasunak ezagutze aldera, bisita gidatuak ere eskaintzen dira, goizez nahiz arratsaldez, euskaraz eta gaztelaniaz. Zumardiaundiko harrera gunean eman daiteke izena, edo bestela 656 709 681 telefono zenbakira deituta. Bestalde, jaialdia bisitatzen duen orok lorategi ederrena aukeratzeko lehiaketan parte har dezake. Lehiaketa amaitzean zozketa egingo da, eta irabazleak bidaia bat jasoko du sari moduan. Astelehenetik igandera 10:00etatik 21:00etara herritar orori dago zabalik Zu-

mardiaundia. Ez da denbora asko igaro erabat eraberritu ondoren zabaldu zenetik, eta dagoeneko herritarrek euren aisirako erabiltzeko gune bilakatu da. Asko dira bertan egonaldi bat egiteko ohitura hartu dutenak, etengabe aldatuz, berrituz eta edertuz doazen Nazioarteko Lorategi Jaialdiko lorategiek gune erakargarri eta atsegina bihurtu baitute. Gainera, taberna zerbitzuaz ere goza daiteke, egun osoan zehar, astelehenetik igandera bitarte. Era berean, paseatzeko edota bizikletaz igarotzeko ere baliatzen dute askok. Esan, gainera, parkerako hiru sarbideak irekita daudela. Ezin aipatu gabe utzi ekimen honi esker lau lanpostu berri sortu direla. Jendeari informazioa ematea, bisita gidatuak zuzentzea, tabernako zerbitzua eskaintzea eta inguru berdeen zainketa egitea da euren egitekoa. Hau, Lanbidek, Tolosako Udalak eta Goroldi SLU-k lankidetzan, martxan jarritako programa baten barruan kokatzen da.

009_tls


010

Gernikako arbolaren inguruak birgaitzeko lanak hastear dira Hil honen amaieran hasiko dituzte Gernikako Arbolaren inguruak birgaitzeko lanak. Bertako merkatariekin hitz egin ostean, proiektu bat gauzatzea erabaki du Tolosako Udalak, inguruak lehen zuen xarma berreskura dezan.

San Frantzisko pasealekua

Egun, oinezko gutxi igarotzen dira lorategi honen ertzetatik. Horregatik, hau suspertzeko eta baita inguruko merkataritza jarduera bultzatzeko, hainbat ekintza burutuko dira. Olloquiegui hondeaketak enpresari esleitu zaio proiektuaren egikaritzea. Hala, 393.603,63 euroko aurrekontua dute, eta lanak gauzatzeko hiru hilabeteko epealdia, beraien proposamenaren arabera, nahiz eta lehen aurreikuspena bost hilabetekoa izan. Proiektu hau ďŹ nantzatzeko, Eusko Jaurlaritzak merkataritza sustatzeko ematen dituen Merkagune izeneko diru-laguntzak erabiliko dira. Egingo diren birgaitze lanen artean, argiteria hobetuko da, inguruko espaloiak zabalduko dira, aparkalekuak antolatuko dira, lorategia barnealdetik zeharkatzeko pasabideak eraikiko dira eta loreak aldatu. Honez gain, saneamendua eta ur hornidura sareak konponduko dira.


Emakumea izango da protagonista datorren urteko egutegian Abian da Tolargik eta Tolosagasak Tolosako Udalaren laguntzarekin antolatutako argazki lehiaketa. 2012ko egutegi ofiziala osatzeko aukeratutako gaia honakoa da, Emakumea eta berdintasuna. Hala, argazkilariek “Emakumezkoak gizonezkoak adina >ÌiÀ>Ìâi˜Ê>Ê`ˆÀ>Ê>À}>⎈iÌ>˜¶»Ê}>`iÀ>ÊiÀ>˜‡ tzun beharko dute beraien erretratuekin. Beraz, emakumea protagonista izango da 2012ko egutegian. Baina hau osatzeko giltza, tolosarrek dute. Urtero bezala, beraiek aurkeztutako argazkiekin atonduko da. Hala, lehiaketan parte hartu nahi dutenek irailaren 4a bitartean aurkeztu ditzakete argazkiak. Hauek, nahitaez, Tolosan ateratakoak izan behar dute eta argazki paperean edo CD digitalean aurkeztu daitezke. Tolosagasa edo Tolargiko bulegoetan utzi daitezke argazkiak edota korreoz bidali honako helbideetara: Tolargi (Rondilla kalea, 34 behea 20.400 Tolosa) eta Tolosagasa (Aroztegieta kalea, 18 behea 20.400 Tolosa). Denera 13 argazki sarituko dira. Hauetako seik urtebetez doan izango dute argia, eta beste horrenbestek gasa. Sari berezia irabazten duenak berriz, urtebeteko gasa eta argia izango ditu ordaindu gabe.

Di-da batean

Graffitiak herrira zabalduz

La primera fiesta de los skaters

Graffitiek hiriko hainbat gune hartu dituzte. Sanjoanetan, Tolosa beantatuz II. Grafiti lehiaketa jokatu zen, eta honen baitan, GKo Galeriak bultzatuta, Skate Park-a eta Berazubiko pilotalekuko horma margotu dituzte. Tolosako Skate Taldearekin elkarlanean duela hilabete gutxi eraikitako Skate park-a osorik margotu zituzten. Lan hau burutzeko gai honetan eskarmentua duen NIBS gonbidatu zuten, eta orain itxura berria du parkeak. Graffitia eta skatea batzea zen egi-

tasmoaren helburua, eta lortu da, graffiteroak egindako lasak harreman zuzena baitu skatearekin. Bestalde, formatu handiko lehendabiziko murala egin dute GKo galeriako artistek Berazubiko pilotalekuaren atzealdean. Bertan, konstruktibismoan, Errusiar mugimendu artistikoan oinarritutako kartelak hartu dituzte eredu eta zepelinak, eraikinak eta hegazkinlaria ikusi daitezke margolan erraldoian.

Organizado por el grupo de Skate de Tolosa, y con la colaboración del Ayuntamiento de Tolosa, el 16 de julio se celebró la primera Skate Festa. La fiesta se llevo a cabo en la recién inaugurada pista del polideportivo Usabal. Los actos comenzaron a las 12:00, y como aperitivo, cada skater mostró sus habilidades. Después de tomar el primer contacto con la pista, hubo parrillada, para los organizadores y los participantes de la competición que se llevó a cabo por la tarde. Para finalizar la fiesta, hubo conciertos. Dos grupos tolosarras, fueron los encargados de marcar el ritmo: Gargantas Desgarradas y Lobo Electrico. Como hemos mencionado, esta ha sido la primera edición, y la intención de los organizadores es, repetirla todos los años.

011_tls


012

Behin batean Tolosan…

Oria ibaia 1935. urteko uda Jesús Elosegi (Aranzadi Zientzia elkartea)

86°Ê “i˜`i>˜Ê ÜÀÌÕÊ âi˜Ê ˜>Ã>«Õ˜Ì>ŽœÊ œŽœ>Ê Ì>ˆ>˜]Ê `i˜LœÀ>‡ pasa moduan. Aurrez koipeztatutako enbor baten muturrean jartzen den bandera hartzean datza. Bertikalean nahiz horizontalean joka daiteke. Tolosaren kasuan, nasapuntako horizontala egiten zen. Herriko gazte ugari animatzen ziren jolas honetan parte hartzera, eta irudian ikus daitekeen bezala, ikusmin handia sortzen zuen. Batel estropadetan gertatu ohi den bezala, Zerkausiko inguruak jarraitzailez betetzen ziren. La cucaña o palo ensebado se originó como pasatiempo en Italia durante el si}œÊ86°Ê œ˜ÃˆÃÌiÊi˜ÊÌÀi«>ÀÊVœ˜Ê>Ê>ÞÕ`>Ê de brazos y piernas por un poste vertical u horizontal de aproximadamente 5 metros, que suele estar embadurnado

con alguna sustancia resbaladiza, hasta atrapar la bandera situada al final. En Tolosa se jugaba a la cucaña horizontal. Participaban muchos jóvenes, y como se puede observar en la imagen, despertaba un gran interés entre los ciudadanos.

TLS 18  

TLS 18 tolosa aldizkaria

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you