Issuu on Google+

Kontseilua

2014


AURKIBIDEA 1. 2. 3. 4. 5. 6.

Bestak euskaraz, zergatik? Neurriak Afitxak. Egitarau eskuorriak. Ostatuko prezioak. Soinu deiak. Ekitaldi eta hitzartzeak. Animazioak. Ostatuko musika. Ekintza proposamenak. Euskaraz besta egin nahi dut logoa. Pintzen jokoa. Euskaraz bizi nahi dut eguna. Pegatina banaketa. Hiztegi banaketa. Ostalarien artean Euskaraz bizi nahi dut tixerta. Aholkuak Irakurgarritasuna. Piktogramak. Huts nagusiak. Itzulpenak Material proposamena. Girotzea. Tixertak. Banderolak. Pintzak. Pegatinak Bilduma.

2


1. BESTAK EUSKARAZ, ZERGATIK? Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua euskararen normalizazioaren alde lan egiten duten hainbat erakunderen bilgunea da: Seaska, AEK, Berria, Euskal Konfederazioa, Euskal Herrian Euskaraz‌ Bakoitzak bere ildoan lan egiteaz gain, Kontseiluaren bitartez proiektu amankomunak bideratzen dituzte eta euskalgintzaren ahotsa entzunarazten dute euskararen presentzia kontutan hartua izan dadin. Herrietan euskararen alde lan egiten duten elkarte, erakunde eta norbanakoekin batera lan egiten du Kontseiluak Euskaraz bai dinamikaren baitan. Herritarrek beren herrian bertan, euskarari dagokionez, dituzten beharrei eta nahiei erantzuteko proiektuak bideratuz. Helburua herrian euskara normaltasun osoz erabiltzea da, jendeari euskaraz bizitzeko aukera errealak eskainiz, eta euskararen alde urratsak emateko giro aproposa sortuz. Euskaldun berriak sortzea ezinbestekoa bada, espazioak euskalduntzea ere estrategikoa da. Espazioak euskalduntzea hiztun berririk sortu gabe alferrik den bezala, euskalduntzen diren herritarrak galdu eginen ditugu espazioak euskaldundu ezean. Herritarren euskalduntzeaz gain, jendartearen euskalduntzeaz mintzatu behar da. Pertsonak euskara ikastera motibatu behar diren bezala, espazioak euskaldundu behar dira laguntzak eskainiz eta arauak finkatuz. Zure herrian euskarak baditu eremu anitz irabazteko, eta guk horietako bat hautatu dugu : herriko bestak. Herritar guztienak dira, lagun eta familiarekin biltzen gira ongi pasatzeko, alaitasunean eta giro onean iragateko. Denok parte hartzen dugu, izan dadila lagunekin bazkari bat eginez, kontzertuak ikusiz, haurrak zaldiko-maldikoetara eramanez edota fandango txapelketan dantzatuz. Euskara besta giroan sartu nahi dugu, euskara denena dela eta denetan balia daitekeela erakusteko, euskararekin ere ongi pasako dugula adierazteko. Besta komiteak zarete herrietako kultur eta besta ekintza antolatzaile nagusiak, honengatik zuengana jotzen dugu, prestatuko dituzuen euskarrietan eta antolatuko dituzuen animazioetan euskara kontutan har dezazuen galdegiteko. Euskararen presentzia anitz aldatzen da herri batetik bestera. Agian gauza anitz euskaraz egiten dituzue, edo bi eletan, edo beharba, hasieran besterik ez zarete. Gure helburua zer egin daitekeen erakustea da, herriko bestak antolatzerakoan euskara non sartzen ahal duzuen oroitaraztea eta horretarako laguntza eskaintzea. Ekimen hau Ipar Euskal Herriko herri guztietan proposatuko da 2014ean, aurtengo bestak euskaraz bizi ditzagun. Herriko bestak udako hilabeteetan iragaten direnez nagusiki, komunikazio kanpaina bat abian jarriko dugu ekaina hasieran, uda abiapuntutzat hartuz, ondoko hilabeteetan herri guztiek bata bestearen ondotik urratsak eman ditzaten. Segidan atxemanen dituzue gure proposamenak eta aholkuak. 3


2. NEURRIAK Bi hizkuntza elkarrekin bizi diren eremuetan, batak bestearen gaina hartzen du. Ingurumen frantsesdun batean, euskarari aukera bat eman nahi badiogu, euskara kontutan hartua izatea nahi badugu, euskarari lehentasuna eman behar zaio. Afitxak, egitarauak edo animazioak nagusiki euskaraz edo euskara hutsean egiten badituzue, segi ezazue horrela! Bidali zuen materiala, eredugarriak izaten ahal zarete besteentzat! Euskarri edo elementu guztietan sar daiteke euskara, baina lehentasunezkoak direnak, ikusgarrienak direnak, jende gehien hunkitzen dituztenak eta errazki egokitzen ahal direnak azpimarratu nahi ditugu hemen: • AFITXAK (datak, lekuak, animazioak…). Bestetako irudia da afitxa. Herriko saltegietan, ostatuetan, bide bazterrean atzematen dira. Hedabideetan edota sare sozialetan ere, afitxa da gehien ikusten. Bestak iragartzeko afitxa sinplea izan daiteke, edota xehetasun desberdinekin osatua (datak, lekuak, animazioak…) eta denak kokatu behar dira bertan. Xehetasun guztiak 2 hizkuntzetan idaztea eta modu orekatuan biziki garrantzitsua da, euskarari bere lekua eta garrantzia emateko. 2 hizkuntzak modu berdinean tratatu behar dira, hots tamaina berdina, italikorik ez… Afitxa egileari dagokie 2 hizkuntzen arteko oreka lortzea. Azken urteetako afitxek erakutsi digute afitxa elebidun argiak egitea posible dela. Hobe informazio ez sobera ematea begiarentzat erakargarria izateko eta bi hizkuntzetan izatea, koloreekin jokatuz, letra tipo desberdinekin... Adibide bat ikusi nahi baduzue: http://www.mairie-ciboure.com/actualite/afficheactualite/index.html?tx_ttnews[tt_news]=236&tx_ttnews[backPid]=3&cHash=b9b1e7aea9fe1a90f28245b9a0f82b0a

• Egitarau ESKUORRIAK. Egitaraua ostatuetan eta saltegietan pausatzen da, batzuetan etxeetan banatzen da. Bertan agertzen dira bestetako animazio guztiak eta hauei buruzko xehetasunak. Leku anitz hartzen badu ere, egitarau biziki txukunak egiten dira elebitan. Orrialde kopurua handitzen bada ere kostu gehigarria ez da hain handia euskarak eta euskaldunek eskertuko dutenarekin konparatuz. Euskaldunak eta euskaltzaleak kontutan hartuak sentituko dira eta frantsesdunei deus ez zaie aldatuko. Adibide bat ikusi nahi baduzue: http://www.mairie-ciboure.com/fileadmin/PDF/Actu/Gauche/bixintxo_2014_-_prospectus.pdf

4


• Ostatuko PREZIOAK (edari eta janaria). Boissons - EDARIAK Demi – GARAGARNO Boc - BOK Vin – ARNOA KALIMOTXO/ JAKELIN PATXARAN KONBINATUAK (Gin, Vodka, Rhum, Whisky…) Baby - NINI PASTIS

2€ 1€ 1€ 2€ 2€ 3€

Eskuz eginiko afitxak dira. Gehienetan bezeroek euskarazko edarien izenak ezagutzen dituzte, beraz euskara hutsean egin daiteke. Bestela ere, bi hizkuntzak bata bestearen ondoan ezar daitezke.

2€ 2€

• SOINU DEIAK. Herriko bestak iragartzeko soinu deiak egin ohi dira irrati batzuetan. Euskal Irratietan edo Urdin Euskal Herri irratian euskaraz egin daitezke. Entzulego gazte eta euskalduna hunkitzeko aukera ezin hobea da! • EKITALDI ETA HITZARTZEAK. Euskara ikustea ezinbestekoa bada, oino garrantzitsuago da ahozkoa, hizkuntza batek bizitzeko mintzatu behar dugulako! Besten idekitzerako auzapezak egiten duen mintzaldiak euskaraz ere behar luke izan. Auzapeza ez bada euskalduna, euskarazko zatia hautetsi batek egin dezake. Era berean, besta komiteak hitza hartu behar baldin badu, ongi litzateke euskaldun batek egitea edota bi lagunen artean lana partekatzea. Mintzaldiak antolatuak badira, euskaldun bat atxematen saia daiteke eta behin behineko itzulpen zerbitzua eskaini. • ANIMAZIOAK. Haurrentzat jokoak antolatzen badira, fandango txapelketak, lehiaketa gastronomikoak, lasterketak… animatzailea euskalduna izan behar da, animazioa bi hizkuntzetan egin ahal izateko, edo bi lagunen artean egin. • OSTATUKO MUSIKA Euskal Herriko musika biziki aberatsa da, kantitate bai eta kalitate mailan. Anitz dira euskaraz kantatzen duten artistak, estilo guztietan gainera. Herriko bestak girotzeko euskal musikaren konpilazio bat nahi baduzu, galdeiguzu. Jada hau dena euskaraz egiten baduzue, urrunago joateko beste ideia batzuk zerrendatzen dizkizuegu. Euskara azken finean leku guztietan agertu daiteke, edo agertu beharko luke nahi badugu komunikazio hizkuntza izatea, bizi den hizkuntza izatea: banderolak, webgunea, seinaletika (paper eta oharrak), sartze txartelak,

5


komitearen jantzi edo tixerta, tanpoina, fakturak, gomitak, estatutuak, diru-laguntza eskariak, bilkurak eta bilkuren bildumak‌ Beste ideia batzuk badituzue ere, biba zuek! Jakinarazi gaitzazue beste herrietan ere hedatu ahal izateko! Guk hemen, euskara erabiltzeko proposamen batzuk luzatzen dizkizuegu. 3. EKINTZA PROPOSAMENAK - Euskaraz besta egin nahi dut logoa. Nahi baduzue, zuen afitxa, egitara eta bestelakoetan gure kanpainaren logoa ezar dezakezue Euskaraz besta egin nahi dut, baldin et euskarak leku inportantea duen noski. Galdegin logoa eta posta elektronikoz igorriko dizuegu! - Pintzen jokoa. http://www.kanaldude.tv/Azkaingo-bestetan-ere-euskaraz-_v2454.html

Euskara jakiteaz gain, ezinbestekoa da erabiltzea, horregatik, joko bat egitea proposatzen dizuegu: pintzen jokoa. Bestazale euskaldun bakoitza engaiatzen da, Euskaraz bizi nahi dut pintza ezarriz bestetan euskaraz mintzatzea pintza berdina dutenekin. Bi pintz mota izanen dira: pintz koloredunak euskaldunentzat eta pintz xuri-beltzak euskara pixka bat dakitenentzat. Norbaitek pintz koloredun bat ikusten badu frantsesez mintzatzen beste pintzadun batekin, edo pintz xuri-beltz bat lehen hitza erdaraz egiten, baso bat eskaintzea galdegiten ahal dio!!! Joko hau jada hainbat herriko bestetan antolatu da arrakastarekin. Helburua herri guztietara hedatzea litzateke, jendea herri batetik bestera bere pintzarekin joan dadin. Laguntza behar baduzue, hor gira zuen laguntzeko! - Euskaraz bizi nahi dut eguna. Besta komiteez gain, herriko hainbat elkarteek antolatzen dituzte ekintzak eta animazioak bestetan. Batzuetan euskaraz izaten dira, zergatik ez ziurtatu egun batez animazio guztiak edo gehienak euskaraz izatea? Euskaraz bizi nahi dut eguna ofizialki izendatu daiteke, auzapezari hitz bat erratea galdeginez‌ euskaraz noski!. Euskara ikustea eta entzuteaz gain, ezinbestekoa da girotze lana, sentsibilizazio lana, herritarrei ohartarazteko euskara existitzen dela eta bestak euskara erabiltzeko aukera direla, bakoitzak bere heinean. Euskaraz bizi nahi dut eguna, herritarrei euskaraz mintzatzeko deia luzatzeko aukera izan daiteke, egun horretan, euskara dakitenek indar berezi bat egin dezaten euskaraz mintzatzeko eta ez dakitenek, dakitena erabil dezaten galdeginez. - Pegatina banaketa.

6


Euskaraz bizi nahi dut egunean, edo beste egun batean, zure herrian Euskaraz bizi nahi dut pegatina banaketa egin daiteke. - Hiztegi banaketa Euskara – frantsesa hiztegitxo bat banatu bestetan. Ostatuetan pausatzeko edo paretetan afitxatzeko hiztegi ttiki batzuk prestatu daitezke. Adibidez: Commander : MANATU Je voudrais : NAHI NUKE 1: BAT 2: BI 3: HIRU 4: LAU 5: BOST Eau: URA Bière: GARAGARNOA Cidre: SAGARNOA Vin rouge - rosé: ARNO BELTZA - GORRIA 1 verre: BASO BAT 1 boc: BOK BAT C’est combien ?: ZENBAT DA Bavarder : MINTZATU D’où es-tu ? NUNGOA ZIRA As-tu du feu ? BADUZU SU PIZTEKORIK? Quel âge as-tu ? : ZENBAT URTE DITUZU ? Comment t’appelles-tu ? : NOLA DEITZEN ZIRA ? Je peux t’embrasser ? MUXUKATZEN AHAL ZAITUT ? Tiens mon n° de tel. : TORI NIRE TELEFONO ZENBAKIA Où est … ? : NUN DA … ? Quelle heure est-il ? ZE ORDU DA? Où peut-on manger ? : NUN JATEN AHAL DUGU ?

- Ostalarien artean Euskaraz bizi nahi dut tixerta. Euskaraz bizi nahi dut egunean, edo beste batean, ostalariei Euskaraz bizi nahi dut tixerta ezartzea proposatzen ahal zaie. Honek jendea interpelatzeko eta agian euskaraz mintzatzea animatzeko balio dezake. 4. AHOLKUAK - Irakurgarritasuna. Afitxa edo egitaraua ahal bezain irakurgarria izan dadin, beharrezkoa ez dena ez itzuli! Adibidez: Itsasu – Itxassou, 14:00 – 14h, Frontoinean – Au fronton. Euskara hutsean idatziz ere biziki ongi ulertzen da eta euskarria arintzen du. Bestalde, lehenetsi alde bat euskaraz eta bestea frantsesez. Bi hizkuntzak nahasten direlarik ez da erraz ulertzen. - Piktogramak. Anitzetan, hitzak baino errazago ulertzen dira marrazkiak. Ondoko orrian duzue Baionako bestetarako prestatu adibide bat. 7


- Huts nagusiak. Ez ahantz “a” ezartzea hitzen bukaeran : KantaldiA, BazkariA, kontzertuA… eta kasu S eta Z ez nahastea. - Itzulpenak. Hemen duzue bestetan erabiltzen diren hitz batzuen itzulpena: Repas: Bazkaria. Concert: Kontzertua. Bal: dantzaldia. Partie de pelote: Pilota partida. Concours de fandango: Fandango txapelketa. Tournoi de mus: Mus txapelketa. Bazkaria: Repas Vin d’honneur/ Apéritif: Zintzur bustitzea. Journée des enfants: Haurren eguna. Lundi, mardi, mercredi, jeudi, vendredi, samedi, dimanche: astelehena, asteartea, asteazkena, osteguna, ostirala, larunbata, igandea. Juin, juillet, août, septembre: ekaina, uztaila, agorrila, buruila. Jakin ezazue hiztegi ttipi hau inprimategiei ere igorri diegula, zuen afitxa eta egitarauak inprimatzerakoan beraiek ere kasu egin dezaten. Gurekin harremanetan sartzen ahal zarete edozoin galdera edo aholkurentzat: Laida Mugica 05 59 25 50 41 laida@kontseilua.org Bestalde, zuen herri, herri elkargo edo hiriguneko euskara teknikariarekin ere sartzen ahal zarete harremanetan, zuen laguntzeko hor dira! - Baionako Herriko Etxea: Philippe Jaureguyberry 05 59 46 63 56 p.jaureguiberry@bayonne.fr - Biarritzeko Herriko Etxea: Eneko Gorri 05 59 41 59 97 euskara@biarritz.fr - Hendaiako Herriko Etxea: Elsa Spizichino 05 59 48 23 23 euskara@hendaye.com

8


- Garazi-Baigorri/ Iholdi-Oztibarre/ Amikuze herri elkargoa: Mattin Bacho euskara@baxenafarroa.fr 06 72 96 59 55 - Errobi herri elkargoa: Panpi Olaizola eta Berttolo Héguy 05 59 93 50 72 errobieuskara@orange.fr - Hego Lapurdiko hirigunea: Sylvie Chenal eta Patxi Ladevèse 05 59 48 30 85 s.chenal@agglospb.fr p.ladevese@agglospb.fr - Hazparneko lurraldea herri elkargoa: Xan-Antton Durruty 05 59 29 46 47 euskara@hazparnekolurraldea.com - Errobi-Aturri herri elkargoa: Nahia Zubeldia 05 59 44 15 99 nahia.zubeldia@nive-adour.com - Xiberoa herri elkargoa: Maritxu Lacarrieu 05 59 28 78 91 euskara@soule-xiberoa.fr 5. MATERIAL PROPOSAMENA – GIROTZEA Zuek sorturiko euskarrietan euskara sartzeaz gain, hainbat material proposatzen dizkizuegu bestak girotzeko eta euskaraz bizitzeko gogoa hedatzeko. Euskaraz bizi nahi dut materiala salmentan dugu, beraz galdegin ezazue eta zuek errandako helbidera helaraziko dizuegu. • Euskaraz bizi nahi dut tixertak (10€).

9


• Euskaraz bizi nahi dut banderolak (3€)

• Euskaraz bizi nahi dut pintzak (1€). • Herrian Euskaraz bizi nahi dut pegatinak (1000 pegatina 20€). Pegatinak egiteko herri anitzen arteko eskaria egin behar dugu, merkeago izan dadin, horregatik maiatzak 30a aitzin egitea galdegiten dizuegu. Deitu 05 59 25 50 41 zenbakira edo idatzi laida@kontseilua.org helbidera zuen eskaria egiteko. Eman herriaren izena eta nahi dituzuen kopuruak. Ondoren guk faktura helaraziko dizuegu. Behin ordainketa egin eta, materiala helaraziko dizuegu (salduak ez diren tixertak eta banderolak berreskuratzen ahal ditugu, eta kasu horretan noski dirua itzuliko dizuegu). Material salmenta eta trukaketa ahal bezain ongi gerta dadin, solaskide baten datuak ematea (izena, telefono zenbakia eta posta elektronikoa) galdegiten dizuegu. Materiala itzuli behar baduzue, ahal bezain fite egin ezazue, deus galdu ez dadin. 6. BILDUMA. Udan izan diren aurrerapausoak neurtzeko eta euskaraz eta bi eletan sortu den materiala biltzeko, zuen laguntza galdegiten dizuegu. Eskertuko genizueke zuen afitxen, egitarauen eta bestelako euskarrien ale bat igortzea (Kontseilua : 1, Asenal plaza, 64100 Baiona) edota Euskaraz bizi nahi dut materiala itzultzerakoan ematea.

10


Euskaraz besta egin nahi dut