Issuu on Google+


Gazteria eta Aterpetxe Atala Sección de Juventud y Albergues

Kontadores San Pedro 13 - Tel. 943483476-943483477 - kontadores@donostia.org - www.donostiagaztea.org 20017 Donostia-San Sebastián

INFORMAZIO OROKORRA

“Me lo pido” performance-a Data: abenduak 14 larunbata Ordua: 20:00 Doan Lekua: Kontadores Gazte Zentroa Pasai San Pedro hiribidea 13, behea (Bidebieta)

SINOPSIA Bi mundu daude mundu berdinean. Sustantzia berdin batek elikatzen dituen bi mundu. Gupidarik gabeko sustantzia bat, alhadurarik gabekoa, bi zoriontasun mota sortazten dituena: materialarengatiko zoriontasuna eta bizirik ateratzeko zoriontasuna. Biak elkarrengandiko menpekoak dira. Egoera honen jakitun da sustantzia, zenbat eta bien arteko distantzia gehiago egon, produktua errentagarriagoa eta iraunkorragoa dela dakien moduan. "Me lo pido"-k gure mundua gidatzen duen makinaria kapitalista eta materialista erakusten digu kontraste estruktura baten bidez. Doktrina hauen xahutasun gordinera iristeko, beraien engranaje sumingarrienetakoa erakusten digu, beraien erabilpen eta ondorioak haurrengan. Munduaren alde batean haur esplotazioa, eta beste aldean haurrak oinperatzen dituzten ohitura kontsumistak. Honela, ikuslea, "zoriontasuna" deitu eta behar izatearen truke onartzen, elikatzen eta txintik esan gabe gure balioak anestesiatzen uzten dugun makinaria baten aurrean jartzen da.

ESZENARATZEA Irratiperformance batek irudia eta soinua nahasten ditu, soinuak presentzia gehiago izanik, begiak itxita gozatu eta ulertu daitekeen modalitate bat delarik. “Me lo pido”-k eszenaratze minimalista bi zatitan banatzen du. Bi munduak. Mundu kontsumista, bisualaren presentzia handiagoarekin, bi aktorek antzezten dute, zeintzuk gidatzen duten mekanismoak interpretatzen dituzte, haurren, gurasoen eta makinaria kontsumistaren azalean jarriz.


Gazteria eta Aterpetxe Atala Sección de Juventud y Albergues

Kontadores San Pedro 13 - Tel. 943483476-943483477 - kontadores@donostia.org - www.donostiagaztea.org 20017 Donostia-San Sebastián

Mundu esplotatua, soinuaren presentzia handiagoarekin, non kontalari batek haur baten lan baldintzak eta honen ondorioak deskribatzen dituen, bi soinugilek* objektu desberdinen bidez egoera hobeto ulertzen eta talka handitzen laguntzen duen soinu atmosfera bat sortzen duten bitartean. •

Irrati nobeletan antzina eskuz soinu efektuak sortzearen ardura izaten zuten pertsonak.

Bideo-erakusgarria: http://www.youtube.com/watch?v=lcgBJemWRsY

FITXA ARTISTIKOA ANTZEZLEA: Saioa Royo. ANTZEZLEA: Javier Yárnoz. SOINUGILEA: Mikel Cerezo. KONTALARIA ETA SOINUGILEA: Alberto de la Hoz. KONTALARIA ETA SOINUGILEA: Inko Martín.

FITXA TEKNIKOA MUSIKA: Alberto de la Hoz. GIDOIA ETA ZUZENDARITZA: Inko Martín.


"Me lo pido" Irratiperformance. Kontadores