Page 1

Informazio-bilaketen inguruan inkesta. Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

IZENA: Peio Madrid eta Kepa Matxain

1. ekarpena. Inkesta: egiten dituzun informaziobilaketen inguruan [erantzunak landu] 1. Behar duzun informazio egokia bilatu, aukeratu eta eskuratzerakoan ze zailtasun izaten dituzu? Askotan iritzi jakin bat duten egunkariak edota webguneak erabiltzen ditugu informazioa lortzeko eta objetibotasuna ez da haien ezaugarri nabarmenena. Gainera, atzerriko hizkuntzetan (ingelesa batez ere, eta baita gaztelania ere) egon ohi da sarritan eta euskaraz ezin izaten dugu guk nahi duguna topatu. Hala ere, arlo horretan ere aurrera goaz eta wikipedian adibidez, gero eta errazagoa da euskaraz informazioa topatzea.

2. Zure bizitzan informazio egokia erabiltzen duzula uste duzu? Zuretzako noiz merezi du informazioa bilatzen denbora asko erabiltzea? Guk uste dugu baietz, baina noizbait telebista edo egunkarietan aurkitu izan dugu manipulatutako informazioa. Hala ere, informazio hori manipulatua dela ohartzeko gaitasuna dugula uste dugu. Denbora asko eskaintzen diogu informazioa bilatzeari eskolako lanak egin behar ditugunean, interesatzen zaigun gairen bat denean edota guri eragiten digun zerbaiten ingurukoa bada bilatzen duguna.

3. Informazioa bilatzerakoan, Interneten fidagarritasun gutxiko informazio ugari topatu dezakezula uste duzu? Zer egiten duzu horrelako informazioa ez aukeratzeko? Interneten denetik dagoela iruditzen zaigu eta norberak jakin behar duela zer sinetsi eta zer ez. Guk baditugu guri konfiantza ematen diguten webgune batzuk, eta horietan aritzen gara gehienbat. Hala ere, nahitaez topatuko duzu interneten fidagarritasun gutxi duen iragarkiren bat edo beste, nabigatzen ari zarenean ere pantailan agertzen baitira, zuk ezer klikatu gabe. Horiek, ordea, oso errazak dira detektatzen eta badakigu non sartu eta non ez.


Informazio konpetentzien inkesta  

Gaur klasean egin dugun inkesta

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you