Issuu on Google+

3.Zkia


1

AGURRAK

Zorionak emateko aprobetxatu nahi dut Kirol Batzordeak utzi didan tartetxoa. Ibilbide motza du Kirol buletinak, izan ere, iaz argitaratu baigenuen estreinakoz, eta eskuartean duzuena 3. alea baino ez da. Buletina irakurtzerakoan konturatuko zarete zenbat ekimen gauzatu dituzten gure herriko kirol elkarteek eta kirol zaleek 2013an . Nahi izanez gero behintzat , ez dago ez, aspertzeko astirik . Herri bizia da gurea eta kirol alorrean ere badu bizitasun horrek bere isla, noski. Horrela jarraitzea da Udalaren erronketako bat eta horregatik bere baliabideak eskaintzen zein ekarpenak egiten jarraitzeko asmoa dauka. Zoriondu nahi zaituztet Udaleko Kirol Batzordea eta bertan parte hartzen duzuen banako zein kirol elkarteak eta eskertu egiten duzuen beharra. Zenbat ekimen eta zenbat proiektu! eta animatu nahi zaituztet guztiok jarrai dezazuen lan eta lan 2014an ere. Eskerrik asko benetan denon artean egiten baitugu herria. Ditugun zailtasun guztien gainetik espero dut, 2014a ere, arrakastaz betetako urtea izatea. Animo eta zorte on. Argia Ituarte Arkotxa Ondarroako Akatea

Ia hiru urte pasatu dira kirol batzordea abian jarri denetik. Bertan, helburu, kanpaina eta kirol programa bat aurrera eramaten lan egin dugu, herriko kirol zaletasun hori asetu nahian . Udalak dituen baliabideak kudeatzeko orduan, urte guztian zehar kirol agenda publikatuz (astearteetan emaitzak emanez eta ostegunetan asteburuko kirol talde ezberdinen egutegia udaleko webean zintzilikatuz), kirolari guzti horiek egindakoaren berri herriaren aurrean zabaltzea edo azaleratzea izan da gure helburua. Horretaz gain , talde bakoitzak bere urteko jardunaren berri ematen duen kirol buletina jorratzen dugu eta kirol buletin horren bigarren atalaren aurkezpena litzake hau. Kirol batzordeko kideen proposamenak jasoz, ahalik eta buletin osoena argitaratzen ahalegindu gara. Bukatzeko eskerrik asko benetan, buletin hau argitaratzeko zuen ekarpenak egin dituzuen guztioi.

Arantza Burgoa Agirregomezkorta Kirol arloko zinegotzi arduraduna


2

AURKIBIDEA

Hona hemen aurtengo BULETINAREN aurkibidea:

2013.urteko

3 KIROL

1

Agurrak

2

2

Aurkibidea

3

3

Kirolaren txokoa

3

4

Asteroko kirol agenda eta kirol emaitzak

4

5

Ondarroako kirolariak historian zehar

5

6

Ondarroako kirolaren gala

7

7

Ondarru Igeri Taldea

10

8

Ondarroa Arraun Elkartea

18

9

Koaxi Triatloi Taldea

36

10

Aurrera Mendi Taldea

41

11

Lehen Sorospenen ikastaroa

55

12

Desfibriladorea Zaldupe Udal Kiroldegian

57

13

Adin guztiak dira onak kirola egiteko: zurea ere bai +60

58

14

Inguruko mendiak ezagutzeko ibilbideak

68

15

Oporraldietako eskaintza kiroldegian

91

16

Jose Aranguenari urrezko insignia Aurrerak

95

17

Denborapasak

97

KIROLAREN TXOKOA

Gero eta informazio gehiago dago eskuragarri Ondarroako Udalaren webgunean kirolak duen txokoan. Helbidea: www.ondarroa.eu Jarraian, KIROLAK klikatzea baino ez dago:

Adibidez, KIROLAREN GALA klikatuz, 2011-2012-2013 kirolari sarituen aurkezpen guztiak ikus daitezke:

Eskuartean duzun KIROL BOLETINAREN inguruko iradokizunen bat baduzu, idatzi ezazu helbide honetara:

kirolagenda@gmail.com

Hauez gain, Udaleko webgunearen pantaila nagusian, honakoak ere aurki daitezke:


4

ASTEROKO “KIROL AGENDA – KIROL EMAITZAK”

Kirolaren inguruko mugimendu handia eta anitza egoten da astebururo Ondarroan eta asko dira baita ere herritik at kirol jarduera ezberdinetan parte hartzera ateratzen direnak. Aipaturiko kirol talde jakin batzuen inguruko albisteak izaten dira tartean komunikabide batzuetan baina ez dago bat bera ere orokortasun batekin eta era jarraian beraien berri ematen dutenik. Hau horrela izanik, jarraian aipatzen diren bi ekimen hauek abian jarri zituen Ondarroako Udalak 2011.ko urrian: 

KIROL AGENDA: OSTEGUNETAN ARGITRATZEN DA Bertan, “hurrengo” asteburuari begira Ondarroako kirol talde zein oro har Ondarrutarrek parte hartzen dituzten kirol ekimenen berri zabala ematen da. Federatuen lehiaketa zein herrikoia izan, bakarka zein taldekakoa, denak dute tokia egitasmo honetan. Informazio iturri zabala eraikitzen ari gara, zenbait kasutan, herriko kirol taldeek dagoeneko ezarrita dituzten berariazko arduradunek bideratzen digute informazioa. Beste batzuetan aldiz, geu enteratzen gara edo herritarrek ematen digute parte hartzeko asmoa duten kirol egitasmoaren berri.

KIROL EMAITZAK: ASTEARTETAN ARGITARATZEN DA Bertan, “pasa den” asteburuko kirol egitasmoen berri ematen da, beti ere, esan bezala, Ondarroako kirol talde edo Ondarrutarrek parte hartzen dutenenak, noski. Emaitzak, sailkapenak, balorazioak islatzen dira bertan, eta hori bai, argazki txorta eder batekin.

Esan bezala 2011.ko urrian atera zen lehenengo alea eta 2013 urtean argitaratu dugun azkena, 222. alea izan da. Bitarte horretan ez du etenaldirik izan eta aste guztietan argitaratzea lortu da. Aurrerantzean ere horrela izaten jarraituko duela espero dute egitasmo bi hauek aurrera ateratzeko konpromisoa hartu zuten pertsonek. Oso erraz bilatu daitezke biak, Ondarroako Udaleko web orriaren (www.ondarroa.eu) sarrerako pantailan baitaude kokatuta.

DAGOENEKO 35.000 “SARRERA” IZAN DITU!! BISITA EZAZU ZEUK ERE!!


5

ONDARROAKO KIROLARIAK HISTORIAN ZEHAR

2012.urteko beka DINA BILBAO ondarrutarraren kirol ibilbidea ikertzeko Tolosako Nagore Salaberriak irabazi zuen eta sei hilabeteko lanaren ondorena liburu baten islatu izan da.


Aurretik, ikerketaren berri eman zuen Nagoren Kofradi Zaharreko hitzaldi aretoan:

2013.urteko beka aldiz, LORE BENGOETXEA ondarrutarrak irabazi zuen eta gabon aurretik bukatu eta entregatu zuen ONDARROA ARRAUN ELKARTEAREN historiaren inguruko lana. Jarraian, ondorengo bi egitasmoak gauzatuko dira:  Ikerketaren aurkezpen publikoa: 2014.urteko maiatzean (eguna zehazteke).  Liburua publikatu.


6

ONDARROAKO KIROLAREN GALA

2014.ko otsailaren 11an ospatu zen ONDARROAKO KIROLAREN GALA eta bertan banatu ziren 2013 URTEKO KIROL SARIAK:


Ohi bezala, LAU sari banatu ziren, hauexek izan zirelarik sarituak:


Jendez gainezka egon zen beste behin ere Kofradiako hitzaldi aretoa, erreferente bat bihurtzen ari delarik egitasmo hau.


7

ONDARRU IGERI TALDEA

2012-2013 DENBORALDIRAKO TALDEAREN HELBURUAK Bi adar nagusitan sailkatzen ditugu taldearen helburuak. Beti ere ONDARRU IGERI TALDEKO partaide izateak, kirol talde bateko partaide egiten zaituelako eta bestalde, kirol frogetan edo txapelketetan parte hartzea bultzatzen da, urtean zehar egiten den lanak bere isla izan dezan igerilekuetan.  PARTAIDETASUN KIROLA • • • • • • •

Kirola, osasuna eta talde lanaren arteko oreka lortzeko oinarriak finkatu. Emakume eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu. Aisialdia ondo erabiltzen ikasteko oinarriak jarri. Igeriketan ahalmenak handitu. Igeri taldearen ekintzak indartu. Igeri aparteko ekitaldiak antolatu. Igeritokia ez dagoen beste herrietara zabaltzea (Berritxu, Mutriku).

 TXAPELKETAK • • • • •

Lehiatzeari duen garrantzia eman, emaitzak helburu bihurtu barik. Kirol lehiaketetan nahi dutenei parte hartzen laguntzea. Urtean zehar egindako lana ebaluatu, hobetzeko asmotan. Eskola-kirolean parte hartu, beste talde eta igerilekuak ezagutuz. Taldeko partaide sentiaraztea lortu.

Helburu hauek aurrera eramateko baina, igerilariak behar dira eta denboraldi hasiera-bukaeran kaptazio kanpainari ekiten diogu. Hurrengo denboraldiari begira, ahalik eta igerilari kopuru handiena izateko. Hona hemen, 2012-2013 denboraldirako erabilitako eskuorria.


TALDEKIDEAK Hauexek dira ONDARRU IGERI TALDEA osatu duten taldekideak:


ONDARRU IGERI TALDEA: ESKOLARRAK

ONDARRU IGERI TALDEA: ESKOLARRAK ETA FEDERATUAK


ONDARRU IGERI TALDEA: FEDERATUAK

ONDARRU IGERI TALDEA: MASTERRAK


DENBORALDIKO EGUTEGIA Urriaren hasieratik jo ta ke entrenatzen ibili ondoren, 2012ko urriaren 27an hasi zen denboraldia infantiletatik gorakoentzat. Txikientzako, azaroaren 2012ko 24an hasi zen eskola kiroleko denboraldia. Lehen froga Markinan izan zen eta lehena eta hurbiltasuna tarteko, han izan zen pila bat igerilari eta familia kide. Joan zen urtean bezala, IRAIDE BURGOA da entrenatzailea eta konpetizioetan ARANTZA BURGOA izaten du laguntzaile. Bizkaia mailan 3 talde daude eta A taldean kokatuta gaude. Hurrengo klubek osatzen dute A taldea: Igorre, Tabira, Amorebieta, Ondarru, Atxondo, Lauaxeta, Astola, Gernika, Lekeitio eta Mungia. Jarraian maila bakoitzarentzako izan den egutegia eta parte harturiko frogak: ONDARRU IGERI TALDEA: ESKOLARRAK

ONDARRU IGERI TALDEA: FEDERATUAK

ONDARRU IGERI TALDEA: ESKOLARRAK


ANTOLATUTAKO JARDUERAK Bi dira nagusiki antolatzen diren kirol ekitaldiak:  ONDARRU TROFEOA 2013ko urtarrilaren azken larunbatean ospatu zen eta aurten berrikuntza bat nabarmendu behar. Lehen aldiz, igerilarien gurasoek ere parte hartzeko aukera izan zuten. Hau da, trofeoaren bukaeran gurasoez osaturiko taldeek elkarren artean “lehiatzeaâ€? zen helburu. Kirolerako grina eta parte hartzearen onura positiboak landu asmoz. Igerian kasuan, adinaren mugarik ez duela erakutsiz. Taldeko afaria egiten da egun honetan. Igerilari zein guraso daude gonbidatuta eta egia parte hartzen duen jende kopurua ikusita, gustura.


 ITSAS LASTERKETA 2013ko uztailaren 13an ospatu zen hondartzan eta 400dik gora izan ziren parte hartzaileak. Ekitaldi irekia da, hau da, federatu zein ez federatuek parte hartu dezakete, ume, gazte zein nagusi. Itsas lasterketa garrantzitsua dugu Ondarroakoa, Bilbo eta Zarauzkoaren atzetik gurea baita zaharrena Euskal Herri mailan.


DIRU SARRERAK ETA IRTEERAK Honako hauek dira nagusiki taldeak aurten izan dituen diru irteera nagusiak:      

Entrenatzailearen soldata Segurantza sozialak Azterketa medikuak Igerilekuko materiala Ekipazio berria Bizkaiko federazioa

Gastu hauei aurre egiteko aldiz, ondorengo iturriak ditugu:     

Igerilarien kuotak Udal diru laguntzak Foru aldundiko diru-laguntza Babesleak Aparteko diru sarrerak: Gabonetako loteria eta uda parteko “kuestazioa”

Orokorrean, diru sarrera irteerak parekaturik eramatea lortu da aurten ere. URTEKO BALORAZIOA Urteko balorazioa egiterakoan, taldearen helburuak zeintzuk diren kontutan hartuta egingo dugu: 1. PARTAIDETZA. Igeri taldean igerilari kopurua mantentzen da goranzko joera txiki batekin. Talde egonkorra da herrian eta badu bere errekonozimendu puntua. Igerilarien gurasoek dute taldearen ardura eta gurasoen motibazioan datza taldearen jarraipena. 2. KIROL ARLOA. Kirol arloan ez da dudarik, igerilariak bizpahiru urteetako jarraipena izanez gero bilakaera ona izaten dela orokorrean. Beti ere, bakoitzaren berezko ahalmenak kontutan izanda. Markak hobetuz doaz eta txapelketetan parte hartzeko gogoa bada igerilarien artean. Kirol balioak txertatzen ari gara gaztetxoenen artean: kirola egitea eta parte hartzea dela irabaztea alegia. 3. TALDEAREN EGITURA EDO ANTOLAKETA. Guraso taldea izaki taldearen arduradun, igerilari kopuru handia izatea da komenigarria. Lana gehiagoren artean banaturik, eramangarriagoa suertatzen delako. Entrenatzailearen figura oso da garrantzitsua, beraz, hileroko kuota kopuru handi bat bermatzea nahitaezkoa da. Berau baitugu, diru iturri nagusi. Bestalde, taldekide diren igerilari eskolarrak, federatuak eta masterren arteko harremana sendotzea komeni da, igerilaria taldekide eta babestuago sentitu daiten. JARRIRIKO HELBURUAK, OROKORREAN LORTU DIRA, BERAZ URTEA POSITIBOA IZAN DELA ESAN BEHAR. DATORREN URTEARI BEGIRA ERRONKA BERRIAK


8

ONDARROA ARRAUN ELKARTEA

Aurten ere beheko maila guztietan izan dugu partaidetza, eta hauek antolatu diren estropada denetan lehiatu dira. Osatu diren taldeak honexek izan dira: • Infantilak (mutilak): 15 • Infantil/kadete (neskak): 6 • Kadeteak (mutilak): 10 • Jubenilak (neskak):6 • Jubenilak (mutilak): 14 • Seniorrak (mutilak): 23 • Beteranoak (mutilak): 7

NIKANOR ORTIZ prestatzaile bezala. ROBERTO MÜLLER prestatzaile bezala. ROBERTO MÜLLER prestatzaile bezala. ROBERTO MÜLLER prestatzaile bezala. IÑIGO LARRINAGA prestatzaile bezala. JON LETE prestatzaile bezala.

Egin ziren ekintzak eta lorpenak laburbilduko ditugu ondoren:


BATELAK Bizkaiko Txapelketako estropada denetan parte hartu zuten infantil, kadete eta jubenilak. Jubenil mailako mutilek, pasadan urtean kadete mailan lortutako lorpenei jarraipena eman zieten, horrela, txapelketa guztiak irabazi zituzten (Bizkaiko, Euskadiko eta Espainiako txapelketak).  INFANTIL MUTILAK: o Bizkaiko Txapelketan: 5 o Euskadiko Txapelketan: 4. Kontsolazioan.  INFANTIL/KADETE NESKAK: o Bizkaiko Txapelketan: 2 o Euskadiko Txapelketan: 4. Kontsolazioan.  KADETE MUTILAK: o Ez ziren sailkatu finaletara.  JUBENIL MUTILAK: o Bizkaiko Txapelketa: 1 o Euskadiko Txapelketa: 1 o Espainiako Txapelketa: 1  JUBENIL/SENIOR NESKAK: o Bizkaiko Txapelketan: 5 o Euskadiko Txapelketan: 5. Sailkapenen egunean.

NESKA KADETEAK BIZKAIKO TXAPELKETAN


JUBENIL MUTILAK BIZKAIKO TXAPELKETAN GARAILE

JUBENIL MUTILAK EUSKADIKO TXAPELKETA IRABAZI ONDOREN


JUBENIL MUTILAK ESPAINIAKO TXAPELKETAN GARAILE

Infantilek eta kadeteek ere, bai neska zein mutil, maila ona eman zuten eta arraunean hasi berriak izan arren, teknika Ona erakutsi zuten. Elkartearen etorkizun diren gazte hauek, hurrengo urteetan garaipen asko emango digutelakoan gaude.


Bigarren urtez jarraian eta aurreko urteko arrakasta ikusirik, Bizkaiko txapelketako estropada bat antolatu genuen Ondarroan, formatu erakargarrian, errekan. Giro paregabea sortu zen Artibai ibaian, eta talde asko etorri ziren Ondarroara.


TRAINERILAK Trainerillako txapelketetan jubenil mutilak, eta senior mutilek eta beteranoek parte hartu zuten. Txapelketako estropada bi Ondarroan antolatu ziren eta Txapelketako finalak Ondarroan antolatu ziren.  Jubenilak: o Bizkaiko Txapelketa: 1 o Euskadiko Txapelketa: 3 o Espainiako Txapelketa: 4. Kontsolazioan  Seniorrak: o 7. Sailkapen estropadan (12 talde)  Beteranoak: o 12. Sailkapen estropadan (12 talde) Aipatzekoa da baita ere, berriz ere atera dela beteranoen taldea, Artibai izenarekin lehiatu dira beraien aldean gazteak diren taldeen aurka. Kirol honetaz, beste maila batean bada ere, gozatzen jarraitzeko gogoa izan dute.


BETERANOAK

JUBENIL MUTILAK BIZKAIKO TXAPELKETAN GARAILE


TRAINERUA Aurten ere KAE-1 mailan aritu da gure trainerua, urte hasierako helburua beste pausotxo bat ematea izan zen eta baita lortuere. Aurredenboraldiko estropadetan ere maila ona eman zuten mutilek, Bilbon, Orion, Hondarribian, Pasaian, Mutrikun, Lekeition eta Ondarroan aritu ziren. Aipatzekoa da baita ere, hainbat estropadetan bi traineru uretaratu ditugula, jubenilek ere traineruan egiteko aukera izan dezaten datorren urteari begira. Denboraldiari dagokionez, lehenengo estropadatik taldeak maila oso ona eman zuen, estropada gehienak ohorezko txandan jokatzeko aukera irabaziz. Ia denboraldi osoa 4.postuan izan arren, azkenean 6.postuan bukatu dugu. Aipatzekoak dira Elantxoben, Donostian eta Ondarroan egindako 4.postuak, eta nola ez, Santurtzin egindako 3. postua (lehengoarengandik 7 segundora). Jarraian KAE-1 ligako azken sailkapena eta estropada bakoitzean lortutako puntuak ikus daitezke:

-ANTIGUAKO AMA TRAINERUA ONDARROAKO ESTROPADAN-


HORRELA BUKATZEN DUTE ESTROPADA…


Aipatu beharra dago baita ere, aurten aurredenboraldian antolatu dugun II. Antiguako Ama estropada. Bertan, partaidetza oso handia lortu genuen eta denen balorazioa oso positiboa izan zen.


Traineru denboraldia amaitzeko, herriko taldeak Kontxako Sailkapen estropadan parte hartzeko aukera irabazi zuen eta Bertan izan ginen. Onenekin lehiatzeko aukera polita izan zen.

-DONOSTIAKO PORTUAN-


ALDE SOZIALA Aurten, hainbeste esfortzu eta gero, maila onean konpetitzeko beharrezkoa genuen traineru berria erosi eta bedeinkatu Genuen herrikideen aurrean. Aukera aprobetxatu genuen, elkarteko gazte talde guztiak aurkezteko eta kantu zarrez giroturik sardina erreak herrikideei eskaintzeko. Elkarteko karpak ere jarri genituen, arropak saltzeko, bazkide berriak egiteko eta aurten martxan jarri dugun kanpaina Argitaratzeko (traineru berrian herritarren izena jartzeko aukera).


Bigarren urtez, ARRAUN ASTEA ere antolatu genuen herritarrei arraun mundua hurreratzeko asmoarekin.


Urtero legez, mariskadaren zozketa antolatu genuen Arrantzale egunean, eta egunean izaten den giroa ikusita, trainerua izan genuen Alamedan erakusgai. Elkarteari laguntzeko kanpainan parte hartu duten herritarren izenak ere ikusi ahal izan ziren traineruan, kanpaina honek martxan jarraituko du nahi duenarentzat.


Denboraldian murgildurik eta gure herrikide eta lagun den Alain Kolungari omenalditxo bat egin genion gure estropada bat ikustera etorri zela aprobetxatuz. Alain lesio bat medio ezin izan da estropada batzuetan bere taldearekin aritu eta ondarrutarrek animoak eman nahi izan zioten. Kamiseta bat erregalatu genion denon sinadurarekin.


Urtean zehar herrian antolatu diren hainbat ekintzetan parte hartu dugu, herriari bultzadatxo bat eman nahian. Ekintza Hauetarako azpiegitura nahiz giza baliabideak eskaini ditugu, adibidez: Erdi Aroko postuetara karpak utzi genituen, baita Antxoa Egunerako, Zapato Azuleko kamiseta azokan parte hartu genuen, Koaxik antolatutako triatloirako balizajea eta dutxak jarri genituen, Marabilli festibaleko sarrera ekitaldiko pasilloa egin genuen,Kakatzan mountainbike martxarako dutxak eta aldagelak jarri ditugu, Kiroldegiak antolatutako haurrentzako udaldian parte hartu genuen, eta abar. Aurreko urteetan bezalako, ikastetxeekin harremanetan jarraitu dugu eta haurrentzako arraunketa jarduerak egin dira Herriko gazteei kirol hau hurbildu nahian. Urte bukaera gainean dugula, urtero lez, urtean irabazitako banderen bedeinkapena antolatu dugu Antiguako elizan (aurten 4 bandera eskaini ahal izan diogu Antiguako Amari). Ekitaldi horri, elkarteko gazte guztientzako bazkari batekin eman zaio jarraipena.


Gabonetan, urtero egiten dugun bezalaxe, hile guztian zabalik egon den denda zabaldu dugu. Bertan, arropak erakusgai eta salgai izateaz gain, urtean zehar ateratako argazki batzuk ere erakusgai ditugu, baita ere banderak ere. Bazkide berriak egiteko aukera izan da eta datorren urterako egutegiak ere salgai ditugu, zestu bat zozketatzen delarik. Gabonetako loteria ere salgai izan da, elkarteari laguntzeko.

DENBORALDI BUKAERAKO BAZKARIA EGIN AURRETIK, ZALDUPEN IZAN GENUEN HITZORDUA!! EGIA ESAN, URETAN HOBETO MOLDATZEN GARA!!


9

KOAXI TRIATLOI TALDEA

2013. urtea amaitu den honetan, denboraldiaren nondiko norakoak zer nola joan diren eta hauen balantzea egiteko garaia heldu da. Nolabait, bi atal edo arlo ezberdinduko genituzke 2013ko denboraldiaren balorazioa egiterakoan: bata KOAXI bera talde bezala, helburuak eta ekintzak (hauen artean bereziki Ondarroako Triatloiaren antolakuntzaren ingurukoak)… eta bestea espresuki kirol arloari lotutakoak, emaitzak, lorpenak… Hasi aurretik, gogoratu nahi dugu aurtengoan KOAXIn izena eman eta fitxa ateratakoak 40 inguru izan garela, aurreko urtean izandako kopurua mantenduz. EKINTZAK: Ondarroako Triatloia - Gerardo Saiz Memoriala – Gazte Akuatloia – Triatloi Herrikoia Urtero helburuak eta asmoak proposatzeko orduan hiru ekintza izaten dira garrantzia handiena hartzen dutenak KOAXIren batzar eta bileretan. Dakizuenez ekintza hauek ONDARROAKO TRIATLOIA GERARDO SAIZ MEMORIALA, HAUR ETA GAZTE AKUATLOIA eta TRIATLOI HERRIKOIA DIRA. Lehena izaten da nagusiena, eta esan genezake hasiera batean genituen asmoak eta espektatibak bete ditugula. Aurtengoan ere partaidetza aldetik izugarrizko arrakasta izan du, bai partaide kopuru aldetik, baita partaideen izen eta maila aldetik ere; kirolari popularra ahaztu gabe, izenen gainetik hauek direlako gure frogaren ardatz nagusi. Partaide kopurua dela eta esan beharra dago urtero gora egiten ari dela eta itxarote zerrendak ere egin beharrean izan garela, zenbaitetan jendeari lekurik ez daukagula esateraino. Izan ere, gure filosofiari leial ez da gure nahia zenbat eta partaide gehiago sartzea hobe, baizik eta dauzkagun partaidetza mugak ezaguturik, parte hartzen duen orori kalitatezko froga eta zerbitzu bat ematea.


Gazte Akuatloia izaten da bigarren ekintza, eta honetan ere parte hartze sendoa izan zen, eta haur eta gazteek kirola eginaz giro ederreko goiz polit bat pasatzeko helburua bete dugula uste dugu. Era berean kirol ezberdin bat ezagutzeko aukera emanaz.


Egun berean izaten da hirugarren ekintza ere, arratsalde partean Triatloi Herrikoia ospatzen baita. Hau ere jai giro ederrean pasa genuen, inongo lehiarik gabe jendeari triatloia zer eta nolakoa den ezagutu dezaten aukera emanaz. 100 bat lagun elkartu ginen.


EMAITZAK Aurtengo denboraldian 3 zati nabarmenduko genituzke, bat duatloiek osatzen duten lehen aroa, Otsaila eta Maiatza artekoa, beste bat, triatloiekin osatzen duten denboraldiaren bigarren zatia, Maiatzean hasi eta Irailera arte luzatzen dena; eta hirugarrena, Raid-ek osatzen dutena, udazkenean. Jarraian, Koaxikideek parte hartu duten froga guztien zerrenda bat egingo dugu: DUATLOIAK: Eibarko duatloia; Durangoko duatloia; Ermuko duatloia; Azkoitiko duatloia eta Arrigorriagako duatloia besteak beste. TRIATLOIAK: Senpereko triatloiak; Bermeoko triatloia; Debako Triatloia; Bilboko Iron man erdia; Mimizango triatloiak; Hondarrabiako triatloia; Ondarroako triatloia; Zarauzko triatloia olinpiko bikoitza; Aritzalekuko triatloia sprint ( aipatu proba honetan Ioana Osa eta Arantza Burgoa 2. eta 3. geratu zirela hurrenez hurren sailkapen nagusian eta Arantza era berean bere kategorian txapeldun izan zela ); Aritzalekuko Iron Man erdia; Lekeitioko Triatloia; Donostiako triatloi Olinpikoa; Garaiko Iron Man erdia; Gasteizko Iron Mana (aipatu Asier Leon 3. geratu zela bere adin tartean); Zumaiako triatloia; Mutrikuko triatloia eta Ironcat ironmana Tarragonan.

Ondarroako Triatloia

Senpereko triatloia


RAID-AK: Duatloi eta triatloiez gain, aurtengoan beste kirol modalitate batean ere estreinakoz aritu da taldea, Raidetan hain zuzen. Ioana Osa, Haitz Larrinaga, Asier Leon eta Eneko Azkarate izan dira modalitate honetan murgildu diren lehen taldekideak; beste koaxikideengan ere ikusmina sortuaz. Ondorengo frogetan izan ziren Koaxikoak: Aiaraldeko Raid-a; Luki Xtreme-ko Raid-a eta La Arboledako Raid-a

Luki Xtreme Raid-a


10

AURRERA MENDI TALDE

AURRERA MENDI TALDEAREN ekintzak urtean zehar azaltzeko honako eskema hau jarraituko dugu:        

Mendi irteerak Eskalada irteerak Mendi irteerak 2013 III. Boga mendi martxa Dina Martxi XIII. Mendi astea Urte amaiera Kalamendin Federatuak-Bazkideak MENDI IRTEERAK

2013. urtean Aurrera Mendi Taldeak, inguruko mendi taldeekin jarraitzen du mendi irteerak antolatzen: ARTIBAI (Markina-Xemein), LUMENTZA (Lekeitio), BURUMENDI (Mutriku), eta BURDIN KURUTZ (Deba). Hona hemen 2013. urtean bete dugun programa:  Urtarrilak 20: HENDAIA-DONIBANE LOHITZUNE  Otsailak 1: ATXARTE-UNTZILLAITZ-MAÑARIA

UNTZILLAITZ TONTORRA

ANBOTO UNTZILLAITZTIK

 Martxoak 17: ADUNA-BELKOAIN-ZIZURKIL-ADUNA (sagardotegira)


 Apirilak 7: GR 38 ADOAREN ETA ARRAINAREN BIDEA 3.ETAPA MAÑARIA-URKIOLA-OTXANDIO.

URKIOLAKO SANTUTEGIA  Maiatzak 12: GR 38 ADOAREN ETA ARRAINAREN BIDEA 4.ETAPA OTXANDIO-LEGUTIO-MENDIBIL.

LEGUTIOKO URTEGIA  Ekaina 16: GALIPIENZO-PEÑA-GAGARDERAL

PEÑA  Uztailak 5-6-7: PIRINEOAK-LINZA Egindako ibilbideak hauexek izan ziren: o Uztailak 6. GAMUELA BAILARA (LINZA)-ANZOTIELO LEPOA–ATXERITOKO LEPOA– PETRETXEMA LEPOA-LINZA o Uztailak 7: ARGIBELA MENDATEA (ZURIZA)-ESKAURRE-IZABA


ATXERITOKO LEPOA

ANSEBEREKO ORRATZAK

EZKAURRE  Urriak 20: ITXASO-ARRONAMENDI-AINHOA


 Azaroak 17: GUARDETXE-GAMBO-TXNDOKI-LARRAITZ

 Abenduak 15: ONDARROA Ondarroan antolatu zen urteko azken irteera. Goizean inguruko mendietan ibilbidea eta gero Antiguako Amara joan ginen bazkaltzera. Azken urtetan bezala ANGEL FERNANDEZ-IZADI KIROLAK, ekarri zuen erregalu batzuekin amaitu genuen eguna.


ESKALADA IRTEERAK MENDI ASTE barruan geroxeago aipatu den BOULDER txapelketaz gain hainbat irteera egiten ditugu eskalada saileko haurgazte edota gurasoekin, bai, lehiaketa ezberdinetan parte hartzera eta baita, egun pasa, rokodromo ezagunetara zein aire librean eskalatzera.


III.BOGA MENDI MARTXA 2013.urtean III.BOGA MENDI MARTXA antolatu gennuen, Federazioko iraupen luzeko egutegian sartuta. Hiri ibilbide izan zituen:  IBILBIDEA LUZEA: 54km; Desnibela: 2400m Ondarroa (Zubi-Zahar ikastola) – Asterrika – Kalamendi – Berriatua - Madalena (kontrola+hornidura) – Larruskain – Etxebarria (kontrola+hornidura) – Kalamua – Urkarregi - Arnoate (kontrola+hornidura) – Arno - Olatz (kontrola+hornidurak) - Tontorramendi (kontrola) - Ondarroa (Zubi-Zahar ikastola).  IBILBIDE MOTZA: 21 km; Desnibela: 800m Ondarroa (Zubi-Zahar ikastola) – Asterrika – Kalamendi – Berriatua - Madalena (kontrola+hornidura) Tontorramendi (kontrola) -Ondarroa (Zubi-Zahar ikastola).  UMEENTZAKO IBILBIDE TXIKIA: 9KM Ondarroa (Zubi-Zahar ikastola) – Alleri – Gorozika (kontrola+hornidura) - Santa Kurutz - Ondarroa (Zubi-Zahar ikastola). 2013. urteko edizio honetan honakoak azpimarratuko genituzke: eguraldi beroa eduki genuela eta ibiltari asko etorri zirela martxara, 730 pertsona, hain zuzen ere.

2014.urteko IV. BOGA MENDI MARTXA maiatzak 4an izango da.


DINAMARTXI Azken urteetan bezala, Aurrera Mendi Taldeak Radixu irratikoei, ZAPATU AZULEKO mendiz mendiko DINA MARTXA antolatzen laguntza eman zion. Hona hemen mendi martxaren ezaugarri nagusiak:  Luzera: 50km  Ibilaldia: TOLOSA-ERNIO MENDIA-ZESTOA-DEBA-MUTRIKU-ONDARRU  Ibiltariak: 52, kopuru urtero handitzen du.


XII.MENDI ASTEA XIII. MENDI ASTEA antolatu genuen azaroaren 20tik abenduaren 1eta. Ohi bezala, egitasmo ugarik osatu zuten egitaraua. Hona hemen aurtengo kartela eta egitasmo bakoitzaren ezaugarri nagusiak:

 Azaroak 20-22-23: GPS IKASTARO AURRERATUA


Azaroak 26: urteko mendi irteeren argazkiak ikusteko aukera egon zen lehenik, eta ondoren, IÑIGO VICENS adituak emandako hitzaldia, gaia, honakoa izan zelarik : entrenamendu eta egokitzapen egoki bat mendiaz gozatzeko.

 Azaroak 30: DIAPOSITIBA EMANALDIA egon zen, KARAKORUM - JOSE CARLOS TAMAYO


 Abendua 30: ESKOLA KIROLEKO BOULDER TXAPELKETA egon zen Zaldupe Udal Kiroldegian.


 Abenduak 1: FINALISTA EGUNA. Ohiko mendi martxa antolatu genuen: ONDARROA-KALAMENDIBERRITXU-MAGDALENA. Beti bezala, jai giroan ospatu zen eguna, hamaiketakoa, opariak, eta abar.


URTE AMAIERA KALAMENDIN Urtero legez, abenduaren 31an, urteari behar bezalako amaiera emateko asmoz, hainbat ondarrutarrek parte hartu zuten aurrera mendi taldeak antolatu zuen KALAMENDIRAKO MENDI IRTEERAN.

FEDERATUAK-BAZKIDEAK Hona hemen 2013 urteko datu orokorrak.  AURRERA MENDI TALDEKO FEDERATUAK: 160  AURRERA MENDI TALDEKO Bazkideak: 205


11

LEHEN SOROSPENEN IKASTAROA

HAMAZAZPI PERTSONAK PARTE HARTU ZUEN “LEHEN SOROSPENAK KIROLEAN” OINARRIZKO IKASTAROA EGITEN. AZAROAREN 6AN, OSTIRALA, IZAN ZEN AURRENEKO JARDUNALDIA ETA HURRENGO OSTIRALEAN, AZAROAK 13, ALEGIA, BIGARRENA ETA AZKENA. KIROL ENTRENATZAILE, MONITORE ZEIN DELEGATUEI ZUZENDURIKO IKASTAROA IZAN ZEN, BATIK BAT, ETA HIZLARIAK, ELADINO GONZALEZ (MEDIKUA) ETA IDOIA MARTINEZ ZILLONIZ (ERIZAINA) IZAN ZIREN.


OSO GAI GARRANTZITSUA DELAKOAN GAUDE ETA ANTZEKO EGITASMOAK ANTOLATZEN JARRAITUKO DUGU AURRERANTZEAN ERE.


12

DESFIBRILADOREA ZALDUPE KIROLDEGIAN

Iragan otsailaren 2an gertakari tristea jazo zen Donostiako futbol zelai batean: Tolosako jokalari Urtzi Gurrutxaga, partidua jokatzen ari zela bihotzekoak eman eta hil egin zen 26 urteko gaztea. Zelaian bertan saiatu ziren jokalaria erreanimatzen, lehian ari ziren taldeetako masajistak eta harmailan zegoen mediku bat, aurrena, eta ondoeza izan eta hamar minutu igaro ondoren iristen joan ziren anbulantzietako osasun zerbitzuak ondoren. 40 minutuz jardun zuten zelaian bertan, eta ospitalera eraman zuten gero. Han hil zen Urtzi Gurrutxaga, Ormaiztegiko gaztea. Gertaera lazgarria jazo eta gutxira, hildakoaren anaiak idatzi hunkigarri bat zabaldu zuen sare sozialetan; hunkigarria, eta eskaera bat jasotzen zuena. Ondorengo galdera botatzen du Urtziren anaia Enetzek aipatutako idatzian: "Zer gertatu izango zatekeen futbol zelaian defibriladore bat eduki izan balute?". Eta ondorengoa da eskaera: "Izan dadila derrigorrezkoa kirol instalazio guztietan desfibriladoreak egotea", horrek izan dezaken kostua dela-eta, gisa honetara jarraituz: "Ze inporta du diruak bizitzak salbatzeari buruz ari garenean?". Bere eskaera bete dadin eskatzeko sinadura bilketa ere jarri du martxan, bere anaiaren heriotzak balio izan dezan, "behintzat, beste pertsona askok bizirik jarrai ahal dezaten, desfibriladoreei esker". Zein da desfibriladore baten funtzioa? Bihotzaren gelditze baten aurrean bihotz hori berpiztea. Oro har, arritmia (bihotzaren erritmo arruntaren aldaketa) batek sortzen du bihotzaren gelditze bat. Egoera honetan, bihotzaren erritmoa azkarra da, baina, bihotzak ez du odola bonbeatzen. Arritmia horren aurka egiteko eta bihotzaren erritmo normala berezartzeko desfibriladorearen bitartez, deskarga elektriko bat egiten zaio bihotzari, ostera ere, bihotza martxan jartzeko. Deskarga behin eginda, ez bada nahikoa, ostera ere, deskarga gehiago burutu behar dira. Zenbat eta azkarrago hasi, orduan eta aukera gehiago izango dugu pertsonaren bizitza salbatzeko. Horregatik, berebiziko garrantzia du gisa honetako aparatu bat gertu eta eskuragarri izateak.

Ondarroari dagokionez, 2013.urteko azaroan jarri zen desfibriladore bat Zaldupe Udal Kiroldegian. Eraikineko harreran dago kokatuta eta ekipoaren aukeratze prozesuan Ondarroako Osasun Etxeko arduraduna den Eladino Gonzalez medikuaren aholkuak izan ziren kontuan. Hurrengo erronka, Zaldupe Udal futbol zelaian horrelako beste ekipo bat jartzea da eta maiatzerako aurreikusten da bertan izatea. Kirol azpiegiturei dagokionez, aipatutakoak dira jende kopuru handiak biltzen dituztenak eta, esan bezala, laster izango dira bietan.


13

ADIN GUZTIAK DIRA ONAK KIROLA EGITEKO: ZUREA ERE BAI +60

Zahartze prozesua prozesu naturala da; funtsean, pertsonen bizitzako etapa bat gehiago baino ez da. Prozesu honetan zehar pertsonak zahartuz doaz, eta aldaketa biologikoak ez ezik maila psikosozialean ere aldaketak jasango dituzte. Jarduera fisikoa bizitza osoan zehar da onuragarria, baina hirugarren adinean garrantzi berezia hartzen du eta jakina da onura handiak ekar ditzakeela maila fisiko, psikologiko zein sozialean. Hona hemen onura aipagarri batzuk:  Zahartze prozesua moteltzen lagunduko du, sistema organiko guztiak aktibatuz, nagusiki, arnasketa sistema, sistema kardiobaskularra eta sistema lokomotorea.  Ezintasuna gutxitu eta pertsonen autonomia mantentzen lagunduko su, ahultasun fisikoa saihestuz.  Bizi itxaropena luza dezake eta hainbat gaixotasun prebenitu (tentsio altua, arteriosklerosia, bihotzeko gaixotasunak, obesitatea, diabetesa, arnasketa arazoak, osteoporosia, artrosia, minbizia, gaixotasun psikologikoak, eta abar).  Independentzia eta autonomia fisiko eta mentala gehitzen laguntzen du, eguneroko ekintzak egiteko.  Sozializazioa bultzatzen du, harremanak egiteko aukera ezin hobea eskainiz.  Eta abar. Hirugarren adinean egin daitezkeen jarduera asko daude eta onuragarriak dira zenbait gaitasunen galera ekiditeko:  Batzuk, aditu baten gidaritzapean egin beharreko jarduerak dira, besteak beste, uretako jarduerak (aquagym, igeriketa ikastaroak...), pilatesa, eta abar. ONDARROAKO ZALDUPE UDAL KIROLDEGIAK HAINBAT AUKERA ESKAINTZEN DU GAUR EGUN!!

 Beste batzuk, aldiz, inoren laguntzarik gabe egin daitezke eta edonoren esku daude, besteak beste, oinez ibiltzea, mendira joatea, igeri egitea, bizikletan ibiltzea, eta abar. GUZTION ESKURA DAUDE ETA JARDUERA MERKEAK ETA ERRAZ-ERRAZAK DIRA!!

BERAZ, EZ DAGO JARDUERA FISIKORIK EZ EGITEKO ARRAZOIRIK. BAKOITZAREN GUSTU ETA BALIABIDEEN ARABERA, ONDOEN DOAKIONA AUKERATZEA, BESTERIK EZ DA BEHAR.


KIROLA EGITEKO ADIN GUZTIAK DIRA ONAK: “ 60 + ZUREA ERE BAI” 60 + Ondarroako Udaleko Kirol Batzordeak berariazko kanpaina bat abian jarri zuen 2013 urterako. Hona hemen urtean zehar burutu ziren egitasmoak: 1. OINEZ ONDARROAN: 10 ibilbideen fitxak prestatu eta zabaldu. 2. IBILALDI OSASUNGARRIAK: aldiro antolatu egun/ordu jakin batean kiroldegitik abiatuta. 3. KAMIÑAZPIKO ZIRKUITU BIO OSASUNGARRIA: egitasmoa abian jarri berariazko kanpaina batekin. 4. HITZALDIA: Hitzaldi bat/batzuk antolatu. 5. UDALEKO WEB GUNEAN KIROLAK DUEN TXOKOAN BERARIAZKO GUNEA PRESTATU: Egitasmo guztien berri eta sortzen den material guztia txertatu. 6. ELKARRIZKETAK: Herriko zenbait pertsona elkarrizketatu eta kirol agendan argitaratu. 7. MENDI IRTEERA BI ANTOLATU AURRERA MENDI TALDEAREKIN: zailtasun maila ezberdinetakoak. 8. ERREKONOZIMENDU MEDIKOAK: Bizkaiko Foru Aldundiak eskaintzen duen aukera aprobetxatzen ahalegindu. 9. KIROLDEGIKO ESKAINTZA “OSATU”: Ohiko eskaintza zabaltzeko aukerak aztertu, besteak beste, udako sasoia aprobetxatuz. 10. TXOSTEN BAT PRESTATU: zenbait datu estadistikoetan baliatuz. 11. ARGAZKIEN BILDUMA: Argazkiak jaso eta web gunean sartzeko kanpaina propioa abian jarri. 12. IKASTETXEEKIN ELKARLANEAN ZERBAIT ETXEKO AUKERA AZTERTU: idazlanak, marrazkiak, komikia, eta abar. 13. ARTIKULUAK: gaiarekin lotutako artikuluak prestatu eta argitaratu.

EGITASMO BAKOITZAK BERE GARAPENA ETA ZABALTZE PROZESUA IZANGO DU

ONDARROAKO UDALA – KIROL BATZORDEA

60 +

OSASUNA ZAINDU

60 +

BILATU TARTE BAT

60 +

ANIMATU

60 +

BILATU TARTE BAT

60 +

OSASUNA ZAINDU

60 +


3.ADINEKOENTZAKO ZIRKUITU BIO OSASUNGARRIA ADINEKOEK ERABILTZEKO ZIRKUITU OSASUNGARRIA EZARRI DA KAMIÑAZPIN

-KIROLA ETA AISIALDIA BATERATZEKO AUKERA EDERRA-

OSTIRALERO, 11etatik 12etara

MONITORE BAT EGONGO DA BERTAN MAKINAK NOLA ERABILI ERAKUSTEKO Gero, zeure kabuz erabili ahal izateko, laguntza ezin hobea!! Aprobetxa ezazu!! ONDARROAKO UDALA – KIROL BATZORDEA

60 +

OSASUNA ZAINDU

60 +

BILATU TARTE BAT

60 +

ANIMATU

60 +

BILATU TARTE BAT

60 +

OSASUNA ZAINDU

60 +


Lau hilabete osoan, ostiralero, goizeko 11etatik 12etara, monitore bat joan zen Kami単azpiko plazara bertara hurbiltzen ziren adineko pertsonei makinak nola erabili eta erabileraren onurak azaltzeko. Gero, makina bakoitzeko fitxa bat prestatu dugu eta makinan bertan jarri, bakoitzaren ezaugarriak eta beste hainbat informazio jarriz. Hona hemen adibide bat:


OINEZ ONDARROAN Denon eskura dagoen ariketa egiteko modurik hoberenetako bat oinez ibiltzea da. Asko dira egunero oinez egiteko tarte bat bilatzen duten ondarrutarrak. Horietariko askok badute zehaztuta jadanik gogoko dituzten ibilaldi zehatzak ere. Beste batzuk, aldiz, ibilaldi ezberdinak lantzea nahiago dute. ONDARROAK AUKERA ASKO ESKAINTZEN DITU “HERRI BARRUAN” OINEZ EGITEKO. EKIMEN HONEN HELBURU NAGUSIETARIKOA DA OINEZ EGITEKO IBILBIDE EZBERDINAK AURKEZTEA, HIRUGARREN ADINEKOEN ARTEAN ARIKETA FISIKOA EGITEA SUSTATZEAREKIN BATERA.

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

PLAIKO ZUBITXIK ZALDUPERA ZALDUPETIK ERRENTEIXAKO ZUBIRA ITSAS AURRE ZUBITXIK ZUBI ZAHARRERA ZUBI BARRITXIK ZALDUPEKO ZUBIRA LAU MORRUK BI HONDARTZAK BOST ZUBIXAK IPERKALETIK KAMIÑALDERA ERREBOLA TXIKIÑETIK ANBULATOXURE ALAMEDATIK DRONGENERA

1.430 m 1.290 m 1.170 m 1.050 m 3.200 m 3.390 m 2.310 m 760 m 1.140 m 1.010 m

KONTUAN IZAN!! ARIKETAREN BIDEZ LORTU NAHI DUGUNA DA BIZI-IRAUPENA LUZATZEA, BAINA BIZI-KALITATEA ERE HOBETUZ.

OINEZ EGITEA, DENON ESKURA DAGOEN AUKERA BAT DA!! EGIN EZAZU OINEZ ONDARROAN ZEHAR!! ONDARROAKO UDALA – KIROL BATZORDEA

OINEZ ONDARROAN

OSASUNA ZAINDU

OINEZ ONDARROAN

BILATU TARTE BAT

OINEZ ONDARROAN

OSASUNA ZAINDU

OINEZ ONDARROAN


OINEZ ONDARROAN 01 IBILBIDEA: PLAIKO ZUBITXIK ZALDUPERA PLAIkO ZUBIA

1.430 metroko ibilbidea da. Joan-etorria eginez gero, 2.860 metro izango lirateke. Oso ondo argiztatuta dago eta eguneko edozein ordutan ibiltzeko aproposa da, aparteko edertasuna ematen diolarik, marea goian dagoenean. Eserleku asko ditu, hala nahi izanez gero, atsedena hartu ahal izateko nonnahi.

ZALDUPE OINEZ ONDARROAN

OSASUNA ZAINDU

OINEZ ONDARROAN

BILATU TARTE BAT

OINEZ ONDARROAN

OSASUNA ZAINDU

OINEZ ONDARROAN


IBILBIDEAN ZEHAR TOKI BEREZI HAUEK AURKITUKO DITUZU:

ZUBITXIK GAZTETXERUNTZ

ARRAUN ELKARTE INGURUA

KUKAÑAREN INGURUA

LATXANBRE PLAZA

FUTBOL ZELAIRUNTZ

ZALDUPEKO ZUBIA

ZALDUPEKO PASEALEKUA

1

2

3

4

5

6

7

Erabat leuna. Zorua: Hormigoi inprimatua. 16 eserleku daude. Eskumako aldean baranda dago.

BITXIKERIA BOTANIKOAK:

Erabat leuna. Zorua: Hormigoi inprimatua. 4 eserleku daude azken bide-zatian. KONTUZ: babesik ez dago ibaiaren aldetik

Erabat leuna. Zorua: Hormigoi inprimatua. 4 eserleku daude. Eskumako aldean baranda dago.

Erabat leuna. Zorua: Kareharri adokina. 4 eserleku daude. Eskumako aldean petrila dago.

Erabat leuna. Zorua: Hormigoizko adokina. 17 eserleku daude. Eskumako aldean baranda dago.

KONTUZ: ZALDUPEKO ZUBIA ZEHARKATU BEHAR DA. Zorua: Asfaltoa. Mesedez: ZEBRABIDETIK PASA.

Erabat leuna. Zorua: Baldosa hidraulikoa. 19 eserleku daude. Eskumako aldean baranda dago.

(1) Berdegunean olibondo bat dago. (4) Plazako arbolak gereziondo japoniarrak dira. (5) Pasealekuan zehar ezki hozto zabalak daude. (7) Kiroldegiko horma parean magnoliak daude.

MOTZ GERATZEN BAZAIZU, BADAUKAZU IBILBIDEA LUZATZEKO ZENBAIT AUKERA ERE:  “A” puntutik, porturantz, plaiko muturrera edota Saturraranera.  “B” puntutik, Errenteriarantz.

-OINEZ IBILTZEA BAI GAUZA EDERRAErregulartasunez oinez egiteak, besteak beste, honako onurak ditu:          

Gorputzaren pisua kontrolatzen laguntzen du. Odol zirkulazioa hobetzen du, tentsio arteriala eta kolesterol maila jaisten lagunduz. Hezurrak osasuntsu eta indartsu mantentzen laguntzen du. Gaitasun funtzionala indartzen du. Motor alorreko gabezien agerpena geroratzen laguntzen du. Malgutasun, elastikotasun eta postura-egonkortasunarentzat lagungarri dira. Birikietako edukiera handitzen laguntzen du. Digestioa egiten laguntzen du eta giltzurrunen drainatze-prozesua arintzen du. Bizi-kalitatea hobetzen du. Antidepresibo natural onenetarikoa da.

ONDARROAKO UDALA

KIROL BATZORDEA

ONDARROAKO UDALA

KIROL BATZORDEA

-KOMENI DA KONTUAN IZATEAHona, zenbait aholku:          

Jantzi galtzerdi eta oinetako erosoak. Jantzi arropa erosoa, arina eta transpirazio onekoa. Eutsi erritmo moderatuari, norberari dagokiona, alegia. Hartu arnasa modu egokian. Ekidin pausu handiegiak. Ez begiratu etengabe behegainera. Zorabioak, kalanbreak, eta abar, sumatuz gero, gelditu berehala. Ondo hidratatu eta ez irten oinez egitera bero gehien dagoen orduetan. Burua eta soina tente eduki, eta saiatu pauso simetrikoak ematen. EZ GEHIEGIKERIARIK EGIN.

ONDARROAKO UDALA

KIROL BATZORDEA

ONDARROAKO UDALA

KIROL BATZORDEA


Anima zaitez!!


Hileko azken ostiraletan, Zaldupe Udal Kiroldegitik atera eta monitore baten laguntzarekin, 3 kilometro inguruko ibilaldi osasungarriak antolatu izan dira 2013.urtean. Egitasmoak, jarraipena izango du baita ere 2014 urtean.


Kirol medikuntzako unitate mugikorra egon da Ondarroan maiatzaren 16tik 22a, eta herriko 26 pertsonei egingo dizkiete azterketak. Ondarroako Udal Kirol Batzordeak aurten abian jarri duen KIROLA EGITEKO ADIN GUZTIAK DIRA ONAK: ZUREA ERE BAI kanpaina, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zuzendaritza Nagusiak duela sei urte abian jarri zuen KIROL ARLOAN OSASUNA SUSTATZEKO kanpainak bat egiten dute egitasmo honekin.

Aipatutako 26 Ondarrutarretako bat BITXORE LAKA izan zen. Berarekin batera argazkiak agertzen dena KEPA LIZARRAGA medikua da.

KIROL MEDIKUNTZAKO UNITATE MUGIKORRA ONDARROAN “MEDIKUNTZA-KIROLEKO AZTERKETAK”


14

INGURUKO MENDIAK EZAGUTZEKO IBILBIDEAK

Euskal Herrian beti egon izan da mendirako zaletasuna, eta Ondarroan ere guztiz sustraitutako kirola da, dudarik gabe. Zaletasun hori normala dela esan dezakegu herri-guneko eremutik hurbil-hurbil mendiak ditugulako. Ondarrutar batzuk beti joan ohi dira Aurrera Mendi Taldeak zein inguruetako taldeak antolatzen dituzten mendi irteeretara. Beste batzuek, aldiz, aipatu bezalako irteera antolatuak baino nahiago izaten dute bakarka edota talde txikietan ibiltzea. Batzuek zein besteek oso ondo ezagutzen dituzte Euskal Herriko mendi tontor ospetsuenak. Baina badaude baita ere kanpora gehiegi atera ordez, Ondarroa inguruetako mendietan ibiltzearekin gustura geratzen direnak, erregulartasun batekin edota noiz behinka irteera motzak egin eta konforme geratzen direnak. Egitasmo honen helburua Ondarroa inguruko mendietan zehar ibiltzeko fitxak prestatzea da, ohikoak diren mapaz gain ibilbideko zenbait puntu estrategikoren xehetasunak eta argazkiak txertatuz. Uste dugu aproposa izan daitekeela mendian hasi berriak direnentzako edota ibilbideak behar bezain ondo ezagutzen ez dituen ororentzako, izan ere, ibilbide guztiko xehetasunak izango lituzkete, argibideak bidegurutzetarako, eta abar. 2013. urtean bi ibilbide prestatzeko konpromisoa hartu genuen, eta hurrengo urteetan ibilbide berriak prestatzen jarraitu eta bilduma osatzea da helburua. Horretarako, Aurrera Mendi Taldearen laguntza ezin hobea izan dugu, ibilbideak zehazteaz gain, besteak beste, GPSarekin hartutako datuekin mapak prestatu baitizkigu. Eskerrik asko bada Aurrera Mendi Taldeari eskainitako laguntzagatik.

EZAGUTU DITZAGUN ONDARROA INGURUKO MENDIAK!! GOZA DEZAGUN MENDIAREN EDERTASUNAZ!! EGIN DEZAGUN KIROLA NATURAZ GOZATUZ!!


INGURUKO MENDIAK EZAGUTZEKO IBILBIDEAK

01 IBILBIDEA “KALAMENDI” SANTA KLARAKO BIDETIK IGO ETA KANPO SANTUKOTIK JAITSI

ONDARROAKO UDALA

ONDARROAKO UDALA


01 IBILBIDEA “KALAMENDI” SANTA KLARAKO BIDETIK IGO ETA KANPO SANTUKOTIK JAITSI

GARAIERA

IBILBIDEAREN LUZERA

DESNIBEL POSITIBOA

314 METRO

12,5 KM INGURU

500 METRO INGURU

Abenduaren 31an, urteari behar bezalako amaiera emateko asmoz, KALAMENDIRAKO MENDI IRTEERA antolatzen du urtero AURRERA MENDI TALDEAK. Arrakasta handia izaten duen egitasmoa da eta azken urteotan, KAKATZAN mendi bizikleterun buelta famatuko partaideekin topo egiten dute ibilbidean.


ALAMEDATIK - KALAMENDIRA


KALAMENDIKO BUELTA

KALAMENDI

JAITSIERA ANTIUTIK

IGOERA SANTAKLARATIK

ALAMEDA


IRTEERA: ALAMEDATIK

01

GALTZADA ZEHARKATU

MUSIKA PLAZARAKO ALDAPA IGO

02

03

ELIXOPERAINO JARRAITU

ESKUMAN DAGOEN HURRENGO ALDAPA HARTU

04


05

PIXAPERAINO JARRAITU

ADI: ESKUMAKO BIDEA HARTU BEHAR DUZU

07

BUENOS AIRES BASERRI ALBOTIK PASATU

09

SANTA KLARAKO BIDEAREN HASIERA

ADI: EZKERREKO BIDEA HARTU BEHAR DUZU

10

11

EZKERRETIK JARRAITU

ARTETA BASERRIRANT DOAN BIDEA HARTU

12

ADI: ESKUMAKO BIDEA HARTU BEHAR DUZU

06

08


13

ARTETARA HURBILTZEN

ADI: ESKUMAKO BIDEA HARTU BEHAR DUZU

14

15

ASTERRIKARAKO BIDEA

IKAITTA BARRIA

16

17

ADI: EZKERREKO BIDEA HARTU BEHAR DUZU

IKATZA BASERRIA

18

19

ADI: EZKERREKO BIDEA HARTU BEHAR DUZU

ADI: EZKERREKO BIDEA HARTU BEHAR DUZU

20


21

ADI: ESKUMAKO BIDEA HARTU BEHAR DUZU

ADI: EZKERREKO BIDEA HARTU BEHAR DUZU

22

23

ASTERRIKA

ADI: EZKERREKO BIDEA HARTU BEHAR DUZU

24

25

EZKERREKO BIDETIK JARRAITU

HEZIA ZEHARKATU ETA GORANTZ JARRAITU

26

27

ADI: EZKERREKO BIDEA HARTU BEHAR DUZU

HEZIA ZEHARKATU ETA AURRERA JARRAITU

28


29

HEZIA ZEHARKATU ONDORENGO BIDEA

ADI: ESKUMAKO BIDEA HARTU BEHAR DUZU

ITZULERA HONELA EGINGO DUGU: -KALAMENDIKO ATZEKO ALDETIK 26.PUNTURAINO -KANPO SANTUKO BIDETIK JARRAITU

30


31

JAITSIERAREN HASIERA “ATZEKO ALDETIK”

BEHERANZKO ALDAPA

32

33

ADI: ESKUMAKO BIDEA HARTU BEHAR DUZU

ESKUMAKO BIDEA HARTUTA

34

35

26.PUNTURA HURBILTZEN BERRIRO

ADI: ESKUMAKO BIDEA HARTU BEHAR DUZU

36

37

KANPOSANTURAKO BIDEA HARTUTA

ARTETATIK PASATZEN

38


39

ADI: ESKUMAKO BIDEA HARTU BEHAR DUZU

ADI: ESKUMAKO BIDEA HARTU BEHAR DUZU

40

41

ANTIURE HURBILTZEN

ANTIUAN

42

43

KANPO SANTUTIK HERRIRANZKO BIDEA HASI

PIXAPETIK JAISTEN

44

45

ELIXOPERARTE JAITSI

EZKERRERANTZ HARTU ALAMEDARA JOATEKO

46


INGURUKO MENDIAK EZAGUTZEKO IBILBIDEAK

02 IBILBIDEA “TONTORRAMENDI” GOZIKAKO BIDETIK IGO ETA SANTA KURUTZETIK ARRIGORRIRA JAITSI

ONDARROAKO UDALA

ONDARROAKO UDALA


02 IBILBIDEA “TONTORRAMENDI” GOZIKAKO BIDETIK IGO ETA SANTAKUTZETIK ARRIGORRIRA JAITSI

GARAIERA

IBILBIDEAREN LUZERA

DESNIBEL POSITIBOA

376 METRO

8,5 KM INGURU

400 METRO INGURU

Ikusi mendizaleak baso eta zelaiak, mendi tontor gainera igo behar dugu.

Ez nekeak, ez da bide txarra; gora, gora, neska-mutilak, a, a, a, Gu euskaldunak gara, Euskal Herrikoak.

Hemen mendi tontorrean, euskal lurren artean, begiak zabaldurik, bihotza erretan.

Hain ederra, hain polita da ta, gora, gora Euskal Herria, a, a, a, Gu euskaldunak gara, Euskal Herrikoak. Gu euskaldunak gara, Euskal Herrikoak.


ALAMEDATIK - tontorramendira


IRTEERA: ALAMEDATIK

01

PLAIKO ZUBIXE ZEHARKATU

ERREKA ALBOKO PASABIDETIK ZUBI ZAHARRERAINO

02

03

LATXANBRE PLAZATIK ZUBI BARRIRAKO ESKAILERAK

ESKUMAKO ESPALOITIK EZKERREKORA PASATU

04


05

EZKERRETIK AURRERA JARRAITU

ADI: ERTZAIN-ETXE PARIN EZKERRETARA HARTU

06

07

HASIERAKO ALDAPA “GOGORRA”

ADI: ESKUMARA HARTU

08

09

BIGARREN ALDAPA

IRAMATEGI INGURU

10

11

ADI: ESKUMAKO BIDEA HARTU GOROZITARANTZ

MOKAU

12


13

“GRANJI”, AURRERA JARRAITU

“GRANJA” INGURUKO ALDAPA

14

15

ADI: ESKUMAKO BIDEA HARTU BEHAR DUZU

ADI: EZKERREKO BIDEA HARTU BEHAR DUZU

16

17

ADI: EZKERREKO BIDEA HARTU BEHAR DUZU

ADI: EZKERREKO BIDEA HARTU BEHAR DUZU

18

19

ADI: EZKERREKO BIDEA HARTU BEHAR DUZU

ADI: EZKERREKO BIDEA HARTU “AZKEN TXAMPA”

20


21

TONTORRAMENDI

ITZULERA HONELA EGINGO DUGU: -SANTA KURUTZERAINO LEHENIK, ATSEDENTXOA HARTUZ -ARRIGORRIRA JAITSI JARRAIAN

21


22

JAITSIERA HASI

ADI: BEHERANTZKO ALDAPA HANDIA

23

24

ANTENETARAKO BIDEA

ADI: EZKERREKO BIDEA HARTU BEHAR DUZU

25

26

ADI: AURRERA JARRAITU BEHAR DUZU “ZUZEN”

SANTAKUTZERAKO BIDEAREN HASIERA

27

28

AURRERA SANTAKUTZERAINO

SANTAKUTZERA HELDU ZARA

29


30

SANTAKUTZETIK PORTUKO IKUSPEGIA

JAITSIERA BURGO BASERRIRATZ

31

32

ADI: ESKUMAKO BIDEA HARTU BEHAR DUZU

BURGO BASERRIA

33

34

BURGO BASERRIKO HESIA ZEHARKATU

ADI: EZKERREKO BIDEA HARTU BEHAR DUZU

35

36

AKILLA BASERRIA EZKERREAN UTZI ETA AURRERA

BEHERANTZ JARRAITU TXORI ERREKARAINO

37


38

ADI: ESKUMARANTZ JOAN GALTZADA ZEHARKATUZ

ARRIGORRI GAINERA HELDU ZARA DAGOENEKO

39

40

ESKILARETATIK JAITSI

PLAZATXO HONETAKO IKUSMENAZ GOZATU

41

42

ALAMEDA BEGIBISTAN DUZU DAGOENEKO…HELDU ZARA!!

42


15

OPORRALDIETAKO ESKAINTZA KIROLDEGIAN

Kirol Batzordearen helburuetariko bat “GUZTIONTZAKO KIROLA” filosofian oinarritutako egitasmoak pixkanaka abian jartzea da. Zentsu honetan, beste behin ere, eta Gabonetako zein Udako oporrak aprobetxatuz, honako egitasmoak abian jarri zituen:

 GABONALDIA 2013 KIROLDEGIAN  2013ko KIROL UDALEKUAK Bertan, kirol diziplina jakin batean aritu eta sakondu ordez, kirol eta joko ezberdinak landu zituzten herriko haurrek, besteak beste, jolas kooperatiboak, eskalada, saskibaloia, futbola, patinajea, boleibola, hockey, eskupilota, igeriketa, aerobik txikia, kids pilatesa, herri kirolak eta abar. Aipatu beharra dago, kiroldegiko monitoreaz gain, herriko zenbait kirol taldeek izan zuten partaidetza zuzena, izan ere, urtez urte gehitzen baitoa beraien inplikazioa aipaturiko egitasmoetan. ESKERRIK ASKO BADA, PARTE HARTZEN DUZUEN GZTIOI!!

-gabonetako eskaintza kiroldegian-

GABONALDIA 2013 KIROLDEGIAN

EKIMEN HONEK, OPOR GARAIAN, FAMILIA ETA LANA UZTARTZEN LAGUNTZEAZ GAIN, AUKERA POLITA ESKAINTZEN DIE ONDARROAKO HAURREI, ERA BEREAN, KIROLA ETA ENTRETENIMENDUA ELKARTUZ, ARIKETA FISIKOA SUSTATZEKO.


ONDARROAKO II. HERRI FIT BIKE KIROLDEGIAN ERANTZUN ONA IZAN ZUEN ONDARROAKO II. HERRI FIT BIKE EGITASMOAK.


-UDAKO eskaintza kiroldegian-

2013 KIROL UDALEKUAK


Hondartzako ekintzak Kiroldegian bertan hainbat ekintza berezietan (banakako saioak egiteko aukera ere badago) parte hartzeko aukera egon zen uztailean zehar, besteak beste, aquagym, cycling, igeri mantenimendua edota pilates, esaterako. Baina, aurtengo udako nobedadea, HONDARTZAKO EKINTZAK izan dira.    

Ekainak 24an, FIT BALANCE (9 partaide). Ekainak 26an, PILATES (5 partaide) Uztailak 1ean, FIT BALANCE (15 partaide) Uztailak 3an, PILATES (20 partaide)


16 JOSE ARANGUENARI URREZKO INSIGNIA AURRERAK AURRERA KIROL ELKARTEKO BATZAR OROKORREAN “JOSE ARANGUENA” OMENDUA IZAN ZEN, KLUBEKO URREZKO INTSIGNIA JARRI ZIOLARIK ELKARTEKO LEHENDAKARIA DEN ELADINO GONZALEZEK.

JOSE, AURRERA KIROL ELKARTEKO ZUZENDARITZAKO BATZORDEKO ELADINO, PAKO, MIKEL eta IMANOLEKIN.


17

DENBORAPASAK

EZBERDINTASUNAK BILATZEN

EZBERDINTASUNAK BILATZEN

EZBERDINTASUNAK BILATZEN

EZBERDINTASUNAK BILATZEN

EZBERDINTASUNAK BILATZEN

EZBERDINTASUNAK BILATZEN

EZBERDINTASUNAK BILATZEN

Ea bi argazki hauen artean dauden 10 ezberdintasunak bilatzeko gai zaren!! ANIMO!!

ZUBI ZAHAR HERRI IKASTOLAKO UMETXOAK -MULTIKIROLAKEZBERDINTASUNAK BILATZEN

EZBERDINTASUNAK BILATZEN

EZBERDINTASUNAK BILATZEN

EZBERDINTASUNAK BILATZEN

EZBERDINTASUNAK BILATZEN

EZBERDINTASUNAK BILATZEN

EZBERDINTASUNAK BILATZEN


ONDARROAKO UDALA

ONDARROAKO UDALA

ONDARROAKO UDALA

ONDARROAKO UDALA

ONDARROAKO UDALA

KIROL BATZORDEA

KIROL BATZORDEA

-2014.ko apirila2.Zkia

KIROL BATZORDEA

KIROL BATZORDEA

KIROL BATZORDEA


Kirol boletina