Page 1

KIROLAREN GALA – ONDARROA

KIROL SARIAK - 2011

1


2011. URTEKO KIROLARIA -Gizonezkoa-

Ondarroako Udala 2


Aurtengo saritua atleta da 3


1990. urtean 6-7 laguneko talde bat entrenatzen hasi zen IÑAKI SOLABARRIETA. Horietariko bat, ORKATZ BEITIA zen. 1992an, IÑAKIK entrenatzeari utzi ondoren, ORKATZ, Lekeitioko TXIMISTA taldearekin hasi zen entrenatzen.


Ondarroako SERGIO ere TXIMISTAN zebilenez, elkarrekin joaten ziren Lekeitiora entrenatzera. SERGIOK luzera eta jauzi hirukoitzak egiten zituen, eta ORKATZ, aldiz, abiadura lasterketetan espezializatzen hasi zen.

5


Lekeition bi urte eman ondoren, TXIMISTAKO aldaketak zirela eta, ORKATZ, Bermeoko JABI MENTXAKAREKIN hasi zen entrenatzen 1994. urtean. Entrenamenduak Durangon burutzen ziren ordurako.

6


1995ean, 16 urterekin, estatu mailako txapelketa batean parte hartu zuen estreinakoz ORKATZEK. Kadete mailan jardun zuen, 60 m.ko abiaduralasterketa batean parte hartu eta, hain zuzen, 2. postua eskuratu zuen ORKATZEK, 6,98 sg.ko markarekin.

7


Uda horretan bertan, estatuko txapelketetan, kadete mailako 100 m. eta 300 m.ko txapelketak irabaztea lortu zuen ORKATZEK. Aipatzekoa da 100 m.ko lasterketan lortu zuen marka, 10,83 sg., hain zuzen ere.

8


Aipaturiko urte guzti horietan, astean 5 edo 6 aldiz joan behar izaten zen ORKATZ Lekeitiora zein Durangora. 18 urte egin zituenean karneta atera bazuen ere, ordurarteko urte guztietan, bere gurasoak izaten ziren taxista lanean aritu zirenak.

9


ORKATZEK aipatzen duenez, bazeuden, bera bezala, Lekeitiora zein Durangora bueltaka ibili, eta Euskal Herrian zein estatu mailan emaitza onak lortutako beste atleta batzuk ere, IRAIA BEIRO (xabalina-jaurtiketa), ASIER EIZAGIRRE (pisu-jaurtiketa) edo OLATZ IRIONDO (abiadura), esaterako.

10


Progresio izugarria izan zuenez, berehala egin zuen tokia atletismo munduan, zehazki, abiadura-lasterketarien artean. Kurrikulum sendo eta aberatsa du ORKATZEK. Hona hemen, aipagarri batzuk:

datu

11


Ondorengo Euskal Herriko errekorrak ditu ORKATZEK maila absolutuan: - PISTA ESTALIAN: 60 m (6,73 sg.) eta 200 m (21,33 sg.). - UDAN: 100 m (10,34 sg.).

12


Euskal Herriko Txapelketetako abiadura frogetan 21 aldiz izan da txapelduna ORKATZ (60 m. - 100 m. - 200 m.).

13


Estatu mailako txapelketetako 100 m.ko abiadura frogan 3 aldiz izan da txapelduna ORKATZ (2002 - 2003 - 2005). Gainontzeko ia urte guztietan podiumera igotzea lortu du.

14


Junior mailan ere bi aldiz Estatu mailako txapelduna izana da ORKATZ, zehazki, 1997an (200 m.) eta 1998 (60 m.).

15


4 x 100 m. erreleboetan estatuko selekzioarekin Europako 3 txapelketatan izan da dagoeneko ORKATZ. Hauetariko bitan, finalera heldu izan da.

16


100 m. abiadura lasterketako Europako txapelketetan bi aldiz izan da ORKATZ, hauetariko batean final erdira heldu zelarik. Estatu mailan 2 pertsonak baino ez dute hori lortu.

17


Ibilbide luze honetan hainbat ekipotan parte hartu du ORKATZEK, hala nola: BIDEZABAL (1995-1996), UPV (1996-1997-1998-1999-2000-2001), REAL SOCIEDAD (2002-2003-2004-2005), BIDEZABAL (2006-2007) eta PLAYAS DE CASTELLON (2008-2009-2010-2011-2012).

18


2011. urtea ere oparoa izan da ORKATZENTZAT. Hona hemen, Euskal Herriko Txapelketa zein Estatu edo Europa mailakoetan lortutako emaitza aipagarrienak:

19


2011ko Euskal Herriko Txapelketetan: - NEGUAN 60 m.: LEHEN POSTUA - UDAN 100 m.: LEHEN POSTUA - UDAN 200 m.: LEHEN POSTUA

Euskadiko selekzioarekin Federazioen arteko txapelketan: LEHEN POSTUA

20


2011ko Estatuko Txapelketetan: - NEGUAN 60 m.: HIRUGARREN POSTUA - UDAN 100 m.: HIRUGARREN POSTUA - UDAN 4 X100 m.: LEHEN POSTUA (Playas de Castellonekin)

21


Bestalde, PLAYAS DE CASTELLON klubarekin honakoak lortu ditu baita ere:

- Ohorezko mailako ligan: LEHEN POSTUA - Errege POSTUA

Kopan:

LEHEN

- Kluben arteko EUROPAKO TXAPELKETAN: BIGARREN POSTUA

22


ORKATZEN TXAPELKETAK NON, ONDARRUTARRAK, HAN!! ATLETISMOKO ESTADIO GUZTIETAN EZAGUNA DA JADANIK HONAKO PANKARTA HAU:

23


Egun ONDARROA ATLETISMO KLUBEKO entrenatzaileetariko bat ere bada ORKATZ.

Lehendakaria

eta

24


2011. URTEKO KIROLARIA

-Gizonezkoa-

-ORKATZ BEITIA

25

Urteko kirolaria gizonezkoa orkatz  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you