Page 1

011

tls tolosa

To l o s a k o U d a l a - B i h i l a b e t e k a r i a - A b e n d u a 2 0 0 9 / To l o s a 2 0 1 5 - R e v i s t a b i m e n s u a l - D i c i e m b r e 2 0 0 9

Zerkausiko baserritarrek orainaz eta geroaz hausnartu dute Nerea Letamendia zinegotziarekin Mugikortasun Astea burutuko da Tolosan hilaren 18tik 26ra

Euskal Herria plaza Oinezkoentzako gune bilakatuko da laster Tolosako Alde Zaharreko 01_tls plaza esanguratsu hau


0


011 1etik 16ra

Argitara­­­­­­­tzailea: Tolosako Udala Koordinazioa: Ingurugiro Departamentua Diseinua eta maketazioa: Zut! kreatiboak Azaleko argazkia: Tolosako Udala Ale kopurua: 8.000 D.L.: SS-340/06

tls tolosa

Eskuartean duzu TLS udal aldizkaria. Bi hilabetez behin zure etxeko postontzian jaso eta Tolosako Udalarekin zerikusia duten albiste eta ekimenen berri izateko aukera duzu 16 orrietan zehar. Gabon atarian gaudelarik, Tolosako ohiko merkatu eta Gabonetako Azoka Bereziaren berri izango duzu (4-5 orriak). Era berean, amaitu berri diren partaidetza jardunaldien inguruko xehetasunak ezagutzeko aukera izango duzu (6-7) eta Usabalgo kirol medikuntza eta teknifikazio zentroan barneratuko gara Andoni Imaz kudeatzailearen eskutik (10-11 orriak). Hirigintza arloan, Euskal Herri plazarako proiektua ezagutzeko aukera izango duzu (8-9 orriak) eta amaitzear dauden kolektorearen lanen azken berriak izango dituzu (13 orria). Bestalde, Tolosako Udalak Eguberrietarako prestatu duen egitarau berezia eskainiko dizugu (12 orria). Azkenik, herritarren iritzien tartea zabalduko dugu (14), albiste laburrak bilduko ditugu (15) eta argazki zahar batek Tolosako iraganera itzuliko gaitu. Tienes entre manos la revista municipal TLS. Cada dos meses podrás recibir en tu buzón la información sobre las actividades y proyectos relacionados con el Ayuntamiento de Tolosa a través de sus 16 páginas. En vísperas de las fiestas navideñas, hemos compartido una tarde con la concejala de Ferias, Nerea Letamendia, y los baserritarras que acuden al Zerkausia (páginas 4-5). Además, repasaremos las jornadas sobre la participación ciudadana que ha acogido Tolosa (6-7) y nos adentraremos en el centro de medicina deportiva y tecnificación de Usabal, de la mano de su gerente Andoni Imaz (10-11). En el capítulo urbanístico, abriremos una página al proyecto redactado para la plaza Euskal Herria y entraremos en la fase final de las obras del colector (13). Asimismo, te ofrecemos el programa navideño que ha preparado el Ayuntamiento de Tolosa (12). Por último, recogeremos las opiniones de nuestros lectores (14), realizaremos una breve selección de noticias (15) y una fotografía antigua nos transportará al pasado de Tolosa.

Paper birziklatua - 100% paper ekologikoa

003_tls


004

“Tolosako merkatuak eskaintzen duen gertutasuna baloratzen dute herritarrek” Nerea Letamendiak balorazio positiboa egiten du Feriak eta Turismo zinegotzi moduan egin dituen lehen hilabeteak igaro ondoren. Tolosako larunbateroko azoka sustatzea “lehentasuna” izan behar duela defendatzen du eta hurrengo azoka berezirako gonbitea luzatu du: Gabonetako Azoka Berezia. ‘Kilometro 0’ deituriko filosofia zabaldu nahi duzue. Zertan datza? Gertutasuna baloratzen du. Ekoizlearen eta eroslearen arteko gertutasuna dendatzen du filosofia honek eta, horregatik, ‘Kilometro 0’ izendapena erabiltzen da. Tolosako merkatuan baserritarraren eta eroslearen arteko tratua mantentzen da. Larunbat batean dendariak tipula ez badu ekarri azokara, berak esango digu zer gertatu zaion edo zergatik ezin dituen tipulak eskaini. Tolosako Zerkausiko merkatua erreferente bat da Gipuzkoan.

NEREA LETAMENDIA FERIA ETA TURISMO ZINEGOTZIA Feriak eta Turismo zinegotzi kargua hartu zenuenetik gelditu gabe lanean aritu zara. Zer moduz joan dira azoka bereziak? Lan handia izan da, azoka guztiak bata bestearen atzetik egokitu zaizkidalako. Gustura nago. Oraingoz Tolosa Goxua, Babarrunaren Astea eta Txuletaren Festa prestatu ditugu. Oso ondo joan dira, lehenengo bietan eguraldia lagun izan genuen eta Tolosara jende asko gerturatu zen. Hala ere, ferietara etortzen den jendeak gure komertzioa ere bisitatuko du, tabernetara joango da… Horregatik, niretzat oso garrantzitsua da denek bat egitea giro bat osotasunean sortzeko. Uste dut orain sortzen dela eta, nire ustez, hori da Tolosa ezberdintzen duena. Zerkausiko azokan elementu berritzaileak txertatzen ari zarete: piper erreak, nafar olioa… Arrakasta izaten ari dira, ezta? Bai, oso arrakastatsuak izaten ari dira. Uste dut azoka bertako produktuak promoziona-

tzeko erabili behar dela, baina beste lekuetako produktuak bertan izatea ere probestu behar dugu. Lodosako piperrak Tolosan eros ahal izatea zorte bat da. Gurea ona da, baina kanpoan ere jenero ona ekoizten dute; asko ikas dezakegu elkarrengandik. Tolosaldeko Landa Garapen Elkartea ere pozik dago. Larunbatetako azokari lehentasuna ematea izan da zure asmo nagusia Udaletxean sartu zinenetik, ezta? Hori da gure zutabea eta azoka bereziak osagarri gisa hartu behar ditugu. Larunbatero hiru plaza daude jendez gainezka, ‘Slow Food’ mugimendua dago hilean behin Zerkausian erositako produktuak bertan prestatuz, onddo garaian nahaskia banatu zen… Ekintza asko Zerkausian egiten dira, erreferente bat delako. Berritu zutenetik asko hobetu du; lehen leku hotza eta iluna zen eta orain espazio moderno bat dugu. Baserritarrak gustura daude.

“La ferias especiales son un complemento del mercado de los sábados” Uste dut Gipuzkoa mailan dagokion lekua duela eta bere garrantzia onartzen zaiola. Beharbada Ordiziakoa izango da sona handiena duena, baina larunbatetan egiten diren merkatuetan Tolosakoa erreferente bat da. Zerkausiaren berrikuntzak ere asko lagundu du. Baserritarrak protagonistak dira eta erosotasuna eskaintzen die Zerkausia berriak. Eraikin garbia da, argitsua, modernoa eta berogailua ere badute. Nola promozionatu nahi duzue ‘Tolosa Gourmet’ zigilu gastronomikoa? Urtarriletik aurrera heldu nahi diogu horri. Tolosak izen bat hartu du gastronomiaren inguruan, baina ‘Tolosa Gourmet’ zigilua txuletarekin erlazionatzen da, gehien bat. Gure asmoa da marka horretan babarruna, gozoak, larunbateko merkatuak, Tolosako tabernarien pintxo eskaintza… Hori guztia da Tolosa eta bildu nahi dugu.


Feria Especial: Una despensa navideña

PILAR IMAZ (HERNIALDE), LUIS AGINAGA (TOLOSA) ETA MARI ARRUTI (IBARRA) ZERKAUSIKO AZOKAKO SALTZAILEAK

“40 urte daramatzagu azokara etortzen” Azken berrogei urtetan ez diote egun bakar batean ere hutsik egin Tolosako azokarekin duten hitzorduari. Egunero baserriko barazki freskoak eskaintzen dituzte eta gertuko tratua dute ikur. Herritarrek mantentzen al dute Zerkausiko azokara etortzeko ohitura? Astean zehar ez dira asko etortzen, baina larunbatetan jende asko gerturatzen da. Gainera, larunbatetan postu gehiago izaten dira eta aukera handiagoa dago. Batzuk baloratzen dute produktu freskoa eta eguneko barazkiak, eta horregatik etortzen dira. Hala ere, badago nabarmentzen ez duenik ere. Askotan, uda garaian goizago jaiki eta moztu berriak ekartzen ditugu, freskoagoak egon gaitezen. Askok ez du nabarmentzen freskura hori, ohitura falta dagoelako. Erosketa ohiturak asko aldatu al dira? Batzuk baloratzen dute eskaintzen diegun gertutasuna, baina beste batzuk nahiago dute zentro komertzial handira joan eta karroa beteta etxera joatea. Bestalde, azokara erosten direnak ez dute egunero etortzeko aukera. Orain gazteek aste osorako erosketa egiten dute. Asko larunbatetan etortzen dira eta aste osorako erosten dute. Pena ematen digu; horrelako barazki freskoa eskaini eta egunean ez jateak. Lehen tratuan aritzeko ohitura ere bazen eta orain galdu egin da. Horrela hobe! Baserrian lana egin ondoren salmentan aritzea tokatzen zaizue. Gogorra al da eguneroko jarduna? Etxean lanik egiten ez bada, ezin da azokara etorri. Hala ere, salduz gero gu pozik

gaude. Etxean laguntzen digunik badugu eta horrela lana errazagoa da. Gogorra da lana, baina urte asko goaz eta ohitura gaude. Nola ikusten duzu baserritarren etorkizuna? Oso gaizki. Pentsuaren prezioak, tresneria… gora doaz eta baserritarrek ez dute irabazirik. Gu azkenekoak izango gara ziurrenik…

El sábado día 19 se desarrollará en Tolosa la tradicional Feria Especial de Navidad. El mercado se dividirá en tres espacios: el paseo San Francisco, el Triángulo y la plaza Zaharra, sin olvidar las habituales del mercado del sábado. Uno de los grandes alicientes será el XVII. Concurso de Morcilla de la sociedad San Blas, que se celebrará en el Triángulo. En la plaza del Triángulo los visitantes podrán encontrar, sobre todo, frutas y verduras de invierno, y género pensado especialmente para las fechas navideñas. No obstante, también se podrá adquirir queso, chocolate, vino o miel en los diversos puestos de venta, a lo largo de cien metros lineales. A las 13.00 horas del sábado se dará a conocer el nombre del vencedor. A lo largo de toda la mañana se podrán degustar las morcillas del ganador del concurso de la pasada edición. La plaza Zaharra será otro de los focos de atención. Este espacio estará dedicado a la exposición de animales. Se mostrarán ciervos y cerdos de la raza autóctona. Además, se podrán degustar y comprar diversos productos elaborados a partir de estos animales.

“La gente tiene más costumbre de venir a la feria los sábados” Asko aldatu al da azoka azken urteetan? 40 urte inguru daramatzagu Tolosako merkatura etortzen. Lehen Abastoseko merkatuan izaten ginen. Astean zehar beheko plaza beteta izaten zen, tokirik gabe ibiltzen ginen. Asko haserretuta ibiltzen ziren! Izugarri aldatu da. Apeaderotik gertu geratzen zen plaza eta jende asko trenez etortzen zen. Zerkausiko merkatuan eroso al zaudete? Eroso gaude hemen, leku berria eta polita delako. Gainera, jendearen bistan gaude eta beti ere. Azken urteetan Abastoseko azoka ezkutuan gelditzen zen eta jendea ez zen barrura sartzen. Hemen larunbatetan mugimendu handia izaten da; izugarrizko aldea dago astean zehar izaten denarekin. 005_tls


006

Partaidetzarako jardunaldiak: heziketa xede Finalizan con éxito las primeras Jornadas de Participación de Tolosa. A lo largo de tres sesiones los asistentes han tenido la oportunidad de formarse y reflexionar. El objetivo es continuar trabajando en esta clave de cara a la aprobación el reglamento que regulará el funcionamiento del Consejo de Participación.

Partaidetza du helburu Tolosako Udalak eta bide horri ekiteko lehen aldiz Partaidetza Jardunaldiak antolatu ditu. Ikusmira sortu dute saioek eta arrakasta izan dute. Azaroaren 25ean, abenduaren 1ean eta 2an burutu ziren saioak eta bilkura bakoitzean 30-35 lagun bildu ziren. Herritarren heziketa izan dute xede jardunaldi hauek. Partaidetza Kontseiluaren funtzionamendua zehaztuko duen arautegia onartu aurretik Udalak beharrezkoa ikusi du herritarrak partaidetza kodean heztea. Beraz, lehen pausu bat besterik ez da izan elkarrekin lanean jarraitzeko. Ikasketa baliagarriak jaso dituzte jardunaldietara gerturatu diren herritarrek. Ikuspegi ezberdinak jaso eta ezagutzeko aukera izan dute eta eztabaidarako bidea ere zabaldu da, iritzi ezberdinak jasoaz. Tolosan izan diren gonbidatuen ibilbide profesionala eta saioe-

tako txostenak publikoak dira eta 2015eko web gunean ikus daiteke (www.tolosa2015. net). Araudi proposamena ere bertan irakurri daiteke eta orain arte egin den lan osoa ezagutu daiteke. Las primeras Jornadas de Participación de Tolosa han despertado el interés de muchos. Los días 25 de noviembre, 1 y 2 de diciembre han visitado Tolosa ponentes de altura, que han compartido sus experiencias y han ofrecido su testimonio en el ámbito de la participación. En cada sesión se han reunido 30-35 personas con el objetivo de formarse de cara a la aprobación del reglamento que regulará el funcionamiento del Consejo de Participación. La documentación utilizada por los ponente, como su trayectoria profesional puede ser consultada en la web www.tolosa2015.net.


Elisabet Arrieta

Toni Merino

Javier Encina eta María Ángeles Ávila

Euskal Herriko Unibertsitateko Irakaslea eta Soziologian Doktorea

Rubiko Udaleko kudeatzailea eta Kataluniako Udalerrien Federazioko Aholkulari Teknikoa

“Saio hauek abiapuntu bat dira eta orain lanean jarraitu behar dugu elkarrekin”

“Prozesu parte hartzaile batean aurrez jokoarauak ezarri behar dira”

“Sortzaileak eta kreatiboak izaten saiatu behar dugu”

Elisabet Arrieta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak, Soziologian doktoreak eta partaidetzan adituak Euskal Herri mailan parte hartu duen hainbat esperientziari buruz duen ikuspuntua eman zuen lehen saioan. “Alde batetik, formazioa da jardunaldi hauen helburua, baina abiapuntu amankomun batekin. Lehenengo formazioa teoriaren ingurukoa izango da eta oinarrizko elementu batzuk ezagutu beharko dira denok abiapuntu berdina izan dezagun”, azaldu zuen soziologoak. Bigarren xedetzat, Euskal Herrian zein Estatu mailan zer egiten den ikusi eta neurri batean baliagarriak izan daitezken erreferente edo klabeak eskuratzea litzatekeela gaineratu zuen. Hirugarrena, berriz, “hiru saio hauek bere horretan amaituko dira baina lanari hortik aurrera ekingo diogu. Edukia, esperientzia, informazioa, hausnarketarako bidea... izango ditu baina hortik aurrera beste pausu batzuk eman nahi ditugu Tolosako araudi horren inguruan”, gaineratu zuen Arrietak.

Rubíko Udaleko kudeatzailea, Kataluniako Udalerrien Federazioko ahokulari teknikoa, eta partaidetzako gaietan aditua da Toni Merino. Ezin hobeto ezagutzen duena Kataluniak alor honetan duen egoera. Azken saioa eskaini zuen aditu kataluniarrak Tolosan. Haren ustez, eginkizun publikoan parte hartzeko eta bere denbora librea horretara bideratzeko prest dagoen masa soziala handitzea da gaur egungo erronka. Era berean, “parte hartzen duen talde horretan “aniztasuna” bilatzea ere garrantzitsua dela defendatu zuen. “Proceso parte hartzaile baten aurrean posizio guztiak biltzen baditugu, prozesu hori arrakastatsua izan daiteke”, gehitu zuen. Ondoren, jende hori “fidelizatu” behar dela esan zuen, “konbentzitu” gabe, noski. Azken finean, partaidetza “funtzio publikoa ulertzeko modua” dela azaldu zuen. Era berean, partaidetza prozesu batek arrakasta edukitzeko “joko-arauak” aurrez ezartzea beharrezkoa dela aitortu zuen. “Horrela argi izango ditugu guztiok araua, baina arauak jartzeak ez du esan nahi mugak jartzea: guztion arteak jarri beharko dira arau horiek”, esan zuen. Hala, kalitatezko partaidetza prozesu batek izan beharreko elementuak aipatu zituen: borondate politikoa, helburuak, informazioa, gardentasuna, berdintasuna, irekia izatea, deliberazioa eta jarraipena.

Hainbat lan egin dituzte partaidetzaren inguruan eta Las Cabezas de San Juan (Sevilla) udalerrian aurrekontu parte hartzaileak bultzatzeagatik errekonozimendua eta hainbat sari jaso dituzte. ‘Ilusionismo soziala’ lemapean eskaini zuten euren hitzaldia eta jende andana bildu zen Tolosako udal pleno aretoan. Zeri deitzen diote ilusionismo soziala? Egiteko modu bat da, dimentsio dialektikoan oinarritzen dena, abiapuntu ditu parte hartzeko metodologiak eta garatzen da herri kulturekin lan eginda. Ardatz nagusi du eguneroko espazio eta denboretan bitartekaritza sozialak sortzea eta dinamizatzea; horretarako, jendearekin eta jendetik egin behar da lan, posible denaren segurtasunetik ezinezkoa denaren itxaropenerantz mugituta, eguneroko bizitza autogestionatuta, desberdindu ezin direlarik pentsatzea eta sentitzea, ekintza eta ezagutza, jakintza guztien errekonozimendua eta ikaskuntza. Bikote sevillarra oso pozik agertu zen saioarekin. “Gure herrian hasiera batean 90 lagunek parte hartzen zuten saio parte hartzaileetan eta azkenerako mila lagun biltzea lortu genuen. Sortzaileak izaten saiatu behar dugu eta irudimena lantzen. Guk, esaterako, telenobela bat egitea pentsatu genuen jendea inplikatzeko eta formulak funtzionatu egin zuen: mila herritar inguruk parte hartu zuen”, azaldu zuten teknikariek.

“La formación ha sido el objetivo de estas jornadas que nos permiten tener un punto en común para trabajar juntos” “Hemos podido conocer qué se está haciendo en Euskal Herria y en el Estado en temas de participación”

“El reto es cómo conseguir ampliar la masa de gente que está dispuesta a invertir su tiempo libre en la función pública” “Es necesario dejar claras las reglas de juego, lo cual no significa imponer limitaciones a un proceso participativo”

“El eje del ‘Ilusionismo social’ es crear y dinamizar enlaces sociales en los tiempos y espacios rutinarios de la gente” “Debemos ser creativos y utilizar la imaginación para conseguir que la gente destine su tiempo a la función pública”

Sevillako las Cabezas De San Juan Udalerrian aurrekontu parte hartzaileak landu dituzte eta beste hainbat egitasmo

007_tls


008

El recién inaugurado TOPic contribuirá a otorgar protagonismo a esta emblemática plaza del Casco Histórico que hasta ahora no contaba con un proyecto de futuro definido y había caído en el olvido

Oinezkoak zorioneko dira Euskal Herria plazan Tolosako Udalak Euskal Herria plaza eta inguruko Errehabilitazio Plana onartu berri du. Alde Zaharreko gune esanguratsu hau oinezkoentzako bilakatuko da eta lurrazpiko aparkalekuak egiteko ateak zabalik geratzen dira.

Tolosako Udalak Euskal Herria plazako eta inguruko Errehabilitazio Plana onartu berri du eta herritarrek oinezkoentzako beste gune bat irabaziko dute laster. Alde Zaharreko gune garrantzitsu honek ez du izan bere etorkizuna zehaztuko duen proiekturik eta orain dagokion protagonismoa irabaziko du. Zabaldu berri den TOPic zentroak ere oihartzuna emango dio ahaztua gelditu den gune honi. Eta Euskal Herria plazaren azpian aparkalekuak eraikitzeko ateak zabalik uzten ditu onartu berri den planak.

Elementos a conservar “por su interés históricoartístico” El plan define cuáles son los elementos a conservar “por su interés histórico-artístico”. Son la plaza Euskal Herria en su conjunto, las plantas bajas números 4 y 6 de la calle Antonio Lekuona, los elementos puntuales de herrería, y los zócalos de piedra. El documento también establece la apertura, en planta baja, del callejón existente en la trasera de las edificaciones Nº 2, 4, 6 y 8 de la calle Rondilla. Esta actuación afectaría al edificio Nº 2 de Antonio Lekuona. Asimismo, el plan prevé la apertura de un paso peatonal de comunicación entre Andia y Soldadu, junto a la vía del ferrocarril. Por último, se posibilita la instalación de ascensor en las viviendas existentes, así como la construcción de un aparcamiento subterráneo en la plaza Euskal Herria.

Iñaki Etxeberria arkitektoak landu du proiektua. Errehabilitazio plan bereziak Tolosako Plan Orokorrean egindako zenbait proposamen jasotzen ditu, Arau Subsidiarioek baimentzen ez zituztenak. Hala, etxebizitza erabilera onartzen du eraikinen goiko zatian, teilatu azpian, eta begiratoki izaten uzten du. Horretarako arautegi bat ezarriko da; diseinua eta neurriak zehazteko. Proiektuaren ildo nagusiek Euskal Herria plazako eraikinen babesa defendatzen dute, eta bereziki plazako barnealdera dauden fatxadak, sarbideak eta kanpoko fatxadak.

Las directrices generales abogan por la protección estricta en las edificaciones de la plaza, centradas en las fachadas que conforman el interior de la plaza, sus accesos y las fachadas exteriores


Igarondo biziguneko lanak hasi dira dagoeneko 60 etxebizitza libre eta 24 babestu eraikiko dituzte

Salneurri askeko 60 etxebizitza eraikiko dira eta babestutako 24

Igarondo igerilekuen eta La Tolosana lantegiaren eraispenak Tolosan auzo berria sortzeko bidea zabalduko du. Igarondo guneko lanak urrian hasi ziren eta 2009 urte hasieran martxan jarriko den Zumardiaundiko lanekin bat egingo du. Bi urte eta erdiren buruan amaituta egotea espero du Udalak. Ondoren etorriko da La Tolosana guneko bizilekua. Gainera, Zelai ibaiaren jatorrizko ibilguaren berreskuratze lanak amaitzear daude gune honetan. Etxebizitza kopuruari dagokionez, Igarondo deituriko gunean 60 salneurri askeko 60 etxebizitza eta babestutako 24 eraikiko dira. Bestalde, La Tolosanaren alderdian aurreikusten diren etxebizitza guztiak salneurri askekoak izango dira; orotara 50. Gune honetan obrak beranduago hasiko dira. Tolosako Udalak izan duen kezka nagusia Igarondoko beheko gunea Bidebieta auzoa eta Hirukide-Eskolapioak ikastetxearen lotura izan da. Bizilagun talde batek eskailera mekanikoak jartzeko proposamena egin bazuen ere, Udalak igogailu publikoa instalatzea adostu du. Eskailera mekanikoen mantenu gastua “handiegia” da eta espazio handia behar du. Eskailera mekanikoak ez dira sistema egokiena pertsona ezinduentzat eta gainera mantenu gastu ikaragarria suposatzen du.

La confluencia de cuatro actuaciones diferenciadas harán que esta gran zona se someta a una transformación integral. Por un lado, está la zona residencial que se creará en Igarondo, junto con el proyecto de rehabilitación del Prado Grande. Además, al otro lado del río quedará la zona residencial que se creará en La Tolosana, formando en conjunto un nuevo barrio. A esto se suma la obra del colector de saneamiento que está llevando a cabo el Gobierno Vasco, junto con la recuperación del cauce original del río Zelai. Dichas obras finalizarán a finales de año. En total, se edificarán 60 pisos libres y 24 de VPO en Igarondo en un edificio en forma de curva que contará con bajos comerciales, porches y una plaza con zonas verdes en el interior. Los pisos de VPO serán los primeros que se construyan y, después, se edificarán los libres por fases. Por su parte, en La Tolosana se proyectan 50 viviendas de precio libre.

009_tls


010

Andoni Imaz Usabalgo Medikuntza eta Teknifikazio Zentroko kudeatzailea

"Kirol espezialistak asko lagundu gaitzake gure buruari jartzen dizkiogun mugaz haratago joaten" Andoni Imaz futbolari ohiak hartu du Usabalgo Medikuntza eta Teknifikazio Zentroko kudeaketaren ardura udaz geroztik. Kiroldegiko beheko pisuan dagoen gunearen ateak zabaldu nahi dizkie herritar guztiei zerbitzua “ezezaguna izan ez dadin�.


Usabalgo medikuntza zentroa eta teknifikazio gunea bateratu berri dira. Zer dela eta? Bai, aurtengo uztailaren 15ean jarri zen martxan; zerbitzu bakarrean biltzen dira medikuntza zentroa eta teknifikazio gunea, txirrindularitza eta beste kiroletarako. Aukera ikusi genuen aurrera eramateko. Instalazioak sortuta zeuden Usabal gunean, beraz, ez zen gastu handia egin behar. Zein enpresak kudeatzen du? Lehiaketa publikora atera zen eta Asuncion klinikak, INVIZA S.Ak. hartu zuen gestioa bost urtetarako. Aukera polita ikusi zuten eta kirolaren inguruan zerbitzu bat eskaintzeko apustua egin zuten. Asuncion klinikak bi espezialistekin kontatzen du: Iñaki Arratibel eta Manuel González Aramendi. Honez gain, bi fisioterapeuta daude, Sandra Molina eta Mikel Otxoa, eta bi auxiliar-administratzaile. Zentroa zabalik dago goizeko zortzi eta erdietatik iluntzeko zortzietara. Zein da zure betebeharra? Zerbitzua koordinatzeko kudeatzaile postua eskaini zidaten. Elkarte, erakunde eta federazioekin akordioak ixtea da nire lana zentroari bizia emateko. Jendea erakarri behar dugu, kirola praktikatzen duen edonor, zerbitzuak ezagutu ditzan. Txirrindularitzaren atala garrantzitsua da, baina jende asko dago igeriketan, korrika, saskibaloian… ibiltzen dena. Horiek ere kirolariak dira eta euren azterketa medikoa pasatzeko beharra dute. Kirolari federatuak behartuta daude, fitxa egiteko beharrezkoa delako, 12 urtekoetatik hasita. Hala ere, jende asko ez dago federatuta eta kirola praktikatzen du. Askotan ez dakigu zein intentsitateaz ari garen eta gorputza nola dagoen. Horregatik gomendatzen da kirola egiten duen orori azterketa egitea. Zergatik da berezia Usabalgo zentroa? Baten batek pentsa dezake azterketa egiteko anbulatoriora joan daitekeela. Kirola praktikatzen baduzu, egokiagoa da kirolean espezialista den medikua bisitatzea, hortzetako mina dugunean dentistarengana joaten garen bezala. Nori zuzendua dago zerbitzua? Adin guztietako pertsonei zuzentzen gara. Tolosar guztiek informazioa edukitzea nahi dugu; osatu ditugun programa ezberdinak ezagutzeko. Eskaintza bereziak egin ditugu; emakumeentzat, helduentzat, txirrindularientzat bost plan ezberdin daude, zikloturistak barne… Zerbitzua pertsonalizatu nahi dugu. Garestia al da horrelako azterketak egitea? Norberak bere osasunari ematen dion garrantziaren arabera baloratu behar da hori. Askotan garrantzia gehiago ematen diogu gure itxurari edota kotxe on bat edukitzeari, osasunari baino. Kotxearen azterketa teknikoa behartuta gaude egitera eta egiten dugu, eta zer gertatzen da gure gorputza-

rekin? Gure gorputzak ere azterketa behar du. Askotan beldurra izaten da medikuak zer esango digun, baina normalean ez da ezustekorik izaten. Usabal kiroldegiak duen arrakasta sekulakoa da eta jendetza mugitzen da egunero instalakuntzetan. Jende hori erakarri nahi duzue? Kiroldegia zabaldu zenean jendeak esaten zuen tarifak garestiak zirela. Pixkanaka erabiltzaileak probatzen joan dira instalakuntzak eta gaur egun 8.600 bazkide ditu Usabalek. Hasieran garestia zela pentsatzen zuen horrek ikusi du ez dela garestia, eta merezi duela. Jendeak bere kabuz probatu behar duela eta horretan dago instalakuntza honen arrakasta. Zein zerbitzu, gela ditu zentroak? Zentroak 250-300m2 izango ditu. Alde batetik, errehabilitazio eta fisioterapia zerbitzuak eskaintzeko gelak eta azterketak egiteko zinta errodanteak. Gela batean lau bizikleta, zinta errodantea eta ergometro bat, eta erreabilitazio gelan bi esku-ohe eta pilates egiteko makina. Pilates erara ematen dituzte fisioterapeutek zerbitzuak, horretan iaioak direlako eta zerbitzu pertsonalizatua delako. Ez da taldeka ematen: pilates, jatorriz, banaka edo binaka egiten da. 45 minutu egoten dira bezero bakoitzarekin. Bestalde, krioterapia, ultrasoinuak... ditugu. Areto biomekanikoa ere badugu; lau kameren bitartez programa berezi batez baliatuta, norberak bere burua grabatzen du bizikleta gainean. Bizikleta duen edonork erabil dezake, bere gorputzera ondo egokitzen den ala ez jakiteko. Gainera, harrera gunea, itxaron gela eta bulegoak daude eta gela pedagogikoa, hitzaldiak eta ikastaroak egiteko. Azkenik, 125m2-ko gela dugu, non gurekin hitzarmenak dituzten txirrindulari taldeek teknifikazio lanak egiten dituzten. Herritar askorentzat zentroa oraindik ezezaguna da. Zergatik? Egokiena jendeak ezagutzea da eta, ondoren, bakoitzak bere iritzia izatea. Pausoa ematen duenak bere gorputza nola dagoen ezagutu nahi du eta bere mugak non dauden jakin. Normalean gure gaitasunak ezagutzen ditugunak baino gehiago dira eta ez dugu jakiten nola erabili, eta espezialista batek asko lagundu gaitzake. Prestakuntza egoki batekin eta baldintza genetikoak zeintzuk diren kontuan edukita, ez dugu sufrituko kirola egiten.

Un servicio unificado Desde el 15 de julio de este año el polideportivo Usabal cuenta con un centro que ha unificado los servicios de Medicina Deportiva y Tecnificación para Ciclistas. La Clínica Asunción se hizo con la gestión del servicio con un contrato de cinco años, y Andoni Imaz se encarga de la gerencia del centro. Los médicos deportivos Iñaki Arratibel y Manuel González Aramendi se encargan de realizar los reconocimientos y pruebas técnicas a deportistas pertenecientes a cualquier modalidad y de cualquier edad. “Aunque aún es un centro desconocido para el ciudadanos, queremos divulgar la idea de que cualquier persona que practique deporte puede acercarse al centro para realizar un reconocimiento adaptado a sus características”, explica Andoni Imaz.

OBJETIVOS: 1. Ofrecer a los ciclistas y a los entrenadores un desarrollo técnico, apoyo médico, asesoramiento, etc. 2. Ofrecer servicios a los ciclistas de alto nivel de tecnificación. 3. Servicios médicos a deportistas pertenecientes a otras modalidades deportivas. 4. Ser un lugar de referencia para quien practica deporte.

SERVICIOS: 1. Tecnificación en ciclismo. 2. Trabajo de investigación. 3. Medicina deportiva (reconocimientos y pruebas de esfuerzo). 4. Rehabilitación.

Emakumeak gerturatzen al dira, ala gehienak gizonezkoak dira? Kontutan eduki behar da kiroldegian bazkideen erdia baino gehiago emakumezkoak direla. Orain ateak zabaltzeko fasean gaude eta uste dut ezagutzera eman ondoren emakumezkoak gizonezkoak adina izango direla eta kiroldegian dugun bazkideen isla izango dela. Jendea erabiltzaile den neurrian, bigarren pausoa izango da zentroa ezagutzea. Horretan gabiltza.

011_tls


012 Horra, horra, gure Olentzero…

Gabon atarian gaude eta ikazkin bizardunaren etorreraren ondoren, Udalak egitarau zabala prestatu du, bereziki haurrei zuzendua.

Badator ikazkin bizarduna! 17.30ean. Ohi bezala, Olentzero Monteskue auzotik jaitsiko da eta haurrak San Frantzisko elizaren atzean bilduko dira (San Juan kalean). 18.00etan. Kalejirari hasiera emango zaio trikitilariekin, eta ondorengo ibilbidea jarraituko du: San Joan kalea, Soldadu kalea, Trianguloa, Korreo kalea, Plaza Berria, Kale Nagusia, Plaza Zaharra, Zerkausia. 18.05ean. Trianguloko arkupetan abesbatzak bilduko dira Olentzerori abesteko. 18.20an. Plaza Berrian txalapartariek Olentzeroren etorrera iragarriko dute, Udaberriko haurrek dantza egingo dute eta San Bernardo eta Kazkabarrako haurrek bertsoak abestuko dituzte. Plaza Zaharrean Udaberriko haurrek Olentzerori Agurra dantzatuko diote eta Zerkausian haurrek Olentzerorekin egoteko aukera izango dute.

Parque infantil de Navidad en el Zerkausia. ¡No te lo lo pierdas! Días: 28, 29, 30 30 y 31 de diciembre. Horario:11.00-13.30 / 16.30-20.00. El día 31 sólo por la mañana, (10.00-12.00) • Vídeo-juegos. • Aerogiro. • Portería hinchable. • Taller de chapas. • Bunge run. • Tren Santa Fe. • Tres hinchables diferentes en la zona de ludoteca (camitas, casita, e hinchable Trenecito). • Mesa de aire y futbolín. Gabonak gainean ditugu dagoeneko. Gaztaina erreen usaina, koloretako argiak, hotza eta, batez ere, giro aparta dugu Tolosan Gabon atarian. Aurten ere Olentzerori etorrera hilaren 24an egingo zaio Zerkausian, Tolosako kaleak zeharkatu ondoren, eta Udalak egitarau osatua eskainiko du Gabon sasoirako, Errege Magoak iritsi bitartean itxaronaldia arintzeko. Urtero bezala, haurrak izango dira prota-

gonistak. Abenduaren 28an, 29an, 30ean, eta 31an Zerkausian umeentzako parkea zabalik izango da, 11.00etatik 13.30era eta 16.30etik 20.00etara (abenduaren 31ean, 10.00etatik 12.00etara bakarrik). Bertan izango ditugu bideo jokoak, aereogiro izeneko aparailua, txapa tailerra, bunge run makina, tren txikia, hiru puzgarri ezberdin, futbolina, ludoteka… Sarrera doan izango da egunero, eta zerbitzua zazpi monitorek eskainiko dute.


Kolektorearen lanak azken txanpan Kanalizazio guztiak dagoenek eginak daude eta Gabon garaian Tolosako erdigunea libratuko dute mugimendua errazteko

El 100% de las canalizaciones están realizadas El 100% de las canalizaciones del colector ya están realizadas. Los trabajos en cuatro de los siete pozos ya están totalmente finalizados y cerrados. Se trata de los tajos de la intersección San Francisco y Fueros; el pozo de la Avenida de Alava; el de Berazubi, que próximamente se procederá a la conexión del desagüe de la zona al colector general; y el correspondiente a las antiguas piscinas de Igarondo. Con estos datos, la Agencia Vasca del Agua “Ura” y el Ayuntamiento de Tolosa consideran que entran en el tramo final de las obras del colector que supondrá poder disfrutar de los ríos Oria y Zelai más limpios y sanos. Kolektorearen lanak azken txanpan dira. Kanalizazio guztiak eginda daude dagoeneko. Gabon garaiak Tolosan duen garrantzia ikusirik, erdigunea garbitzeko ahalegina egin du (hilaren 23rako), nahiz eta obrak osorik datorren urteko lehen hiruhilabetean amaituko diren. Horietatik lautan lanak erabat bukatuta eta itxita daude. Hauexek dira bukatutako lanak: San Frantzisko eta Foruen etorbidearen arteko elkargunea; Araba etorbideko putzua; Berazubikoa (laster zonako hustubidea kolektore orokorrari lotuko zaio); eta garai bateko Igarondo igerilekuetakoa. Datu hauekin “Ura” Uraren Euskal Agentziaren eta Tolosako Udalaren iritziz kolektorearen obren azken zatian sartuta gaude eta horrek suposatuko du Oria eta Zelai ibaiak garbiagoak eta osasuntsuagoak izango ditugula.

“Ura” Uraren Euskal Agentziaren azken aurreikuspenen arabera, Eguberrietako irekiko zaio trafikoari Kale Barrenari eta Rondilla kaleari dagokien putzua. Lan horiek bukatzen direnean, urtarrilean zonaldeko urbanizatze lanei helduko zaie. Obra horiek datorren urteko lehenbiziko hiru hilabeteetan bukatzea espero da.

Según la última previsión de la Agencia Vasca del Agua “Ura”, para Navidades se abrirá al tráfico el pozo correspondiente a las calles Barrena y Rondilla. Una vez terminados los trabajos, en enero comenzará la urbanización total de la zona cuya finalización está prevista para finales del primer trimestre del año.

Era berean, eta hau ere Eguberrietarako, Trianguloko putzua egokitu egingo da eta horrek ekarriko du itxitura murriztea, eta ondorioz, espazioa irabaztea ibilgailuentzat eta oinezkoentzat. Urtarrilaren bukaera aldera putzu hori erabat bukatuta egongo da eta Trianguloa plazak bere espazio osoa berreskuratuko du. Gainera, Lizardi plazako (Patinetako plazako) putzua, Uraren Euskal Agentziaren arabera, urtarrilaren bukaera aldera amaituta egongo da.

Asimismo, y también para Navidades se adecuará el pozo situado en el Triángulo lo que supondrán una reducción del cierre y por lo tanto, un mayor espacio para el tránsito tanto de vehículos como de personas. A finales del próximo mes de enero, este pozo estará totalmente terminado y el Triángulo recuperará todo su espacio. Además, el pozo situado en la Plaza Lizardi (Plaza Patines) estará finalizado, según la previsión de la Agencia Vasca del Agua, para finales del mes de enero.

013_tls


014 Zure t­ xanda!

Zein dira zure ustez Tolosako gune beltzak emakumeen segurtasunaren ikuspegitik? ¿Cuáles crees que son los puntos negros de Tolosa desde el punto de vista de la seguridad de la mujer?

Tolosako herritarren bozgorailu lanak egiten dituen atalean zaude. Hemen zeu zara protagonista! TLS aldizkariaren 11. alean emakumearen segurtasuna dugu mintzagai eta galdera bat plazaratu nahi dugu: Estás en la sección de la revista municipal que busca ser el altavoz de los y las tolosarras. En el número 11. del TLS nos preguntamos acerca de la seguridad de la mujer en nuestras calles y proponemos la siguiente reflexión:

Kalea genero perspektibatik landu nahi du Tolosako Udalak. Normalean kaleen antolaketa, espazioen banaketa (publiko-pribatua), parkeen egoera, zerbait “neutrala” izango balitz pentsatzen da... baina ez da horrela izaten. Emakumeak eta gizonak ez dituzte kaleak berdin bizitzen. Esaterako, argia eta beldurra. Emakumeak beldur gehiago pasatzen du kaleetan argirik ez badago eta etxeko bidean badoa goizeko hiruretan, edo Tolosako apeaderoan trena hartu behar badu eta gaueko hamarrak badira... Horren inguruan hausnartu nahi du Tolosako Udalak. Berdintasun sailetik martxan jarri dute Hiria Kolektiboarekin egitasmoa, non hirigintza eta berdintasuna uztartzen diren. Batetik, hainbat tailer garatu dira kaleen inguruan tolosarren iritzia jasotzeko, ea beldurrik pasatzen duten, zein tokitan sentitzen diren ondo... Tailer horien helburua ere hausnarketa sustatzea da. Eta lortu dugu! Bestetik, hirigintza sailari txostena pasako zaio. Hala, hainbat aldaketa bideratu ahal izango dira Tolosako kaleetan genero perspektibarekin. Tolosako GKO Galerian erakusketa parte hartzailea zabalik da honen inguruan. Herritarrek Tolosako planoak aurkituko dituzte bertan, hain justu jendearen iritzia jasotzeko helburuarekin. Egitasmoa Kaleak Berdintzen’ izenburua darama, irekia eta doakoa da. El Ayuntamiento de Tolosa, quiere trabajar la calle desde el punto de vista del género. Normalmente se piensa en una estructuración “neutral” de las calles, espacios (publico-privado) y de los parques, pero no suele ser así. Los hombres y las mujeres no viven de igual manera las calles. Un ejemplo es la luz y el

miedo. Las mujeres pasan más miedo en las calles si no hay luz y va de camino a casa a las tres de la mañana, o si tiene que coger el tren en el apeadero a las diez de la noche. El Ayuntamiento de Tolosa quiere reflexionar sobre este aspecto y hacer pensar. Desde el departamento de Igualdad se ha puesto en marcha el proyecto Hiria Kolektiboarekin, donde se conjugan la igualdad y el urbanismo. Por un lado, se están llevando a cabo diferentes talleres para recoger la opinión

de los y las tolosarras; dónde pasan miedo, en qué lugares se sienten bien… El objetivo de los talleres es la reflexión. ¡Y se está consiguiendo! Por otro lado, se hará llegar un documento con propuesta al departamento de Urbanismo para poder realizar modificaciones en las calles desde la perspectiva de género. Además, en la Galería GKO de Tolosa permanece abierta la exposición que persigue la participación. Los vecinos y vecinas podrán encontrar planos de Tolosa e identificar los “puntos negros”. La iniciativa lleva el nombre ‘Kaleak Berdintzen’, está abierta a todo el mundo y gratuita.

Orrialde honetan zure iritzi, proposamen eta kexak plazaratzeko aukera izango duzu. Horretarako www.tolosa2015.net web orrian sartu eta “foroa” atala klikatu beharko duzu eta zure iritzia helarazi. Era berean, tolosa2015@tolosakoudala.net helbidera ere idatz dezakezu. Tu opinión es la protagonista en esta sección de la revista municipal. Podrás hacernos llegar tus opiniones, propuestas de mejora y sugerencias para Tolosa. Para ello, debes acceder a la página web www.tolosa2015.net y agregar tu opinión en la sección “foro”. También puedes mandar un correo a la dirección tolosa2015@tolosakoudala.net.


Abenduan musika eta zinema nagusi

Di-da batean Un concurso de cómic retrata la realidad de las mujeres inmigrantes

Kultura sailak abendurako kultur egitarau oparoa antolatu du. TOPic zentroan abenduaren 18an Iñaki Salvador Trio taldeak emanaldia eskainiko du, Mikel Laboari omenaldi xumea eskainiz, 20.30etik aurrera. Leidor aretoan Isidro Larrañaga musika eskolako kideek Eguberri kontzertua eskainiko dute, abenduaren 18an. Gainera, Tolosako Orfeoiak ere Eguberri kontzertua eskainiko du Leidorren, abenduaren 23an, 20.30ean. Ikuskizun hauez gain, euskarazko zine proiekzioak izango dira Leidor aretoan (‘Basoko izpiritua’, ‘Piccolo eta Saxo’, ‘Txori urdin’, ‘Ahatetxo itsusia eta ni’, ‘Doraemon eta Dinosaurio Txikia’, ‘Pluk eta bere garabia’, eta ‘Prop & Berta’). Gainera, Eguberri sasoirako helduentzat ere zinema egitarau berezia prestatu dute. ‘Sólo se vive una vez’, ‘2012’, ‘Julie eta Julia’, ‘Avatar’ eta ‘Checkpoint Rock’ pelikulak ikus ahal izango dira abenduan.

El Ayuntamiento de Tolosa, junto a Tolosaldea Garatzen, ha convocado el II Concurso sobre Mujeres y Migraciones, que este año se centra en el formato de cómic. El objetivo es visibilizar, tanto las historias de las mujeres que han emigrado desde Tolosaldea al mundo, como las vidas de las muchas mujeres que han llegado de otros lugares a Tolosaldea. Hay dos categorías; en la primera entran las personas entre 14 y 18 años que residan en Tolosaldea y en la segunda, los mayores de 18 años cumplidos en 2009. Los trabajos deberán entregarse personalmente o enviarlos a la sede de Tolosaldea Garatzen, antes del 30 de diciembre. Para más información: www. berdintasunatolosakoudala.blogspot.com

Urtea ondo amaitzeko: XII. Elkartasun Krosa

Premio a la sostenibilidad de pequeños y medianos municipios El 30 de noviembre se entregaron en Sevilla los premios que otorga la Fundación CONAMA a la sostenibilidad de pequeños y medianos municipios. En esta segunda edición uno de los premios ha recaído en Tolosa en la categoría de 5.000 a 30.000 habitantes. El objetivo de los premios CONAMA es poner en valor las iniciativas sostenibles pertenecientes a los pequeños y medianos municipios. Esta iniciativa patrocinada por la Fundación Banesto, así como el Ministerio de Medio Ambiente, Medio Rural y Marino y por Fertiberia, reconoce aquellos proyectos puestos en marcha a favor de la sostenibilidad en dos categorías, menos de 5.000 habitantes y entre 5.000 y 30.000 habitantes. El jurado estuvo constituido por 8 profesionales con experiencia

en el ámbito local y un miembro más correspondiente al voto on-line. Tras la deliberación se concedió un premio al proyecto ‘Tolosa Camina’ presentado por el Ayuntamiento de Tolosa que se centra en cuatro aspectos: movilidad sostenible, ahorro y eficiencia energética, actuación municipal en la lucha contra el cambio climático y sumideros de CO2. La concejal Yurre Peñagarikano fue la encargada de recoger el galardón en nombre del Ayuntamiento de Tolosa.

Aurten, XII. Elkartasunaren Krosaren edizioa egingo da abenduaren 31ean, Samaniego-Orixeko Kirol sailak antolatzen du, besteak beste, Tolosako Udalaren laguntzarekin. Hasiera batean eskolako haurrei zuzendutako lasterketa bazen ere, egun helduei ere luzatzen zaie gonbitea, kutsu “herrikoia” azpimarratuz. Era berean, helburu solidarioa ere badu lasterketak. Aurten bildutako dirua Kolonbiako mando-liburuzaina proiektua laguntzen jarraitzeko izango da. Beraz, benjamin, alebin, infantil neskamutilak, alde batetik, eta helduen proba izango dugu, bestetik. Gaztetxoek ez dute izena eman beharrik. Helduek izen-ematea Aralar Kirolak dendan egin dezakete abenduaren 29a bitarte (helduek bakarrik) eta egunean bertan ere egin daiteke (dendan 5 euro eta bertan, 8) Lasterketak Zerkausi kalean du irteera eta amaiera kategori guztientzat, eta ibilbideak Alde Zaharreko kaleak zeharkatzen ditu gaztetxoen kasuan eta helduenak San Frantzisko ingurua ere hartzen du. Iazko 825 korrikalarik parte hartu zuten; 350 helduk eta 475 haurrek. 015_tls


016

Behin batean Tolosan…

Gabon egunean Zerkausian kantari 1970-1980 urte inguruan egindako argazkia. Udal Ar­txiboa.

Gabonetako atarian gaudelarik, argazki zahar hau errekuperatu nahi izan dugu Udal Artxiboa arakatu ondoren. Zerkausi zaharrean baserritarrez jantzita ageri da haur, gazte, zein helduz osatutako talde bat Gabon gau egunean. Orduan ere kantu-jiran ematen zitzaien ongi-etorria Eguberriei. Ez dezagun ohitura zaharra galdu! El archivo municipal custodia en sus fondos gráficos fotografías como ésta que les mostramos. Un grupo de niños, jóvenes y algún que otro anciano aparece en el antiguo Tinglado

el día de Noche Buena. La instantánea recuerda que entonces también se le daba la bienvenida a la Navidad cantando. ¡No perdamos las buenas costumbres!

TLS 11  

Tolosako Udala - Bihilabetekaria / Revistabimensual