__MAIN_TEXT__

Page 1

1

PORTADA


2

Azala: Xabier Sagasta-ren marrazki batean oinarritua Edizioa: KKinZona Argitaratze data: 2019ko ekainaren 20a Lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin; partekatu, kopiatu eta birbanatu edozein bitarteko edo formatutan. Moldatu, nahasi, eraldatu eta honetan oinarrituz sortzeko libre zara. Animatu!


3

HITZAURREA Elkano goratzeko garaiak dira hauek. Getariarraren balentria gauzatu osteko 5. mendeurrena da eta makina bat dira itsas-gizonari merezitako omenaldia egiteko antolatutako ekintzak. Ezin ezbaian jarri esploratzailearen aparteko talentua: abenturazalea zen, ausarta, ekintzailea. Egungo munduan bizirauteko ere ezinbestekoak zaizkigun ezaugarriak zituen, baiki. Gizaseme bakarra zen, ezarritako mugak hautsi eta aukeren zain egon beharrean, sortu egiten zituen horietakoa. Elkanoz halakoak esango dituzte, ezin bestela, orduan Espainiar inperioari bezain baliagarri izan ahal baitzaio bere figura egungo botereari ere. Iñazio Loiolakoa azpeitiarra, Urdaneta ordiziarra, Juan de Zumarraga durangarra, Lope de Agirre oñatiarra eta Miguel Lopez de Legazpi – horren gurea – izan daitezke Basque Country markak gurtuko dituen hurrenak, ondo bidean. Guztiak euskal iragan loriatsuaren ikur, geure herriotako pertsonaia entzutetsu eta kale izendegietako heroi baititugu. Arrakastatsuak eta garapenaren bidean ezinbestekoak, inongo zalantzarik gabe. Juan Sebastian Elkano eta enparauen arrakasten ifrentzua ez da makala, ordea. Jakina da historia garaileek idazten dutela eta horrexegatik erabiltzen dira abenturazale eta aurkikuntza hitzak, gupidagabe eta sarraski bezalakoak erabili beharrean. Geure bihotzeko herritarron pasadizoak ez baitira horren dirdiratsuak mexikarren eta filipinarren begietan. Horregatik argitaratu dugu liburuxka hau, kontakizunak boterearen galbahetik pasa beharrean, herritar xeheon bizipenetara egokitu eta berridatzi nahi baitugu. Estatu Batuetako historia ezagutzeko hobe baita Howard Zinnen lanera jotzea, Abya Yalakoa ezagutzeko Miguel-León Portilla edo Eduardo Galeano irakurtzea komeni den moduan. Pribilegiatuek beren mezuari baliagarriak zaizkien erreferenteak aukeratzen dituzten hein berean aukeratu nahi baititugu geuk ere gureak. Eta horretarako egokiagoak zaizkigu Amerika eta Asian zanpatuak, geure arteko konkistatzaile jator bezain odoltsuak baino.


4

Elkano heroitzat hartu beharko ote genukeen zalantzan jartzen hasi dira azken aldian hainbat herri mugimendu, bere trapu zikinak azaleratuz. Geure kasuan, Miguel Lopez de Legazpirenak agerian uzteko ez dago lan handiaren beharrik: jarrera hantustean ikus dezakegu maskara filipinar bat zapaltzen ala indiar bati moztutako burua da? - geure plaza galantaren erdi-erdian, denon gozamenerako. Dena dela, eta liburuxka honen zioa azaltze aldera, Argiako lagunek Elkanori buruz ondutako erreportaje batean idatzitakoa gogoratu nahiko genuke. “Kontua ez da orain 500 urte batzuek egindakoaren errua gure gain hartzea 2019an. Ez da damu kontua. Galdera da iraganean gertatutakoa zertarako baliatu orain. Hori baita askorentzat historiaren funtzio nagusia: etorkizun justu, inklusibo eta solidarioa eraikitzeko heldulekua, norberaz ikasteko eta hobetzeko ispilua. Bide horretan ez bada inor baztertu nahi, ezinbestean, ariketa dekoloniala presente egon beharko litzateke. Historia ofizialaren pariak erdira ekarriz, emakumeak, jatorrizko herriak eta “Mundu Berriaren Aurkikuntza�ren kalteak gaur egunera arte sufritu dituztenei ahotsa emanez.� Geuk, geure aldetik, baieztapen hori berretsi besterik ezin dezakegu egin. Balentin Tramon Sampedrok oparitu digun lan eder hau helmuga horretarako bidean lagungarri izan bedi.


5

Requerimiento (1512) Fernando Iruzurtia (Katolikoa) erregearen Juan Lopez Palacios Rubios juristak, konkistatzaileek indiarrei irakurtzeko prestatu zuen aldarriaren zatia. (Urte berean, antzerako errekerimendua argitaratu zuten Nafarroaren konkista justifikatzeko)

“...requerimos que entendáis bien esto que os hemos dicho... y reconozcáis a la Iglesia por señora y superiora del universo mundo, y al Sumo Pontífice y al Rey... como a superiores y reyes... y si así no lo hicieseis... con la ayuda de Dios nosotros entraremos poderosamente contra vosotros, y os haremos guerra por todas las partes y maneras que pudiéramos y os sujetaremos al yugo y obediencia de la Iglesia y de Sus Majestades y tomaremos vuestras personas y de vuestras mujeres e hijos y los haremos esclavos, y como tales los venderemos y dispondremos de ellos como Sus Majestades mandaren, y os tomaremos vuestros bienes, y os haremos todos los males y daños que pudiéramos...”


6


7

1go kapitulua

ERRUKI GUTXI Manila berotzar heze itogarrian erregosten ari den sartagina da. Santiago gotorlekuaren horma sendoek babesten duten loganbarako ilunpean, ohean datza hirurogeita hamar urteko agurea. Horrela esaten diote bizkarrera, agurea, Filipinetako gobernadoreari. Zetazko eltxo-sare barruan paratua, esklabo beltz batek luma koloretsuak astintzen ditu geldo, Legazpiren sukarra arintzeko asmoz. Bazter bateko mahaitxoan ixil ixilean ari da drogak nahasten lebita luzedun sendagilea. Gorputz erdia erabat du elbarriturik gobernadoreak, osoa noiz hilko. Delirioek denboran atzera eta aurrera daramate bizitzako pasarte batetik bestera. Oraintxe, mundu borobilaren beste muturretik, haurtzaroko herrixkaraino egin du jauzi ezustean oroimen eta damuek endredatutako zurrunbiloan. Begi gorrituen ganduetan Irimo tontorra azaldu zaio brast. Urola ibaia saltoka be-


8 hekaldean. Otarregile eta errotariak urlasterraren ertzetan. Astoak eguzkiari arrantzaka. Baserri auzoak, baselizak, mendi lepoetan barreiatuta. Muino gaineko dorretxearen talaiatik arro zabala begiztatzen da, alajaina. Abartegiak, burdinolak, belar metak airean jirabiran. Gaztainondo pago haritz hurritz lizar, begi ilusio, jauzika, zoro dantzan. Berehalaxe, Urretxuko errege-hiri harresitura daraman zubi gainean doa jolasean, arineketan, San Martin elizako kanpai hotsekin txundituta. Ama Elbira ari zaio deiadarka: Migeltxooo! -Bai amma, bannoaa!- erantzun dio mihia totel. Errealitate gordinera amildu zaio ikuskizuna ordea... Dardarizoa areagotu dio bidaia gozo mingarriak. Ametsa egiazko balitz! Ai, itzultzerik balego, mirariz, txoko maitagarrira! -Non sassartu haiz zizirujau aalua, ekaartzak lobelar eedabe horrtatik! - egin du korrok, ozta ozta. Amesgaizto hau amaitu eta inguratzen duten jagole lukurreroen eskuetatik askatu, honezkero horixe besterik ez du itxaropen bakar. Jauregi ederrean eta jauntxoen seme, kapare*, etorri zen arren mundura, ez zaio liskarrik gabeko bizimodu patxadatsurik egokitu. Umetatik ezagutu zituen gerra orroak eta herritarren bizirauteko nekeak. Gaztelaren menpe hiru mende luze eta gero, errege eta elizburu arrotzen hankapean zegoen etxeetako arnasa ere. Segura, Villarreal, Villafranca, Placencia, Salvatierra, Miranda... gaztelar izenordeko errege hiribilduek perretxikoen antzera barreiatu eta boterea irabazi heinean, jauntxook goiari eusteko ataka estu etengabeei aurre egin ezinik zirauten. Makalentzat errukirik ez. Gutxiago Ganboar Ahaideentzat, IruĂąeko koroari leialtasuna gorde eta gero. Oinaztarrok gaztelarrei loturik zuten patua jainkoari eskerrak. Antzemanak zituzten, hala eta guztiz, soka hauskor horretan zabuka, kartzela eta desterru zigorrak Migelen askazikoek ere. Gatazketan belaunaldiz belaunaldi harrapatuta, han ziren, nola ez ba, Albako dukearen aginduetara 1512an Nafarroa inbaditu zutenean. Baina Zumarraga hartatik ospa egin zuen Migelek hogeita sei urterekin. Pedro anaia nagusiari zegokion aitaren kargu, jabetzak eta otzanentzat ez diren ardurak jasotzea. Horrenbestez, administrazio kontuak eta legeak ikastera bultzatu zuten tinko etxekoek, edozelako agintari gerizpean izanik ere sosen txintxina gertutik somatuko zuela ziurtatuz. Elizaren aterabidea azkar baztertu zuen, horren erraietako istiluak ezagutu bezain pronto. Ezpata altxatu beharra

* kapare: nahiz eta noble izan ez, hainbat pribilegioren jabe zen pertsona librea.


9 edo eskumikua*, hierarkian igotzea baino dexente errazago gerta zitezkeela jabetu orduko. Are, Lutero eta enparauen erreformak Vatikanoko morokila gehiago endredatu zuenetik. Loiolako IĂąigo txoroa etorri zaio begien aurrera arrapaladan, herrenka eta errezoka Beloki magaleko Andremari elizaren atarian, Erromarainoko peregrinazioa hasi berri. Eraman zion mokadua, zaldi gainean, nafarren aurka aritutako soldaduari. Urte bat lehenago IruĂąeko gazteluan jasandako zaurien eldarnioek mistiko bihurtu ez zuten ba, beste segundoi kirten hura! Aitasantuaren ejerzito fidela, Jesusen Konpainia, sortuko zuen Legazpik betirako alde egin eta lasterrera. Kristoren iltze eta arantza guztiak! -Zirujjaau arraaioa, nnon hago, alua! Puxkatan txikikituko haut! Ekaartzzak hona!- Arnasestu eta madarikazio, zurrutada luzeak eman dizko katiluari, ezpain ertzetik isuritakoak bizar zarpail horitua eta ostean kamisoia blaituz. Ejerzitoaren aukera ere baztertu zuen. Infernukoak nozitu zituen aita Juanek berak, italiar lurretan frantsesen aurka edota nafar erresumari erasoka. Gaztelarren kanpainetatik, ohoreak ez ezik orbain sendaezin eta herritarren zerraldoekin itzuli zen. Ezin ezezkorik eman, nahita ere, desjabetzeak ala heriotz zigorra saihestekotan. Eta hara, paraje menderakaitz honetako zer bihurtua aurkitzen den oraintxe bera: Eguzkia ezkutatzen ez omen den inperioko azken ukuiluan galduriko, mozorro gudaroste baten jenerala! Aita zenak burua altxatuko balu! Zumarragako udaletxean aurkitu zioten lekutxoa, baina eskualdean ez zegoen larregi hobetzeko abagunerik, nahiz eta kastellanoz eta lege kontuez jakin. Nueva EspaĂąara zihoazen trumilka sasoi hartan inguruetako gizon, burdinoletako arma eta kostako itsasontziak, merkatari eta errege inbertsioek xaxatuta. Amu tentagarriena bihurtzeraino, kapare zein morroi, euskaldun eta gaztelar saldoarentzat. Erraza zela aberastea, haizatu zioten burua esames zirimolek. Urrezko hiriak eta negozio bikainak zituela zain. Lur konkistatu berri haiek eskribauentzat pagotxa zirela, astakirten analfabeto artean errege legeak eta irabaziak kudeatzearen truk. Aita zendu eta gutxira, herentzian zegokiona zorroan ondo gorde eta egin zuen alde arrakasta egarriz. Ez zion segundoi kaxkar arrunt baten zoribeltzari etsiko. Ez zegoen bera inor ez izateko! * eskumikua: Eskumiku (latinezko ex communicatio hitzetik eratorria) gizabanako bat edo batzuk erlijio batetik egoztea da, behin-behinekoz edo behin betiko.


10


11


12


13

2. kapitulua

URREAREN ATZETIK Bi hilabete luze behar izan zituen Atlantikoa zeharkatzeko inoiz itsasoratu gabeko hogeita sei urteko mutilak. Merkatarien, mertzenario frakasatuen, espetxea saihesteko ontziratuen eta sotanapeko sakelean aiztoa zeramaten elizgizonen konpainian. Belaontzian jasandako ekaitz oldarrek eta haize gabeko egun amaiezinek kutsatutako ezdeusaren barru sentimendu hura ezin izan du sekula ahaztu. Hango, izuikara apaltzeko Te Deum Laudamus, Avemaria eta Paternoster erretolikak! Emaitza txukunagoak ekarri zizkion lehen itsasaldi hark, hala eta guztiz, arraioa! Oraingo Txinako itsasoetara agintepean ekarri arren espedizio osoa.


14

Liztor habi honetan bukatzeko, labirinto gobernaezin honetan! -Luzifeferren gogorotza!- Egin du aiene. Azken hatsa traidorez inguratuta emateko, izorrai! Mundu harrigarri ezezagun bat agertu zitzaion zinez Migeli, Mexiko-Tenochtitlanen*. Hernan Cortes eta bere ehiza txakurrek oinperatu zuten, zazpi urte atzera, azteken hiriburua, suzko armen, tlaxcalteca aliatuen eta baztangaren laguntzarekin. Nafarroako Noaingo guda erabakigarri odoltsuaren urte berean. Eta Elkano getariarra, non eta uhartedi hauetan menturaz, Magallanes Cebun hil eta gero, etxera inoiz itzuliko ote zen galduta, alderrai zebilen urtean. Gizajoa! Marrazo sabeletan desagertu ziren bere hezurrak eta arrakasta grinak. Kantauri aldean kabitu ezin, abegi eskaseko ezleku hauetara itzuli eta akabo harenak ere! Urdaneta Moluka uharteetan portugaldarren gatibu zela jakin zuen, Tenochtitlanera heldu orduko. Gertukoa zuen Villafranca de Oriako gerragizon eta marinela. Bazen, halere, Nueva EspaĂąan usnan, ofiziodun eta ofizio gabeko euskaldun franko. Errekomendazioak eta eskupekoak lagun, kabildoan* hasi zen idazkari. Zaila egin zitzaion Texcoco aintzira erraldoiaren bazter eta irletan, bi mila eta bostehun metroko garaieran antolatutako inguru oparo eta hain populatura moldatzea. Zailago oraindik lanbide berriari neurria hartzea: Konkistaren harrapakin nahaste borrasteko liskar, lege hauste eta agiri iruzurrak eguneroko ogia baitziren. Eliza, malizia eta inkisizioa, batetik. Ejerzitoa, ankerkeria eta arkabuzak*, bestetik. Konkista enpresaren ezinbesteko hirugarren hanka, administrazioak osatzen du: erregeorde, epaile, alkate, eskribauak... monarkiaren interesak legeztatu eta maneiatzen. Orain aliatu, orain elkarri sastadaka, hiru erakundeok baldintzatuko zioten lurralde miragarri haietako zalantzazko etorkizuna. Asmatu zuen, bere kartak txandaka egoki jokatzerakoan. Tlaxcalako gotzainaren arreba Isabel Garcesekin ezkonduz pauso sendoa eman zuen. Ondo kokatutako sendiekin ehundu zituen harremanak. Hernan Cortesen biloba Pedro de * Mexiko-Tenochtitlan: egun Mexiko Hiria kokatzen da bertan. * kabildo: instituzio koloniala. * arkabuza: su-arma zaharra.


15

Salcedorekin ezkonduko zuen aurrerago Teresa alaba nagusia. Egundoko ondasunak metatu zituen instituzio anitzetan jardun eta gero: enkomienda deituriko lur haziendatzarrak, ehundaka morroi esklabo indiar eta beltz, jauregiak, urrea, zilarra... Multzoka ziren bataiatuak indiar alprojak, gazteleraz eta latinez tutik ez ulertu arren, izorratuak ez izateko kristautzen zirenak. Murrizten ari zen izugarri, alabaina, haien kopurua: armez garbitutakoak ez ezik, baztanga, elgorri eta bestelako epidemiek eragindako triskantza, arazo kezkagarri bilakatu zen arte. Milioika hilotzen espantua. Beste askok mendira ihes egiten zutenez espainiarron aurrean ez makurtzeko, hazienda eta meategietako esklaboak larriki gutxitzen ari ziren. Eskerrak afrikarrez beteriko ontzi gero eta sarriagoak! Eta amak emandako Andremariren eskapularioa? Hortxe du, bai, beti legez paparrean zintzilika. -Agurmamaria grazziazbbetea, fedeinkatua andre guguztien artean...- Beldur da hurbileko geroaz, elizari donazioak eta mesedeak franko egin izan dizkion arren. Arantzazura eta Zumarragara ere bidaliak ditu badaezpada diru batzuk, bere arimaren aldeko mezen truke. Zerutiar aingeruak infernuetako begitazio anabasarekin nahasten dituela, ziplo galdu du konortea. Frai Juan de Zumarraga Inkisidore Nagusia gogoratuz esnatu da apur batera. Eta bere albora nola deitu zion eskribau gisa, hogeita hamalau urte beteak zituela. Ezaguna zuen gaztetatik Tenochtitlaneko apezpiku durangarra, euskal lurretan sorgin ehizan jardundako fraile frantziskotarra. Oroitzen zuen ondo bere gupidarik eza, baserritar eta artzainak izutzeko trebezia. Errege eta Kristoren aurka ausartzen zirenak, oinazetu eta sutan erretakoez gain, nola uxatu zituen mendi basoetan barrena. Nueva EspaĂąako tenplu, erlijio irudi eta kodizeen suntsiketa lanetan gartsu lagundu zion. Zurikeria zuhurtziaz mozorrotzen maisuki trebatuz. Idazkietan mexikar buruzagi torturatuen aitorpenak jasotzearen jasotzeaz, Mondragoneko altzairuaz eginiko ezpatak beste gogortu zitzaion bihotzaren tenplea. Froga faltsuak asmatu eta kondenatuei jabetzak lasai lapurtu zizkieten disimulu askoren beharrik gabe. Texcoco eskualdeko Ometochtzin jaun kazikea dakusa bapatean, zut, enborrari lotuta. Begiak itxi arren haren mamua ezin du baztertu, txingar eta su-


16

garretan garrasika, ikusle multzo ikaratuen erdian. Heresia leporatu zioten matxino setatiari gainontzekoen eskarmenturako, egiazko arrazoiak epaiketa antzezpen ikusgarriez maskaratuz. Irabazi bikainek ekarri zizkieten ajerik ordea. Diru gose nabarmenegi haren ondotik, Carlos I.aren atzaparren itzala hurbil sumatu zuen lehendabiziko aldiz. Baina denek badakite Ofizio Santua ezinbestekoa dela sasigizaki alu horiek oinperatzeko. Gaztelerara eta erlijio kristaura belaunikarazi behar zaiela benetan mantsotu nahi izanez gero. Durangar apezpiku Juanek bai bazekien nola! Guadalupeko amabirjinaren agerpenarena asmatzerakoan edo mexikar nahuatl hizkuntzan eta gazteleraz kristau dotrina inprimatu zuenean ere frogatu zituen ederki asko bere abileziak. -Kar kar kar-. Barre garratza atera zaio erraietako nonbaitetik. Monetaren Etxeko diruzain garaian, nahieran bete zituen zilar txanponekin poltsikoak. Lurralde konkistatua hedatu ahala meatoki ustiaketa biderkatu zenez, hainbeste diru eta lapurzuri mugitzen zen fabrikan, txostenak faltsutzea baino aberasbide aiseagorik ez! Hiriburuko handikien artean kokatua zegoen ordurako, botere hari askoren jabe bihurtua. Haiek bai sasoiak! Hortxe ikusten du bere burua tente, asebeteta, harro... Ezinegonak ohetik altxatzera bultzatu du, buruan jotako suge antzera alde bateko hanka eta besoa baldarki astinduz. Patuak baina, bizkarra eman zion zorrotz, astiro astiro. Karlos I.ak enkomiendak debekatu nahi zituen jada 1542ko Lege Berriak geroztik, hazienda haiek bereganatu eta indiar guztiak koroaren zergapeko zuzenak bilakatzea helburu. Ez omen zitzaion itxaron beste irabazkin bere zakuetara iristen eta ordura arteko eliteak susmopean erori ziren. Funtzionarioak izanik kaltetuenetakoak, zaildu zitzaion Migeli ere ohiko pribilegioei eustea. Enkomienda jabeon protesta iskanbilei esker, Tello de Sandoval visitadorearen ikerketa prozesuan ez zuen zigorrik jaso behintzat eta gaitzerdi! Baina 1550ean, Felipe II.ak igorritako Velasco erregeordeak bere gudaroste eta legegizonak inposatu zituen. Zorrotzago estutu zituzten ordurako aberastuak, boterea euren mesederako erabili izana leporatuz. Badago inor bestela aberastu denik ala? Odol zikineko putreak!


17

Hiru hamarkada trikimailu burokratikoen erdigunean igaro eta gero, iruzur zipriztinen bat edo beste atera zioten agerira mihi zikinek. Salaketak jaso zituen. Indiarrak sarraskitzeaz asetu ezin eta espainiar errespetagarriak ere haginkatzen zituzten otso berrien salaketak. Kaka zaharra, bai Habsburgotar Felipe xuhurrarentzat eta baita bere zorrientzat. Konkistatu ez, pazifikatu idatzi behar dugula okurritu zaio! -Xelelebrea gigizona!- Norbait hurbiltzen zaio marmarrean, liburu bat eskuetan. -Apapaiz txerrena! Sarrtuzak olio eta guurutze hori atzekoozulotik! Uutzidak pakesasantuan arimen aldera parrtitzen!- Aldarte ozpinari entzungor, azken olioak igurtzi eta salbamenerako errezoak murmurikatu ditu presaka apaiz lepokerrak, logela eta birao zaparrada atzean utzi aurretik. Texcoco aintziraren ur mailak behin eta berriro gainezka egin zuen, etxarri, jauregi eta baita eraikin distiratsuenak ere aurri bihurtuz askotan. Uholdeen ondorengo izurriteek hondamendia areagotzen zuten, emaztea ere zendu zitzaiolarik horietako batean. Espainiarren arteko ezinikusiak eta gerrak berrindartu ziren halaber, Hernan Cortesen semeek erregeordetzaren independentzia aldeko altxamendura deituz. Pizarrok, eta ondoren Lope de Agirre araoztarrak, gauza bera aldarrikatu zuten Peru aldean. Gutxienez oĂąatiar kapitainaren adore eta trebakuntza militarraren jabe izan balitz... Hila legoke aspalditik bai, baina agonia lotsagarri hau baino amaiera duinagoarekin! Behin behineko alkate kargu bat eskuratu arren 1559an, gainbeherak ez zuen harrezkero ez atzerabide ez galgarik. Malko pare bat, betazalei itsatsiriko amaraun zurixka disolbatu eta masailetan behera labaintzen zaio. Hor kanpoan, leiho, ate eta teilatu erauzi nahian kolpekatzen du marruka tifoiak.


18

Lakuak 2000 km2ko azalera hartzen zuen. (Gipuzkoa osoa aina)

Kolonoak Codice aztekak erretzen.


19


20


21

3. kapitulua

ZAZPI URTEKO INFERNUA Ekialdeko Indietarako enegarren inbasio saioa prestatzen ari zen isilean enperadorea. Filipinen uhartedi hau, sinatutako itunen arabera Portugalen eskumenekoa dela ondotxo zekien arren. Gezur eta hezur, Ginea Berria konkistatzeko jornadan pilotu lana onartzeko enkargua jaso zuen Urdanetak. Porrot egindako espedizioez eta giro zital hartaz nazkaturik eta zahartuta, ordurako fraide agustinoen babesera zeukan gordea bere burua. Orain Nueva EspaĂąara bueltatzeko itsasbidea aurkitzea, orain Txinara arrimatzea ustezko asmo, be-


22

netako xedea sekretuan ezkutatu zioten. -Santa mmaria, jainkokoaren aama, erregutu... beeekatarion alde, orain eeta heriotzzako orduan...-. Min sarkorra apaltzen dion opioak aluzinazioak berriztu eta indar hondarrak agortu dizkio ordainetan. Errege agindua harriduraz jaso zuen adinean aurrera joandako Lopez de Legazpik ere. Filipinetan base seguru bat finkatu beharko zuen, jarraian etorriko ziren armadentzat; kai erosoak eta gotorleku ondo harresituak prestatu gerlari berrientzat. Berak aurreratu eta finantzatu zuen espedizioaren kostu gehiena, hitz emandako errege inbertsioak ez zirelako inoiz iritsi. Bide batez, Lege Berrien desjabetze mehatxuari aurrea hartu eta haziendak saltzeko ederki probestu zuen okasioa. Halako apustutzarra egin eta gero, negozioaren balizko irabaziak arriskuan ez jartzea bihurtu zitzaion obsesio. Espeziak, urrea... zer aurkituko, nola bideratu? Burukomin latzak, edozein pauso eman aurretik zorrotz neurtzen ohituta zenarentzat. Zer ekar ziezaiokeen halako abentura eroak? Eta ez zen inortaz fio. Gerrako armadura soinean eusteko apenas indarrik gabe, erronkari aurre egitea erabaki zuen egoskor. Pertsonalki zuzenduko zuen inbasio abangoardia makur hura. Kanoiak, arkabuzak, eskopetak, baleztak, pikak, ezpatak, bolbora, balak, armadurak... zortzi hilabeterako hornigaiekin eta mertzenario tropelarekin bete zituen bost itsasontziak. Eta nola ez, amarru eta espioitza lanetarako aproposenak diren elizgizon batzuekin. Euskaldun asko kontratatu zituen, bai eskifaiarako, bai armadarako. Konfiantzazko talde fidela osatzen zuten. Han ziren Migelen biloba bat, Felipe Salcedo, eta Martin Goiti artillero kriolloa ere. Atera ziren ba, halako batean, bost urteko prestaketak eta gero, laurehun gizonekin, 1564ko azaroan. Bazekien Portugaleko gerraontziak izango zirela aurkari arriskutsuenak ezleku hauetan. Ez zutela bertako etsai indartsuegiekin talka egingo eta uhartez uharte joan beharko zutela sigi saga muturra sartuz, arma nagusitasuna eta azpijokoa lagun, Hernan Cortesek Mexikon erabilitako estrategia eredu: Divide et Vinces. Hurrengo otsailean iritsi zirenetik, portugaldar eta jendilaje arrotzekin gerran zazpi urtez jardun eta gero dena galdu du ordea: Mexikoko jabetzak, inbertsioa, agintea eta, azkenik, bizia bera. Urdanetak azkar hartu zuen Aca-


23

pulcorako itzulera bidea, baina berak ezin izan du inolaz ere alde egin. Zepoan azkonarra nola, harrapatuta geratu da. Enpresaren iragarkizun ezkorrenak bete dira, eta berandu da ezertarako. Manila Sevillatik urte erdiko itsasaldi galbidetsura dago, Espainiako inperioa bankarrotan. Espezia kargamentuak Anberesen saltzen dira. Gerretan xahututako zilarra eta urrea Fugger alemaniar bankarien moldeko oligarken eskuetara doaz; zipitzik ez, eskale eta pikaro, txirotasun lazgarriena pairatzen duten enperadorearen basailuentzat. Negozio txikia da hemengoa Feliperentzat. Ingalaterra inbaditzeko armada garaiezin bat prestatu nahi omen du hurrengo! Atera kontuak. Sekulako galernak urperatu dezala, horixe opa dio!!! Zazpi urteko infernu honetan, milaka gizakume erail eta bortxatu dituzte, ume eta heldu, ar eta eme, arraza, hizkuntza eta erlijio guztietakoak. Herriak arpilatu eta erraustu, kanoiekin, suzko armekin, lastargiekin*. Krudelkeria eta azpikeria txandakatuz menderatu dituzte artxipelagoko gizatalde batzuk. Etekinak ordea hain urriak izanik, han eta hemen erasoka darraite irabazi azkarren antsiaz. Ezin, gutxienez, orain “pazifikazioaâ€? deritzoten hori inondik ere errotu. Zazpi urtez zazpi mila irlen bueltan katramilatuak. Hau ez da mexikar goilautada galanta. Nazio kontaezinei aurre eginez etorri eta joan dira egunak eta gauak. Arabiar, txinatar, portugaldar, tagalo, malasiar, hinduak... Konspirazioekin bukatzeko espainar soldaduak urkarazi ditu. Oihan zeharkaezinak, lurrikarak, sumendiak. Nueva EspaĂąatik igorri dituzten mertzenario eta armak ez dira inondik ere nahikoak. Gaizki neurtutako ahalmenak harrokeria eta ausarkeria alardez ordezkatu arren, alferrik da. Etsipena da nagusi. Kuro Shivo itsas korrontea jarraituz espezia eta bitxikeriaz beteriko Acapulcorako galeoiren bat, beste atarramendurik ez. Adelantado, Armada Buru eta Gobernadore kargu txit eskergak pilatu ditu. Kargu asko bai, baina zorrak besterik ez egiazko. Banatu ditu, matxinatu ez daitezen, ehun bat enkomienda armadun eta elizgizonen eskuetan. Baditu esklaboak. Hutsaren hurrengo egindako ahalegin itzelarentzat. Felipe bizkarroiak dohaintzak eskaini dizkio gutunetan, El Escorialetik gozo. Ezin hemen haren paperetako hitzak urre bihurtu baina, ezta osasun apurra bederen. Amorruz estutzen ditu atzamar koskortsuak. * Lastargi: lasto sorta batez egindako zuzia.


24 Bost urtez Cebun eutsi ostean, Manilako badia hau kendu zieten tagalo eta moroei, gogor zafratuz. Bangkusayko batailan Lakandula eta Solimanen osteek amore eman arte. Etenik gabe darrai gerrak halere, orain erasoan orain defendatuz: gerraontziekin kostak jarraitu, ibaietan gora sartu, herrietako soroak erre, ahal dena lapurtu... gutxitu beharrean ugarituz doaz borrokak eta etsaiak. Leialak zituen gizon gehienak hilik dira honezkero eta urte hauetan iritsitako mertzenario odolzale tropelak zeharo asaldaturik dabiltza. Montzoi sasoia izanik, tifoiek eta malariak garunak areago narrastu dizkiete. Baita berari ere. Abuztuaren hogeigarren egun honetan, ofizial harroputz baten irainak agurearen osasun hauskorra hautsiarazteraino. Odol okadak. Odolezko aintzira eta itsaso dira begi-niniak. Ernegu eta hotzikarak. -Judu zziruujau buzzttann mozztua!- entzun zaio apenas. Azken txanpan, biloba Juan Salcedo gogoratu du. Hemen balego, bere ondoan! Biloba maitea eta errukarria! Zor galantak uzten dizkio ondare bakar. Joana da norabaitera orain ere hogeita hiru urteko kapitain bulartsua, urrearen arrastoan auskalo nongo eta zein jendarte jazartzera. Behar adinako hilketa eta sarraski duda muda gabe burutzeko prest. Zenbat eutsiko ote dio bizirik dohakabeak. Eguna gauerantz makurtu da agortu zaizkionerako gorroto eta desira guztiak. Geratu zaio behingoz bihotza. Ahoa zabalik, zurtz keinu bat marraztu zaio bisaian. Akatu dela behingoz! egin du garrasi zirujauak eta hilotzaren txukuntze lanetan hasteko agindu dio esklabo beltzari. Apaizak, elizkizunetarako sermoia buruan, gurutzea Migelen bularrean ezarri eta intsentsu ontzia astindu du zakar. Ireki den atetik, kanoikaden oihartzunak enbata ufadekin bat eginik sartu dira. Jarraian, harrabots eta zalaparta, Guido de Lavezaris gobernadore berria dator segizioarekin, Legazpi gorpu dela baieztatuz.


25


26


27

KRONOLOGIA LABURRA 1200 Gaztelako Alfontso VIII.ak gaurko Araba, Gipuzkoa eta Durangaldea, hau da nafar erresumako mendebaldea inbaditu eta menpean hartu zuen.

1502? Migel Lopez Legazpikoa jaio zen Zumarragan, Areriako barrutian. 1512 Albako dukearen gaztelar tropek Nafarroa inbaditu zuten. 1521 Nafarren burujabetza berreskuratzeko hirugarren eta azken saiakera. Noaingo sarraskia (bost mila hildako).

1522 Elkano Sevillara heldu zen, halabeharrez, iheska, munduari bira eman eta gero.

1528 Lopez de Legazpi Nueva EspaĂąara doa, bere aita hil eta gutxira. 1536 Frai Juan de Zumarraga Inkisidorearen aginduetara jartzen da, eskribau. 1539 Ometochtzin buruzagi matxinoa sutan erretzen dute, idolatria leporatuz.

1542 Carlos V.a Habsburgokoak Lege Berriak deiturikoak plazaratzen ditu. 1559

Felipe II.aren aginduetara, Legazpi Filipinetako konkista prestatzen hasten da.

1564 Filipinetara abiatzen dira. Urdaneta 1565ean itzuli zen Acapulcora. 1572 Legazpiren heriotza, enbolia edo bihotzeko baten ondorioz. 1576 Juan de Salcedo bilobaren heriotza. Martin Goiti bi urte lehenago hil zuten.


28

GUTUNAK Carta del P. Martín de Rada (Cebu) al Virrey de México, dándole importantes noticias sobre Filipinas. (1569).Para conquistar esta tierra no son menester soldados, porque no miran por el bien de la tierra, sino cómo ynchir de presto para boluerse a su tierra, y como no se puede cunplir su deseo destruyen y abrasan la tierra, mas avían de ynbiarse pobladores que pretendiesen permanesçer en ella. (...) mas de dos años a este cauo se an dado a rrienda suelta a rrovar a amigos y enemigos, que ya estamos en estrema neçesidad, y sin aver de donde traer nada como antes, si los barcos para traerlo faltasen, porque los más de los pueblos en toda la comarca, por más de 40 leguas a la rredonda, están yermos y despoblados, y a donde quiera que bayan españoles ya no les osan aguardar, sino huirse todos con el cargo al monte (...) Nuestra falta á sido sienpre que no emos tenido caueça, no porque por su mandado (Lopez de Legazpi) se aya hecho alguna desorden, sino porque lo á disimulado, y así agora no es bastante a rremediarlo, y el más rruín soldado se le atreue a no aguardar su instruçión y no haze sino lo que se le antojare, y saue ya que después todo se pasará con detenelle en su casa quinze días; demás desto es muy atado, y no ay honbre en el rreal que mire por el bien común, sino cada vno para sí. Esto escriuo a V. Excelencia para que se ponga rremedio en ello, porque al tienpo doy por testigo, que si no ay otro conçierto y otro que menee la masa, ni la tierra valdrá nada, ni el rrey lleuará prouecho, ni la gente será aprouechada, sino todos morirán de mala muerte en breue tiempo, y toda la tierra se destruyrá. La tierra toda es fértil y abundante de comida, y morimos todos de anbre; ay mucha madera y muy a pique fáçil de sacar, y no tenemos barco, antes los que de ay traximos los emos perdido. Está toda muy poblada; ya emos hecho despoblar muchos pueblos, pues no tienen muchas rriquezas los soldados, que quando mueren no les allan más de vnos trapos viejos (...)


29

(...)la gente de China no es nada belicosa y toda su confiança está en la multitud de la gente y en la fortaleça de las murallas, lo qual sería su degolladero, si se les tomase alguna fortaleça, y así creo que mediante dios fáçilmente, y no con mucha gente, serán sujetados. Esto é querido escriuir confiando en el señor que por medio de V. Excelencia esta tierra á de rreçeuir la fee y á de aver entrada en la china, que por la gran inçertidumbre y por no sauer si su magestad nos á de mandar dexar esto, no nos emos atreuido a baptiçar, que creo que si a ello nos pusiéramos, vbiera ya más de veinte mill cristianos; en sauiendo la voluntad del rrey, con gran façilidad tomarán nuestra fee. Nuestro señor, etc.

---------------------------------------------------

Fray Juan de Alva, agustino de casi setenta años, que llegó a Filipinas en el año 1569, escribió una carta, el 28 de julio de 1570, al virrey de Nueva España, denunciando la esclavitud y sus efectos perniciosos en las Islas: “todo su exerçiçio á sido rrovar para comer, pues el governador no les da nada para se mantener de los trivutos que se cojen, y no solo an dado en rrovar pueblos, an quemado canti dellos, así destas tres provincias, como de todas las dad comarcanas a ellas, y lo que es más mal, pareçe an hecho cantidad de esclavos, siendo libres, quitando la hija de su madre y el hijo de su padre…”

------------------------------------------------------


30

“Memorial de los Religiosos de las Islas de Poniente de cosas... a tratar con su Majestad o su Consejo Real de Yndias” escrito en el año 1573, por Fr. Diego de Herrera, presenta la esclavitud de Filipinas con crudeza. El memorial refleja las denuncias que han de hacerse, acerca del comportamiento de los españoles con los indios. “Que se da por guerra justa en consejo de guerra, si los yndios dizen que no quieren el amistad de los españoles, o si hazen algún fuerte para defenderse, y a estos matan, cautivan, rovan, queman las casas...” “... y en todas estas mataron mucha gente y cautivaron y vendieron por esclavos...” “Que se da por guerra justa en el consejo de guerra para destruyr un pueblo y hazer esclavos los que pudieren cautivar…“Que han vendido muchos esclavos, y otros retienen que son mal avidos, cautivados injustamente…”

-----------------------------------------------------

Marciano R. de Borja. Los vascos en Filipinas: “ ...Al igual que en América, los conquistadores, que habían logrado establecer una base española en Filipinas, estaban siendo desplazados por políticos y burócratas poderosos que hacían uso descaradamente de su influencia para obtener altos cargos en la burocracia colonial. No satisfecho con ser un miembro de la Real Audiencia de México, Sande codiciaba el puesto de gobernador general de Filipinas como un paso intermedio en su carrera y también, obviamente, para enriquecerse.”    


31

Fray Aguirre logró enrolar a tres frailes para su misión en Filipinas. Cuando llegaron a Cebú en 1567, la incipiente colonia española los recibió con gran júbilo. Así lo describía posteriormente un historiador agustino: “Su llegada era muy necesaria para convertir a nuestra religión a las gentes que nuestros capitanes habían sometido, y también para mantenerlos en calma, lo cual no podía lograrse sólo mediante las armas.” ---------------------------------------------------Gutun gehiago irakurtzeko: https://www.upf.edu/asia/projectes/che/che16.htm


32

Zazpi urteko infernu honetan, milaka gizakume erail eta bortxatu dituzte, ume eta heldu, ar eta eme, arraza, hizkuntza eta erlijio guztietakoak. Herriak arpilatu eta erraustu, kanoiekin, suzko armekin, lastargiekin. Krudelkeria eta azpikeria txandakatuz menderatu dituzte artxipelagoko gizatalde batzuk. Etekinak ordea hain urriak izanik, han eta hemen erasoka darraite irabazi azkarren antsiaz. Ezin sikiera, orain “pazifikazioa� deritzoten hori inondik ere errotu.

Profile for kkinzonalibrea

Miguel Lopez de Legazpi. Urrea, ohorea eta ebangelioa  

Balendin Dramonek idatzia, kkinzona irratiak ekoitzia. Miguel Lopez de Legazpi Zumarragarraren ibiliak perspektiba berri batetik.

Miguel Lopez de Legazpi. Urrea, ohorea eta ebangelioa  

Balendin Dramonek idatzia, kkinzona irratiak ekoitzia. Miguel Lopez de Legazpi Zumarragarraren ibiliak perspektiba berri batetik.

Advertisement