Page 1

Arrainak eta itsaskiak:

etiketak


Etiketa Etiketa da produktuei eta haien fabrikatzaileei buruzko informaziorik objektiboena izateko dugun biderik fidagarriena. Gainera, babes-tresna bat ere bada etiketa, eta produktuak konparatzeko eta komenigarriena hautatzeko aukera ematen digu. Arrainek eta itsaskiek etiketatuta egon behar dute merkaturatze-prozesu osoan: etiketak produktua merkatuan salmentan jartzen denetik azken kontsumitzailearengana iristen den arte joan behar du produktuarekin, baita garraioan eta banaketan ere.

Etiketek, kartelek edo oholtxoek karaktere irakurgarri eta ezabaezinetan agertu behar dituzte honako datu hauek:


Piezaren merkataritza-izena Merkataritza-izenarekin batera, izen zientifikoak agertu behar du. Hori horrela eginda, merkataritza-izen berdinarekin antzeko itxura duten espezie desberdinak izendatzeko iruzurra edo pikarokeria saihesten da. Ontziratu gabeko arrainaren kasuan, izen zientifikoa aukerakoa izango da. Produkzio-metodoa Hiru mota daude: 'harrapatua', 'ur gezatan harrapatua' eta 'hazkuntzakoa'. Kilogramoko prezioa Piezaren kilogramoko prezioak agertu behar du. Produktu izoztuetan, gainera, pisu garbian eta pisu xukatuan agertu behar du kilogramoko prezioak. Informazio geografikoa Itsasoan harrapatutako produktuak: dagokion arrantza-eremua. Ur gezatan harrapatutako produktuak: jatorrizko estatu kidea edo hirugarren herrialdea. Hazkuntzako produktuak: produktua garatu den hazkuntzako estatu kidea edo hirugarren herrialdea. Arrantza-aparailuak Arrainak eta uretako beste espezie batzuk (hala nola krustazeoak, moluskuak eta beste ornogabe batzuk) harrapatzeko erabilitako metodoa adierazten du. Metodoak honako hauek dira: tiro-sareak, arraste-sareak, mailasareak, inguraketa-sareak eta sare jasoak, hariak eta amuak (tretza), dragak, nasak, tranpak eta beste batzuk. Alergenoak Kontsumitzaileen osasuna zaintzeko, alergiak edo elikadura-intolerantzia eragin ditzaketen osagaiak edo konposatuak jakinarazi behar dira.


Arrainaren etiketek,

beste elikagai batzuenek bezala, produktuaren kalitaterik onena bermatzeko beharrezkoa den informazio guztia eskaintzen dute. Arrainak, itsaskiak eta beste elikagai batzuk etiketatzea produktua merkaturatzeko prozesuan esku hartzen duten agente guztien mesederako da. Era horretan, bertako produktuak eta kanpokoak bereiz daitezke. Era berean, produktu normalizatu bat merkaturatzen da, eta kontsumitzaileek badakite zer erosten ari diren.

Arrain freskoak honako itxura hau izan behar du: begi distiratsu eta sabelduak, zakatz gorriak, azal distiratsua, ezkata itsatsiak eta haragi elastikoa eta tinkoa ukitzean.

www.kontsumobide.eus

Profile for Kontsumobide - Instituto Vasco de Consumo

Arrainak eta itsaskiak: etiketak  

Arrainaren etiketek, beste elikagai batzuenek bezala, produktuaren kalitaterik onena bermatzeko beharrezkoa den informazio guztia eskaintzen...

Arrainak eta itsaskiak: etiketak  

Arrainaren etiketek, beste elikagai batzuenek bezala, produktuaren kalitaterik onena bermatzeko beharrezkoa den informazio guztia eskaintzen...

Advertisement