Issuu on Google+

KIROLAREN GALA – ONDARROA

KIROL SARIAK - 2012

1


2012. URTEKO KIROLARIA -Gizonezkoa-

Ondarroako Udala 2


Aurtengo saritua trialeta da 3


Lau urte baino ez zituela hasi zen estreinakoz MIKEL igerian. Geroxeago, 8 eta 10 urte zituela, igeriketaz gain, futbolean ere hasi zen. Atezaina nintzen eta oso txarra, gainera, dio berak!!


Horrez gain, egunero, eskolaz kanpoko edozein kirol praktikatzen zuen MIKELEK, beste lagun askorekin batera. Baina, pixkanaka bazen ere, gero eta denbora gehiago ematen hasi zen igeriketan. Horrela jarraitu zuen MIKELEK 16 urte zituen arte.

5


Igeriketaz aspertu egin omen zen eta, urtebete inguru, denetarik egin zuen MIKELEK, besteak beste, korrika, igeriketa, mendira joan, palan jokatu, eta abar. Baina, beti, zeoze etxen, ezin geldik egon, berak dioen bezala!!

6


Institutuko azken urtean zegoela, 17 urte zituela, alegia, behar bezala prestatu eta BEHOBIADONOSTIA egiten hausartu zen MIKEL.

Eta orduan hurbildu zen KOAXI TRIATLOI TALDERA!!

7


Beraz, 19 urte baino ez dituen MIKELEN ibilbidea triatloian oso laburra da oraindik, BAINA, EDERRA HASIERA IZAN DU!!

8


Zergatik hasi zen triatloian galdetzean, zera esaten du MIKELEK: Ba, egia esan ez dakit, lehengusu pare bat zeuden bertan eta igeriketako masterren taldekide asko ere triatletak ziren. Pixkanaka egiten diren gauzetako bat izan zen, probatu nuen eta ordutik gaur arte hemen nago.

9


Esan bezala, 2011 denboraldia izan zen bere estreinakoa, eta zelako emaitzak lortu ere, BIZKAIKO ZIRKUITUARI dagokionez, bere kategorian (juniorretan) lehenengo postua lortu baitzuen eta, absolutoan, aldiz, bigarrena.

10


EUSKAL HERRIKO ZIRKUITUARI dagokionez, LEHEN POSTUAN geratu zen MIKEL, junior mailan 2011. urtean, eta 7. postuan absolutuan.

HAU DA HAU, ESTREINAKO DENBORALDIA!!

11


Lesio garrantzitsu bat medio ezin izan zuen 2012. urteko duatloi denboraldian parte hartu, eta juxtu-juxtu heldu zen triatloi denboraldi hasierara. Hasieran, oso pattal ibili omen zen, eta sasoian jartzea nahiko kostatu zitzaion.

12


Eta berak dioen legez: triatloiak egin ahala, hobeto sentitzen nintzen eta forma ederra hartu ere, oso gustura bukatu nuen denboraldia nahiz eta luze xamarra egin.

13


Izan zuen bai, pozik egoteko motiborik, izan ere, emaitza bikainak lortu zituen 2012. urtean ere:

-BIZKAIKO SPRINT TRIATLOI TXAPELKETAN, 2. postua eskuratu zuen junior mailan. -BIZKAIKO TRIATLOI ZIRKUITUAN, aldiz, JUNIOR MAILAN, 2. postuan eta ABSOLUTOAN, 3. postuan geratu zen MIKEL. 14


Eta hori gutxi balitz, 2012ko EUSKAL HERRIKO TRIATLOI ZIRKUITUAN “TXAPELDUNA” izan zen MIKEL junior mailan. Absolutuan ere izugarrizko maila eman zuen eta, azkenean, 6. postua eskuratu zuen.

15


Eta hor ez dira bukatzen MIKELEN lorpenak 2012. urtean: -Bermeon izan zen EUSKADIKO TRIATLOI SPRINT TXAPELKETAN, bigarren geratu zen MIKEL, junior mailan.

-DISTANTZIA OLINPIKOAREN EUSKADIKO TXAPELKETA, aldiz, Ondarroan izan zen, eta Euskadiko txapelduna izatea lortu zuen MIKELEK.

16


Baina, noski, emaitza horiek lortzeko, gogor entrenatu behar da, eta hala egiten du MIKELEK. Gizarte Antropologia ari da ikasten Donostiako EHUn eta ezinbestekoa du ondo antolatzea entrenamendu saioak eta ikasketak.

17


Entrenamenduak Ondarroan bertan egiten ditu, nagusiki. Igeriketa, neguan, igerilekuan eta, udan, hondartzan edota ibaian gora eta behera ibiliz. Korrika saioak, aldiz, herriko pasealeku ezberdinetan, portuan edota Lekeitioranzko kostako bidean, gehienbat.

18


Bizikletari dagokionez, gehienbat Zarautz edota Gernikalderantz joatea gustatzen omen zaio, konpainia eta gogoen arabera. Iraupenari dagokionez, zera esaten du MIKELEK: Nik asko jota distantzia olinpikoan parte hartzen dut, hortaz, entrenamenduak ez dira “eternoak� izaten, intentsitatea gehiago lantzen da iraupena baino.

19


Denboraldia luze egiten omen zaio, izan ere, irailean hasi eta uztaila edo abuztu bitartean bukatzen baitu. Hasieran oso lasai eta iraupen gutxi, gehiegi nekatu gabe, eta gero iraupena luzatuz urtarrila arte, tartean herri krossen bat egiten dut, beti entrenatzen ez egoteko eta zerbait azkarrago joateko eta sufritzeko asmoz, dio MIKELEK.

20


Eta honela jarraitzen du: hortik aurrera lasterketaren edo duatloiren batean partehartzeko asmoaren arabera entrenamenduak gogortzen dira. Aste Santuetatik aurrera intentsitate handia, entrenamendu gogorrak eta askotan luzeak egiten ditut, lasterketetan egin beharrekoa landuz (trantsizioak, erritmoak edota intentsitateak).

21


2013. urteari begira ere triatloiak ditu helburu bezala finkatuta:

Ahal den guztia egin eta ematea, horrekin pozik egongo naiz. Agian duatloiren bat edo beste ere egingo dut, eta bizpahiru igeri zeharkaldiak ere, dio MIKELEK.

22


Uda aldera igeri zeharkaldiak egitea ere gustuko du MIKELEK, baina triatloiak amaitu ostean gorputzak deskantsua behar duela azpimarratzen du. Udan, tartean, egin beharreko parrandez gain, lagunekin mendira joatea edota palaz jokatzea ere gustatzen zaio.

23


Koadrila kirolzalea du MIKELEK eta jarraitzen omen diote denboraldian zehar. Esan bezala, kirol ezberdinak praktikatzeko aukera ere izaten du lagunen artean.

24


Etorkizunari buruz, bere burua triatloi munduan ikusten du, aspertu edo motibazioa galdu arte behintzat. Gorputzak laguntzen badu eta ikasketek edo lanak tarteren bat uzten badit, jarraituko dut praktikatzen modu batera edo bestera dio MIKELEK.

25


Triatloiaren etapa bukatzen zitzaionean ere, beste zerbait egingo omen du MIKELEK: kirola egitea nire bizitzako oso atal garrantzitsua da, eta gero ere hala izango dela uste dut. Geldirik ez naiz egongo, behintzat, hori argi daukat.

26


Bukatzeko KOAXI TRIATLOI TALDEARI buruz aipamena nahiko luke egin MIKELEK: uste dut taldeko gazteena naizela, taldeko “txikiena�, alegia. Oso gustura nago taldekideekin. Oso giro ona eta alaia daukagu gure artean, eta elkarrekin entrenatu zein lasterketara joateak asko betetzen nau pertsonalki.

27


Eta gaineratzen du: azpimarratzekoa da baita ere, triatloiaz DISFRUTATZEA dela gure helburu nagusia. Kirol indibiduala izan arren gu talde bat gara, ez arropa berdinak eramaten ditugun partehartzaileak soilik.

28


Beraz, nik gaur jasoko dudan sari hau, KOAXIKO talde kide guztiekin konpartitzea gustatuko litzaidake.

ESKERRIK ASKO KOAXIKIDE GUZTIOI!!

29


2012. URTEKO KIROLARIA

-Gizonezkoa-

-MIKEL DIEGUEZ-

30


Urteko kirolaria gizonezkoa mikel dieguez