Issuu on Google+

KIROLAK

FUTBOLA AMERIKAR FUTBOLA SASKIBALOIA ESKUBALOIA


AURKIBIDEA

FUTBOLA........................................................................................................................................ 3 Futbol partida ............................................................................................................................ 3 Futbol zelaia .............................................................................................................................. 3 Zelaiaren ezaugarriak ................................................................................................................ 4 Jokoaren arauak ........................................................................................................................ 5 Jokalarien funtzioak .................................................................................................................. 6 AMERIKAR FUTBOLA ..................................................................................................................... 8 Futbol amerikarreko baloia. ...................................................................................................... 8 Zelaiko zenbakiak gertuen dagoen gol-eremura distantzia da yardetan. ................................. 9 SASKIBALOIA................................................................................................................................ 11 Saskibaloi partida AEBetan...................................................................................................... 11 Saski arautua ........................................................................................................................... 13 Saskibaloiko baloia .................................................................................................................. 13 Jokazaina: ................................................................................................................................ 14 Hauek dira arauen hutsegite komunenak: .............................................................................. 15 Kanpo atzera. .......................................................................................................................... 15 ESKUBALOIA ................................................................................................................................ 16 ZER DA? ................................................................................................................................... 16 Nazioartekoak ......................................................................................................................... 16 FC Barcelona 2008an. .............................................................................................................. 17 Frantzia .................................................................................................................................... 18 Antzeko kirolak ........................................................................................................................ 18


FUTBOLA Futbol partida

F

utbola taldekako kirol bat da, hamaikana jokalariko bi talderen artean baloi esferiko batekin jokatua. Munduko kirolik hedatuena da;[1][2][3] eta diru gehien mugitzen duen kirola ere, saskibaloiarekin, 1 Formularekin eta golfarekin batera. Futboleko jokalariei futbolari deritze. Munduan osoan, FIFA erakundeak kudeatzen du futbola, eta sei konfederaziotan banatuta dago: AFC, CAF, CONCACAF, CONMEBOL, OFC eta UEFA.

Futbol zelaia

J

okorako lekua 45 eta 90 metro bitarteko zabalera eta 90 eta 120 metro bitarteko luzera duen belarrezko zelaia izaten da. Area bakoitzean hiru zutoinek osatutako ate bat egoten da. Zelaia bi zatitan banatzen da eta ateen aurrean bina area egoten dira: area txikiak atezaina inork oztopatu ezin duen gunea da, eta area handia atezainak baloia eskuaz jokatu dezakeena eta defentsak ari den taldeak egiten duen falta penalti bezala adierazten dena.


Zelaiaren ezaugarriak

O

ndorengo arau hauek kontuan izan behar dira ere: Neurriak: 90-110m luze eta 45-90 zabaleko laukizuzena izan behar da.

Markatzeko modua: Zelaia <12cm-ko zabalera duen marra nabariarekin markatu behar da. Ertz bakoitzean poste bat kokatzen da, >1.5m neurtzen zuena eta banderatxo bat zuena gainean. Zelaia erditik banantzen da marra batez. Zelaiaren erdian puntu bat dago, eta puntua zentroa izanik, 9.15m-ko erradioa duen zirkunferentzia bat dago. Ate marra: Bi marra ate marratik perpendikularki, ate zutoin bakoitzaren barrualdetik 5.5m urrunduta eta zelaiaren barrualderantz 5.5m sartuta. Bi marra horiek, ate marraren paraleloa den beste marra batekin elkartuko dira. Area penala: Bi lerro perpendikular markatuko diote ate lerroari 16,5m-tara. Ate zutoin bakoitzaren barruko partearen, 16,5m sakondu. Eta lerro paralelo batekin elkartuko dute helburuaren lerroa zelaian. Penalaren area bakoitzean penal puntu bat marraztuko da zutoinen arteko erdi marraren 11m-ko distantzian. Area penal bakoitzaren kanpoaldetik erdi-zirkulu bat marraztuko da, penal puntua zentrua izanik 9.15m-ko erradioaren distantziara. Izkinako area: Izkinaren bandera bakoitzetik 1m-ko erradioa duen zirkunferentzia zatia marrazten da zelaiko lau ertzetan. Atezaindegiak: Ate marra bakoitzaren erdian atezaindegiak jarriko dituzte, 2 zutoin bertikalez egongo dira osatuta, izkinaren banderen


distantzia 7.32m izanik eta langaluze horizontal batez elkartuta, langaluzearen eta lurraren arteko distantzia 2.44m izanik. Ateak lurrera finkatuta egon beharko dira, arriskurik ez egoteko. Atezaindegiak zuriak izaten dira normalean.

Jokoaren arauak7

F

utbol partida baten 10 jokalari eta atezain batek osatutako bi taldek jokatzen dute. Talde batek gola lortu duela esaten da baloia arerioaren atean sartzea lortzen duenean. Jokoaren helburua arerioak baino gol gehiago lortzea da. Baloia eskuekin hartu dezakeen bakarra atezaina da, beti ere area handiaren barruan. Talde bereko jokalari batek atezainari baloia eman eta gero eskuarekin hartzen badu, falta da. Jokalari batek baloia alboko marratik kanpora botatzen badu, alboko sakea egiten du aurkako taldeak, bere zelaiko hondoko marratik kanpora badoa kornerra eta beste taldearen zelaiko hondoko marratik kanpora ateko sakea. Epaileak jokalariak ohartarazi egin ditzake arauz kontrako ekintzaren bat eginez gero. Futbolean ohartarazpenak txartel horia eta txartel gorria erakutsiz egiten dira, ekintzaren arabera. Bi txartel hori edo gorri bat ikusten dituen jokalariak zelaia utzi behar du, egotzita. Epaileak talde bereko 5 jokalari egozten baditu, partida amaitutzat ematen da, talde honek galtzen duelarik. Partida batek 45 minutuko bi zati izaten ditu, 15 minutuko atsedenarekin tartean. Jokoan zehar izandako geldiuneak direla-eta, epaileak minutu batzuk luzatu dezake zati bakoitza. Denbora tarte honi deskontu-denbora deritzo.


Jokoaren 90 minutuaren igarotakoan, berdinketarekin amaituz gero, luzapena jokatu daiteke partidak derrigorrezko irabazle bat izan behar badu; adibidez, kanporaketetan. Luzapen hau 15 minutuko bi zatik osatzen dute. Hala eta guztiz ere berdinketak jarraitzen badu, penalti jaurtiketak egiten dira irabazlea erabaki arte. Penalti gehien sartzen dituenak irabazten du norgehiagoka.

Jokalarien funtzioak

A

tezaina:Futbolean, atezaina aurrekariak golik ez sartzeko funtzioa duen jokalaria da, horretarako eskuez baliatu ahal delarik (beti bere area barruan aurkitzen bada). Oso posizio espezializatua da eta taldeetan arruntena atezain bakarra edukitzea izaten da. Bizkarrean izaten duen zenbaki ohikoena 1, 13 edo 25 izaten da. Atzelaria: taldearen jokalari atzeratuenak dira, hauek, kontrako taldea gola ez sartzearen funtzioa dute. Atzelarien dortsal ohikoenak 2tik 6ra izaten dira. Normalean, jokalri indartsuenak eta handienak atzelariak izaten dira eta ia beti futbol partidu bateko talde batek lau atzelariekin jolasten du, bi zentral eta bi lateral osotuta. Erdilaria: Erdilaria futbolean zelaiaren erdian jolasten duen pertsona da. Posiziorik ospetsuena da kirol honetan, hauek bai defentsa lanetan eta baita eraso lanetan murgiltzen direlako. Beste gauza batzuen artean, baloiak berreskuratzea, erasoetarako jokaldiak egitea edota baloiaren jabetza mantentzea da beraien lana. Euskal Herrian badaude erdilari ospetsu asko, ospetsuenak Xabi Alonso, Mikel Arteta eta Raul Garcia dira. Aurrekariak: Aurrelaria futbolean jokatzen duen jokalari bat da, eraso posizioetan ibiltzen delarik, hots, aurkariaren atetik hurbil, taldearen aldeko gol gehientsuenak eginez.


Posizio hain aurreratu honekin defentsa lan gutxiago egiten du baina taldeko gol zenbateko handienak dakar. Bizkarreko zenbaki ohikoenak 7, 9 eta 11 izaten dira, eskuin hegalean, erdian edo ezker hegalean badabil. Munduko aurrelari ospetsuenak, Cristiano Ronaldo, Messi, ribery etb... dira.


.

AMERIKAR FUTBOLA Futbol amerikarreko baloia. Amerikar futbola Estatu Batuetan eta Kanadan oso hedatua den errugbitik eratorritako taldekako kirola da. Kirol honetan ezinbestekoa da indar fisiko handia eta estrategia eraginkorra izatea tantoa egiteko beste taldearen tanto-eremuan (end zone). Tantoak egiteko hainbat modu dago. Lehenik, baloia eskuekin tanto-eremura eramanez. Bigarrenik, beste taldearen tanto-eremuan dagoen taldekide bati baloia pasatuz. Hirugarrenik, baloia oinez jaurtikiz eta beste taldearen atearen gainetik pasatuz. Laugarrenik eta azkenik, beste taldeko jokalari bat bere tanto-eremu propioan sarraraziz.

Amerikar futbola, jatorriz, errugbitik eratorritako kirola da. Aldi berean, errugbiak eta amerikar futbolak Erresuma Batuan XIX. mendean jokatzen zen futbolean dute beren jatorria, non baloia ate barrura jaurtitzen zen edota marra jakin baten gainetik igaro behar zen. XIX. mendeko amaieran Walter Campek jokoa arautu zuen.

Bi taldeen arteko partidua da eta puntu gehien lortzen duen taldea irabazlea da.


Zelaiko zenbakiak gertuen dagoen gol-eremura distantzia da yardetan. Amerikar futbola 360 oin luze den (120 yarda/109,7 m) eta 160 oin zabal den (53,3 yarda/48,8 m) zelaian jokatzen da. Esan bezala, zelaia guztira 120 yarda luze da, horietan barne bi tanto-eremu daude bakoitza 10 yardakoa; han talde bakoitzak bestearen eremuan tantoa egin behar du. Talde bakoitzak 11 futbolari izan behar ditu zelaian. Taldeek nahi duten jokalari aldaketak egin dezakete, baina bakarrik entsegu artean denbora baldin bada. Horrexegatik, taldeari erasotzea dagokionean erasoko 11 jokalari zelairatzen dituzte eta defendatzean berriz, 11 defentsa. Partidua lau laurdenetan jokatzen da, bakoitza 15 minutukoa (12 minutukoa bigarren hezkuntzako futbol partiduetan), eta bigarren laurdenaren amaieran atsedenaldia egiten da. Horrez gain, jokoa etenda dagoenean jokozainak kronometroa gelditzen du. Laugarren laurdena berdinketarekin amaituz gero, aparteko laurden bat jokatzen da eta bertan berriz berdintzen bada, tantoa egiten duen lehenengo taldeak irabazten du. Beraz, amerikar futbolean berdinketak ez du balio, eta hura hautsi behar da.

Offensive line (OL) Quarterback (QB) Running backs (RB) Halfback (HB) edo tailback (TB) Fullback (FB) Wide receivers (WR) Tight ends (TE) Defensive line Linebackers (LB)


Cornerbacks (CB) Safeties (FS edo SS) Futbolarien zenbakiak tarteka jartzen dira, erregela honi jarraituz: 1–9: Quarterbacks, kickers eta punters 10–19: Quarterbacks, kickers, punters eta wide receivers 20–49: Running backs eta defensive backs 50–59: Centers eta linebackers 60–79: Offensive linemen eta defensive linemen 80–89: Wide receivers eta tight ends 90–99: Defensive linemen eta linebackers

Euskal Herrian XX. mendeko bukaeran hasi ziren amerikar futbolean jokatzen. Egun apenas ez daude ez taldeak (Biarrizko Atlantes eta Santurtziko Coyotes izan ezik) ezta jokalari profesionalak ere (bakarra NFLen aritutako Richard Tardits biarriztarra izanik).


SASKIBALOIA Saskibaloi partida AEBetan Saskibaloia baloi bat sare bat zintzilik duen saski batean sartzean datzan kirola da. Funtsean, bost jokalarik osatutako bi taldek jokatzen dute aurrez aurre, 10 minutuko iraupena duten lau zati edo laurdenetan. Bigarren laurdenaren ondoren, 10 minutu inguruko atsedena egiten da. AEBetako liga nagusian, NBAn, laurden bakoitzak 12 minutuko iraupena du. 1891eko urtean, James Naismith kanadiarrak, AEBetako Springfieldeko YMCA unibertsitateko irakasleak, asmatu zuen. James Naismithek diseinatu zuen hamahiru arauko multzoa: Pilota norabide dezakezu esku eskuekin.

guztietara bota batekin edo bi

Pilota kolpekatu dezakezu norabide guztietara esku batekin edo bi eskuekin, baina ez ukabilekin. Jokalariak ezin du korri egin baloiarekin. Jokalariak pilota hartu duen lekutik bota behar du. Pilota eskuekin heldu behar da. Besoak edo gorputza ezin dira erabili pilota heltzeko.


Ezin da onartu besoarekin kargatzea, heltzea, bultzatzea, kolpekatzea edo zangotrabatzea aurkariari. Lehenengo arauhausteak arau honi edozein pertsonan kontatuko du falta bat bezala, bigarrenak deskalifikatuko du saski bat lortu arte edo badago bistako intentziorik lesio ekarri batean. Ezingo da jokalari hau ordezkatu. Falta bat kontuan hartzen da pilota ukabilekin kolpekatzea, hiru eta lau arauak hausteak eta bosgarren arauan deskribatzean. Talde batek hiru falta egiten baditu segidan aurkariak falta bat ez eginez denboraldi horretan, aurkarientzako puntu bat kontatuko da. Puntuak lortuko dira pilota jaurtitzen edo kolpekatzen badute zelaitik, erortzen da saskiaren barruan eta hor gelditzen bada. Baloia ertzean gelditzen bada eta aurkari batek saskia mugitzen badu, puntu bat kontatuko du aurkarientzat. Pilota bandatik ateratzen denean, zelaiaren barrura jaurtiko da eta jokatua lehenengo tokatzen duena. Zalantza badago, jokazainak pilota botako du lerro zuzenean zelai aldera. Ateratzen duena bost segundo ditu. Gehiago luzatzen bada aurkariak aterako du. Jokazain laguntzaileak jokalariak zigortuko ditu eta faltak idatziko ditu, ohartaraziko du refereeri noiz talde batek hiru falta jarraian egiten dituenean. Berak botako ditu kalera jokalariak ados bosgarren arauarekin. Jokazain nagusiak baloia jokatuko du eta erabaki noiz dagoen jokoan, zelaiaren barruan edo kanpoan, nori dagokion, eta denbora eramango du. Erabakiko du noiz lortzen den puntu bat, markagailua eramango du eta edozein beste gauza jokazain batek egiten duena. Denbora bi zatiko hamabost minutukoa eta bost minutuko atsedenaldikoa izango da bien artean. Puntu gehiago lortzen duen taldeak irabaziko du.


Saski arautua Iraupena: Ez profesionaleko saskibaloiko partidu batean (NCAA) hogei minutu irauten ditu zati bakoitzak eta hamar minutu daude atsedenaldirako; partidu profesionaletan lau zati daude, eta zati bakoitzak hamar minutu (FIBAn) edo hamabi minutu (NBAn) irauten ditu. Berdinketa gertatzen bada, bost minutuko luzapena izango da, talde batek irabazi arte. Partidaren hasiera: Talde bakoitzeko jokalari bat erdiko zirkuluaren barruan kokatu behar da oin bat marraren ondoan jarrita eta marra honek zelaia bi zatitan banatzen du, talde bakoitza zelaiaren alde banatan jartzen da. Beste jokalari guztiak zirkuluaren kanpoan egon behar dira. Jokazainak baloia gorantz bidaltzen du zirkuluaren erditik eta bi jokalariek bertikalki jauzi egiten dute pilota desbideratzeko, hartu gabe, bere taldeko kide baten aldera. Jokalariak: Saskibaloiko talde baten hamabi jokalari daude, bost jolasten eta zazpi aulkian, entrenatzaileak nahi dituen aldaketak egin ditzake.

Saskibaloiko baloia Pilota: Saskibaloiko pilota esferikoa da eta seiehun gramotik seiehun berrogeita hamarrera arte pisatu dezake, hirurogeita hamabostik hirurogeita hemezortzira arteko diametroko zirkunferentzia, goma zurizko edo beltzezkoa. Puntuazioa: Saskibaloiko partidu batean gerta daiteke saskian puntu bateko, biko edo hiruko sartzea. Puntu bat bada tiro askez botatzen da. Bi puntu badira sei koma hogeita bost distantzia gutxira egon behar da. Hiru puntu badira sei koma hogeita bostik gora botatzen baduzu.


Jokazaina: Bi jokazain zelaian egoten dira, eta bat mahaian, oharrak hartzen. Zelaia: Saskibaloiko zelai bat azal gogorduna, laua, angeluzuzena eta oztoporik gabekoa izan behar da. Hamabost metroko zabalera eta hogeita zortziko luzera. Zelaiaren perimetroan oztoporik gabeko bi metro egon behar dira.

Pausoak: Hau gertatzen da jokalariak hiru pauso baino gehiago egiten baditu botea egin gabe, pasoak ere gertatzen dira oin bat berriro jartzen baduzu. Dobleak: Hau gertatzen da jokalariak pilota bi eskuekin botatzen badu, ere bai jokalariak pilota esku batekin botatzen badu.

 3”: jokalari batek aurkariaren aldean geratzen bada.  5”: denbora maximoa jokalariak pilota eskuan eduki dezakeena.  8”: denbora maximoa talde batek aurkariaren aldera joateko.  24”: denbora maximoa talde batek saskira botatzeko. Zelai atzera: Hau gertatzen da jokalari batek pilota aurkariaren zelaira botatzea eta gero bere zelaira bueltatzean. Arauen hutsegiteak


Saskibaloian jokatzen ari garen bitartean, hauetako hutsegite bat egiten dugunean, beste taldeak aterako zuen baloia, hutsegitea egin den leku urbilenetik, banda edo fondotik.

Hauek dira arauen hutsegite komunenak:     

Urratsak. Dobleak. Oina. 3 segundo zona barruan. Banda edo fondo sakea.  24 segundo.

Kanpo atzera. Partidua irabazteko helburu duten ekintzei taktika edo estrategia deitzen da. Saskibaloiko jokalariak espezializatuta daude garaiera, trebetasuna, taktika eta teknikaren arabera mota askotako jokalariak daude, beraien desberdintasunen arabera posizio desberdinetan jokatzen dute eta halakoak izan daitezke:  Oinarria: Boteak ematen trebeena da, pasean eta tiroan, pilota bere zelaitatik atera eta jokaldia hasteko arduraduna da.  Eskolta: Oinarria estaltzen duen eta hegalekoak bikoizten duen arduraduna da, oinarriaren ezaugarri berdinak dauzka.


ESKUBALOIA

ZER DA? Eskubaloia baloia eskuaz jokatzean oinarritzen den taldeko kirola da. Zazpi jokalarik osatutako bi taldek jokatzen dituzte partiduak (zelaiko 6 + atezaina) eta baloia arerioaren atean sartzea dute helburu. Normalean zazpi jokalarirekin eta luzeran 40 m eta zabaleran 20 m duten kantxetan jokatzen da, 30 minututako bi zatitan.. Ateek 3 m zabaleran eta 2 m altueran izaten dituzte. Hala eta guztiz ere, badago ere hamaika jokalarik jokatzen duten eskubaloiaren aldaera bat, hain ezaguna ez dena. Botea egitea bearreskoa da bestela falta pitatzen dizute.Teknika: Botea: pilota azkarra mugitzen duzu bat deslokatzen duzu eta horrekin bote bat egiten duzu eta botazen duzu.

Nazioartekoak Munduko Eskubaloi Txapelketa IHF ("International Handball Federation") erakundeak antolatzen du bi urtetik behin 1993tik eta aurretik lau urtetik behin 1970etik. Lehenengo edizioa 1938an izan zen, eta ondorengoak 1954, 1958, 1961, 1964 eta 1967an. 2011 arte Suediako eskubaloi selekzio nazionala da domina guztira eta urrezko gehien lortu duen taldea (4 urrezkoak, 3 zilarrezkoak eta 4 brontzezkoak), bigarrena Frantzia da (4 urrezkoak, 1 zilarrezkoa eta


3 brontzezkoak) eta hirugarrena Errumania da (4 urrezkoak eta 2 brontzezkoak). Bestela, Europako Eskubaloi Txapelketa 1994tik antolatzen da, eta Suedia ere da titulu gehien lortu duen selekzioa (4). Klubei dagokienez, EHF Txapeldunen Liga eta EHF Kopa txapelketa nagusien artean ditugu. Estatu barrukoa

FC Barcelona 2008an. Espainiar estatuan txapelketa nagusiak ASOBAL Liga eta Errege Kopa dira, FC Barcelona izanda titulu gehien dituena (2010 arte, 9), baita txapeldunorde sarrien gelditu den taldea izan ere. Are gehiago, "Divisi贸n de Honor" zelakoa eta gaur egungo Liga kontuan hartura ere titulu gehien duen taldea da (17 txapelketa eta 15 txapelketaorde). BM Granollers bigarrena da historia osoko zerrendan 10 titulurekin, eta Atl茅tico de Madrid hirugarrena da 7 txapelketarekin. Bestela, Portland San Antonio talde nafarrak 2002 eta 2005ean titulua irabazi zuen, eta 1998, 2000 eta 2007an bigarren postua eskuratu zuten. Halaber, Bidasoa Kirol Kluba 1995ean txapelduna izan zen, aurreko urtean txapeldunordea eta 1987an (Ligak ASOBAL izena eduki baino lehen) txapelduna ere bai, eta Salleko talde gipuzkoarra 1964 eta 1965ean txapeldunordea izan zen Liga zaharrean. Azkenik, emakumezkoen txapelketei dagokienez Itxako nafarrak ABF Liga hiru aldiz irabazi du (2009, 2010 eta 2010 ), eta Erregina Kopa birritan (2010 eta 2011). Bestela, Akaba Bera Bera gipuzkoarrak Erregina Kopa eskuratu du birritan (2007 eta 2009an).


Frantzia Frantziako Eskubaloi Liga (gaur egun "Division 1") 1952an lehendabiziko aldiz antolatu zuten, 2010 arte Montpellier HB izanda txapelketa gehien lortu duen kluba (12), hurrengoak zerrendan US Ivry (8) eta Stella Saint-Maur (6) izanda.

Antzeko kirolak Txekiako eskubaloia, Frisiakoa (keatsen), Amerikakoa, Australiakoa (four square) eta Txinakoa (New Yorken jokatutakoa) antzeko kirolak dira. Eskubaloi gaelikoa squashen antzekoa da, baina erraketen ordez eskua erabiltzen dute. Azkenik, hondartzeskubaloia bestelako lur mota batean egindakoa dugu.



KIROLAK