Page 1

SARRERA. Janari edo elikagaiari buruz prestatu dugu antzerki txiki hau, jakingo zute ez garela aktoresak ,bueno gaur bai, miño gure intentzio bakarra da zuek ongi pasatzera. Ikusiko du orain dela urte asko zer jaten zuten baserritan edo herriko itxe aberatsetan, eztu hitz egingo proteinak edo vitaminari buruz ez, eztakigu zer dian eta zuek bai, zuek ikasi ttizute edo ikasiko ttizute.Guk bi familin jateko eta bizitzeko ohittura desberdiñak erakutsiko ttu …asiko al ga? Baserrian denak lotan daude, eta bat batean oilarrak KIKIRIKI… -Maritxuk: benga! Peru,Kattalin altxa goizeko 6ak!, Joxe! beia jeztera gainekon nola gosaldu behar du? -Joxe: eldu naiz emakumea, eldu naiz. Ama eltzea prepatzen hari da … -Peru: zer du gaur gosaltzeko? -Amak: Gaur? Atzo bezela eta ereneu bezela eta bihar berdin ARTAZOPAK! -Peru: berriz! -Ama: Non dago Kattalin? -Peru: uste dut oilon arrautzak biltzera jon dela -Amak: ara! Gaure bat gutxiokin beharko du. Kattalin gordeta dago arrautza zulatu eta jaten, gero sukaldera sartzen da. -Kattalin: Ama uste dut ollo batek ez tula arrautzarik itten -Peru: pues 12 harrautza behar dute 13 ollo ttu ta.. -Kattalin: zu ixo! Ez aldakizo lengo asten azerik oilo bat eraman zula eta 12 gelditzen dia bakoitzak arrautza bana itten bado, miño bateri ezpazio ateratzen ipurditik zembat izango dia, listo? Pues hori 11.. -Atta: ai! kattalin, aze tratantea izangozana haunditzen… -Kattalin: jope! Berriz e artazopak gosaltzeko, goiko dendan Xebastianek eta MariExterrek txokoltea eta txurrok gosaltzen ttuzte. -Ama: haiek ere hobe zuten tarteka artazopak jango balittuzte. -Atta: oroittu dendara arrautzak eta esnea eraman behar ttizutela eta ekarri beharrak ere badia; olioa, ardoa, gatza, azukrea eta sardin zaharrak. Oroittuko al tzate?


-Peru: lasai atta Kattalinek apuntzen tto . -Kattalin: bai atta beitu, olioa, ardoa, gatza, azukrea, sardin zaharrak Kattalin eta Peru kantari joten dia bidetik. DENDAN Despertadorek jotzen do. -Eugeni: benga altxa!gosaria prepatua do ,txurrok, txokoltea, galletak. -Mariaester: jo! nik beste pixkot eon nahi dut. -Sebastián: aaai!hau loalea!… -Eugeni: benga denda erekitzera noa ta! Ama sukaldean lanen ari da -Bartolo -Eugeni txurrok pronto al daude? -Eugeni: bai gizona bai, mahian daude. BIDEAN Dendan gosaltzen ari diran bittarten Kattalin eta Peru bidean eldu dira denda aldera: -Peru: Kattalin, nola zian enkarguk? -Kattalin: olioa, ardoa, gatza, azukrea, sardinzarrak…. Dendara ailletu dia Peru eta Kattalin… -Peru: eunon Eugeni! -Eugeni: eunon bai. -Peru: arrautzak eta esnekin eldu ga. -Eugeni: oso ongi eta ze enkargu ttizute eraman beharrak? -Peru: heeee…nola zian Kattalin? Kattalin, Sebastián eta Mariesterren gosariri beira dago -Peru: Kattalin! ze enkargu tezian? -Kattalin: ah bai! Olioa, ardoa, gatza, azukrea, sardinzarrak.


-Eugeni: etzute pentsatuko hoik denak arrautza ta esnearen truke eramatera ez? Bueno, zorra apuntatuta utziko dut. Haber ekarri al tzute olioantzako ontzia? -Peru: bai, bai hemen dut ontzia -Bartolo: ez ahaztu amari esatera gainekoa apuntatuta geldittu dela. Enkargu guzik paperan bildu eta zeston sartzen ttuzte. Xebastián eta Mariester urbiltzen dia: -Mriester: zer tzozte baserrira? -Kattalin: bai, enkarguk eraman beharrak ttu. -Sebastián eta Mariester: gu re bai ama, gu re bai! -Eugeni: bueno zozte ba, miño kontuz miña hartu gabe, eta arropa zikindu gabe eta kontuz beiakin eta arikin eta ollokin… Lauak baserrira abitzen dia. Dendakok eziñen eta baserrikok saltoka. -Mariester: Jolin! Ezin al tzute polikisio jon, nekatu itten naiz! -Kattalin: Polikio! Lasai erren goz ta!ze nahi zo, atzeka iotera! Ailegatzen dira baserrira, atta eta ama baberna kerkiltzen ari dira. -Joxe: enkarguk karri al ttizute? -Kattalin: bai atta, miño esan diu Bartolok etzela ailetzen guk eramantako arrautza eta esneakin eta apuntua geldittu dela . -Joxe: arritzekoa da ba! Berrize izango dia batzuk pobre eta besteak aberatsak! Kattalin eta Perun atzean Xebastian eta Mariester daude. -Xebastian eta Mariesther: gure etorri ga! -Maritxu: bai, bai ikusten zaittuztet, zozte lauak nahi bazute beiak pazkatzera nik bazkaria prepatzen duan bittarten. -Peru: ama zer du gaur bazkaltzeko? -Maritxu: baberna gorria gozo gozoa. -Kattalin: ba nik jango nuke gazixioa re, zintzilik don urdaiazpiko hori bezelakoa.. -Joxe: Kattalin, ez al dakizo urdaiazpikoa apezantzat dela.


-Kattalin: urdaiazpikoa apezantzat,arkumek medikuntzat,arrautzak dendako… -Joxe: bueno ez izan ain lotsagabea, ze uste zo edozein itxeen jaten dela baberna, amajinbat itxe izango dia hemen miño gutxiokin! -Xebastian eta Mariester: Bai? -Maritxu: eta zer, zuek nahi al tzute hemen bazkaldu? -Mariester: ez, ez babernak tripako miña itten diute, lasai itxera jongo ga bazkaltzera. Sebastian eta Mariesther dendara abitzen dia bide motzetik eta, bittartean ama dendan mahaia patzen ari da. -Xebastian: ai ama! Ailetuga, hau nekea,hau gosea, hau earria… -Mariesther: zerda bazkaltzeko? -Eugeni: baserri batetik ekarri diguten baberna gorria. -Xebastian eta Mariester: Heeeee!!! -Eugeni: benga, eskuk garbittu eta etorri bazkaltzera. Xebastian eta Mariester, eskuk garbitzera joan beharren dendara joten dia goxokik jatera. -Eugeni: eldualtzate do ze! -Mariesther: joe ama! tripako miñez no eta ezin dut babernik jan. -Xebastian: ni re bai ama, asko gosaldu dut eta tripa uandik bete betea dut. -Eugeni: ze, biek tripako miñak? -Bartolo: ba babernak jan behar dia haunditzeko, miño bueno tripako miñez bazaute geroxio jan ta kitto, ni oera sartzera noa siesta pixkot ittera. BASERRIN Mahai gañen atta kuluska itten ai da, ama ontzik garbitzen, Kattalin eta Peru ointokok jazten. -Peru: ama , Xebastian eta Mariester eldu dia gurekin jostaka ibiltzera, bagoz. -Maritxu: hartu al tzute berendua? -Kattalin: bai ama bai, hartu ttu talok.


Dendan berriz Eugeni umen berendua prepatzen ari da. -Eugeni: haber umek prepatu dizutet berendua, txolkotea, pastela batzuk eta goxoki bat edo beste, ala! sei poliki poliki izerdittu gabe gero hoztu itten zate ta. -Kattalin: jolin Peru uañe talok berentzeko, seguru Sebastian eta Mariesterek txokolatea dutela berentzeko.. -Peru: bai eta goxokik, guk urtean behin jaten ttunak. -Kattalin: bai, ta gaur tokatukoziu. -Peru: a bai? ta nola iñen du hori? -Kattalin: ba joko baten irabazita, haber ze gotzen ziun, heeee . -Peru: badakit! batuketak itten! ez, ez, ez ga oso onak, marrazten! eztare… -Kattalin: eta hartzen battu besotan eta buelta asko eta asko eman, maretuko dia eta orden aprostuko du txokoltea kentzeko. -Peru: hori ez al da zikin jokatzea? -Kattalin: ah! Badakit nola zen joko hori, berak makurtu ta gu gainera saltatu eta biatzak berak ikusi gabe esan behar du txorro, morro, …tallo, hola ez tzen, txorro, piko morro eztare, eztare. “eee señorita Eva nola zen? Miño launtza pixko bat behar du, gu nola betti beira eongo gan nik gona azpitik begiratuko dut eta zuek ze biatza altxatzen dun erakutsi niri, bale?” Ailetu dia Sebastian eta Mariaester, Kattalin eta Perurengana. -Xebastian: Jesus! gero ta urrutio gelditzen ga, jostaka ibiltzeko gok jonzkit. -Peru: lasai Sebastian gaurko jokon gu gehio nekatuko ga. -Mariester: ez tut sinisten ikusi gabe. Ze joko klase da ba? -Kattalin: gu betti beira gaudela zuek bizkar gainera saltatu eta gañen esan behar zute . eee nola zen? a bai! txorro morro…eta guk ze biatza patu zuten azertu behar du. -Xebastian: ba! Hori oso errasa da etzute bela bela azertuko. -Kattalin:edo bai apostu bat iñen du azertzen baldin badu zuen berendua guretzat -Mariesther: eta ez bazute azertzen? -Peru: ba gure berendua zuentzat. -Xebastian: ez, eskerrikasko miño bueno, jokatuko du.


Kattalin eta Peru makurtzen dia ta nahiko lanakin bestek bizar gainera iotzen dia. -Mariester: txorro, morro, piko, tallo, ke! Kattalinek gona azpitik begiratu eta azertu itten do... -Xebastian: hara! Nola da posible? -Mriester: jolin!uain berenduik gabe geldittu ga! -Peru: gabe ez, gurea hor zute, talo ta gazta, txarra al da? -Mariester: ona izan baliz ez zunuten gurea nahiko. -Peru: eske guk talo, esnea eta gaztainak ia ia egunero jaten ttu, eta zuek txokolatea, pastelak eta goxokik egunero jaten ttizute eta gainera nere amak esaten do hainbeste gozoki txarra dela gorputzantzat.. -Xebastian: a bai! Ordun zergatik ga gu zuek miùo listok? -Kattalin: zuek gu miùo listok? -Mariester: bai haber Peru, zembat da 2+2+4? -Peru: heeeeee‌ -Kattalin: haber Peru zembat da 2 pastela, 2 goxoki eta 4 regaliz? -Peru: zortzi! -Kattalin: ikusten? -Mariester: harrigarria! -Xebastian: dena den ia pasatu ziu berentzeko ordua eta itxetik oso urruti gaude, abitu beharko du Mariester. -Peru: zozte bai, nahi bazute bihar ibiliko ga beste joko baten. Mariester eta Sebastian bere itxera abisten dia eta iristen dianean DENDAN -Xebastian: ama,ama! Hau gosea ,zerda afaltzeko? -Eugeni: gaur porrupatata eta postretako gaztain errek. -Xebastian eta Mariesther: eeee?


-Xebastian: nik gaur duan goseekin jango nuke baita artazopake! -Mariester: baita nik ere. BASERRIAN Kattalin eta Peru baserrira ailetzen dia goxoki guzik jan ta gero. -Maritxu: hemen al tzate. Jarri mahaian afaltzera goz ta. -Kattalin: egia esateko nik ez tut afaltzeko gorikan, tripako minez no ta. -Peru: ai! Nik ere tripako miña dut. -Joxe: Maritxu uste dut bi hoiek zizarekin daudela, miño lasai nik badut jarabe beltz lodi bat har zatela handik basoka haundi bat eta jongozkite tripako miñak erki. -Peru: ez,ez eztu zizareikan! -Kattalin: eskeeee…Xebastianen ta Mariesteren goxoki guzik jan ttu. -Maritxu: aaai! ze saten du beti etxe hontan gozokiri buruz? “Eta denak batera: Jan behar dela denatatik pixkot eta GOXOKIAK EZ DIRA TXARRAK BERE NEURRIAN JATEN BALDIN BADIRA” Eta bukatzeko argi guzik itzaltzen dira..

Profile for k o

Gurasoen antzerkia  

Gurasoek lehengo elikagaiei buruz eginiko antzerkia

Gurasoen antzerkia  

Gurasoek lehengo elikagaiei buruz eginiko antzerkia

Profile for koroihan