Page 1


Gazteria eta Aterpetxe Atala Sección de Juventud y Albergues

Kontadores San Pedro 13 - Tel. 943483476-943483477 - kontadores@donostia.org - www.donostiagaztea.org 20017 Donostia-San Sebastián

INFORMAZIO OROKORRA

Medea material Antzerkia Data: 2014ko urtarrilak 25 larunbata Ordua: 20:00 Sarrera doan Gazteleraz Iraupena: 50 min. Lekua: Kontadores Gazte Zentroa Pasai San Pedro hiribidea 13, behea (Bidebieta) www.donostiagaztea.org

SINOPSIA Greziar mitologiaren figura handienetakoa. Medea, Colgidako emakume apaiza, Jason eta Argonautak laguntzen ditu Urrezko Ardi-Larrua lortzen. Eskerrak emanez, Jasonek bere emaztean bihurtzen du eta bi seme ematen dizkio, bere handinahiarengatik eta Glaucerekin, Korintoko Creonte erregearen alabarekin ezkontzeagatik alde batera utzi aurretik. Medeak, bazterturiko emakumeak, mendekua eta munstrokeria haur-hiltzailea haragiztatzen ditu. Obrak Heiner Müller-en bertsioa dakar, mitologia garaikidearen testu handienetakoa. Garai desberdinak zahartu gabe zeharkatzen dituen historia horietako bat da, bere misterioa guztiz aurkitua izan gabe.

ESZENARATZEA Gure Medea. Hil aurretik. Hiltzen utzi behar duten kobazuloan giltzaperatua aurkitzen da. Epaitu berri dute. Bere krimen guztiengatik epaitua. Hiltzera zigortua. Bakarrik dago. Bakarrik. Bere iraganarekin. Bere memoriarekin. Indarra. Bizitasun basatia, testu kimeriko eta su eragilea. Heiner Müller-ek aztiaren eta argonautaren mitoa hartu du etengabeko guden ondorioz


Gazteria eta Aterpetxe Atala Sección de Juventud y Albergues

Kontadores San Pedro 13 - Tel. 943483476-943483477 - kontadores@donostia.org - www.donostiagaztea.org 20017 Donostia-San Sebastián

suntsiturik dagoen Europa baten historia kontatzeko. Medea eta Jason beraien zirkunstantzien aurrean aurkitzen diren Emakumea eta Gizona dira. Beraiek istorioaren aktore eta ikusleak dira, sentimendu baten barne bihozkada izan litekeenaren testu batekin, bihotzaren bihozkada. Obra honek zentzu unibertsal bat baimentzen du alderdi askotan. Obra poliedrikoa da, kritika politiko - sozial hau baimentzen duelako alde batetik, eta era berean indarkeriaren, genero indarkeriaren, indarkeri honen ondorioen, maitatzeko ezintasunaren, heredatutako kulturaren, gorrotoaren gaiak islatzea baimentzen du. Bertan patriarkatua eta matriarkatua alderatzen dira, konkistatzailea eta konkistatua, garaikidetasuna eta mitoa. Medea sexualitateari, amatasunari, edertasunari, feminitateari eta identitateari egindako kantu bat da. Hemen landu eta landu arazi behar dugun material bat (bai, titulua da) dago. Medea Material-ek antzinako kantu batean pentsarazten gaitu, “mito” hitzaren etimologiak iradokitzen duen moduan. Antzinako antzerkiak musikarekin zerikusia duela badakigu. Joko zehatz bat, funtsezko lan bat, erritmoa izango da, soinuak, gorputzaren mugimendua. Testu baten oihartzuna gorputz barnean. Kantutik gertu gaude. Jason goiz desagertuko da testutik. Orduan Medeak publikoarekin hitzegiten du. Egoera bat baino gehiago, erritu bat izango da, erritual bat. Antzerki zeremonia bat. Agian, zertxobait, bakanal bat.

FITXA ARTISTIKOA Egilea: Heiner Müller Antzezlea: Bea Insa Zuzendari lagunkidea: Tahar Klibi Txeloa: Iñaki Alberro Konposizio musikala: Paul Sthouthamer Bea Insa Profesionalki antzerkiaren munduari dedikatua eta Máscara Teatro-Escuelan formatua. Bere ezagutzak zabaltzen ditu Odin Teatret (Danimarka), Centro di Ricerca Teatrale (Milan), Teatro Escalante, besteen artean hauen inguruan: Antzerki Fisikoa, Commedia de’ll arte, Inprobisazio Antzerki Musikala, Bufoia, Clown, Testu Analisia, Antzerki Sentsoriala, dantza garaikidea, musika, kantua,…


Gazteria eta Aterpetxe Atala Sección de Juventud y Albergues

Kontadores San Pedro 13 - Tel. 943483476-943483477 - kontadores@donostia.org - www.donostiagaztea.org 20017 Donostia-San Sebastián

Hogei bat antzezpen profesional inguru burutu ditu, horien artean: La mujer sola (Dario Fo), Antígona (Sófocles), Hipólito o la mirada de Hipólito (I.Ritsos, P.O.Enquist, A.Morcillo), Eloge a la follie (Erasmus de Rotterdam),… Bere ikuskizunekin Espainia, Frantzia, Holanda, Alemania, Polonia, Argentina, Mexiko, Italia, Grezia eta Maltatik bidaiatu du. Bere karrera profesionala antzezle, pedagogo eta eszena zuzendari moduan garatu du. 2006tik aurrera Ship of Fools Antzerki Laborategi Ibiltariaren parte da. 2011an, Ondan (Castelló) Dona de l’any (Urteko Emakumea) saria jasotzen du bere ibilbide profesionalarengatik. 2012an Cenit Jaialdiaren (Sevilla) Antzezpen Onenaren Saria jasotzen du “Hipólito o la mirada de Hipólito” obrarengatik.


Medea material info eus  

Urtarrilaren 25ean Kontadoresen aurrera eramango den "Medea Material" antzezlanaren inguruko informazioa

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you