Issuu on Google+

Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Izenak: Kepa Matxain eta Mikel Blasco

Googlen bilaketa aurreratua Googlen bilaketa aurreratua hobeto ezagutzea da jarduera honen helburua. Horretarako dokumentu honetan proposatzen diren ekintzak egin behar dituzue binaka eta bukatu ondoren Issuu-ra igo eta gero zuen blogean txertatu [9.ekarpenean]. Zuzenean dokumentu honetan idatzi behar duzue eta gero igo sarera. Ariketak bi atal ditu:

1. Googlen [www.google.es] bilaketa aurreratura joan eta aztertu behar duzu ondorengo aukerak zertarako diren baliagarriak. Hau da, bilaketa aurreratuko elementu hauek noiz erabiliko zenituzke? Frogak egin aukera guztiekin eta erantzuna arrazonatu. con todas las palabras (Vivo en Donosti) Bilaketa normalaren antza du, idatzitako hitz guztiak hartzen ditu kontutan, batzuetan ordena errespetatuz eta besteetan gabe.

con la frase exacta. (“Vivo en Donosti”) Komatxoen ezaugarri berdinak betetzen ditu, hau da, idatzitako hitzak soilik aterako dira, idatzi ditugun orden berean eta ez bestela.

con alguna de las palabras (Vivo OR en OR Donosti)bilaketan ateratzen diren hitzak independienteki hartu eta bakoitzaren bilaketa bat egiten du, esaldiaren osotasunari garrantzia eman gabe. (“Vivo”rekin bilaketa batzuk, “en”ekin beste batzuk eta “Donosti”rekin ere bai)

sin las palabras (vivo -en –Donosti). Kasu honetan “-“ zeinuaren ondorengo hitza ez du bilaketan sartuko. Alegia, gure adibidean, “vivo” irteten den bilaketak egingo dizkigu, baina “Donosti” edota “en” hitzek horietako batean kointziditzen badute, automatikoki borratuko ditu horiek.


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Idioma (Vivo en Donosti). Guk aukeratu dezakegu zein hizkuntzatako webguneak nahi ditugun. Gure adibidean, gaztelaniazkoa ez den beste webgunerik ez zaigu agertuko, adibidez. Baina “Franz Kafka” ipintzen badugu, eta armeniarra aukeratu, hizkuntza horretan idazlearen inguruan dauden orrialdeak agertuko zaizkigu.

Región (Vivo en Donosti) Guk nahi ditugun herrialdeak aukeratu ditzakegu. Gure adibidean Argentina jartzen badugu, bertako emaitzak soilik agertuko dira.

Formatu (Franz Kafka) Guk bilatu nahi dugunaren formatua badakigu, ipini egiten dugu hemen. Doc. Jarriz adibidez, Kafkaren inguruko Wordeko artxiboak topatuko ditugu.

Fecha (Vivo en Donosti) Informazio bilaketetan askotan gertatzen da orrialdeak kadukatuta egotea. Hori saihesteko erabili daiteke hau. Azken 24 orduetan Donostian bizi dela ipini duen jendearen emaitzak nahi baditugu, horiek soilik agertuko dira.

Presencia: (Franz Kafka) Franz Kafka liburu baten izena dela badakigu, edota testu baten barruan agertuko dela, edota esteka dela, ipintzeko aukera dugu eta hala guk nahi duguna soilik agertuko da.

Dominios (vivo en donosti site:.es). Gure kasuan .es ipintzen badugu, domeinu hori duten orrialdeak soilik bilatuko ditu. Berdin .com, .org, .net, .info… eta denekin.

Similares (related:www.lastfm.com) Gai baten inguruan webgune on bat ezagutzen badugu, baina horrek soilik asebetetzen ez bagaitu, antzeko webguneak topatzeko aukera hau erabili dezakegu.


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Enlaces (Franz Kafka). Kasu honetan, idazlearen linkak dituzten orrialdeak bilatuko ditu.

2. Googlen espresioak zertarako diren ikasi behar duzu. Horretarako bilaketak egin Googlen ondorengo espresioekin. Zertarako dira?, Zer bilatzen da beraiekin? Bilaketa egiteko adibidea:

Define: (hemorroide) Hemorroide hitzaren definizoa emango diguten webguneak bilatzeko balio du. Filetype: (hemorroide) Hitz honekin lotuta dauden formatu desberdinetako artxiboak detektatzen ditu, ez webgune arruntak. Site: (hemorroide) Hitz honen inguruko webguneak topatuko dizkigu, bere inguruan soilik jarduten dutenak. Link: (hemorroide) Gure adibidearen inguruko linkak agertuko dira.


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Related (hemorroide) Gure adibidearekin erlazionatuta dauden webgune desberdinak bilatuko dizkigu, ez gaia bere horretan azaltzen dutenak, gai horrekin erlazioa dutenak baizik. Allinurl: (hemorroide) HTML moduan agertuko da gure hitza aukera hau ipintzen badugu. Allintitle: (hemorroide) Hitz hau tituluetan duten orrialdeak topatuko dizkigu. Location: (hemorroide) Herrialde jakin bateko emaitzak soilik bilatzeko.


Google bilaketa aurreratua