Page 1

Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Zinema Estatu Espainiarrean http://www.mcu.es/cine/ Izena, banaka: Kepa Matxain Ekarpenaren helburua: •Espainiako Filmen eta zinemaren inguruan dagoen informazio-iturri ahaltsuena ezagutzea eta beren bilaketan trebatzea. •Webgunetan informazioa bilatzeko gaitasuna sustatzea nabigazioaren bidez. Eginbeharrekoak: Zer bilatu daiteke webgune honetan? Ahalik eta detaile gehienarekin azaldu Espainiako Gobernuaren webgune honetan estatu mailako zein mundu mailako zinemaren berri izan dezakegu. Zinemarekin zerikusia duten kontzeptu orokorren definizioak, zinemaldiak, industria zinematografikoaren eginkizun nagusien zerrenda, azken estreinaldiak, hiritarrei ematen zaizkien zinemarekin lotutako hainbat beka eta laguntza... denetarik topa dezakegu bertan. Gainera, espainiar filmotekara lotura du, bertan filmen inguruko informazio gehiago topatu ahal izateko. Sartu “Boletin informativo” atalean. Espainiako zinemaren garapenaren inguruko datuak nahi dituzu. 1996tik 2006ra zenbat film estreinatu dira? Zein da tendentzia? “Boletin informativo” atalean sartu eta “evolución cinematográfica” atalean klik eginda ikusiko ditugu datu hauek. Bertan ageri da 1996tik 2006rako tartean zenbat film estreinatu diren Espainian: 3500. Nahiz eta hasieran estreinaldi kopurua apur bat beherantz joan, azken urteetan (2003ko beherakada kontuan hartu gabe) kopuruak gora egin du, ez asko baina bai pixkanaka. 2006an 150 filmetaraino iritsi zen Espainia. Hala ere, ezin da berdina esan zinema aretoetako egoerarekin, azken urteetan beherantz baitoaz datuak. 2003an jo zuten goia baina geroztik beherantz doaz.


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Pelikula baten gidoi bat duzu buruan baina diru-laguntza behar duzu gidoia idazteko. Ideia bat egiteko, jakin nahi duzu iaz, 2008, zenbat eskaera egon ziren eta zenbati eman zioten diru-laguntza. Eman emaitza eta azaldu bilaketa nola egin duzun. “Memeorias de ayudas a la cinematografia” atalean sartu naiz eta bertan 2008 urtea hautatu dut. Ondoren, “ayudas al desarrollo de guiones”en barnean sartu eta ondorengo datua topatu dut: 453 eskaera izan zirela eta horietatik 34ri baino ez zizkietela 24.000 euroko diru-laguntzak eman. Alejandro Amenabarrek ze filmetarako egin du musika? Bilaketa hau gauzatzeko, hasteko, “datos de peliculas calificadas”n barnean sartu naiz. Ondoren bilaketa taula bat agertu zait eta bertan “música” atalean “Alejandro Amenabar” idatzi dut. Honako emaitza hauek eman dizkit:

Al lado del atlas (1994 ), Tesis (1996), Abre los ojos (1997), la lengua de las mariposas (1999), Nadie conoce a nadie (1999), Luna (1996), Allanamiento de morada (1998) eta Mar adentro (2004). Tasio pelikulak zenbat ikusle izan ditu? Non grabatu zen, ze herrietan? Eman emaitza eta azaldu bilaketa nola egin duzun. Bilaketa hau egiteko berriro sartu naiz “datos de peliculas calificadas”en eta bertan, “titulo” ipintzen duen laukitxoan “Tasio” idatzi dut. Bilaketak emaitza bakarra eman dit eta bertan klikatu dut. Ondoren behar nuen informazio guztia topatu dut: 637. 660 ikusle izan zituen Tasio pelikulak eta Valle de las Amescoas, Zudaire, Baquedano, Barindano, Viloria, Galdeano, Eulz, Artaza, Eraul, Mañeru, Ulibarri eta Lizarran grabatu zen.

22. ekarpena  

Espainiako zinemagintza

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you