Page 1

GARA - Euskararen kontrako oldarraldiak nabarmendu ditu Kontseiluak

1/2

EGUNEKO GAIAK

http://www.naiz.info/eu/hemeroteca/gara/editions/gara_2014-03-19-06...

IRITZIA

EUSKAL HERRIA

M UNDUA

EKONOM IA

KIROLAK

KULTURA

2014/03/19

Ongi etorri harpidedunentzako albisteetara

EUSKAL HERRIA

Ordaindu beharreko albiste batean sartu zara eta zure kontu pertsonaleko klik bat kontsumitu duzu

2013ko hizkuntza politiken urtekariak azaltzen duen errealitate batean jarri du arreta Kontseiluak: «Euskararen kontrako estatuen oldarraldia aspaldiko agerikoena» izan da. Horren aurrean, euskaldunek «inolako kanpo esku-hartzerik gabe, hizkuntza normalizatzeko politika definitzeko eta garatzeko eskubidea» dutela defenditu dute, baita hizkuntzaren «estatus egokia» aldarrikatu ere, «bakebidean aterabide demokratikoaren zutabeak zehazterakoan». NER EA GO T I

INPRIM ATU

BIDALI

0

Hizkuntza politiken urtekaria aurkeztu zuen atzo Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, Bilbon. Dokumentua web orrian eskuragarri dago. Urtean zehar hizkuntza arloan izandako gertaerak jasotzen ditu Euskal Herri mailan, eta bereziki hizkuntza politiketan egindakoan jartzen du arreta. Hori guztia aztertuta, 2013. urtea nolakoa izan den azaltzeko orduan Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak eta Iñaki Lasa Ildo Politiko-instituzionaleko buruak «estatuen aldetik jasandako esku-hartzea» nabarmendu zuten, «estatu bien oldarraldia aspaldiko agerikoena» izan dela esanez. Estatuek hizkuntza arloan egindako injerentzien adibide argienak ekarri zituzten gogora: Madrilek onartutako Lomce legea, Guardia Zibilaren txostenaren harira Nafarroan D ereduaren kontrako estrategiak hartutako norabidea edota Estatu espainolaren EAEko ordezkariak euskara normalizatzeko zenbait udalek jarritako irizpideen kontra hartutako neurriak aipatu zituzten. Estatu frantsesari dagokionez, ikastolen garapena eta hazkundea oztopatzeko baliatutako 1850eko Falloux legea edota Paueko Administrazio Auzitegiak Hendaiako ikastolaren aurka hartutako erabakia ekarri zituzten gogora, esku-hartze zuzen eta argi horien adierazle gisa. «Ohiko itxurakeriak baztertu eta mozorrorik gabe aritu dira Frantziako zein Espainiako estatuak euskararen normalizazioa helburu duten neurriak oztopatzen», esan zuen Iñaki Lasak, eta «kanpo esku-hartze» hori «inoizko agerikoena» izan dela azpimarratu zuen. Hezkuntza arloa hainbatetan agertzen da iazko urteari emandako errepasoan. «Aurrera egin ordez, atzera egin» dugula uste du Kontseiluak gertatutakoa ikusita. Estatu frantsesean Suprefetaren bidez ikastolen aurkako neurriak abian jarri izana aipatzen da edota Nafarroan Vascuencearen Legeak euskaraz ikasteko jartzen dituen oztopo ezagunak, bai eta EAEn jazotakoa ere, Murgiako gurasoek Behatokiaren eskutik salatutakoa. Planetan, berrikuntzarik ez Bestalde, euskara normalizatzeko indarrean jarritako plangintza ezberdinak hartuta, Kontseiluak ez du berrikuntzarik sumatzen. Lakuako Exekutiboaren ardurapean dauden Osakidetzako 2. Euskara Plana, Administrazio Orokorreko V. Plangintza eta ETBko euskara plana zerrendatzen ditu, baina «euskalgintza kontuan hartu gabe onartu dituzte eta aurreko planek zeuzkaten akats berberak errepikatuz». Nafarroak arlo honetan duen errealitatea are ilunagoa da, beste urte bat pasatu delako «inolako planik gabe», eta NUPen plana hor dagoen arren, «irakasle euskaldunik eza argudiatuz euskaraz ikasi nahi duten ikasleei irakasle erdaldunak jarri dizkiete, eta eremu euskaldun deitutakora mediku eta liburuzain erdaldunak bidaltzen jarraitzen du Gobernuak», salatu zutenez. Hizkuntzaren corpus juridikoa eta bere instituzioen plangintzak aztertuta, euskararentzako bideratutako baliabideen analisia ere egiten du Kontseiluaren urtekariak, eta horren arabera, datuak kasu honetan ere ez dira batere baikorrak. «Aurretik ere urriak ziren euskararen normalizaziorako aurrekontuak are gehiago murriztu dituzte administrazioek 2013. urtean», azaldu zuen Kontseiluak: %9 Lakuaren kasuan, eta Nafarroakoan, «euskalgintza itotzeko bere estrategian» aurrekontu murritzak are gehiago murrizteaz gain, diru-laguntzak eman gabe utzi dituela agertzen du urtekariak. Horrekin batera, EEPren aurrekontu apala ere aurten txikiagoa izango dela jasotzen du urtekariak, 20.000 euro txikiagoa Estatu frantsesaren kasuan, eta 56.000 euro gutxiago Lakuaren ekarpenean. Gertaera positiboak ere aipatu zituzten euskararen normalizazio bidean. Bereziki zenbait udalek kontratazioetan ezarritako hizkuntza irizpideak nabarmendu zituzten, baita

2014/03/19 09:32


GARA - Euskararen kontrako oldarraldiak nabarmendu ditu Kontseiluak

2/2

http://www.naiz.info/eu/hemeroteca/gara/editions/gara_2014-03-19-06...

«herritarren lana» eta «herri gogoa» uztartzen dituen Korrika ere, eta bide beretik, Nafarroako hegoaldean D ereduan ikasi nahi dutenei Nafarroako Gobernuak garraioa ordain diezaien Behatokia eta Sortzenek Nafarroako Parlamentuan egindako eskaera eta Nafarroan garatu den ErriGora elkartasun ekimena, besteak beste. Neurri berean, «.eus» domeinuaren onarpena eta lan munduaren gainean antolatutako konferentzia aipatzen dira aurrerapausoen artean. «Estatus egokia» Iazko gertaerak ikusita, Paul Bilbaok estatuen ageriko esku-hartzeak hartu zituen ahotan, horiek urtea markatu eta Kontseiluak behin eta berriz egin duen aldarrikapena agerian utzi dutelako, bere esanetan. Horren harira, euskararen normalizazioa erdiets dadin «kanpo esku-hartzerik gabeko hizkuntza politikak behar ditugula» azaldu zuen eta «estatuekiko izan behar dugun harremanari dagokionez» Kontseiluak proposamen osoa baduela esan zuen, 2012an onartutako «Euskararen gutxienekoak zehazteko adierazpena» zehaztuz. Bilbaok nabarmendu zuenez, «kanpo esku-hartzerik gabeko hizkuntza politikarako eskubidea aldarrikatu» behar da, «komunitateak eskubidea duelako bere hizkuntza normalizatzeko politika definitzeko eta garatzeko» injerientziarik gabe, eta estatus egokia aldarrikatu zuen, bete behar dituen lau ezaugarriak zehaztuz: «Berezkoa, ofiziala, lehentasunezkoa eta ezagutu beharrekoa» izatea. «Gure herriaren normalizazioa iristeko, bakebidean aterabide demokratikoaren zutabeak zehazterakoan gure hizkuntzak estatus juridikoa beharko du izan», adierazi zuen Bilbaok. Alcaldes y Diputación de Gipuzkoa defienden su libertad para establecer criterios lingüísticos Representantes municipales de Gipuzkoa comparecieron ayer en Donostia junto al director foral de Euskara, Zigor Etxeburua, para responder de manera conjunta «al ataque contra la normalización del euskara». Informaron de que el Estado español ha denunciado a 37 ayuntamientos por aplicar criterios lingüísticos en las contrataciones públicas. Según precisó la alcaldesa de Lezo, Ainhoa Zabalo, en 2013 fueron 11 las denuncias interpuestas por el Gobierno español y las otras 26 se han producido en lo que va de año. Añadió que los ayuntamientos de Tolosa y Beizama ya han sido llevados a los tribunales por este conflicto. Ante ello, exigió al Estado español que acabe con la «obstinación y aversión» hacia la normalización del euskara y reclamó la necesidad de la normalización lingüística en las administraciones locales. «El Estado arremete contra las instituciones y personas que han elegido vivir en euskara. Es una imposición inaceptable que vulnera nuestros derechos», afirmó. Y defendió la legitimidad de las instituciones del territorio para determinar los criterios lingüísticos en su ámbito de actuación. Zigor Etxeburua, por su parte, precisó que el delegado del Gobierno español ha ordenado a la Diputación que anule la decisión de utilizar criterios lingüísticos en las contrataciones públicas. Comentó que la política que el Estado español está llevando a cabo «viene siendo la de siempre: imposición del castellano y prohibición del euskara». «Nos impone una política lingüística asimiladora y nos obliga a los euskaldunes a vivir en español». En ese sentido, añadió que la finalidad única de esta política asimiladora «es la pérdida del euskara». Por ello, abogó por una política basada en el reconocimiento de las lenguas tal y como se lleva a cabo en otros países de Europa, la cual tendría como principios la «igualdad» y el «respeto». Los representantes institucionales que ayer comparecieron ante los medios de comunicación en un espacio público de la capital donostiarra también han tocado la puerta del Gobierno de Lakua, a quien solicitaron hace más de dos meses «apoyo» y «ayuda» para hacer frente a este ataque contra la normalización del euskara. Hicieron saber que a día de hoy no han recibido respuesta alguna por parte de Lehendakaritza. Etxeburua mostró su apoyo tanto a los ayuntamientos como a las personas que se hayan sentido amenazadas por el Estado y agregó que la apuesta que hacen es la de continuar trabajando a favor de la normalización del euskara. Aimar ETXEBERRIA «Ez gara espaloitik jaitsiko!», apirilaren 5ean Gasteizko kaleetan «Ez gara espaloitik jaitsiko! Euskaraz bizi» izango da datorren apirilaren 5ean Gasteizen ospatuko den Euskaraz Bizi Egunaren leloa. Ferran Suayk idatzitako `Bahamarren edukazio ona' testutik hartutako esaldia da, non idazle valentziarrak apartheid garaian Bahama uharteetako beltzek pairatzen zuten diskriminazioa azaltzen duen. Zehazki, bertako herritar beltzak zuriekin gurutzatzen zirenean espaloitik jaisten zirela adierazten du. Hizkuntza eskubideei dagokienez, Euskal Herrian antzeko zerbait gertatzen dela salatu zuen atzo EHEko kide Nestor Estebanek, Gasteizen egindako prentsaurrekoan. Estebanen esanetan, euskaldunek erdaldunekin topo egiten dutenean, espaloitik jaitsi eta erdaren errepidera egiten dute salto. Hori aldarazteko, EHEk Euskal Herriko euskaltzale oro euskararen alde egotetik euskararen alde egitera bultzatu nahi du, euskaraz bizitzea posible dela azpimarratuta. Horretarako, apirilaren 5ean jaia eta aldarrikapena uztartuko dituen eguna izango dute Arabako hiriburuan. Asier Ruiz EHEko kideak azaldu zuenez, goizeko hamaiketan Joxe Mari Agirretxe `Porrotx' pailazoak botako duen txupinazoarekin emango diote hasiera egunari Aihotz plazan. Hortik aurrera kale animazioak hartuko ditu Gasteizko Alde Zaharreko kaleak. Arratsaldean, 18.00etan, Andre Maria Zuritik nazio manifestazioa abiatuko da. «Euskaldun izateaz harro agertu eta ez garela espaloitik jaitsiko adieraziko dugu herritar andanak mobilizazioaren bitartez. Bertan parte hartzeko dei berezia egin nahi diegu hemendik euskaldun eta euskaltzale guztiei», esan zuen. Azkenik, Dantza Plazan, Gose eta Tximeleta taldeen kontzertuekin amaituko da aurtengo Euskaraz Bizi Eguna. Ion SALGADO Marcha en favor de la «lingua navarrorum», el sábado en Iruñea La manifestación convocada por euskaltzales navarros el pasado 22 de febrero para este sábado continúa recabando adhesiones. Esta iniciativa, que tiene como objetivo evidenciar el deseo de vivir en euskara «por encima de la aversión que siente por esta lengua el Gobierno de UPN», recibió ayer el respaldo de EH Bildu, LAB y Gazte Abertzaleak. La coalición soberanista afirmó ayer que el sábado saldrán a la calle «a favor del euskara, para denunciar los ataques en contra del euskara y a favor del derecho a vivir en euskara». Consideró que los euskaldunes en Nafarroa son «discriminados» y que sus derechos lingüísticos son conculcados «sistemáticamente». Por ello, aseguró que es hora de reconocer que «es la lengua propia de Navarra» y, por lo tanto, «es hora de impulsar una nueva política lingüística que dé prioridad al euskara». Por su parte, Gazte Abertzaleak subrayó que la juventud debe responder de manera firme «a las decisiones impuestas que condicionan nuestro presente y futuro». «Queremos hablar en euskara en toda Euskal Herria, y Nafarroa no es una excepción», proclamó. Añadió que el Gobierno de UPN «ataca, difama y prevarica» la normalización del euskara y, por ello, le exigió que deje de vulnerar los derechos de la ciudadanía. LAB, en su nota, habló de democracia, y de la «no democracia» cuando los derechos lingüísticos no son respetados. Destacó los ataques que en los últimos meses ha padecido el euskara en Nafarroa y recalcó la necesidad de aplicar una nueva política lingüística que otorgue un estatus oficial al euskara. La manifestación de este sábado partirá, a las 17.30, del parque de Antoniutti de la capital navarra. GARA

© GARAINFO - Portuetxe 23 2.a 20018 Donostia, GIPUZKOA - Tel. 943 316999

2014/03/19 09:32


Gara euskararen kontrako oldarraldiak nabarmendu ditu kontseiluak  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you