Page 1

Berriro jantziko da uniformez Madril Urteroko desfilea egingo dute militarrek Espainiako Jai Nazionalean eta aurpegi  ezagun ugari gerturatuko da.

Guztia prest dago Espainiaren egun handirako. Erregea buru izango den ekitaldian, ia 4700  soldaduk desfilatuko dute hiriburuko kale nagusietan, 250 ibilgailu eta 73 aireontziren  laguntzaz.  Azken   hauen   kasuan,   iazko   arazo   berdinarekin   topo   ez   egitea   espero   da,   izan   ere,   eguraldi  euritsuaen   ondorioz   jauskariek   gauzatu   beharreko   ikuskizunak   bertan   behera   utzi   behar   izan  baitzituzten.  10:30etan emango diote hasiera ekitaldiari eta Juan Carlos I.a eta Errege Familia izango dira  Colon enparantzan bilduko den jende uholdea  agurtuko dutenak. Horiez gain, Jose Luis Rodrigez  Zapatero   gobernuburua   eta   oposizioko   alderdietako   ordezkari   ugari   gerturatuko   dira.   Martxa  13:00etan hastekoa da eta bi ordu inguru iraungo dute protagonistek espainiar inperioaren sorrera  ospatzen. Historia luzea 1492an   Cristobal   Colonek   Amerika   deskubritu   zuenean   sortu   zen   Europa   eta   kolonia  berriaren arteko lotura eta aldi berean espainiar inperioaren sorrera gertatu zen. Festa hau, hain  zuzen   ere,   gertaera   hauei   ohore   egiteko   asmoz   ospatzen   da   urtero   urriaren   12an,   Pilar   Ama  Birjinaren egunez. Bera da Hispanitate eguneko eta Zaragozako zaindari eta hori dela eta, Aragoiko  hiriburuan festa giroan dabiltza egun hauetan.   

Inperioak 1898ra   arte   iraun   zuen   eta   Espainiaren   etengabeko   beherakadak   eman   zion 

jarraipena. Hala   ere,   dekadentzia   ahaztuta,   goreneko   garai   hura   harrotasunez   gogoratzen   dute  milaka eta milaka espainiar nazionalistek. Aurkako ekitaldiak Urtero egiten diren aurkako ekitaldiek aurten ere tokia izango dute seguru asko. Egun honen  esanahiarekin   ados   ez   dauden   pertsonak   badira   eta   hauek   ere   aldarrikapenak   egin   ohi   dituzte.  2007an Donostian izan ziren istiluak, esaterako, horren adibide dira. Legazpin, Huelvan eta beste  toki batzuetan  ere izan ziren manifestazioak. Segurtasun indarrak saiatuko dira bi aldeen arteko  aurkaketak ekiditen. Ikusiko dugu zer gertatzen den.


Kepa Matxain eta Ariane Irazusta. (2009­10­06) Bilaketa nola gauzatu dugun: Bilaketa egiteko erabili dugun hizkuntza gaztelania izan da, gaiaren inguruan informazio  gehien   hizkuntza   horrek   emango   zigula   uste   baikenuen.  Hasteko,   Espainiako   Jai  Nazionalaren   inguruko   informazio   orokorra   bilatu   nahi   genuenez,   google   bilatzailean  “Fiesta Nacional de España” ipini genuen. Lehen emaitza Wikipedia orrialdekoa izan zen  eta   hara   jo   genuen.     Hala   ere,   albisteari   enfoke   jakin   bat   eman   nahi   genion,   alegia,  biharamunean gertatuko zela. Horregatik, “mañana fiesta nacional de España” ipini genuen  eta Noticias La Riojako orrialdea ireki zitzaigun. Egia esan, orrialde horretatik datu dexente  atera   genituen:   iazko   partaide   kopurua,   ekitaldiaren   ordua   eta   beste   hainbat.   “Abc”  egunkariko datuak ere erabilgarri izan zitzaizkigun. Sarrera, datu horiek erabiliz egin genuen  eta Wikipediako informazioarekin eman genion jarraipena. Zaragozako zaindaria Pilar zela  berriz,   “Noticiascadadia”∙   orrialdetik   atera   genuen.   Baina   amaiera   bat   behar   genuen   eta  aurreko   urteetan   izandako   istiluak   gogoratu   genituen.   “Manifestacion   en   contra   de…”,  “incidentes   en   la   Fiesta   Nacional…”   eta   halako   bilaketak   egin   genituen   google­en   eta  emaitzak nahiko urriak zirenez, ahal bezala eman genion amaiera bat. 

Bibliografia: (a.g.).. (12/10/2008). El Rey preside el desfile militar con motivo de la Fiesta Nacional  Kontsulta:2009­10­07.Iturria:http://www.rioja2.com/index.php?urlold=32232­501­12­ El_Rey_preside_el_desfile_militar_con_motivo_de_la_Fiesta_Nacional

Wikipedia. (2006/07/17.). Kontsulta:2009­10­07.  Iturria:http://es.wikipedia.org/wiki/Fiesta_Nacional_de_Espa%C3%B1a

L.A. (2006/10/12.). Kontsulta:2009­10­07.  Iturria:http://hemeroteca.abc.es/nav/Navigate.exe/hemeroteca/madrid/abc/2006/10/13/016.html

(a.g.). (2007/10/12.). Kontsulta:2009­10­07. Iturria:http://www.noticiascadadia.com/noticia/ 7569­12­de­octubre­fiesta­nacional­de­espana/

Berriro jantziko da uniformez Madril  

Urrian 12ko Jai Nazionala